liburu eta disko eskaintza 2010eko katalogoa

10

Upload: praktikatu-aek

Post on 07-Apr-2015

84 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Helduentzako literatura

GIZAJENDEAREN AHITZEAPablo Sastre Forest

Sentimenduz beteriko espazioa da hiria; sentimendu guztiek hirian tokirik ba ote duten, ordea, zalantzan jartzekoa da. Gaur egungo hirian barrena garamatza egileak liburu honetan, pausoa astiro emanez. Sentimenduen espazioak arakatzen dituelarik, giza arimaren aztarnei jarraitzen die, askotan ezabatuta baldin badaude ere, eta hainbat galdera luzatzen. Zer sentitzen du lan egin behar duen jendeak? Non dago emakumeen indarra, gizonen kemena, begien distira? Zein harreman dago eskolaren eta otzantasunaren, irudi fabrikatuen eta minik ezaren, ospitaleetako osasungintzaren eta beldurraren artean?...

Prezioa: 20-17 € Maila: 3 Orr:

AZUKRE XEHEA GATZ LARRIAMikel Hernandez Abaitua

Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen kronika sentimentala da Mikel Hernandez Abaituak eskaint-zen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika… Dudarik ez da idazlea bera ezagutzeko balio digula kronikak, bizi izandakotik ari baita, baina hori baino gehiago eta garrantzitsuago da: garai hartan Euskal Herria nolakoa zen eta gu nolakoak ginen ulertzeko lagungarri saihestezina da.Batzuetan azukre xehez goxatua dator; ez da falta, ordea, gatz larririk, baina ez dira oroitzapen alferrikakoak. Adin bateko irakurleari oroitzapenen atea zabalduko dio, eta inoiz itxi gabeko zauriak ere agertuko zaizkio. Zer beste egin behar du oroitzapen liburu batek? Prezioa: 15,80-13,45 € Maila: 2 Orr: 156

ESKARMENTUAREN PAPERAKAngel Lertxundi (2010eko Saiakera Sari Nazionala)

Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.

Prezioa: 18-15,30 € Maila: 3 Orr: 272

ATSEKABE ZAITUT Irati Jimenez

Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako.Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrira jaiotzeko, hil egin behar dugulako. Guretzat eta ondoan izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.

Prezioa: 16-13,60 € Maila: 3 Orr: 110

ZAZPI ORDUAK Miren Agur Meabe

Liburu hau irakurtzera bazatoz, ez ezazu egin paisaia bati urrunetik begiratzen dionaren moduan, horrela ez baituzu bereiziko bertako harri, lore edo zomorrorik. Aitzitik, ibiltariaren moduan, barnera zaitez bidezidorretan, eta ibili patxadaz, paisaiak zer ematen dizun hartzeko prest. Izan ere, liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan.

Prezioa: 17-14,45 € Maila: 3 Orr: 165

Helduentzako literatura

AUTOKARABANA Fermin Etxegoien(2010eko Euskadi Literatura Saria eta Kritika Saria)

Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak herri bateko kooperatiban egiten du lan, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena.

Prezioa: 22,50-19,15 € Maila: 3 Orr: 324

UTOPIAREN ITZALAK Asel Luzarraga

Amaren suizidioaren ostean, Josuk, Eskorbuto taldeko izenkide miretsia hiltzen den egun berean, desintoxikazio zentroa utzi eta familian enpresari aberats eta eszentriko fama duen osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera. Berehala kolokan geratuko da osabaz duen irudia eta, lanean murgildu ahala, konturatuko da Arturrek badituela bestelako idealak eta bestelako enpresa-jarduerak. Hala bada, nobela honetako protagonistek itzal batzuetatik besteetara joko dute, etorkizun hobe baten promesaren bila.

Prezioa: 17,50-14,85 € Maila: 3 Orr: 185

ORDU BIETAN FRONTOIANJokin Ansorena

Ordu bietan Frontoian ez da gustu txarreko nobela zatarra.Edozein erakundek nahiz Sorkundek homologatzeko moduko istoriotxoen batuketak ekarritako Istorioa da.

Prezioa: 21-17,85 € Maila: 3 Orr: 415

“LOTSATI": ILUNPETIK ARGIRA Gurutz Sarasola Martínez, Alvaro Rabelli

Gurutz Sarasola Martinez, “Lotsati” (Itsasondo, 1915-Donostia, 1936). Itsasondoko industrialen familia batean jaioa, Gurutz Sarasola Martine-zek 1935ean olerkiak argitaratzeari ekin zion “Lotsati” izenpean El Día, Euzkadi, Argia, Ekin eta El Pueblo vasco egunkari eta aldizkarietan. Urte luzez ahaztua, bere lana biltzeko ahaleginak 70eko hamarkadaz gero hasi ziren. Ilunpetik argira izeneko honetan Lotsatiren lana agertzeaz batera, bere bizitza eta lanaren inguruko kontakizuna azaltzen dira.

Prezioa: 14-11,90 € Maila: 3 Orr:

DECEPTION ISLAND Xabier Artola

Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Horrela hasten da giza harremanen dimentsioan mugitzen den narrazio hau. Himalayan istripua izan duen lagunari “begira” dagoela (Iruñeko ospitaletik mendizaleari laguntza emateko helburuaz), bere buruarekin egingo du topo Anek, ipuineko protagonistak. Gogoeta horretan, amaitzetik hastera, sentimendutik erabakirako ibilbidea egingo du istorioak: deus ez da hasten, nork bere barruan hala erabaki arte.

Prezioa: 8-6,8 € Maila: 2 Orr: 48

FIKZIOAREN IZTERRAK Ur Apalategi

Zazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitatehurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakustendute beti.

Prezioa: 17-14,45€ Maila: 3 Orri: 186

ItzulpenakLiteratura

TXATARTEGIRAKO IPUINAKXabier Etxaniz Rojo

Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen.Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat.Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta Iñaki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak.

Prezioa: 15-12,75 € Maila: 3 Orr: 184

FUCKING ARTISTS Xabier Montoia

Hamar ipuin batzen dituen liburu hau ez da berez bilduma tematiko bat, Xabier Montoiak hainbat gai, garai eta lekutan girotu dituen istorioak baizik: Jaurlaritzan sartu berri den emakume batek bizkartzainarekin izandako gorabeherak, futbol profesionalean arrakasta izatearekin amets egiten duten gazte batzuen historia, biak langabezian geratzen diren bikote gazte batek etxea ez galtzeko asmatu behar dituen komeriak, etxeko abusu sexual zahar batek oroimenean utzitako zauriak, Tennessee-n barrena musikari ezezagun baten bila egindako txangoa, egungo Uzbekistango kontzentrazio-esparru bateko izugarrikeriak...

Prezioa: 20-17 € Maila: 3 Orr: 252

HERIOA ETA DONTZEILAAriel Dorfman / Itzul:Fito Rodriguez

Gau euritsu baten erdian auto-matxura konpontzen lagundu dion Miranda doktorea etxera gonbidatzen du Gerardo Escobar abokatuak. Haien arteko elkarrizketa entzuterakoan, bere emazteak, Paulina Salasek, diktadura garaian torturatu zuen medikuaren ahotsa ezagutzen du. Tortura latzen erdian Shuberten Herioa eta dontzeila koartetoa entzuten zuen sadikoa. Orduan, pistola eskuan, bahitzea erabakitzen du. Epaitu nahi duelako. Gerardok eta ustezko demokraziak agintzen dioten justiziaz ez delako fio eta, begiak begietan, Miranda doktorearen aitorpena entzun nahi duelako.

Prezioa: 14-11,90€ Maila: 3 Orr: 100

FAHRENHEIT 451 Ray Bradbury/Itzul: Nagore Tolosa

Liburu honetako protagonista, Guy Montag, suhiltzailea da. 451 zenbakidun kaskoa buruan, letoizko mangera-muturra ukabile-tan, liburuak erretzea da bere lana, bere behar kuttuna. Izan ere, Montag bizi den herrialdean debekatuta dago irakurtzea. Irakurtzeak pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza. Eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da. Dena aldatuko da, ostera, familia antisozial bateko kide den Clarisse gaztea ezagutzen duenean. Harreman berriak inarrosirik, erreketa batean liburu bat ezkutatu eta irakurtzeari ekingo dio suhiltzaileak, bera ere antisozial bihurtuz. Macartismo garaian idatzia eta orduan sortu berria zen Playboy aldizkarian atalka argitaratua, XX. mendeko distopiarik ezagunetako bat da Fahrenheit 451, alienatzen doan gizartea esnatzeko aldarri sutsua.

Prezioa: 17,50-14,85€ Maila: 3 Orr: 218

MISTERIOA ARGITU ARTEJuan Kruz Igerabide / Morkots (ilustratzailea)

Misteriozko nobela honen protagonista Esther da. Zerbait larria antzeman dio gaur goizean amari; aitarekiko konturen bat, zalantza-rik gabe, baina zer? Badira egun batzuk aita etxetik agertzen ez dela. Apartatu egin ote dira? Institutuan, lagun baten bidez jakingo du zer gertatzen ari den; lagun horrek aholkatzen dio dena argitu arte ezer ez sinesteko. Eta kontua argitzeari ekingo diote Estherrek eta haren lagun minek, Pipo zakurrarekin batera, detektibe lanean.

Prezioa: 14,35-12,10 € Maila: 1.B Orr: 174

Gazte literatura

BUELTA BAT AITONTXUAREKIN Xabier Mendiguren Elizegi / Patxi Gallego Palacios (ilustratzailea)

Aitona Paxkualek ia ehun urte bete dituela-eta, zaharren egoitzara joan da Malen, amarekin batera, bere birraitona edo aitontxuari bisita egitera. Telebista itzaliaren aurrean aurkitu dute, triste eta aspertuta. Musuzapi batzuk eraman dizkiote oparitarako, gustatzen zaizkion gauza guztiak debekatuta ditu eta. Aitontxuak, halere, badu urtebe-tetze egunean gustura jasoko lukeen gutizia bat: buelta bat autoan.

Prezioa: 9,50-8,8 € Maila: 1.B Orr: 67

BESTE GU Asier Mendoza Etxabe / Ivan Mata (ilustratzailea)

Kristianek ez du bere aurpegia argi ikusten ispiluan, eta gauza arraro gehiago ere gertatzen zaizkio: usaimena zorroztea, ahots batzuk entzutea, odolak erakartzea... Banpiro bihurtzen ari ote da? Aldi berean, jakin-min itzela pizten diote bere etxe parean bizi diren Morgandarrek: Darel eta Veronika aita-ama misteriotsuek eta Elizabeth alaba tuntunak. Ageriko istorioak ustekabea dauka gordeta, ordea, umorez eta irudimenez landuriko kontakizun honetan.

Prezioa: 9,90-8,42 € Maila: 2 Orr: 80

NINAK OSPA Marliese Arold / Joxe Mari Berasategi eta Maialen Berasategi (itzultzaileak)

Aspertuta dago Nina bere etxeko giroaz, gurasoez... Ospa egin nahi du, eta bere puskak hartuta Hanburgora doa, bizimodu berri baten bila. Adin txikikoa denez, arazoak izango ditu lana eta bizilekua topatzeko, baina zailtasun horiek ere gaindituko ditu. Hala ere, espero ez dituen ustekabeak sortuko zaizkio bidean,eta horiei aurre egitea ez zaio, ez, samurra gertatuko.

Prezioa: 16,50-14,05 € Maila: 2 Orr: 235

BIDEGORRIKO FESTA Ana Urkiza

Erramunek, gelako tutoreak, Nekaneri lan bat egiteko eskatu dio, "lan berezi eta delikatu bat": Bidegorriko festan zer gertatu zen aztertzea. Hori dela eta, Nekaneri ikerlari finaren lana egitea egokitu zaio: ikaskideek gertatutakoaren berri emango diote, bakoitzak bere erara, eta Nekanek benetako egiaren mataza azaleratu beharko du.

Prezioa: 9,90-8,42 € Maila: 2 Orr: 44

GABE GABE Arrate Egaña

Gau erdian munstro bat topatzea ez da planik onena. Beldurrak bihotza hormatzen dizu. Hala ere, horrelako elkartze ikaragarrietatik sendotxoago irten gaitezke, apur bat ausartago eta askoz ere nagusiago... Munstro izugarriak dabiltza gure ondoan batzuetan. Munstro izugarriak dabiltza gure ondoan, bai.

Prezioa: 9,90-8,42 € Maila: 2 Orr: 44

BOB ESPONJA. OLATU GAINEAN!eta BOB ESPONJA. BETI ZUREKIN! (JARDUERA LIBURUAK)

Bi liburu hauetan haurrek zenbait jarduera egingo dituzte Bob Esponja eta haren lagunak protagonista direlarik.

Prezioa: 6-5 € (bakoitza) Orr: 48/32

Gazte literatura

BOB ESPONJA. BARRASKILOEN LASTERKETA HANDIABob Esponja eta bere lagunak Bikini Hondoko Barraskiloen Lasterketa Handirako prestaketetan murgilduta daude.Hala ere, Bob Esponjak Gari dietan eta entrenatzen buru-belarri jartzen duenean, ez ote da urrunegi joango?

Prezioa: 6-5 € Orr: 36

BOB ESPONJA MEDIKUARENEANBob Esponjak sukarra dauka eta medikuarenera joateak beldurra ematen dio. Baina Karramarro jaunak gaixo dagoela jakin eta Krustazeo Karraskatsura hurbiltzea debekatzen dionean, Bob Esponjak beldurra gainditu beharko du.

Prezioa: 6-5 € Orr: 32

BOB ESPONJA. GALTZAILE ARROSA HANDIABob Esponjak sari ugari irabazi ditu, eta Patriziok haren ereduari jarraitu nahi dio. Patrizio bere lagun mina imitatzen hasi da, eta Bob Esponja haserretu egin da. Patrizioren ametsak adiskidetasuna apurtuko ote du? Edo ez du etsiko sari maitatua lortu arte?

Prezioa: 6-5 € Orr: 36

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Irrien lagunak DVD

Prezioa: 16,50 – 14,50€

BIDE ERTZEAN Don inorrez

Prezioa: 13,95-11,85€

URKO MENAIAAmetsak eta oroitzapenak

Prezioa: 10-8,5 €

TXUMA MURUGARREN B aldeko kantuak

Prezioa: 10-8,5 €

KEN ZAZPI Ortzemugak Begietan

Prezioa: 17-14,45 €

LOVIN' GAZTEA

Prezioa: 14,95-12,70 €

EUSKAL HERRIKO LUR MAITEA (2 CD)

Prezioa: 22,50-19,15 €

Urratsez urrats Diskoak-DVDak

Maila: 1.B

Prezioa: 6,60 – 5,60 €

Maila: 1.B

Prezioa: 5,70 – 4,85 €

BRISTOLEKO HILKETA IZU-ISTORIOAK

Maila: 1.A

Prezioa: 6 – 5 €

Maila: 1.B

Prezioa: 8,30 – 7,00 €

ATZAPAR ARRASTOAK IZUGARRIZKO APUSTUAK

KITO DENA! KONTRABANDISTA

Maila: 1.BPrezioa: 7,60 – 6,50 €

Maila: 1.B

Prezioa: 7,60 – 6,50 €

DESAGERTUTAKO EMAKUMEAMISTERIOZKO IPUINAK

Maila: 2

Prezioa: 6,60 – 5,60 €

Maila: 1.B

Prezioa: 6,60 – 5,60 €

ITOIZ (CD+DVD) Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin

Prezioa: 20,95-17,80 €

Mahai Jokoak

Agendak

AGENDA TXIKIA EUSKARAZ

BAZEN BEHIN BIZITZAAztertu “Bazen behin… giza gorputza” izeneko telesail ospetsuko Maisua eta pertsonaiak, eta jabetu giza gorputzaren sekretu guztiez. Jolasak 2.200 galdera-erantzun baino gehiago ditu, 5 ataletan banatuta: zirkulazio-aparatua, nerbio-sistema, digestio-aparatua, immunitate-sistema eta gaixotasunak. Jolas kooperatiboa da; izan ere, parte-hartzaile guztiak Kira gazteari oxigenoa ematen saiatuko dira, birus gaiztoen eraginez gaixotu aurretik. Lortzen baldin badute, partida irabaziko dute; baina lortzen ez badute, Kirak hotzeria bat besterik ez du harrapatuko.

Egutegia 2011: 10-9€ Burnizko euskarri beltza: 7-6€ Egurrezko taula grabatuarekin + Egutegia 2011

Opari: 55-52€

PREZIOA 50-35€

PREZIOA 50-6€

ARGIA EGUTEGIA

EZ DA HAIN FAZILAPREZIOA 5-4€

MINTZAMENaberastasuna zein ulermena hobetzeko

MHL / MIHILUZE

Prezioa: 22-18€

Erantzuna emanda asmatuko al zenuke galderaren erantzuna? Eroglifikoak deszifratzeko bezain ero al zaude? Hemen duzu Mihiluze berrituarekin gozatu eta barre egiteko aukera! Galdera-erantzun bidezko jolasa. Froga batzuetan BI ZAILTASUN MAILA.Osagaiak: Taula, 500 txartel, 4 peoi, zakua, hareazkoerlojua eta arau orria.

PREZIOA 42-32€

OZTOPO LASTERKETAZenbat traba, proba eta amarru korrkaldia irabazteko, ausartko al zara

PREZIOA 50-35€

Didaktika

SINONIMOEN KUTXASINONIMO ETA ANTONIMOEN HIZTEGIA(2010ean argitaratua)

Lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutza sakontzen lagunduko duen material osagarria da:

· Euskarazko sinonimo eta antonimoen hiztegia· Iparraldean eta Hegoaldean hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan· Sinonimoak eta antonimoak oharrez eta adibideez hornituak· Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera moldatua

- 18.696 sarrera eta 1.446 azpisarrera- 24.535 adiera

- 63.661 sinonimo- 23.449 antonimo

ADOREZ 12 · MOTXILAKO HIZTEGIA (EUSK / GAZT) (2010ean argitaratua)

704 orrialde, 22.500 sarrera, 36.600 adiera, 9.600 adibide, 2.500 esapide.

Prezioa: 9,95-8,45 €

EUSKAL GRAMATIKA OSOA

Prezioa: 55,50- 47,20 €

ADOREZ 11 · HIZTEGIA 5000(EUSK / GAZT) (2009an argitaratua)

-Euskarazko eta gaztelaniazko esapideekin hornitua-Azalpen gramatikoak-Kategoria gramatikalak-Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko hitzak grafikoki bereizita, era didaktikoan, hiztegian integratuta.-Eranskin gramatikal eta ortografikoak-Euskal aditz neutro eta alokutiboa osorik-Euskal Herriko udalerrien euskal izenak Euskaltzaindiaren arabera-Munduko estatu eta hiriburuen taula-Haur edo umeen hizkera

Prezioa: 45-38,25 €

ELHUYAR HIZTEGIA (EUS / GAZT - CAST / VAS)

Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa 2006ko azaroan argitaratu zen. Elhuyar Hiztegi berria osatuagoa eta gaurkotuagoa dator eta 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Bi ataletan banatuta: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Eguneratze lanak egiteko honako hauek hartu dira kontuan: hiztegi argitaratuak, terminologia-lanak edo estilo-liburuak, euskararen hizkuntza-ereduari buruz piztu diren eztabai-dak, kontsultarako ezarri diren corpusak...

Prezioa: 46-39,10 €

Prezioa: 19,50-16,55 €

-Guztiz eguneratua-90.562 sarrera-12.2665 adiera-48.527 adibide

ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA (Euskara-gaztelania/castellano-vasco)

Argitalpen berritua. 50.000 sarrera, 18.550 adibide. Lexiko arrunta eta teknikoa. Izen bereziak: leku-izenak, pertsona-izenak. Oinarrizko gramatika-eranskina euskarazeta gaztelaniaz.

Prezioa: 23 -19,55 €

www.aek.org902 36 22 94

Abenduaren 2an amaituko da.