lizarra •larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...lizarra •larrai dantzn bertakoa dela...

7
• ostirala «2001 eko maiatzaren 25a Egunkaria Lizarra •Larrain dantza bertakoa dela aldarrikatuko dute igarideari Juan Jose Armendariz • «Boscos sarian, futbolak baino gehiago, giroak erakartzen du jendea» Lizarrako Espeleologia Taldeko bost kide, Adolfo Eraso espeleologo beteranoarekin batera, lslandiara joan ziren iragan udan, Vatnajokull glaziarra aztertzeko. Zehazki, glaziarrak kanpoko tenperatura dela-eta galtzen duen ur kantitatea kalkulatu behar zuten. Eta, horretarako, urak egin zuloetatik glaziarraren barnera sartu behar izan zuten, topograñatu, ur lasterren norabideak aztertu... Azterketak Lurraren klima aldaketaren ikerketan laguntzeko balio zuen. Orain ikus-entzuneko emanaldia osatu dute lslandian eginiko lana kontatzeko.

Upload: others

Post on 30-May-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto igarideare i Juan Jose Armendari •z «Bosco sarians futbola,

• ostirala « 2 0 0 1 eko maiatzaren 25a

Egunkaria

Lizarra •Larrain dantza bertakoa dela aldarrikatuko dute igarideari

Juan Jose Armendariz • «Boscos sarian, futbolak baino gehiago, giroak erakartzen du jendea»

Lizarrako Espeleologia Taldeko bost kide, Adolfo Eraso espeleologo beteranoarekin batera, lslandiara joan ziren

iragan udan, Vatnajokull glaziarra aztertzeko. Zehazki, glaziarrak kanpoko tenperatura dela-eta galtzen duen

ur kantitatea kalkulatu behar zuten. Eta, horretarako, urak egin zuloetatik glaziarraren barnera sartu behar izan

zuten, topograñatu, ur lasterren norabideak aztertu... Azterketak Lurraren klima aldaketaren ikerketan

laguntzeko balio zuen. Orain ikus-entzuneko emanaldia osatu dute lslandian eginiko lana kontatzeko.

Page 2: Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto igarideare i Juan Jose Armendari •z «Bosco sarians futbola,

' nyrra • Larrairi MgMzaren eguna W w i 7 w m B ^uskal Herri osoari zabaldu den

3 $ ) . * V j i m daritzaren jatorria aldarrikatu riahi flMEr

\ « ^ B dute bere sorlekuan

Larrain dantzak jatorria Lizarran duela aldarrikatuko duten igandean. • K R I S T I N A B E R A S A I N

Gaur ospatzen den Puyko ama birjinaren egunaren

egitarauaren barruan, igandean eginen den Larrain

Dantzaren Eguna da aipagarriena. Egun horretan

ehunka dantzari aterako dira karrikara dantza

famatua Lizarrakoa dela aldarrikatzeko.

BUSKAL HERRIKO EDOZEIN HE-

rritako ja ie tan arrunt bila-ka tu da larrain dan tza dan tza-tzea. Dantzari t reba tua ez izan arren, edonork dakizki, guti go-rabehera, dantza ezagun honen pausoak. Ahatik, inor gutik jaki-nen du dantza luze horren izena —eta , are gutxiago, j a to r r i a— Lizarran dagoela.

Larrain dan tza Lizarrako la-rrainetan dantzatu ohi zen, uzta

bildu eta gero. Larraina gariajo-tzeko tokia zen. Berez, dan tza borobila eta mistoa da, gizon eta emakumeek dantzatzen baitute, eta zazpi zati ditu: kalejira, katea, fandangoa , balsa, jo ta zaharra, bolerak eta amaierako kalejira.

Larrain dantzaren jatorria al-darrikatzeko, Lizarrako Ibai Ega dantza taldeak aspaldian hirian egiten zen jaialdia berreskuratu nahi izan du. «1989. urtean azke-

nekoz egin zen dan tza jaialdia be r r e sku ra tu nahi izan dugu», erran du Xabier Okariz dantza-riak. «Joan den urtean taldearen 20. u r t eu r rena ospa tu genuen , dan tza ikuskizun ba tek in , e ta , ekitaldiak izan zuen harrera iku-sirik, urtero egitea erabaki dugu. Larrain Dantzaren Eguna izena ipini diogu jaialdiari, dantza Li-zar ran sor tu zela aldarr ikatze-ko». Gauzak horrela , igandean e g u e r d i k o 13 :00e tan p u n t u -p u n t u a n ikusgai e ta en tzungai izanen da Larrain dantza.

Ibai Ega taldeak antolatu duen egun honek hainbat tirabira sor-tu ditu hirian dauden bi dantza taldeen artean. Larraiza taldeak prentsa ohar baten bitartez adie-razi duenez, bere kideek ez dute egun horretarako prestatu diren ekintzetan parte hartuko, gonbi-d a t u a k b a z e u d e n ere. Erabaki hori hartzeko azaldu duten arra-zoi nagusia ospakizunaren pres-t ake t a l a n e t a n pa r t e h a r t z e k o aukera ez izatea da.

«Euskal Herriko dantza»

Ika-mikak a lde b a t e r a utzirik, antolatzaileen erranetan, aipa-g a r r i a d a d a n t z a E u s k a l H e -

rri o soan zehar zabaldu izana. H a l a e re , h a i e n u s t e t a n , b e -re b e n e t a k o izaera gal tzen ari da: «Dantza ospe tsua da, doto-r e a , e t a e g u n n a r r i a d u r a n a b a r m e n a j a s a t e n ar i d e l a us te dugu».

Larra in d a n t z a zein u r t e t a n s o r t u z e n e r r a t e a za i l a b a d a e re , a s p a l d i - a s p a l d i k o a d e l a g a u z a j ak ina da , Erdi A r o k o a a g i a n . I d a t z i z k o a u r r e n e k o da tua 1903. ur tekoa da. Bertan Alfonso XIII.aren b i s i t aba t ean dantza tu zela er ra ten da. 1913. u r t e t i k a i t z i n a e t e n eg in z e n dantzatzeko ohitura. Lizarrako gaitari zaharrek, ordea, bu ruan g o r d e z i t u z t e n d a n t z a r e n s o i n u g u z t i a k e t a u r t e e k i n b e r r e s k u r a t u eg in zen . 1978. u r t e a n l a r r a i n d a n t z a k i n d a r e ta bul tzada berezia jaso zuen. U r t e h a r t a n «Euska l H e r r i k o d a n t z a n a z i o n a l a » i z e n d a t u zuten I ruñean egin zen Euskal Dantzar ien Biltzarrean. Geroz-tik, Euskal Her r iko her r i o ro -t a n d a n t z a t z e n da , e t a Liza-r r a n , o i n e k i n e z ez ik , b i h o t z a r e k i n e r e d a n t z a t z e n da.

Krist ina Berasa in

Iruñea •

Sanduzelaiko maiak

UDABERRIARI, UGALDEARI ETA

a u z o k o i n g u r u n a t u r a l a r i agur egiteko, Sanduzelaiko haur rek Maien bes t a ospa-tuko dute gaur. Maien besta hor i egun B a z t a n e n o s p a -t z e n d a soi l ik , n o n d u e l a zenba i t u r t e b e r r e s k u r a t u zen, ba ina l ehen oso e r ro-tua zegoen leku ani tze tan . S a n d u z e l a i k o U m e t x e a e l k a r t e a k 1 9 9 3 a n e k a r r i z u e n b e s t a I r u ñ e r a e t a a u z o a r e n e z a u g a r r i e t a r a moldatu zuen.

Maiatzaren azken ortzira-la ba ino h a m a r egun lehe-nago , auzoko h a m a r u r t ez behei t iko neskat i lak askal-tzeko elkar tzen dira. Opila j a t e n du te eta b e r t a n b a b a aurki tzen d u e n a izanen da Erregina. Bertze guziak Sa-ratsak izanen dira. .

E r r e g i n a , lili k o r o a buruan eta adar berdez zein liliz a p a i n d u r i k o t r o n u a n , arratsaldeko seietan hasiko du i b i l a l d i a , S a r a t s e k i n batera . Sanduzelai, Juaristi e t a L a b a i e n k a r r i k e t a t i k , haur parkeraino ailegatuko dira. Hantxe Saratsek hain-bat olerki kantatuko dizkio-te Erreginari, dantza eginen dute eta bertaraturiko hau-rren a r tean f ru ta b a n a t u k o d u t e . G e r o , e r r o m e r i a n , i p a r r a l d e k o i b a i e r t z e t i k M i l u z e z u b i r a i n o j o a n e n dira, uga ldean lili pe ta loak bo ta t zeko . Azken olerkiak k a n t a t u e t a d a n t z a t u e t a g e r o b u k a t u k o da M a i e n besta.

—s» Daniel Ur ru t i a

Erronkari • Uskara eta historia E g i t a r a u a

10:00: Dianak Bidankozeko gaitariekin. 11:00: lnformazio txokoen eta Orreagaren erakusketaren irekitzea. 11:30: Mahai ingurua Junta Etxean Nafarro-ako historiaren gainean: Mikel Sorauren, Ai-varo Adot eta Tomas Urzainki. 13:30: Erronkariko haurren eta Julian Gaiarre abesbatzaren kontzertua, Gazteluko ermitan.

14:00: Kebenko eta AEKren Euskalgunearen inaugurazioa. 1 5:00: Herri bazkaria kiroklegian. Bazkalos-tean, akordeoi jolea. 17:00: Uaurrentzako jolasak frontoian, Kul-kiren eskutik. 20:00 eta 00:30: Dantzaldia frontoian, Jo-selu Anaiekin.

BIHAR, BOSGARRENGOZ,

Uskararen eguna os-p a t u k o d u t e E r ron -kari ibarrean. Keben-ko t a ldeak , AEK-k e ta E u s k a r a Zerb i -tzuak antolatu duten eguna Erronkari he-rr ian izanen da aur-ten, eta aukeraturiko gaia « N a f a r r o a k o historia» da.

Erronkari eta Zarai-t zuko e u s k a r a t ekn ika r i J o n e Usozek erran duenez, lehenbizi-ko Uskararen Eguna Uztarrozen egin zu ten , e t a b i g a r r e n a , Bi-dankozen. O r d u a n erabaki zu-t en u r t e r o gai b a t e n i n g u r u a n an to la tzea egun hori. Horre la ,

b a d a , b iga r ren h o r r e t a n o m e -naldia egin zieten erronkarieraz min tzo ziren azken euska ldu-nen senideei. Hirugarren eguna Izaban izan zen eta espartingile-ak o m e n d u zituzten. Iazko Us-k a r a r e n Eguna Burgin o s p a t u

zu ten e ta sorg inker ia izan zen gai nagusia. Aurten, e r ranbeza-la, Nafarroako historiakhartuko du egunaren protagonismoa.

«Besta bakar rean kultura eta euskararen aldeko aldarrikape-na b a t z e n d i tugu» , e r r a n du

U s o z e k . «Bate t ik , euskararekiko sentsi-b i l i zaz ioa b u l t z a t u nahi dugu, eta, bes te-tik, Erronkariko zazpi h e r r i e t a k o j e n d e a bes ta ba tean bildu».

B iha rko b e s t a Oi-n a r r i a k p l a t a f o r m a -r e n ku l tu r z ik loa ren b a r r u a n dago . Nafa -rroako historia du hiz-

p i d e b i h a r k o e g u n a k , «euskara h i s to r ia ren pa r t e ga-r rantz i t sua dela azp imarra tze-ko», b a i n a , zehazki , N a f a r r o a konkis ta tu zu ten gara ikoa iza-nen da hizpide. Biharko bes tan lau informazio txoko zabalduko dituzte Erronkariko karriketan.

Ba tean , Er ronkar iko e t x e a r e n inguruan hitz eginen dute: zer-no lako ha r r i ak z i tuen , z e n b a t e txe zeuden, nola egiten ziren, ordenantzak. . . Beste txoko ba-teko gaia t r a n s h u m a n t z i a iza-n e n da . H i r u g a r r e n t x o k o a n , ibarraren inguruko datuak ema-n e n d i tuz te , t u r i s t i k o a k b a t e z ere. Eta laugarrenaren gaia de-mograña izanen da.

O n d o a n zehaz tu r iko eg i ta -r a u a z l a n d a r a , e r r a n b e h a r r a dago Na tu ra r en In te rpre taz io Z e n t r o a n b iha r o r d u o r o ego -n e n direla euska razko bisital-diak, 10:30etik 14:00etara e ta 16:00etatik 19:30era. Eta, gai-n e r a , « E u s k a r a e t a k u l t u r a Nafarroan» izenburuko erakus-k e t a I z a b a k o m u s e o a n d a g o ikusgai.

—& Asier Azpil ikueta

Egunkaria ostirala, 2001 eko maiatzaren 18a ostirala, 2001eko maiatzaren 18a Egunkaria

Page 3: Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto igarideare i Juan Jose Armendari •z «Bosco sarians futbola,

Iruñea

Autorik gabeko jaia Alde Zaharreko taldeek 37 ekitaldi antolatu dituzte, auzoaren eguna ospatzeko

Bihar, goizeko hamarretan hasita, alde Zaharreko

karrika gehienetan dozenaka ekitaldi izanen dira,

Iruñeko auzorik zaharrena bizitoki bizia dela

aldarrikatzeko. Biharkoa autorik gabeko jai eguna

izatea espero dute antolatzaileek.

T L I H A R E G U N B E R E Z I A I Z A N E N

t_A da Alde Zaharrean. Auzo-ko h o g e i t a l d e ( auzok ideak , d e n d a r i a k , os t a l a r i ak , p a r r o -kiak, ku l tu r e lka r t eak , gaz t e -ak.. .) elkartu egin dira, Alde Za-harraren Egunerako kultura, ki-rol eta aisialdirako ia berrogei ekitaldi antolatzeko.

Bihar da hitzordua, eta bihar Alde Zaharrean autorik ez ego-tea nahi dute auzokideek. Egun o s o k o j a i r a b i l d u k o d i r e n a k o inez , b iz ik le taz e d o ga r r a io publikoa erabiliz egin dezatela eskatu dute Alde Zaharrekoek. Era berean, Alde Zaharrean bizi d i renak au toak ber ta t ik a tera-tzeko eskatu dute. Biztanleen-tzako txartela dutenek dohainik a p a r k a t u a h a l i z a n e n d u t e h o r r e t a r a k e egok i tu d i tuz ten Zaba lguneko ha inba t karr ike-tan.

Bizitoki bizia A n t o l a k e t a t a lde b a t e k o kide Txutxin Almingolek erran due-nez, «egun batez auzo ezberdi-na ikusarazi nahi dugu, gogoeta egiteko, ikusteko autoa gehiegi e r a b i l t z e n ez b a d u g u A l d e

Zahar ra bizitzeko, b is i ta tzeko e ta b e r t a n e r o s k e t a k eg i t eko toki ezin hobea dela». Almingo-len iritziz, Alde Zaharreko karri-kak ez daude autoa erabiltzeko eginak. «Alde Zaharra ez zuten eraiki au toe ta rako» , e r ran du. «Bestelako biz imodu ba te rako egina dago, bizimodu atsegina-goa, lasaiagoa. Garaiak aldatu egin dira, bai, ba ina hor rek ez du erran nahi autoarekin auzoa hondatu behar dugunik». Hala, bada, bihar batere autorik gabe ikusi nahi dute Alde Zaharra.

Biharko p r e s t a t u e g i t a r a u a zabalegia da orriotan jasotzeko. B a k a n b a t z u k a i p a t z e a r r e n : S a n t a A n a p l a z a n k a l d e r e t e l eh iake ta i zanen da, Kon tuen G a n b e r a n g a z t e l a n i a z k o e t a e u s k a r a z k o b i s i t a g i d a t u a k a n t o l a t u d i tuz te , E r r eko le t ak p l a z a n h e r r i k i r o l a k e g o n e n dira, Uda le txe p lazan a u z o a n b a r r e n a m o d u o s a s u n g a r r i a n ibiltzeko bizikletak utziko dituz-te, Santiago plazan folk musika egonen da, San Nikolas plazan haurrentzako puzgarriak para-tuko dituzte, Gazteluko plazan herri lasterketa eginen dute, eta

Gazteluko plaza eta Alde Zaharreko gainontzeko karrika eta enparantzak autorikgabenahi dituzte bihar. • M I K R I S A I Z

Mercaderes karrikan herri ton-bola egonen da.

Oro ta ra , 37 ekitaldi. Hor ie -kin guziekin, Txutxin Almingo-l e n h i t z e t a n , « e r a k u t s i n a h i d u g u z e r - n o l a k o a h a l m e n a

duen auzo honek ongi zainduz g e r o e t a b i z i l a g u n e k e t a k o m e r t z i a n t e e k e r a b i l t z e k o jarriz gero».

Asier Azpilikueta

herri aldizkariak Edurne Elizondo

Sukaldeko olioa birziklatzeii Bortzirietan etxeko olioa bildu eta birzi-klatu eginen dutela dio Ttipi-ttapa asteka-riakbere azken zenbakian. Rakel Goñi kazetariak sinatutako artikuluan azaltzen du argitalpen horrekbio-erregaiak eta garbikariak egiteko balioko duela olioak: «Bortzirietako Hiri Hondakinen Manko-munitateak birziklatze kanpaina bat jarri-ko du martxan ekainean. Sukaldean era-bilitako olioabirziklatzea dahelburua, sortzen duen kutsadura galarazteko eta errekara eta itsasora iritsi ez dadin. Orain

arte etxeko olioa zakarretara edo hodite-riatik botatzea zen irteera bakarra. He-mendik aitzin bortziritarrek zerbitzu berri hau izanen dute bi hilabetez behin».

«Bilketa eguna hilabete bakoitzeko le-hen ortzeguna izanen da, bes ta balitz bi-garrena. Hilabete pareetan Beran eta Etxalarren bilduko dute olioa eta gainon-tzekoetan Arantza, Igantzi eta Lesakan. Lortutako olioarekin batez ere bio-erre-gaiak sortuko dira. Bionor proiektuaren barnean, Ecogras-ekbiodiesela produzi-

tuko du. Ia-ia ez du kutsatzen. Ehuneko 98anbiodegradagarr ia da eta, nahi den kantitatean, ohiko dieselarekin nahas daiteke. Biodieselaren prezioa orain arte-koa bezalakoa izanen da, eta hasierako prozesu honetan garraiobide publikoen enpresei eskainiko zaie Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan».

Ekainetik aurrera, beraz, birziklatzeko beste aukeraba t izanen dute Bortzirieta-ko herritarrek, Mankomunita tearen eki-menari esker.

Xabier Larraburu

Auto-i larak NUPeko azken sotoan aurkitu dut

gizona. Irakasle ezezagun honek

«Auto-ilarak» sailean lan egiten du

eta fisikoki azal txuri txurikoa da

eta erdi itxua. Nik aste honetako

: Auto-iladez galdetu diot ea auto-

: bus gidarien greba dela-eta han-

: diak izan diren-edo. Berak, poz-

: pozik, eta eskuan diagrama esan-

: guratsuakastinduzbaietzesan

: dit: «Bai horixe! Begira bestela

: diagramahau! Etabeste hau!

: Ahhh! Begira zein portzentai ede-

• rra! Sekulakoa! Jendeak, badaki-

• zu, Auto-ilarak ez ditu baloratzen,

: ez, ez, beraientzat oztopo bat bes-

: terikezdira. Bainagukondorio

; izugarri interesanteak ateratzen

: ahal ditugu! Eta ez trafikoaz baka-

: rrik, ez, ez, gizasemearen arimaz

: ari naiz! Errealitatearen eraikitzeaz

: arinaiz!».

: Errealitatearen eraikitze horren

• adibide bat eskatu diot. «Ea bada,

: adibidez: Orain dela urte batzuk,

i autobiaren aurkako manifa bat

: deitua zegoen Donostian. Oroitzen

: zara? Manifa nazionala! Eta, hara

': non, sekulako auto-ilara sortu zen

• Iruñetik Donostiarako errepidean!,

: manifestarieksortua! Ja,ja,ja,ja!

; Diagramek aski ongi irudikatzen

; zutenez bi ondorio nagusi atera

; genituen: Batetik ekologistak ko-

: txe erabiltzaile sutsuak direla! Eta

: bestetik autobia baten beharra zu-

; tela non eta Donostia-lruñea erre-

; pidean! Jajaja! Harrigarria! Ez da

; hala?!Seguronagokotxeenba-

: rruan zihoaztenak ez zirela bi on-

: dorio hauetaz ohartu ere. Kontua

; \da jendeak horrelako ilarekin topo

; egiten duela: Topo! Sekulan ez

; duzu 'auto-ilara bat osatzen egon

: naiz' edo 'nire kotxeak auto-ilara

: bateragindu'entzungo. Jendeak

; topo egiten du haiekin, euriarekin

; edo mendi baten bista eder bate-

; kin topo egiten den antzera. Auto-

: ilarakhodeiakbezaladirajendea-

: rentzat, berez sortu eta berez de-

; sagertzen direnak. Are gehiago!:

; Batzuek kotxeek baino munipek

; sortzen dituztela diote! Jajajaja!

: mundialaezta?».

: Orain ulertzen dut zer dela-eta

; sotoan lan egin beharra. Hetero-

; doxo gixajo honi ez diote sekulan

; Asturiasko Printzearen dominarik

: emango. •

ostirala, 2001 eko maiatzaren 25a Egunkaria

Page 4: Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto igarideare i Juan Jose Armendari •z «Bosco sarians futbola,

Mafarkaria

Lizarrako Espeleologia Taldeak iazko lslandiako espedizio glaziologikoa biltzen duen proiekzioa egin du

Iragan udan Lizarrako sei espeleologo, Adolfo Eraso buru zutela, Islandian izan z iren, Vatnajokuil g laz iarraren nondik

norakoak aztertzeko. Lurraren aldaketa klimatikoaren estudioa laguntzeko balio zuen azterketak. Orain ikus-entzunezko

proiekzioa osatu dute, Islandiako bizipenak kontatzeko.

Lizarrako taldearen eraman handia LIZARRAKO ESPELEOLOGIA TALDEA 1 9 5 3 A N SORTU ZEN,

Lizarrako Mendi Taldean —aur ten m e n d e erdia betetzen du— espeleologia saila egin zutenean. Saila urte askoz Principe de Viana erakundearen barnean egon zen. Gerora, bi talde atera ziren hor-tik, Iruñeko Satorrak ta ldea eta Lizarrakoa.

Lizarrako taldea Euskal Espeleologoen Batasuna-ren ba rnean dago, e ta noiz edo noiz Euskal Herriko espeleologia jardunaldiak antolatzea egokitu zaio. 1989an Marokora joan zen taldea; Patxi Azpilikue-tak naba rmendu duenez, hura Euskal Herritik kan-

Egunkaria ostirala, 2001 eko maiatzaren 25a

pora ateratzen zen lehen espeleologia espedizioa izan zen.

Aurten 22 lagun federa tu dituzte. Zorionez, erdiak baino gehiago gazteak dira. «Espeleologia ta ldea ez da kirol taldea soilik», erran du Azpilikuetak. «Bere alderdi zientifikoa ere badu, e ta ez nolanahikoa. Adibidez, hai tzuloetan egiten di tugun azterketa askok ur baliabideekin dute zerikusia». Lizarrako tal-deak hainbat lan egiten ditu Nafarroako Gobernua-rendako eta bes te zenbait e rakunderendako . Hortik ateratzen dute mater iala eros teko dirua. Baita bazki-

deen kuotat ik eta Lizarrako Udalak ema ten duen diru lagun-tza ttiki batet ik ere.

Lizarrako ta ldeak ur tero antolatzen du espeleolo-gian has teko ikastaroa. Aur tengoa ekainaren 2, 3, 9 e ta 10 egune tan izanen da. Izena ema teko e p e a gaur akitzen da, ba ina hor re tan malguak izaten ahal dira. Ikastaroan izena e m a n nahi d u e n a k j o dezala lehenbai lehen Lizarrako Udalaren Gazte Bulegora edo espeleologia ta ldearen lokalera (Lizarra fron-toia, 948-553157).

1AZKO UZTAILAREN 2 5 E A N LLZARRATIK BI

Land Rover a te ra ziren Is landiarako bidean. Barnean, Lizarrako sei espeleolo-go: Adolfo Eraso, Patxi Areta, Patxi Azpili-kueta, Miguel Ceniceros, Carlos Angulo eta Javier Ruiz. Land Roverrekin Danimarka-raino ai legatu ziren. H a n t x e fer rya ha r t u eta, Faroe uhar teetan bi eguneko egonaldia egin ostean, Islaridiara ailegatu ziren.

Islandia Atlantiko ozeanoko uhar te bol-k a n i k o a da . N o r v e g i a e t a G r o e n l a dia a r tean dago, Ipar Burutik gertu. 6.000 k i l o m e t r o k o i t s a s e r t z a du, f i o rdo ugar i , berrehun sumendi baino gehiago eta ehun bat glaziar. Glaziarrekuhartearen zortzirena betetzen dute. Glaziar handienak Vatnajo-kull izena du eta Nafar roaren t amainakoa da. Glaziarrak hainbat mihien bidez egiten du aitzina eta horietako anitz itsasora aile-gatzen da. Lizarrakoak Kviarjokull izeneko glaziar mihia aztertzera joan ziren.

Mihi horretan 1996tik dabiltza azterke-tak egiten. Adolfo Eraso, Madrilgo Uni-bertsitate Politeknikoko irakaslea, ego-na zen mihi horretan, espeleologo italia-rrekin etabrasildarrekin. Iazko neguan, Lizarran zegoela, bertako espeleologia ta ldekoek ga lde tu z ioten ea joa ter ik ote zuten. Baiezkoa izan zen erantzu-na e t a o rdu t ik , uda arte, espedi-zioa antolatzen ibili ziren. En-t r enamendu m o d u a n ,

Barruraino

Glaziarraren izotza urtzen ielarik, ura barnera sartzen da eta zuloak sortzen ditu izotzean. Gero, izotz hori

ugalde moduan ateratzen da azpitik. Lizarrako

espeteologoek Kviarjokuii glaziar mihian zeuden

aloakzenbatu (33, orotara), "lapan ongi kokatu, neurtu etaeuren erraietaraino sartu Harizanzutenurtzearen

norakoak aztertzeko.

^ R g a z k i a k « L I Z A R R A K O E S P E L E O L O G I A T A L D E A

«Glaziarrak laboratorio onak

dira, beste gauzen artean aldaketa

klimatikoa ikertzeko»

Pirinioetako izotz jauzietan praktikatzen ibi-li ziren.

Izotz zuloen azterketa Islandiara ailegatu bezain pronto, Land Ro-verrak hartu eta glaziar mihira abiatu zen es-pedizioa. Kanpamendua glaziarretik kanpo eraiki zuten, eta berehala ekin zioten lanari. Glaziarrak, kanpoko t enpe ra tu ra dela m e -dio, galtzen duen ur kanti tatea ikertu behar zuten . Glaziar re tan izotza u r t zen d e n e a n , ura barnera sartzen da eta zuloak sortzen di-tu. Gero, ur hori glaziarraren azpitik a tera-tzen da, ibai moduan .

Bada, Lizarrakoek estudio fisikoa egin be-ha r zu ten , g laz ia r ra ren a l d a k e t e n n o n d i k norakoakjaki teko. 96an, 97an eta 99anbes -te b a t z u e k iker tu zu ten e r e m u b e r a iker tu

zuten Lizarrakoek. Urak izotzean egiten

Azterketa zehatza

Iparrorratz, klinometro eta metroen laguntzaz,

glaziarraren zuloak sakon aztertu zituzten Lizarrakoek. Urtzen zen ur kantitatearekin kalkuiatzen zuten glaziarrak galduriko izotz masa. Datuok

aurreko urteetakoekin erkatuz, glaziarrak aitzina

edo gibelera egin duen jakin daiteke, eta, bidenabar, Lurraren klima aldatu ote

den.

Glaziar mihia

Glaziar bat ugalde baten gisara mendi edo toki garai batetik beheiti geldiro jaisten den izotz masa da. Elurra

pisuaren ondorioz jaisten da; zenbat eta beheitiago tenperatura garaiagoa denez, behealdera doala urtu egiten

da izotza, eta ugaldeak sortu. Islandian lurraldearen zortzirena betetzen dute glaziarrek. Lizarrako taldeak

glaziar handi baten Kviarjokull glaziar mihia aztertu zuen.

dituen zuloakbilatu zituzten lehenbizi. Zulo h o r i e k h e m e n g o l e i zeen a n t z e k o a k di ra . Kontua da h e m e n g o zuloak milaka ur te tan egiten direla eta glaziarretakoak, berriz, aste batet ik bes tera aldatzen direla. Orotara, 33 zulo aurkitu zituzten, aurreko ur tean ba ino hamaikagehiago.

Glaziarra, laboratorio gisa Zuloak , GPS b idez ongi k o k a t u e ta m a p a egin ostean, banan-banan aztertu zituzten. Zenbaitetara, kranpoiak eta pioletak erabi-liz, ibiltzen jaisten ahal ziren. Beste batzue-tan, ordea, sokaren laguntzaz jaitsi eta gero eskalatu egin behar zuten. Gehienez, 50 me-troko jaitsiera egin behar izan zuten. Zuloen b a r n e a n i p a r r o r r a t z a z , k l i n o m e t r o a z e t a me t roaz erreken norab ideen da tuak har tu , topograf ia tu , e ta ahal bezain bes t e sar tzen ziren; hau da, sakonera handiko ur putzuak aurkitu arte. Ura zero gradutan zegoen ia.

Urtzen zen ur kantitatearekin kalkulatzen zuten glaziarrak galduriko izotz masa . Eta datuok aurreko urteetakoekin konpara tzen zituzten, glaziarrak aitzina edo gibelera egi-ten duen ikusteko. Eta hori guzia Lurraren aldaketa klimatikoa aztertzen duten nazio-ar teko ba tzordee ta ra bidaltzen da. Espedi-zioko kide Patxi Azpilikuetak adierazi due-nez, «glaziarraklaboratorio onak dira, bes te gauzen ar tean aldaketa klimatikoa ikertze-ko». Har tur iko d a t u e n a rabe ra , ikusi du t e glaziarra geroz eta gehiago urtu dela. 2000. u r tean aur rekoan ba ino %25 izotz gehiago urtu zen.

Bidaia, ikus-entzunekoan Glaziarra aztertzen ari zirela, Lizarrakoek ez zuten ezustekorik izan, «dena oso ongi estu-diatua» baitzuten. Behin matxura izan zuten Land Rover batean, baina berehala konpon-du zuten. Eta hotz handirik ez zuten pasatu, 2000koa uda beroa izateaz gain (10 graduen ingurukoa) oso a r ropa ona e r a m a n zutela-ko. Lizarrara irailaren 8an ailegatu ziren.

Lizarrako Espeleologia Taldekoek, nola ez, b ida i a ren balo^azio «hagitz ona» egin dute. «Ingurune ikusgarriabisitatzeko auke-ra eman zigun, jarduera eta teknika berri be-zain interesgarriak ikasi genituen, eta, alda-ke ta kl imatikoaren azterketan laguntzeko, ekarpen ttikia egin genuen», adierazi du Az-pilikuetak. «Espedizio handi bat nola presta-tzen zen gogoraraz teko ere balio izan digu I s landiakoak , a z k e n a 1989an e g i n b a i k e -nuen, Marokora».

Orain, ta ldeakikus-entzunezkoa munta tu du, Islandian eginiko lana esplikatzeko. Es-pedizioan bi mila iruditik goiti egin zituzten, e t a h o r i e t a k o h i r u r e h u n e k i n o s a t u d u t e proiekzioa, azalpenekin eta musikarekin ba-tera . Pasa den l a runba tean Lizarran e m a n z u t e n , e s t r e i n a k o z . Eta e k a i n e a n Aieg in e m a n e n dute. Eman nahi duen edonoren es-kura dago proiekzioa, espeleologia taldeko-ek gogoratu dutenez.

—& Asier Azpii ikueta

ostirala, 2001 eko maiatzaren 25a Egunkaria

Page 5: Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto igarideare i Juan Jose Armendari •z «Bosco sarians futbola,

lVlorite Carlotik J u a n Xruz Lakasta

Pitokeriak O r g a n o a k . Gregorio Gonzalez On G o y o r e n aho t s lodia en tzu ten zen le-hendabizi. «Organos Janon», zioen se-rio demonio , N O - D O a r e n has iera ira-gartzen ariko balitz bezala. Jarraian, or-gano musika zen entzungai , eta, gero, bes te gizon ba ten ahotsa. Benetan mi-respenez be te ta zirudien «ÑQue orga-no!» zioelarik. Azkenik, On Goyo min-tzatzen zen berriz, doinu instituzionala b a z t e r r e a n utzita, gaizto: «Toque , to-que. . .».

R a d i o R e q u e t e d e N a v a r r a n e t a h a r e n o i n o r d e k o Rad io P a m p l o n a n sekula egin d e n iragarkirik h o b e r e n a da. Franc isco F ranco B a h a m o n d e hil a u r r e t i k h a s i z i r e n a i r e r a t z e n , e t a entzuten nuen bakoitzean barre algara-t a n e g i t e n n u e n e z t a n d a , a s m o t s u a zelako, e ta argi e rakus ten zuelako — in te rnaz iona lak i r aga r t zen z u e n e z — aldaketak zetozela mundura .

Brasl ipak, brasl ipak, brasli-p a k . Nolanahi ere, urte zenbait igaro ziren nire bizitza markatuko zuen irrati-i ragarkia en t zun n u e n ar te . Hura ere hanka r t ea rek in loturik zegoen , ba ina l a k o n i k o a g o a zen: «Alonso, Alonso , Alonso, o, lo que es lo mismo, calzon-cillos, calzoncillos, calzoncillos». Ira-garki hark erakarrita Alonso familiarte-ko d e n d a r a h u r b i l d u , e t a n i re l e h e n brasl ipak jantzi nituen. Haien ondotik ehunka helduko ziren.

Braslipak, bai. Hori da azken hogei u r t eo tan erabili izan d i tudan galtzon-tziloen izendapen ofiziala. Hanka-zulo motzekoak, es tu samarrak, hankar tea bere tokian man ten tzen dutenak, pra-

On Goyo, irrati gizona. Club Natacion Pamplona, Iruñeko elkartea.

ken azpian zimurrik osa t zen ez dute-nak — h o n e k konpresa iragarkia diru-di—, familiarteko dendaren bes t e lelo e z a g u n b a t e k d i o e n m o d u a n , o n a k , politak eta merkeak.

A z k e n 20 u r t e o t a n b r a s l i p a k i zan dira n i re b a r n e s e n t i p e n e n euskar r i . O r d e a , e m a z t e a k , g u p i d a g a b e e t a J a v i e r M a d r a z o k M-13rako erabil i leloaren kalkoa eginez, ho rdagoa bo ta dio nire hankar tear i — u m o r e falokra-ta ren aurkakoek barka diezazkidatela pitokeria errepikakorrok—. Lodiegi ei nago braslipak eramateko, hanka-zulo l u z e a g o k o ga l t zon tz i loak e r ab i l t z en hasi beharko omen nuke, eta argaltzen ez banaiz, ez dit braslipik erosiko, e ta ez dit braslipik garbituko.

L a r r u g o r r i a k . Hartara, nire oinarri i d e o l o g i k o s e n d o e n e n d e f e n t s a n — e g u n ez d u t b r a s l i p e n a l d e k o j a r r e r a baino oinarri ideologiko sendoagorik— Club Natac ioneko saunara joa ten hasi naiz. Aurrekoan Car los P e r e z C o n d e egokitu zitzaidan alboan, larru gorritan. Ahots lodiagatik ezagutu nuen, bai e ta gurekin ba tera saunan zegoen bes te la-gun batek Conde deitu zuelako ere. Es-pero ez ni tuen gauza bik harritu nindu-ten —lasai, ez dut be re hankar tearen ta-ma ina a ipatuko: fa lokrata nabil, ba ina ez horrenbes te—. Batetik, gizaki arrun-tok bezala izerdia bota tzen du. Bestetik, mikrofonoaren aitzinean ez bezala sau-n a n e l i p s i akbaz t e r r ean utzi e ta esaldi osoak egiteko gai da.

Conde aur rez aur re nuela bal ia tuz, a r g i t u n a h i i z a n n u e n b e r a , M i k e l Bujanda, Martinez de Zuñiga edo e ta nor o te zen On Goyorekin b a t e r a J a n o n o r g a n o e n iragarki ahantzez ina eg i t en z u e n g izona . Gauzak ho r re l a , iragarkia gogora ekartzen hasi nintzen. J a d a so lasean ari n intzen ar te ez nin-tzen jabetu sauna ba tean larru gorritan e z e z a g u n b i r i k o n t a t u t a i r a g a r k i a k eduki zitzakeen mezu inplizituez. Con-dek eta be re lagunak saunan denbora gehiegi ze ramate la azaldu eta ar rapa-l adan ihes egin zuten . Ni gorr i tu nin-tzen. Ordubete geroago Monte Carlon g e r t a t u r i k o a a h a n z t e k o k u b a - l i b r e a e d a t e n ar i n i n t z e l a , g o r r i s e g i t z e n nuen, eta iragarlea nor zen jakiteke.

Pello Argiñarena

Ikasgelako izkina batean. Isilik. Bakarrik geh iene tan . T x e m a Belaskok zat iketak eta b i d e r k e t a k b a i n o nah iago zuen ira-txoakmarraz tea paperean. Orain, iratxo-ak ez ezik, «ilargiak, eguzkiak, deabruak, j a i n k o s a k e t a e s k a t z e n d i d a t e n b e s t e edozein irudi egiten dut ezezagunen la-rruan».

Txikitan, carioca errotulagailuz, plasti-decor margoez eta pintzelez be te ta zeu-kan etxea. Orain, «tinta e ta orratza dira nire lan t resna nagusiak».

O s a s u n E txean zorab ia tu eg i ten zen erizainak besotik odola ateratzen zione-an. Orain, «orra tzarekin z iz tada ar inak baina e tengabekoak eraginez margotzen ditut j endea ren gerria, bularra, bizkarra e t a b e s o a k b a t e z ere».

Jaiegunetan, kalkomaniak erosiz xahutzen zituen gura-s o e k e m a n i k o sos guz t iak . Orain, «6.000 eta 100.000 pe-zeta a r t e a n j a s o t z e n dut, ma- , B i i ' rrazkiaren tamaina eta zailta-sunaren arabera».

Gazte m o d e r n o a e ta h i r i ta r ra da Ta -tuajes Boomerang dendako kidea. Nola-nahi ere, « ta tua jea oso aspaldiko tradi-zioa da. Tribu eta herr ialde indigenetan dago bere jatorria: Polinesia, Peru, Zee-landa Berria, Egipto, J ama ika eta J apo -nia besteak beste».

Gara i b a t e a n , o inar r i e r l i j iosoak e t a helburu sendagarr iak zituzten larruaren g a i n e a n eg in iko m a r g o l a n e k . Ora in , «arrazoi es te t ikoak dira nagusi : go rpu-

tzaren apaingarr i gisa, ko lpeak eta zau-riak d is imula tzeko e ta t a tua j e zahar rak estaltzeko».

Txema Belaskok ez ditu modak maite, baina ta tuatzearen aferak traza hori hartu du. M o d a k desage r t zen dira, ba ina «ta-tua j eekbe t iko irauten dute gurekin. Ge-zurra da desagertzen direla».

I ruñeko Alde Zaha r r eko San Agust in karrikan lan egiten duen artista honek ez ditu gustuko lege gehienak. Hala ere, «ta-tua jeak egi teko gara ian b e t e beha r reko bald in tzak a rau tuko d i tuen lege b a t as-

palditik ari gara eskatzen. Intru-sismo gehiegi dago gure artean, eta kaltetu nagusiak gu gara».

H o r b a r n a ikus i ta , grunge i txura e rakus ten du gure pro-t a g o n i s t a k . O r r a z t u g a b e k o ilea. Janzkera zabala. Bere la-nean, berriz, oso estua eta zo-rrotza da. «Baldintza higieniko

guzt iakbete tzen ditugu: bezeroaren aza-la sakonki garbitu ondoren desinfektatu-riko t resner iarekin egiten dugu lan, be-tiere, t r a t amendu egokiak erabiliz beze-roaren azalari ez kalte egitearren».

Azkenik, margoak alde ba te ra utzirik, T x e m a Belasko eta b e r e l ank ideak oso t rebeak dira zintzilikarioak paratzen. «Pe-arcing-akbelarri, bekain, ezpain, titimu-tur, sudur eta zilborrean bakarrik jartzen dizkiogu jendeari . Klitorian eta zakilean, inoiz ez. Orra tzarek in ebaki txikia egin behar da jarri aurretik».

Egunkaria ostirala, 2001eko maiatzaren 25a

Page 6: Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto igarideare i Juan Jose Armendari •z «Bosco sarians futbola,

Mrfarkaria

J i ] sif) Jios 9 Ann^iKhiriz BOSCOS FUNDAZIOKO lDAZKARl ETA BULTZATZAILEA

«rittollak^bamo gemago» ^

I O S K A R M O N T E R O

T > o s c o s SARIA SORTU ZENETIK

antolatzaile lanetan ari da Juan Jose Armendariz iruinda-rra. Fundaz ioko idazkari izen-datu dute orain. Has t apene tan bezala, fu tbola j e n d e a r e n g a n a heltzeko tresna dela dio Armen-darizek.

• Nondik dator Boscos Fun-dazioa sortzeko asmoa, eta zein helburu zituen? Ideia 1997an sortu zen, Bos-

cos Saria sendotzeko helburua-rekin. Orain zuzendaritzan gau-den kideok ziurtatu nahi dugu guk l an h a u u z t e n d u g u n e a n beste batzuekjarrai tuko dutela, eta, beraz, Boscos Sariakjarrai-pena izanen duela. Fundaz ioa horretarako tresna ona izan dai-tekeela uste dugu. H a m a r per-tsonabildu ginen Fundazioaren inguruan eta Jav ie r Orba ize ta i z e n d a t u g e n u e n p r e s i d e n t e . Duela lau urte sortu arren, orain eman dugu horren berri eta as-m o a da E g u b e r r i e t a r a k o - e d o k a n p a i n a a n t o l a t z e a , k i d e a k geureganatzeko.

• Fundazioaren lana iza-nen al da baliabide eko-nomikoakbilatzea ere? Bai. Orain arte

Boscos Sa r i an pa r t e h a r t z e n zu ten t a l d e e n kuotarekin egin izan dugu aurre-ra, eta Nafarroa-ko Gobernuaren eta I r u ñ e k o Udalaren lagun-tzarekin. Hasie-ran S u p e r s e r etxeak eta haren

«Boscos sariak

hainbeste denbora

irauteko sekretua

jendearen erantzukizuna

izan da, baita

antolatzaileona eta

parte hartzaileena ere»

bitartez Orbaizeta fami-liak emandako laguntza ez d u g u ' a h a z t u b e h a r . Esparrua zabal tzea eta bestelako erakunde ba-tzuen eta part ikularren laguntza gureganatzen saiatzea da gure orain-go asmoa, erabiltzen di-tugun azpiegituren ego-era hobetzeko. Guk us-te dugu Boscos Sariak aurrera jarraituko duela ziurta-tzeko m o d u egokiena azpiegi-tura propioak edukitzea izanen l i tzatekeela, gure ins ta lazioak par t idak antolatu ahal izateko. Salestarren ikastetxea bes te le-ku ba te ra e r ama tea eztabaida-tzen ari dira, eta guk egoitza be-rrian leku bat izan nahiko genu-ke, Boscos Sariaren historia Sa-lestarren ikastetxearen ibilbide-arekin erabat lotuta dagoelako. • Ibilbide luzea egin du Bos-

cos Sariak; zein izan zen hasiera?

Lagun ta lde b a t e n e k i m e n a izan zen. Igande goize tan zer-ba i t a n t o l a t z e a p e n t s a t u ge-nuen, elkarrekin egoteko eta on-gi pasa tzeko, eta horre la sor tu

zen B o s c o s Sa-

> ria. Hasieran Sa-lestarren zelaian izaten ziren par-tidak; orain Iru-ñeko eta inguru-ko beste hainbat e re e r ab i l t zen d i tugu . Gaur egungo a s m o e -takobathas iera-ko hori be ra ere da, egungo gaz-

44 urtez Iruñeko hemezortzi urtetik goitiko

futbolari iruindarrak igandero bildu dituen

lehiaketa da Boscos Saria. Salestarren

ikastetxea izan zuen lehen egoitza, baina

orain beste hainbat ditu, Boscosen

itzalera bildu diren talde guztiak hartu

ahal izateko. Aurten, 2.500 kirolari igaro

dira lehiaketatik. Boscos Fundazioa sortu

berri dute jarraipena ziurtatzeko.

t een tza t a l t e rna t iba ba t izatea . Gure asmoa gazteak hezitzea da nolabait , fu tbolaren bidez elka-rrekin bizitzen erakustea.

• Eta zein izan da hainbeste denbora irauteko sekre-tua? Jendea ren erantzukizuna, za-

lantzarik gabe, bai antolatzaileo-na, bai e ta p a r t e ha r t zen du ten t a ldeena ere. Guk Boscos Saria bu l tza tu g e n u e n e a n e r a b a t e k o konp romisoa ha r tu g e n u e n e ta k o n p r o m i s o hor r i eu ts i d iogu orain arte. Futbol taldeek gauza bera egiten dute lehiaketan parte hartzeko izena ematen dutenean.

• 44 urtetan 12.000tik gora kirolari eta 200dik gora tal-de igaro dira Boscos Sari-tik; horrelako datuak fut-bolarekin bakarrik lor dai-tezkeela uste duzu? Ora in b e z a l a , B o s c o s Sar ia

sortu zenean ere futbola zen ki-rol nagusia. Pilota ere bazegoen, eta mendiza le tasuna , ba ina fut-bolak zuen arrakas ta handiena . Hala ere, lehiaketarekin hasi gi-n e n e a n j e n d e geh iago b i lduko zukeen b e s t e k i ro len b a t e g o n , izan balitz, berdin bultzatuko ge-nukeen . Gure a s m o a ahalik e ta

118 talde eta 2.500 futbolari DUELA ASTEBETE JOKATU ZEN BOSCOS KOPAKO FINALA, ETA HALAXE AMAITI

zen denboraldia. Lurrean aritzen direnen artean Barañaingo Lagunak taldeak irabazi zuen, eta, pistan, berriz, Irrintzik. Bi horiek aurten Bos-cos sarian aritu diren 118taldeetako bi dira. Denera, 2.500 kirolarikpar-te hartu dute lehiaketan.

«Duela 44 urte zortzi talderekin hasi ginen», gogoratu du Juan Jose Armendarizek. Ongi, inork baino hobe to ez,agutzen du berak Boscos sa-ria, bultzatzaileetako bat izan baitzen, eta oraindik zuzendaritzan jarrai-tzen du. Hasierako taldeen artean zeuden Aldapa eta Anaitasuna, eta oraindik ere parte hartzen dute Boscosen.

Lehiaketaren xedea adiskidetasuna eta giro onabul tza tzea dela na-ba rmendu du Armendarizek, eta, asmo-horri eusteko, sar iakbanatzeko afaria prestatu dute gaurko, Iruñeko hotel ba tean. Han elkartuko dira kirolariak, antola tzai leaketabeste , denboraldia agurtzeko.

j ende gehien biltzea zen, eta ba-da. Horregat ik, adibidez, alda-keta asko egin daitezke Boscos Sarian, a h a l i k e t a j e n d e gehia-gok parte har dezan. • Zer dauka Boscos Sariak

urtero hainbeste jende erakartzeko? Nik us t e du t l eh iake tan sor-

tzen den giro o n a k e rakar tzen duela jendea . Lehiaketaren iza-era informala atsegin du jende-

ak, eta, aldi berean , gauzak an-to la tzeko d a g o e n diziplina e ta seriotasuna.

• Futbola baino gehiago, beraz , g iroa da B o s c o s Sariaren ardatza? Fu tbo l a t r e s n a ba t be s t e r i k

ez da, garrantzitsuena giroa da. Futbola erabiltzen dugu jende-arengana heltzeko.

E d u r n e El izondo

ostirala, 2001 eko maiatzaren 25a Egunkaria

Page 7: Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto ...Lizarra •Larrai dantzn bertakoa dela aldarrikatuka duto igarideare i Juan Jose Armendari •z «Bosco sarians futbola,

Mafarkaria NAFARROA: Iratxe Monasterioa, 45-13.esk. (Irrintzi dorrea) 310111ruñea. © 948178078-79 Faxa: 948178077 Posta elektronikoa: [email protected] KOORDINATZILEA: As ier Azp i l i kueta

Egunkaria • os t i ra la • 2 0 0 1 eko ma ia t za ren 2 5 a

Gontzal Agote

Legea aldatu

Ohi moduan, Nafarroako Aldizkari Ofi-zialak aurreratu digu albistea. Ez Dipu-

tazioan egiten duten agerkari hits horrek, baizik eta Cordovillakoak (nahiko tristea hori ere, noizbehinkako Orozen txisteak kendu-ta). Euskararen inguruko albiste bati orrialde osoa eman diote; halakoetan hala egin ohi dute, gure hizkuntzaren promoziorako iza-ten ahal denetan, ordea, hutsaren hurrengoa izan ohi da karaktere kopurua.

Egia esatera, testuan ez zegoen nobedade aipagarririk: UPNk Nafarroako Unibertsitate Publikoan (hemendik aurrera Unibertsita-tea, ez baitakit Nafarroakoa eta Publikoa den ala ez) euskara oraindik gehiago murrizteko bere proposamena Parlamentura eramanen du. Albistean, horrek ekarriko duena, azken urtean Unibertsitatean euskararen inguruan izandako eztabaida (ikuspuntu bitxi batetik aztertuta), eta deus gutxi gehiago.

Halakoak, eta are gutxiago Cordovillako BON horretan, ez dira albisteak izaten, baizik eta agintean dagoen alderdiak eginen due-naren iragarpena. Sortuko diren erreakzioak aztertu, jendea prestatu, oposizioan omen dauden baina lagunak diren alderdiko kide horiek lotu... Kazetaritza nagusiaren zerbi-tzuanjarrita.

Haia izanen da, horrela abisatzen dutene-an ez baitira txorakeriatan ibiltzen. Baina, eta hor dago koxka, Unibertsitatean euskararen araudia haien gustura moldatzeko Vascuen-ceren Legea, orain arte ukiezinazen hori, al-

j datu behar da. Azken hilabeteotako esperientziatik, ne-

gar egiteaz aparte, euskaldunok zerbait ikasi-ko genuela pentsatu nahiko nuke. UPNk bere egitasmo hori Parlamentura eramaten due-nerako, gizarteak esan beharko du behingoz haiekin bat datorrela. 40.000 ahots eta askoz gehiago.

Euskaldunok ezin dugu aukera hau alferrik galdu, berriro ere gaur-gaurtik eztabaida pla-zaratu behar dugu eta lana-ri ekin: tortillari buelta, UPNrekin ados, Vas-cuenceren Legea alda dezagun bai, baina euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora za-baltzeko. Lortuko dugulakoan, esan dezagun lotsarikgabe: Bai Gurreari.

MUSIKA

» Berriozar: Kizio taldeak Herria tabernan joko du gaur, 21:30ean.

• Zangoza: Gaur, pop-rock lehia-ketaren barruan, Johnny Wri-ter Band taldeak Espejo ta-bernan joko du 23:00etan, eta E1 Columpio Asesino tal-deak Diagonal tabernan 00:00etan.

» Tutera: La Polla, Hechos con-tra el Decoro, Buitraker eta Fragile taldeek Elola kirolde-gian joko dute bihar, 21:00e-tan.

I Bur la ta : Khamul eta Reber taldeen kontzertua iza-nen da bihar Euskal He-rria peñan, 22:30etik aurre-ra.

» E t x a r r i - A r a n a t z : igandean, Amama Luisa & Dixielangile-ak Brass Band taldeak kon-tzertua emanen du 19:00etan, plazan.

I AgoitZ: Igandean, Oskorri & The Pub Ibiltariaren ikuskizu-na Toki Eder frontoian, 20:30ean.

» I r u ñ e a : Toto la Momposi-na kolonbiarra Ziudadelan izanen da as tear tean, 20:00etan.

» B u r l a t a : Makuru taldeak Black Rose tabernan joko du asteartean, 21:00etan.

» Iruñea: Petti kantariak Arra-zoiak bere azken diskoa aur-keztuko du ostegunean, 20:30ean, Erraldoien Txoko-an.

• Iruñea: Anorexia taldeak Aie-gria tabernan joko du ostegu-nean, 20:30ean.

BERTSOLARIAK

I C a s e d a : Bihar, gaueko 22:00etatik aurrera, bertso afaria eginen dute Trinke-te elkartean, Jon Maia eta Estitxu Arozena bertsolarie-kin.

» Leitza: Gaur, Zirko Ttipia tal-deak Hirurak lana aurkeztuko du 15:00etan, plazan.

»I ruñea: Tentazioa-Tricicle tal-deak Ez da hain erraza hel-duentzako antzezlana taulara-tuko du bihar, 22:30ean, Gaiarre antzokian.

ERAKUSKETAK

» I r u ñ e a : Koldo Agarraberes margolariaren Laberintoan lana Arte Eskolako erakusketa aretoan izanen da ikusgai hila-ren bukaera arte, astelehene-tik larunbatera, 18:30etik 20:30era.

» A t a r r a b i a : Jose Mari Pastor Elorriagaren Ibilaldia Atarra-biako paisaian barrena olio eta akuarelen erakusketa izanen da ikusgai Jubilatuen Elkarte-an ekainaren 9a arte, astelehe-netik larunbatera, 17:00etatik 21:00etara.

LEHIAKETAK

»Iruñea: Abian da sanfermineta-ko barraken egitaraua iragar-tzeko kartelen lehiaketa. Kar-telak Barrakak gure alternatiba leloa bildu behar du eta, halabeharrez, zati zuri bat izan behar du, gero kon-tzertuen berri emateko. Lanak ekainaren 12abaino lehen Iru-

ñezar euskaltegian entregatu behar dira, barraken batzorde-aren izenean.

BESTAK

» Dorre: Elortzibarko XII. Eguna ospatuko dute bihar: Noaingo erraldoi eta buruhandiak herriko karriketan (11:00) Ardantzeta dantza taldea pla-zan (13:15); herri bazkaria frontoian (14:30); Nueva Alas-ka taldearen kafe kontzertua frontoian (16:30); Marcel magoa frontoian (17:30); Egie-der akordeoilariak herriko karriketatik (18:30), eta dan tzaldia frontoian (20:30 eta 01:00) .

• J O X E L A C A L I

Aratxea erretzen Haragia erretegian, aratxea sutan. Ba-

tzuendako behi eroen gaitza ez da

existitzen. eta lasai asko jaten dituzte

kalean erretako aratxe saihetsak. Nor

akordatzen da haiekin? Iragan larun-

batean besta antolatu zuten Uharten

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Ba-

tzordeek, «prozesu demokratikoba-

ten alde». Ziurrenik, euskal presoak

izanen zituzten gogoan. Baina nor

akordatzen da haiekin? Ouela pare bat

aste hauteskundeak izan zituzten

EAEko anaia-arrebek. Zenbaitek hara-

gi guzia paratu zuten erretegian eta

erre egin zitzaien. aratxea ezin jaterai-

no. Beste batzuek, aldlz, arinegi atera

zuten aratxea erretegitik, egiteke ze-

goenaeginda zegoela erranez,eta ha-

ginen erdiakerorizitzaizkien, haragi

gordinegia jateagatik. Haragia urte lu-

zez erre duenak eraman zuen azkene-

anzatirikgoxoena.