lehiaketaren oinarriak · 3 lehiaketa bietara (mungiako lehiaketara eta euskal autonomia erkidegoko...

12
1 LEHIAKETAREN OINARRIAK BELDUR BARIK JARRERA 2016

Upload: others

Post on 28-Jun-2020

9 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

1

LEHIAKETAREN OINARRIAK

BELDUR BARIK JARRERA 2016

Page 2: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

2

MUNGIAN BELDUR BARIK! 2016

Emakundek antolatuta eta Eudelen laguntzarekin, aurten “Beldur Barik Jarrera!” egitasmoaren zazpigarren

edizioa antolatzen da, eta herri mailan, berriz, badira sei urte Mungiako Udalak lehiaketa hau antolatzen

duela. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen

arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean eta

autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarriturako jokabide eta

jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek “Beldur Barik” jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria

mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko

konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko eta artistikoen gainetik, mezuaren

kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen

konpromisoa matxismoaren aurka.

“Beldur Barik” egitasmoa azaroaren 25eko (Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna)

kanpainari lotuta dago. Herri mailan Mungiako Udalak antolatzen du. Autonomia Erkidegoan seigarren

edizioa antolatzen da eta ondoko instituzioen laguntza dauka: Emakunde, euskal diputazioak, Berdinsarea

eta Eudel, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika era

Kultura Sailak eta EITB.

1. NORI ZUZENDUTA DAGO?

Herri Lehiaketa, Mungian bizi edo Mungiako ikastetxeetan ikasten duten neska-mutilei zuzenduta dago. Herri

mailako sariketa hau 12 eta 17 urte arteko neska-mutilentzat dago zabalik.

Lehiaketa orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko meska-mutilek parte hartu ahal dute.

Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.

Page 3: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

3

Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke

lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak nahiz eta oinarriak ezberdinak izan.

2. ZER DA “BELDUR BARIK JARRERA”? Honako hau egiten duena:

1. Indarkeria sexista zein indarkeria matxista (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen duten faktoreen inguruko hausnarketa egiten du.

2. Gazteek sexismoaren ondorio diren ezberdintasun egoerak eta adierazpenak nola bizi dituzten

identifikatzen du. 3. Indarkeria sexista zein kultura matxista identifikatzeaz gain, horiei aurre egiten die jarrera

kritikoarekin, urratzailearekin eta positiboarekin; bai estrategia kolektiboen, bai norbanako estrategien bidez.

4. Ez ditu neskak biktima modura agertzen, baizik eta euren burua defendatzen eta ahalduntzen,

indarkeria sexistaren eta ezberdintasunen aurrean. 5. Mutilak, berriz, jarrera autokritikoan erakusten ditu: ezberdintasun egoeren, kultura matxistaren eta

indarkeria sexistaren aurrean jarrera proaktibo eta konprometituan, Estrategia kolektiboen zein norbanakoen bitartez, korporatibismo maskulinoarekin hausten dutenak.

6. Indarkeria sexistaren ikuspegi sentsazionalistatik urruntzen da eta emakumearen biktima irudia

gainditzen du. 7. Indarkeriaz hitz egiterakoan ohiko estereotipoak gainditzen ditu; alegia, ez da mugatzen

bikote/bikote ohi harremaneko indarkeria fisikora. Aldiz, gazteek bizi dituzten askotariko indarkeriak identifikatzen ditu, baita horiek zein testuingurutan eta espaziotan gertatzen diren ere.

ZERI ALDE EGIN ETA ZERI EKIN BEHAR ZAIO?

Ahalegina egin behar da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldentzeko

(indarkeria fisikora eta erosoetara mugatuta, emakumea biktima bilakatzen baitzuten). Horren ordez,

irtenbidea bilakatzeari ekin behar zaio, betiere ikuspegi positibotik, beharrezkotzat jotzen baita emakumeen

jabekuntza bultzatzea eta adin guztietako herritar guztien inplikazioa lortzea, gizonena ere bai.

Hori dela eta aurten ere, Lehiaketa honetan, gure herriko neska-mutilek parte hartzea behar dugu.

Page 4: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

4

3. MODALITATEAK

Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da,

baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada (telefonoarekin egindako grabaketak balioa dute):

flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, bideoklipak, argazkiak,

argazki-muntaiak, fotonobelak bideoan jasota, lipdub-ak, dantza grabatua, film laburrak, animazio

proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performance-ak eta kaleko esku-hartzeak, graffitiak

edo muralak bideoan jasota…

Kontutan hartuko da ea mezuak modu originalean igortzen diren. Bereziki baloratuko da gazteek egunerokoan bizi dituzten era ezberdinetako indarkeriak identifikatzeko gaitasuna, errealitate horiei buruzko ikuspuntua, eta gaia aztertzean erabilitako tonua (Beldur Barik Jarrera, umorea, erantzun positiboak etab.)

4. KATEGORIAK

“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa

1. Kategoria: 12-14 urte 2. Kategoria: 15-17 urte

Taldearen barruan, gazteren batek 15 urte baino gehiago baditu, zuzenean lana 2. kategoriara pasatuko da.

Gazteren batek 18 baino gehiago baditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketa orokorrean parte hartu

ahal izango du (2. kategorian).

“Beldur Barik Jarrera” lehiaketa orokorra

1. kategoria 12-17 urte 2. kategoria 18-26 urte

Taldearen barruan, gazteren batek 18 urte baino gehiago baditu, zuzenean lana 2. kategoriara pasatuko da.

Lehiaketa orokorrera aurkezten diren 18 urtetik beherako gazteek, oinarri hauekin dauden 1. eranskina (amaren edota aitaren baimena) edo 2. eranskina (ikastetxearen baimena) bete eta aurkeztu behar dute. Lana gazteleku edo elkarte bezala aurkezten bada, arduradunak jaso behar ditu baimenak (1 eranskina beteta parte-hartzaile bakoitzaren kasuan) eta denak batera bidali. Pertsona eta talde bakoitzeko gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal dira.

Page 5: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

5

5. AURKEZTEN DIREN LANEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK

Lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Aurkeztutako lanen edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute, kontrakoak badira edo aldeko eragina barik kontrakoa sortzen badute, lehiaketaren antolatzaileek lana ez onartzea erabaki dezakete.

Lanek originalak izan behar dute, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik badago, autoretza frogatzeko eskatu ahalko da.

Proiektuak ezin izango dira “Beldur Barik” egitasmoarekin loturarik ez duten beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak izan.

Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).

Lan bakoitzak gehienez 5 minutu iraungo du, kreditu-tituluak barne. Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen dugu (hau da,

copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dauzkan abesti edota irudiak erabiliz gero, bideoa igo den plataformak bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua bere gain hartuko du parte-hartzaileak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.

Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo). [Bideoa Youtubera edo Vimeora igotzeko, erabili ondoko esteka: http://beldurbarik.org/eu/category/lehiaketako-azalpenak/page/2/]

Youtubera edo Vimeora igondako bideoetan bideoaren izena, herria eta zein kategoriatan aurkezten den jarriko da. Ez da gehituko parte-hartzaileen izen-abizenik, ezta taldearen izenik ere.

6. LEHIAKETAREN HASIERA ETA AMAIERA DATA

Lanak aurkezteko epea 2016ko irailaren 9an hasiko da eta 2016ko azaroaren 9an amaituko da (24:00etan).

7. SARIAK

“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa

-1. kategoriako SARIA banakako lanarentzat (12-14 urte): 75 €

-1. kategoriako SARIA taldeko lanarentzat (12-14 urte): 200 €

-2. kategoriako SARIA banakako lanarentzat (15-17 urte): 100 €

-2. kategoriako SARIA taldeko lanarentzat (15-17 urte): 250 €

Page 6: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

6

“Beldur Barik Jarrera” lehiaketa orokorra

- 1. kategoriako SARIA (12 – 17 urte): 500€

- 1. kategoriako AIPAMEN BEREZIA (12 – 17 urte): 300€

- 2. kategoriako SARIA (18 – 26 urte): 500€

- 2. kategoriako AIPAMEN BEREZIA (18 – 26 urte): 300€

- Ikus-entzunezko ekoizpen onenarentzako Saria*: 300€

- Herritarren SARIA** 300€

* Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria “Beldur Barik Jarrera!” mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoak erabiltzen dituen lanari emango zaio (bi kategorietako edozeinetan aurkeztua).Lehiaketaren antolakuntzak saria eman gabe uzteko eskubidea du. **Herritarren saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da. Lan horiek “Beldur Barik Jarrera!” lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean egon behar dute.

Goian deskribatutako sariei zerga-atxikipen egokia aplikatu zaie dagoeneko.

8. IZEN-EMATEA

“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa

Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten pertsona edo taldeek bideoaren link-a (Youtube edo Vimeo

formatoan) e-mailez bidali beharko dute: [email protected] helbidera. Bideoaren barruan,

bideoaren izena, kategoria eta udalerria adierazi behar dira. Posta elektronikoan gainerako informazio hau

ere erantsi behar da:

Parte hartuko duzun/duzuen kategoria:

Proiektuaren izenburua:

Parte-hartzaile guztien izen abizenak eta adina:

Ikastetxearen izena:

Harremanetarako pertsonaren izena:

Harremanetarako pertsonaren helbidea:

Harremanetarako telefono-zenbakia:

E-maila:

Web & Facebook & Tuenti link (aukerazkoa):

Page 7: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

7

“Beldur Barik Jarrera” lehiaketa orokorra

1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org,

webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera).

2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.

3. Lana jasota, antolatzaileek oinarri hauetako 5. ataleko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak “Beldur Barik” webgunean erakutsiko dira

Beste betekizun batzuk:

- Lehiaketara aurkeztutako edozein proiektutan 18 urtetik beherakorik egonez gero, oinarri hauetako 1go eranskina egoki bete eta aurkeztu beharko du. Taldeko lana eskola edo ikasgela gisa aurkezten bada, 2. eranskina erantsi beharko da web bidezko formularioan. Dokumentua betetzearen ardura zentroarena izango da, kontuan izanik ikastetxea dela adingabekoen baimenak kudeatzearen arduraduna. Lana elkarte edo gazteleku gisa aurkezten bada, jardueraren arduradunak jaso behar ditu baimenak eta denak batera bidali.

- Youtubera edo Vimeora igondako bideoetan bideoaren izena, udalerria eta kategoria jarri

beharko da. Ez da gehituko parte-hartzaileen izen abizenik, ezta taldearen izenik ere.

- Sinatutako baimenak web bidez betetako formularioan erantsi beharko dira, dagokion atalera igota.

9. EPAIMAHAIA

“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa

Herriko antolatzaileek izendatuko dute epaimahaia. Mungiako udalerrian emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokan eta berdintasun-politikak sustatzen inplikatuta dauden pertsonek osatuko dute epaimahai hor,i eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.

“Beldur Barik Jarrera” lehiaketa orokorra

Antolatzaileek izendatuko dute epaimahaia. Epaimahai hori osatuko dute, batetik, proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek, eta bestetik, sormen, kultura eta hezkuntza munduko eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek.

Page 8: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

8

Epaimahaiaren eginkizuna hauxe izango da: bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea. Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.

10. EPAIA ETA SARI BANAKETA

“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa

Epaimahaiaren epaia 2016ko azaroaren 18an emango da ezagutzera. Epaia zuzenean jakinaraziko zaie

irabazleei eta www.mungia.org webgunean argitaratuko da.

Sariak Olalde aretoan banatuko dira, Emakumeek jasaten duten Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

dela eta egingo den ekitaldi berezian. Ekitaldiaren eguna eta ordua, azaroaren 25erako antolatutako

jarduerekin batera emango dira ezagutzera.

“Beldur Barik Jarrera” lehiaketa orokorra

Azaroaren 26an emango da ezagutzera zeintzuk diren lan sarituak, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik Topaketan. Bestalde, herritarren saria herri bozketa bidez izendatzeko funtzionamendua honako hau izango da: • Epaimahaiak aldez aurretik egingo du aurkeztutako bideoen aukeraketa bat, “Beldur Barik Jarrera” ekimenaren edukiak eta irizpideak −oinarrien lehen puntuan jasota datozenak− modurik egokienean adierazten dituzten lanekin, hain zuzen ere. Horiek izango dira herri bozketara pasatuko diren lanak. • Herritarren saria izendatzeko herri bozketarako sistema azaroaren 18an aktibatuko da. • Azaroaren 21eko 23:59ean boto gehien eskuratu dituen lanak irabaziko du herritarren saria. Izan ere, egun eta ordu horretan itxiko da bozketa prozesua. • Bozketa “Beldur Barik” webgunetik jarraitu ahal izango da eta Facebook, Twitter eta Instagram bidez hedatuko da. • Prozesuan irregulartasunik aurkitzen bada (webguneko hackeoa, email masiboak sorrarazteko aplikazioen erabilera, webgunearen identitatearen ordezkapena), herritarren saria hutsik gera liteke.

11. LEGE-ALDERDIAK

“Mungian Beldur Barik” herri lehiaketa

Mungiako Udalak oinarriok aldatzeko eskubidea dauka, lehiaketa behar bezala garatu eta indarkeria sexista prebenitzeko helburua lortu ahal izateko.

Partaide bakoitzak eskubidea ematen dio Mungiako Udalari aurkeztutako lanak erreproduzitzeko, zabaltzeko eta euron zatiak katalogo, kartel edota bestelako publizitate elementu modura erabiltzeko; horrez gain, www.mungia.org webgunean eta tokian tokiko nahiz modu orokorrean sare sozialetako komunikazio-kanalean lanak argitaratzeko baimena ere ematen dio.

Page 9: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

9

Mungiako Udalak sariak eman gabe utz ditzake. Mungiako Udalak erreserbatuta du eskatutako datu guztiak jasotzen ez dituen edo lehiaketaren

baldintzak betetzen ez dituen hautagaiak baztertzeko eskubidea. Lehiaketaren antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen parte-hartzaileek bidaltzen dituzten eta hirugarren

pertsonen egiletza eskubideak urra ditzaketen lanak; horrekin lotuta, erreklamazio kasuan, hirugarren pertsona horiek izango dira erantzule bakarrak.

“Beldur Barik Jarrera” lehiaketa orokorra

Parte-hartzaileek baimena ematen diote “Beldur Barik” programari euren lana erail dezaten BB kanpainaren hedapenerako ikus-entzunezko zein inprimatutako materialak sortzeko eta promozionatzeko. Parte-hartzaileek, gainera, honetarako baimena ematen diote “Beldur Barik” programari: • Erakustaldi publikoetan lanak erreproduzitzeko eta proiektatzeko (Topaketan, programaren aurkezpen saioetan…) • Lanei formatua aldatzeko, hau da, proiektatu edo erreproduzitu ahal izateko beharrezkoak diren formatuetara egokitzeko. • Programa aurkezteko materialetan lanen irudiak edo pasarteak erabiltzeko (hasierako spot-a, pieza grafikoak etab.) Dena den, lanen bat hezkuntza edo kultur helburuekin erabiliz gero, “Beldur Barik” Programa harremanetan jarriko da formularioan zehaztutako kontaktuzko pertsonarekin. Norbait ados ez badago klausula honekin, antolatzaileei idatziz informatzea eskertuko da. Lehiaketaren antolakuntzak ez du erantzukizunik bere gain hartzen, baldin eta bidaltzen zaizkion lanetan inoren egile-eskubideak urratzen badira; bideoa bidali dutenek izango dute erantzukizun osoa, erreklamaziorik egonez gero. Era berean, parte-hartzaileek beren autoretza frogatu beharko dute antolatzaileek hala eskatuz gero. Lehiaketaren antolatzaileek sariak eman gabe utz ditzakete. EMAKUNDEk, indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizu zuk emandako datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen jabetzako datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxero honetako datuen erabilera bakarra, zeinak ez diren esleituko hirugarren batzuei, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundera mugatzen da. Nahi baduzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatu ahal dituzu, Legean aurreikusitakoari jarraituz. Horretarako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundera jo dezakezu (k/ Manuel Iradier 36, 01005 Gasteiz).

Page 10: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

10

12. INFORMAZIO GEHIAGO

Herri lehiaketarako:

Jarri harremanetan Mungiako Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuarekin, telefono zenbaki honen bitartez:

94.674.10.43 edota E-mailez: [email protected]

Lehiaketa orokorrerako:

www.beldurbarik.org / [email protected] / 645.737.203

Page 11: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

11

Page 12: LEHIAKETAREN OINARRIAK · 3 Lehiaketa bietara (Mungiako lehiaketara eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketara) aurkeztu daiteke lan berbera. Beraz, lehiaketak ez dira baztertzaileak

12