larrun (130): ikerkuntza. zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

16
130 www.argia.com/larrun ERREPORTAJEA Ikerkuntza ondo markatutako bideetatik Ikerkuntza ondo markatutako bideetatik IRITZIAK l Aitor Bergara (Fisikaria, EHUko ikertzailea) l Javier Echeverra (Ikerbasque, zientziaren filosofian aditua)

Upload: argia-astekaria

Post on 25-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Elektroia Joseph John Tomsonek aurkitu zuen, 1897an. Materiaren egitura ezagutzeko grina hutsak bultzatu zuen Tomson; inolaz ere ezin zuen igarri hamarkada batzuk geroago, bere aurkikuntzari esker, telebista jaioko zela. Zientzia ikerkuntzaren aurpegi biak dira. Jakin nahiak behartuta ikertzen dugu, aurkitutakoak hobeto bizitzeko balio digu... batzuoi. Sarritan, bigarrena bihurtzen da ikerkuntzaren helburu bakar. Ekonomia, ekoizpena, merkatua... Horiexek agintzen dute gaur egun, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Bost adituren eskutik, zientziak hartu behar lituzkeen bideei buruzko eztabaidan murgildu gara, eta aldi berean EAEn ikerkuntzak bizi duen bultzadaren argiak eta itzalak ezagutu ditugu. Ez da ahaztu behar, besteak beste, ikerketak oso tradizio murritza duela munduaren txoko honetan.

TRANSCRIPT

Page 1: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

130

www.argia.com/larrun

E R R E P O R T A J E A

Ikerkuntza ondo markatutako bideetatik

Ikerkuntzaondo markatutako bideetatik

I R I T Z I A K

l Aitor Bergara (Fisikaria, EHUko ikertzailea)l Javier Echeverría (Ikerbasque, zientziaren filosofian aditua)

Page 2: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

Lau mende baino gehiago dira sir Francis Bacon(1561-1626) pentsalari handiak Knowledge ispower (Ezagutza boterea da) esaldi ospetsua idatzizuela. Halaxe ekarri digu gogora Juan Ignacio PerezIglesiasek, oraintsu arte EHUko errektorea izandenak, ikerkuntza zergatik den garrantzitsua galde-tu diogunean. Gizakiok berez dugun jakin-minakbultzatzen gaitu ikertzera, baina ondorioak ezagu-tza hutsetik harago doaz: mundua nolakoa den jaki-teko ez ezik, mundu hori menperatzeko balio diguzientziak. Baconen esaldia inoiz baino egiazkoagoada orain; zientzia izugarri azkartu da azken men-dean, eta gure bizi kalitatea era ikusgarrian hobetuda. Ez denona, egia. Eta egia da, halaber, ikerkun-tzaren emaitzak ez direla beti onuragarriak. Iker-kuntzak eman zuen bonba atomikoa. Baina erruaez da zientziarena.

Ikertzea ona eta beharrezkoa dela inork ez duukatzen. Zertarako ikertu, ordea? Gure arimaren

jakin goseaz gain, zer behar material asetzeko era-bili behar dugu ikerketa? Zer arazori aurre egite-ko? Zientzia zuhaitz baten modura irudikatu ohida; halaxe ageri da hainbat elkarteren logotipoe-tan, Eusko Ikaskuntzarenean esaterako. Bainazuhaitzak adar kopuru ikaragarria dauka dagoe-neko. Ez dago aberastasun nahikorik denak heinberean hornitzeko, are gutxiago gauden krisialdihonetan. Eta dirurik gabe ez dago ikerkuntzarik.Zeri eman lehentasuna?

“Hau eztabaidarako gaia izaten da beti”, dioPerez Iglesiasek, “ez da erraz asmatzen zein ikerke-ta-lerro garatu behar den gehiago. Batzuen ustez,ikerketak emaitzak izan behar ditu ekonomian, pro-duktibitatean; beste batzuen iritziz hanka sartzea dahori, ez dagoelako jakiterik ezagutza teorikoarengauzatze praktikoa zein izango den hamar edohogei urte barru”. Perez Iglesiasek berak bigarrenmultzoan kokatzen du bere burua: haren aburuz ez

E R R E P O R T A J E A

Zientziaren zuhaitzak ez ditufruituak berehala ematen

Unai Brea

2 E R R E P O R T A J E A

Elektroia Joseph John Tomsonek aurkitu zuen, 1897an. Materiaren egitura

ezagutzeko grina hutsak bultzatu zuen Tomson; inolaz ere ezin zuen igarri

hamarkada batzuk geroago, bere aurkikuntzari esker, telebista jaioko zela.

Zientzia ikerkuntzaren aurpegi biak dira. Jakin nahiak behartuta ikertzen dugu,

aurkitutakoak hobeto bizitzeko balio digu... batzuoi. Sarritan, bigarrena bihurtzen da

ikerkuntzaren helburu bakar. Ekonomia, ekoizpena, merkatua... Horiexek agintzen dute

gaur egun, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Bost adituren eskutik, zientziak hartu

behar lituzkeen bideei buruzko eztabaidan murgildu gara, eta aldi berean EAEn

ikerkuntzak bizi duen bultzadaren argiak eta itzalak ezagutu ditugu. Ez da ahaztu

behar, besteak beste, ikerketak oso tradizio murritza duela munduaren txoko honetan.

Page 3: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

zaie inolako mugarik ipini behar ikertzaileei, laneremua aukeratzeari dagokionez. “Eskatu beharzaien gauza bakarra onak izatea da. Ikertzailebakoitzak bere arloan bikaina izateko helburuaeduki behar du, eta hori lortzen dutenei emanbehar zaizkie diru laguntzak, ikertzen ari direnaedozer dela ere”.

Gurekin hitz egin duten beste aditu batzuek bategiten dute Perezekin, baina ñabardura batekin:EHUko lemazain ohiak aldarrikatzen duen askata-suna ona da oinarrizko zientziarako, ezagutza teori-koa bilatzen duen zientziarako alegia. Aldiz, zien-tzia aplikatuan norbaitek ezarri behar ditu irizpidenagusiak, ahots horien arabera. Ikerkuntza berez

garestia bada, are garestiagoa da ikerkuntza aplika-tua. Bide batez esateko, horregatik aurrerakuntzateknologikoak herrialde garatuenetan ematen diragehienbat, eta horregatik Hirugarren Munduan egi-ten den zientzia apurra teorikoa izaten da. Paper etalapitzezko zientzia, esan dezagun horrela. Ezagutzagizateria osoaren ondarea da; hartaz gozatzeabatzuon pribilegioa baino ez, itxuraz.

Baina ez gaitezen desbideratu. Ikertzeko beharden sosaz ari ginen. “Inbertsio handia egitekotan,logikoa da gure bizimodua hobetzen duten gauze-tan inbertitzea”. Jose Manuel Barandiaran EHUkoikertzailearen hitzak dira. Gauza bera, baina gordi-nago, adierazi du Alberto Fernandezek, Eusko Jaur-

3I K E R K U N T Z A

Zuhaitz honen alboan etorri omen zitzaion Isaac Newtoni grabitaziounibertsalaren legea deskubritzeko inspirazioa.

Page 4: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

laritzako Teknologia zuzendariak: “Ikerketaren hel-burua ekonomia lehiakorragoa izatea da, horregatikda hain garrantzitsua ikertzea”. Industria Sailekokidea da hala mintzo dena. Denbora luzez, EAEnikerketari bultzada emateaz arduratu den departa-mentu bakarra izan da, askoren ustez. Erantzukizu-

na izan behar lukeen beste sailak, Hezkuntzakoak,ez dio zezenari adarretatik behar bezala heldu Ton-txu Campos sailburua iritsi arte, ahots zorrotzenenarabera. Beste batzuek antzeko kritika egiten dutemodu leunagoan, baina funtsean emaitza bera da:desoreka.

Teoria-praktika binomio zaharrak hainbat izendu, hortaz: oinarrizko zientzia-zientzia aplikatua,Hezkuntza Saila-Industria Saila, unibertsitatea-enpresak, publikoa-pribatua. Ez dira, nolanahi ere,erabat bereizitako unibertsoak, eskutik heldutadoaz beti. Gurean, baina, bikote horietako bakoi-tzaren bigarren elementuak indar handiagoz tira-tzen duela dirudi. Dena den, egoera hori politikadesegoki bati leporatu aurretik, komeni da zenbaitfaktore kontuan hartzea.

Iraganaren indarraOinarrizko zientziak tradizio eskasa du EuskalHerrian. Gure unibertsitate publikoak, berez iker-kuntzaren buru izan behar luketenak, atzo goizeko-ak dira, eta ondorioz hamarkadetako atzerapenadugu Mendebaldeko gizarte gehienekin konparatu-

4 E R R E P O R T A J E A

Oso zaila da aurrekarienaurka borroka egitea,Alberto Fernandezen

ustez. EAEn, zentro teknologikopribatuetan egindako ikerketaaplikatu sendo samarra eta sektorepubliko ahula dira aurrekarihoriek. Gure unibertsitatea atzogoizekoa da, eta tradizio faltaigartzen da

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 5: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

ta. Gainera, ez du ematen gauzak ondo egin dire-nik hainbat urtez. Juan Ignacio Perez Iglesiasekberak, errektoregora heldu bezain laster, ikerkun-tzak EHUn bultzada galanta behar zuela esan zuen,eta hainbat neurri iragarri zituen horretarako. Zer-baiten falta igartzen zuen seinale. Aldiz, industriaketa teknologiak erro sendoak dituzte Hego EuskalHerrian, EAEn batik bat. Adierazle ekonomikoekEspainiako Estatuko buruan jartzen gaituzte, Euro-pan duin lehiatzeko moduan, zientzia puruaridagokionez nekez aurkitu daiteke gure historian

izen distiratsurik, Elhuyar anaietatik landa. “Herrial-de bakoitzak bere aurrekariak ditu –dio AlbertoFernandezek–, eta oso zaila da horien aurka borro-katzea. Guk ez dugu sektore publiko handirik, ezeta tradiziodun unibertsitaterik. Guk daukagunaeremu pribatu indartsua da, zentro teknologiko etaenpresa indartsu batzuei lotua, eta finantzazio pri-batuak sustatutako ikerketa. Horrek ez du esannahi erakunde publikoek zaintza egin behar ezdutenik, ez eta dirua jartzen ez dutenik. Kontua dahemen ikerketa aplikatua egiteko joera dugulaberez, gure ADNan hala dago ezarrita, nolabait esa-tearren, eta beraz, egiten dugun ikerkuntzaren zatihandi bat aldez aurretik ezarritako irizpide batzuenaraberakoa da. Beste gizarte batzuetan indar han-diagoa du eremu publikoak, baina ez nuke esangosistema bat bestea baino hobea denik”.

Bestetik, EAEn eremu pribatuak –“pribatu” hitzakzenbait ñabardura behar luke, geroago ikusikodenez– munduko leku gehienetan baino presentzianabarmenagoa duen arren, ez pentsa guztiz haizekontra ibiltzea denik hori. Erreportaje honen osteanaurkituko duzuen iritzi artikuluetako batean, JavierEcheverría zientzia filosofian adituak dio aplikazio-ari eta enpresen ikuspuntuari lehentasuna ematekojoera dela nazioartean gailen. Ikerkuntzan ikuspegiekonomiazalea da nagusi, hemen eta edonon.I+G+b sigla ospetsuek dantzarazten dute ikerketaoro har. Eta ez pentsa finantzazio publikoa jakintzaintelektual hutsarekin lotzen denik. Mundu osoan,herritarren diruekin ordaindutako ikerketaren zatihandia defentsa sektorera bideratzen da. Helburupraktiko ezin zehatzagora, beraz. Beste kontu batda horrek zer nolako ongizatea sortzen duen gizar-tean. Onartu beharra dago, hala ere, xede militarra-rekin garatutako zenbait teknologiek “bakezko”erabilpena izan dutela gerora: Internet, GPSak, tele-fonian egindako aurrerakuntzak...

Interesa non, dirua hanPerez Iglesiasek eskatzen duen autonomia inork ezdio ukatzen ikertzaileari, baina bistan da zientzianjardun nahi duenarentzat samurragoa dela markatu-tako bidetik ibiltzea. Jose Manuel Barandiaranek,esate baterako, material magnetikoei buruzko iker-keta taldea zuzentzen du EHUn. Oinarrizko zientziada, baina: “Ikerketa-lerro nagusiak ezarrita etortzen

5I K E R K U N T Z A

Eusko Jaurlaritzako ZientziaPolitikarako zuzendariaElgoibar, 1967. Ekonomia ikasketak egin

zituen EHUn. 2000. urtean Ingurumen Eko-

nomian doktoregoa lortu zuen York-eko Uni-

bertsitatean, Erresuma Batuan. EAEko Zien-

tzia Polit ikarako zuzendaria da 2005eko

abendutik.

“Etorkizuneko sektoreaknanozientziak, biozientziaketa informazioarenteknologia dira”

ALBERTO ANSUATEGIJO

SER

AM

ON

GO

ME

Z

Page 6: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

6 E R R E P O R T A J E A

Munduan ikerkuntzara bideratzen den diru publikoaren zati handi bat helburumilitarrekin erabiltzen da.

zaizkigu. Lerro horiek askoz finantzazio mardula-goa jasotzen dute jakin-min zientifiko hutsa asetze-ko abiatzen direnek baino. Interes sozial edo tekno-logikoa eduki dezaketen gaiek lehentasuna dute.Horietatik kanpo ikertu nahi duenak sos gutxiago-rekin moldatzen ikasi beharko du”. Non ez denzuzenean legez eragozten, AEBetan zelula amekinjazo den bezala, berriki Obama presidenteak debe-kuak kendu dituen arte.

Juan Ignacio Perez Iglesias, errektoretzarenzama erantzi izanak ematen duen askatasunaz,kexu da horretaz: “Lehen esan dudanez, kalitateakizan behar luke irizpide nagusia. Erne, ez diot ezdela inbertitu behar gizartearen arazoei aurre egi-teko programetan, baina horrek ez du kalitateaestali behar. Eta baietz eman badezake ere, horiez da begi-bistakoa mundu guztiarentzat. Osoerraza da ikerketarako funtsak lortzea, esatenbaduzu klima aldaketaren aurka borrokatukozarela, ez dute horrenbeste kontrolatzen zer nola-

ko maila duzun. Agian lerro batzuk indartu behardira, ados, baina kalitatea lehenetsiz. Alferrik daehunka laborategietan aritzea HIESaren kontrakotxertoaren bila, lan hori egiten dutenak onenak ezbadira”. Perezek esandakoari erantzuna bailitzan,hauxe diosku Alberto Fernandezek: “Ikertzaileaplikatu batentzat, zientzia ona da ekonomianinpaktua duen heinean. Gure sailak proiektu batibabesa emateko, eta berdin dio epe luzekoa badaere, proiektu horrek euskal ekonomiarentzat sek-tore edo produktu berri bat eratu behar du. Beste-la, ez dugu esango txarra denik, baina ez dalehentasunezkoa izango. Baliabideak mugatuakdirenean, onespena erabatekoa izan behar da.Alegia, aipatutako inpaktuaz gain kalitatea behardu. Kalitatea irizpidea da guretzat ere”.

Atomoak, byte-ak, neuronak eta geneak Zein lerrok dute indarra gaur egun? Alberto Ansua-tegik, Gasteizko Hezkuntza Saileko kideak –Zien-

Page 7: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

tzia Politikarako zuzendaria da hain zuzen–, modugrafikoan erantzun dio galderari. “Atomoak, byte-ak, neuronak eta geneak”. Nanozientziak, biozien-tziak, neurozientziak, informazioaren teknologiak.Inor gutxirentzat dira arrotzak hitz horiek, hedabi-deetan barra-barra agertzen baitzaizkigu azkenurteotan. Eusko Jaurlaritzak apustu egin du arlohorien alde, eta hainbat erakunde sortu dira xedehorrekin. Geroago aztertuko dugu proiektuok oina-rri sendoak dituzten ala ez.

Ansuategik dioskunez, EAEko Zientzia, Berrikun-tza eta Teknologia Plana diseinatu zenean, nazioar-tean etorkizuneko sektoreak zeintzuk diren aztertueta horiexek indartzea erabaki zen. Aipatutako lau-

rak dira, eta baten bat gehiago: klima aldaketa,energia berriztagarriak, garraio inteligenterako elek-tronika. Munduko aditu askok, baita erreportajehonetan gurekin hitz egin duten batzuek ere, bestebat azpimarratu dute: soziologiari aplikatutako zien-tzia zehatzak. Horretaz zerbait daki Enrique Zua-zuak, sortu berri den Basque Center for AppliedMathematics (BCAM) erakundeko zuzendariak:“Gizarte zientziak aztertu gabe daude matematika-ren ikuspuntutik. Badago eredu matematikorikgizarteen bilakaerak azaltzeko? Euskararen etorki-zunaz eredu matematiko bat sortzerik bada? Krisihonek zer ondorio zehatz edukiko duen kalkulatudaiteke?”. Momentuz gutxi urratutako bidea da hau,baina pixkanaka indar hartuz doa, AEBetan batezere, eta oso litekeena da ez oso etorkizun urruneanBCAMen lan ildoetako bat izatea.

Zuazuak emandako adibidea joera orokorragobaten adierazlea da: ikerketa lerro desberdinaklotzea. “AEBetan aspalditik dago politika hori. Dizi-plina anitzak elkartzen dituzten proiektuak finan-tzatzen dira, eta uste dut gure herriaren egoera iku-sita hemen ere beharrezkoa dela hori. Bat natorPerez Iglesiasekin, besterik gabe bikaintasuna sari-tuko duen finantzazio ildo bat sustatu behar da,honezkero European Researchers Council-ek egitenduen moduan, baina aldi berean orientaturiko besteildo bat ere behar da, eta nik neuk diziplinak elkar-tzera bideratuko nuke orientazio hori, baina arloak

7I K E R K U N T Z A

EHUko Fisiologia katedradunaSalamanca, 1960. Biologian doktorea, 1994tik

aurtengo urtarrilera arte hainbat ardura kargu

eduki ditu EHUn. Hain zuzen, urtarrilaren 9an

utzi zion Iñaki Goirizelaiari unibertsitate publi-

koko errektore kargua, lau urteko agintaldia-

ren ostean. Genetika, Antropologia Fisikoa

eta Animalia Fisiologia Saileko kidea da.

“Alferrik da ehunkalaborategitan aritzeaHIESaren kontrako txertobila, egiten dutenakonenak ez badira”

JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS

ZA

LDI

ER

O �Ikerketa-lerro nagusiakezarrita etortzenzaizkigu�, dio Jose

Manuel Barandiaran EHUkofisikariak, �lerro horiek finantzaziomardulagoa jasotzen dute jakin-minzientifiko hutsa asetzeko abiatzendirenek baino. Interes sozial edoteknologikorik gabeko arloetanjardun nahi dutenek sosgutxiagorekin moldatu behar dute�

Page 8: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

aukeratzeko orduan askatasuna emanez era berean.Beste kontu bat industriak enpresetarako egitenduen plan zehatza, herrialdearen plan ekonomikoorokorrean sartu behar dena”. Kontuak kontu, dizi-plinak elkartzea ez da gure artean gehiegi errotuta-ko ohitura. Euskal ikerkuntzaren gako-hitzetako batdeskoordinazioa da. EHUko Zientzia eta Teknolo-gia Fakultatean bertan bost arlo daude eraikinberean, eta hala ere sailen arteko harremana osoeskasa da, hango zenbait irakaslek atsekabez esandigutenez. Zer esanik ez EAE osoan.

Hezkuntza Sailaren susperraldiaEnrique Zuazua Ikerbasqueren eskutik EAEra iritsidiren 75 inguru ikertzaileetako bat da. Bere kasuan,

beste zenbaitzuenean bezala, bueltako bidea izanda, Euskal Herritik kanpo hainbat urte egin ondo-ren. 75 horietako gehienak, baina, atzerritarrak dira,Jaurlaritzaren ekimenak guregana erakarri dituenak.Momentuz Lakuan dirauen gobernuarekin gaizkikonpontzen ez den egunkari batek “Zientziak Eus-kadi aukeratu du” izenburudun erreportajean emanzuen ikertzaile hauen berri, joan den otsailean.Handinahiegia akaso. Baina Lakuarekin hain ondokonpontzen ez direnek ere aitortzen dute zerbaitmugitzen ari dela. Esan dugunez, Tontxu Campo-sen aurreko garaian ikerkuntza kontuetan uzkursamar ibili zen Hezkuntza Saila; bidezkoa da onar-tzea azken lau urteetan aurreranzko urrats dezenteegin dela. Besteak beste, Industria Sailarekiko koor-dinazioa nabarmen areagotu, batzuentzat, EnriqueZuazuarentzat esaterako, gehiago egin beharkolitzatekeen arren. Oro har, oinarrizko zientziari etaunibertsitateari garrantzi handiagoa eman zaie,nahiz eta ez den erraza lehenago aipatutako tradi-zio ezari oldartzea. Konparazio baterako, iazkoIkerkuntzazko Euskadi Saria irabazi zuen ClaudioPalomorentzat –EHUko katedraduna berau– Jaurla-ritzak lehengo lepotik du oraindik burua. Palomokhonako titular potoloa eman zion urtarrilean elka-rrizketa egin zion kazetariari: “Gobernuak bazte-rrean utzi du EHU, dirua zentro pribatuei emanez”.Hala ere, elkarrizketa berean Palomok dio EAEdagoeneko leku erakargarria dela ikertzaileentzat.

Kritika eta laudorio artean, Hezkuntza Sailean lanaarin egin dute, eta halabeharrez gainera. Duela lauurte aurreikusi egin zuten iristear dagoen gobernualdaketa irits zitekeela, eta presa zuten gauzak ondolotuta uzteko. Kezka darie, nolanahi, Ansuategirenhitzei: “Kanpoko ikertzaileak ekarri bai, baina berto-ko harrobia ondo ez lantzea leporatu izan zaigu, etaPSE izan da kritika horretan nabarmendu denetakobat”. Ikusteko dago zer ekarriko duen datorren agin-taldiak. XXI. mendean eratu den ikerkuntza-zentrosarea “ukitzea” gehiegizkoa izan liteke Patxi Lopezaldaketazalearentzat ere, baina nork jakin. Edozelan,Ansuategik aurre egiten die kritikei: “Zaila da harro-bia zaintzen ez denik defendatzea, legealdi honetanEHUren finantzazioa %50ean gehitu denean, irakas-legoari pizgarriak ordaintzeko diru kopurua bedera-tzi milioi eurotik hogei milioira igaro denean, etaikerketa taldeen finantzazioa %40an igo denean”.

8 E R R E P O R T A J E A

Eusko JaurlaritzakoTeknologia zuzendariaSanturtzi, 1966. Ekonomia eta Enpresa Zientziak

ikasi zituen EHUn. 1996 eta 2008 bitartean, SPRI

elkartearen Teknologia eta Berrikuntzako Unitate

Estrategikoa zuzendu zuen. Iaz hartu zuen gaur

egun duen kargua.

“Ikerketaren helburuaekonomia lehiakorragoaizatea da, horregatik dahain garrantzitsua ikertzea”

ALBERTO FERNANDEZ

EU

SKO

JAU

RLA

RIT

ZA

KU

TZ

IA

Page 9: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

Nork agintzen du hemen? Azken lau urteetan, esan dugunez, biziro azkartu daIndustria eta Hezkuntza Sailen arteko elkarlanaGasteizko Gobernuan, baina askoren ustez horrekez du oraindik lortu deskoordinazio sentsazioa eza-batzea, Alberto Fernandezek bere burua defenda-tzen badu ere: “Sailen arteko lotura behar bezala-koa da”. Eta egia da asko aurreratu dela, bainaegiteke dagoen bidearen zenbait adibide jaso ditu-gu beste mintzakide batzuen ahotik. Enrique Zua-zuak honela dio: “Frantzian, orain dela 25 urte, osoarrunta zen unibertsitatearen eta zentro teknologi-koen artean lotura estua egotea, Espainian aldiz ezda oraindik gertatu. Eta gure unibertsitatea, horre-tan, espainiarra da. Bada, non sortzen dira zientziaaplikatu aurreratuenak? Herrialde garatuenetan.Esango nuke herrialde bakoitzean bi alderdienartean dagoen distantzia parametro neurgarria dela,eta zenbat eta txikiagoa izan orduan eta bizi-mailahobea dagoela herrialde horretan”.

Jose Manuel Barandiaranek ere deskoordinazioasumatzen du bere inguruan. ”Beste herrialdebatzuetan egitura zorrotzagoa dute dirua norantzdoan erabakitzeko. Ildoak goitik ezarrita datoz, eta‘goia’ erakunde bakarra izan ohi da. Egia esan, ustedut EAEn ere Ibarretxe saiatu zela halako jakintsukontseilu bat eratzen, baina ez dakit zertan den”.

Barandiaranek aipatutako “halako jakintsu kon-tseilua” existitu egiten da: Zientzia, Teknologia etaBerrikuntzarako Euskal Kontseilua du izena, etalehendakaria bera da bertako buru. Hori bai, den-bora laburregia da sortu dela, eta horregatik ez daharen oihartzunik izan oraindik. Baina hark ezarri-ko ditu etorkizunean ikerkuntza lerroak. “Lehenda-karia goiko erpinean jarrita –azaldu du Alberto Fer-nandezek– , ikerkuntza politika gobernu mailaraeraman da, departamentu maila baino goragoberaz. Erabaki estrategiko guztiek Kontseiluarenonespena beharko dute”. Ikerkuntzarekin zerikusihandiena daukaten sailetako buruak (Hezkuntza,Industria eta Osasuna), hiru probintzietako AhaldunNagusiak eta unibertsitateetako errektoreak izangodira bertan, besteak beste. Hau idazteko uneankasik, bere lehenbiziko erabaki garrantzitsuetakobat hartu zuen Kontseiluak: iaz I+G+B eskuduntza-ren transferentziarekin batera jasotako 86 milioieuroak EAEko Berrikuntza Funtsera bideratzea.

Hamaika sigla, zer nolako oinarria?1981ean Euskal Herrian zegoen zientzialari ratioahutsaren hurrengoa zen, kopuru irrigarria. EAEn,hain justu, 1.000 biztanleko 0,3 besterik ez. Gauregun, hogei halako da. Aurrerapauso nabarmenada, eta gainera azken urteotan izan du bultzadahandiena. CIC, BERC, Ikerbasque, Tecnalia... Zen-tro eta erakundeak perretxikoak bezala jaio dira,eta baita hedabideetan protagonismoa berenganatuere. Sigla zopa nahasi horretan galduta dabil herri-tar xehea, eta azkenerako sentsazio bat da garbiateratzen duen bakarra: EAEn sekulako bultzadaematen ari zaio ikerkuntza zientifikoari.

Baina, zer dago benetan izen horien guztienatzean? Egindako urratsen balioa ukatu gabe, iker-kuntza munduan batek baino gehiagok uste du sor-tzen ari den konglomeratu honek ez duela beharbezain oinarri sendoa.

Hasteko, eta basoan ez galtzeko, egin dezagunerradiografia txiki bat. Batetik CIC zentroak ditu-gu: NanoGUNE, BioGUNE, BiomaGUNE, MARGU-NE, MicroGUNE, TourGUNE eta EnergiGUNE.Industria Sailak bultzatu ditu, baina izaera pribatuadute, irabazi asmorik gabekoa, hori bai. Irabaziasmorik gabekoak dira, era berean, BERC zentroak(BC3, BCBL eta Zuazuak zuzentzen duen BCAM),Hezkuntza Sailak sortuak. Bai batzuetan bai bes-

9I K E R K U N T Z A

Jaurlaritzak sustatutakoIkerbasque fundazioak hainbatikertzaile atzerritar erakartzealortu du azken urteotan. Batzuen

ustez, horrek ezer gutxirako baliokodu bertoko harrobia lantzen ez bada.Kanpotik etorritakoek zentroakzuzenduko dituzte, baina norkegingo du lan horietan? Etorkizunabermatzeko modu bakarraunibertsitatea indartzea da

Page 10: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

teetan, gainera, EHUk parte hartzen du. CICetanikerkuntza aplikatua egiten dute, BERCetan oina-rrizkoa. Bestetik, Donostia International PhysicsCenter dago, Pedro Miguel Etxenikeri esker ezagu-nagoa eta mundu osoko fisikariek asko estimatua.Mahaiaren beste hanka bat zentro teknologikoekosatzen dute: Tecnalia eta IK4 korporazioak,bakoitzak enpresa mordoa bilduz duelarik berebaitan. Pribatuak dira, baina onura publikorakosortuak. Horregatik esan dugu lehenago EAEkoikerkuntzaren mapan publikoa eta pribatua zerdiren ez dagoela hain argi. Eta puzzlea osatzeko,Ikerbasque fundazioa, Hezkuntza Sailetik jaioa,diru publikoz dabilena estatus publikoa ez duenarren. Ikerbasque, besteak beste, atzerriko iker-

tzaileak kontratatu eta gurera ekartzeaz arduratuda. “Mundu osoko ikertzaile bikainak Euskadiradatoz lanera”, irakurri eta entzun ditugun hamaikaalbiste eta erreportajeren laburpen egokia litzate-ke. Gero, fitxaketa horiek BERC zentroetara edoEHUra doaz lanera, baita CICetara ere.

Juan Ignacio Perez Iglesiasen iritziz, deskribatudugun eraikin horrek ez du zimendu egokirik. “Uni-bertsitateko ikerkuntza ez da sustatzen bestea susta-tzen den beste. Nondik aterako dira zentro horiekbehar dituzten ikerlariak? Hau da, harrobi gabe geragaitezke. Datu adierazgarria: Euskadik bere BPGaren%0,25 gastatzen du unibertsitate ikerketan. Ez uni-bertsitate osoan, unibertsitate ikerketan baizik. Espai-niako batez bestekoa %0,33 da, eta Europar Batasu-nekoa %0,44. Hemengoa erridikulua da”. Perezekdio kopuru horiekin ez dagoela goi mailako tituludu-nen prestakuntza sustatzerik, eta horrek gero ondo-rio kaltegarriak ekarriko dituela ikerkuntza zentroe-tan nahiz enpresetan. “Esaten dugu Europakoikertzaile proportziorik handienetakoa dugula. Barre-gura ematen dit. Gure ikertzaile horien maila erkatu-ko bagenu Europan daudenen mailarekin, harritutageratuko ginateke. Europan ikertzaile batek ikertzai-le izena izateko, doktorea izan behar du gutxienez,ea hemen zenbat diren doktore. Oso ikertzaile pro-dukzio apala dugu”. Hitzok berrestera dator, nola-bait, Jose Manuel Barandiaranen adierazpen hau:“Fakultate honetako ikasleen kalitatea eskasa da.Hemendik aurrera hobetuz joango dela uste dut,hala ere. Numerus clausus-ik ezean, orain datozenekbokazio handiagoa daukate, lehen gogo handirikgabe iristen ziren asko, benetan gustuko zituztenikasketak egin ezinda”. Bokaziodunagoak beharba-da, baina dezente gutxiago ere bai. Demografikokiurte meharretan sartuta gaude, eta zientzia ikasketekgero eta arrakasta gutxiago dute unibertsitatean has-ten direnengan. Ikerbasquek atzerritik ekarriko dituzentroetako buruak, baina Perez Iglesias eta Baran-diaranen ustez zailagoa izango da buru horientzatlan taldeak, horiek bai ezinbestean autoktonoak, sor-tzea. Ez dira hala pentsatzen duten bakarrak.

Bestelako ikuspegia dauka, jakina, JaurlaritzakoAlberto Fernandezek. “Zailena, herrialde gehienetan,talentua sortzea da. Hori talentua erakarriz konpondudaiteke, baina munduan hiruzpalau lekuk baino ezdute gaitasun hori, eta gu ez gara horietako bat.

10 E R R E P O R T A J E A

EHUko Fisika Aplikatuan katedradunaGetxo, 1950. Fisika ikasketak egin zituen Madrilen,

eta magnetismoari buruzko lan batekin eskuratu

zuen doktoregoa. EHUko Zientzia eta Teknologia

Fakultateko irakaslea da 1983tik, eta hogei urte

darama material magnetikoak ikertzen duen lan tal-

dea zuzentzen.

“Duplikazioa dago. Zentro batsortzen dute zerbaitikertzeko, eta seguruunibertsitatean aspaldizebilela norbait gauza berean”

JOSE MANUEL BARANDIARAN

UN

AI

BR

EA

Page 11: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

11I K E R K U N T Z A

Juan Ignacio Perez Iglesias: "Euskadik bere BPGaren %0,25 gastatzen du unibertsitateikerketan. Ez unibertsitate osoan, unibertsitate ikerketan baizik. Espainiako batez

bestekoa %0,33 da, eta Europar Batasunekoa %0,44. Hemengoa erridikulua da”.

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 12: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

Beraz, talentua erakartzeko ahalegina egin behardugu, horrek lagunduko du-eta, denboraz, hementalentua sortzen. Ikerbasquek lortu egin du hori,maila handiko zientzialariak ekarri ditugu, ikerlariibilbidea honezkero eginda dutenak. Eta horiek amuaizango dira beste batzuentzat. Ikerbasque bezalakotresnarik gabe nekez lortuko genukeen halakorik”.

Kritikak ez dira hor amaitzen baina. Jose ManuelBarandiaranek alferrikako lana sumatzen du:“Duplikazioa dago, zentro bat sortzen dute arlojakin batean ikerkuntza egiteko, eta seguru uniber-tsitatean aspalditik zebilela norbait arlo horretan

bertan”. CIC eta BERC zentroetan EHU partaide da,horiek egitean unibertsitatea ez dutela oso kontuanhartu pentsatzen du, hala ere, Barandiaranek.“Hemen jorratu ez den lerro bat zabaldu nahi badu-zu ondo deritzot atzerritik norbait ekartzeari, bainabestela etxeari begiratu behar liokete gehiago. ‘500kimikari eta 200 biologo beharko ditugu, bekakemango ditugu doktoregoa egin dezaten...’. Bainaez dago koordinaziorik Industriaren, Hezkuntzaren,unibertsitatearen eta zentro teknologikoen artean”.

Ikertzaile karrera, oztopo lasterketa?Mezu kontraesankorrak datozkigu. Ikerkuntza geroeta hobeto dago EAEn, jaso dugu ezkerreko antena-rekin. Eskumakoarekin, berriz, kontrakoa: ikerkun-tzaren egoera negargarria da. Egun batean “ZientziakEuskadi aukeratu du” irakurriko dugu, hurrengoanikertzaile baten protesta bere lan baldintza txarrenga-tik. Zientzialari izatea erabaki dute askok ikerkuntza-ren behin-behinekotasuna salatzen dute. EuskalHerrian Ikertzaile Prekarioak (IP) izeneko elkarteaexistitze hutsa bada adierazgarria. Batzuentzat eroso-egi bizi nahi duten gaztetxo batzuen kasketa bainoez da, baina iritzi berak entzun izan dizkiegu iker-kuntzan eskarmentu handia daukaten hainbati.Tamalez, ez dugu lortu IPk bere iritzia ematea, aha-legindu arren. Lehen Euskobekadunak izena zuten.

Off the record, IPko kide batek aitortu diguazken urteotan euren aldarrikapenetako batzuklortu izanak beren borroka indargabetu duela heinbatean. Ez diete eman nahi zuten guztia, baina baizerbait. Doktoregoa egiteko bekak lau urte iraunohi du. Horren ordez lan kontratua eskatzen zuten,azkenean erdibana izango dute: bi urteko beka, biurteko kontratua. Kontua da ikertzaileak ibilbideluzea egin behar duela lan kontratu finkoa lortzeko,eta hori ere suertez. Batzuetan 40 urte ingurura arteitxaron behar da. Zientzia ikerkuntza lan gogorrada, eta zenbaiten ustez gero eta gizarte hedonista-goan bizitzeak eragin du –besteak beste– bokaziokopurua amiltzea. Doktoregoa eta doktorego oste-koa egin eta gero behin-betiko kontratua, edo bes-terik gabe edozein kontratu lortzeko zailtasunakjoera hori indartzen omen du. Jose Manuel Baran-diaranen hitzetan, ikertzailea izan nahi duenak apurbat anakoreta izan behar du, eta luxurik gabe bizi-ko dela jakin. Horretan utziko dugu eztabaida. n

12 E R R E P O R T A J E A

Basque Center for AppliedMathematics-eko zuzendariaEibar, 1961. Matematika ikasi zuen EHUn.

1984an eskuratu zuen lizentziatura, eta hiru

urte geroago doktoregoa. Geroztik curriculum

bikaina osatu du, hainbat sari eskuratuz eta

nazioarteko zenbait unibertsitatetan irakasle

gonbidatu jardunez, besteak beste. Irailaren

1ean sortutako Basque Center for Applied

Mathematics zuzentzeko itzuli da Euskal

Herrira, Ikerbasqueren eskutik.

“Zenbat eta lotuagounibertsitatea eta zentroteknologikoak, orduan etabizi-maila hobea”

ENRIQUE ZUAZUA

DO

MI

ALO

NSO

Page 13: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

13I R I T Z I A K

Ez dago zalantza handirik, jakinduria izangodugu XXI. mendeko lehengai nagusia. Sor-mena eta irudimena datorkigun ekonomia

berriaren motor bihurtuko dira, eta gure industriaknekez egingo du aurrera kanpoan eraginkorrak

diren prozedurak imitatuz bakarrik. Zientzia etateknologiaren arteko lotura zuzena garai berrihonen oinarria izango da, eta behingoz Unibertsita-teak hartu beharko luke dagokion protagonismoeta erantzukizuna. Unibertsitatearen mamia ez da

bakarrik zabaltzea orain artelortutako ezagutza, batez ereparadigma berriak sortubehar ditu. Unibertsitatearidagokio gure gizartearenaldaketa-eragilerik handienaizatea, erronka berriei aurreegiteko gai diren pertsonakprestatzeko ahalmena eraku-tsiz. Horrela izan dadin, epelaburrean hobetu beharrekogai batzuez arituko naiz.

Hezkuntza. Lan-merkatuakgero eta zientzialari gehiagoeskatu arren, zientzia eta tek-nologian interesaturik daudenikasleen kopurua gutxitzenari da. Nahiz eta kezkagarriaden joera honetan aldagaianitzen eragina egon, arazoa-

Aitor Bergara*

Ikerkuntzaren etaUnibertsitatearen garaia

“Unibertsitateari dagokio gure gizartearen aldaketa-eragilerik handiena izatea, erronka berriei aurre egiteko

gai diren pertsonak prestatzeko ahalmena erakutsiz”

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 14: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

14 I R I T Z I A K

ren sustraia gure eskoletan dagoela uste dut. Geroeta zientzia gutxiago ematen da eta, askotan, ez dairakasten behar den bezala. Ikasleek zientzia zurru-na eta abstraktua delako irudia jasotzen dute, etapribilegiatu gutxi batzuk bakarrik dira laborategie-tan sartzen direnak. Askotan, taldeko gehiengoarengogo-gabezia nagusitzen da ikasle distiratsu etabikainen interesa barreiatuz. Oso gutxik gaindituditzakete oztopo hauek zientzialari izateko gogoe-kin. Nekez lortuko dugu joera hau konpontzea ezbadugu ahalik eta lasterren irakaslegoaren lana bir-baloratzen eta beraren motibazioa pizten. Honenaurrean Unibertsitateak ezin du beste aldera begira-tu. Premiazkoa dugu eskola eta Unibertsitateareninguruak hurbiltzea, irakasle eta ikertzaileen artekoharreman zuzen eta eraginkorrak areagotuz.

I+G+B. Azken 30 urte hauetan administrazioakegindako ahaleginei esker hirukoiztu egin da iker-kuntzan sartutako BPGaren portzentajea. Halere,oraindik ikerkuntzan erreferenteak diren estatuen-gandik urrunegi gaude. Haien inbertsioak gureabikoizten du, eta badaramatzate 30 urte edogehiago antzeko maila honetan. Horrela, gureinbertsio-erritmoa biziagotzeko premiazkoa daalderdi politikoen arteko eztabaida nahasiak aldebatera uztea, hitzarmen egonkorrak lortu daite-zen. Bestela, hogei urte edo gehiago beharkoditugu imitatu nahi ditugun estatuek gaur egunikerkuntzan duten maila lortzeko. Beranduegi.

Berrikuntza modan dago, diskurtso politikoan ere,eta krisi honetatik indartsu aterako gaituen maki-latxo miragarria bihurtu dute. Berrikuntza giroegokia sortzeko behar izango dugun irudimenaeta doitasuna piztu dezagun, ezinbestekoa duguzientzia eta teknologiaren garapenari eman beha-rreko zalantzarik gabeko bultzada, honen enpre-sarako transferentzia ahaztu gabe, agian hau baitagure alderik ahulenetarikoa.

Ikerkuntza eeta GGizartea. Askotan zientzia etakultura bi errealitate ezberdin bezala agertzen zaiz-kigu, batzuetan aurkakoak ere bai. Halere, gutxikjarriko dute zalantzan zientzia itzelezko abenturaintelektuala dela, goitik behera aldatu dituenakmunduaren eta geure buruaren kontzeptuak. Gauregungo zientzialariok ez dugu bakarrik egon nahi,gure laborategietan isolaturik eta inguratzen gai-tuen mundutik aldendurik. Aurrera egiteko, jakitu-nak gara funtsezkoa dela gizarteak ulertzea kalita-tezko ikerkuntza zientifikoaren baliagarritasuna.Zientzialariok zertan ikertzen ari garen, zergatik etazertarako balio duen azaltzea da geure egin beha-rreko lana ere. Gai zientifikoen zabalkuntzarako,Unibertsitateak menditik jaitsi eta herritarren gogo-tik hurbilago dauden hainbat erakunderekin lanki-detza biziki areagotu beharko luke.

Ikerkuntza zientifikoa ez da herriaren apetakemandako luxua, gizateriaren aurrerapenerakoezinbestekoa baizik. Nanoteknologia, ingurume-na, energia, material berriak, genetika, biotekno-logia edo bestelako arloetan aztertzeke daudenhamaika gaiek herri guztietako ikerlarien partehartze eta lankidetzaren premia dute. Ikerkuntza-ren kalitatea eta lehiakortasuna bultzatzeko Uni-bertsitateak hartu beharko luke gestioaren arduranagusia eta erantzukizuna. Nola ez, lortutakoemaitzen berri ematearekin batera. Erronka honekbikaintasuna saritzea eta bultzatzea eskatzen du,Unibertsitatean indarrean dagoen funtzionaritza-sistema malgutuz.

Heldu da Unibertsitateak ikerkuntzan eta berri-kuntzan hartu behar duen erantzukizunaren garaia.

* EHUko Materia KondentsatuarenFisika saileko kidea

“Premiazkoa daalderdi politikoenarteko eztabaidanahasiak alde baterauztea; bestela, hogeiurte edo gehiagobeharko dituguimitatu nahi ditugunestatuek gaur egunikerkuntzan dutenmaila lortzeko”

Page 15: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

15I R I T Z I A K

xX. mendeko azken hamarkadetan, zientziaakademikoa I+G+b (ikerketa zientifikoa, gara-pen teknologikoa eta berrikuntza) sistemen

barruan txertatu da. Horrek egitura aldaketa garrantzi-tsuak eragin ditu unibertsitate eta ikerketa zentropubliko nahiz pribatuetan. Eredu linealari jarraiki,ikerketa zientifikoaren gainetik garapen teknologiko-en eta berrikuntzen sorrera lehenestea da aldaketanagusietakoa. Gure ustez, eredu horri gizartearen G-aerantsi behar zaio eta, horrenbestez, emaitza I+G+b+Glitzateke eta, egokiago, GIGB, kasu horretan gizarteaaurrerapen zientifiko-teknologikoen eta berrikuntzenjatorri eta hartzaile nagusi bihurtzen baita.

Egungo zientzialariek aurrekoek bezala ikertzenjarraitzen dute, baina ezagutza bilatzeak helburu iza-teari utzi dio eta bitarteko bilakatu da. Ikertzaileakkontratatzen dituzten enpresen eta erakundeenmenpe daude hertsiki, behatzeko, neurtzeko, esperi-mentatzeko eta kalkulatzeko behar diren baliabideekonomikoak eta ekipamenduak ematen dizkietela-ko; eta, gehienetan, oso garestiak izan ohi dira. Druc-ker-en hitzetan, ikerlariak ezagutzaren langile bihurtudira, eta ezagutzaren negoziotan edo ezagutzarenekonomian aritzen diren enpresentzat lan egitendute. Enpresa teknozientifiko horiek, publikoak zein

pribatuak, egungo I+G+b sistemen oinarrizko osa-gaiak dira eta helburu zehatzak dituzte. Ekoiztenduten ezagutza zientifikoak ez du soilik enpirikokiegiaztatuta egon behar; horrez gain, erabilgarria izanbehar du eta, ahal izanez gero, baita errentagarria ere.Ezagutza zientifikoa beste helburu batzuk lortzekobitarteko bihurtu da. Zientziaren ethosari (Merton)beste balio sistema bat gailendu zaio, maiz balio eko-nomiko eta enpresarialetan oinarritzen dena, bainabaita politiko eta militarretan ere. Beste ezer bainolehen, ikerketa aplikatua sustatzen da, ondasun epis-temikoez gain, bestelako ondasunak ere sor ditzakee-lako, finantzazioaren zati bat oinarrizko ikerketan era-biltzeari utzi gabe. Herrialde garatuenetan, I+G-negiten den inbertsio pribatua inbertsio publikoarenbikoitza izan ohi da. Enpresa teknozientifiko nagu-siek burtsan kotizatzen dute eta emaitza ekonomiko-ak nahiz politikoak epe laburrean lortu nahi dituzte.

Euskal Herriari dagokionez, aldaketa hau azken 30urteotan gertatu da, erritmo bizian, gainera. Lehenagozeuden Fakultate eta Eskoletatik abiatuta (Sarriko,Industrialak, Magisteritza), 70eko hamarkadarenamaieran EAEn Euskal Herriko Unibertsitatea sortuzen eta, egun, autonomia erkidegoko oinarrizko iker-ketaren ia %90 bertan egiten da. Gero Mondragon

Javier Echeverría*

Ikerketa, garapen etaberrikuntza sozialak

“Zientziaren ethosari beste balio sistema bat gailenduzaio, maiz balio ekonomiko eta enpresarialetan

oinarritzen dena, baina baita politiko etamilitarretan ere”

JAV

IER

EC

HE

VE

RR

ÍAK

UT

ZIA

Page 16: Larrun (130): Ikerkuntza. Zientziaren zuhaitzak ez ditu fruituak berehala ematen

Unibertsitatea sortu zen, argi eta garbi ikerketa apli-katura bideratua eta talde industrialari hertsiki lotuta.Nafarroako Foru Erkidegoak Nafarroako UnibertsitatePublikoa sortu zuen 1988an eta hasieratik ingeniari-tzak garrantzi handia izan zuen bertan, baina Nafarro-ako Gobernuak lehenago zegoen Unibertsitate priba-tua gogor sustatzen jarraitu zuen. Ipar Euskal Herrian,Baionako Politeknikoak gero eta garapen handiagoalortu du. Hala ere, ekimenik zabalena eta eraginko-rrena Eusko Jaurlaritzak, Industria Sailaren ekimenez,Teknologia Zentroen sarea sortzea izan zen. Laburbil-duz: aldaketa muturrekoa eta azkarra izan da. I+G+berakunde garrantzitsuak sortu dira, baita geroz etaenpresa pribatu gehiago ere, eta horietako askoParke Teknologikoetan bildu dira. Euskal gizartea,landatarra, merkataria eta industriala izatetik, tekno-zientifikoa ere izatera iragan da.

Informazio eta komunikazio teknologiak aldake-ta horren abangoardia izan dira, ia erakunde, elkar-te eta enpresa guztietan zabaldu baitira, baita gizar-tean ere. Espainian eta Europan bezala, Euskal

Herrian ere gainditu gabeko erronka gizarte eta gizazientziak dira. Orain arte, teknozientziek garapenteknologikoa, ekonomikoa eta enpresariala lehene-tsi dute. I+G+b sistemek gizarteaz arduratzen hasieta GIGB bilakatu behar dute. Horrek gizarte zien-tziei buruzko ikerketa sustatzea eskatzen du, bainabaita ikerketa hori garapen eta berrikuntza sozialerabideratzea ere. Etorkizuna garapen eta berrikuntzasozialak dira, hau da, teknozientzia sozialak.

* Ikerbasqueko ikertzailea, EHUko Soziologia IIsaileko kidea eta zientziaren filosofian aditua

16 I R I T Z I A K

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: AdurSoftware Productions.

(ARGIAko 2.178. zenbakiarekin banatua, 2009ko martxoaren 29an)