lehen hezkuntzako curriculuma

11
LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA – arte biziak HUHEZI HEZKUNTZA ARTISTIKO TRANSDIZIPLINARRAREN OINARRIAK eta BERE ESKUHARTZEA 1

Upload: olaiagastiain

Post on 28-Jun-2015

989 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA

EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA – arte biziak

HUHEZIHEZKUNTZA ARTISTIKO TRANSDIZIPLINARRAREN

OINARRIAK eta BERE ESKUHARTZEA

1

Page 2: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia

Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu

eta ezartzekoa.

2

Page 3: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

9. artikulua.– Curriculuma.Dekretu honen araubide-esparruan,

hau izango da curriculuma: Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen,helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

3

Page 4: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

SarreraEtapa honetan, musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntzairakasgaiaren barruan.

Une honetan, arte-hezkuntzak garrantzi berezia du; izan ere, eguneroko bizitzan ikusizko informazioak eta musika informazioak jasaten duten manipulazioak (arte-xedearekin edoxede hori gabe) arteak eskatzen duen pentsamendu- ahalmenaren parekoa izateko beharra sortzen eta eskatzen du.

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena,irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu- garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Ahalmen horiek guztiek iragazi behar dituzte ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izatenditugun topaketa guztiak.

Artearen alorra transdiziplinarietaterako, curriculumeko beste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko, toki ezin hobea da, eta errealitatea hobeto ulertzen eta gozatzen laguntzen du. Halaber, besteen begiradetara, mundua sentitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du. Modu horiek agerian geratu izan dira eta agerian geratzen diramusika-kulturaren eta ikusizko kulturaren produktuetan.

4

Page 5: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

7. artikulua.– Oinarrizko gaitasunak. Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak, jarrerak eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa, eta gaitasun horiek eskuratu behar dituzte Oinarrizko Hezkuntzako ikasle guztiek, bai pertsona gisa errealizatzeko eta garatzeko, bai herritar aktiboak izateko eta gizarteratzeko.Hauek dira Oinarrizko Hezkuntzako curriculumeko oinarrizko gaitasunak:

Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna. Ikasten ikasteko gaitasuna. Matematikarako gaitasuna. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

5

Page 6: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

8. artikulua.– Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak.Hezkuntza-gaitasun orokorrak oinarri hartuta zehazten dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak, betiere, oinarrizko gaitasunei erreparatuta:

Arduraz bizitzen ikastea Ikasten eta pentsatzen ikastea Komunikatzen ikastea Elkarrekin bizitzen ikastea Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea Egiten eta ekiten ikastea

6

Page 7: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

11. artikulua.– Lehen Hezkuntzako jakintza-arloak. Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera. Arte Hezkuntza. Gorputz Hezkuntza. Gaztelania eta Literatura. Euskara eta Literatura. Atzerriko Hizkuntza. Matematika.

7

Page 8: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

Arte Hezkuntzaren alorrak Lehen Hezkuntzan dituen edukiak definitzeko, eta aurreko hausnarketekin koherentzian, kontuan hartu behar dugu, lehen-lehenik, zein den Arte Hezkuntzaren azterketa-gaia, kalitatearen irizpidea aintzat hartuta beti:

Kultura-ondare tradizionalaren eta garaikidearen musika eta ikusizko arteak. Ikusizko kultura-ekoizpena eta musika-ekoizpena, ez bakarrik ekoizpen artistikoa (herri-artea eta musika, diseinua, komunikabideen eta informazio bitartekoen ikusizko erreferente estetikoak eta musika erreferenteak, moda...). Eta, bigarren, orekaz landu beharko ditugu pertsonok arte-gertaerei, eta, oro har, produktu estetikoei heltzeko ditugun bi moduak:

o Ekoizpen-alderdia: irudien, musikaren, mugimenduaren... bitartez, adieraztea, sortzea, komunikatzea...o Alderdi erreflexiboa edo kritikoa, produktu estetikoen erabiltzaile garenez: artearen eremutzat hartzen den inguruneko edo ingurune horretatik kanpoko ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren produktuak ikustea, entzun aztertzea, interpretatzea, probatzea, gozatzea, sentitzea, ulertzea...

8

Page 9: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

Lehen Hezkuntzako zikloetan. Alor horretan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da:• Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen, komunikazio eta narrazio-erabileren edukiak.• Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei eta arauei buruzko edukiak.• Artearen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren sorkuntza-prozedurak eta –teknikak aztertzen dituzten edukiak.• Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak.• Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte sorkuntzen eta musika-sorkuntzen edukiak, ekoizpen testuinguruak kontuan hartuta.

9

Page 10: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

LEHENENGO ZIKLOKO EDUKI MULTZOAK

1.Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea2.Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza3.Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa4.Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza

BIGARREN ZIKLOKO EDUKI MULTZOAK

1.Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea2.Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza3.Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa4.Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza

10

Page 11: Lehen hezkuntzako curriculuma

LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA EREMU ARTISTIKOAREN BEGIRADA

HIRUGARREN ZIKLOKO EDUKI MULTZOAK

1.Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea2.Musika-adierazpena, -interpretazioa eta – sorkuntza3.Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa4.Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza

11