lutxi eta mendialdeko aztia

13
LUTXI ETA MENDIALDEKO AZTIA

Upload: uxue

Post on 21-Jun-2015

611 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

guk sortutako ipuin batetik egindako ipuin multimedia

TRANSCRIPT

Page 1: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

LUTXI ETA MENDIALDEKO AZTIA

Page 2: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Bazen behin, duela urte mordo bat, etxe txiki eta txiro batean jaio zen Lutxi izena zuen neskato bat.

Page 3: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Lutxi bere ama eta amonarekin bizi zen. Amak ez zuen dirurik ezta Lutxi eskolara bidaltzeko ere, baina ahalegin handiak egiten zituen bere alaba hobeto bizi zedin. Eta amona gaixoak oso zaharkituta zituen hezurrak eta gorputza eta ohean ematen zituen egunaren ordu gehienak.

Lutxik aitarik ez zuen, eta nahiz eta beretaz jakiteko gogoa izan, urteak eman zituen berari buruz ezer jakin eta galdetu gabe.

Zergatik zen bera beste haurretaz

desberdina?

Zergatik ez zuen aitarik?

Nor zen?

Non zegoen?

Page 4: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Hala ere, sekula ez zitzaion begiralerik falta eta pozik eta alai bizi zen zeukanaz gozatuz.

Horrela egoera, Lutxik ordu asko ematen zituen basora joaten fruitu eta hostoak jasotzen, jateko batzuetan eta amonarentzako sendabelarrak beste batzuetan.

Page 5: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Zortzi urte inguru zituela basoan galdu zen eta ikaratuta, laguntza bila ibili zen noraezean. Basoaren erdialdean zegoela, mendira igotzen hasi zen eta bat-batean norbait txistuka entzun zuen.Ez zekien zergatik baina soinu hori ezaguna egin zitzaion eta pentsatu gabe, soinu hura entzuten zen lekura hurbildu zen.

Page 6: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Kaixo Lutxi!

Nola daki gizon honek nire izena?

Zer ari zara?

Herriko jendearentzako sendabelarrak jaso eta mota guztietako pozoi eta edariak prestatzen ditut janariaren truke, begira, hauek Liliak dira eta beste hauek Hortzizuriak.

Page 7: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Bai, esan dizudan bezala herriko jendearentzako prestatzen ditut hauek, baina ez dut bereizketarik egiten jendearen artean, guztiei laguntzen diet eta askotan ez da begi onez ikusten.

Munduan gauza anitz dago, onak izan arren gaizki ikusiak direnak. Horregatik ez naiz herrira jaisten, laguntza behar duena niregana etortzen da eta listo!

Baina zu sekula ez zara herrira jaitsi, ikusten zaitudan lehenengo aldia da eta!

Zergatik ba? Zuk jendea laguntzen duzu, ez al da hori ona?

Page 8: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Nahiz eta agure zahar horrek esandakoa ondoegi ez ulertu, azkar baino azkarrago bere lagun mina egin zen eta gauza asko ikasi zituen. Arratsaldero mendian gora joaten zen bere lagunarekin egoteko, eta ikasitakoaz baliatuz, bere amona ohetik altxatzea lortu zuen!

Page 9: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Behin, egunero bezala, mendialdera igo zen, baina ohi ez bezala, aztia ez zegoen betiko tokian. Lutxi izutu egin zen eta korrika batean bere etxetxora joan zen bere bila.

Page 10: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Zer zabiltza hemen?, gaur eguraldi oso ona

egiten du eta!!! Gaixo nago, eta ez dut

gogorik basora joateko

Esaidazu ba zelan lagundu ahal dizudan,

nik prestatuko dizut sendagaia!!

Ez dago sendagairik honentzako, joan zaitez

amarengana eta ez

galderarik egin

Page 11: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Negarrez eta korrika herrira jaitsi eta bere amarengana itzuli zen. Zotinen artean, hauxe esan zion:

Amak besoen artean hartu eta lasaitzen zuen bitartean dena azaldu zion.

Horrela, azkar ulertu zuen dena. Azken urteetan bere lagun mina izan zena, bere aita zen! Berarekin eman zituen azken egunak ezer jakin gabe, ezta konturatu ere egin gabe!

Ama! Aztia gaixo dago eta ezin dut

sendatu!!Zer egingo dut?

Page 12: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

Lutxik ez zuen sekula

ere aztia ahaztuko, eta

argi zuen zein izango

zen bere etorkizuna

handik aurrera…

Page 13: Lutxi Eta Mendialdeko Aztia

EGILEAK:• Iraia Ereñaga

• Uxue Estebanez

• Maitane Fdez. de Retana