latinoamerika bidegurutzean

17
Latinoamerika bidegurutzean 1

Upload: trinhquynh

Post on 08-Feb-2017

225 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

1

Page 2: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

0.Sarrera

Dokumentu honen bitartez, gaur egun Latinoamerikajasaten ari den egoera ezegonkorraren analisiaegiteko gakoak eskaini nahi ditugu. Historian zeharkontinente honetan eman diren prozesu politikoekmarkatu dituzte, besteak beste, gure erakundeinternazionalistaren praktika eta lehentasunpolitikoak, hala nola, 60ko hamarkadako Kubairaultzaileak, 80ko Erdialdeko Amerika errebeldeak,90eko indigenismo zapatistak eta XXI. mendeanindartutako iraultza bolivartar eta kontinentalak.

Hori guztiagatik, beharrezkoa eta premiazkoaikusten dugu irakurketa hau egitea, esperientziahorien balantze zehatzik egiteko asmorik gabe,baina Latinoamerikako herri errebeldeen gauregungo egoeraren kritika egiterakoan errealitatehauek kontuan hartuaz.

Zentzu honetan, gure ustez, tokiko oligarkiek etaEuropa eta AEBen inperialismoak kontinentekoborroken zikloa behin betiko ixteko egiten dituztenahaleginetan dago egungo egoera ulertzeko gakoa.Borroka ziklo honen hastapenetatik indarreandagoen berrezarpen inperialista eta neoliberalarenproiektuak azken fasean sartzeko aukera etabeharra topatu ditu, barne-arrazoi eta, bereziki,kanpo-arrazoi desberdinak direla eta. Planteamenduhonen helburu estrategikoa bere atzeko patiotzatduenaren gaineko kontrol absolutua da; etahorretarako, Latinoamerikaren integrazio etaburujabetza prozesu historikoaren motor politiko,ekonomiko eta ideologikoa izan dena, Venezuela bolivartarra, suntsitzea funtsezkoa da.

Beraz, gaur egungo egoeraren gakoak ulertzeko,lehenik eta behin, neoliberalismoak azken herri-borroka zikloa hastean jasan duen porrot politiko-ideologiko historikoari erreparatu behar diogu, herrimugimendu eta herri gobernuek errotik aldatu dituzten kontinente mailako indar korrelazioeninguruan hausnartuz.

Abya Yalako herrien aurrerapen historikoarierrepasoa egin ondoren, inperioak martxan jarritakokontraerasoak aztertzeari ekingo diogu; izan ere, egungo mundu mailako kapitalismoaren krisiestrukturalaren markoan, inperioak Latinoamerikakoherri sektoreek bereganatutako botere-guneakbehin-betiko berreskuratzeko beharra baitu.

Bukatzeko, alde batetik, borroka ziklo horretatik jasotako irakaspen nagusiak, eta bestetik, Euskal Herriko praktika internazionalistarentzako lehentasun izan behar duten ekintza ildoak azaldukoditugu.

AskapenaEuskal Herria, 2016ko urria

2

Page 3: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

1.Garai aldaketa: neoliberalismoaren porrot politiko-ideologikoa

1994ko urtarrilaren 1ean, Mexiko, AEB etaKanadaren arteko Amerikako Merkataritza AskekoItunaren sinatu ondoren, altxamendu zapatistakborroka ziklo berri bat ireki zuen Latinoamerikan,nekazari eta indigenen aldarrikapen zuzenenbitartez sistema kapitalista neoliberalari erantzunez.

Horrela, 70eko hamarkadan kapitalaren metaketakrisiari aurre egiteko inperialismoak klasemenperatzaileen laguntzaz ezarri zuen proiektuestrategikoari esker lortutako hegemonia pitzatzenhasi zen. Estatuak zituen ezaugarri sozial apurraksistematikoki deuseztatzeko prozesua diktadurafaxistek ezarri zuten eta diktadura ondorengoerregimen demokratikoek konstituzionalki bermatuzuten pribatizazioen, lan-malgutasunaren etaliberalizazio komertzial eta finantzarioaren bidez.Horregatik baliabide natural eta publikoen arpilatzehistorikoa areagotu zen eta kapitalismoperiferikoaren ekonomien menpekotasuna etaindustrializazio prekarioa larriagotu egin zen,herriaren gehiengoa eta langabezia estrukturala aregehiago hondoratuz.

Horri lotuta, nazioarteko kapitalarekin aliatutakoburgesia lokalen aberastasuna geroz eta gehiagokontzentratu zen eta desparekotasun sozialenadierazleak zifra historikoetara iritsi ziren. Estrategianeoliberalarentzat Nazioarteko Diru Funtsa izan zenAEBen interesei zintzoki men egiten zienabangoardia politiko-ekonomiko perfektua; izan ere,erakunde honek xantaia eta itun zikinen bitartezordura arte kapitalismoaren atzaparretatik babestutazeuden esparru bakanak merkantilizatzekoegiturazko doikuntzak egitea onartu zuen,Latinoamerikako herrien zorra handitzearen truke.

Erreminta politiko eta ekonomiko hauen euskarria

establishmentaren aparatu ideologikoakkoordinatutako kanpaina mediatiko uniformeakziren, merkatuaren logikaren onurak goraipatu, Estatuen rol erregulatzailea estigmatizatu etaiparraldeko nagusiaren esanak zalantzan jartzenzituen guztia kondenatzen zutenak. Washingtonekokontsentsua delakoak, horrela, kapitaltransnazionalarekiko menpekotasun politiko,ekonomiko eta kulturala ezarri zuenLatinoamerikako herrietan. Ondorioz, momentukostatus quo-a naturalizatu egin zen eta, berdintasun,birbanaketa eta elkartasun aldarrikapenekin lotutakokontzeptuak ez ezik, indarrean zegoen sistemasozioekonomikoaren izaera saihestezina zalantzanjartzera ausartzen zen edonor ezabatu zuten, kontuhandiz, eztabaida politikotik.

Eraso neoliberal zuzenak, herritarren zatiketa etalangile borroken beheraldia ezaugarri zituenmarkoan ekin zion EZLNk altxamendu armatuariLatinoamerikako historian errotutako aldarrikapenenlekukoa hartuta (landa-eremuko eta indigenenproblematika) eta globalizazio kapitalistari esplizitukiaurka egiten zion masa-mugimendua bultzatuz.Horrela inflexio-puntu bat ezarri zen eskualdeanjokoan zegoen indar-korrelazioan, mailasubjektiboan batez ere. Ordura arte jasandakozapalkuntza sozialen aurrean herriaren haserrearenerakustaldi ugari izan baziren ere, VenezuelakoCaracazoa edo Argentinako 89ko arpilatzemasiboak kasu, egia da ez zutela EZLNren mailakoantolakuntza ideologiko edo estrategia mediatikorikerakutsi.

Europako sasi-militantzia ezkertiarrarengan izanzuen eragin erromantikoaz gain, indar beligerantehori agertzeak eragin sakon eta itxaropentsua izanzuen Latinoamerikako herri-blokean eta aldi berean,gaur egun ezinbestekoa den problematika bat sartu

3

Page 4: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

zuen burujabetza lortzeko agenda politikoan;jatorrizko herrien eskubideena, hain zuzen ere.Horregatik deritzogu zapatisten altxamendua izanzela eskualdean hasiera eman ziona izaeraantineoliberal, indigenista eta antiinperialista dutenherri-ekimen eta errebolten ziklo berri honi.

Hori baieztatzeak eta matxinada zapatista borrokaziklo berriaren hasieratzat hartzeak ez du esan nahiXX. mendean zehar Latinoamerikan eman zirenburujabetzaren aldeko borroken jarraipena etaelkarri egindako ekarpenen garrantzia ezeztatzendugunik. Izan ere, Kubako Iraultza, 60-70ekohamarkadetan kontinente osoan zehar eman zirengerrillari, nekazari, ikasle eta langile borrokak edoSandinisten garaipena bezalako funtsezkogertakariak izan ziren 90ko hamarkadarenerdialdean ireki zen ziklo berriko aktore nagusiakpolitikoki eta ideologikoki elikatu zituztenak.

1.1 Erreboltak eta herri-gobernuak

Borroka testuinguru berri horretan korronteideologiko antisistemiko berria gorpuztuko zutenmatxinada ugari eman ziren kontinentean zehar,horrela, garai aldaketa erradikalari bidea emanez.

Fenomeno honen adierazgarri argiak dira urarenpribatizazioaren eta baliabide naturalenespoliazioaren aurkako erreboltak Bolivian (“urarengerra” 2000. urtean eta “gasaren gerra” 2003an).Borroka horiei esker 2005ean Lozada presidenteaeta bere ondorengo zen Mesa kargugabetzea, etaondorioz, eskuinaren zikloa ixtea lortu zen, hala,MAS alderdiak eta Boliviaren historiako lehenpresidente indigenak, Evo Moralesek, bultzatutakoeraldaketa ziklo eratzaile berriari ateak irekiz.

Gobernu berriaren aldaketa aipagarriena, dudarikgabe, Gonzalo Sánchez de Lozada (Goni) etageroago Mesaren aurka matxinatu zirenmugimenduek proposatutako Urriko Agendakoneurrietako bat izan zen; hidrokarburoennazionalizazioa, alegia. Neurri horrekin, Estatuagasaren eta petrolioaren salmenten irabazien %20jasotzetik %80 jasotzera pasa zen eta horri esker,alfabetizazioa, erretiro-pentsioak, eskola bekak edounibertsitate berriak bezalako plan sozialak martxanjartzeko oinarri ekonomikoa eratu ahal izan zen.

Eremu politikoan, Estatuaren Konstituzio Politikoberriaren eraketa izan zen aldaketa nagusia.Konstituzio honek Boliviaren nazio-aniztasuna etaherritarrei zegozkien hizkuntza eta lurralde-eskubideak aitortzen ditu, orokorrean “ongibizitzearen” mundu-ikuskera indigenaren kontzepzioberrian oinarriturik baitago. Bestalde, Bolivian emanden aldaketaren irudi argia dezagun,nabarmentzekoa da Mundu Bankua bezalakoinstituzioek ere onartzen dutela Hego Amerikakoherrialderik txiroenetako bat zenak (kontinentemailan Haitik bakarrik gainditzen zuen Bolivia)pobrezia tasak %60tik %35era jaitsi dituela etadesparekotasuna 0.60koa izatetik 0.47koa izaterapasa dela ordutik (Gini indizeen arabera).

Andeetako beste herrialde batean ere, Ekuadorren,matxinada ugarik politika neoliberalen aurka eginzuten. 1997an eta geroago 2000. urtean, bipresidente kendu zituzten kargutik (Bucarán etaMahuad, hurrenez hurren) CONAIE, EkuadorkoNazionalitate Indigenen Konfederazioa, buru zutenmobilizazio indigena masiboen eraginez. 2003anGutierrezen presidentziaren bidez zilegitasuninstituzionala berreskuratzeko saiakerak ez zuenEkuadorko langileria luzaroan engainatu; aitzitik,herria izan zen 2005ean berriz ere eszena politikoansartu zena “gaizkileen errebolta” delakoarekineskuinaren hegemoniari amaiera emanez eta RafaelCorrea gobernura iristeko eta Herritarren Iraultzarihasiera emateko baldintzak bermatuz.

Kontuan hartzekoa da Ekuadorreko gobernuak,presidenteak eta berak sortutako Alianza PAÍSalderdiak ez dutela izaera iraultzailea, aurrerakoiaeta sozialdemokrata baizik, nahiz eta jendeakkalean aldarrikatzen dituen aldaketak bultzatu eta

4

Page 5: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

babesten dituzten. Hiru lorpen aipagarrienak hauekdira: lehenik, AEBen base militarrak kanporatzea(Manta-ren kasuan, esaterako, kontratua bukatuegin zen eta mobilizatutako herritarren eskaerakkontuan hartuta, ez zuten berritu); ondoren,konstituzio berriaren eraketa, Boliviakoak bainokutsu neoliberalagoa badu ere Ongi Bizitzearenkontzeptuaz elikatzen dena; eta azkenik, EstatuBatuekin Merkataritza Askeko Ituna sinatzeari ukoegin izana.

Aldaketa horiei guztiei esker pobrezia maila %37tik%23ra jaitsi zen eta desparekotasun indizea (Gini)9,55etik 0,448ra. Muturrei erreparatuz gero,biztanleriaren %10 aberatsenaren eta %10txiroenaren diru-sarreren arteko desberdintasuna42tik 25era jaitsi zen; bestela esanda, ekuadortartxiroenen diru-sarrerak bikoiztu egin zirenHerritarren Iraultzaren urteetan zehar.

Hirugarrenik, Iraultza Bolivartarra herrialdekoeraldaketa-prozesu guztien eragile eta katalizatzaileukaezina izan da. Venezuelaren kasuan logika

neoliberalarekin izandako hausturak ez zuen ohikoeskema jarraitu, alegia, masa-mugimendu antolatubatek ez zuen establishmenta kargutik kendu herri-gobernua goratuz. Hala eta guztiz ere, masen etagobernu bolivartarraren arteko interakziodialektikoak gobernua bera sendotzen lagunduzuen, ardatz antineoliberal eta antiinperalistareninguruan elkar elikatuz eta eraikiz. Hugo Chávezengobernuaren politika eraldatzaileek haien interesakmehatxatzen zituztela sentitu zutenean,inperialismoaren aldeko klase menderatzaileekkontraerasoari ekin zioten (2002ko Estatu kolpea,2003ko greba patronala), eta jazarpen hauei herrimobilizazioen bidez aurre egitea izan zen, hainzuzen ere, prozesu bolivartarra erradikalizatzeaeragin zuena.

V. Errepublikaren Konstituzio berria izan zen,dudarik gabe, bide berri bat ireki zuena, ez soilikVenezuelarentzat, baizik eta Latinoamerikaosoarentzat, aurretik aipatu ditugun bestekonstituzioentzat inspirazio-iturri izan baitzen. Betikobotereei (betearazlea, legegilea, judiziala) beste bi

5

Page 6: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

gehitu zitzaizkien konstituzio honetan: herri botereaeta hauteskunde-boterea, eta hauei esker Komunaksortu ziren eta, paradoxikoki, baita gaur egunoposizioa harro sentiarazten duen BaliogabetzeErreferenduma ere. Iraultza Bolivartarraren neurrisozial kontaezinak gehitu behar zaizkio honi:herriaren alfabetizazio sistematikotik, unibertsitatepubliko berrien eraketara; auzo guztietan mediku etaosasun zentroak egotetik hasi eta pobreenakbetatzeko aukerarik ez duten ospitale berrietara;erabili gabe zeuden orube eta hiri-etxebizitzenokupazioa baimentzen duten legeetatik, EtxebizitzaPlanak sortzeraino; hiri sozialistetatik, nekazaritzaerreformataraino. Iraultza legal eta instituzionalizugarria, herritarren ideologia eta ohituretan astirobarneratzen bada ere, koiuntura eta gobernudesberdinen gainetik dagoen oinarri iraunkor bateratu duena.

Aldaketa konstituzional indartsuak, baliabidenaturalen berreskurapen estrategikoak eta, Boliviaeta Venezuelaren kasuan, politika sozialenaurrerapen paregabeez lagunduta etorri ziren herri-ahalduntzeak eragin dituzten prozesu sakon haueiArgentinako eta Brasilgo prozesuak batu zitzaizkien.Hauek, aurretik aipatutako hiru herrialdeek adinakobarne-aldaketarik bizitu ez bazuten ere, eskualdekoeta nazioarteko botere politikoaren artean balantzaberri bat ezartzea lortu zuten.

1.2 Integrazio bolivartarra eta bigarrenindependentziarako borroka

Inperialismo yankiaren eta Latinoamerikako herri-botereen arteko indar korrelazioen aldaketa argigeratu zen 2005ean Mar de Platan, eskualdekogobernuei ALCA (Ameriketako Merkataritza AskekoEremua) inposatzeko G. W. Bush-en enegarrensaiakera arbuiatu zenean. WashingtongoKontsentsuaren azken porrot honek agerian utzizuen kontinenteko herri-gobernuen eta herribotereen aurrerapen garailea; argi eta garbierakutsiz inperialismo iparramerikarrak Abya Yalakoherrietan izandako hegemonia politikoaren galeraeta tokiko klase menperatzailearen baitan zegoenhegemonia ekonomiko neoliberalaren narriadura.

ALCAk gatazkak sortu zituen barne-merkatuenmenpeko enpresa globalizatuen artean eta talkakeragin zituen esportatzaile eta industrialen artean.Venezuelako gobernuaren eta Mar de PlatakoALBAren goi-bileran zeuden herri-mugimenduenerrefusak MERCOSUReko herrialdeak (Argentina,Brasil, Paraguay eta Uruguay) ALCAren aurkaagertzera bultzatu zituen, lehiakortasun kapitalistazela eta; hala, Kolonbiako (Uribe) eta Mexikoko(Fox) gobernu txotxongiloak izan ziren ortodoxianeoliberalaren defendatzaile bakarrak.

Beraz, 2005. urtean ziklo berriko indar-korrelazioabistaratu eta finkatu zen, ALCA ez ezik integraziobolivartarraren proiektua ardatz izango duenjokaleku politiko eta geoestrategiko berri batzabalduz Latinoamerikan.

Horrela, ALBA sortu zenetik (2001) eta Venezuelaeta Kubako gobernuek martxan jarri zutenetik (2004)bi ideia gorpuztu dira: hasteko, herri blokearengaitzespena esparru ekonomiko eta politiko-militarreko dinamika interbentzionista yankiei, etajarraitzeko, printzipio ez-merkantilistatan eta historiakomun bat berreskuratzean oinarritutako kontinentemailako integrazio proposamen berri baten beharra.Proiektu estrategiko honen helburua, beraz, ez daAbya Yalako herrien menpekotasun harremaneiamaiera bat ematea soilik, baizik eta kooperazio eta

6

“2005. urtean ziklo berriko indar-korrelazioa bistaratu eta finkatu zen, ALCA ez ezik integrazio bolivartarraren proiektua ardatz izango duen jokaleku politiko eta geoestrategiko berri bat zabalduz Latinoamerikan”

Page 7: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

elkartruke komertzial solidarioak bultzatuz,Latinoamerikako herrialdeen arteko harremanenberdefinizio erradikal bat egitea, herri bakoitzarenbehar eta berariazkotasun ekonomiko eta kulturalenarabera.

Orokorrean, ALBA osatzen duten herrialdeenpixkanakako integrazioa herrialde bakoitzeko barne-gatazken ondorioz botere politikoaren balantza herri-indarren alde jartzen zenean eman zen. Horrela,Kuba eta Venezuelako gobernu iraultzaileenprotagonismo eta bultzada ukaezinek aldaketaprozesuak bizitzen ari ziren herrialde anaietantopatu zituzten aliatu estrategiko naturalak.

Aurreko atalean ikusi dugun bezala, Bolivian nahizEkuadorren ireki ziren prozesuak bat zetozenALBAren planteamendu antiinperialista etakooperazio solidarioaren ideiekin. Bi herrialde hauekalternatibara gehitzea (2005 eta 2009an hurrenezhurren), Nikaraguako gobernu sandinistarekinbatera (2007), herri-aldarrikapenak eta barne-mailako aldaketak kanpo-harremanen mailaraeramatearen emaitza izan zen. Zentzu honetan,izendatzaile komunak zituzten gobernuen bloke berribat agertu zen, Latinoamerikako batasun burujabebaten alde ez ezik, bakoitzaren herrialdean politikaeraldatzaileak martxan jartzeko apustua egitenzutenak.

Baina Latinoamerikaren integrazioaren aldekoproiektua ez zaio ALBAri mugatu, eztaMERCOSURen ikuspegi berriari ere (gaur inoizbaino eztabaidagarriagoa dena, Argentinakoaldaketa politikoen eta Brasilgo Estatu kolpearenondoren). Ezin ditugu alde batera utzi, hain zuzenere, Washingtongo Kontsentsuak bilatzen zuenbotereari zuzenean aurre egiten dieten instituzioak:CELAC (Latinoamerika eta Karibeko estatuenelkargoa), Latinoamerikako herrialde guztiez osatutadagoena eta AEB eta Kanada kanpo uzten dituena,OEA (Ameriketako Estatuen Erakundea) erakundeinperialistari kontrajartzen zaio; HegoaldekoBanketxeak eta ALBAren Banketxeak, aldiz, MunduBankua, Nazioarteko Diru Funtsa eta UNASUR,Hego Amerikako Nazioen Batasunari erronka egitendiete.

Herrialdeen egituraketa berri honen aurrean, etabereziki, inperialismoaren aurkako jarrera barne-erreforma estrukturalekin konbinatzen duten etaklase menderatzaileari aurka egiten dietenprozesuen aurrean, inperialismoa eta berejarraitzaileak ez ziren eskuak gurutzatuta geratu.

Horrela, bere atzeko patiotzat jotzen zuenarenmenpekotasuna berreskuratzeko kontraerasoamartxan jarri zen, ahalik eta baliabide eta frontegehienak mobilizatuz.

7

Page 8: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

2.Kontraeraso inperialistaLehenik eta behin kontraeraso hau epe luzerako ildohistoriko baten fase bat bezala kokatu behar duguAEBek lurralde honetan bultzatutako menperatzeprozesuan. Izan ere, kontinente latinoamerikarrakduen garrantzia estrategikoa ikusteko nahikoa daazken bi mende hauetan Estatu Batueninperialismoak bultzatutako esku-hartze eta esku-sartze politiko, ekonomiko eta militarren historiaamaiezina gogoratzea.

Politika inperialista hau 1824an hasi zen, AEBenhistoriako lehen kanpo-politikako doktrina, Monroedoktrina ezaguna (Amerika amerikarrentzat), garatuzutenean; hain zuzen ere, garai horretaninperialismo espainolaren uztarpetik askatzekoprozesua amaitzen ari zen kontinenteakontrolatzeko helburuarekin. Data horietatik aurrerapolitika inperialista horrek Latinoamerikako herrienbizitza markatu zuen Estatu Kolpe (Guatemala,Brasil, Chile, e.a.), akordio eta esku-hartze militar(Elkarrekiko Sorospen Hitzarmen Interamerikarra,Kubaren inbasioa, Granada, e.a.), Estatuterrorismoa eta paramilitarismoa (Kondor operazioa,Contrak Nikaraguan, El Salvadorren, e.a.) edoakordio eta instituzio ekonomiko harrapariak(Garapenerako Aliantza, Garapenerako BankuInteramerikarra, Munduko Bankua, Nazioarteko DiruFuntsa, e.a. bezalako baliabideak erabiliz. Beraz,Estatu Batuek era guztietako mekanismo etamodalitateen beharra izan du kontinentearenkontrola bermatzeko eta burujabetzaren aldekosaiakeren garrak itzaltzeko (Mexikoko iraultza,iraultza boliviarra, Kubako iraultza, 70ekohamarkadako herri eta gerrilla borroka, Txileko etaErdialdeko Amerikako iraultzak e.a), izan ere,lurraldearen hurbiltasunak eta izugarrizkoaberastasunak betidanik piztu izan du iparraldekobizilagunaren interesa eta gutizia.

Hegoamerikak gaur egungo sistema ondomoldatzeko guztiz ezinbestekoak diren baliabide

natural estrategikoen espektro zabala du.Kalkulatzen da 20 milioi kilometro karratu eta 600 milioi biztanleko merkatua duen lurralde honetanmundu mailan existitzen den ur gezaren etabiodibertsitatearen ia erdia dagoela, lehen mailakobaliabide energetikoekin (petrolioa, gasa etahidroelektrizitatea) eta mineral estrategikoekinbatera: bismutoa, litioa, niobioa, torioa, urrea, zinka,uranioa, zilarra eta kobrea besteak beste.Hauek dira, beraz, aurreko mendearen amaieraneskualdean hasitako borroka ziklo berriaren aurreaninperialismo yankiaren erantzuna analizatzerakoankontuan hartu beharreko joera historiko eta datuak.

2.1 Inperialismoaren erantzuna garai aldaketaren aurrean

Chavez gobernura iritsi eta kontinenteko IraultzaBolivartarraren proiektua gauzatzen hasi zenetik,AEBek eta tokian tokiko oligarkiek, haien estrategiahistorikoarekin jarraituz, ez zioten Rafael Correak“garai aldaketa” gisa izendatutakoa eragozteari utzi.Horrela, burujabetza prozesua indartzen etakontinente osoan zehar zabaltzen ari zen heinean,inperialismoak estrategia bat garatu zuen fronteguztietan baliabide desberdinak uztartuz: estrategiakolpista (Venezuela, Bolivia, Ekuador, Paraguay,Honduras), jazarpen mediatiko eta ekonomikoa(greba patronalak, horniduraz gabetzea, petrolio-sabotajea) presio militarra (IV. Flotaren aktibazioa,Kolonbiako 7 base militarrak, e.a.) eta merkataritzaaskeko akordio ekonomikoak. ALCAren porrotarenondoren, aldebiko hitzarmenen edo herrialdealiatuen arteko akordioen aldeko apustua egiten da(Pazifikoko Aliantza).

Oreka galarazteko ahalegin izugarri horrek,burujabetza prozesuaren garapenean oztopohandiak sortu baditu ere, ez du garaipen

8

Page 9: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

kualitatiborik lortu mende honen lehen hamarkadanzehar. Gaur egun bizi dugun salto kualitatiboarekinklase zapaltzaileek porrot partzial hauentzakoirtenbide bat topatu nahi dute.

2.2 Eraso inperialistaren behin betiko fasea

Argi eta garbi dago Estatu Batuen ustez erasohonek behin betikoa izan behar duela. Izan ere,haren ekonomiaren egoera geroz etaezegonkorragoa izateak azken hamarkadetan zehargaldutako eremu ekonomikoen kontrolalehenbailehen berreskuratzea exijitzen du etaondorioz, ezinbesteko garrantzia hartzen du, bestelehentasunen gainetik, Latinoamerikako herri blokeaosatzen duten herrialdeak oinperatzea.

Arlo politiko-ideologikoan eremua galtzeaz gain,Latinoamerika, lehen aipatu bezala, baliabidenaturalen funtsezko iturria da inperioarentzat etamomentu honetan haren krisi sistemikoalarriagotzen ari denez, herrialde hauek dituztenlehengaien kontrola bereganatzea erabatekolehentasuna da. AEBen kontrolpeko gobernuakboterean jartzeak harrapakin preziatu horieskuratzeko kostua gutxituko luketen politika berriakinposatu ahal izatea suposatuko luke.

Baina eskualdean jokoan dagoena benetanulertzeko, eraso hau munduko lidergoa mantentzekoTxina eta Errusiarekin duen norgehiagokarenbarruan kokatu behar dugu, hauek baitira AEBenhegemonia aurrez aurre zalantzan jartzen dutenpotentzia bakarrak. Bestalde, suspertzen ari direnpotentzia hauek haien gune geografiko hurbilenetanberreskuratutako eraginari azken hamarkadanlatinoamerikar kontinentean irabazitako presentziaeta egindako inbertsioak gehitu behar zaizkio. Etahori Estatu Batuek ezin dute onartu.

Beraz, Latinoamerika lehentasunezko fronte bat da,bai, baina beste gune eta baliabide geopolitiko ugaribarne hartzen dituen estrategia batean kokatuadago. Baliabide geopolitiko hauen adibide batzuk:Errusia edo Txina militarki inguratzeko saiakera,AEBek eta Ekialde Hurbila eskualde giltzarrikoakolitoek eragindako “kontrolpeko kaosa” edo Txinaeta Errusia bakartzeko eta Estatu Batuen proiektu

politiko-ekonomiko neoliberala sakontzekomerkataritza askeko esparru globalak ezartzea(TTIP,TTP, e.a.).

Esku artean dugun gaiaren garrantziageoestrategiko eta geopolitikoa argituta, errazulertzen dira AEBek egindako ahalegin izugarriakkontinentean esku-hartzeko ildo desberdinak irekieta funtsezko garaipenak lortzeko. Argentinakopresidentzia berreskuratzea garaipen hauetanlehena eta emankorrenetakoa da. Macriren zurikeriaberehala geratu da agerian eta iparraldekonagusiaren laudorioak azkar iritsi dira, alde batetikizaera neoliberaleko neurri sorta ikaragarri batmartxan jartzeagatik, bestetik VenezuelakoErrepublika Bolivartarreko gobernua kriminalizatunahi duen eskualdeko kontserbadurismo berriarenburu izateagatik eta azkenik bi base militarestatubatuar ezartzeko negoziaketak ontzatemateagatik, bata Patagonian eta bestea Brasil,Paraguay eta Argentinaren arteko mugan, mundukoakuiferorik handienetik hurbil.

Baina are garrantzitsuagoa da Brasilen ematen ariden guda, hau baita harrapakinik preziatuenabaliabide naturalen eremuan. Estatu Kolpeinstituzionalak Dilma Rousseff baztertzea lortu dueskualdearen kontrol geopolitikorako ezinbestekoaden herrialde honetan AEBen kontrolpeko gobernubat ezartzeko. Halaber, ustez finkatuago zeudengobernuen aurkako kanpainak nabarmenki areagotudira, esaterako, Bolibian Evo Moralesberrautatzearen aurkako kanpaina. Venezuelajasaten ari den eraso eta estatu kolpe saiakerazenbakaitzek, bestalde, garaipen bat lortu duteoraingoz chavismoari Asanblada Nazionalarenkontrola eta ondorioz botere exekutiboa kenduizanagatik.

9

Page 10: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

Azken kasu hau, Venezuelakoa, txikitu beharrekofuntsezko pieza da zalantzarik gabe, XXI. mendehonetan emandako eraldaketa prozesuaren motoreizateaz gain, munduko petrolio gordin erreserbahandienak dituelako Estatu Batuen kostatik ehunkakilometrotara soilik. Hala, gobernu chavistarenporrotak eta Kubako Iraultza barrutik suntsitzekohelburua duten negoziaketek duela ia 20 urtehasitako zikloaren bi erreferente ideologikohandienak ezabatzea lortuko lukete.

Jada kezkagarria den egoera honi Kolonbiakogatazkaren konponbidearen prozesuak daramanbidea gehitu behar diogu, batez ere Gobernuak etaFARC-EPk sinatutako akordioa onestekoplebiszituan ezezkoa gailendu ondoren. Horretazgain, gatazka amaitzeko prozesuaren helburubakarra gerrillak desaktibatzea eta transnazionalenaukerak zabaltzea izatearen kezkak ere bertanjarraitzen du. Aipatzekoa da, bestalde, PazifikokoAliantza eta TTP bezalako egitura neoliberal berriakgaratzen ari direla eta akordio hauek izango direlaLatinoamerikak inoiz pairatu duen neoliberalismookerrena berpizteko giltza.

Baina eraso hau inperialismoak bere krisiari aurreegiteko ezinbesteko neurri bat izan arren,Latinoamerikako prozesuen kontraesanak etamugak dira ateak zabaltzen dizkiotenak. Bimenderen ostean bigarren independentzia lortzekobidea trabaz josia dago eta, urrats kualitatiboakeman badira ere, gaur egun neurri handiko erronkakgainditzea oztopatzen jarraitzen dute.

2.3 Prozesuen kontraesanak

Bigarren independentzia lortzeko bide honetan,egiturazko oztopoetako bat kontinentean historikokiinposatutako eta gaur egun nagusi den ereduekonomikoaren ahultasuna da. Izan ere, erauzketa-esportazio ereduak herrien garapenerakobeharrezkoak diren ondasunak modu endogenoanekoizteko duen ezintasunak inportazioekiko etaLatinoamerikatik kanpo ezarritako prezioekikomenpekotasun sakona dakar eta horrek, azkenurteotan, ondorio larriak eragin ditu tokikoekonomietan. Eredu gisa petrolioaren prezioenbeherakada eta horrek Venezuelan ongizate

politikak mantentzeko eragin zituen zailtasunak harditzakegu.

Latinoamerikako herrialdeek haien esportazioennorakoa dibertsifikatu dutela egia bada ere, horrekez du eredu ekonomiko autonomo bat garatzeaahalbidetzen. Gaur egun, Txinarekikomenpekotasuna arindu beharrean sakontzen ari denerrealitate bat da eta arazo honen ereduparadigmatikoenetako bat Argentinako sojamonolaborantza dugu.

Eredu ekonomikoak ez laguntzeaz gain, egiturainstituzional asko barrutik jaten dituen ustelkeriakedozein iniziatibari eraginkortasuna kentzen dio etaberaz, aurrera ateratzeko prozesua moteldu egitendu. Batzuetan, baliabideak gutxitu egin ohi dira etaustelkeriaren aurkako borrokak ezinbestean talkaegiten duela hautematen da endemikoak diruditendinamika ustelen errealitatearen aurka.

Gainera, nahiz eta azken urteotan abiatutakoprozesu guztiek ildo beretik aurrera egiten dutelapentsatu, nabarmena da ez dabiltzala martxaberean. Brasil eta Argentinan kontzesio handiak eginzaizkio tokiko oligarkiari eta inperialismoari eta ezdira sistemaren egituraren oinarriak ukitu. Argigeratzen da klase kontziliazioaren proiektuakezarritako mugak ibilbide laburra duela, are gehiagooparoaldi ekonomikoa bukatu eta sistemakapitalistak berriz ere bere alde gogorrenaerakusten duenean.

Bestalde, Erdialdeko Amerikako prozesueidagokionez, 90eko hamarkadan garatutakoestrategia aldaketen ondoren proiektuarennorabidea ez zegoen argi eta kontraesan handiaksortu ziren eta horrek, zenbaitetan, esku-hartzeinperialistari ateak zabaldu zizkion.

10

Page 11: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

Azkenik, eredu aldaketan gehien sakondu duten hiruprozesu hegoamerikarretan (Ekuador, Bolivia etaVenezuela) gorabeherak antzematen dira biposturen artean: alde batetik, sozialismorantztrantsizioa sakondu eta herri botere kuota gehiagolortzea eta, bestetik, tokiko burgesiako sektorebatzuekin batera kapitalismo nazional baten aldekoapustua egitea. Bigarren eredu honek eta lanideologikoaren defizitak arazoak sortu ditu aldaketaprozesuari esker ongizate maila jakin batera iritsiziren herri sektoreak proiektuaren barruanmantentzeko. Izan ere, geruza sozial zabal hau bereestatus sozial berri eta faltsuari tinko eusten ari zaioeta nahiz eta maila hori eman dion proiektuaoraindik amaitu gabe egon, jada ez du bertan partehartu behar duenik sentitzen.

Edonola ere, zuhaitzak ezin du basoa estali.Zailtasun koiunturalek ezin dute gogoak galtzea edoanalisi okerrak egitea justifikatu. Urteetan garatutakoeta txosten honetan zerrendatutako lorpenak ez diranoizbait loratuko den hazi bat, urakanik bortitzenajasateko gai den zuhaitz gazte eta indartsu bat

baizik. Kubako CDR-ak, Venezuelako Komunak edoBoliviako Batasun Ituneko mahaiak bezalako herribotere esperientziak ezin dira alde batera utzi eta ezdira gobernu aldaketekin batera desagertzen.

Horretaz gain, mugimendu sozialen nolabaitekodesmobilizazio etapa baten ondoren (besteak bestegobernu eta instituzioetan hartutako ardurengatikedo instituzioekin kontraesanetan ez sartzeagatik),berraktibazio prozesu bat ikusten ari gara.Nabarmentzekoak dira kontinentearen artikulazioaALBA Mugimenduetan, Txileko ikasle mugimenduindartsua, lur gaineko meatzaritzaren aurkakomobilizazio handiak Argentina eta Ekuadorren,chavismoaren oinarri sozial borrokalaria Venezuelaneta Estatu Kolpearen aurkako mobilizazio itzelakBrasilen.

11

Page 12: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

3.Irakaspenak eta ekintza ildoak Askapenan, internazionalistak garenez, prozesu edoborroken inguruan egiten den edozein analisikirakaspen guztiak batzeko atal bat behar duela ustedugu, gure askapen nazional eta sozialerakoprozesua aberastu ahal izateko. Gure ikuspuntuarenarabera, esperientzia desberdinak ulertzensaiatzeak eta haiengandik ikasteak gure askapenprozesuan egin beharreko lan politikoan eta herriborrokalari hauekiko elkartasun internazionalistansakontzera behartzen gaitu.

3.1 Irakaspenak

Azken bi hamarkadetan Latinoamerikan martxanegon den prozesuak eskaintzen digun lehenirakaspena elkartasuna, burujabetza etainternazionalismoaren parametroetan eskualdeaintegratzeko aukera eta beharra da. Argi dagohorretarako eskualdeko herri desberdinetanaldaketa estrukturalak egin behar direla etaberdintasunean oinarritutako harremaninternazionalen zimenduak jartzeko oligarkiarenesparruak ahuldu eta herrien burujabetzaren aldekoegitura berriak sortu behar direla. ALBA da, zentzuhonetan, azken hamarkadetako eredurik onena.

Bigarren irakaspena da ezin ditugula azken bihamarkadetako herri prozesuak ulertu herrimugimenduen ezinbesteko papera gabe. Aldebatetik, funtsezkoak izan dira gobernu progresistaberriak ahalbidetzeko orduan, izan ere, herrimugimenduek ez balute herria aktibatzea lortu ezziren sekula osatuko prozesu hauen oinarri direngehiengo zabalak. Mugimendu hauek kontinenteanaldaketa emateko indarra izateaz gain, haiengobernuek burututako aldaketen bultzatzaile etabermatzaile izan dira. Azkenik, inperialismoak

gobernu hauen aurka egindako erasoei aurreegiteko funtsezko eragile direla erakutsi dute, kontinente osoko Estatu kolpe saiakeretan ikusidugun bezala. Lan ikaragarri hau gabe posibleizango litzatekeena amestu beharko genuke, bainaLatinoamerikako herri sektoreek posible denaerakutsi digute, amesten jarrai dezagun.

Bestalde, proiektu estrategikoagoak finkatzekopolitika publiko progresistak bultzatzeak zer nolakogarrantzia duen ikusi dugu. Ondotxo dakigu ogiasoilik ez dela nahikoa pertsonen bizitzetarako, bainaaldi berean, ogirik gabe, hitzak haizeak eramatendituela. Ezinbestekoa da egunerokoa lantzeabegirada epe luzera jarrita. Egunerokotasunik gabekostata lortuko genuke proiektu estrategikoakgauzatzea, baina proiektu estrategikorik gabe,kostata mantendu daiteke egunerokotasuna.Horregatik, politika publiko progresistak martxanjartzea bezain garrantzitsua da lan ideologikoaelikatzeko bideak bilatzea edo burgesiaren estatu-logikatik at erabakiak hartzeko guneak zabaltzea(Estatu komunala…). Gainera, komunikabide taldehandiak kapitalaren interesen esanetara daudelajakinda, lan hau aurrera ateratzeko funtsezkoa daprozesu bakoitzeko aurrerapenen berri emangoduten komunikabide alternatiboak sortzea.

Aldi berean, oinarrizkoa izan da sozialismoarenideiak berreskuratu eta indartzea herri zapalduenburujabetzarako bide gisa. Berlingo harresia erorizenetik Europan tabu bat izan dena,Latinoamerikan, desberdintasun eta kontraesanguztiekin ere, sistema kapitalista inperialistaheteropatriarkal honen alternatiba erreal bakarra daoraindik. Jatorrizko herriek, bestalde, haienesperientzia komunitarioetako “Ongi Bizitzea” XXI.mendeko errealitatera ekartzen asmatu dute eta

12

Page 13: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

horri esker, perspektiba arrazionalak, espiritualaketa emozionalak uztartzen dituen mundu-ikuskeraberreskuratu eta errealitate soziopolitikoarenerdigunera ekarri da.

Argi eta garbi geratu den beste elementu batburujabetze prozesu orok izugarrizko erresistentziasortzen duela da. Tokiko oligarkiek etainperialismoak eskura dituzten baliabide guztiakerabili dituzte eta erabiltzen jarraituko dituztealdaketa txikienak ere eragozteko. Latinoamerikakoereduak argiak dira: Estatu kolpe saiakerakVenezuelan, Brasilen, Hondurasen, Txilen,Argentinan eta Paraguayn; paramilitar eta Contrenerabilera Kolonbian, Nikaraguan edo El Salvadorren;jazarpen ekonomiko eta mediatikoa e.a.Nabarmentzekoa da Washingtongo Kontsentsuariesker inperialismo yankiak Latinoamerikako herriaksistematikoki menperatu ahal izan zituen bezala,Europan ere oligarkia handiak haien “kontsentsu”propioa garatzen saiatzen ari direla, Bruselakoa,Europako langile klaseak XIX. mendekobaldintzetara itzultzea duena helburu. Hala ere,Latinoamerikak martxan dauden prozesuek erakutsidigute uste osoa borrokan jarrita herri langileekoligarkien interesak zapuztu ditzatekela.Garrantzitsua da egokitu zaigun paper historikoagure gain hartzea egoera aldatu eta mundu burujabebaterantz ibiltzen hasteko.

Azken irakaspen eta konklusio gisa, munduan zeharprozesu askok frogatu duten bezala, benetakoindependentzia sozialista izango da edo ez daindependentzia izango. Latinoamerika horrenadibide argia da. Deskolonizazio prozesuenhasieratik 200 urtetik gora pasa ondoren,kontinenteko herriak oraindik ere burujabetzalortzeko borrokan ari dira. Europa eta AEBeninperialismoaren erasoek eta tokiko burgesienotzantasunak etorkizun kaskarra iradokitzen dute

herrialde hauetako langile klaseentzat. Martxandauden prozesuek sozialismoaren banderarekinbakarrik lortu dute bertako eta kanpoko kapitalarenerasoak geldiaraztea. Horregatik ezinbestekoa daprozesu guztietan herri langilea antolatzea etasozialismoaren bandera goratzea bigarren eta behinbetiko independentzia lortu ahal izateko. Horrelasoilik prestatuko dugu gure askapenerako bidea.

3.2 Ekintza ildoak

Amaitzeko, Abya Yalako herri borrokalariekikoelkartasuna antolatzeko Euskal Herrian jarraitubeharreko ekintza ildoak laburtuko ditugu.

Lehena eta premiazkoa Europak eta AEBekLatinoamerikako herrien aurka egindako erasoinperialista ideologiko, ekonomiko edo militarrakinoiz baino gehiago salatzea da. Ezin dugu onartuherriaren ongizatearentzat hain garrantzitsuak direngobernu legitimoak ezegonkortu eta botatzekosaiakerak zigorrik gabe gelditzea. VenezuelakoErrepublika Bolivartarreko gobernuaren aurkagaratutako jazarpen politikak tinko eta mobilizatzekoprest topatu behar gaitu, Latinoamerikakoburujabetza prozesuaren motorra denarendefentsan.

Bigarrena eta estrategikoa herri boterearentzatguneak sortzen ari diren esperientzia guztiakbabestea da (kontseilu komunala, fabrikaberreskuratuak, okupatutako lurrak, hezkuntzaherrikoia…). Gure ustez, esperientzia hauekaskapena lortzeko egin beharreko bide luzean zeharbotere politiko eta ekonomikoa herriarena etaherriarentzat izango dela bermatuko duten bakarrakdira.

Hirugarrena jatorrizko herriekiko elkartasunasendotzea da, haien eskualdean oraindik indarreandagoen egitura kolonial osoa (politikoa, ideologikoa,kulturala) hankaz gora jartzen duen borrokarengarrantzia dela eta. “Ongi bizitzea” lortzekoborrokak, haien eskubideak, lurraldetasuna, historia,nortasuna, kultura eta erabakitzeko etagobernatzeko ereduak errespetatzeko borrokak hainzuzen ere, gure burua beste begi batzuetatikbegiratzeko eta elkartasuna adierazteko ispiluaberasgarri bat osatzen du.

13

“munduan zehar prozesu askok frogatu duten bezala, benetako independentzia sozialista izango da edo ez da independentzia izango“

Page 14: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

4.GLOSARIOA

· Washingtoneko kontsentsua: Estatu Batuek II. Mundu Gerraren ostean mundumailako kontrol, ekonomikoa nagusiki,bereganatzeko sortutako erakundeek ezarritakoneurriei egiten die erreferentzia kontsentsuak.Herrialde azpigaratuen edo Hirugarren Munduaderitzen herrialdeen garapenerako kredituak etafinantziazioak ematen dituzte Washingtonen egoitzaduten erakunde horiek. Zehatzago esateko,Munduko Bankuak, Nazioarteko Diru Funtsak etaAEBetako Altxorraren Sailak aplikatzen dituztenpolitikak dira. Epe labur eta ertainera, batetik,Hegoaldeko herrialdeen kanpo-zorra finantzatzekopolitikak garatu zituzten; eta bestetik, 60kohamarkadako krisi ekonomikoaren ondoriozherrialde garatuen irabazi-tasak izandakobeherakadari bultzada emateaz arduratu ziren. Epeluzera, kapitalismoa ordena sozial, ekonomiko etakultural bakar gisa kontsolidatuko zuen proiektuglobal bat ezartzea lortu nahi zuten, finantza,ekoizpen eta lan merkatuak desarautuz.

· Caracazo: Venezuelarrek «Caracazo» edo «Sacudón» esatendiote herria muinoetako auzo xumeetatik jaitsi zenegunari. 1989ko otsailaren 27an eta 28an herritarreksupermerkatuak, harategiak eta gai elektronikoeneta linea zuriko gaien negozioak arpilatu zituzten.Garai hartan, biztanleriaren %62 pobrezia beteanzegoen. Garraio publikoaren prezioak gora eginzuen, eta hura izan zen, hain zuzen ere, herri-matxinada piztu zuen sugarra. Washingtonekokontsentsuaren politiken eta petrolio krisiarenondorioz, hainbat egiturazko doikuntza aplikatuzituen Carlos Andres Perez Acción Democráticaalderdi sozialdemokratako kideak; eta garraiolariekprezioa % 50 igo behar izan zuten. Istiluetan 2.000pertsonatik gora erail eta desagerrarazi zituzten.

· Uraren Gerra eta Gasaren Gerra: Uraren Gerra (2000) eta Gasaren Gerra (2003)

adierazgarrienak dira. Lehena Cochabamba izan zen, Higo Banzer presidenteak «Aguas del Tunari» enpresaren bitartez uraren pribatizazioa martxanjarri zuenean, Munduko Bankuak horretara bultzatu ondoren. Pribatizazioarekin batera, salneurriak %50baino gehiago igo ziren, eta horrek protestak,errepresioa eta erailketak ekarri zituen. Hala ere,partzuergo transnazionala kanporatzea lortu zutenherritarrek. Hiru urteren buruan, Gasaren Gerralehertu zen. Sanchez de Lozada ‘Goni’ presidenteakgasa AEBetara Txilen barrena prezio oso baxuanesportatzeko asmoa erakutsi orduko, herritarrakaltxatu egin ziren. Presidenteak dimititu eta ihes eginzuen herrialdetik.

· Estraktibismoa: ekoizpen-eredu sozioekonomiko bat da, etaondasun komun naturalak erauzi, jabetza pribatubilakatu, eta mundu mailako merkatuan saltzeanoinarritzen da. Marxen jatorrizko metaketari edodesjabetzearen bidezko metaketari dago lotuta:«ekoizlearen eta ekoizpen-bitartekoen artekobereizketaren prozesu historikoa da, funtsean; giza-masa handiak haien biziraupenerako etaekoizpenerako bitartekoengandik bat-batean etabortizki bereiztea», langileak libre geratzeko. Libre,ordea, bi zentzutan: morrontza feudaletik libre etaekoizpen-bitartekoen jabetzatik libre; hau da, berenlan-indarraren jabe besterik ez, eta jabetza bakarhori beren biziraupena bermatzeko merkatuansaltzera behartuta egonda.

· Gini indizea: desparekotasunaren adierazlea da. Normalean,herrialde bateko diru-sarreren desparekotasunaneurtzeko erabiltzen da. Giniren koefizientea 0 eta 1arteko zenbaki bat da: 0 erabateko parekotasuna da(denek diru-sarrera bera dute) eta 1 erabatekodesparekotasuna (pertsona bat diru-sarrera guztienjabe da).

14

Page 15: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

· Ongi bizitzea : kontzeptuaren bultzatzaileen arabera,parekidetasunean eta justizian bizitzea da.Esplotaturik eta esplotatzailerik gabeko bizimoduada, bazterturik eta baztertzailerik gabekoa,marjinaturik eta marjinatzailerik gabekoa. Ongibizitzea komunitatean bizitzea da, kolektibitatean,elkarrekikotasunean, elkartasunean eta, batez ere,osagarritasunean. Ongi bizitzea ez da hobetobizitzea, bestea baino hobeto bizitzea (...); ongibizitzea baldintza parekideetan bizitzea baita, etahobeto bizitzea berekoikeria baita, besteekikointeresik eza, indibidualismoa.

· ALCA: Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Itunaren(TLCAN) Latinoamerikarako bertsioa da.Ameriketako I. Goi-bileran proposatu zen, Miamin.Estatu Batuen arabera, ALCA «Latinoamerikarengarapenerako ezinbesteko merkataritza itun batzen»; aurkakoen ustez, ordea, «Estatu Batuetakoenpresa-sektoreek eta gobernu-sektoreekdiseinatutako plan bat, hemisferioko herri etaherrialdeekiko nagusitasuna zabaltzeko etaindartzeko». Itunak garapenaren pentsaerateleologiko eta lineala errotzea zuen helburu;garapentzat ulertuta, globalizazio neoliberalarenhegemonia indartsua nagusi den testuinguru batekohazkunde ekonomiko soila. Bestalde, kapitalarenikuskera inperialista eta geoestrategikoaren baitansortutako ituna zen, eta Estatuek itun horrenberrestaile eta bitartekaritzat zuten bere burua, ezprozesu «desarrollista» horien sustatzailetzat.

· ALBA: ALCAren porrota baino urte bat lehenago, 2004koapirilaren 14ean, Venezuelako ErrepublikaBolivartarreko presidentearen eta Kubako EstatukoKontseiluko presidentearen artean itun bat sinatuzen, Ameriketarako Alternatiba Bolivartarra (ALBA)aplikatzeko. Itunak hainbat printzipio jasotzen zituen,aipagarriena: merkataritza eta inbertsioa ez dirahelburu izango bere horretan, garapen justu etajasangarri bat lortzeko baliabideak baizik. ALBAkproiektua eta printzipioak garatzen jarraitu zuen.2006an Bolivia batu zen, eta Evo Moralespresidentearen Herrien arteko Merkataritza Itunaren(TCP) proposamena onartu zen, AEBek sustatutakoMerkataritza Libreko Ituna alboratuz. Ituna

«merkataritza osagarria berreskuratzeko etapraktikan jartzeko alternatiba bideragarritzat jotzenda, herrialdeek garapenaren eta politikaekonomikoen inguruan hartutako erabaki burujabeakerrespetatuz, beti ere». Ordutik, praktikan, ALBA-TCP deritzo plataformari, eta hein batean, herrienmundu-ikuskera ALBAn txertatzea izan da.Ondorengo urteetan beste hainbat herrialde batuziren alternatibara: Nikaragua 2007an, Dominika etaHonduras 2008an (estatu kolpera arte), eta azkenik,Ekuador eta Karibeko Saint Vicent eta Grenadinaketa Antigua eta Barbuda irlak 2009ko ekainaren24ean. Gerora, ALBA-TCPren hazkunde etairmotasun politikoa benetako indar eraginkorraizaten ari zela iritzirik, integrazio eremu bolivartarraAlternatiba izatetik Aliantza izatera pasa zen,Ameriketako Herrien Aliantza Bolivartarra, Herrienarteko Merkataritza Ituna, hain zuzen ere. Izan ere,ALBA proiektuak beste proiektuarekiko (ALCA,porrota izan zena) kontraposizio fasea gainditu etafinkatu egin zela ikusi zuten, eta pixkanaka eskualdemailan eragitea lortzen ari zen bloke bat bihurtuzela.

· Mercosur: Formalki, eskualdeen integrazio prozesu bat da,1991. urtean sortu zena Argentina, Brasil, Paraguaieta Uruguairen artean. Gaur egun, prozesu horretanparte hartzen dute Venezuelak, Boliviak etaEkuadorrek ere, kide gisa. Latinoamerikaren aldekointegrazio prozesua da, eta Europar Batasunareneredu klasikoa hartzen du eredutzat. Integraziobidean, hainbat fase proposatzen ditu:estatukideetan muga-zergak kentzetik hasi, merkatukomuna garatu, eta batasun ekonomiko-politikoalegokeen amaierako fase hipotetikora arte. Mundukolaugarren bloke ekonomikotzat hartzen danegozioen garrantziari eta kopuruari dagokionean;eta munduko bosgarren ekonomia, bloke osoakekoitzitako BPGd nominala kontuan hartuz gero.Prozesuaren sustatzaile nagusiak (Brasil etaArgentina) G20 taldeko kideak dira, eta BrasilBRICSekoa da.

· AEE: Amerikako Estatuen Erakundea mundu mailakoeskualde-erakunderik zaharrena da. 1948an sortuzen, AEEren sorrera Gutuna sinatzean, eta gutunhartan erakundearen helburu nagusiak finkatu ziren:

15

Page 16: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

“bakean eta justizian oinarritutako ordena batlortzea, elkartasuna sustatzea, lankidetza indartzeaeta burujabetza, lurralde osotasuna etaindependentzia defendatzea” . Gaur egun,Ameriketako 35 estatu independenteak biltzen ditu,nahiz eta Kuba gaurdaino erakundetik kanpo utziden eta oraindik ere parte hartu gabe jarraitzenduen, egun, erabaki propioz. AEEren arabera,erakundearen oinarri nagusiak demokrazia, gizaeskubideak, segurtasuna eta garapena dira. Hala,nahiz eta gutunaren lehen artikuluak zehazten duen“xedapen bakar batek ere ez diola erakundearibaimena ematen Estatukideen barne-jurisdikziokogaietan esku hartzeko”, erabat aurkakoa gertatu zenerakundea sortu orduko testuinguruan, GerraHotzaren garaiko mundu bipolarrean. Adibidez,1945ean United Fruit Company banana-industriareninteresei kalte egiten zien nekazaritza-erreformadefendatzen zuen Jacobo Arbenaz Guatemalakopresidentearen gobernu nazionalistaren aurkaWashingtonek militarki esku hartzea onartu zuen.Gerora, 1962an Kuba kanporatu zuen, eta EstatuBatuek ezarritako blokeoa onartu zuen. EstatuBatuek atzeko patiotzat duten Latinoamerikakontrolpean izateko baliabide bat da erakundea,zalantzarik gabe.

· CELAC: 2010ean Mexikoko Rivera Mayan eginikoBatasunaren Goi-bileran –Rio Taldearen XXI. Goi-bilerak eta CALC Latinoamerikako eta Karibeko II.Goi-bilerak sortua–, Latinoamerikako eta KaribekoEstatuen Komunitatea (CELAC) sortzea adostuzuten. Ofizialki, hurrengo urtean sortu zen,Caracasen hain zuzen ere, Espainiarekikoindependentziaren 200. urteurrenean, Chavezsustatzaile eta anfitrioi zutela. Eskualdeko herrialdeguztiak biltzen ditu. Komunitateak ikuspegiintegratzailea du, zeinak ikuspegi politiko eta sozialalehenesten dituen, ekonomikoaren gainetik, etagehiago lantzen ditu hirugarren belaunaldiko gizaeskubideak, AEEren gutunean lehenesten direneskubide zibil eta politikoak baino. Bestalde,CELACen I. Goi-bileran idatzitako Santiagokoadierazpenaren atal batzuk azpimarratzen dituzte,adibidez 24. puntua: “Irmo arbuiatzen ditugu zenbaitherrialde garaturen aldebakarreko ebaluazio,zerrenda eta egiaztapenak, legitimo ere ez direnak.Zuzenki eragiten die eskualdeko herrialdeei,

nagusiki terrorismoari, narkotrafikoari, pertsonensalerosketari eta antzekoei erreferentzia egitendieten horiek”. Hein handi batean, AEEri aurre egineta ordezkatzea helburu duen erakunde bat da,nahiz eta ez dagoen zehazki hala jasota(eskualdeko herrialde progresisten aldetik,behintzat).

· Monroe doktrina: John Quincy Adamsek 1823an garatutako ideiatikdator: «Amerika amerikarrentzat». Ideia hori geroraMonroe doktrinan islatu eta aplikatu zen, eta politikaharen bitartez, AEBk Europak Latinoamerikanegindako edozein esku-hartzeren aurka ekitekoeskumena zuela erabaki zuen. Doktrina arobipolarrera luzatu zen, bloke sozialistatzat zutenarenesku-hartzearen aurka ere baliatzeko. Ideia beraritiraka, «Chicagoko eskolak» markatutako politikaekonomiko neoliberalak aplikatzen zituzten gobernudiktatorialak babestu eta ezarri zituzten. Ideiaberbera erabiltzen da gaur egun ere Latinoamerikanesku-hartzeko; baina, kasu honetan, «etsaia» ezdatorkie kanpotik, “kontinentean bertan” jaiotakoproiektu bat dute mehatxu.

· Pazifikoko Aliantza: Aliantzaren arabera «eskualdea integratzeko ekimenbat da, Txile, Kolonbia, Mexiko eta Peruren arteansortutakoa, 2011ko apirilaren 28an. Helburuetakobat da integrazio-eremu zabal bat garatzea,ondasunen, zerbitzuen, kapitalen eta pertsonenzirkulazio librera progresiboki urratsak ematenjoateko». Praktikan, jada AEBrekin merkatu librekoaldebiko hitzarmenak sinatuta zituzten herrialdeenbatasuna da, eta helburua, neoliberalismotikkonpetentziatzat zituzten proiektuei aurre egitea,hala nola Mercosurri edo ALBAren modukokontrahegemonikoei. Merkatu amerikarrak batzealortu nahi du, Asiara begira (denak dira Pazifikokoardatzaren baitakoak).

· ALBA Mugimenduak: ALBAren aldeko Mugimendu Sozialen Artikulazioakontinentea integratzeko proposamen bat da,inperialismoaren, neoliberalismoaren etapatriarkatuaren aurka egiten duena eta oinarri sozialantolatua duten mugimenduek bultzatutakoa.Mugimendu horiek, herri-mobilizazioa aktibatzeko

16

Page 17: Latinoamerika bidegurutzean

Latinoamerika bidegurutzean

ahalmena dute, eta parekidetasunaren,askatasunaren eta eskualdearen benetakoemantzipazio baten alde egiten dute borroka.Oinarriaren eta ezkerraren artikulazioa sustatzen du,eta herrialde bakoitzean Herrien ALBA integrazioprozesuarekin bat egiten duten mugimendu etaindarrak aniztasunez biltzen dituen proiektuantolatzaile bat bultzatzen du. Proiektu politikoemantzipatzailea helburu duen koordinazio-tresnabat eta plataforma nazionalak sortzeko zereginpolitiko-etikoa du.

· TPP: Itunaren arabera, Ozeano Bareaz bestaldekoLankidetza Ekonomikorako Ituna, TPP ingelesezkosiglengatik ere ezaguna, merkataritza librerako itunaldeaniztun bat da. Bost urtez sekretupeannegoziatu zen, eta azkenean, 2015eko otsaileansinatu zuten herrialde negoziatzaileetakogobernuek. Orain, herrialde bakoitzekoKongresuetan onartu zain dago. Estatu Batueksutsuki sustatua, itunak beste 11 herrialde erehartzen ditu bere baitan: Japonia, Australia,Zeelanda Berria, Malaysia, Brunei, Singapur,Vietnam, Kanada, eta Latinoamerikako Mexiko, Perueta Txile.

17