lesaka eta azkarat «bestelake sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta...

7
i ostirala • 1998ko uztailaren 3a Egunkaria Lesaka eta Azkarate «Bestelako Sanfermiriak, ezezagunak baina mundialak. Lupe Ordoki eta Kotte lantzi ««Adin tarte guztiek dute lekua Lesakako sanferminetan». Santxotena eskultorearen aaot Gaur, arratseko seietan, Xabier Santxotenak bere Bozateko etxearen ateak irekiko ditu. lVluseo bihurtu du bere arbaso agoten etxea eta han egonen dira bere obrarik onenak. Eskultore arizkundarrak harro erakusten ditu ere bere aitatxiaren lantegia eta amatxiaren sukaldea.

Upload: others

Post on 02-Aug-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lesaka eta Azkarat «Bestelake Sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean eguna, k oskarb esi - natzea desiratzen dugu, edo beste-la esanda,

i ostirala • 1998ko uztailaren 3a

Egunkaria

Lesaka eta Azkarate «Bestelako Sanfermiriak, ezezagunak baina mundialak. Lupe Ordoki eta Kotte lantzi ««Adin tarte guztiek dute lekua Lesakako sanferminetan».

Santxotena eskultorearen aaot

Gaur, arratseko seietan, Xabier Santxotenak bere Bozateko etxearen ateak irekiko ditu. lVluseo bihurtu du bere arbaso agoten etxea eta han egonen dira bere obrarik onenak. Eskultore arizkundarrak harro

erakusten ditu ere bere aitatxiaren lantegia eta amatxiaren sukaldea.

Page 2: Lesaka eta Azkarat «Bestelake Sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean eguna, k oskarb esi - natzea desiratzen dugu, edo beste-la esanda,

Lesaka • Sanferminak, ez bakarrik lruñean lgandean Viasi eta hurrengo larunbata bitarte bestatan egonen da Lesaka

Inoiz baino

sanfermin besta

luzeagoak izanen

dituzte lesakarrek

aurten. Ohi bezala,

musika, dantzak eta

kaleko giroa

gailenduko dira

astebetez.

BESTAK OFIZIALKI ASTELEHENEAN -

hasiko badira ere, igande-tik hartuko zaio besta usaina Le-sakari. Euskal Herriko lur gaine-ko sokatira txapelketa jokatuko da igande goizean. Arratsaldeko 5etan pilotalekuan, Irain Dantza Taldeak urteroko erakustaldia es-kainiko du, eta 8etan plazan, Bor-tziriak, Baztan eta Malerrekako I. Trikitixa txapelketako finala joka-tuko da.

Altxaferua astelehenean, hilak 6, botako da herriko etxeko bal-koitik, eta horren ondotik txistu-lariak, soinulariak, trikitilariak eta haur ttikien danborrada ka-rrikaz karrika ibiliko dira. Arra-tsaldeko 6etan, pilotalekuan dan-tzan ar i tuko dira Tant i rumai ru Dantza Taldekoak, urtero legez. Gauerdian, Gaubela taldearekin dantzaldia izanen da, eta Berako Zizkuitz txaranga karrikaz karri-ka ibiliko da.

San Fermin egunean ezpata-dantzarien meza isila, meza nagu-sia eta prozesioa izaten dira goize-ko zereginak. Eguerdian, berriz, hain ezaguna bihurtu den Zubi-gaineko dantza eginen dute Onin

Mutil dantza, esku dantza eta zubigaineko dantza hutsegiri ezinekoak dira Lesakako sanferminetan. • J O N A B R I L

errekaren bazter re tan . Herriko gazteen artean ohitura da goizeko ordu txikietan hara jauzi egin eta uretan blai eginda ibiltzea.

Zubigaineko ospetsuan orain 500 urte pasatxo sinatutako bake hi tzarmena ekartzen da gogora. Onin ibaiaren alde banatan dan-tzatu zuten orduan errekaren bi aldeetako bizilagunek. Egun, pro-zesioaren os tean, sanfe rminen irudia karrikaz karrika ibili ondo-ren, dantzariak eta herriko agin-tariak erreka bazterrera ja is ten dira dantza egitera.

G a z t e e n t z a t , peñen e g u n a

Asteazkenean peñen eguna ospa-tuko da. Egun berezia izaten da

bertako jendearentzat. Arratsal-dgko 6etan peñen kontzentrazioa egin ohi dute, eta aurten izen na-gusia Kalaxka peñak e ramanen du, 25 urte baitaramatzate peña horretako kideek Lesakako san-ferminetan besta egiten. Iluntze-an Egan Berria ariko da plazan.

Or tzegunean h a u r r e n eguna izanen da, eta ttikienek makina b a t gauza eginen d i tuz te egun •osoan zehar: danbor rada , kar -tsak, puzgarriak, amerikar pista, t rena . . . Egun ho r r e t an be r t an , profes ional mai lako pi lo tar ien partiduak izanen dira herriko pi-lotalekuan, eta arratsalde eta gau partean Gaubela taldea ariko da.

Ortziralean, ezkonduen eguna izanen da. Betizuak, txirrindula-

ritza froga, jota lehiaketa, eta ber-tso saioa izanen dira egunean ze-har. Bertso saioan Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Iñigo Olaetxea, Xabier Silveira, Jexux Mari Irazu eta Jon Maia ariko dira. Iluntzean Irailerako 6 taldea ariko da pla-zan, eta atsedenaldian Dantzaka taldeak areto dantzen erakustal-dia eskainiko du.

Ohikoa izan ez arren, «pobrede-mia» larunbatean, hilak 11, egi-nen da, la runbatera arte luzatu baitituzte bestak. Betizuak, sas-kibaloi txapelketa, pilota part i-duak eta Jator taldearen dantzal-dia izanen dira 98ko sanferminei agur errateko.

—& Jon Abril

. Azkarate

Bihar hasiko dira

sanferminak AZKARATEKO SANFERMINAK, BE-

re apal tasunean, bereziak ere badira . Bihar, se ie tan j a u r t i k o da ja ie i h a s i e r a emango dien suziria. Ondo-ren, haurrentzako jolasak izango dira herriko pilotale-kuan. Gero, gaueko bedera-tzi eta erdietan, herri afaria izango da Balerdi elkartean, eta ondoren, gauerdian ha-si eta goizalderar te , dan-tzaldia izango da J a u r e g i eta Berastegi trikitilariekin.

I g a n d e a n , b e s t a l d e , eguerdi aldera, eta bezpera-koa pasa t zeko , tx ik i teoa izango omen da herriko el-kartean. Bestalde, zazpieta-rako aizkora apus tu mun-diala i ragarr i du te . Egun osoan zehar, Jon Ansorregi e ta Andoni La r rañaga ren ardura izango da musika.

Egunik garrantzitsuene-an, santuarenean, Astunal-de dantza ta ldearen ema-naldia eta Agirre eta Lazka-no bertsolarien saioa izango dira goizez. Arratsaldean, berr iz , he r r i bazka r i a r en o n d o r e n , Leiza e ta Atxa izango dira, aurrez aurre , lau t'erdi barruko afiziona-t u e n a r t eko pi lota pa r t i -d u a n . Gero, be r t so la r i ek hartuko dute lekukoa berri-ro ere. Baina, zalantzarik gabe, ek i ta ld i ga r r an t z i -t suena , goizeko hamaike-tan bu ru tuko dena izango da, ordu horretan abiatuko baita herriko plazatik, San-tuaren ermitarainoko pro-zesioa. Laja trikitilariaren eta dantzar ien laguntzaz, makina bat fededun hurbil-duko da baselizaraino. Izan ere, Bedaio edo Amezketa bezalako herrietako jende-ak esku hartu ohi du.

—S» Urko Aristi

bidean begi

MAITE URKIA

Uda gainean

Uda gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean, egunak oskarbi es-natzea desiratzen dugu, edo beste-

la esanda, esnarazi egiten gaituzte garai honetako egun argiek, nahiz eta, gizakiak mundu zabalean bereak dituen plazerren ondo-ko zorigaitzengatik mina jasatetik babesten gaituen hesi ikustezina iragaiten duten batzue-tan zoritxar hurbilekoek. Hemen, gugandik hur-bil, hogeita bi urteko mutil eskalatzaile trebe bat etxe batetik amildu zen lanean ari zela, ezbeharrean, eta hemezortzi urteko beste mutil batek bere bizitzari amaiera eman zion egun asko ez direla. Eta halakoak

egunkarietan irakurtzen ditugunean seh ezku-tuak esaten digu orrialdea pasatzeko, bizi behar badugu ezin gaituztela munduko zorigaitz guz-tiek hunkitu, baina batzuetan sena ohartu ordu-ko ukitu gaitu irakurri edo entzundakoak eta orduan bihotz zimikoa sentitzen dugu. Hala ere, gure inguruko entretenigarri ugariek ateratzen gaituzte hunkipen horretatik, eta gogoeta txiki baten ostean geure egitekoei lotzen gatzaizkie asaldurarik gabe, horixe eskatzen baitu bizitze-ak.

Eta hala izanik ere, udan murgildu baino lehen, ezin bi mutil horiek bederen gogora ekarri gabe utzi, inoiz hurbileko galeraren bat bizi izan

duten batzuei behintzat bereziki sentibera gera-tzen baitzaie besteekiko begirada, agian sobera izan arren.

Gaur ostirala, eta astelehenean Iruñetik haratago heltzen den festak bazter ugari harro-tuko du, bazter zein bihotz, eta beti bezala, atseden emanen zaie zeregin, behar eta kexa guztiei. Ahal duenak ahal duena eta nahi duenak nahi duena, jakina, ahala eta nahia nahasian izanen baitira bizitzaren legerik argie-na.

Besterik ezean, bada, eguzkia goialdean, kasu eman ezazue hurrengo egunotan zezen beltzekin!

Egunkaria ostirala, 1998ko uztailaren 1 7a ostirala, 1998ko uztailaren 17a Egunkaria

Page 3: Lesaka eta Azkarat «Bestelake Sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean eguna, k oskarb esi - natzea desiratzen dugu, edo beste-la esanda,

Uzarra.Eskaintza oparoa dakar udak

IVIusika, daritza, antzerkia, hitzaldiak eta ikastaroak aukeran

Udan ez da izanen

aspertzeko astirik.

Aisialdirako aukera

ugariez gain,

Lizarrako Udalak

udako jarduera

kulturalen egitaraua

aurkeztu berri du.

T I DAKO JARDUERA KULTURALEN

V—' Egitaraua Lizarrako Udale-ko kultura, euskara eta gazteria batzordeak antolatu du. Egitarau zabala, askotarikoa eta oparoa da, eta jarduerak ezagutzera emateko 3.500 liburuxka argitaratu dituz-te. Bertan, orain arte aski ezagu-nak egin d i ren j a r d u e r e z gain —Erdi Aroko Ikerketa astea, Dan-tza Folklorikoaren Nazioarteko Jaialdia, Nafarroako Jaialdiak edo Aintzinako Musikaren Astea—, be-rrikuntza batfin berri ere ematen da: Elkarguneak izeneko tartearen berri hain zuzen ere. Elkarguneak uztai laren 14tik 17ra bi tar tean osatuko den musika jaialdia da. Aurrenekoz eginen den musika emanaldi honetan, herrialde ez-berdinetako musika taldeek har-tuko dute parte. Gauzak horrela, uztailaren 14an Txanbela taldea izanen da entzungai Foruen pla-zan, gaueko 22:00etatik aitzina. Hurrengo egunetan honako talde-ak igoko dira tranpaldo gainera: La Bazanca Gaztelako musika taldea, Faubourg Borgoñakoa eta Bekecs Hungariakoa.

Kepa Junkera Lizarran izango da abuztuaren 15ean, Nafarroako Jaialdietan. • X O U S E S l M A L

Hasi berria den uztaileko hila-bete honi dagokionez, aipatzekoa da Gustavo de Maeztu museoan ikusgai egonen den Ignacio Zulo-agaren erakusketa. Halaber, hila-ren 22', 23 eta 24a bitartean Dan-tza Folkolorikoaren Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Foruen pla-zan eta 27, 28 eta 29an Kilkarra antzerki taldeak bere azken lana taularatuko du: Habitacion 689 alegia.

Abuztuan Nafarroako Ja ia l -diak Lizarrara etorriko dira. Los Llanos pasealekuan eta hiru egu-netan zehar artista bereziak ikus-teko parada izanen da. Abuztua-ren 13an Andaluziatik etorritako Manolo S a n l u c a r e ta C a r m e n

L ina res a r iko d i ra ; h u r r e n g o eguean Isamel Lok Senegaldeko doinu biziak ekarr iko ditu, eta 15ean Kepa Junkeraren eskusoi-nuak alaituko du Los Llanosko giroa.

Era berean, Los Llanos pasea-l e k u a n z i n e m a r i t a r t e z a b a l a eskainiko zaio aipatu hilabetee-tan. Alde batetik, zehaztu gabeko filmak eskainiko dituzte; eta ber-tze t ik , Montxo A r m e n d a r i z zuzendariaren hainbat pelikula ere ikusi ahal izanen dira; esate baterako, Tasio eta Secretos del Corazdn.

Irailean, beriz, dagoeneko udaz uda egiten diren jardueretan ohi-koak diren bi ekitaldi dira aipa-

tzeko m o d u k o a k : A n t z i n a k o M u s i k a r e n Astea e ta Se fa rd i Astea. Aurrenekoa hilaren 8tik 13ra bitartean burutuko da San Miguel elizan; bigarrena Gustavo de Maeztu museoan izanen da.

Azkenik, esan beharra dago, ba i Almudi Kul tu r E l k a r t e a k zein Gazteria Batzordeak ikasta-ra a u n i t z a n t o l a t u d i t u z t e l a u d a n zehar egin ahal izateko. Hona hemen ikastaroen zerren-da: z u r a r e n l anke ta , tapizak, bitxigintza, eskulanak, kartel-gintza, txotxongiloak, sendabe-la r rak , ta i -chi , pe rkus ioa eta munduko dantzak.

— ^ Kristina Berasain

herri aldizkariak Edume Elizondo

Kulturarako eraikin gutxi Sakarian Kultur ekitaldiak egiteko eraikin gutxi dago Sakanan, Guaixe hilabetekariaren azken zenbakiaren arabera. «Etxarriko Kultur Etxearen inaugurazioa abiapuntu bezala hartuta, herriz herri galdetu dugu instala-kuntzei buruz. Irurtzun eta Altsasu herri handienak izanik, kultur koordinatzaile ba-na daukate, eta beraiekin bildu gara beren herrietako kultur diagnosia egiteko. Herri gehienetan, udaletxea edo herriko etxea era-biltzen da kultur beharretarako, hala nola, Arbizu, Iturmendi, Bakaiku, Lakuntza, Ur-diain edo Ziordin. Herri hauen artean ezber-

dintasun ugari dago, Arbizun, Lakuntzan eta Iturmendin, adibidez, batzar gela erabil-tzen da besterik ez dagoelako, baina Bakai-ku, Urdiain eta Ziordiko udaletxeetan gela asko daude kultur ekitaldi bat egiteko ga-raian aukeratzeko».

«Irurtzunen Kultur Etxea dago, eta Altsa-sun Gure Etxea. Aipagarria da Olaztin Kul-tur Etxea egiteko asmoa dagoela. Udalak he-rriko etxe zahar bat erosia du dagoeneko ho-rretarako. Gaztetxeak ere kultur guneak di-ra, gazteendako batez ere, beraz ezin ditugu ahaztu Irurtzungo Larrazpi, Lakuntzako Bil-

Toki, Etxarri, Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordiko gaztetxeak».

Altsasuko eta Irurtzungo kultur koordina-tzaileen iritzia jaso du Guaixe-k. «Gure Elxea txiki gelditu zaigu, gela gutxi daude. Hau de-la eta, kultur instalakuntza guztiak sakaba-naturik daude», dio Altsasuko kultur koordi-natzaile Mari Karmen Goienetxek. «Instala-kuntza onak edukitzea oso lagungarria da ekitaldiak antolatzeko garaian; Irurtzunen Kultur Etxea ongi dago ekitaldiak antolatze-ko», azpimarratzen du, bestalde, Irurtzungo kultur koordinatzaile Patxi Mikeok.

Xabier Larraburu

Sarean,

arraunean Demagun New Yorkeko udale-xeak web orrialde batean Man hattandik paseo birtuai bat mateko aukera ematen dizu-a.Egunkarietan eta aldizkari espeziajizatuetan horrela ira-kurriko genuke, gutxi gora be-hera: «Paseatu zaitez hiru di-mensiotan New Yorketik, etxe-ik mugitu gabe!». Interneten bili ez bazara, agian pentsatu-ko duzu mundu miresgarri bat alboratzen ari zarela, XXI. men-dea hortxe dagoela eta zu ente-ratu gabe, alegia. Lasai. Ez da horrela. Web orrialdeak jada XXI. mendean baldin badaude ere, guk XX. mendean segitzen dugu eta, azalpen honetan iku-si ahalko duzunez, etorkizune-ra bidaiatzea ezinezkoa da.

www.newyork.org sakatu eta zazpi edo zortzi minutuz zain egon beharko duzu pantailan zer edo zer agertu arte. Horri In-terneteko geldotasuna deitzen

zaio eta arrazoiak asko dira: te-lefono hariak, zure ordenagaiiu txikia eta modena XX.mende-koak dira eta ezin dezakete mo-du azkar batean orrialde hortan jarri dituzten hiru argazki eta animazio bat jaso. Ditxosozko animazioa ikusteko, poiizi bat besoak mugitzen esate batera-ko, hiru minutuz egongo zara zain. Azkenean poliziaren az-pian dagoen leloa, 3D Walk, ikusi eta sakatzen baduzu bes-te orrialde batera pasatuko za-ra (minutu gehiago). Orain azal-duko dizute zure ordenagailuak zer behar duen paseoa emate-ko, 3Dplug-in artxiboa zure sis-

teman egon behar dela hain zu-zen ere, eta artxibo hori deskar-gatzeko helbide berri bat eman-go dizute. Berrizsakatu, berriz zain,beste orrialde bat (bere animazioarekin noski) eta ha-mabost minutu bete dituzu jada deus ere lortu gabe. Azkenean artxiboa deskargatzeko klika-tzen baduzu seguraski honela-ko mezu bat agertuko zaizu pantailan: 30 minutu falta dira artxibo osoa jasotzeko. E?! Amorratua eta hogei minutuz paseo birtualaren atzetik ibili ondoren bertan behera utziko duzu. Ikusten duzunez XX.men-dean segitzen dugu: Iruñean zaude, ordenagailutik kable bat ateratzen da telefonora, San Cernineko kanpaiak entzuten dittizu, hamarrak, gero San Lo-rentzokoak joko dute beti pixka bat beranduxeago, tabakorik gabe zaudela ohartzen zara. Ordenagailua itzali eta bazoaz. Benetako paseoa emango du-zu, XlX.mendean bezala.

ostirala, 1998ko uztailaren 31 ostirala, 1998ko uztailaren 31

Page 4: Lesaka eta Azkarat «Bestelake Sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean eguna, k oskarb esi - natzea desiratzen dugu, edo beste-la esanda,

jafarkaria

Santxotenaren etxe-iiuseoa, Xabier Saritxotena:

«Etxe honek nire agote izatearen harrotasuna

isladatzen du»

Eskultore, sukaldari eta poeta arizkundarrak omenaldia egin

nahi izan die bere arbasoei Bozateko bere etxea atonduz

eta museo bihurtuz. Gaur ofizialki irekiko den museo

horretan, hogeita hamar urtetan eginiko eskulturak eta bere aitatxi-amatxien lantegia

eta sukaldea izanen dira ikusgai.

j \ GOTA JENDE POBRE XAMARRA ZEN, EZ ZUTEN # \ modurik bizitzeko beren eskuez aparte. Ho-rregatik, beti egin behar zuten lana besteentzako. Hemengo agote guziek Ursua jauregiko jauntxoa-rentzat egin zuten lan. Lana eginez espezializatu egin ziren, bai egurrean, bai burdinan, harrian edo musikan, ehiztari zein arrantzale gisa. Instintu ho-rrek berean jarraitzen du, eta klase bat ematen di-zu. Hemengo seme-alabak edozein lekutan egongo dira, baina beren ofizioekin jarraitzen dute, beren tailferrekin. Agotak oso pertsonaia bereziak ziren, ageri da beren etxeetan, sobera ederrak dira. Be-raien izaera erreibindikatzen dut». Xabier Santxo-tena (Arizkun, 1946) eskultorea, sukaldaria eta po-eta da, eta, batez ere, agota. Normalean, Artxinie-gan (Araban) bizi da, ba ina Arizkunen ere b a d u etxea, baita Bozaten ere. Azken hau agoten etxea da, bere aitarengandik har tu duena. Santxotenak behin eta berriz erraten duenez, berak bostgarren belaunaldia osatzen du.

Hantxe, Bozaten, hogeita hamar urtetan eginiko bere obrarik onenak erakutsiko ditu batetik. Bes-tetik, aitatxiaren lantegia eta amatxiaren sukaldea izanen dira ikusgai . «Omenaldia egin nah i izan diet. Amatxiari sukaldearekin, bere antzinako tres-nekin, eta aitatxiari bere lantegiarekin». Santxote-nari haiengandik datorkio lanbidea: eskultura ai-tatxiarengandik eta sukaldaritza amatxiarengan-dik. «Derrigorrez egin behar duzu haiena, odolean baitaramazu», aitortzen du eskultoreak.

Eskultorea, sukaldaria eta poeta «Hasiera ba tean , etxean ikasi takoa egiten duzu, zurgindegian egurraren usa ina har tuz . Hortikan hasten zara, etxean gauzak ikusiz. Hor sortzen zai-

zu grina. Nik bostgarren belaunaldia osatzen dut. Aita hemengo zurgina zen, baita tailagilea ere. Gaz-te denboran estudiatzen has ten zara, lanean has-ten zara eta dene tarako denborar ik ez daukazu . Eta ni, 22 ur tekin , has i n in tzen gauza a r r u n t a k egiten. Lehenengo lana Eskua izan zen, nire aita-txiaren eskua . Doneztebearra zen bera , a m a r e n partetikan. Gero euritako-ontzi bat eta ordulari bat egin nituen. Horiek egin n i tuenean Zumarragako jatetxe batean ari nintzen lanean. Jorge Oteizak la-nak ikusi eta zera galdetu zuen: «Zeinek egin ditu gauza hauek».-Neureak zirela esan nion. «Hemen-dik aurrera esku l tu ra egingo duzu», e ran tzun zi-dan. Eta, harrezgero, bere eskutik eskul turan sar-tu eta Jorgek esandakoa egin dut».

Sukaldaritza, berriz, arestian erran bezala, ama eta amatxiarengandik datorkio, biak sukaldar iak baitziren. Santxotena 14 urte inguru zituenean ha-si zen Izpegiko Bentetako sukaldean. Ondoren. Do-

Abstrakzioekin hasi bazen ere,

orain Santxotenak gauza ezagunak irudikatzen ditu. •

J A G O B A M A N T E R O L A

nostiara joan zen hotel batetara. Sustraia bazuen. Bi amatxiak ziren sukaldariak, mondongerak eta emaginak. «Poeta izaten ere saiatzen naiz. Egune-ro, goizean goiz, olerki bat egiten dut . Beharrezko gauza da niretzat. Esan nahi dudana hitzen bidez esaten du t poesiarekin. Esku l tu ra gauza bera da baina plastika arloan». Hiru arteetan gustora ibil-tzen bada ere, azken boladan sukaldaritza utzi egin du. Familiak jatetxeekin jarrai tzen du eta Xabier Santxotenak eskultura eta poesiari ekin die gogor.

Santxotenak erlazio oso haundia ikusten du su-kaldaritza eta eskul turaren ar tean. «Askotan, su-kaldean nagoela, hezur bat har tu , txerri hanka bat adibidez, eta honek duen formaz ohar tzen naiz. Gero, ikusitakoa eskul turara eramaten dut. Orga-nizismo formak sukaldetik datozkit askotan. Alde-rantzizkoa ere gertatzen zait. Zenbait alditan, es-kul turan ari naizela, jo ta mailuarekin zein zizela-rekin, sukaldea dut buruan».

Egunkaria ostirala, 1998ko uztailaren 1 7a

Baina guzi hau ez zaio ezerezetik sortu. Santxo-tenak zenbait ipar jarraitzen ditu. «Lehenbiziko ipa-rra etxean ikusitako gauzek markatzen dizute. Bi-garrenik, eskul turan, nik zorte izugarria izan dut Oteiza ezagutzeagatik. Harreman oso haundia dut berarekin. Berak hainbeste animo eman dit. Horti-kan aparte izan ditut beste batzuk ere: Jose Gue-rrero margolaria edo Roberto Mata Etxaurren, esa-te baterako. Azken hau arkitektoa eta margolari su-rrealista zen, txiletarra jaiotzez, eta zera esan zidan behin nire eskultura baten gainean eserita zegoela: «Hemendikan olerki bat atera daiteke».

«Poesian ere ipar handiak ditut. Jorgeri (Oteizari) ikusi izan diot nola idazten duen, bere olerkiak pa-satzen baitzizkidan irakurtzeko. Pribilejioa izan da niretzat. Txilen, Isla Negran, Pablo Nerudaren etxe-

iozateko agotak Agotd ialHerriko zenbait to-kitam teziki Nafarroa Garai-ko ipa anbizi zen giza taldea osata tArraza madar ikatu-tzatk tandabetidanik, inong soirik gabe. Herri si-neske sraten omen zuen lege-nardi ndorengoak zirela, hatsi ijarria zeriela, gonorre-akjo» lela, mukirik ezin zute-laboti goak oker zituztela edotal iko gangailarik ez zu-tela.f iakalde batera utzita, argi* skalgizarteak mende-tan zd Stak baztertu egin di-tuela.

»rria azaltzeko maki-naba' mag0: g 0 ( j 0 a r r j a u a k ; zirela. magnok Orreagan gal-duriK iduak, juduta r rak , maifl brengoak edo mai-rueng kesirikoak... Deneta-rik aif tHerri xehearentzat nazfc «sakorrak besterik ez ziren eta horregatik baz-

tertzen zituzten. Hau guzia aspal-diko gauza dela pentsa dezake ba-tek edo bestek, baina Xabier San-txotenak bizi izan du bazterketa hura : «Nik gazte denboran ikusi izan dut hemen zegoen diferentzia. Herrikoek forma despektiboan be-reizten zuten jendea. Hemen beti esan izan da 'bozatarrak' edo 'ago-tak' irain gisa». Oraindik ere XX. mendean agotek beldur zioten Arizkunera hurbiltzeari, h a n egi-ten zizkiotenengatik. Horren ingu-ruan, badago kondaira ba t erraten duena agotak, Bozatera heldu zire-nean, Ursuakojauntxoar iba ime-na eskatu ziotela basoko zuhaitzak mozteko beren etxetxoak eraikitze-arren. Egun osoan lanean ibili on-doren lotara joan ziren iluntzean. Gauez ar izkundarrak Bozatera hurbildu eta enbor guziak aizkoraz txikitu zizkieten. Dena den, h a u kondaira ba t besterik ez da, eta, egun, egoera normaldurik dago.

an egon nintzen ere. Bere poe-sia i rakurr iz eta bere bizitza e z a g u t u z e r e d u t z a t h a r t u n u e n . D e n a den , b iguneg ia iruditzen zait. Poesia bortitza-goa dut atsegin; hala nola, Ce-sar Vallejo, Vicente Eudobro, Leon Felipe, Baudelaire edota G e r a d o Diego. Guz i h a u e i omenald ia egin diet nire es-ku l tu rek in (Baudelaire, «Las flores del mal»; Gerardo Diego, «Enhiesto surtidor»)».

Basoen erotlka eta Udalarekin ituna

Oraintxe, Santxotenaren era-kusketa bat dago Elizondoko. Basoen erotika du izena era-kusketa horrek. «Organizismo h u t s h u t s a da - e r r a t e n d u S a n t x o t e n a k - . Haizeak, ho-tzak, suak edo eguzkiak for-mak sor tzen di tuzte e ta zuk begia bes t e r ik ez d u z u j a r r i b e h a r . P ixka b a t k o n p o n d u eta baduzu eskul tura . Forma horiek askotan erotikoak dira,

argi eta garbi ikus daiteke hori erakusketan. Bada-go enbor batean sartutako zakila dirudien eskultu-ra bat. Horretaz aparte, badaude Basandere, Medu-sa edo Lamiak bezalako obrak, oso erotikoak ere. Beste aldetik, erakusketaren beste gai bat basoare-na da. Han ikus daiteke egurrez egindako baso bat, basoaren ark i tek tura i rudikatzen duena . Haizea nola pasatzen den zuhai tzen artetik, hori islada-tzen du. Egitura oso goxoa du, bizi bizia».

Erakusketaren beste sail batean zazpi bu ru dau-de, oso txikiak, Santxotenarentza t oso per tsonai garrantzi tsuak irudikatzen dutenak: Lope de Agi-rre, Francisco Alsua aitatxia, Jorge Oteiza, Unamu-no, Sabino Arana, San Inazio Loiolakoa eta S a n Frantzisko Xabierkoa. Zazpi obra oso ederrak. Han daude ere lamien b u r u a k eta Bozateko amatxien b u r u a k . Hauek d e n a k h a n d i a k egin n a h i d i tu , Francisco Alsua bere aitatxiaren b u r u a r e n tamai-nakoak.

Santxotenak, ba-tez ere, zura lantzen du berarentzat ma-terialik goxoena de-lako. «Brontzez ere baditut lanak baina hori beste tailer ba-tean aparte egin be-h a r r e k o gauza da . O r a i n t a i l e r b e r r i b a t p r e s t a t z e n ar i naiz, non zeramika l a n d u k o d u d a n , modelatu eta bertan egosi. Burni beroa-r e k i n ere h a s i k o naiz pixka bat. Bur-ni g o r r i t u a h a r t u eta mailuaz zanpa-tu fo rma emateko, a n t z i n a k o a roz t e -gietan bezala». Era-

kusketa uztailaren 28a arte egonen da irekirik Ariz-kunenea Kultur Etxean, arratseko 7etatik 9etara.

Santxotenak gaur irekiko den museoarekin, ba-tetik, ber tako j endear i egin nah i zien omenaldia eta, bestetik, bere obra erakutsi nahi zuen. Horre-tarako bazituen lau etxetxo: bat betidanik bere au-rrekoena izanikoa eta beste hiruak bere aurrekoek erosiak. Santxotenak berak bos tgar ren ba t erosi

KJstfctr ka r 13 5

. Santxotenaren estraineko obrak, museoak bezala,

bere aitatxia omentzen du. •

J A G O B A M A N T E R O L A

zion Mexikon zegoen bere j abea r i . Hau egin eta konponketei ekin zien. «Konponketa izugarria egin nuen, bistakoa da», aitortzen du Santxotenak. Bost etxetxoen egitura errespetatzen saiatu da, horma nagusiak mantenduz, sukaldeak agerian gera zite-zen. Baztan Balleko alkate Francisco Jose Oiarza-balek kontatzen du nola sortu zen Udala eta San-txotenaren arteko hitzarmena: «Orain bost urte ko-m e n t a t u zigula etxea konpondu nah i zuela. Mo-mentu horretan fundazio antzeko zerbait egin be-ha r genuela pen t sa tu genuen. Principe de Viana erakundearekin hitzegin, baina ez genuen ezer er-dietsi. Orduan , berak konponke tak bere aldetik egitea erabaki zuen. Bukatu zituenean berriro dei-tu zigun eztabaidatzeko zer egin zitekeen eta zer egitera prest geunden. Guk berehala ikusi genuen Santxotenaren asmoa oso onuragarr ia zela. Izan ere, uste dugu oso garrantzitsua dela Baztan Balle-ko leku ezberdinetan eskaintza ku l tu ra lak para-tzea u d a n etortzen den j endeak ikus teko zerbait izan dezan, pa isa iaren eder tasunaz ez gozatzeko soilik. Beraz, erraz iritsi ginen akordio ba te ta ra . Udala kudeaketaz arduratuko da. Horretarako lau per tsona kon t ra ta tu ditugu u d a n erakusle lanak egin ditzaten. Hauek azalpenak emanen dituzte: zein eta nolakoa den bere obra, agoteen bizimodua, etxebizitzaren ezaugarr i e tnografikoak, eta aba-rrak».

Bozateko musedak eskul tore a r i zkundar ra ren lana ezagutaraziko die bere herrikidei. Izan ere, Eli-zondon bere eskultura bakarra dago, udaletxe on-doan dagoen iturriko lamia. «Bertako art istak he-men estimatuak izatea nahi dugu», aipatzen du al-kateak. «Santxotena eskultore entzutetsua da eta guk ere gure esker ona erakutsi nahi genion». Baz-tanen, orain arte, ez zegoen museorik. Arizkunenea Kultur Etxean ur tean zehar badaude pintura era-kuske tak , uda pa r t ean ugal tzen direnak. Orain, gainezka dago aretoa, izan ere, urte oso batetarako okupatur ik dago. «Balleko museo etnografiko bat egin nahi izan genuen -aitortzen du Baztaneko al-kateak-. Horretarako «Mairuen Etxea» genuen bu-ruan baina Udala ez zen gai izan eta ez da gai mar-txan jartzeko. Ideia badugu, baina ezin izan dugu burutu».

Baztanek, azkenik, izanen du museo bat. Xabier S a n t x o t e n a r e n a . Honentzat, bere ar-basoen etxea ireki-tzeak h a r r o t a s u n a suposatzen du: «Ha-r ro nago ne re l ana hemen edukitzeaz, antzinako bere tres-n a k h a n ego t eaz , nere amatxiren s u a e t a g a u z a k h o r ikusteaz. Oso harro nago. Hemengo jen-d e a k , j a d a n i k , ez du konplejurik ago-ta i za teaga t ik . Le-h e n , a g o t a i z a t e a gauza beldurgarr ia zen . Lehen e s a t e n d u d a n e a n g a z t e n intzeneko garaiaz ari naiz; agotak, bo-z a t a r r a k b i g a r r e n

mailakoak ziren. Egun, jarrera hori aldatu egin da, har ro daude, ha r ro gaude. Etxe honek nire agote izatearen har ro tasuna isladatzen du». Harrotasun horrek sorturik&eskulturak ikusteko parada aurki izanen dugu. Izan ere, Santxotenaren etxe-museoa gaur, arratseko seietan, irekiko da Bozaten.

—e» Asier Azpilikueta

ostirala, 1998ko uztailaren 17a Egunkaria

Page 5: Lesaka eta Azkarat «Bestelake Sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean eguna, k oskarb esi - natzea desiratzen dugu, edo beste-la esanda,

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t ' k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Jose Ignazio Gerriko eta bere 'saiakera'

Ez da Gerriko euskai l iteraturaren unibertsoaz arduratzen

direnei orrialde gehien zirriborrarazi dien egileetarikoa,

tamalez, nahiz azken urteetan neurri batez, hutsune hau

betetzen ari dela iduri dezakeen

Ez du honek esan nahi Gerrikoren lanak ez

duela interesik sortu, eta arras ona da, orohar, idazle honen gainean nagusitu izan den juzkua. Alabaina, urtetan argitara izan gabe bere lan ia bakarra arrazoi guztiak direla eta, egun ere, arras eskura-gaitza zaigu, ezpada liburute-gi zenbaitetan, 1858.eko edi-zioa dagoen bakarra baita, eta kritiko guztiak ados dira-tekeen arren, oraino ez du klasikoen argitalpen berrietan tokirik egin.

Gerriko berari buruzko ikerketa saiorik ere berandu etorri zaigu, eta hobegarria delakoan gaude. Alabaina, eskergaiztokoak ginateke lan honek uxatu dituen ezjakin-tasunak onartuko ez bageni-tu. Jose Ignazioren izena daraman sariketa berean ira-bazle, Pello Joxe Aranbururen taldeak beste sariketa-lan baten ardatza izan du Gerri-ko, eta horri zor behar zaio segurarraren gaineko argi-ilu-nak gutxiz gehien garbitzea.

Jose Ignazio Gerriko Ena-tarriaga Seguran jaio zen 1740.eko urtarrilaren 4an, nahiz bizitza gehiena amaren herrian eman, Mutiloan ale-gia. Gazte zela, 13-14 urtere-kin gutxi-goiti-beheiti, Madri-lera joan zen amaren aldetiko osaba batengana, Jose Ena-tarriagarengana, hots, zeina, mailegu etxeko nagusia izate-az gain, Oñatiko kontearen artxibazaina baitzen. Osaba-ren bitartez hainbat jauntxo eta handiki ezagututa, azke-nez Ataungoa zen Felipe Alto-lagirre Zufiriak, Donejakueko ordenaren zaldunak eta Indietako kontseilu gorenaren kontatzaileak, bere gain hartu zuen bulegari. Orduan izan zen teologiari ekin zionean, San Isidroko ikastetxean. 1762.ean Mutiloko benefizia-dua zen J u a n Telleria hil

ostean, hartan sartzeko eska-era egin zuen, ber urtean lehenbiziko tonsura Miranda Argaizengandik jasorik, haa-tik apezteari oraino ez zion heldu, eta 1764.ean eginen zuen, Mutiloko benefiziadutza jasotzearekin batera.

Asko idatzi bazuen ere, lan bakarreko egilea izan zela esan liteke lasai aski, Cñstau doctriña guztiaren esplicacioa-ren sayaquera euscarazco pla-tica edo doctriñetan partiturik. Ezagun da honakoa ez zela bizi zeno argitara eman -1824.eko otsailaren 23an zendu zen-, eliz zentsurak gainditu zituenean, dirua ara-zoa izan baitzuen, eta geroago ere, Gaztelako kontseiluak beharreko bai-menak ema teko lan o(soa itzul-tzea eskatu baitzion, , bestal- //i de, gure txoko honetan aspal-dian jada

ekarria dugun zioa, eta horregatik ere, erepikatuko ez duguna.

1847-1849 urte bitartean Gipuzkoako apez batzarreak argitarabako zenbait euskal eliz-lan ateratzeko erabakia hartu zuen. Asteasuko Agirre-ren lanekin batera, baita Gerrikorena eta Felipe Agus-tin Otaegiren predikuak zeu-den. Alabaina, eta Iruñeko apezpikuaren baimena jasorik ere, ezin izan zen Gerrikoren lana, ez eta Otaegirena ere, Agirrerenarekin atera diru fal-taz. Itxaron beharko da, beraz, 1858,era arte, noiz emakume batek utzitako diruari esker, Gerrikoren libu-rua estrainekoz atera baitzen.

Gerrikoren liburua kristau ikasbidearen azalpen luzea I da, jaiegunetako mezetako sermoietan emana, apaizek | pulpitotik irakurriz eliztarrei 1 azaltzeko eran. Bi alekiak dira, eta osotara 114 dotriña | edo sermoi dira jasotzen dire- 1 nak, hogei minutu inguruan j esatekoak, eta guztietan gal- ! dera-erantzuna erabide zaha-rraren bitartez emanda, eta nahiz erantzunak neurrigabe-koak iduri, ez du galtzen honen funtsa zuzendua, bada, Euskal Herrietan nahiz Gazte-la zaharrean erabiltzen zen Asteterenean oinarria bai-tzuen. Lehenbiziko liburukian 53 prediku daude, dogma eta

fedeko egiak nahiz otoitza gai nagusiak dituzten bi

zatitan, eta hauen aurretik, Gerriko-

ri buruzko sarreratxo laburra eta Gerrikok berak ondu

erdal sarrera daude. Bigarren

liburukian 61 sermoi

daude, eta morala nahiz sakramentuak izkiriagai duten beste bi zati-tan ere badaude.

Ez zen orain arte aipatu Gerriko izen horretako euskal idazle bakarra. XIX. mendean Jose Ignazio Gerriko Urkiola josulagunai izan genuen. Zeraingo aizpea auzoan 1806.ean sorturik, Oñati eta Iruñean irakasle eta Madrilen nahiz Belgikan nobizio maisu ihardun ostean, Filipinetara joan zen misiolari, eta Mani-lan zendu zitzaigun 1883.ean. Jesu-Cristok gurutzean esan zituen azkeneko zazpi-itzak idatzi zituen Euskal Erria aldizkarian agertu zirenak.

P a t z 1 k P e r u r e n a

Mihia haragi bizitan

Orain bizpairu hilabete, Erdi Aroko j aunen Ederra

deitura nobleko maisu batek, euskarar i buruzko

letani horietako bat eskatu zidan, eta honako erdi-

plajio hauxe atera niri. Barkatuko (edo estimatu-

ko?) ahal dit Motzak. Gero jakin nuen Sara delako aktoresa txin-

txoak errezatuko zuela I ruña zaharreko euskal s ines tunen

artean, eta Anabel Arraizari igorri nion zinez eta faxez Barranka-

ra. Geroztik ez dut deusen berririk ukan. Orain hurrena, giltzur-

din batetik arrunt gaizki omen dabilela Sara, eman didate adi-

tzera Goenkalen. Berria txer tatuko ote dioten, gorroto duen

aitaren zaharra, alegia. Nere letani gaiztoagatik izandu ote da?

Kezkatu egin naiz, Eta, gaur iluntzean, gure aktoresa bihotzeko-

az oroitzean, giltzurdin puska hauxe txertatzea erabaki dut eus-

kararen gibelean, Sararen gisako lagun antzesle guziei, balike-

bale, nere oinazea haragi bizitan erakutsiz:

Lagunok:

Hitza eskatu didate niri

Eta zuengan egin nahi nuke haragi

Lagunok:

Euskaraz mintzatu behar badugu

Mintza gaitezen

Baina lagunok

Mintza gaitezen bizitzeko

Eta ez euskara bizitzeko.

Lagunok:

Ez dugu nahi haragi gabeko hezur hutsik.

Hitzen eskeleto xuriak ez digu ematen pozik

Lagunok:

Euskaltzain eta filologoen etsaiak gara gu

Guretzako hitzak ez dira apaletan altxatzeko hartxuriak

Geure hatsez edo herdez zikindutako kristal biziak baizik

Eta lagunok

Kristal biziokin osatzen dugu geure ispilua

Eta ispilu honetan geure burua sumatzean

Haserretu, poztu, edo ikaratu egiten gara

Lagunok:

Euskaraz egin nahi badugu,

Ez dugu nahi egin euskara xuriz janzteko,

Geure arima euskaraz nabar eranzteko baizik.

Ez lagunok

Ez begiratu niri horren ixil eta goibel,

Mihia dugu eta zimeltzen ez den lore.

Bai ederra, hizketa haragitu gurea.

Lagunok: egin dezagun trufa eta irri

Euskaraz urte osoa da eta udaberri.

Motxorrosolo

Festen ingurura T I ORRELAKOETAN ASMATZEN OMEN DU, DENA DU ALDE. J A I GIROAN

I I erraztasuna da nagusi. Lozorroan sartzeko egokiera. Gabe-ziak izkutatzeko tenore aproposa. Sekulan beteko ez diren planak. Alta, festa mota ezberdinak egon badira. Zenbaitsuetan besterik ez bada, gisa ezberdineko etenikak lortzen^lituzte. Arrosara muga iga-rota helduko direnen kopuraa ezagutzea besterik ez zaigu falta.

Egunkaria ostirala, 1998ko uztailaren 1 7a ostirala, 1998ko uztailaren 17a Egunkaria

Page 6: Lesaka eta Azkarat «Bestelake Sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean eguna, k oskarb esi - natzea desiratzen dugu, edo beste-la esanda,

Mafarkaria 7

Kalaxka peñako k ideak lupe ordoM «t« Kottj lantzi

«Adin tarte guztiek dute beren lekua sanferrriinetan»

25 urte betetzen ditu aurten Lesakako

Kalaxka peñak. Igandean hasiko diren

sanferminetan ospakizun ekitaldiak egingo

dituzte, urte hondarra bitarte luzatuko

direnak. Sanferminek, besta egiteko moduak

eta euren taldeak berak izandako aldaketez

mintzatu gara.

ZE R J E N D E BILTZEN DA KALAXKA

peñan? 40 urteen bueltan dabilen jen-

deagara, 41, 42... urte. Gehienek 17 ur te genituela sortu genuen taldea. Orduan 17 mutil ginen, eta ordudanik, gure koadrilara hurbildutako jendearekin osatu dugu peña. Neskek parte hartze-rik izanen zuten edo ez eztabaida-tu izan genuen garai hartan, eta ba ie tz e r a b a k i g e n u e n , b a i n a lehendabiz iko u r t e h a i e t a n ez parte hartzea erabaki zuten, ezta-baida bera edukitzeagatik. Hala ere, p e ñ a k i d e a k ez izan a r r en elkarrekin ibiltzen ginen. Irrintzi gure arerioak izan diren peñekoek in seg i tzea e r a b a k i g e n u e n n e s k e k , n a h i z e ta gero eurekin aritu. Zen-bait akta anonimo-t a n n e s k e n p a r t e h a r t z e a r e n a u r k a a z a l d u z i ren batzuk. • Zertan aldatu da

25 urte hauetan Kalaxka peña? Gazte i za te t ik

gehienak guraso izatera pasa tu garela, eta seme-alabak ditugu. Horrek bes ta egiteko t enorean anitz murrizten du. Garai hartan lokal bat ere bagenuen. Hura txu-kuntzen eta konpontzen denbora f ranko p a s a t u genuen, afar iak egiten genituen, bestak, madale-na bes tak antolatzen genituen, ibilaldi neurtuak... • Eta Lesakako sanferminak

zertan aldatu dira? Hagitz anitz aldatu dira sanfer-

minak, nahiz eta programa bera den. Ohiturak aldatu dira. Txaran-garen gibeletik ibiltzen ginen egun osoan, eta arratsean musika bu-katutakoan ostatuak itxita zeude-nez solasean aritzen ginen. Besta gehiago egunez egiten genuen. Gaur egun gaupasak dira bestak, eta egunez denak lo egoten dira.

«Gazte izatetik,

gehienak, guraso

izatera pasatu gara,

eta seme-alabak

ditugu. Horrek beste

egiteko tenorean anitz

murrizten du»

• Programak berdintsua izaten jarraitzen badu, zertan alda-tuko zenukete? Zaila da programa aldatzen.

Batzuetan pentsatzen dugu kul-tur ekintza gehiago behar lirate-kela , b a i n a b e h a r b a d a ez da s a so i r i k h o b e r e n a , gehiago eskertuko genuke ekitaldi horiek sanfermineta t ik kanpo balira. Zezenetara jende gutti biltzen da orain lehenagoko aldean. Jen-de helduarentzako gauza gehia-go izaten zen beharbada, diana goizean goiz, txa ranga eguer-dian...

Gure artean solastu izan gara, nahiz eta j e n d a u -r r e a n inoiz ez erran, ea noiz atera ahal izanen ginen emakumeak ezpa-t a d a n t z a r i g i sa , Zubigainekoa dan-tza tzeko . Gure artean anitz solas-t u izan ga ra , e ta inoiz ez gara hase-rretu izan. • Nola o s p a t u k o d u z u e urteurre-na?

25. zen tenar ioa j a r r i diogu ospakizunei, batzar batean kide ba tek behin eta berriz esaera hori errepikatu zuelako. Gure koadrila hagitz irekia izan denez, eta kanpoko lagun anitz gurekin ibili izan denez jende hori guztia loka l iza tu dugu eta a n t o l a t u ditugun ekintza guztietara gon-bidatu dugu. San Fermin bezpe-rean, uztailaren 6an, afari ba t a n t o l a t u dugu , u r t e r o egiten duguna. Peñen egunean ere baz-karia eginen dugu ohi bezala. Bertze urteetan danborradan ez gara a te ra izan, ba ina a u r t e n atera eginen gara, gure haurre-kin batera. Baina berezitasunik handiena azken egunekoa iza-nen da. Gure gurasoen garaian b e s t a k b u k a t z e k o Txaka inen berendua egiten zen. Guk hori

ezagutu dugu, baina bestak gero segi tzen zuen . Hori be ra egin nah i dugu konben tu aitzineko parkean, eta fritada-jate horreta-ra Irrintzi peñakoak ere gonbida-tu d i t u g u . Ora in bi u r t e be te z i tuz ten ha iek 25 u r t e a k , e ta betidanik gure etsaiak izan dira. Gero t x a r a n g a r e k i n d a n t z a n herr ira ja is ten ginen, eta pieza berezi ba t dago, b e r r e s k u r a t u nahi duguna.

Zialdo auzoko m a d a l e n a k berreskuratu nahi ditugu. Hau-rrentzako jokoak, herri bazkari ba t e ta mus ika an to la tu dugu. Udazkenerako mendi martxa bat, E r r ioxa ra txango ba t , I r r in tz i p e ñ a k o e n a u r k a u r t e ro egiten dugun futbol partidua... antolatu ditugu.

• Gazte ez denak lekurik ba al du sanferminetan? Dudarik gabe. Adin tarte guz-

tiek bere lekua dute, bakoitzak bere tar tea auke ra tu behar 'du . Bakoitzak bere garaiko sanfermi-nak aukera tzen ditu, guk gure gazte denborakoak, gaur egungo-ek oraingoak. Danborrada anitz egi ten g e n i t u e n , t x a r a n g a r e n g ibe le t ik ib i l t zen g inen . . . e ta ora indik bes t a egiten segitzen dugu.

Bi lesakar hauek Kalaxka peñako kideak dira; Kotte sorreratik, eta Lupe ere bai ia-ia. Bestazale amorratuak dira, baina seme-alabak eta urteak oztopo direla onartzen dute. «Eta eskerrak amatxiak oraindik bizirik dauden, eskapadaren

bat egiteko...» #

Lesakar petoak diren heinean, ez dut̂ inoiz hutsik egin Lesakako

sanferminetan, eta koadrilan norbaitek huts)>egin badu egoera arraro samarra

izanen litzatekela onartzen dute. Iruñek6 sanferminetan ere maiz egon izan

dira, baina beti Lesakakoak bukatu ondotik. #

40 bat lagunek, eta horien 56 seme-alabek, osatzen dute egun Kalaxka peña. Lehendabiziko urteetan txapela, blusa eta kalaxka —joarea— soinean

eramaten zuten, baina egun blusa baino ez dute eramaten.

• Zer egin behar da 25 urtez koadrila batek irauteko? Gure ar tean beti solastu izan

dugu, gauzak argi utzi izan ditu-gu, nahiz eta iritzi hagitz kontra-jarriak eduki. Anitz eztabaidatu dugu, batez ere egoera politiko berezia bizitu dugulako, ba ina e lkarren e r respe tuan oinarr i tu dugu beti gure har remana . Hor egon da, batez ere, 25 urte iraute-. aren sekretua. Urte osoan elka-r r ek in ibi l tzen ga ren koadr i la ga ra , e ta ho r r ek ere, ezbai r ik gabe, lagundu egiten du. Besta-zaleak gara, eta hori ere garran-

tzitsua bada, umorea izan baitu-gu beti, eta batez ere bestarako gogoa. • Kanpotik datorrenarentzat

zein gomendio egiten duzue? Jende itxia izan arren, sanfer-

m i n e t a n hag i tz i rek iak iza ten -gara lesakarrak. Eta besta haue-tan sartzea hagitz erraza izaten da. Horregatik, ongi pasatzeko a s m o a r e k i n e to r tzea ba ino ez dugu gomendatzen. Ongi etorria izaten bai ta jendea egun horie-tan.

Jon Abril

ostirala, 1998ko uztailaren 31 ostirala, 1998ko uztailaren 31

Page 7: Lesaka eta Azkarat «Bestelake Sanfermiriako ezezaguna ... · da gainean dugula, oporrak eta san-ferminak atean eguna, k oskarb esi - natzea desiratzen dugu, edo beste-la esanda,

Egunkaria

• ost irala • 1998ko uzta i laren 1 7a

Kike Diez de Ultzurrun

Joku demokratikoaren

gairi

da h a s m e n t a k o u r r ina la-rrazkeneko hauteskundeez

zipriztinduta daukate Mendebal-deko Auzaerkidegoan. Zaila da ja-kitea zer gertatzen ari den, baina zarakadiaren artean xendaren bat edo bertze atzeman daiteke. Horra, konparaziotako, hango Parlamen-tuan, -nahita, nahi gabe, ezinber-tzean-, sortzen ari den gehiengoa, eztabaida gorria ekarri duena. Bi-•txia da zinez, bozketa horien karie-tarat, Espainiako ele zurien solas-lekuetan erraten ari direna, hots, delako indar metaketa horiek ha-t sa ematen diotela indarker iar i . Urtetan, aho mihitan ibilitako hitz purrustadaren bitartez, goraipatu dute joku demokratikoa, Legebil-tzarra santutegi bihurtu arte, eta, orain, joku demokratiko hori haien aldekoa gertatzen ari ez denean, harat honat, zabaltzen ari dira ho-rrek ez duelabalio, eta, saiatzen ari dira lejimitatea kentzen, udazke-neko bozetan talde abertzaleen in-da r r a ber tzeena ba ino apalagoa izanen delakoan. Horrexegatik, az-ken bolada honetan, inkestak pla-zaratzen ari dira, euren burutazibi-dearen erakusgarri . Inkestak, or-dea, maiz aski, erdiak ustel.

Bizkitartean, gure herrialdean ere inkesta hotsak berriki zabaldu dira eta geurtzeko hauteskundee-tan egungo egitura instituzionala-ren bi zutarri nagusiek gora eginen omen dute. Era berean, sozialisten baitako bozetan Egurenen alde jo-katu, baina hautagai hori galtzaile atera da. Hemen, han ez bezala, es-

.kuindarrek eta sozialistek izan du-te beti aginte-makila, hein handia-goan edo txikiagoa. Eta Lizarberen manerak ikusi ta ez dirudi indar trinkoeta hertsi horretan muntako artesirik agertuko denik. Ikusiko.

KONTZERTUAK

I Tutera: Carlos Abadek gaur, 20.30etan, Lacura t abernan kantatuko du. Bi ordu beran-duago Manolo Garciak zezen plazan kontzertua eskainiko du «Arena en los bolsillos» diskaren aurkezpen gisa. E1 u l t imo de la fila t a l d e a r e n abeslari ohiak bere estraine-ko b a k a r l a r i l a n a r e n e h u n mila kopia saldu ditu dagoe-neko

> Aizoain: Gigatron taldeak kon-tzer tua eskainiko du, gaur, 23.30etat ik aitzina, Artsaia Mus ik K l u b e a n . S a r r e r a k 1.000 pezeta balio du.

I Sartaguda: Boicot eta Amenaza R u i n a t a l d e e n k o n t z e r t u a izanen da bihar Jamaica are-toan, 23.00etan.

t Iruñea: Sanferminetako barra-ka politikoek (txoznak), urte-ro bezala, kontzertuak anto-l a t u d i t u z t e b e s t e t a r a k o : a s t e a r t e a n , h i l a r e n 7 a n , Ber r i t x a r r a k , S k u n k e t a HemendikAtl; asteazkenean, 8an, Amparanoia, Lehiotikan eta Koma; azkenik, ostegu-nean, Habeas Corpus, Sozie-dad Alkoholika eta Betagarri. Kontzertu guziak Yanguas y Mirandako o rubean izanen dira OO.OOetan.

> Aizoain: Artsaian after bes tak ( tecno dance ) egonen d i ra sanfermine tan . Asteartean, 7an, Dj Eneko eta Dj Iker iza-n e n d i r a , e t a , o s t i r a l e a n , hilaren lOean, Dj Eneko eta Dj Pollo. Biak 2 3 . 0 0 e t a t i k aitzina ospatuko dira, sarre-rak 1.200 pezeta balio duela.

ERAKUSKETAK

I Lizarra: Gustavo de Maeztu m u s e o a k h a i n b a t e k i m e n a u r k e z t u k o du gaur . Arra-tsaldeko 6etan, Ignacio Zulo-agaren hamaika olio-pintura dituen emakumeari buruzko e r a k u s k e t a r e n inaugurazio

e k i t a l d i a i z a n e n da . O r d u berean, «Antonio Laita, nire m a r r a z k i a k » e r a k u s k e t a z a b a l d u k o d a m u s e o k o II aretoan. Bi ordu b e r a n d u a -go, 20.00etan, Pablo Antoña-naren «Tierra Estella» liburaa a u r k e z t u k o du te . Bestet ik , Javier Iriarteren instalakun-tza ikusteko aukera dago hel-du den irailaren 15era arte.

I Erronkarl: «Nafarroa. Etxe tra-dizionala» erakusketa ibilta-ria Erronkar iko uda le txean egonen da hi laren 15a arte. E r a k u s k e t a 1 8 . 3 0 e t a t i k 2 0 . 3 0 e t a r a b i s i t a da i t eke . Argazki eta testuez osaturiko p a n e l e t a n Nafa r roako etxe ezberdinei b u r u z k o azalpe-nak ematen dira. Antzinako t r e sne r i a , man ik i ak , b ideo b a t e t a o r d e n a g a i l u j o k u

batek ere laguntzen dute etxe t r a d i z i o n a l e n e z a u g a r r i a k ezagutzen.

> Urdiain: Mintxo I l u n d a i n e n pinturak ikusgai izanen dira Udaletxeko k u l t u r a re toan , uztailaren 4etik 8ra.

> Llzaso: Herr iko Kuar t e l enea etxean , «Nafarroako basoak» erakuske ta ikusteko aukera dago h i l a r e n a z k e n e g u n a arte.

I I ruñea: G a u r z a b a l d u k o da Inge Morath argazkilari eza-gunaren erakusketa Zapate-r ia 40 a r e t o a n . O r d u t e g i a honako hau da: astegunetan 18 .30e ta t ik 21 .00e t a r a e ta l a runba te t an zein jaiegune-tan 11.30etatik 14.00etara. Argazkiak h i l a ren 26a ar te egonen dira ikusgai.

> Iruñea: Zezenkete i b u r u z k o

Picassoren hogeitasei urt in-tez gozatzeko pa rada izanen du Gotorlekuko Labeara hur-biltzen den edonork. Erakus-keta uztailaren 26a arte ego-nen da irekirik, as tegunetan 18.00etat ik 20 .30etara , eta j a i e g u n e t a n 1 2 . 0 0 e t a t i k 14.00etara.

I Iruñea: Urte honetako Sanfer-minetarako kartel lehiaketa-ko kartelik onenak Descalzos 72 aretoan egonen dira uztai-laren 26a arte.

BESTELAKOAK

> Iruñea: Nafar roako Antzerki E s k o l a k h a i n b a t i k a s t a r o antolatu du udarako. Antzez-p e n a , b e r t s o d r a m a t i k o a , aho t sa eszenan, zuzendari -tza eta abarrak trebatu nahi izanez gero, ikastaroetarako izen emate epea uz ta i l a ren 20ean buka tuko da, eta San Agustin karrikako 5. zenba-kiko NAEko egoitzan aurkez-tu beharko da.

> Aizoain: Cronicas Marc ianas telebista p rogramako umo-rista den Mariano Mariano-r e n e m a n a l d i a e g o n e n d a b i h a r , 2 3 . 3 0 e t a n , A r t s a i a Musik Klubean.

> Iruñea: IKAk eta AEKk euska-ra ikasteko edo maila hobe-tzeko aukera eskaintzen du u d a n . I r u ñ e r r i t i k h a s i e ta h a i n b a t her r i t ako zer renda luzea du. Ordutegi eta maila g u z t i a k d a u d e a u k e r a n . Informazioa eta izen ematea 9 4 8 - 2 2 - 2 2 - 4 6 / 6 3 - 7 7 - 9 6 edota 22-02-13 / 21-04-33.

> Iruñea: IPESek u m e e n t z a k o e u s k a r a t a i l e r rak a n t o l a t u d i t u a b u z t u a n . T a i l e r r a k abuztuaren 3an hasiko dira eta hilaren 28ra arte iraunen dute astelehenetik ostiralera, bi h a m a b o s t a l d i t a n . Izena eman eta informazioa lortu nahi duenak 22-59-91 telefo-nora deitu behar du.

H a r r i F i c t i o x i

Urdirzo-Lacostini .