loretxo - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=mendi-lauta, loretxo.pdfri begia bota...

88
Mendi Lauta LORETXO

Upload: vonhan

Post on 28-Mar-2019

217 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Mendi Lauta

LORETXO

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Iturria: Eguna, 1937-02-14/1937-03-21, eta El Día,1932ko martxoaren 12, 19 eta 27an argitaratua.

http://klasikoak.armiarma.com/

Egileari buruzko informazioa:http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00498.htm

LORETXOEleberri-edestia

Zarauztar gudari kementsuari, gelgarri eta maitasunez

IEmezortzi urteko neskatil gastea gipuzkoar

kosta uri txiki batean bizi da, gurazoakin. Alababakarra izanik, maite dute gurazoak, bakarra etaemakumea danian ba’dirudi gurazoak maiteagodutela...

Aita ama’k karlatarrak dira, jatorriz karlatarsendikoak. Sendi aundiki ta aberatza eta adiski-detasunak ere aundiki artean.

Alabatxoa karlatar onak bezela... erdal zale-tasunean asia. Euzkeraz ba’daki, gurazoak era-kusten alegindu ez badira ere, umetxoa zalauriko ume artean ikasia da.

Gurazoak sendian ez dabilkite euzkera, etaeuzkel-usaiari dioten gorrotoa aundia da. Neska-til gastea lekaime ikastetxean ikasketak egiñada eta ikasketak egin ondoren etxeratu dala aldigutxi.

Emezortzi urte ez dira lagun txarrak emaku-me liraña izateko eta Loretxo’k gastetasuna etapolit liraintasuna berekin dauzka. Uri txikibatean neskatil gastea eta luzaroan etxetik at

ebilita etxeratzean, Uri’ko mutil gasteak ingu-ruan izan oi ditu. Gaste, polita, zintzoa... abera-tza bada, gasteak ezik mutil zarrak ere inguratu-ko zaizka...

* * *

Uri txikitan erriketa edo politikak zer ikusiaundia dauka adiskidetasunarekin eta jakiña,Loretxoren gurazoak karlatarrak izanik berenadiskidetasunak karlatar eta españar aristokra-tak ziran.

Gurazoak bereala ekin zioten beren alaba-txoa aundiki sendi artean aurkezten, ezkongaiabillatzeko haundikia. Loretxori gurazoak sartuzioten euzkel-abertzaletasunarentzat gorrotobizia, españar aundiki artean atsegin baizanjoera au. Bai ta ere euzkel kutsua zeukan guzia-rentzat; abertzaleen gauzak ba’ziran eta aber-tzaletasuna gorrotagarri karlatarrentzat.

* * *

Bereala asi ziran iru edo lau gaste udaldiaigarotzera etorritako españar fruta batzuekondoren. Bat baño bestea mutil gaste dotorea-goak. Dantzari egokiak, bigote txikidunak,ondartzan eguzkia artu ta akeitetxean izlariazkarrak.

Loretxo gastea jolasean dabil guziekin, ezbaizaio bururatu ere senargairik bear duenik...Bere gurazoak, ordea, alabak baño gogo geigodaukate alabatxoak lenbait’len senargaiarekinekiteko relazio benetakoakin...

Gurazoak Loretxoren ondoren dabiltzan bate-ri begia bota diote, madrildarra da, sendi aberatzbateko semea. Ekin diote alabari mutillatzazgoralpenak egiten, baño, alabatxoari etzizaionatsegin mutil gastea senargaitzako.

Gurazoak nabaiturik alabak etzakala gogorikbeak nai zuten mutil gastea senar gaitzat artze-ko, aserre agertzen ziran.

Bazkaitan ari dirala gurazo-alabatxoak, onelamintzatzen zan ama, bere alabari:

— Loretxo: Xabier mutil gaste egokia da, osa-lari ikaslea, gurazoak aberatzak. Badakit zure-tzat txoratua dagola... nolaz ez dezu senar gai-

tzat nai? Zu gastea zera eta ez dakizu gurazoakbezela bizibide berri. Xabierrekin ezkontzenzerala ondo izango zera. Zu aberatza zera etaXabierren sendia ere bai.

Udaldiak emen gurazoen etxean igaroko ditu-zute eta neguan Madriden, elkarrekin igarokoditugu. Zorion aundiagorik nai dezu? Jakitunnago Xabierren sendia, Madrideko sendi aundi-kietan oso sartua dagola. Aristokrata sendia da.Aita iltzean beak daukan konde tituloa zuretzatizango da eta zu kondesa izango zera nere alabamaitea, eta zure gurazoak kondesa baten gura-zoak, zer geigo nai dezu? Ez aal da egia aitatxo?

— Oso ondo ari zera eta nik uste det Loretxoere poz pozik egongo dala, bada, Xabiertxorekinsarritxo ikusten det ondartzan. Ez da egia Lore-txo?

— Emezortzi urte dauzkat, nik ez det oldoztusenargairik bear detanik. Gastea naiz eta jolastuegin bear det, emezortzi urterako asi gabesenargaiarekin.

Aberatza izango da, sendi aundiki semea,kondea, nai dezuten guzia, maite ez badet zerta-

rako artuko det senargaitzat? (Negar zotinka) Ezdet nai! Ez det nai!

—Amak dio— Loretxo: Etzaite bildur izansenargaia artzeko, orain maite ez baduzu ere,ebilian elduko zera maite izaten. Alkarrekinzabiltzatela erraxago maiteko duzu. Uste detsenargaitzat artu bear dezula eta lenbait’len, ba-da, Xabierrek nai aña emazte gai izango ditu...

— Amatxo: Utzi dirazu oldozten. Egunbatzuen buruan Xabier udaldia igarota Madrid’rajungo da eta idazkiz erraxago egin nezake ondooldoztu ondoren, nere asmoak agertu. Ez detuste nere burua atzipetu bear detanik eta gutxi-go gizon bat maite izan gabe maite detala ager-tuz.

— Derizkiozuna egin dezazu. Zuk ikusikodezu zer egiten dezun. Gurazoen asmoa badaki-zu.

IIXabier Madridera jun zan eta Loretxo bereala

aztu zan udarako aizerekin etorritako jolas lagu-natzaz. Loretxo aztu bazan ere bere gurazoaketzauden aztuta. Zai zeuden noiz ikusiko otezuten bere alabatxoa ain atsegin zitzaioten mutilgastearen emazte gai.

Egunak eta asteak igaro ta alabak etzuenaitatzen Xabierren izena eta gurazoak naigabe-tuak arkitzen ziran. Lau aste igaro ondoren eto-rri zan idazki bat Loretxorentzat. Bera txaideanzala amak artu zuen. Amak alabarentzat idazkiaikusi zunean —luza iritzik ba zegon— alaba etxe-ratu baño lenago irakurri zuen. Onela zion Xabie-rrek Loretxori egin zion idazkiak.

«Loretxo: Illabete igaro da udaldi zoragarriazure ondoan igarota etorri nintzala. Or nengolamai banizun, zuregandik urruti nagola ziñezmaite dizutela aitortu bear dizut. Beti amets batdabilkit eta zu ere konturatuko zera, noski. Nereametsa... Itun nago, bada, oneratu nitzan ezkerozuk agindutako idazkirik ez det artu eta zure

berririk gabe nagola oroiturik nere biotzak negardagi... Bildur nintzan oneratu nintzanean zurebiotza neretzat ez ote zegon eta orain argi tagarbi ikusten det ez dirazula maite... Azketzi,Loretxo, nere ausarkeria, bada, maitasun miñezarkitzen naizen une onetan biotzak itzegitendizu…

Gurazoai eskumuñak. Iritziko ote det andre-gaiaren erantzuna ez bada ere lagun on batenerantzun xamurra? Zurearen zai naukazu. Agin-du zure adiskide onena eta adiskide baño geigoizan nai duen,

Xabier-i».Amak idazkia irakurri ondoren berriro irakurri

dio aitari. Gurazoak artu zuten naigabea aundiaizan zan; bada, gurazoen ametsa, Xabier berenalabaren senargaia izatea zan eta ez dute ikus-ten alaba Xabierren emaztegai izateko itxurik.

Idazkia berriro itxita alaba etxeratu zaneanberari eman zioten. Loretxok idazkia artu ta beregelaratu zan eta irakurri ondoren keskatsu gera-tu zan ez biotzik ukutu ziolako, baizik bildur zala-ko bere gurazoai erakutzi bearko ziola, Xabie-

rren idazkia. Gelatik aterata amarenganatu zaneta amak bereala galdetzen dio.

— Loretxo, noren idazkia zendun?— Ikastolan alkarrekin egondako lagun ikas-

kide batena…— Ez ote zendun beste adiskide batena?

Azalkiaren izkia ikusi det eta etzan diozun lagu-narena, baizik... zer dio?

— Bai, Xabierrena da. Aitatxo eta zuri esku-muñak emateko esaten dit. Osasunez ondodagola ta, gañuntzean ezer berririk ez...

— Erantzun bearko diozu!— Zertarako erantzun!...— Loretxo. Zer esan bear du erantzuten ez

badiozu? Zugatik ez du gaizki itzegingo... gura-zoagatik.

— Erantzutea nai aldezu, amatxo?— Bai, maitetxo, erantzun. Eskumuñak eman

dizkiogu gurazoen izenean, bai ta ere esan diozuemendik illabetera jungo gerala aste batzuekigarotzera eta ikertuko degula. Zu ere gurazoe-kin jungo zerala. Ez gero aztu?

* * *

Loretxo gaxoa itun dago oldozturik Xabierrenidazkiari erantzun bear diola eta illabeterenburuan Madridera jun bear duela iragarri beardiola oldozturik, atsekabe aundia artu du neska-til gasteak. Loretxoren erantzuna:

«Xabier: Zure idazkia artu det eta irakurtzenari naizela nere oroimenera datozkit udaldianalkarrekin egindako jolasak, ondartza, itsasozabal urdiña, olatuak, igerilariak murkilka, akei-tetxeak eta gure uri maiteak dauzkan jolastokizoragarriak.

Emezortzi urte dauzkat. Gaste naiz eta kon-turatuko ziñan igarotako udaldian nik ez dabilki-tela zuk bezelako ametsik, oraindik beintzat zureidazkian agertzen dirazun gaxotasun orretzaz.

Aztu baño lenago esan bear dizut gurazoakesan diratela emendik illabetera orreratukogerala aste batzuek igarotzeko asmoz, nik erejun bearko det, noski, gurazoak jun ezkero.

Eskumuñak nere adiskide guziari eta zukbadakizu lagun on bat daukazula ondartzanjolasteko...

Loretxo».

IIIXabierrek artu zunean Loretxoren idazkia

ikusi zun etzuela maite, ba- da, idazkian azazolagertzen zan. Nola nai ere itxaropenik etzuengaldu, Madridera jutean onenean bereganatukozuen itxaropena gelditzen zitzaion.

* * *

Loretxo bereala asi zan egunkari, astekari,idazti aberkoi ta abar irakurtzen. Etzekian etxeranork bialtzen zizkan, baño, pozez irakurtzenzitun. Abertzaletasuna ikasteko zaletasun biziazeukan eta gurazoen ixilik irakurtzen zitun bial-tzen zizkaten irakurgaiak.

Sortu zitzaion jakin naia nork bialtzen ote ziz-kan irakurgaiak, baño ezin zuen jakin. Nabaituazegon auzoko mutil gaste batek xamurkiro agur-tzen zuela. Gaste abertzalea zan, izlari ta idaz-lea, gurazo beartsuak ba zitun ere, ikasketakozaletasun aundia zeukan eta iritxi zan olea bate-ko artezkari izatera.

Loretxok kontuan eukirik gaste abertzalearenagur xamurrak eta irakurgai aberkoiak abertza-leren batek bialtzen zizkala; jarri zitzaionburuan, Yon, mutil gaste abertzalean lanak izan-go zirala. Oso begikoa zitzaion Loretxori Yonmutil gastea eta asi zan oldozten abertzaletasu-nera biurtzeagatik bialtzen ote zizkan irakur-gaiak edo ta bi lan batera egiten ari ote zan,abertzaletu ta biotza bereganatu... Loretxo bereburuakin asi zan maitasun oldozpenak erabil-tzen.

Madrid’era juteko egunak urreratzen ari ziraneta gurazoak pozez arkitzen ziran eta Loretxogaxoa itun...

Loretxo eta gurazoak Madridera jun ziran.Madriratuta egun gutxiren buruan Xabierrensendia ikertzera ere bai. Oso ondo artu zituzten.Bereala Xabierri eskeñi zitzaion Madrideko jolas-tokiak erakusten laguntzeko. Egun gutxian ikusizituzten bertako akeitetxe, dantza areto, antzo-ki, zine eta kabaret dotorienak. Loretxo itun arki-tzen zan, etzizaion atsegintoki aietako bizitzaeta nabaitu zuen Xabierrek adiskidetasun aun-diak zeuzkala toki oietan eta lenago adiskide

bezela bazeukan ere, gorrotoa nabaitzen asizan..

Gurazoei agertu zion etzuela jarraitu nai ebi-llera oietan, baño, gurazoak zioten uri txikietakobizitza etzutela eramango Madriden. Oituko zeraemengo bizitzarekin eta gero ez dezu etxera junnaiko...

* * *

Loretxoren gurazoak konturatu ziran, etzuelamaite Xabier eta min zuten alabarekin gertatzenzitzaiotena.

Egun batean Xabierrek deitu zion Loretxorensendiari jai aundi bat egin bear zuela adierazte-ko. Kotiloe bat antolatu bear zuen, Madridekoaristokrataren krema berta eramanaz eta beakere poz pozik ikusiko zitula jai orretan. Loretxo-ren gurazoak pozez zoratu bear zuten eta alaba-ri egin zioten jantzi ikuskarria kotiloira juteko,millaka laurleko ordainduaz eta pozik ordainduere.

Kotiloia zan egunean goizean goiz Loretxokartu zuen astekari abertzale bat. Itun arkitzen

zan irakurri ondoren. Idaz lan bat zekarkin berebiotza lertu ziona... Beretzat idatzia zegon buru-tapena sartu zitzaion eta bera geina oroitzen zanmutillak idatzia ote zan ustea. Ondoren argital-tzen det astekariak Loretxoren biotz negarrasortu zion idazlana.

JOLAS ONDORENAK

Loretxo’ri:

Neskatil gaste bat zan. Gastea bezin liraña.Liraña bezin polita. Polita bezin zintzoa... mutilgaste arrotz baten adiskide ixan arte. Gurazoaundikien alaba. Gurazoak abertzale areriopurrukatuak. Udaldiak dakarzkin aizeak askotanondoren onik ez dakar. Neskatil gaste onenondoren Madrid-tar mutil gaste dotore gutxibezelakoa, aundiki artean oso ezaguna, kondea-ren semea eta neskatilaren gurazoak asetzenzitun gastea.

Lenbizi alabatxoari etzitzaion atsegin mutilgastea, pixkanaka alkarrekin Madriden bertako

bizitzari eder eritzirik neskatil gastiak eman zionemaztegaitzako baietza.

Euzkeldun neskatila ezkondu zan aristokrata-rekin. Aberatz, konde baten semearekin. Zorionaberetzat eta gurazoentzat! Ludi onetan ondobizitzeko ez baita azki aberatza, konde ta aundi-kia izatea. Biotz garbi eta maitasun egiazkosenarrak naiz ta txoroa izan zorionaren lagunaundiak dira.

* * *

Ezkonduta sei illabete baño lenago azpertuzan aristokrata bere emaztearekin. Senarraetzan beñere ikusten bere emaztearekin... ema-kumeak geinean berekin bazitun ere. Egunbatean bere gurazoak egunkari batean irakurrizuen izpar itun au: «Onelako kondearen semeabere emaztea utzi ta beste emakume batekinatzerrira iges jun da. Madriden ez dago besteizketarik egun auetan.

Zenbat onelako gertatzen da aundiki ondo-ren dabiltzan emakume euzkeldun artean? Ikas-bide ederra emakume euzkeldunentzat!».

Iñurritza

IV

Loretxo idazlana irakurrita oldozkuntsu etaitun geratu zan. Buruan jarri zaio, Yonek beraga-tik egindako idazlana dala eta bazkaltzeko orduabaño len oeratu da. Gurasoak konturatu diraoeratu dala eta atsekabeak ez dauka neurririkoroiturik gabean kotiloira jun bear dutela eta jaiortako Loretxorentzat egindako jantzia ikusga-rria dala eta Loretxo zoragarria egongo dala jan-tzi berriarekin.

Osalariari deitzen diote eta osalariak dioegun batzuetan ez duela oetik atera bear, kirio-tako gaxotasuna daukala... Gurazoak eramatenduten naigabea aundia da, ezin jun dira ba koti-loira alabarik gabe.

Eguna jun ta eguna etorri Loretxok gaxojarraitzeko gentza eta atsedena bear ditu. Osala-riak diona betetzeko Xabierren sendia agurtu taetxeratu ziran eta Loretxoren amets bakarrabete ere bai, etxean pakean bere ametsa bete-tzeko.

Loretxo etxeratu zanean pozik arkitzen zan.Egunean-egunean bere gaxotasuna sendatzenari zitzaion eta gurasoak konturatu ziran alaba-ren osasunarentzako ongarri zala Xabier aztu-tzea.

* * *

Bazkal ondoretan Loretxok oitura artua zeu-kan eguraztera ateratzea uriko zugazti batera.Yonek ere bere oleara juteko zugazti orretatikbarrena igaro bear zuen. Egun batean zugaztiandijuala nabaitzen du, Yon, atzetik datorrela etaneskatil gastea margoak aldatuta lotsaturik...zegon ikusirik Yonek bere ondoan igaro bearzuela.

— Arratsaldeon, Loretxo. Eguzkia artzen giroaldago?

— Alaxe dago ba. Udaberriko egun zoragarrionekin.

— Pozik nabaitzen zaitut, Madriden ondo ebilialzera?

— Nai baño nekezago etorri naiz gure txoko-ra. Ezin bizi nintzan ango izakeran. Ez da nere-tzat egiten dana Madrideko bizikera.

— Arrigarria. Itxuraz txoriak atsegin zaizkizueta kaiola ez...

— Oker zaude, Yon. Ez txoriak eta kaiola ereetzaizkit atsegin. Zer esan nai zenduke?

— Ez asarretu, Loretxo. Ondartzako jolaslagunarekin pozik ebilia izango ziñala ustenuben.

— Jakin dezazu ba, adiskide banintzan erebukatu nitula adiskidetasunak eta zuk ez dezuerru gutxina.

— Ni, errudun?— Ezin ukatuko diazu «Gudari» astekari aber-

tzalea zuk bialdu ziazula?— Nik, nik... eta zer ikusi dauka astekari aber-

tzaleak zuk diozunarentzat? Berandu det etabiyar Yainkoa lagun ordu onetan emendik igaro-ko naiz eta poz pozik zurekin jardun aldi bategingo det. Astiro eta luzaro itzegiteko gogoare-kin nago ta. Zer derizkiozu, Loretxo?

— Ondo derizkiot, ba da, nik ere egarri biziadaukat.

— Agur, Loretxo; biyar arte.— Agur.

* * *

Berriketa aldi onen ondoren Loretxok badiru-di oso sendatua arkitzen dala. Etxeratu zanean,alaitsu, baikor arkitzen zan eta gurasoak arritutazeuden alabatxoak egin zuen aldearekin.

Loretxo konturatu zan Yonek maite zuela etaez bakarrik maite zuela, bai ta ere Yon kontura-tu zala berak maite zuela... eta poz pozik zegon.

* * *

Gurasoak abertzale arerioak izanik eta Yonuriko abertzale agintarietakoa, bazekian Lore-txok gurasoentzat atsekabe aundia izango zalajakitean Yon bere senar gaia zala, baño alaz taguzi ere itsutua zegon eta bere buruari galde-tzen zion. Zintzoa da, abertzalea, kistar ona, lan-gillea, zer geigo bear det? Luza iritzirik dagobigarko eguna irizteko!...

* * *

Urrengo egunean Loretxo aitatutako orduanzugaztiratu da. Bi ordu zai igaro ondoren Yonikusi gabe etxeratzen da. Itun dago neskatil gas-tea. Bigarren egunean berdin gertatu zaio. Lore-txoren naigabeak ez dauka neurririk. Oldozkungaitzak dabilzki. Bildur da bere burua atzipetuote dun. Itxaropen osoa zeukan Yonek maitezuela. Minberatuta dio bere kolkorako. Bestebein jungo naiz zugaztira, baño, agertzen ezbada ez geigo... Berak maite nindun uste osoaoñarritzat artuta maite nuen eta gaurko onetanez ba dator... Zugaztian zai zegola mutikotxogaste bat urreratu zitzaion idazki bat emanaz.Onela mintzatzen zan idazkia.

«Loretxo: Azketsi dirazu itzekoa izan ez nai-zelako. Ikusia dago ezer ez gerala. Zurekinlenengo egunean egonda bereala ondo ezikoeratu nintzan. Orain ondo nago ta biyar Yainkolagun zugaztiratuko naiz; zurekin jardun aldi bategiteko gogo biziarekin. Bigar arte lagun on ori.Bigartik aurrera nola agurtuko ote zaitut? Uler-tzen dirazu? Aurretik aitortu bear dizut beti lore

zale izan naizela eta gerago ta zaleo nagola... —Yon».

— Maite nau, maite nau. Yon nerea da etaaurren senargaia izango da ezparik gabe...

V

Berbizkunde eguna da. Goizean goiz Loretxoprailletako elizaratu da jaupa entzun ta Yaunaartzeko asmoz. Yon ere ordu berean da eta alkarikusten dira eliza sarreran.

Udaberriko egun zoragarria da. Ortze eroozkarbi. Eguzkiaren printzak jaia goraltzen dute.Zugastia alkarri maite diran gasteak maitasunaitorpena egiteko toki ametslaria dago...

Ala bear da etzuten arratsalde zai egon bea-rrik. Elizatik aterata zugastiratu ziran Yon etaLoretxo. Uste gabe... alkar billatu zuten.

— Egunon, Loretxo.— Egunon, Yon. Osatu altzera? Ondo arkitzen

altzera?— Bai, oso ondo nago. Eskerrik asko, Loretxo.

Zurekin itzegiteko egarriz luze iritzirik banengonere, uste baño lenago alkar ikusi gera. Toki atse-giña benetan zugasti auxen. Amaika amets egin-dako zugastia. Madriden onelako zugastirik ikusidezu? Zerbait edestuko aldirazu?

— Bai, orixe! Aurretik, ordea, Madrideko bizi-keratzaz eta idazti aberkoiak artzen asi nintzanezkero, nere biotza abertzaletasunak ukutzenasi zan. Ingi aberkoiak zuk bialduak ote ziran iru-dipena ere bai. Abertzaletasunarekin baterazuretzako ere toki berezi bat nere biotzean sortuote zan ere... Madriden nengola «Gudari» aste-kari abertzalea artu nuenean eta «Jolas-ondore-nak» idazburu zeukan idazlana irakurri, nerebiotz barnean ukutu ziran eta aberri miñak gaxo-tu nitun eta aberri miñarekin batera... Orduantxenere biotzean sortu zan Madrideko izakera era-man eziña eta nere aberri ta uriko maitasun ega-rria bizitu. Zuk, onenean usteko zendun Madri-den egon naizenean ondo jolastuko nintzala. Ez,Yon eta ez naiz damu.

— Loretxo. Nere lanak igaliak eman dituladakust eta pozik nago. Zu abertzaletasuneraekartzeko egin ditudan lanak aundiak dira, baño,nere lanak igali ugariak eman ditu. «Gudari»astekarian «Iñurritza» izenpeakin «Jolas-ondore-nak» idasburuakin argitaldutako idazlana nereazan. Ziñetsi dirazu zuretzaz oroiturik maitasunezidatzitako lana zala eta zure biotza esnatu zizula

ikusirik nik daukaten pozak ez dauka neurririk.Zu ere pozez egongo zera, baño arpegi ituna edodaukazu... Zure begiak zerbait esan nai zendu-kela eta gordeta daukazula adierazten dirate...Ez aalda egia, Loretxo?

— Ez dizut ulertzen, baño zuk ala uste badezu...

— Bai, Loretxo; zu eta ni gaxotasun batenjabe gera igaro diran illabeteetan, zertarakojarraitu gordeaz biotz barnean daukagun maita-sun zintzo eta garbia alkarri agertu gabe? Ema-kumeak etzerate ausartzen gizasemeeri maitedezutela aitortzen... zuen zioak izango dituzute.Nik, ordea, ezin gorde det geigo aspaidian zuriesateko negon aitorpena.

Berbizkunde eguna da. Egun alaitsua.Egun aundia kistarrentzat. Euzkotar txiro etaaberatz ziñismendunak anai maitasunez igaro-tzen degun eguna. Zugasti onetan askotan izannaiz ametslari. Gaurkoa ez da neretzat izangobereala aztutzekoa. Nor izan leiken olerkari zuriesateko une zoriontsu onetan biotz barnean dau-katen maitasuna olerkietan? Bai. Loretxo, maitezaitut eta ez daukazu esan bearrik maite nazula,

aspaldian ikusten det zure nereganako maitasu-na...

— Nik ere ez neukan ezpairik maite zirazula,baño, alaz ta guzi ere orain egin dirazun aitorpe-nak oraindik len baño geigo nere biotza zurega-natu eta Euzkadi gure aberri bakar aldezko mai-tasun sutsua biotz erdian itsatsi dirazu.

— Berbizkunde eguna nere oroimen eta bio-tzean illezkorra izango da.

— Nik ere beste aitormen bat egin bear dizut.Zu ere keskatsu egongo zeran ustean nago ta.Dakizun bezela nere gurasoak karlatarrak diraeta abertzaletasunari eta abertzaleari gorrotobizia daukate. Asko eta askotan entzun diotetabertzaletasunatzaz gaizki itzegiten eta nik ludionetan geina maite detan gizonatzaz ere bai.Oraindik ez dakite zurekin adiskidetasunik dau-katen... gutxigo gaurtik aurrera zure emaztegaianaizenik. Nik, emendik aurrera agertu nai detzure emaztegai bezela eta gaur bertan esangodiot nere gurasoei, gaurtik nere senargaia zera-la.

— Askotan erabili det nere oldozmenean dio-zuna, baño, biok alkarri maite izan ezkero nai ta

gurasoak nai ez, alkarrentzat izango gerala.Loretxo maitea, agur ta nai dezun arte.

— Agur, Yon, arratsalde arte.

VILoretxoren etxean Berbizkunde egunean

bazkari aundia zuten eta adiskideak bazkariradeituak ere ba ziran. Bazkel ondoren akeitaartzen ari zirala alkar zirikatzen asi ziran. Mutilgaste batek ala dio Loretxori. Zugaztian ikustenzaitut mutil gaste batek laguntzen dizula. Bizkai-tarrista ez balitz...

Loretxo’ren amak. — Zer diozu? Nere alababizkaitarrista batekin? Ez da egia izango?

— Jolasean esan det...— Amatxo. Ez dakit gaste ori jolasean ari dan

baño, gaurtik senargaia badet eta abertzalea.Bazkal ondoren aitorpen au egiteko asmoan nin-tzan eta egoki etorri da zirikada aitorpena egite-ko. Nere itza eman diot Yoni gaurtik bere emaz-tegaia naizela.

— Loretxo. Zer esan bear du uriak ikusiriksendi karlatar aberatz baten alaba bakarra biz-kaitar purrukatu eta langille beartsu batensemearekin emaztegai ikustean? Ezin liteke...!Ezin liteke...! Orrelako asmoak kendu ditzazu,

oraindik gaztea zera. Emezortzi urte dauzkazu taoraingoz nai dezu iñoren andregai izan? Ez aalzera konturatzen otsein bat bezela biziko zeralaandregai zeran egunetik?

— Bai, Amatxo, guzia ezagutzen det. Ondooldoztu ondoren artu det erabakia eta orainnekez zabiltza. Kondearen semea senargaitzatartzeko alegiñak egiten ebili ziñanean zenbaturte neuzkan?

— Kondearen semearekin bat egiten dezulangille baten semea?

— Ez orixe! Kondearen semeak ez daki bizibi-derik ateratzen lan bidez, gurasoen diruak onda-tzen besterik... Nere senargai Yon, bere izerdinekearekin irabazita bizi da eta bere emazteaere gaur edo bigar ala biziko da.

— Nere etxean bizi nai badezu ezin jarraitukodezu Yonen emaztegai izaten, bestela...

— Ez aserratu, oraindik gastea da eta one-nean udarako aizeak dakarten Madritarren batekbaliteke bereganatzea —dio bazkaldar batek—.

— Loretxo ez da aserre egokiera esan due-nean bere gurasoei agertzeko bere asmoa.

* * *

Urian bereala zabaldu da Loretxoren senar-gaia Yon dala. Uriko karlatarrak min dute etaorain konturatzen dira aspaldian Loretxo marga-ritaren batzokira ez jutearen zioa. Loretxorengurasoei buru betetzen alegintzen dira uriko kar-latarrak, Yongatik gaizki itzegiñaz. Gurasoak erealegintzen dira alabari aztu azteko Yon, baño,guzia alperrikako lana da.

Udaran itxaropena daukate, bada, uritikDonostira udaldia igarotzera jun da beste senar-gai bat billatuko duen itxaropena.

Yon eta Loretxok zenbat eta eragozpen geigobillatu orduan ta geigo maite dira. Eragozpenguziak alperrikakoak dira.

* * *

Uztaillaren 18an gudaketa sortu da, milita-rrak Españan eta Euzkadin zer esanik ez, paxis-moa jartzeko asmoz. Loretxoren uria Gipuzkoakokosta urian, euzko-abertzaleak ziran biztanle

geinak eta euzko-abertzaleak eta gorriak aginta-ri jarri dira gudaketa sortu danean.

Loretxo bildur da bere gurasoakin, karlata-rrak diralako. Espetxeratuko dituzten bildurrezalegiñak egiten ari da gurasoen aldez. Bi illabe-tean uriaren jabe abertzale eta gorriak izan diraeta Loretxo ta gurasoak azke izan dira. Norieskerrak? Egunen batean onenean jakingo daazkatasunaren zioa.

* * *

Militar-errekete-paxistak urira urreratzen aridira. Loretxo gaztea itun arkitzen da; bada, Yonbere senargaia euzko-gudaria da eta lenengoegunetik Euzkadiren azkatasun aldezlea. Batetikbere Yonen etorkisuna, bestetik aberriarena.Atsekabe auek arintzeko gurasoak marmarkaarrotzen asiak dira euzkotarren gudarozte are-rioa urreratzen ari dan bezela. Gertakizun auekguziak Loretxoren bizitza itundu dute.

VIILarunbata da. Andazarrateko guda oñetan

gudaketa izugarria ari da. Yon ere guda oñetanarkitzen da eta Loretxoren kezka, aundia da.Igande goizean goiz, Loretxo lenbiziko jaupaentzutera prailletako elizaratu da. Yonek ereguda oñetatik etorrita jaupa entzuteratu da.Jaupa ondoren bi gazteak zugastiratu dira. Alkarurreratu orduko, Loretxok negarrari ematen dio,esanaz bere maiteari. Guda galdu degu eta agurgure ametsak... Ez dizut geigo ikusiko...

— Baretu zaite, Loretxo. Ez uste izan gureuria galdu degulako, guda galdua degula. Guren-da gurea izango da...

— Zertarako gurenda geigo alkar ikusiko ezbagera? Urian geratu zaite eta nik gordeko zai-tut. Zu juten bazera beste gaxotasun gabe mai-tasun miñez ilko naiz...

— Loretxo. Ni, lenbizi euzko gudaria naiz etagero... Zin egin det aberri aldez jokatzeko bizinaizen artean eta euzko gudaroztean jarraitukodet guda amaitu arte. Zertarako soiñ azkatasuna

gogo lotua eukitzeko? Bizi nai zenduke oraindatoztenen menpean? Naiago det gudan jarraituazken artean, jakinda ere eriotza billatuko deta-la amaia baño lenago. Euzkadiren aldezle zintzoil naiago det, euzkotar endekatu izan baño lena-go. Zer derizkiogu?

— Egia diozu, baño, maite dizutelako esatendizkizut nere biotz barneko naigabe une auetansentitzen detana. Garbi agertu dirazu zure iritziagudatzaz, baño, bildur naiz geigo alkar ikusiko ezgerala.

— Loretxo. Gaur illunabarreko sartuko dapaxisten gudaroztea eta nik euzko gudaroztea-rekin batera aldegin bear det.

— Nik, zer egingo det?— Oraindik etzaude nere menpean eta nik

ezin aginduko dizut zer egin bear dezun...— Zurkin jungo ote naiz? Geratuko ote naiz?

Zer egin bear det, Yon? Zoratu bear zait oldoztuutzarekin arerio gudaroztea urian sartzean ikusibear ditudan ankerkeriakin!...

— Gurasoak geratzea naiko dute. Oraindikgaztea zera. Zeure buruan jabe izateko adiñik ezdezu...

— Zure gogoa beteaz geratuko naiz... Esandirazu, Yon. Zer uste daukazu gudatzaz, irabazi-ko ote degu?

— Nere ustez irabazle izango gera.— Zure uste orreri indarra emateko oñarririk

agertzen ez dirazun bitartean... arerioak aurreraeta gu atzeraka goaz.

— Izkillurik gabe ezin genezake egin, egitendegun baño geigo. Izkilluak egun gutxirenburuan etorriko dira eta orduan...

— Aspaldiko leloa, izkilluak badatoz, baño, ezdet izkillurik ikusten. Ez ote zaudete atzipetuta?

— Etzaite bildurtu. Egun gutxiren buruan iku-siko dezu ez dutela aurrera egiten paxistak etakontuan euki dezazu izkilluak etorri diran ezau-garria izango dala.

— Yon. Nola biziko naiz zure berririk jakingabe?

— Nere berriak jakingo dituzu, ziurtasun orieuki dezazu, bada, ni ezin biziko naiz zuri berri-rik bialdu gabe...

— Zugasti onetan egin ditut nere ametszoriontsuenak. Zugasti onetan biotza lertuzorian negar dagit. Guda amaitu ondoren zu eta

ni bizi bagera, berriro zugasti onetan alkarrekinlenbiziko jardun aldia. Zoragarria dago, ziñez,Yaunak nai dezala berriz alkar ementxe ikusteagurenda ondoren... Gure gurasoen itsumenak ezdauka neurririk. Zugasti au ere erdeldun batenizenarekin dago. Garaille bagera zugasti zoraga-rri oneri euzkotar zintzo baten izenarekin zuga-tzatu bear degu.

— Bai, Loretxo. Izen berria, euzkotar jatorbatena. Euzko izakera biziko degu. Euzko gogoaeuzkoen jabe izango da... Alkarren senar emaz-teak izango gera... Zoriontsu biziko gera etaamets auek guziak irizteko nola gudarozteratuez, euzko abertzale gaztea?

— Pozik nago, Yon. Abertzaletasunaren ala-tzak, noski. Etzaite aztu, goiz arratsetan iru agurMiren otoi egitea Arantzazuko Miren Neskutzari,gorde zaitzazun okerbide guzietatik eta zaitudeizun osasuna.

— Orobat, Loretxo. Zuk ere otoitz gure ame-tsa egitasun biurtu dedin. Etzazu negarrik egin...Ez dezu ikusten maite dizutela? Zugasti onenoroimenak neri emango dizkiten kemenak ez duneurririk izango. Agurtu nai eta ezin... Gudaria

naiz, ordea, aberria nai daukat eta jun egin beardet.

— Agurtzeko eskari bat, Yon. Euzkadi etaLoretxo zure biotz barnean biak alkarri jositaeuki bear dituzu.

— Bai, Loretxo. Zure naia beteko det bizi nai-zen artean. Ondo ikusia dago gure arteko maita-sun garbia. Oraindik alkarri lenbiziko muxuaemateko gaude... eta gaurko egun biotz berata-sunak menperatuak gauden unean zer diozu?

— Bai pozik! Baño ez! Gudari senti naiz etanere bizitzan egin detan jauskain edo sakripizioaundiena egin nai det, baño, biok aburu bateznai izanik. Ez derizkiozu muxu ori gorde biotzbarnean alkarri gurenda ondoren emateko?

— Loretxo maitea. Gerota geigo maiteagozaitut, ikusirik zure maitasun sakon ta garbia! Ezdute zapalduko zu bezelako emakumeak sortzenditun lurraldea!... Banua. Agur, Loretxo, etazugasti nere amets gaiak...

— Agur, Yon. Zu bezelako gudari bulartsuakdauzkan aberria azkatasun diña da. Gurendaegun arte!...

VIII

Loretxo:

Bigarren illabetera nua ortik atera nintzalaeta oraindik ez det egokierik izan zuri idazteko.Orain, ordea, badakit egun gutxiren buruan idaz-kia bialtzeko egokiera izango detala.

Osasunez beñere baño obetoago arkitzennaiz Yaunari eskerrak eta zu ere berdin arkitukozeran itxaropenez nago.

Ikusi gabe ezin ziñistu liteke euzko-gudaroz-tean aldakuntza. Or eta emen ikusi ez dirudilengo gudaroztea danik...

Agurtzerakoan agertu nizun esku izkilluakegun gutxiren buruan gureganatuko zirala etaala gertatu da. Bilboratu ta egun gutxira eskura-tu ziran izkilluak eta Eibar artu gabe geratu diraetra geratuko dira paxista gudaroztea.

* * *

Euzkadiko Jaurlaritza daukagun ezkero aurre-rakuntza aundia egin degu era guzietara. Aginta-rientzako itzal aundia dago. Euzkadiko Jaurlari-tzan euzko-abertzale jatorrak izendatuak izandira. Jakitun egongo zera, noski, irratioz entzun-da, edo. Alaz guzi ere izenak emango dizkizut.

Lendakari eta Guda Zaingoko burukide: Agi-rre’tar Joseba Andoni yauna.

Zuzentza eta Gogo Lantze Zaingoko buruki-de: Leizaola’tar Josu yauna.

Erri Zaintza Zaingoko burukide: Monzon’darTelespor yauna.

Ogasun Zaingoko Burukide: Torre’tar Eliodo-ro yauna

Nekazaritza Zaingoko burukidea Euzko-Ekin-tzako aldekidea eta beste Zaingotako Buruki-deak ezkertarrak dira.

Entzungo dituzu, noski, emen izugarriak ger-tatzen ari dirala eta ez dezu ziñistu bear paxistakzabaltzen dituzten gezurrak dira ta. Bilbaon ezdirudi gudarik dagonik... Paxistaren egazkiñak«bonbak» bota ta eriotzak egin zituzten, oneraetorrita egun gutxira, baño, arrezkero Bilbongentza da jabe..

Konturatu zaitean Euzkadiko Jaurlaritza egi-ten ari dan lanak, espetxean dauden emaku-meak, espetxetik aterata beak nai duten tokirabialtzen ditu. Dakizun bezela idazkia emangodizun emakumea, abertzale arerio gogorra daeta abertzaleari eskerrak etxeratuko da. Ikusikodegu emakume abertzaleak espetxetik atera-tzen dituzten eta onera bialtzen dituzten, bada,emen zai dauden senarrak asko dira.

* * *

Elgetako guda-oñetan nago. Gaur emezortzi-garren eguna gure saildia emen gaudela.. Neresaildia «Loiola» da eta kapitan naiz. Basaldomendian gaude, Elgeta inguruan. Ziñistu ereetzenduke egingo kaleko umea nola gogortzendan mendi ebilietan. Gau ta egun, jai ta aste,euri, txingor, edur, eguzki, guzira jarriak gaudeta beñere baño osasun obeagoa daukagu.

Paxistak, egitekoak egin dituzte... Ez daukatedauden baño onuntzago etortzerik. Noizean beinegiten dituzte aurreratzeko alegiñiak baño jipoe

ederria artu ondoren berriro atzeratzen dira aldibaterako.

Orain bai daukagula gurenda itxaropen osoa.Euzko-gudaroztearen kemen eta irakaskintzaaundia da eta auek lagun ditugula garaitzagurea izango dala ezpairik ez dago. Loretxo,gudatzaz ari nazazu eta beste gai bat ere ukutubear dizut. Luze iritzirik altzaude? Aspaldian zurebelarri ertzera ez dizut esan maite dizutenik; ezda idazkiz ere. Bart gabean e.gindako ametsaedestuko dizut.

Parapetoan negon. Eskuan izkillua artuta noi-zean bein tiro bat edo beste boteaz eta paxistakbotatzen dituztenak entzunak, erdilotan. Zuriirudituko zaizu, nola lo egin leike gudarozte are-rioa 500 neurkin dagola? Ori lenago zan, orain loegingo nuke alanbrean zintzilik ere...

Bigar idazkia bialduko dizuten pozez ametsdagit. Nik uste nuen maitasun nabaitzeko zugaz-ti batean osto orlegi, lore eta txori abeslari ingu-ratuaz bakarrik nabaitzen zala. Oker negon.Parapetoan lozorroan nagola gudaren garailleamets dagit. Gurenda ondoren ezkontza datorkitnere oroimenera. Prailletako elizatik aterata

zugaztian barrena goaz. Udaberria da eta zugaz-tia zoragarria dago. Zu ere jantzi zuri ikusgarriasoñean dezula, gurasoak Madriden jai baterakoerosi ta jantzi gabea. Ni, kapitan gudari jantziaeta nere lagun gudariak aldamenean. Espata-dantzari eta txistulariak ere bertan dira. Ezkon-tzaren edertasuna! Zoratu bear zaitan unezoriontsuan, pa pa paaaaa ametralladora izuga-rriak esnatu nau ta nere uriko zugaztian arkitubearrean parapetoan biotz maitasunez negartiesnatu naiz, eta esnatuta gero geigo maite dizu-tela pozez nago nere ametsa egi biurtuko dalaoldozturik.

* * *

Uriko berriak jakiteko egarri bizia daukat etauste det berri ugari bialduko dizkirazula.

Erantzuna bialdu dezakezu espetxetik atera-ta onera datozen emakume abertzaleren bate-kin.

Zer diote gurasoak? Gerago ta geigo maitea-go zaitut eta zuk, Loretxo? Zurearen zai geldi-tzen naiz. Agindu aztu ezin dizun, Yon’i.

IX

Yontxu:Zure idazkia artu det eta ez dakizu nere poza

zenbateraiñokoa dan osasunez zerala jakiteare-kin. Ni, oso ondo arkitzen naiz Yauna’ri eskerrak.Gurasoak makal xamar dabiltza.

Zure idazkia artu nuela illabete igaro da etaezin erantzun izan dizut lenago; bada, naiz taEuzkadiko Jaurlaritzak emakume espetxeratuakonera bialdu, emengoak ez dituzte atera gaurarte eta orregatik ez dizut lenago erantzun.Bigar dijoaz emakume abertzale batzuek berenumetxoarekin ingelandar itxasontzian eta ema-kume oietako batekin bialduko dizut idazkia.Uste det Txominen emaztearekin bialduko dizu-tela; bada, gaxotegian dago espetxetik aterataeta ikertu det eta poz pozik emango ditela agin-du dit.

Alai geratu naiz orko berriarekin, bada, oldoz-tu nuen emen zabaltzen ziran berriak gezurrakizango zirala.

Emen gertatzen ari diranakin itxasoko arro-kak ere negar dagite. Gizon zintzo guztiak naizta beren alde zeudenak ikaratuta daude egindituzten ankerkeri eta erailketarekin Nere gura-soak ere asieran berakin bazeuden ere, orainnaiz ta kalean beren alde itzegin, etxean aitaamak gaitzesten dute paxistak egin dutena.Askotan ikusi ditut negarrez gertakisunak alkarriesaten ari dirala. Gaxorik daude eta osalariakdionez ez dira oso ondo arkitzen eta kezkatsunago.

Urian gertatu dan zerbait edestuko dizut,guzia edesten asi ezkero ez nuke amaituko...

Edesten asi baño lenago nere zorion agurriksutsuna eman bear dizut kapitan izendatu zai-tuelako. Nork esan bear zuen Yonek kapitan izanbear zuela? Bada ez zure zaletasunak ez diralagudaritzako, baño, guk nai gabeko guda onetanaldegun guzia egin bear degu paxista ankerrakzapaltzeko.

* * *

Paxistak urian sartu ziranean emengo arrota-sunak etzaukan neurririk. Bereala gertu ziranleiotan piperpoteak. Ba ziran itzak janak ere,nunbait, ondo gordeta zeuden. Lenbiziko egune-tan jator xamar agertu ziran... atzipetzekoasmoz, noski. Astebete igaro ondoren ekin zio-ten ankerkeri eta erailketak.

Zure lagun Andoni, gizon gaste abertzalearengorputz illa, Getariko illerrian erailda billatuzuten. Emazte alarguna ikertu nuen. Orain dalaegun gutxi bere gurazoen basetxera jun zan.Irusta basetxeko orma zarrak eta bertan bizidiran kistar eta abertzale zintzoak arindukoaldizkate alargun gaxoaren atsekabeak.

Isidor mutil gaste abertzalea ere erailla izan-go ote dan diote. Paxistak uritik eraman zutelaaste batzuek badira eta bere berririk ez da etabeste asko bezela uste det erailla izango dala.

Beste bi gorri ere erail dituzte. Uritarrak ezdiranak noiz nai bitxabal-basterrean txakur amo-rratuak bezela erailtzen dituzte. Yainkoa errukibedi guziatzaz!

Espetxean daudenak asko dira naiz gizasemeeta emakume. Okañi dituzten isunak izugarriak.

Aitzaki txikia bear dute isunak okaintzeko. Igaro-tako auteskundietan abertzale aldez autarkiaemana izatea naikoa da isunak okaintzeko. Osa-lari zarrari irurogei anei laurleko isuna okañidiote. Orain egun gutxi gurasoak ikertzera etorri-ta itzegin nuen eta onela mintzatzen zan.

«Irurogei anei laurleko isuna ordaintzeak mineraman dit, baño, askoz min aundigoa eman ditnabaiturik sendi asko eta askoren poza neriisuna jarri diatelako. Atzipetua negon. Nik ustenuen erritarrak geigo maite ninduela...».

Oleetan ere pikardiak egin dituzte. Emendikatera ziradenen etxe bizitzak ere ustu dituzte.Espetxean daudenak arrixku aundian arkitzendira. Gaxo daudenentzat ere errukirik ez dauka-te... Erruki gabeko piztiak dira!

Euzkeraz itzegitea galerazia dago. Euzkokutsua daukan guziarentzat gorroto bizia dauka-te. Oraintxe konturatzen naiz esaten zendunen,«Abenda gorrotoa da» egi aundia ziozula.

Berri on bat eman bear dizut. Prailletako eli-zan entzun bear ez diran itzaldi pranko entzunbadegu ere, ezin geratu naiz Miren Sorkundeegunean praille gazte batek egindako itzaldia

aitatu gabe. Abertzaleak poz eta negarra bateanbiotz barnean nabaiturik egon giñan. Euzkeragarbian itzegin zigun eta Arrateko Miren Nesku-tzaren edestia esanaz, Eibarko erri jatorra goral-du zigun. Entzule guziak arrituta geratu giñan.Konturatuko zera, gaur Eibarko erria goratzeakzer esan nai duen emen dauden agintariaurrean. Bildur naiz praille oneri ere zigorren batjarriko ote dioten.

Udaleko agintarien (?) izenak ez dizkizutemango. Nortzuk diran ez ba dakizu ere kontura-tuko zera nor izan leizken. Uri guziak egarri biziadauka berriro euzko gudaroztea ikusteko. Sarri-tan zabaltzen da mendigoizaleak datoztela, zori-txarrez ez da egia gertatzen. Luzaroan auenmendean egon bear ba degu, ikusi ditugunakaundiak badira, ikusteko gaudenak ez dira txiki-goak izango...

Abertzaletasuna il bearrean, suspertzen arida. Lenago abertzaletasuna nabaitzen etzutenakere, pranko etorri zaizkit ixilka, lenbait’euzkotargudaroztea ikusi naia agertuaz. Asko eta askodira konturatu diranak euzkotasunari diotengorrotoa eta odolak deitu diote.

Gipuzkoa guzian eta Naparroan ere berdinjokatu dute. Guda onen amaian egia jakiteanezin ziñisturik geratuko gera.

* * *

Zu emendik atera ezkero bakar bakarrik ebil-tzen naiz. Ez det «margarita» inguruan ebili nai.Zoraturik dabiltza gurenda ziur dutela usteriketa gurenda xoramen indarrez paxistak egitendituzten erailketak ere garbitu egiten dituzte.Kistartasunak baño geigo lezake nunbait aber-tzaletasunari dioten gorrotoak.

Nik ez det galdu itxaropenik eta emen egitenari diranak ikusi ondoren uste det ez duela guda-rik irabaziko, bestela beintzat erruki euzkoak.

* * *

Parapetoan egindako ametsak zuri ezik neribegietatik malkoak ixuri dizkit. Itxaropena eukidezagun Yainkoagan guda irabazle izango gera-la eta ondoren zure ametsa egitasun izango da.

Nik ere ez nuen uste maite dizutan bezelamaite nizunik neregandik urrutiratu arte. Emenigarotzen ditudan atsekabeak badirudi zurega-nako maitasuna sutsuagotzeko dala.

Yaunari otoitzka ari naiz gurenda eta zureosasun aldez. Ondoren zoriona gure jabe izangodan itxaropen osoa daukat.

Agur, Yon. Biali berri ugari ta onak beste pozgabe bizi dan eta zure, zurea dan, Loretxo’ri.

X

Loretxo:Zure idazkia nereganatu da. Biotz barnean

ukutu dit nere uri maiteko berri samingarriak ira-kurriaz. Zure gurasoen gaxotasunan berri emandirazu. Yainkoak nai dezala gaxotasun laburraizatea.

Biotz ankerrak zirala banekin, baña, diozunairakurri ondoren nere ustea txiki geratu da; nun-bait, gure biotzak ez lezakena ez degu uste iñorklezakenik.

Konturatzen naiz zure naigabeak aundiakizango dirala, zeure begiakin ikusiaz paxistenankerkeriak. Euzkotar zintzo oro, naiz ta orainarte abertzale arerioak izan, dakusten ankerkeriondoren, abertzaletasuna ondo ikusten amaitu-ko dute. Ez aal da egia, Loretxo?

Emen, txaidetan arerioa pranko badabil… etazuek Amaren bularrean ikasitako izkuntza zora-garria mintzatzen ere eragotzia.

Biotz gabeko saltzale oiek gorroto bidez gudairabazi nai dute, baña, azpiratuko ditugu maita-sunez gudaratu geran gudarozteak.

Nere uri gaxoa! Ene, maitetxo! Itxaropenosoa euki ezdau gurenda gurea izango dala. Euz-kadiko Jaurlaritza daukagun ezkero gudaroztea-ren eta biztanle guzien aldakuntza aundia izanda, jakiña, onerako, gurenda biderako.

Deun Ander egunean Legutiano (Villarreal)guda onetan gadaurka ekiteko berria eman zigu-ten. Aitortu ta Yauna artu ondoren guda oñeratugiñan. Berri onek oroimeneratu zizkiran oldoz-kun ugari. Biotzbera nabaitzen nitzan, begi-bio-tzetan dakustela geina maite ditudanak. Jaus-kain aundiena ere nekerik gabe egiten da maita-sun laguntzaz... Gorroto bitarteko dabiltzarengudariak ez lezateke maitasun indarrez dabille-na aurka, ezer.

Gudaketan adoretsu izateko iru oldozmenerabiltzen ditut. Lenbizi, lan nekeak Goiko Yau-nari eskeñi. Bigarren, azkatasun aldezle naizelaeta irugarren, agintariak ematen digun lanamaian, zu zaudela. Iru oldozmen auek ematenditen kemenez nekerik gabe gudatzen naiz...

Deun Ander ‘egunean Legutiano’ko gudaoñetan egin gendun gudaketatzaz zerbait esanbear dizut. Izugarria izan zan.

Goizeko bostetan gudauzkari ekin giñon. Iruanei neurkin aurrera egin gendun areriorik ikusigabe. Legutianoko uria ikusten degula jarri geraeta arerio gudarozteak ekin dio.

Arerioak tiroka asi ziranean, ekin, mutillak!,deadar egin nion gudari lagunei. Izkilluaren pa-kun otsa, ametralladorak, pa pa paaaa. Kañoienbuuuu ango su ta izkanbilla edesten ez da erraz.Aurrera goaz eta Legutiano gure menpean erori-ko dan itxaropen osoarekin...

Legutianora urreratzen ari gerala burugañean egatuaz amaika egazkin arerio. Egazkin,zun zun otsa entzun gendunean lurrean etzangiñan eta egazkiñak ekin zioten ametralladorakustutzen. Belarri ertzean daukat oraindïk yunyun yun otsa.

Une bildurgarriak baziran ere ez nuen bildu-rrik nabaitu...

Egazkiñak aldegin zutenean berriro ekingiñun gudauzkari eta alkar bizkortzen gudariak.Ondo oroitzen naiz esan nuenean, Aupa, muti-

llak! Legutiano artzera!... Nere ondoan nuenAnastaxio uritar gudari tenientea eta nere diada-rrari erantzunaz, eutsi, mutillak, oraingoanartzen diagu ta !... eta bereala, ama!! biotzbarrengo antzi bat egin ondoren zerraldo erorizan. Jaso eta bereala Borda basetxeko semenagusia eriotz zauriarekin erori zan.

Gure aldamenetik zijoan «Itxarkundia» sail-dia eta Legutianoko sarreran dirala, Gorostitza,tolosar gudariak, esku batean izkillua eta bes-tean euzko ikurriña daramazla, gora Euzkadiazkatuta! esan zuenakin batera bi balasorekin ilda zerraldo erori zan. Alaz ta guzi ere «Itxarkun-dia» saildiko gudari batzuek Legutianon sartuziran. Ezagutzen dituzun batzuen izenak eman-go dizkizut. «Urdiña» Legutianoko urian sartu tagero il zuten. Gimon, anai bat ere eta besteanaia zaurituta zegola rekete zauritu bat bizka-rrean zuela etorri zan berriro. Auek guziak tolo-sarrak dira, dakizun bezela. Lizardi zanaren anaiAndoni ere esku batean izkillua eta besteanGorostitzak zeraman euzko ikurriña artuta, Legu-tianon sartu zan eta bertan euzko ikurriña etxegallur batean jarri ta berriro bere saildiratu zan.

Konturatzen altzera euzko gudarien kementasu-narekin?

Gudaketa onetan beste zazpi uritar ere zauri-tu ziran. Irusta basetxeko semea ere gudaketaonetan zauritu zan. Urdallean tiro bat sartu zio-ten. Eriotzakin borrokan ebiliaz ebakuntza eginondoren oso osatua dago eta berriro gudaroztea-tu da.

Zoritxarrra dabilki sendi maite onexek! Gura-soei berri ona eman diozu, alegia osatu dala.Egazkiñak izan ez baziran, Legutiano artuko gen-dun eta egazkiñak zirala ere, artu bear gendun,baño...

Deun Ander eguna lenago ere euzkotarrakguda gurenda urteurrena ospatzen degu. Gureasaben gurenda oroigarri egunean, Legutianokogudakuntza ez da aztuko bertan giñan gudarien-tzat.

* * *

Orain, Bilbaon naukazu egun batzuetarakoatsedentzera etorrita. Bai ta ere esan bear dizutariratzen naizenean bizitza zintzoa darametala.

Zu, ain ona izanik eta nereganako maitasunsutsua dakustala nola ez naiz zintzoa izango, niere egarri berakin bizi banaiz?

Guda onek luzatzeko itxura dauka, baña, naizta luzatu garaille izango gera eta garaille geralagure ametsa beteko da.

Oraingoan iristen ez badegu Euzkadireneskubideak geureganatzea, noiz berriro orainbezelako egokierik?

* * *

Espetxetik atera dan batekin bialtzen dizutidazkia. Ingelandar itxasontzian Donibaneradijoa. Udaldia gure urian igarotzen du eta agindudit eskuz-esku emango dizula.

Erantzutean, dakizun bezela uriko berri ega-rri naiz eta ugari biali, nere poz aundienetakoazuree idazkiak irakurtzea da-ta.

Neguan biotzean gaude. Nere atseden aldionetan Bilbaoko zumardi batean, aulki bateanexerita nagon une oldozkuntsu onetan, zuaitzaribegira nago eta ez det ikusten, ez txori abeslari,ez osto muskerrik eta une itun onetan zuaitz

batean, loretxo bat dakust eta badirudi loretxoori ikusiaz nere maitea dakustela. Maitasun iru-dimenak noski!...

Agur, Loretxo, nere kemen euslea. Yon.

XIYontxu:Zurea nai baño nekezago artu det eta osasu-

nez zerala jakitearekin beñere baño poz aundia-goa artu det. Berri samin bat eman bear dizut.Nere gurasoak eguarri egunez il ziran (G. B.).Aita-amak egun batean. Aita goizeko zortziretaneta Ama arratsaldeko bostetan. Azkenengo idaz-kian esaten nizun gaxorik zaudela eta luzaroegon ondoren il dira.

Gizagaxoak, uste zuten, noski, paxistak urira-tzean gentza eta zoriona zakartela eta ikusirikuriari egin dituzten ankerkeriak, ezin bizi ziranguraso gaxoak. Paxistak agintzen dauden aldianatsekabe asko eraman zuten; ba-da, nola ontzatartu kistar zintzoak, paxistak egin dituzten erail-keta eta beste ainbat lotsagarrikeriak? Kontura-tu ziran oker zaudela eta naigabe oiek etzutengutxina lagundu guraso maitien eriotzera.

Jakingetasunez, naski, baña badakizu neregurasoak zuten gorrotoa abertzaletasunari etagaxotu ziranean aita-amak, beren biotzak lasai-

tzeko asko eta askotan esan ziraten barkatzeko.Nabaritu zirala abertzaleak zirala egi aldezleak.Il ziran aurreko egunean azkenengo aitormenaegin ziraten, esanaz.

Aita’k: Loretxo. Eriotza nabaitzen det, baña,pozez nago iltzeko... Zu, bakarrik ustea bestenaigaberik ez daukat... Nabaritu naiz oker nen-gola eta esan diozu, Yon’i, nik opa dizuten beze-la alkar ikusten ba’zerate, EGIA NABARITUTA ILNAIZELA.

Ama’k: Loretxo. Jaio geran guziok il beardegu, beaz, eriotzak ez nau bildurtzen... Pozaundi bat daukat eriotzarekin borrokan nabillenune onetan. Yon, kistar zintzoa da eta zu zorion-tsu izango zera berakin. Maite egizu orain artebezela, maitasun garbiarekin. Nere azken itzakberari esan.

Pozik nago nere gurasoen azken aitormena-rekin, atsekabeak arintzeko bearrean nago. Zuere pozik egongo zera gurasoen azken aitorme-narekin?

* * *

Emen gertatzen ari diranak izugarriak dira.Asezkorrak dira paxista ankerrak. Espetxeanzauden emakumeak atera dituzte orain dalaegun gutxi. Euzkadiko Jaurlaritzak, espetxetikemakume paxistak atera zitula zenbat aste igarodira?

Emen espetxetik ateratzeko dirua kendudiote, alduen geina bakoitzari. Oleetan lanik ezda egiten, zoritxarra besterik ez dago...

Irusta basetxean izan nintzan. Lenbizi etzu-ten siñisten, semea osatu zanik, baña, zure idaz-kia erakutsi ondoren egia zala konturatu ziraneta poz pozik geratu ere.

Aspaldian, zoritxar jabe da sendi auxen.Alaba nagusia il zaiote eta aita zarra, basetxenagusia, adimena naastuta dabil. Abertzaleakkomunistakin bat eginda kistar sinismen aurkagoazela burua berotu dioz karlatar batek eta ain-beste naigabe ezin eramanaz burutik naastuadabil gizaraxoa.

* * *

Iñauteri jaietan oitura bezela iru egunetanelizkizunak egin dituzte prailletako elizan. Lenbi-ziko egunean Miren Sorkunde egunean itzeginzuen praille gazteak. Oso ondo itzegin ere. Biga-rrenean, an zauden uriko abizendun prailleak.Onek ere bai. Salatu dituztela marmarra dabil uriguzian. Irugarrengo egunean izugarrizko urparrazta bota zigun txonislariak. Etzuen bi aurre-koen antzik eta kistar sinismen irakasle baten-tzat etzan itzaldi egokia.

* * *

Orain arteko erailketa eta ankerkeriak naikoez balirake bezela, orain uritik aldeginda, Euzka-diren Jaurlaritza menpean dauden gizonen,emazte eta aurtxoak bialtzea dijoaz guda oñakigaroaz eriotz arrizkoan... Oien artean, Irustabasetxeko, kalea ezkonduta dagon alaba, beresenarra Bilbaon dauka ta. Berakin bialtzen dizutidazkia.

Gertakisun auek abertzaletasuna bizitzeabesterik ez du iritzi; bada, ikusia dago emen

agintzen duenak euzko-abenda gorrotoa dauka-tela eta asko eta asko konturatu dira, zorionez.

Naparroa ere bialdu dituzte sendi batzuek.Oien artean orain arteko eroakuntzak naikoa ezdirala, kaskamotz jarri zuten neskatilaren sen-dia. Gudaketa onetatik bizirik ateratzen bada,neskatilan ama gaxoa, zer edestua izango duelauste det.

* * *

Oraintxe bai esan nezakela ludi onetan baka-rrik geratu naizela... Poz bakarra daukat... eta zuneregandik urruti. Bai, Yon. Oraintxe beñerebada ta euzko-gudaroztearen garaitza ikusi nainuke.

Lenbait’len erantzun dirazu, zure idazki zai,egunak aste eta asteak illabeteak egiten adizkit.Noiz ekingo diozute Gipuzkoako lurraldeaneuzko gudarozteak gudaurka? Gipuzkoa guziabesoak zabalik zuen zai dago. Besoak eta Biotza!Mola eta euzkotar endekatuak izan ezik.

Ni, zure kemen euslea banaiz zu nere itxaro-pen bakarra zerala jakin ezazu. Noiz arte, maite-txo? Loretxo.

Eguna, 1937-02-14/1937-03-21

Loretxo ta Mirentxu

Zarautz’ko Emakume Abertzale Batza’ri

ILoretxo zarauztar sendi bateko alaba zan.

Sendi kistar zintzo, aberatz eta ospe aundikoa.Zarautzen oso ondo ikusia zan Loretxoren sendi-ya. Batetik aberatza eta bestetik ongillea.Hamaika sendi txiroen negarrak legortutakoaLoretxoren aita! Aberaztasuna ta osasuna ezdira, ordea, nai degun luzaroan izaten, GoikoJaunak nai duben neurriyan baño.

Esku zabalegiyak ziralako edo ala bear zala-ko, sendi aberatza izanagatik, txirotu zan ta oituez bezela, sendiyarentzta ogiya irabaztekolanean ekin ziyon.

On Pantxo izena zuben Loretxoren aitak.Latariya zan eta Uriko garrantzi aundiko ogibidebatean jarri zan. Lana egiñaz oso ondo bizi ziran:baño, erri txikietan askotan gertatzen dan beze-la agertu zitzaizkiyon arerioak, areriyo zitalak.

On Pantxo karlatarra zan ta bere areriyoari«beltzak» deitzen ziyoten Uriyan.

* * *

Udal auteskundetan burruka ikaragarriyasortu zan. On Pantxo karlatarren alde laneangogor ibili zan, baño, auteskundetan areriyoaknagusi atera ziran.

«Beltzak» Udalean nagusi jarri ziranean,lenengo lana izan zan, On Pantxori ogibidea ken-tzea. Zarautz’tar jatorren artean erabakiya osogaizki erori zan, baño, Udalak artu zuben eraba-kiya bete zuben, On Pantxori ogibidea kenduaz.

On Panxoren sendiyari min geyago emanziyon petralkeriz ogibidea kentzeak, aberastasu-netik txirotasunera beren buruak ikustea baño…

Ziñez, atsekabe samiñez arkitzen zan zorio-nez bizi zan sendiya!

Ogibidea galduta sartu zan sendiyan negarikaragrriya. Ain ziran Zarautz maitaleak! Ainzarauztar jatorrak ta oldozturik auzo erri baterajun bearko zutela bizibidea ateratzeko, samiñezarkitzen ziran.

Nork esan hainbeste txiroi negarrak legortu-tako sendiya, erritik aldegin bearko zubela jate-ko irabaz ezinda bere uri maite Zarautzen?

* * *

On Pantxoren sendiya Zarautz’tik Tolosarajun zan bizibidea ateratzea. Karlatar zintzoa iza-nik On Pantxo, bereala egin zituen adiskideak.

Loretxo bere alabatxoa ezin bizi zan Zarautzbere maitea gabe. Bere Uritik jun ezkero etzabil-kin beste ametsik jayoterria, Zarautzen bizitzeabaño.

Onela idazten ziyon bere lagun kutunari.

L. tar MirentxuZarautzNere lagun ona, Agur:Lau urte dira etorri nitzala, Zarautz nere Uri

aztu eziñetik eta iruditzen zait ogei urte dirala...Ezin aztu naiz nere Uri maiteatzaz. Uritik ateraez banitz ez nuben ziñiztuko hainbeste maitenubela. Lagunatzatz ere asko oroitzen naiz,batez ere zuretzaz Mirentxu nere lagunik onena,nere atsekabien atsedena zu zara. Egunean egu-nean geyago oroitzen naiz lagun on batek atse-kabeak arintzeko asko lezakela.

Bildur naiz, Mirentxu, nere biotzean —beñeregorrotorik nabaitu ez dedan biotzean— gorrotoa-rentzat tokiya izango ote dan.

Nere aitatxoren areriyoarentzat alako gorro-toaren asiera nabaitzen det ta arren «AgurMiren» bat gabero Arantzazuko Miren neskutza-ri, nere biotzean iñorentzako gorrotorik sortu ezdedin.

Azketzi luzaroan idatzi ez badizut. Ez usteizan aztuta egon naizenik lau urtian idatzi gabeegon naizelako, nere lagunak erraz oitu naizelaikusita nai nuben ta nere burua atzipetu besterikez det egin.

Sendi guztiya osasun onez gaude Urtzirieskerrak eta zure lagun guziyak eta zu ere ber-din izango zeratela ustean naiz. Nere otoitzetanzuen aldez eskatzen det, bai ta ere etsayenalde... Jainkoarren lenbait’len erantzun dirazu tanere Zarautz maiteko izpar ugari biali, egarribiziya daukat orko izparrak jakiteko ta bere nayabeteko dezula ta nago.

Zure,Loretxo

A. tar LoretxoTolosaLagun maitea, Agur:Artu det zure idazkiya, aspaldiyan negon zai

noiz etorriko zitzaidan ta nekez bada ere elduda. Poztutzen naiz osasun onez zaudetela sendi-tar guziyak eta ni ere osasun onez gera Jaunarieskerrak.

Luzaroan idatzi gabe egotearen ziyoa ziñis-ten dizut, ni ere zurea artu gabe ez nitzan ausar-tzen idazten, nerekoitasun pixkenbat ere noski...

Izpar berri bat eman bear dizut atsegiñ izan-go zaizula uste detalako. Baño, Loretxo arren,ixilik gorde bear dezu, oraindik iñork ez daki ta.

Uste det denbora gutxi barru senargaya izan-go detala. Mutil gaste bat ondoren dabilkit, zin-tzoa da... kistar ona... ta uste det bayetza emanbearko diyotela.

Egunean egunean atsegiñago zait bere izake-ra: Lendabizi etzitzaidan atsegin bere izakera,euzko abertzalea zalako, berak emanda irakurriditut idatzi aberkoi pranko ta bildur naiz Euzkadita mutil gazte ori maitatzen jarriko ote naizen.

Arren, Loretxo, zuk ere otoitz eskatuaz jarrai-tu bear diyotan bidea lenbait’len artu dezadan.

Zuen areriyoak indarrik geyena izan zuten.Karlatarrak ere indargetzen ari dira. Abertzaleta-suna indartzen ari da. Gaztedia abertzalea dator.Euzko Etxean antzesten det. Ortik etorri danabaitzen dedan biotz baretasuna...

Gaurko aski izango det ta poztuko nitzakealkarri sarri idatzen asiko bagiñake. Badakizulenago baño adiskidetasn aundiyagoa daukatelazurekin ta zure gertaera ixilkakoenak bildurrikgabe edestu ezazuke.

Agindu zure lagun onenMirentxuri

L.’tar MirentxuZarautzLagun maiteen ori, agur:Artu nuban zure idazkiya. Poza ta atsekabea

batera euki ditut zure idazkiya irakurrita. Egu-nean bein baño geyagotan irakurri det zure idaz-kiya. Pozez, ikusirik zoriontsua zerala mutil gaztezintzo batek maite zaitulako... atsekabez idazki-

ya irakurrita oroimenera datozkidan oldozkuna-rekin.

Mirentxu maitea: Nik ere zuk bezela ogeita biurte dauzkat. Jainkoak ez dit deitzen lekaime edomonja izateko. Askotan otoitz egiten diyot AmaNeskutzari lekaimetzako uztei edo deboziyoaeman ditala.

Idazkia ez dizut agertu nai nere atsekabearenziyoa. Ezin ikusi det gertatzen zaidana. Osasunona daukat… eta gaxo nago… Beti itun ta batezbakarrik nagonean negar ta negar igarotzenditut orduak. Onela ezin bizi niteke… Zertarakojarraitu nere oldozmen itunak agertzen?

Zarautzen Udaldia igarotzeko asmoa daukatta guzia edestuko dizut, gure ondartza zoraga-rrian. Itxaropena daukat nere ori maiteko aizeaksendatuko nautela... Arren, ez esan beste lagu-nei nik diyotena. Biyok bakarrik bear ditugu. Nai-koa gera biyok naigabeak igarotzeko, zuk lagun-du dirazun itxaropena daukat ba, nere naiga-beak arintzen.

Zoriontsua, zu, mutil gazte zintzo batenandregaya!… Neri zer gertatuko zait? Nere orimaite Zarauzko ondartza zabalean arrotzak itxa-

so zabalean murkilka ari diran bitartean, uztukodizut nere biyotzean daukaten naigabea…

Zure onuak ta Zarauzko aizeak osatuko alnau!

Begiko lagun on ori agurtzen zaituLoretxok

II

Tolosan Deun Jon jayak igaro bearrian bultziaartu ta Zarautz nere Ui maiteratu naiz. Geltoki-yan zai zegon nere lagun maite Mirentxu. Bultziageltokiratu zanean, besarkatu giñan.

Nere lagun onaren arpegiya gorrituta zegonta nerea ere ala ote zegon derizkiyot. Alkarriidazkiz esandakoak oroituta, noski.

Mirentxuk lagundu zidan nere etxera ta gera-tu giñan urrengo egun batean alkarrekin ondar-tzan ikusteko.

ONDARTZAN

Mirentxu, ondartza onek nere oroimena ger-taera xamurrak ekartzen dizkit. Amaika aldizjolastua naiz itxasoan murkilka Maren eta Bin-gen bañeroak besotik elduta. Orduan zorionekoanitzan. Ez nuben ezagutzen maitasun miñik tagotzontxu bat bezela bizi nitzan...

Orain, ordea, mutil eta neskatilak alkarrekinitxasoaren edertasuna ikustatzen ta alkarrenga-nako maitasun garbia biziyago nabaitzen detala,itun arkitzen naiz. Zenbat eta toki maitaleagoanegon, orduan ta itunago nabaitzen det nere bio-tza.

Zertarako ikasi ote nuben maitatzen!...Nagon ixilik!

Edestu zaizkidazu, Mirentxu, igaro diran lauurtetan gure Zarautz maite onetan izan diranaldakuntza aundiyenak.

— Dakidan pixka poz pozik edestuko dizut,ezer gutxi bada ere.

Idazkiz esaten nizun bezela, zure sendiyarenzoritxarra ekarri zuen jauntxoak indargetzen aridira... Gastediak begiyak zabaldu ditu ta ez daerraz atzipetzen, jauntxopean edukiyaz.

Abertzaletasunak indar aundiya artu du. Gas-tediya, dana ez bada ere, geyena behintzatabertzalea da. Abertzaletasuna maitasun utzutza izanik ez dago jauntxo ta otseñik, anai mai-tasuna baño.

— Nere oroimenera oldozkun itunak datozabertzalatasunatzaz ari zeranean, baño, aber-tzaletasuna...

—Jarrai zazu, zure barrenean gordeta dauka-zun atsekabearen ziyoa bildurrik gabe azkatuzazu.

— Nere barrengo korapilloa azkatzen zaildago. Edestu zaizkidazu zure gertaerak ta geroedestuko dizut gertatzen zaidan jazokun negar-garriya.

* * *

— Euzko Etxea’ra antzeskizunak antzesteradeitu zidaten. Egiya esan bear badizut, bildurnitzan mutillakin batera antzesteko. Nere aitor-leari baimena eskatu niyon ta bayetza emanziran.

Antzezkizun batzuek antzestu ondoren, osopozik geratu nitzan. Gastedi zintzoa, itz zatar batgabeko gastedia zan Euskal Etxea’ko antzeslaritalde gastedia. Jarraitu nuben antzeslari ta ikus-ten asi nitzan gaste batek xamurkiro begiratzenzidala.

Ni, ordea, ez negon orretarako. Aldu gutxizan bi mutil gaste, erdeldunak, ondoren ibillinitula. Senargaya egiteko baño lenago ondorenibilitakoatzaz aztutzeko gogo geyago neukan...

Oso itun arkitzen nitzan ikusirik berriro mutilgaste batek begiyak jarri ote zizkiran oldoztu-rik... baño...

— Jarrai, jarrai, Mirentxu. Oso atsegin zaitekin diyozun jarduna. Nik ere...

— Ogeita bat urte betetzen nitun eguneanartu nuben idazki bat, euskeraz idatzita, izenpegabea, zorionak emanaz. Bereala antz emanniyon norena zan...

Egun berean, arratsaldean alkar ikusi giñannere ustez idazkiz zorionak biali zizkidana tagero itzez eman zizkidana. Bat zan!

Arrezkero neretzat egun oroigarriya izanzan!...

— Zergatik diyozu, Mirentxu?— Gizonik ezin maite nuben... Biotzik ez ote

nuben egoten nitzan... baño, egun oroigarri uraezkero, biotza ba ote nuben nabaitzen asi nitzan.

— Nola antz eman ziñun?

— Beste oldozmenik ez nebilkin, idazkizzorionak eman zizkidana; arratsaldean itzezeman zizkidana; Eusko Etxea’n xamurkiro itz egi-ten zidana; Iñurritza bitxabalean «Agur!» goxoki-ro esaten zidana. Bat, zala!

Loretxo, baga gañean degu ta gaurko askiizango degu. Etxeratuko ote gera beste egunbatean jarraitzeko?

— Oso ondo derizkiyot zure asmoa. Nun iku-siko ote gera berriro?

— Getari bitxabalean, itxas ta mendi artean,zer derizkiyozu?

— Oso ondo. Agur Mirentxu.— Agur, Loretxo begikoa.

GETARI BITXABALEAN

— Loretxo, ziñez zoragarria da Zarautz-Getaibitxabala. Itxaso zoragarria bare bare dago,eguzkiaren dizdirak urdintzen dubela. Euskoarrantzalea arraunketan dakust. Mendi aldetik,zugaitzak osto orlegi, lore zuri gorriz beteta.

Txoritxoak txorro txioka abeslari bikañak.Oraintxe esan genezake! Bitxabal amestokizoragarriyan gaudela!

— Ortik Mirentxu.— Edestuko dizut guziya...Ondartzan eduki gendun jardunean esan

nizun, zorionak eman zizkidan ezkero nere bio-tza maitatzen asi ote zan.

Ondo goguan daukat. Jai arratsalde bateannere lagunarekin ondartzan exerita negon. Geta-ri bitxabal onetan zijuan bere adiskide batekin,nere ondoren zebillen mutil gastea... Gutxiyenauste nubenean, ikusten det guregana datoztela.

Bi lagunok alkarri begira zer esan ez gendu-bela geratu giñan...

«Jainkoak arratsalde on» —esanaz—, gurega-natu ziran bi mutil gasteak.

Erantzutea aztuta geratu giñan. Arpegiyakgorrituta. Jardun aldi atsegiña igaro gendun!

Igaro ziran aste batzuek ta gerogo ta pozaundiyago bera ikusteko eta gutxiyena ustenubenean... galdetu ziran, lenago ainebstegorrotatzen nuben galdera ta poz pozik entzunnuben.

— Zer galdetu zizun?— Galderak etzeukan garrantzirik. Galdera

baño len irabazi zidan nere biotza. Maitatzeneztakiyen biotza, maitale bikain bat izatera jarrizubenari nola ukatu?

— Zorionak, Mirentxu, mutil gaste euskotarabertzale batek maite zaitulako. Ni, ordea, zori-gaiztokoa naiz. Goiko Jauna ez ote da nitzazerrukituko?

— Loretxo, edestu zaidazu gertatzen zaizuna.Onenean nork daki sendakaya izango ote dedan.

— Berandu da, Mirentxu. Gaxo nago. Osasu-na galdu det ta zertarako edestuko dizut gerta-tzen zaidana?

— Neri gertatu zaidana edestu dizut eta zer-gatik ez didazu edestuko zuri gertatzen zaizuna.

— Zuri bakarrik edestuko dizut. Arren, Miren-txu, nere biyotzaren gaxotasuna sortu dubenixilkakoa ez iñori edestu.

— Ez bildur izan, Loretxo, orain arte bezelaixilpean egongo da. Biyok bakarrik jakingo deguzure gaxotasunaren ziyoa.

— Ez ote degu gaurko aski? Txadon nagusiraurreratu gara. Bertara jun bear det otoitz egiterata beste egun batean jarraituko degu.

— Nun alkartuko gera?— Iñurritzako zumardiyan.— Iñurritzako zumardiyan alkar ikusi arte,

Loretxo, zintzo ori.— Agur, Mirentxu, lagunik onena.

IIIIÑURRITZAKO ZUMARDIYAN

— Mirentxu, zumardi onek txikitxoa nitzane-tik Uritik aldegin arteko denborak dakarzki nereoroimenera. Nere gurasoakin prankotan egonnaiz Deun Pelagi egunean. Euzko dantza gogo-tsu dantzatu oi genduben lagunok. Ziñez, zorion-tsu bizi nitzan aldiyak!

Zumardiya lenago bezela dago. Nik, ordea,ez det nabaitzen gastetxoa nitzanean bezalakoalaitasuna. Toki oroigari abek, alaitu bearrean,itun uzten naute.

Zu, alaitsu ikusten zaitut. Argiro dakust zurebiotz alaitasuna. Zure arpegiyak diyo, biotz alai-tasunez zaudela...

Zuretzat, alaitasun, maitasun zumardi zora-garriya... Neretzat, ituntasun, oldozmen negar-garriyak...

— Loretxo, edestu zaidazu gertatzen zaizuna.— Bai, edestuko dizut.

* * *

— Uri onetatik Tolosara jun giñanean neregurasoak karlatar sendi bat oso adiskide eginzuben, ta, jakiña, bi sendiyak alkarrekin adiski-detasun aundiya artu gendun.

Ni ere karlatarra nitzan, baño...— Orain ez al zera?— Ez, Mirentxu, abertzalea naiz.— Nork abertzaletu zaitu?— Nroj. — P etaoin shrdlu cmiñyp vb— Nork diyozu? (Loretxori negarrak ematen

diyo)— Etzazu negarrik egin. Edestu zaidazu.

Edestu zaidazu bildurrik gabe gertatzen zaizuna.— Aitatutako sendi adiskideak, seme bat zeu-

kan, osalari ikasten ari zana. Osalaritza bukatutaetorri zan bere etxera neri osasuna galtzeko…

— Zer diyozu?— Mutil gaste zintzo oso zintzoa da. Sendiya-

rekin neukan adiskidetasun bidez, bereala adis-kide aundiyak egin giñan.

— Une guzietan abertzaletasun gayatzaz ari-tzen zitzaidan. Idazti, egunkari, asteoroko. aldiz-

kingi aberkoi guziyak nere etxean izaten ziran.osalari adiskideak bidalita.

Erakutsi zidan euzkotarren aberri bakarraEuzkadi dala ta abertzaletu nitzan. Arrezkero,«Jaungoikoa ta Legezarra» ikurritzat artuta,Arana Goiri’tar Sabin gure Irakasle ilezkoarenirakaskintza zabaltzen alegindu naiz.

Gaxotu nitzan sendatu eziñeko gaxo onekin.Osalari askorekin ibili naiz ta ziur ziur dakit aldigutxiko biziya daukatela... Igaro diran sei illabe-tean daramaten berakuntzak argiro iragartzendit.

Euzkadi, gure aberri bakarra maitatzen asinitzanean, beste maitasun aundi bat sortu zannere biotzean. Bi maitasunak bat batean jayoakdira!

Maitasun bat nun nai ta noiz nai agertzekolotzik ez det izan. Euzkadiganako maitasuna.Beste maitasuna agertzen, ez naiz beñere asuar-tu... Ta eldu zan egun bat nere biyotzak geyagoezin zubena.

Uri onetan bizi nitzanean —dakizun bezela—oso alaitsua nitzan. Maitatzen ikasi nuben ezke-ro, beti itun, gaxotzeraño.

— Garbiro dakust zure gertaera negargarriya.Osalariya izango da noski ainbeste maite dezu-na?

— Osalariya... Osalariya... Bai. Osalariya izanda Euzkadi maitatzen irakatsi ditana, Osalariyaosasuna galdu ditana... ta alaz guziyaz ere Osa-lariya nere oldozmena itundu ta alaitu uneberean egiten dubena.

Osalariyak eduki neretzat sendakaya... Zerari naiz?

— Ta, Osalariyak ez dizu maite?— Oso lagun onak gera. Berak ez du errurik.

Ni naiz erruduna...— Ez dizut ulertzen!— Oso zintzoa da. Abertzale jatorra. Kistar

ona. Lagun obeagoa.— Zer egiten dezu agertu gabe zure gaxota-

sunaren ziyoa?— Berandu da, Mirentxu. Gaxo nago, ta gañe-

ra...— Nork dagi, onenean...— Eziña da. Uste gabe Euzkadi maitatzen asi

nitzan bezala; asi nitzan Osalariya maitatzenere. Euzkadi maitatu lezake, egiñaz abertzaleta-

suna nabaitzen duten guziyak. Euzkadi ez da nikbakarrik maitatzeko.

Biotz maitalea ere, ez da nerea bakarrik.Beste geyagok ere badute biotz maitalea. Osala-riyak ere badu biotz maitale bat. Berak ere Euz-kadi biotz biotzez maite du. Nik bezala, gaste batere maite du… Nik, bera maite det. Zertarakoukatu! Berak, beste gaste zintzo bat bat maitedu…

Jakin nubenean Tolsoar neskatil gaste batandregai zeukala eta gero berakin ikusten nube-nean; atsekabe aundiyak igarotzen nitun.

Andregaya zubela jakin nubenetik iksuinuben bere maitasuna adiskide maitasuna bañoaundiyagoa zala. Senartzat artzeko maitasunsutsua zala… Orain zer diyozu?

— Ez da itxaropenik galdu bear. Onenean ezda andregaya izango. Nork daki zurekin bezelaabertzaletzeagatik dabilen?

— Ez, Mirentxu. Andregaya da. Berak Osalari-yak esan dit. Ez, noski, uste izan bazuben zermin emango zidan. Ain da ona!

— Alkar maite dute ta zoriontsuak izangodira.

— Konturatu ote da maite dezula?— Ez det uste... Badaki, gaxorik nagola.

Gazoaren ziyoa ez... Zuk bakarrik dakizu nergaxotasunaren iturriya. Arren, Mirentxu, gordebear dezu orain arte iñork etzekiyan nere ixilka-koa.

Ez nuben asko uste Zarautz utzi ta Tolosarajun nitzanean, karlatarra izatia utzi ta euskoabertzaletuko nitzanik. Ez da abertzaletu nin-duan mutilak, osasuna galdu bear zidanik ere...

Errua, ez da Osalariyarena. Nerea ere. Errua,Zarautz nere Uri maitetik gurasoei ogibideakendu ziyena da...

Kistar ziñismena ta eusko abertzaletasunamaitasun utzak izanik, guziyei barkatu diyet.Agertu dizut nere gaxotasunaren ziyoa. Oraingentzatsu nago.

Egunean, egunean, orain arte bezela otoitzegingo diyot Aranztazuko Miren Neskutzari,eskatuaz, Osalariyarentzat osasuna, zoriontsubizi dedin bere andregayarekin ezkonduta. Ber-din zuretzat ere, zure maitearekin kistar eta euz-kotar zintzoak bezela zoriona ta gentza izan

dezazuten. Bai ta nere gurasoen areriyo aldeere.

Orain, zorionekoa naiz. Nere bareneko kora-piloak azkatuta sama aundiya kendu det. Lena-go edestu banizun ez nuben kalterik izango.

Iluna gañean degu, Mirentxu. Guazen etxe-rantz.

— Bai, Loretxo zintzo ori, poz pozik lagundu-ko dizut. Osatuko zera. Aztu egin bear dezu ger-tatu zaizuna. Alkarrekin abertzaletasuna zabal-tzen ekingo diyogu EuzkadikO uri guzietan. Zerderizkiyozu?

— Mirentxu: Zukuste dezun baño gaxotasunaundiyagoa daukat. Oso gaizki nago. Uste nubengaurko arratsaldea alkarrekin ez gendubela iga-roko. Buru guziya arinduba daukat. Barrengoiluntasun ikaragarriya. Gaizki nago. Berealaoeratu egin bear det.

— Mirentxu: Arren, otoi nere osasun aldez.Eziña bada Goiko Jaunaren gogoa bete bedi.Iltzen banaiz ez aztu otoitzetan. Donokitik lagun-duko dizutet.

— Loretxo, zaude ixilik. Osatuko zera. Osatu-ko zera...

— Datorren igandera-arte.— Donokira arte...

UDAZKENA

Udazkeneko arratsaldea da. Madoz zumardi-yan senargayarekin egurasten nabil. Egoaizeakzugaitzetako osto igartuak lurperatzen ditu.

Amaika lurperatzen duben udazkena.Loretxok gaba oso gaizki igaro du. Bildur naiz

aurtengo udazkeneko ostoarekin batera lurpera-tuko ote dan...

Gaixoa ain ona ta il ehin bear!Ilunabarraklin batera kanpantorreko il kanpa-

ya entzuten degu.Bildurrez, dardarka gaude.Une onetan gure ondoan igarotzen dan nes-

katil bateri galdetzen diyot.— Nor il da?— Loretxo, gaxoa!Senargaya ta ni alkarri begira gaude, otoitz

ta negar batera egiñaz. Goyan Bego Loretxorengogua, esanaz, bukaturik gure otoitza.

Egoaizeak indar aundiya dauka. Osto piloaklurrerantz datoz.

Osto artean loretxo bat dakust. Bat bateannere oroimenera oldozkun itu bat dator.

Loretxo, Udazkenak darama!...

UDABERRIA

Udaberria, alaitasunaren iturria da. Baso,mendi, zelai, oro osto orlegi ta lorez apainduakdaude. Zuaitzak apaingarritzat txoritxoak abes-lari. Poza, alaitasuna, ameslari nago.

Orrilako egun alaitsua da. Loyolan Deun Iña-kiren aurrean ezkondu gera.

Euzkadiko baratzak loratuak daudela ikusiriknere oroimenera oldozmen alaitsuak datoz.Oldozmen nagusiyak diyo.

Loyolan artu degun onespenak zorionekolorategi bat egingo dubela gure kabi berriyan!...

El Día, 1932ko martxoaren 12, 19 eta 27anargitaratua.