lekeitioko udala · idatzizko testuak din a4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro...

46
1 Годовой план работы ГБОУ Школы №109 (2019-2020 учебный год) г. Москва

Upload: others

Post on 04-Aug-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

ESKAINTZA: Lekeitioko San Andres auzuneko urbanizazio proiektua idazteko laguntza teknikorako kontratua.

Lekeition, 2017ko apirilaren 21ean.

1. KONTRATUAREN XEDEA

Lekeitioko udalak lehentasuna eman nahi dio San Andres auzoko hiri-birgaitzeari; horretarako, Eremu Degradatu deklaratzeko izapidea hasi du Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua kontuan hartuta. Auzo txiki hau 1966.-1967. urteetan eraikitako bost bloke bakan lerrokatuk osatzen dute. Eremua hasieratik amaitu gabe egon da, espazio publikoaren, kaleen eta sarbideen urbanizazioari dagokionez, eta oraindik amaitu gabe jarraitzen du leku batzuetan.

Hori dela eta, aipatutako hiri-birgaitze jarduketen barruan, San Andres auzoko espazio publikoaren hobekuntza orokorra posible egingo duen urbanizazio obren exekuzioa egingo da.

Obra hauek honako hauetan dute eragina:

- 13 EL.SO Espazio libreen sistema orokorreko erdialdean (002 partzela, 02 etxadia, 005 poligonoa).

- 13 EL.SO Espazio libreen sistema orokorreko ekialdean (003 partzela, 02 etxadia, 005 poligonoa).

13 EL.SO Espazio libreen sistema orokorreko mendebaldean (004 partzela, 02 etxadia, 005 poligonoa).

- San Andres auzoko mendebaldeko bidea (006 partzela, 02 etxadia, 005 poligonoa).

- San Andres auzuneko herri jabari eta erabilerako barneko bideak.

Urbanizazio obren eremua dokumentu honen 1. eranskinean zehaztuta dago. Eremu horren azalera 8.195 m2 ingurukoa da.

Baldintza-agiri honek eremu horren urbanizazio-proiektua kontratatzeko baldintzak zehaztea du helburu.

2. EGIN BEHARREKO LANEN EDUKIA ETA AURKEZPENA

Indarreko araudi nagusietan eta Lekeitioko udaleko araudi berezietan ezarritako zehaztapenak eta dokumentuak edukiko dituzte Egin eta eman beharreko lanek.

Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte bikoitza utziz.

Planoak eta grafikoak DIN formatuan aurkeztuko dira, orriak tolestuta DIN A4 tamainan gera daitezen.

Page 2: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Urbanizazio proiektua bi fasetan entregatuko da:

- Hasierako onespenerako dokumentua.

- Testu bategina, beharrezkoa izanez gero.

Hasieran, hasierako onespenerako dokumentuen bi ale oso entregatuko dira, eta ondoren, hiru ale gehiago udalaren txostenak behartzen dituen aldaketekin edo aurkitutako hutsuneak zuzenduta.

Testu bateginaren hiru ale gehiago entregatuko dira, beharrezkoa izanez gero.

Bestalde, Lekeitioko udalaren behin betiko onespena jaso eta gero, bi dokumentuen kopia bat aurkeztuko da CDan.

CD horrek paperan aurkeztutako dokumentu guztiak eduki behar ditu, hau da, dokumentazio grafikoa *.dwg artxiboetan igorri behar da, ikusi ahal izateko beharrezkoak diren artxibo guztiekin (kanpoko erreferentziak eta trama-irudiekin); eskaneatutako planorik erantsiz gero, dagokion artxibo informatikoa erantsi behar da.

3. ENPRESA ESLEIPENDUNA, KUALIFIKAZIOA, TALDEAK ETA BITARTEKOAK.

Enpresa esleipendunak kontratuaren xedea betetzeko beharrezkoak diren lan guztiak egingo ditu eta lan horien edukiaz erabat arduratuko da, alderdi teknikoan zein lege alderdian, eta lanaren fase guztien entrega-epeez ere arduratuko da.

Enpresa esleipendunak bere eskaintzan egiaztatu beharko ditu lehiaketaren xedearen antzeko lanetan lortutako kualifikazioa eta esperientzia.

Enpresa esleipendunak zehaztuko du bere taldea zein pertsonak osatzen duten, eta pertsona horien titulazioa, esperientzia eta egitekoak azalduko ditu, baita lanak egiteko baliabide material egokiak ere.

Horretarako, lanetan esku hartuko duten teknikarien zerrenda bat emango du, eta haietariko bakoitzak bete behar dituen zeregin espezifikoak nahiz haien lanbide-historia zehaztuko ditu, eta Kontratuaren Arduraduna izendatuko du. Arduradun hori Lekeitioko Udalak onartu beharko du lanak hasi aurretik.

Gerora aldaketarik egin behar izanez gero, idatziz jakinarazi beharko zaio Lekeitioko Udalari, eta hark onartu egin beharko du.

Lanak egiten dituzten langile guztiek lanaren fase eta espezialitate batzuk eta besteak garatzeko gaitasun eta prestakuntza tekniko egokiak izango dituzte. Lekeitioko Udalak edozein unetan eskatu ahalko du gaitasun eta prestakuntza tekniko egokirik ez duten langileak baztertzea.

Enpresa esleipendunak bere eskaintzan proposatzen dituen laguntzaileek eta laguntza-enpresek lanean konpromisoa hartzeko gutuna aurkeztu beharko dute.

Page 3: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

4. LEKEITIOKO UDALAREN ZUZENDARITZA TEKNIKOA

Lanen Zuzendaritza Teknikoa Lekeitioko Udalaren Zerbitzu Teknikoei aginduko zaie. Zerbitzu horiek arduratuko dira lanak koordinatzeaz eta kontratua bete dadin ziurtatzeaz.

Enpresa esleipendunak konpromisoa hartuko du lanak zuzendari teknikoaren irizpideen arabera egiteko az Zuzendari teknikoak daukan eta eskatzen dion informazio guztia emango dio egileari, zerikusia badu lanekin. Halaber, kudeaketa guztiak egingo ditu egileak administrazioaren erakundeen esku dagoen informazioa eta dokumentazioa eskuratu ahal izateko.

Udalak gai honi buruz daukan informazio guztia emango dio esleipendunari. Koordinazioa egokia izan dadin, behar diren bilerak egingo dira zuzendari teknikoaren eta egile-taldearen artean, eta azken horrek, gainera, Lekeitioko Udalaren Zerbitzu Teknikoarekin harremanetan egon beharko du etengabe.

5. ESLEIPENDUNAREN ETA LEKEITIOKO UDALAREN ARTEKO HARREMANAK

Kontratuaren xede diren lanak egiten ari diren bitartean, esleipendunaren eta Lekeitioko Udalaren arteko zuzeneko harreman guztiak euren Zerbitzu Teknikoen bitartez egingo dira. Zerbitzu horiek ardura izango duen Zuzendari Teknikoa izendatuko dute.

Lanak esleitu ondoren, eta lan horiek hasi aurretik, Lekeitioko Udaleko ordezkariek eta esleipendunak bilera egingo dute, argitu behar den guztia argitzeko.

Halaber, esleipendunak lanen bilakaerari buruzko programa xehea aurkeztuko du. Lekeitioko Udaleko Zerbitzu Teknikoek onartu behar duten programa hori lanen jarraipena eta kontrola egiteko erabilgarria izango da. Programa horrek kontratu izaera izango du epe osoan, bai eta epe partzialetan ere.

6. APLIKATZEKO ARAUDIA.

Kontratu honen xede diren lanak idazteko, aplikatu beharreko araudi, jarraibide, gomendio eta legeria guztiak aplikatuko dira, eta horiez gain Lekeitioko Udaleko Zuzendaritza Teknikoak ematen dituen jarraibide guztiak, gaia araututa ez badago.

2/2006 Legearen, (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) zehaztapenak kontuan hartuta egingo dira dokumentu guztiak.

Plegu honen irizpide orokorra honako hau da: esleipendunak aipatutako dokumentuak idatzi besterik ez du egingo, eta horrekin lotutako erabaki-ahalmenak eskuordetutzat emango zaizkio.

Dokumentuen erredakzioak kontuan izango ditu kontratazio administratiboaren indarreko arauak.

Kontratazio administratiboaren indarreko arauak kontuan hartuko dira dokumentuak idazteko.

Page 4: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

7. HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Lekeitioko Udalak herritarren lankidetza eta partaidetza bultzatu nahi ditu urbanizazio proiektuak zehazterakoan eta garatzerakoan. Horretarako, enpresa esleipendunak parte hartzeko prozesuaren metodologia eta egutegia aurkeztuko ditu, urbanizazio proiektua egiteko faseetan burutu beharrekoak. Prozesu horren ondorioak hainbat irtenbidetan edo alternatibatan islatuko dira. Auzokideek eurek onetsiko dute urbanizazio proiektuaren behin betiko proposamena, eta beharrezkoa izango balitz, kontsulta bat egingo luke, non gehiengo sinpleak egin beharreko proiektua erabakiko duen.

8. LEKEITIOKO UDALAK AURKEZTURIKO DOKUMENTU TEKNIKOAK

Esleipendunak beste iturri batzuetatik hartu ahal duen informazioa gorabehera, Lekeitioko Udalak bere esku dagoen estatistika, kartografia eta agiri arloko informazioa emango du, kontratuaren xede den lanarekin zerikusia badu, eta esleipendunaren eta Lekeitioko Udalaren eta beste erakunde batzuen arteko gestioak bideratuko ditu, beharrezkoa bada.

9. ENPRESA ESLEIPENDUNAK LEKEITIOKO UDALARI EMAN BEHARREKO

LAGUNTZA

Enpresa esleipendunak Lekeitioko Udalari kontratuaren helburua behar bezala garatu eta betetzeko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu profesional guztiak emango dizkio, kostu gehigarririk gabe; besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari, erakundeei, elkarteei, espezialistei, eta abarrei informazioa ematea, Zuzendaritza Teknikoak beharrezkotzat jotzen badu, eta Zuzendaritza horrek zehazten duen lekuan, esleipendunaren idazle-taldeko kideak edonon bizi direla ere.

10. BURUTZEKO EPEA

Udalak hasierako onespena emateko lan guztia egiteko eta entregatzeko gehieneko epea 4 HILABETEKOA da, edo enpresa esleipendunak eskaintzan jartzen duena, kontratua formalizatzen denetik hasita.

Jendaurreko prozesua amaitu eta hamar egunera aurkeztu beharko dira behin betiko ebazpena jasotzeko kopiak, eta egonez gero, txostenen preskripzioak eta alegazioen ebazpenak.

Page 5: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

11. PROIEKTUA IDATZI AURREKO KONTSIDERAZIOAK

11.1. DISEINURAKO IRIZPIDE OROKORRAK

Urbanizazio proiektuak ezingo ditu garatzen duen hirigintza-plangintzaren aurreikuspenak aldatu, obren exekuzio materialak eskatzen dituen egokitzapenak izan ezik. Urbanizazio proiektuak ezingo du, inola ere, lurzoruaren araubide eta eraikingintzaren zehaztapenik jaso.

Urbanizazioko instalakuntzek eta gainontzeko elementuek ez dute partzela pribatuen zortasunik sortuko.

Proiektua egiten den bitartean, egilea harremanetan egongo da etengabe eta zuzenean udalaren zerbitzu teknikoarekin, eta hartzen dituen oinarrizko irtenbideen onespena jaso beharko du harengandik, gaizki-ulertuak saihesteko, eta horrela, lana ahalik eta gehien optimizatzeko.

Proiektua multzo osoa izango da eta bukatu egingo da, eta halako moldez idatziko da non egilea ez den beste teknikari batek obrak zuzendu eta burutu ahal izango dituen edukia interpretatzeko ezelako zalantzarik gabe. Horrez gain, halako moldez bukatuko ditu obrak non funtzionamendu zuzena eta egokia izango baita lortu nahi den helbururako. Inola ere ezin izango dira erabili baldintza agiri honetako jarraibideak, indarreko legeriak hala aginduta, proiektua osatu behar duten azterlanak edo deskribapenak ez ematea zuritzeko, edo obraren berezitasunengatik hala eman behar direnean, edo bestela, udalak hala iritzita proiektuaren barruan joan behar badira. Lanak egitean eztabaidak, kontraesanak edo interpretazio desberdinak gertatzen badira, kontratuko Klausula Orokorren Agirian ezarritakoarekin bat etorriz jardungo da. 11.2. HASIERAKO DOKUMENTAZIOA

Urbanizazio proiektua idazten hasterakoan, honako argibide hauek izango dira kontuan:

11.2.1. INDARREKO ANTOLAMENDU XEHATUKO PLAGINTZA, plangintza

sektorialean zehazturiko babes-eremuak eta urbanizazioko atzeraemanguneak

eta eraikinak beren beregi aipatuta, baita gainerako zortasunak ere (erretiroak

linea elektrikoen aurrean,…).

11.2.2. Eremuaren KARTOGRAFIA EGUNERATUA, gutxienez 1/500 eskalakoa,

Proiekzio Lauan nahiz UTMn, zonaldeko informazio planimetriko eta altimetriko

osoa zehaztasunez bilduko duena.

11.2.3. Urbanizazio proiektua idazteko aurretiazko beharrezko informazioa eskuratzea,

egin beharreko landako datu-hartzeak barne.

11.2.4. EGUNGO ZERBITZU-SAREAK. Informazioa bildu behar da lanaren eremuan

dauden zerbitzuetatik, zerbitzu-enpresekin harremanetan jarrita, eta jasotako

datuak oinarrizko kartografiako datuekin erkatu.

Page 6: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

11.2.5. Alegazioak aurkezten badira, horiei buruzko txosten teknikoak idaztea, baita

administrazio sektorialek eta hornidura-konpainiek egin ditzaketen eskaerei

buruzkoak ere.

11.2.6. Izapidetzearen ondoriozko zuzenketak eta behin betiko urbanizazio proiektua

egitea eta ematea.

11.2.7. GEOTEKNIA. Baldin eta urbanizazioaren azken diseinuak euste-elementuak edo

lurraren beraren egokitzapena behar badira edo lurra hobetu edo ainguraketa jarri

behar badira, horiek behar bezala egiteko beharrezko azterlan geoteknikoa

aurkeztuko da.

11.2.8. LURRAREN KALITATEA: Lurra kutsa dezaketen jarduerak dituzten kokaguneen

inbentarioa kontsultatuko da, IHOBEk eginikoa, eta Lurraren Kalitatearen

Adierazpena lortzeko jarraituriko prozedura egiaztatuko da.

11.3. ADMNISTRAZIO SEKTORIALEKIKO KOORDINAZIOA

11.3.1. Urbanizazioak ukituriko administrazio sektorialak identifikatuko dira eta haien

eskaerei emango zaie erantzuna. Hartara, haiei dagokienez errespetatu beharreko

herri jabariko zonaldeak eta erretiroak adieraziko dira beren beregi.

12. URBANIZAZIO PROIEKTUAREN DOKUMENTUAK

Urbanizazio proiektuak honako dokumentu hauek izango ditu, betiere hasieran Aurkibide

Orokorra adierazita:

- 1. dokumentua: Memoria eta eranskinak.

- 2. dokumentua: Planoak

- 3. dokumentua: Baldintza Tekniko Zehatzen Agiria

- 4. dokumentua: Neurketak eta aurrekontua.

- 5. dokumentua: Segurtasun eta Osasun azterlana, indarreko araudiaren arabera.

- 6. dokumentua: Hondakinen Kudeaketari buruzko Azterlana, indarreko araudiaren

arabera.

- 7. dokumentua: Kalitatea Kontrolatzeko Programa, indarreko araudiaren arabera.

- 8. dokumentua: Obra burutzeko beharrezkoak diren administrazio emakidak edo

baimenak biltzeko beharrezko dokumentuak.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 123. artikuluak (“Proiektuen edukia eta hura egitearen

ondoriozko erantzukizuna”) dakartzan zehaztapenetara egokituta egin beharko dira arestian

aipaturiko dokumentu guztiak.

Page 7: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

12.1. MEMORIA ETA ERANSKINAK

Memoriaren eta Eranskinen dokumentuan, honako informazio hau sartu beharko da:

1. eranskina. Plangintza

Proiektua Lurralde eta Hirigintza Plangintzari egokitzen zaiola zuritzea:

- Udal plangintza aplikagarria (onespen-datarekin).

- Lurralde plangintza aplikagarria (onespen-datarekin).

- Urbanizazioko eta eraikuntzako atzeraeramanguneak eta babes-eremuak, araudi

sektorialean zehaztuak (ibai eta erreka bazterrak antolatzeko LPS, EAEko trenbide-

sarearen LPS, Errepideen Foru Arauak, linea elektrikoa…)

2. eranskina. Hiri-inguruneko irisgarritasuna

Hiri-ingurunearen irisgarritasuna betetzeari buruzko justifikazioa, apirilaren 11ko

68/2000 Dekretuaren arabera.

3. eranskina. Izapideak Administrazioarekin eta zerbitzuen banaketa-

konpainiekin

Jasotako eskabideak eta dokumentazioa biltzea, hauexek barne:

- Energia banatzeko enpresaren proiektua eta txosten tekniko ekonomikoa.

- Enpresa operadoreen telekomunikazioetako azpiegituren proiektua.

- Banaketa-enpresaren gas azpiegituren proiektua.

12.2. PLANOAK

Planoen dokumentuen barnean, honako argibide hauek sartu beharko dira:

- Indarreko plangintza, araudi sektorialean zehazturiko urbanizazioko eta eraikuntzako

atzeraeramanguneak eta babes-eremuak zehaztuta. 1:500

- Antolamenduko oinplano orokorra, jatorrizko topografiaren gainean jarrita. 1:500

- Zerbitzuen oinplanoa. 1:500

- Sestren oinplanoa / irisgarritasunaren justifikazioa. 1:500

- Zerbitzu-sareak koordinatzeko oinplanoa. 1:500

Page 8: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

12.3. BALDINTZA TEKNIKO ZEHATZEN AGIRIA

Burutu beharreko obrek eta zerbitzuek legearen, teknikaren, ekonomiaren eta

zuzendaritzaren aldetik dituzten ezaugarriak bilduko ditu. Proiektuan jasotako obran

aplika daitezkeen jarraibide edo gomendio teknikoak ere bilduko ditu. Obra egitean

erabiliko makineriak eta materialek bete beharreko baldintza teknikoak era bilduko ditu,

baita erabili beharreko eraikuntza-prozedura ere. Beste baldintza agiri batzuk edo

aplikatu beharreko arau batzuk aipa daitezke. Azkenik, neurketa-irizpideari eta obran

parte hartzen duten unitateen ordainketari buruzko informazioa bilduko du.

12.4. NEURKETAK ETA AURREKONTUA

Neurketak eta aurrekontua dokumentuaren barruan honako informazio hau jasoko da:

- “Neurketak” atalean proiektatutako obra-unitateen neurketa osagarriak jasoko dira

banan-banan, kapituluetan antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren salneurrien datu-basearen

arabera.

- Obren exekuzioa fasetan aurreikusiz gero, fase bakoitzeko neurketak zehaztuko dira.

- Prezioak euren prezio zatituen bidez justifikatuko dira, eta honako hauek zehaztuko

dira: materialen, makineriaren eta eskulanaren prezioak. Horiek guztiak kuantifikaturik

egongo dira errendimenduaren eta denbora kostuaren arabera ez ezik, baliabide

osagarrien eta zeharkako gastuen arabera ere.

- Obra-unitateak zehaztean, planoetan, baldintza-orrian eta aurrekontuan, Sektore

Publikoko Kontratuen Legearen 117. artikuluak (“Baldintza teknikoak ezartzeko

erregelak”) dakartzan zehaztapenak bete beharko dira.

12.5. OBRA BURUTZEKO BEHARREZKO ADMINISTRAZIO EMAKIDAK EDO BAIMENAK BILTZEKO BEHARREZKO DOKUMENTUAK

Dokumentu honetan, urbanizazio-proiektuaren dokumentazio osagarria bildu beharko da,

obrei ekin aurreko izapideetarako beharrezkoak.

13. KONTRATUKO AURREKONTUA.

Urbanizazio proiektua idazteko lanen aurrekontua 45.000,00 € izango da (B.E.Z. barne). Agiri honetan eta administrazio klausula zehatzen agirian aipaturiko lanak bilduko dira aurrekontuan, hots, proiektua osorik burutzea, erakundeen aurreko kudeaketa eta erakundeen izapidetzea, baimena eta onespena, ofizialak zein ez, kartografia, topografia eta azterlan geoteknikoa barne.

Page 9: LEKEITIOKO UDALA · Idatzizko testuak DIN A4 formatuan aurkeztuko dira, orrialde batean eta lerro artean tarte ... besteak beste, zerbitzu hauek: azalpen-bileretara joatea, jendeari,

LEKEITIOKO UDALA

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700C Tlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

14. ESKAINTZA AURKEZTEA.

Honako agiri tekniko hauek aurkeztu behar dituzte enpresa lizitatzaileek:

• Memoria eta laneko egitaraua

• Herritarrek parte hartzeko egitaraua

• Giza baliabideak eta baliabide teknikoak

• Proposamen ekonomikoa

• Lizitatzaileek proposaturiko hobekuntzak, baina kostu gehiago izan barik Lekeitioko

Udalarentzat.

15. ESLEIPEN-IRIZPIDEAK

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onetsi duen azaroaren 14ko 3/2022 Legegintzako Errege Dekretuaren zehaztapenak bete beharko dira aipaturiko lanen kontratazioan.

Publizitatedun lehiaketa negoziatua da erreferentziako espedienterako ezarritako prozedura eta, beraz, lege horretan gaiari buruz dakartzan zehaztapen guztiak aplikatu beharko dira.

Administrazio Klausulen Agiriko karatulan daude garatuta esleipen-irizpideak.

16. ENPRESA LIZITATZAILEEN ESKURA JARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Lizitatzaileentzat beharrezkoa den dokumentazioa Bulego Teknikoan dago.

Espediente honi buruzko edozein argitu nahiz izanez gero edo jarduketa-eremura bisitaldia egin nahi bada, udal arkitektoarekin harremanetan jarri beharra dago.

Tfn: 946034100

Lekeition, 2017ko apirilaren 21ean.