leitzaran bisitarien etxea karrikako jaietara gonbidatuta

8
2017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia XIII. urtea Andoainen eta Urnietan doan banatzen da Karrikako jaietara gonbidatuta daude auzotarrak eta herrikideak Andoaingo eta Urnietako herriguneak zeharkatuko ditu Donostiako Klasikoak LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Ostiralean hasi eta igandera bitarte ospakizun ugari Andoaingo auzunean. Andoainera uda iristearekin ba- tera, auzo gehienak jaietan mur- giltzen dira. Asteburu honetan Karrikakoen txanda izango da. Sardin jatearekin eta rock kon- tzertuarekin hasiko dira, ostira- lean. Larunbatean eta igandean musika eta hitzordu gastrono- miko ugari. Baita igande arra- tsaldeko play-back saioa ere. Jai batzordeak herrikideei gertura- tzeko gonbite berezia luzatu die. [ANDOAIN, 5. ORRIALDEA] Uztailaren 29an Andoaingo eta Urnietako herriguneak zeharkatuko dituzte, trafikoan eragina izanik. Andoain Esan Eskualdeko txirrinduzaleak pozarren egon daitezke, erre- pideko mundu mailako one- nentsuen tropela etxe ondotik igaroko baita. Aurten antola- kuntzak lasterketa bi herrieta- Jarduera ezberdinak iragarri dituzte hilabete honetarako Uda iristearekin batera, Sa- harako uda jasangaitza alde batera uzten duten haur eta gazteak eskualdera etortzen dira. Andoainen eta Urnie- tan uda honetan haur bana izango da. Aste hasieran harrera ekitaldia egin zie- ten bi herrietan. Andoaingo Udalak euskal gatazkaren txostena landu- ko duela iragarri du, age- rraldi bateratuan. [ANDOAIN, 3. ORRIALDEA] Memoria ardatz duen txostena Karrikako jaiak asteburu osoan zehar ospatuko dira. Bestalde, Kale Nagusian, Txindoki tabernak ateak ireki zitueneko 60. urteu- rrena ospatuko du larunbat honetan bertan. Datak efe- meridearekin bat egiten du. [ANDOAIN, 3. ORRIALDEA] Ospakizun beteko asteburua ko herriguneetatik igarotzea erabaki du. Andoainen Sorabi- llatik pasako da, Aduna igaro eta gero. Kaleberria eta Goiko- plaza zeharkatu ondoren, las- terketa Urnieta aldera abiatu- ko da. Idiazabal kalea zeharka- tuko dute, Hernanirako bide- an. Zaleentzat gozamena izan- go da, baina gogoan izan be- har da lasterketak trafikoan eragin nabarmena izango due- la. Eskualdeko kirol eragile ez- berdinak lanean arituko dira. Sahara herriarekin elkartasuna EGUNEROKOAREN JARRAIPEN ZEHATZA WEBGUNEAN .eus Oihane Etxaniz, Ana Gaspar, Leonor Plata, Daniel Fondon eta Ane Roig Karrikako jai batzordeko kideak dira.

Upload: others

Post on 28-Jun-2022

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

2017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia XIII. urtea Andoainen eta Urnietan doan banatzen da

Karrikako jaietara gonbidatuta daude auzotarrak eta herrikideak

Andoaingo eta Urnietako herriguneakzeharkatuko ditu Donostiako Klasikoak

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA

Ostiralean hasi etaigandera bitarteospakizun ugariAndoaingo auzunean.

Andoainera uda iristearekin ba-tera, auzo gehienak jaietan mur-giltzen dira. Asteburu honetanKarrikakoen txanda izango da.Sardin jatearekin eta rock kon-tzertuarekin hasiko dira, ostira-lean. Larunbatean eta igandeanmusika eta hitzordu gastrono-miko ugari. Baita igande arra-tsaldeko play-back saioa ere. Jaibatzordeak herrikideei gertura-tzeko gonbite berezia luzatu die.

[ANDOAIN, 5. ORRIALDEA]

Uztailaren 29anAndoaingo etaUrnietako herriguneakzeharkatuko dituzte,trafikoan eraginaizanik.

Andoain EsanEskualdeko txirrinduzaleakpozarren egon daitezke, erre-pideko mundu mailako one-nentsuen tropela etxe ondotikigaroko baita. Aurten antola-kuntzak lasterketa bi herrieta-

Jardueraezberdinakiragarridituzte hilabetehonetarako

Uda iristearekin batera, Sa-harako uda jasangaitza aldebatera uzten duten haur etagazteak eskualdera etortzendira. Andoainen eta Urnie-tan uda honetan haur banaizango da. Aste hasieranharrera ekitaldia egin zie-ten bi herrietan.

Andoaingo Udalak euskalgatazkaren txostena landu-ko duela iragarri du, age-rraldi bateratuan.

[ANDOAIN, 3. ORRIALDEA]

Memoriaardatz duentxostena

Karrikako jaiak asteburuosoan zehar ospatuko dira.Bestalde, Kale Nagusian,Txindoki tabernak ateakireki zitueneko 60. urteu-rrena ospatuko du larunbathonetan bertan. Datak efe-meridearekin bat egiten du.

[ANDOAIN, 3. ORRIALDEA]

Ospakizunbetekoasteburua

ko herriguneetatik igarotzeaerabaki du. Andoainen Sorabi-llatik pasako da, Aduna igaroeta gero. Kaleberria eta Goiko-plaza zeharkatu ondoren, las-terketa Urnieta aldera abiatu-ko da. Idiazabal kalea zeharka-tuko dute, Hernanirako bide-an. Zaleentzat gozamena izan-go da, baina gogoan izan be-har da lasterketak trafikoaneragin nabarmena izango due-la. Eskualdeko kirol eragile ez-berdinak lanean arituko dira.

Saharaherriarekinelkartasuna

EGUNEROKOAREN JARRAIPEN ZEHATZA WEBGUNEAN

.eus

Oihane Etxaniz, Ana Gaspar, Leonor Plata, Daniel Fondon eta Ane Roig Karrikako jai batzordeko kideak dira.

Page 2: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

Harrera ekitaldia antolatu zioten Hanan haurrari, astelehen eguerdian.

2015eko alkate txikien eguneko argazkia.

Saharako Hanan haurrariharrera udaletxean

Azken hamarkadatan eginbezala, Sahara aldeko haurbatzuk eskualdean igarokodute uda. Uztailean eta abuz-tuan zehar bertako klimazgozatzearekin batera, hainbatmediku azterketa egingo zaiz-kie. Urnietan Hanan neskato-

ak igaroko du uda. Udalakastelehen goizeko ekitaldian,besteak beste, igerilekura sar-tzeko txartela eskaini zion.

Argazkian Hanan haurraUdal ordezkariekin ageri da,etxean hartu duen familiare-kin batera.

Sanmieletako alkate txikiakizendatu dituzte

Sanmielei loturiko lehen al-bisteak sortzen ari dira,urruti samar diruditenarren. Urnietako Udalak ja-kinarazi duenez, izena eman

zutenen artean egindakozozketaren arabera, aurten-goan alkate txiki lanetan Ei-der Garcia eta Eñaut Egañaarituko dira.

Ostegun honetan egitekoak dira ur jolasak.

Ur jolasak ostegunean,Gaztelekuan

Ekainaren 30erako iragarritazeuden ur jolasak bertan be-hera geratu ziren, eguraldikaskarra zela medio.

Ostegun honetan egingodute, uztailak 13, arratsalde-ko 16:00etatik aurrera.

Udako jarduera bereziakuztailaren 21era bitarte luza-tuko dira. Kirol jarduerak etairteerak iragarri dituzte. Az-ken egunean pizzak eta baz-karia egingo dute Gaztele-kuan bertan.

Uztailaren 29an Urnieta eta Andoaingo herriguneetan barrena

Iazko Klasikoaren irudia. Lehen postuan Purito Rodriguez eta hirugarren Valderde. Tartean irabazle izan zen Mollema.

Donostiako Klasikoaherrigunetik igaroko da

Uztailaren 11n goizean egin zuten, Urnietako udaletxean

Udalaren ez ohiko bilkura

Hogeita hamar lagun abiatuko dira Zanpatuzekin, asteburuan

Piriniotara mendi irteera

Datorren uztailaren 29an, la-runbatarekin, Donostiako Kla-sikoa txirrindularitza proba es-kualdetik barrena igaroko da.Eta aurtengoan bereziki aipatubeharra dago, Andoaingo etaUrnietako herriguneak zehar-katuko dituelako.

Antolatzaileek datozen egu-netan zehaztasun guztiakemango badituzte ere, dagoene-ko bi herrietako hainbat taldeeta pertsona antolakuntzan la-guntzen hasita daude. Izan ere,lasterketa herrigunetik igaro-tzean, trafikoan eragin zuzena

izango du. Mozketak izango di-ra lasterketa eskualdean barre-na igarotzen den bitartean.

UCI Pro Tour goren mailakoproba denez, munduko txirrin-dulari onenenak bertatik ber-tara ikusteko aukera parega-bea izango da.

Joan zen astearte goizean, Ur-nietako Udal korporazioak ezohiko osoko bilkura egin zuenhainbat aztergai eztabaidatu

eta onespena emateko. 2016urteko kontu orokorren behinbetiko onarpena, kreditu alda-keta eta desgaitasunen bat du-

ten adingabe pertsonen fami-liei diru laguntzak ematekoaraudia onartzea izan ziren az-tergai nagusiak.

Astun-Artigues zeharkaldiaegingo dute mendizaleek la-runbatean, eta La Sarra-Res-pomuso igandean.

33 lagunek eman dute izenaZanpatuz-en uztaileroko aste-buruko irteera osatzeko. Joxe-rramon Jauregi da arduraduna,eta taldea Pirinioetako bihotze-ra eramango du. LarunbateanAstun eski estaziotik abiatukodira, Ayous aterpetxea igaro etaBious Artigues-en bukatzeko.

Sei ordu inguruko txangoa da,eta bukaeran Midi d'Ossau er-pin dotorea inguratzen da(2.885 m.). Busa hartu eta Pue-yo de Jaca herrian hartuko duteatseden. Igandean La Sarra ur-tegiko aparkalekutik hiru ordu-ko ibilbidea egingo dute Respo-muso aterperaino (2.200 me-tro). Bueltako bidea Arrieleta-ko lakuetan barrena egingo da,berriro La Sarrara iristeko. On-doren, autobusa aterperaino,bazkaria eta Urnietara buelta,iluntzeko 20:00ak aldera. Biga-rren eguneko irteera sei ordu-koa izango da.

IRTEERA GOIZEKO SEIRETANLarunbatean 06:00etan abiatu-ko dira Matxoko autobus gel-tokitik. Izena eman duteneklarunbateko bazkaria eramanbeharko dute soinean, baitaigandean mendian egin beha-rreko hamaiketakoa ere. La-runbateko afaria, eta igandekogosaria eta bazkaria ordaindu-ta daude. Iparra, lainoak etaostarteak espero dira asteburu-rako. Ordu batzuk 2.000 me-trotik gora egingo dituztemendizaleek txangoak, etaarropa egokia ematea gomen-datzen du Zanpatuz elkarteak.

URNIETATIK DATOR NOTIZIA...2 2017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia

Page 3: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

32007ko irailaren 7a, 119 zenbakia ANDOAINDIK DATOR NOTIZIA... 32017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia

Txindoki lantaldea, Santa Krutz jaien atarian ateratako argazkian. Ezker-eskuin:

Iker, Urru, Kristian eta Sonia. Imanolek eta Kristinak osatzen du lantaldea.

Txindokiren urteurrenaospatzeko jaia, larunbatean

1957ko uztailaren 15ean,Elosegi familiak Txindoki ta-bernako ateak lehen aldiz za-baldu zituen Andoaingo KaleNagusian. Larunbat honetanbertan irekitze data hartatik60 urte beteko dira, eta efe-meridea behar bezala gogoanhartzeko 2013tik hona taber-naren ardura dutenek festaantolatu dute. Egun osokoaizango da, kalean egin nahidutena. Urru gaur egungo ta-bernaren arduradunetakoada, eta Aiurriri jaiaren xehe-tasunak eskaini dizkio: “Pae-lla jatea, musika, parrilla-da..., ekitaldi guztiak kaleanegingo ditugu. 60 urte ez diraegunero betetzen, eta urtehasieratik ospakizuna antola-tzea buruan genuen. Aurten,Santa Krutz jaietan pregoiabota dugu eta ezusteko bikai-na izan da. Ez genuen espe-ro”.

OSPAKIZUN IREKIABezeroak eta lagunak beza-laxe, Txindokiko arduradu-nek andoaindarrak, oro har,ospakizunera hurbiltzeanahiko lukete: “Eguneanbertan txartelak banatukoditugu, ez dira aldez aurre-tik hartu beharko. Eguer-dian bazkaria eta kontsumi-zioa eskainiko dugu preziomerkean, eta iluntzeko pa-rrilladarekin gauza bera”.Antolatu duten egitarauare-kin, larunbateko jaiak Urrueta lankideentzat ospakizu-netik gutxi izango duela ai-tortzen du: “Animatuz joanginen eta azkenerako egita-rau handi samarra atera zai-

gu. Larunbat gaura lehereginda iritsiko garela ustedut, egitarau osoaren atzetiklan handia baitago. Txindo-kikook benetako ospakizunaasteartean egingo dugulako-an nago, jai eguna dugunezelkarrekin bazkaltzera joan-go baikara”.

Bodegas Mitarte eta Kelerdira jaiaren babesleak. Bode-gak, ospakizunerako berezi-ki, 15 litroko botilzarra pres-tatu du. Iluntzeko 20:30eanirekiko dute, bezero eta lagu-nek proba dezaten.

Festa berezia izango da,datozen urteetan segidarikizango ez duena. Beno,Txindokiren 75. urteurrenaez lukete oharkabean igaro-tzerik nahi. 2032. urteanizango da hori. Bien bitarte-an, dagoenari eutsi. Larun-bat honetako festak udakoplan bikaina dirudi.

UZTAILAK 15, LARUNBATA13:00 Txupinazoa, bermut

musikala.13:30 Paella jatea.18:00 Mojitoak kalean. Her-

na taldea zuzenean.19:30 Mojo Hand taldea zu-

zenean.20:30 Bodegas Mitarteren

botilzarraren irekiera.20:45 Parrillada.23:30 Jaiaren amaiera.

Udal ordezkarien iragarpena, bakean eta bizikidetzan sakontzeko

Ana Carrere alkatea, eta atzean ezker-eskuin Mourinho (Irabazi), Lainez (PSE-EE), Izagirre (EAJ-PNV), Zulueta (EH Bildu) eta Her-

nandez (Ganemos).

Iragan gatazkatsua ikertuko duen txostena

Astearte goizean Udal ordez-kari guztien babesa zuen adie-razpena irakurri zuen Ana Ca-rrere alkateak, Andoaingoudaletxeko batzar aretoan.Harekin batera, agerraldianalderdi guztieko ordezkariekparte hartu zuten: Jon Zulueta(EH Bildu) Maider Lainez(PSE-EE), Marijose Izagirre(EAJ-PNV), Olga Hernandez(Ganemos) eta Jorge Mourinho(Irabazi). Euskal gatazka poli-tikoaren baitan eman diren gi-za eskubideen urraketak iker-tzeari ekingo diotela aditzeraeman zuten bertan, eta baitatxostena egiteko ardura ArgituzGiza Eskubideen AldekoElkartearena izango dela eran-tsi ere. Elkarte horrek antzekolanetan metatu duen esperien-tzia kontuan hartu dute. Da-goeneko Gipuzkoan hainbatherritan landu ditu antzekotxostenak. Txostena “bizikide-tza bultzatzeko eta herri mai-lako memoria politikak lantze-ko tresna egokia izan daiteke-ela” uste dute Udal ordezka-riek. 2018an zehar lantzekoasmoa dute.

Agerraldia iragarpen modu-koa izan zen, oraindik erehainbat xehetasun garrantzitsu

zehazteke daude. Txosteneanbilduko den garai historikoazehaztu gabe dago oraindik.Antza denez, alderdiek Argi-tuz taldearekin batera adostu-ko dute ikertu beharreko garaihistoriko zehatza. Eusko Jaur-laritzako Gogora erakundeak,esaterako, “Udal Memoriak.Udal-mailako eremuan memo-riari buruzko politika bultza-tzea” egitasmoan 1960-2011garaia aintzat hartzen du. An-doaingo kasuan, ikertu beha-rreko garaia alderdi guztienadostasunarekin erabakiko du-te.

Garaia bezain garrantzitsuaizango dira ikerketa gaiak.Alegia, zer da zehazki ikerketagaitzat hartuko dutena? Aste-arteko adierazpenean “Hilke-tak, giza-eskubideen bortxake-tak eta gure iragan gertuangertatutako beste indarkeriaekintzen memoria” jaso nahidutela adierazi zuten. Agerral-di berean, beste pasarte bate-an, herritarrak lekukotza zuze-na ematera gonbidatu nahi di-tuztela iradoki zen: “Jabetzengara txostena gaiak lantzen ja-rraitzeko abiapuntua izangodela, eta datu berriak emannahi dituzten pertsonen ekar-

penekin aberasteko aukeraegongo da”.

BAKEA ETA BIZIKIDETZAAgintaldi honetan bakegintzaneta bizikidetzan sakontzekourratsak ematen ari dira.2015ean jada, ordezkaritzahandiena duten hiru alderdi na-gusiek (EH Bildu, PSE-EE,EAJ-PNV), alor horretan sa-kontzea lehentasunezkotzathartu zuten. Azken urteetan,eta nagusiki Baketik erakundea-ren lankidetzarekin, AndoaingoUdala urrats ezberdinak ema-ten ari da.

2016ko azaroaren 9an, adi-bidez, joan zen astearteko mo-duko agerraldia egin zuten.Orduko hartan, “memoria, ai-tormena, erreparazioa eta ezerrepikatzearen bermea” susta-tu behar dela adierazi zuten,Giza Eskubideak urratzeko mo-du guztiak arbuiatzen zituztelaeranstearekin batera.

2017ko urtarrilean bakea etabizikidetza zinema zikloa abiatuzuten “Glencree”, “Heriotzarentriangelua” eta “Reconciliación”ikus-entzunezkoak eskainiz.

2018an zehar, iragarri dute-nez, memoriaren txostena lan-tzeari ekingo diote.

“Paella jatea, musika,parrillada..,.

ekitaldi guztiak kaleanegingo ditugu”

Urru

Page 4: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

Zutik, goian, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiari zuzendutako saria eskuan. Alboan ditu Goiena eta Ortzadar hedabideetako

langileak. Behean makurtuta, Iñigo Astiz kazetaria eta Maite Mutuberria ilustratzailea.

4 2005eko otsailaren 4a, 13 zenbakiaANDOAINDIK DATOR NOTIZIA...4 2017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia

Udal ordezkariak, Hurriako kideak, Iraola Treku sendia eta Ali Salem haurra.

Salem Saharako haurrariharrera ekitaldia

11 urteko Ali Salemi ongieto-rria egin diote aste honetan,Andoaingo udaletxean. Bihilabeteko egonaldia egingodu bertan. Ana Carrere alka-teaz gain Marijose Izagirre(EAJ), Maider Lainez (PSE-EE) eta Olga Hernandez (Ga-nemos) zinegotziak, Udale-ko Ongizateko teknikari AnaSanz, Sahara-Hurria elkarte-ko Miren Erkizia, eta nolazez, Iraola Treku euren etxeanhartuko duten familiako ki-

deak hurbildu ziren ekitaldi-ra. Ali dagoeneko nahikoezaguna da Andoainen, etor-tzen den bigarren urtea bai-ta. Ekainaren 24an helduzen herrira, San Juan jaienospakizunak bete-betean zi-rela, eta irailaren hasiera ar-te egongo da bertan. Bestal-de, Andoaingo Udalak Saha-rako beste bi haurren udakoegonaldia ordaindu du.Haur horiek Tolosako ater-petxean igaroko dute uda.

Andoainen bizi dira ikastaroa jasotzen ari diren zortzi pertsonak.

Egoera errealak lantzen dituzte ikastaroan, goizero bi orduz.

Ostalaritzan euskara trebatzeko ikastaroa

Andoaingo Udala eta BanaizBagara elkartea uztailaren10etik 21era euskararen era-bilera praktikoa lantzekoikastaroa eskaintzen ari diraLa Salle Berrozpe ikastetxe-an. Egunero bi orduz, zortzipertsona bezeroarekiko ha-rremana euskaraz landu

ahal izateko ikastaroa jaso-tzen ari dira. Zortzirak he-goamerikar jatorrikoak ba-dira ere, Andoainen bertanbizi dira. Uda ikastaroakegiteko sasoi aproposa iza-ten da. Herrikide hauek eus-kara sakontzeko aukera egindute, hamabostaldi honetan.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXIX. edizioa

Euskal kazetaritzarensari garrantzitsuena

Joan zen larunbatean Basteronegin zuten sari-banaketa eki-taldia eta, oraingoan, Ortzadargehigarria, Eguna egunkaria,Iñigo Astiz kazetaria eta MaiteMutuberria ilustratzailea eta,Goiena Telebistako Kulturriz-ketak saioa izan dira sarituak.Euskadi Irratiko esatari ManuEtxezortu andoaindarrak eginzituen aurkezle lanak.

AIPAMEN BEREZIAKNoticias taldeak larunbateroargitaratzen duen Ortzadargehigarriak jaso zuen aipamenberezia, eta, 1937ko urtarrile-an kaleratu zen Eguna egunka-riak bestea. Epaimahaiak Or-tzadarrek hogei urtez astez as-te euskarazko literatur eta kul-tur sorkuntzaren berri euska-raz eman izana azpimarratuzuen. Eguna egunkariari dago-kionez, mugarri izan zelakoeuskarazko kazetaritzaren pre-miaren kontzientzian. 1937kourtarrilean 1ean argitaratu zenlehenbiziko aldiz, eta 139 zen-baki egin zituen jarraian, Fran-coren aldeko indarrek 1937koekainean argitaratzen jarrai-tzeari eragotzi zion arte.

Bizkaiko Foru AldundikoEuskara eta Kultura diputatuLorea Bilbaok jaso zuen saria,bertako artxiboan gordetzenbaita zenbaki guztiak biltzendituen bilduma bakarra.

EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIAIñigo Astiz kazetariak eta MaiteMutuberria ilustratzaileak jaso

zuten, Kixotenean izenburuaduen erreportaje sortagatik;erreportajeak Berria egunka-rian argitaratu ziren lehenbizi,eta liburu batean bildu gerora.Iñigo Astiz “kontalari bikaina,ausarta, orijinala eta zorrotza”dela aipatu du epaimahaiak.Eta zera erantsi, besteak beste:“Kixoteren inguruan egindakosortak bere idazkuntzaren abi-lezia erakusten du, kazetari-tzan bestelako kontatzeko erakposible direla erakutsiz”. Mu-tuberria ilustratzaileak, berriz,“modernotasunez blaitu du Ki-xoteren bila egindako bidaia-ren kontakizuna”.

KAZETARITZA SARI NAGUSIAGoiena telebistako Kulturrizke-tak izeneko saioak jaso du Ri-kardo Arregi Kazetaritza Sa-ria. “Europako edozein telebis-tak izan lezakeen saio moder-noa” da, epaimahaiaren abu-ruz. “Bizi garen garai bizkorre-tan pausaldia egiteko aukera

ematen du modu atsegin etaentretenigarrian, eta aldi bere-an arinkeriatik urrun”.

KAZETARITZA BERRIA SARIA27 urtez azpiko kazetarientzatbideratutako saria hutsik uzteaerabaki dute aurten, lehiaketa-ra oso lan gutxi aurkeztu zela-ko.

EPAIMAHAIAMaria Gonzalez, Goizalde Landa-baso, Goio Arana eta Xabier Lan-dabideak osatu dute aurtengoepaimahaia, Ainara RodriguezAndoaingo Udaleko Euskaraeta langileriako zinegotziaepaimahaiburu izan delarik,eta Patxi Baztarrika Udalekoeuskara teknikaria, berriz,idazkaria. Ekitaldia osatzekoOlatz Prat kantariak saioa eskai-ni zuen, Joxan Goikoetxea musi-kariarekin batera. Prat kazeta-ria ere bada, eta hain zuzenOrtzadar gehigarrirako hain-bat lan egin izan du.

Olatz Prat kantaria Joxan Goikoetxearekin. Pratek Ortzadar gehigarrian kazetari

lanetan jardun izan du.

Page 5: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

ANDOAINDIK DATOR NOTIZIA... 52017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia

San Juan jaietako balorazioaBalorazio bilera egin zutenUrigainen, joan zen uztailaren3an. Bertaratutakoek zenbaitgai eta ekitaldi hizpide izan zi-tuzten. Ezin izan zituztenekintza guztiak aztertu ekitaldihorietako antolatzaile asko bi-lerara agertu ez zirelako.

UDALAREN ESKERTZAEsti Mujika kultura zinego-tziak hartu zuen hitza lehenbi-zikoz. Pozik egoteko modukoarrazoiak badaudela adierazizuen, oso parte hartzaileakizan direlako. Eguraldia gorabehera, normaltasunez eta isti-lurik gabe burutu dira ekitaldiguztiak.

Zorionak eman zizkien he-rriko elkarteei, herritarrei etaUdaleko kultura saileko langi-leei, guztiek ere ekitaldien an-tolaketan egindako ahaleginbereziagatik.

ESKU PROGRAMAKultura zinegotziak aitortuzuen esku programa ez delaetxeetan behar bezala banatu,eta hori dela eta, udaletxeankexa ugari jaso direla. Kaltetu-tako herritarrei barkamena es-katzeaz gain, Udala enpresabanatzailearekin hizketan aridela adierazi zuen. Zehazteaeskatu baitzaio ea zertan etazergatik huts egin zuten, hu-rrengo urteetan behar direnneurri zuzentzaileak ezarri as-moz.

PREGOIAAlberto Agirre abesbatzarenizenean, Jexus Mari Berazakeskerrak luzatu zizkien aurten-go pregoia egiteko abesbatzaizendatu duten herriko elkar-teei eta herritarrei. Abesbatza-ko kideek une hunkigarriak bi-zi izan dituztela adierazi zuenBerazak, eta aurrerantzean ereherriko kultur ekimenetanparte hartzeko beti bezainprestu agertuko direla.

Bestalde, Garbiñe Agirrekultura teknikariak jakinarazizuen, Udaleko kultura saila la-nean ari dela pregoilariarenizendapenerako arauak zo-rrozteko.

SAN JUAN SUAREN EKITALDIASan Juan gaueko ekitaldiaridagokionez, bi puntu jorratuziren. Batetik, oholtzan baran-dillak jarri izana ontzat emanzen, gau horretan kantari etamusikari ugari igotzen baitabertara. Erortzeko arriskuahorrelakoetan benetakoa iza-ten da. Bestalde, oholtzarenalde banatan pantailak jarri zi-tuzten, eta horrek gaizki uler-

tzeren bat ekarri die zenbaiti.Berez, abestien letrak irakurriahal izateko asmoz jarri ziren,baina zenbait herritarrek gaue-ko ekitaldi osoa bertatik ikusiahal izateko zela ulertu zuten.

PATATA TORTILLAK ETA ARDO DASTAKETA Herriko elkarte gastronomiko-ek igandean antolatu zutena,ekitaldi arrakastatsua izan zelaaitortu zuten denek. Arduragehien hartu zuten Andoain-darra elkarteko Ivan Gonzale-zek eta Santa Krutz jubilatuenelkarteko Eloi Artolazabalekaurreikuspen guztiak gaindituzirela adierazi zuten. Elkartee-tako kideek elkarrekin nahikoondo moldatu ziren, eta hu-rrengo urteei begira koordina-zioan sakontzea beharrezkoikusi dute.

JAIA AUZOETARA ZABALTZEABileran aipatu zenez, Andoain-darra elkartearen danborrada-ren ibilbidea Santa Krutz er-mitaraino iritsi zen, eta txaran-gek ere ohikoak ez diren auzo-etara zabaldu zituzten berejardunak. Bi ekintza horienharira, bileran ontzat jo zenfesta giroa Goikoplazako espa-ziotik atera eta inguruko auzo-etara eramango dituzten ekin-tzak bultzatzea.

TXIRRINDULARI PROBAIa urtero izaten da tirabirarenbat Gipuzkoako Itzuliarenprobako podiumaren kokape-narekin. Goikoplazan beharluke izan sari-emate ekitaldia,baina horrek arratsaldean ze-har Goikoplazan ospatu ohidiren ekitaldi guztien antola-keta baldintzatuko luke. Ho-rrexegatik, sari-ematea Plazao-la kalean egiten jarraitzea ego-kitzat jo zuten.

Goikoplazak eskaintzenduen jai gunearekin loturik,2018an, larunbatarekin egoki-tuko da San Juan bezpera, etaberaz, ekitaldiak antolatzekogaraian kontuan hartu behar-ko da su hartuko duen metaerdi-erdian ezarrita egongo de-la egun osoan zehar.

EGURALDI TXARRAEguraldia petraldu egin zenhainbat unetan, ekitaldi soltebatzuk tokiz aldatzeraino: Ba-kartxo&Joseba dantza eskola-ren erakustaldia, dantza saioerraldoia eta haur danborrada.La Salle ikastetxeko jolastoki-ra eraman zen lehena eta On-darretara bigarrena, baina hi-rugarrengo kasurako alternati-barik ez zen aurreikusi.

Hanburgesa eta ogitarteko postua jarriko dute, iaz bezala

Karrikako jaien lehen egunean sardina jatea 20:30ean hasiko da, eta gauean rock kontzertua.

Karrikan dute hitzorduafestazaleek, asteburuan

Ostiral arratsaldean hasi etaigandera arte ospatuko dituzteKarrikako jaiak. Oihane Etxa-niz, Ana Gaspar, Leonor Plata,Daniel Fondon eta Ane Roig bu-rubelarri dabiltza jaien antola-kuntzan eta, urtero bezala, egi-tarau oparoa osatu dute ando-aindarrentzat eta, bereziki, Ka-rrikako auzotarrentzat.

Urtero arrakasta izaten dutenekintzak mantendu eta aspal-dian egiten ziren zenbait ekin-tza berriro antolatu ditu Karri-kako jai batzordeak. Hala, sa-gardo dastaketa egongo da la-runbatean eta Playback ospe-tsua igande arratsaldean: “An-doaingo festa guztietan egitenden playback bakarra da”, adie-razi du Ana Gasparrek.

Gaztetxoek bere tokia izandezaten, futbol txapelketa in-fantila izango dute eta danbo-rradan parte hartzeko aukeraere emango zaie. Izan ere, aur-ten haur eta helduak 20:00tan

aterako dira larunbatean, on-doren afariari ekiteko.

BERRITASUNEN ARTEAN, ROCK KONTZERTUABerritasun ugarirekin datozaurtengo festak. Ostiralean,urte askoren ondoren, berriroRock kontzertu “indartsua”itzuliko da eta Pangea eta Ka-lean taldeek joko dute: “Urteasko dira Rock kontzertua an-tolatzen ez zela eta, giro pixkabat jartzeko, aurten antolatzeaerabaki dugu”. Talde “indar-tsuen” aldeko apustua egin du-te, auzoan arrakasta izan de-zan.

Horrez gain, festa guztietanzehar, hanburgesa eta ogitarte-ko postua jarriko dute iaz be-zala. “Lehengo urtean arrakas-ta izugarria izan zuenez, aur-ten errepikatzea erabaki du-gu”. Aurten, hala ere, jakiak“landuago” egongo direla ira-garri dute.

Bestalde, errifak, saskiak, pu-blizitatea, tabernetako laguntzaeta mus txapelketa landu dituz-te laguntza ekonomikoa jaso-tzeko. “Jai batzordearen izene-an, eskerrak eman nahi dizkie-gu urtero-urtero gu laguntzeneta festetan modu aktiboan ko-laboratzen duten guztiei”. An-doain guztitik laguntza jasotzendutela eta alde horretatik “po-zik” daudela adierazi dute.

HERRITARREI DEIALDIAAndoaindar guztiei Karrikakofestetara gerturatzeko deialdiaegin diete antolatzaileek. “Az-ken urteotan herriko besteekintzaren batekin batera ego-kitzen dira festak. Honenbes-tez, andoaindarrak auzoragonbidatu nahi ditugu, eginda-ko lan guztiak erantzuna izandezan”. Karrikako auzotarrezgain, gainerako andoaindarrekere festez gozatzea da beraiennahia.

KARRIKAKO JAIAKUztailak 14, ostirala:19:00 Jaiei hasiera emateko

txupinazoa.19:15 Zumalokura saioa Su-

sana eta Iratiren es-kutik.

20:30 Sardin jatea.22:30 Rock kontzertua: Pan-

gea, Kalean.02:00 DJ Tristan.Uztailak 15, larunbata:10:00 Futbol txapelketa.

Gehienezko adina 14urte.

12:00 Puzgarriak eta aparfesta.

12:30 Sagardo dastaketa.16:00 Mus txapelketa, biko-

teka. 20 euro.16:00 Puzgarriak eta apar

festa.20:00 Danborrada eta afaria

Karrika elkartean.23:30 DJ Tristan. Ondoren,

pepino lehiaketa.Uztailak 16, igandea:11:00 Hildakoen aldeko me-

za, Sorabillan.12:00 Toka txapelketa.12:00 Marrazki lehiaketa.

Marrazkietako bat2018ko jaiak iragar-tzeko erabiliko da.

12:30 Patata tortilla lehiake-ta. Jai batzordearenesku: patatak, arraul-tzak eta tipula.

12:30 Paella lehiaketa. Jai batzordearen es-ku: arroza, tipula, pi-perra eta oilaskoa.Paella handi bat ereegingo da, errazio ba-koitza 1,5 eurotansalduko dena.

18:30 Play back saioa.19:30 Jumping eta Zumba.20:30 DJ Tristan.23:00 Jaien amaierako azken

traka.

Page 6: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

ANDOAINDIK DATOR NOTIZIA...6 2017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia

“Baratzatik… platerera” nabarmendu duhain zuzen DBH, Batxilergoa eta Lan-bide Heziketa mailako proiektuak kon-tuan hartzen dituen sariketak. UrrianMadrilen egingo den ekitaldian banatu-ko da saria. Baratza ekologikoa eta eli-kadura iraunkorretik abiatuta, eta ikas-tetxeak eskaintzen dituen ikasgaiak etabaliabideak erabiliz, ikasleek bizitzariburuz daukaten ikuspegia zabaltzea etabizitzan moldatzeko tresna praktikoakedukitzea izan da “Baratzatik… platere-ra” proiektuaren helburu nagusia.Proiektu egingarrietan oinarria duenpedagogia alternatibo horren erakusle-rik argigarriena izan daiteke “Baratza-tik… platerera”.

Iñarra eta Valverde irakasleek ikas-turtean zehar eta astean arratsalde ba-tez, baratzea, sukaldea eta garapeniraunkorra batzen dituen tailerra garatudute ikasleekin, eguneroko jardunaknorberaren osasunean eta ingurugiroandaukan eraginean indarra jarriz.

Hiru taldetan banatu dute klasea. Le-henengoaren ardurak baratzearen man-tenua, lur zatia egokitzea eta jorratzea,ureztatzea, konposta egitea…, izan di-ra. Bigarrengoak, baratzearentzat insta-lazioak (ur bilketa sistema, hazitegiaeta negutegia…) diseinatu eta eraiki be-har izan ditu; eta hirugarrengoari, azke-nik, sukaldeko lanak (errezetak bildu,platerak prestatu, errezeten liburua ida-tzi…) egokitu zaizkio.

Funtzio horiek betetzeko ikasleaktxandaka aldatzen joan dira, eta moduautonomoan funtzionatu dute. Irakasle-ek bideratzaileen lana egin dute, batezere.

Nahikoa zehaztu dute funtzionamen-dua. Astez aste, denak bildu eta hain-bat zeregin egin dituzte: astean presta-tutako jakiak probatu eta baloratu, pro-duktuak guraso eta irakasleen arteansaldu, egindako lanei buruzko kontake-ta egin, ikasle bakoitzaren errendimen-dua aztertu, sartu ahal izan diren gataz-kak konpondu, hurrengo astea planifi-katu (baratzearen mantenua, erosketak,aurrekontua aztertu…).

Hainbat helburu ezarri dituzteproiektu honen bitartez. Besteak beste:motibazioa eta ekintzailetasuna indar-tu; talde lana garatu, ideiak elkar truka-tu; ikasteko, planifikatzeko, erabakiakhartzeko eta ardurak bere gain hartze-ko gaitasunak garatu; pentsamendu

Josune Iñarra eta Leontxo Valverde Leizaran institutuko irakas-leek, “ikasten ikasi eta egiten ikasi” filosofia oinarrian duen peda-gogia lantzen dute Leizaran ikastetxean, 15-16 urteko ikasleekin.

Beren proiektuetako batek Santillana argitaletxeak estatu mailanantolatzen duen sarietako bat irabazi berri du; proiektuaren sor-mena eta berrikuntza nabarmendu dute.

Irakasteko eta ikastekomodu alternatiboari saria

HEZKUNTZA

zientifikoa, kritikoa, soziala eta kultu-rala garatu; pentsamendu logiko-de-duktiboa garatu; arazoak konpontzekoestrategiak garatu; baliabide teknologi-ko ezberdinak erabiltzen ikasi (bideo-gintza argazkigintza, interneta…); lurplanetari zor zaion errespetua garatu,bizi iturri den heinean.

“ERROMATIK MUNDURA ETA MUNDUTIK ANDOAINERA”Ikasleekin garatu duten beste proiek-tuetako bat izan da, Erromatar Inperioagaitzat hartuta. Erromarako bidaia jo-mugatzat hartuta, ekimen ezberdinakprestatu dituzte. Zenbait eduki eta ba-lio landu dituzte era horretan: giza es-kubideen defentsa, kultura, hezkuntza,ingurumena eta osasuna. Eduki horieklantzeko, makina bat ekimen egin di-tuzte ikasturtean zehar: Erromako pa-trizio-etxe baten maketa egitea eta bereezaugarriak azaltzeko bideo bat edita-tzea, ikasketa-bidaia antolatzea; turis-mo-gida osatzea; bidaiaren egunerokoaegitea; enpresa kooperatibo bat sortzea;

kulturartekotasun-jaia antolatzea; Pi-rritx, Porrotx eta Marimotots pailasoe-kin “Maite zaitut” abestia hainbat hiz-kuntzatan grabatzea…

Eguneroko bizitzarako baliagarriakdiren ekintzak egitea da Leizaran ikas-tetxean aplikatzen duten irakaskuntzamota honen azken helburua, eta konpa-razio batera, enpresa kooperatiboa sor-tzearen ekimenaren bidez, ikasleekhainbat gaitasun jorratu ahal izan di-tuzte. Ikasketa-bidaia finantzatzeko ba-ratza landu eta bertako produktuekinsukaldean ekoiztutako jakiak salmen-tan jarri dituzte, eurek egindako bestezenbait produktu ere (kamisetak, bi-txiak, zozketa-txartelak…) saldu dituz-te, eta horiek eta kudeatzeko kontabili-tatea egin behar izan dute.

ANDOAIN EZAGUTZENAndoaingo herria goitik behera aztertudute ikasturte honetan garatu dutenbeste proiektu bati esker. Andoaingohistoria, kultura, geografia… Izan ere,irakasleak ohartuta zeuden ikasleek zei-

nen gutxi ezagutzen duten beren herria,nahiz eta bertan jaio eta hazi.

Horrela, Andoain gaitzat hartuta,zenbait atal hautatu dituzte: pertsonajeesanguratsuak, eskulturak, horma iru-diak, eraikuntzak, garapen demografi-koa, bertako espazio naturaleko landa-reria eta zuhaitzak… Adibide bat jar-tzearren, kale batek Martin Ugalde ize-na eramatea nahiko aitzakia izan duteidazlearen bizitza, idazlanak edota eus-kara eta euskal kultura jorratzeko.

Proiektuaren amaieran, Andoain eza-gutzeko ibilbide turistikoa antolatu du-te, liburuxka bat egiteaz gain. Eta aldiberean, Andoaingo herri eta inguruabiltzen duen maketa atondu dute, eska-la txikian. Ahalegin berezia egin duteikasleek herriko elementu guztiak ber-tan egon daitezen eta azkar bateanidentifika daitezen. Txukuna da make-ta, eta Iñarra eta Valverde irakasleaketorkizunean erakusketaren batean jar-tzeko aukera aztertzen ari dira, herriki-deek ikasleek egindako maketa ikus de-zaten.

Josune Iñarra eta Leontxo Valverde irakasleak, bere zenbait ikaslerekin (Iker Maiza, Jon Garcia, Jazmin Caiza eta Alba Cerrato) batera, Andoaingo udalerria eta ingu-

ruak jaso dituen maketaren ondoan. Maider Arrietekin batera landu zuten maketa.

Page 7: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

72007ko irailaren 7a, 119 zenbakia

KIROL ALBISTEAK

ESKUALDETIK DATOR NOTIZIA... 72017ko uztailaren 14a, 532 zenbakia

Leizaran eskubaloi taldeak zu-zendaritza berria du, eta berekideetako bat Iñigo Sarasolada. Andoaindarrarentzat “bisari horiek jasotzea benetangarrantzitsua dela iruditzenzaigu, oso ongi adierazten du-telako Leizaran klubaren filo-sofia: arauak errespetatuz etagarbi jokatuz arrakasta edukidaitekeela. Gainera, bi sarihauek senior mailako talde ba-tek jaso ditu, eta garrantzitsuada hori. Izan ere, maila horre-tako taldeak eta jokalariak bai-tira adin txikiagoko jokalarienerreferentzia nagusiak”.

Kiroltasunaren saria norieman erabakitzeko garaian,denboraldian zehar gertatu di-ren hainbat xehetasun hartzendira kontuan: txartel gutxienajaso izana, kaleratze gutxi edu-ki izana, aurkariari, epailearieta ikusleei errespetua erakutsiizana…

Javi Rodriguez jokalariak,bestalde, 22 partidatan 178gol sartzeagatik goleatzailea-ren saria jaso zuen. Zorrotzibili da Rodriguez aurkariarenatearen aurrean, bataz bestepartida bakoitzeko zortzi golsartu baititu. Ez da antzeko sa-ria jaso duen lehendabiziko al-dia, 2013-2014 denboraldianere sartutako gol guztiengatiknabarmendu baitzen.

Bi sari horiek egindako lana-ren aitormen gisa hartu ditusenior mailako taldeak, denbo-raldi polita osatu baitu. Liganbikain aritu ostean, igoera fa-sean parte hartzeko atarian ge-ratu da.

Goi-goian aritu diren Leiza-rango taldeak aipatzen hasita,ezin bazterrean utzi nesken in-fantil mailako taldearen balen-tria, Gipuzkoko laugarren ge-ratu baita. Taldeko bi jokalari,

Senior gizonezkoen taldeak bi sari eskuratu ditu aur-tengo denboraldiaren amaieran: Kiroltasunarena tal-de osoak eta goleatzailearena Javi Rodriguez jokala-

riak. Bi sariak Gipuzkoako Eskubaloi FederazioakErrenterian joan zen ekainaren 8an antolatu zuenjaialdian jaso zituzten.

Sari bikoitza senior mailako eskubaloiari

G2HAUNDIAK52 13:55:35 Tomax Pellejero98 15:26:56 Urtzi Fernandez

142 16:12:15 Iker Beloki

G2Haundiakmendilasterketa

Imanol Alaña senior taldeko kapitaina, Iñigo Sarasola entrenatzailea, Javi Rodriguez

goleatzailea eta Imanol Sarasola zuzendaritza batzordeko kidea, bi sariak eskuetan

dituztela.

Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea, aurreko denboraldiaren hasieran.

Urtzi Fernandez andoaindarra.

Tolosako Usabal kirolde-gian Euskal Herriko Alebi-nen Udako Txapelketa os-patu zen aurreko astebu-ruan. Gure igerilariak go-gotsu hartu zuten parte,Buruntzaldea IKT taldeko-en esanetan “urte guztikolanaren fruituak jasoz”.Lehiaketan aritu ziren tal-dekideen artean Nerea San-tos urnietarra eta Eneko Eli-zasu andoaindarra zeuden.

Promesa mailako San Fer-min lehiaketan GoikoetxeaV eta Martiarena parte har-tzen aritu dira, finalerakosailkatuz.

Igerilariendenboraldiamaiera

Erremontea

Buruntzaldea IKT taldeko kideak.

Itxaro Aizpurua eta Ane Izagirre,Gipuzkoako selekzioarekinaritzeko hautatu dituzte.

FAMILIA GIROKO TALDEAJokalariek, entrenatzaileek, zu-zendaritzako batzordekideeketa gurasoek armonia onekofamilia osatzen dute Leizaraneskubaloi taldean.

Rodriguez goleatzailea joka-laria ez ezik, kadete mutilenentrenatzailea ere bada. Leiza-rango taldearen filosofia etajarduna ondo baino hobetodeskribatzen du: txiki-txikitan-dik hasi eta maila guztietatik

igaro ondoren, eta hori ez eziketa atzetik datozenei eskuba-loian pilatu duen eskarmentuaerakusteko konpromisoa hartuduena.

HAMAHIRU TALDE, BERREHUN JOKALARIHamahiru talde ditu Leizara-nek gaur egun, nesken eta mu-tilen mailatan banatuta; guzti-ra, 195 jokalari. Gainera, ha-malaugarrena osatzekotan dirahurrengo denboraldiari begira.Biziki zaintzen du eskubaloiaAndoainen Leizaranek, eta Gi-puzkoan bizpahiru talde baino

ez dira kopuru horietara iritsdaitezkeenak.

Jendeak egunez egun erakus-ten duen konpromisoari eskerlortu izan du Leizaranek sen-dotasun hori, eredugarri denaGipuzkoako eskubaloiaren es-parruan.

Talde bakoitzak bi entrena-tzaile behar izan ditu, eta ezi-nean ibili ohi dira urtero karguhoriek beteko dituzten pertso-nak topatzeko. Hurrengo den-boraldiari begira ere badakiteeginahaletan ibiltzea egokitu-ko zaiela. Esate baterako, Iñi-go Sarasolak esana du utziegingo duela Senior mailakotaldearen ardura; “hogei urtedaramat klubean, jokalari etaentrenatzaile gisa. Goiz alaberandu nekatu egiten da bat,eta uzteko ordua iritsi zaidalasentitzen ari naiz”.

Urtetan behe mailako entre-natzaile izan zen Imanol Alañakere badaki zeinen gogorra denjokalari eta entrenatzaile iza-tea aldi berean. “Astean zehararratsalde-ilunabarrak bi talde-en entrenamenduetan igaro os-tean, asteburuak ere bi parti-duei eskaini behar dizkiezu.Lagunekin edo familiarekinegoteko denborarik ez zaizugeratzen. Bizimodu hori luza-roan eramatea ez da erraza”.Entrenatzaileen premian daLeizaran, eta deialdia luzatudie jokalariei, jokalari ohiei,gurasoei eta, oro har, eskuba-loiko zaletuei talde bat entre-natzeko ardura har dezaten.

Bi sari hori egindako lana-ren aitormen gisa hartu dusenior mailako taldeak,denboraldi polita osatubaitu

Page 8: LEITZARAN BISITARIEN ETXEA Karrikako jaietara gonbidatuta

AZKENA8 2017ko uztailaren 14a, 532 zenbakiaOharra: Biltzar argitaratzaileek ez dute beregain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien gaineko inolako erantzukizunik.

AgendaUZTAILAREN 13IK AURRERA • AGENDAN IRAGARTZEKO: [email protected]

Zuzendaria:Jon Ander [email protected]:Xabier Lasa, JoxebaLizeaga, Izarne Olanoeta Jon Unanue.

Diseinua:Maddi Trutxuelo eta Jon Ander [email protected]:Fernanda [email protected]

Zorion agurrak, merkatu txikia:[email protected] Gordailua: SS-1078/04.ISSN: 1698-4870.Tirada: 4.000 ale.

Kudeatzailea,banaketa arduraduna:Garbiñe [email protected].: 943 300 732

Banatzaileak:Mikel Arregi(Andoain), IsabelSalaberria (Urnieta).Inprimategia:Zeroa Multimedia. Huarte–Iruñea.

Laguntzaileak:

Aldizkari honek bi udalerri hauendirulaguntza jasotzen du:Ekoizlea: Eusko Jaurlaritza

Argitaratzailea: Egoitza Orokorra: Arantzibia plaza, 4/5-behea. 20140, Andoain Tel.: 943 300 732Faxa: 943 300 731 @: [email protected]: www.aiurri.eus

Aiurri eskuragarri: Etxez etxeko harpidetza-siste-ma. Andoainen urte osoko har-pidetza-saria 36 eurokoa da.Urnietan, 31 euro.Ale batzuk eskuragarri kioskoeta merkatalguneetan.

JaiakAndoain

Karrika auzunean jaiak uztaila-ren 14tik 16ra.

Uztailak 14, ostirala:19:00 Jaiei hasiera emateko

txupinazoa.19:15 Zumalokura saioa Su-

sana eta Iratiren esku-tik.

20:30 Sardin jatea.22:30 Rock kontzertua: Pan-

gea, Kalean.02:00 DJ Tristan.Uztailak 15, larunbata:10:00 Futbol txapelketa.

Gehienezko adina 14urte.

12:00 Puzgarriak eta aparfesta.

12:30 Sagardo dastaketa.16:00 Mus txapelketa, biko-

teka. 20 euro.16:00 Puzgarriak eta apar

festa.20:00 Danborrada afaria ka-

rrika elkartean.23:30 DJ Tristan. Ondoren,

pepino lehiaketa.Uztailak 16, igandea:11:00 Auzoko hildakoen al-

deko meza, Sorabi-llan.

12:00 Toka txapelketa.12:00 Marrazki lehiaketa.

Sariak adinaren ara-bera banatuko dira.Marrazkietako bat2018ko jaiak iragar-tzeko baliagarri izan-go da.

12:30 Patata tortilla lehiake-ta. Jai batzordearenesku: patatak, arraul-tzak eta tipula.

12:30 Paella lehiaketa. Jai batzordearen esku:arroza, tipula, piperraeta oilaskoa. Paellahandi bat ere egingoda, errazio bakoitza1,5 eurotan saldukodena.

18:30 Play back saioa.19:30 Jumping eta Zumba.20:30 DJ Tristan.23:00 Jaien amaierako azken

traka.

LeitzaranAndoainLeitzaran Bisitarien Etxeak hi-labete honetarako antolatudituen jarduerak: Uztailak 15, larunbata:Tai-Chi/Qi Song saioa. 11:00-14:00. 25 euro.16 urtetik gorakoentzat.Uztailak 16, igandea:Errekatik zehar ibilbidea. 11:00-14:00. 25 euro.12 urtetik gorakoentzat.Uztailak 25, asteartea:Tren berdea, bailarako histo-ria ezagutuz. Ekitaldi osaga-rriak: Haur tailerrak, inter-pretazio gunea zabalik...Goikoplaza-Otieta.10:00, 11:00, 12:00, 13:00.0-3 urte dohainik.4-15 urte 3 euro.16tik urtetik gora 5 euro.Uztailak 30, igandea:Otieta. Han bertan bizikle-tak alokatzeko aukera dago.11:00-13:30. 9 euro.

FarmaziakAndoainGorospe: Rikardo Arregi, 12.Gauez: Etxebeste (Hernani).

UrnietaEtxebarria (Hernani):Andre kalea, 48. ‘Cuevas’.Gauez: Etxebeste (Hernani).Uztailak 15-16.

IkastaroakAndoainAllurralde kiroldegian:Izen-ematea:Abuztuak 29-irailak 8.09:30-13:00 / 17:30-19:30.Hasiera: Irailak 18.

UrnietaIkasgela ibiltaria:Bideo-jokoak, webguneak...8-16 urtekoentzatPintore kalea.10:00-14:00 / 16:00-20:00.Uztailak 28, ostirala.

ZinemaAndoainUdan zinema kalean, GazteLokalaren eskutik.Uztailak 13, osteguna:"Zipi eta Zape eta kapitai-naren irla" filma, euskaraz.22:00 Zumea plaza.Uztailak 20, osteguna:"El corredor del laberinto".22:00 Etxeberrieta plaza.

OrdutegiaAndoainAndoaingo Udala, udako or-dutegia:Astean zehar: 08:00-14:00.Irailaren 29ra arte.Allurralde kiroldegia eta ige-rilekuaren udako ordutegia:Astean zehar: 07:00-21:00.Larunbata: 09:00-20:00.Arrate pilotalekua:Astean zehar: 16:00-21:00.Oharra: Abuztuaren 1etik15era kirol instalazioak itxi-ta egongo dira.Liburutegia, udako ordutegia:Uztailaren 28ra arte:Astl: 10:00-13:00

16:00-20:00.Astr-ostir: 10:00-14:00.Abuztuko ordutegia:Astr-ostir: 10:00-14:00.Fonoteka-bideoteka itxita(Eskaerak liburutegian).

UrnietaKz Gunea: 16:00-20:00.Uztailean zehar.Bake epaitegia:Ordutegia: 09:00-14:00.Asteartea, osteguna.Errekalde kalea, 1.Liburuak igerilekuan:Haur eta helduentzat libu-ruak eskura, uda osoan.Igerilekuaren ordutegian.

OspakizunaAndoain Txindoki 1957-2017 ospaki-zuna, Kale Nagusian.Informazioa eta egitaraua5. orrialdean.Uztailak 15, larunbata.

ZORION AGURRAKZORIONAK ZORIONAK ZORIONAK

Alaine gureetxeko printze-sak 5 urte bete-ko ditu datorrenuztailaren 16an.Txokolatezkomuxuak etxeko-ak partetik.

ANDOAIN

Itsasok urte batbeteko du hilaren23an, eta Eñau-tek 5 urte hilaren27an. Aiton amo-nak eta osabaEnekoren parte-tik, ondo pasa!

ANDOAIN

Uztailaren 6anRodrigo txa-peldunak 14urte bete zituen.Muxuak osaba-izeba, lehengu-su eta amona-ren partetik!

URNIETA

OSO ERRAZA eta doakoa. Zorion agurrak Aiurri astekarian:[email protected]

www.aiurri.eus

Whatsappa:

619 163 537

DATORREN AIURRI ASTEKARIA: UZTAILAK 20, OSTEGUNA

“Bizilagunen kexa eta eskaera”

JOXE MARI OIARTZABALPlazaola inguruko bizilagunugarik bat egin dute Ayerbe-ko pasabidea irekitzearen al-de, Udalari egin zaion eskae-ra formalari bere izenak etasinadurak erantsiz.

Pasabide hau hainbat hila-betez itxita egon da inguru-ko errepidean zaharberritzeobrak zirela eta. Behinobrak amaituta bizilagunenharridura eta haserrea na-barmena izan da, aipaturikopasabide horretan piboteakjarri dituztelako ibilgailuenerabilera debekatuz.

Bizilagunen esanetan, ego-era horrek La Salleko etor-bidea hartzera behartzen di-tu nahitaez. Eremu horinahikoa beteta egoten dahainbat ordutan, besteakbeste, eskoletako joan-eto-

rriak direnean. Askotan pla-zako enbutuan ez sartzeaga-tik, Plazaolako inguruko bi-zilagunek Urnietako gaine-raino joan beharra dute, Zu-mea, Karrika edota Tolosal-deko norabidea hartzeko.Kutsadura handitzeaz gain,kostu ekonomikoa eta den-bora erabilpena areagotzendu. Horrek guztiak gainera,plazako inguruaren segurta-sun maila jaistea dakar,hainbat ibilgailu eremu ho-rretara bidaltzen baitiraorain.

Kaltetutako bizilagunenesanetan nahikoa da Ayerbe-ko pasabidean oinezkoei le-hentasuna ematea, Udalarihobekien iruditzen zaizkionseinaleak jarriz. Horrelakomoldaketak eginak dira in-guruko herrietan, adibidezHernaniko Portu auzoko sa-rreran.

Uztailaren 20an, osteguna,egingo dute Andoaingo Uda-laren osoko bilkura. Ohikoa

dena baino astebete lehenago,beraz. Arratsaldeko 19:00etanemango zaio hasiera.

Postontzia

Udalaren osoko bilkura