larrañaga ii errepublika
DESCRIPTION
Recuperando a un gudari, que luchó por una Euskal Herria comunista e independienteTRANSCRIPT
Jesus LARRAÑAGA “GOIERRI” Neskato bat jaio da: II. Errepublika!
Documentos históricos. Euskal Herriko Komunistak
1
3. NESKATO BAT JAIO DA:
II. ERREPUBLIKA!
EAKen IK-rekiko menpekotasunak Estatu osoko herri-masek biziki irrikatutako
Errepublikaren aldarrikapena salatu eta baztertzeko begibistako akats nabarmena
egitera eraman zuen. "Alderdi burgesen eta baita sozialisten “sozialfaxismoaren”
aurkako bi frontetako borrokak, EAK 1931ko apirilaren 14ean aldarrikatutako
Errepublikari bere laguntza ukatzera behartu zuen alderdiko Idazkaritza Nagusia” (1).
"Errepublikaren aldeko mugimenduaren aurka zeuden komunistak eta langile-
klasearen kontra egindako iruzurtzat salatzen dute Errepublika" (2).
Aznar Almirantearen Gobernuak udal-hauteskundetarako deia egin zuen 1931ko
apirilaren 12rako, eta Donostiako Atotxa, Kontxa eta Antiguoko barrutietan
hautagaiak aurkeztu zituzten komunistek. 90 kide zituzten Donostian, Jesus Kontxako
barrutian aurkeztu zuten. Orduan azaldu ziren jendaurrean lehenbizikoz eta apirilaren
4ean mitina eratu zuten. Udalak utzitako Euskal Deklamazio Eskolako gela batean.
Jesusek hitz egin zuen, Leandro Carro (3), Rufino Castaños eta gerora "Pasionaria" izena
hartu zuen Dolores Ibarruri komunistekin batera. Alderdiaren norabideari zorrozki
jarraituz ihardun zuen bere ekitaldian. Zera esan zuen: "Langileen botoak Monarkiaren,
Errepublikaren eta sozialismoaren (PSOE) aurkakoa izan behar du, sobiet erreginenaren
aldekoa" (4). Ez zituen boto asko lortu noski 197 soilik, "La voz de Guipúzcoa"
egunkariaren arabera), herria Errepublikaren alde baitzegoen
Beasainen 11 zinegotzi lortu zituzten katolikoek eta 2 Errepublikarrek, Alkate
Jazinto Urteaga liberala izendatuz. Jose Manuel Ibarbiak honela gogoratzen du: "Hemen
Udal Banda kalean gora, kalean behera ibili zen. Herri honetako errepublikarrak,
Donostian hil zen nire osaba bat, Bernedo, Azpeitia eta beste batzuek izan ziren".
Apirilaren 14ean Errepublika aldarrikaru zenean herria pozaren pozez lehertu zen
Donostian. Egunkari baten arabera 15.000 edo 20.000 lagunek osatzen zuten jendetza
hildu zen -Posta eta Telegrafo" etxearen aurrean, eta Errepublikaren aldeko oihuak egin
zituzten langile funtzionari batek masta batean eskutitz-fardel gorri bat ezarri zuenean.
Baina komunistak ez zetozen haiekin bat. Gaur egun Gipuzkoako LL.BB.eko
jubilatuen alorreko arduraduna denak eta garai hartan familia komunista bateko
gaztea zen Frantzisko Cuencak adierazi digu hau: "Herriko Etxetik bandera batzuekin
hien zen Jesus kalera eta Etorbidean zehar «Gora sobietarrak! Gora langile, gudari eta
nekazarien Errepublika! » oihu eginez ibili zen" (5). Erabat isolatuta zeuden komunistak
Jose Bullejos beren Idazkari Nagusiaren esanetan baina "harro geunden, korrontearen aurka
ibiltzearekin" (6).
Donostiako AK Maiatzaren Lehenaz baliatu zen bakardade hartatik irteteko eta
kontraerasora pasatzeko. Gipuzkoan eskualdeka egiten zen orduan ospakizuna.
Donostia eta Irun bitarteko eskualdeak Donostian ospatzen zuen. Herrialdearen
Jesus LARRAÑAGA “GOIERRI” Neskato bat jaio da: II. Errepublika!
Documentos históricos. Euskal Herriko Komunistak
2
erdialde eta hegoaldekoa, Goierri barne. Tolosan egiten zen. Ekialdekoek berriz, Eibarren.
Donostian antzerkia egin zuten bezperan, Bellas Artes Antzokian; "Joan Lur-Gabea" lana
aurkeztu zen.
Maiatzaren Leheneko goizeko 10etan mitina egin zuten Urumea Pilotalekuan jendeugariren aurrean. Jesus zuzendaritza-mahaian egon zen hizlari bezala parte hartu gabe.Rikardo Urondo tipografoak hartu zuen parte eta munduko langileek beste gerrarik ezzutela onartuko esan zuen: Errepublikaren alde azaldu zen, eta horrek aurrekoerabakien barrera txarra zela bide zuzenketa egin zutela adierazten du. Bertako gaiakere ukitu zituen, Pasaiaren atxekipena zehazki. Beste hizlari batek, Etelvino Vegaasturiarrak, geroago Bullejosen taldearekin batera bota eta 36an berriz hartu zutenak,hots, Gudaloste Buruzagi gerran ibili eta Alicanteko Gobernari Militar izan ondoren,azkenik faxista italiarrek fusilatu zuten eta garai hartan zuzendaritzako kide zenak, zeraesan zuen: "Marokkotik alde egin behar daga, ez baiginen Aberriaren alde egitera joanbertara, Rif-eko mehatzen alde egitera baizik. Mairuek gu bezain aske izatekoeskubidea dute". L. Carrok ere hitz egin zuen. Manifestaldian abiatu ziren gero i_rianzehar. Errepublikaren banderak zeramatzaten 14 taxi, Udal Musika Banda. FLSO-renbandera, zurgin, hargin, marmolari, igeltsero, iturgin, saltzaile, tabako-saltzaile etafardelaien estandarteak zihoazen ibilaldiaren buruan. "Taldearen atzekaldean kommistakzetozen Internazionala kantuz eta Errusiaren aldeko oihuak eginez. Honako idazkiakzituzten kartelak zeramatzaten: gora gazteen internazional komunista, gora langilegoarenkanpora kapitalismo anker eta zapaltzaileak, 6 lanordu" (7). Guztira 6.500 eta 7.000
pertsona, Gobernu Zibilera heltzean honako xedeak.jasotzen zituen eskakizuna luzatu zuten
(AKren programa ).
Donostian 1931 ko Maiatzaren 1.go manifestapena. 6.000 pertsona baino gehiagok
parte hartu zuen. Donostiar komunisten pankartak irakurtzen dira
Jesus LARRAÑAGA “GOIERRI” Neskato bat jaio da: II. Errepublika!
Documentos históricos. Euskal Herriko Komunistak
3
1. Langabeei kapitalaren %75a ordaintzea.2. 8 orduko lanegunaren ordez 6 orduko laneguna ezartzea.3. Bitariko batzordeak berehala deuseztea.4. Goardia Zibilak eta Segurtasun Indarrak kentzea.5. Elizaren ondasunak desjabetu eta banatzea eta erlijio-ordenak kanporatzea.6. Lurra lurlangileen artean banatzea.7. Nazionalitate txikiek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea aitortzea.8. Poliziaren fitxategiak desegitea.9. Heriotz-zigorra kentzea.10. Langabetuentzat eta beren senitartekoentzat jantokiak zabaltzea.
Arrakastatsua izan zen benetan egun hura.
1931ko Maiatzaren Lehena. Errebindikazio batzuek eskatzen dituen eta eman duten idatziairakurtzen du ordezkari batek Gobernu Zibiletik.
IKren norabidea setatiek arazoak ekarri zizkien FLSOko komunistei. 1931n
bere 27. Kongresuan hautagai komunistak eskuratu zuen zuzendaritza berria. Jesus
Batzorde Egikaritzaileko idazkari hautatu zuten. Mirakruz kaleko taberna batean
biltzen zen sindikatuaren taldeak, Andalusiako antolamenduak bidalitako
sozialisten kontrako irainez jositako Langileen Konfederazio Nazionalaren
(Confederación Nacional del Trabajo, CNT) "Berreraiktintza Batzordearen"agiri bat
Biltzarrean irakurri ala ez eztabadaitu zuen lehenago. Joan Astigarrabiak irakur
tedio eskatu zuen eta Sebastian Zapirainek aldiz ezetz. Azkenean irakurri egin
zuten eta Sebastianek sozialisten artean gertatutakoa azaltzen digu: "«Traidore
,gizatxar», eta hau eta bestea oihu esanez jaiki eta gelatik hien egin ziren. Kalean makilaz
jo gintuzten".
Jesus LARRAÑAGA “GOIERRI” Neskato bat jaio da: II. Errepublika!
Documentos históricos. Euskal Herriko Komunistak
4
Bere anaia Luisek lekukotza hau utzia du: "Bilbon zegoen Alderdiaren Euskal
Federaziotik, CNTren Berremikunza Batzordearen dokumentua sindikatuetan
eztabaidatzea derrigortu gintuzten. Benako herriko egoeraren azterketan sozialistei
«sozialfaxista» eta anarkosindikalistei «anarkotraidore» dietzen zitzaien; gu diktadura
garaian ezkerreko sozialistekin eta sindikalistekin sindikatuen oposizioko taldeetan lan
eginda geunden eta sindikatuetan nagusitasun bat lortua genuen, beraz agiria
irakurtzearen aurka azaldu ginen, baina agindua onartu beharra izan genuen" (8).
Goardia Zibilen sarraski bat ekarri zuen Pasaiako arrantzaleen greban, gidari izan zirenkomunistak. .Arrantzaleen sindikatuko Lehendakaria zen Joan Astigarrabia. -Lan-egoeranegargarria zen berena" (9). Hileroko 300 pezetako lansaria, eta itsasoan igarotako igandeentruke beste hainbeste atseden-egun eskatzen zituzten, eta hala ere 14 eta 15 ordukolanegunak mantenduko zirela aitortzen zuten. Maiatzaren 12an Nabigazioko ZuzendariNagusia ugazaba eta langileen ordezkariekin bildu zen. Ez zen adostasunik lortu. Egunbatzuk geroago hiru arrantzale atxilotu zituensareak eta bestelakoak erre zituztelako salakuntzapean. Hilaren 27an 2.000 manifestariPasaia San Pedrotik abiatu, Trintxerpen zehar igaro, Antxora iritsi eta Donostiarako bideahartu zuten errepide nagusitik. Manifestazioaren buruan emakume eta haur dexente zihoazen."Ogia nahi dugu gure seme-alabentzako"zioen manifestarioaren buruko pankartak.Astigarrabia, Jesus eta Luis Zapirain han ziren noski. Mirakruz gainean kapitain batenagindu peko soldadu-talde balekin egin zuten topo. Atxilotutakoen askatasuna eskatzekoZibilera joan besterik ez zutela egin nahi esan zioten manifestariek kapitainari. Aurrera
egiten utzi zieten militarrek eta jendeak txalo jo zien. Ategorrietako erloju parean besteoztopo bat aurkitu zuten, baina beste kapitain baten agindupeko oinezko eta zaldizkoGoardia Zibilek osatuta oraingoa. Kapitaina aurreratu eta segitzen ez uzteko aginduzorrotzak zituela esan zion jendeari. Jendeak, aurrekoaren portaeraz fidatuta, aurrerajarraitu zuen goardien lerrotik hurbil-hurbil jarri arte. Hiru dei egin zituzten lehenengoeta tiro-danbada bat gero airera. Ondoren manifestarien kontra egindako bestetiroketa batek sarraskia ekarri zuen. 6 hildako izan ziren: 32 urteko Jose Carnes,34 urteko Manuel Perez, 25 urteko Jose Novo, 31ko Antonio Barro. 19ko Julian Zurroeta 23ko Jesus Camposoto; baita hogeitamarren bat zauritutako ere. Donostia etaPasaiako arrantzaleen ordezkariek, AK-k eta CNT-k osatutako Grebarako BatzordeakMartuteneko taberna batean bilduta, greba orokorrerako deia egin zuten. Bilerabukatzea militarrak bertaratu ziren tiroka. 11lagun atxilotu zituzten. Jesus, Juan Astiga-rrabia eta Agustin Zapirainek ihes egin zuten amildegi batetik jauzi eginez, nahiz eta VillaAbrille Gobernari Militar eta Jeneralaren (Gerrakoan frankistek fusilatua bera)maiatzaren 28ko ohar batek Jesus beste 19 komunistekin batera atxilotu zutelako berriazabaldu bazuen ere. Gerra Egoera aldarrikatu zen Gipuzkoa osoan.
Jesus LARRAÑAGA “GOIERRI” Neskato bat jaio da: II. Errepublika!
Documentos históricos. Euskal Herriko Komunistak
5
Armadako ofizial batek "armak aurkeztu" agindupeko posizioa mantentzen duen pelotoi-talde baten aurreanGipuzkoan Gerra-Estatua deklaratzen duen agindua irakurtzen du, 1931ko maiatzaren 28an, Villa AbrilleGobernadore Militar Jeneralak emanda, Ategorrietan arrantzaleen sarrastia gertatu ondoren
Grebaren kontrako jarrera izan zuen SOVek eta 26an honako orri hau zabalduzuen: "Zuen ekozzonzia babestea helburu duen elkarte honen belarrietara grebaorokorraren zurrumurrua iritsi da eta zeharo zentzugabea iruditzen zaigu, beraz ezjarraitzea eta zuen lanpostuetan segitzea eskatzen dizuen artean, zuekin nahastu eta zuenhelburuak ez diren beste batzutarako erabil ez dezaten. Pasaia, 1931-6-26. SOV".
Sozialistek ere aurka egin zioten grebari.
Guillermo Torrijos sozialista buruzagiaren jabegokoa zen zurgindegi-tailerrarenaurrean grebaren pikete bat aurkeztu zenean, eskopeta-tiroz hartua izan zen etazauriturik sortu ez bazen ere, donostiar langile-mugimenduaren zatiketa sakona argiutzi zuten.
Greba haren erantzukizunaren inguruan iritzi asko daude. Eduardo CominColomer polizia frankistarena da bat. “Alderdi Komunistako Idazkari Nagusiarenaizan zen erantzukizuna; Irundik igaro izanaz baliatu zen Pasaiako HerrikoFederakuntzako Batzorde Egikaritzailean bileran parte hartu eta Irunera berahalaitzulita Madrilerako tren lasterra hartzeko. Bullejosek eskutitz bat bidali zuen bereeskuhartzea ukatuz eta trenean zela frogatuz. Esan hauen egiazkotasun borobilaziurtatzen dut nik" (10). Cominek, “Giza ikerketa. Poliziaren ikerketak iharduerairaultzailearen inguruan", "1906az geroztik herri-ordenari eustearren eroriak", edo"Poliziaren egite handiak" idatziak ditu eta historia itxuraldatu besterik ez duela nahidirudi. Horreta kontatu zuen sarraskia, era oso "objetiboan": “Harrika eraso zituzteneta matxinatutakoak goardiak baino gehiago izanik, tiro egin behar izan zutengoardiek: 6 hildako eta 21 zauritutako suertatuz".
Manuel Chiapusok sarraskiaren beste ikuspegi bat ematen digu, aurrekoa bainosinesgarriagoa dirudiena: “Garai hartan Donostiako Alkate zen Fernando Sasiainek
Jesus LARRAÑAGA “GOIERRI” Neskato bat jaio da: II. Errepublika!
Documentos históricos. Euskal Herriko Komunistak
6
Baionan Eusko Jaurlaritzan ginen batean, Larrañagak Astigarrabiak baino errohandiagoa izan zuela esan zidan, Astigarrabia eragin egin baitzuen hark. Antza denez,Astigarrabia ez zen Donostiarako ibilaldia egitearen oso aldekoa eta Larrañagakbultzatu zuen baiezkoa ematera".
Jakineko gauza da Jesus, atzetik zebilzkiolako denbora batez, giroa baretu artealetgia, Bizkaian ezkutatu zea. Greba eta sarraskia AKren "Klasea klasearen kontra”politikaren inguruan gertatu ziren.
Bazter-nahasketa horrek asaldamendua piztu zuen Donostiako zenbait girotan. SanBizente Elizako On Jose Egino erretorean prediku baten berri ematen digu Zapirainek:“Elizkide maiteok: Kezkatzeko garaia da gaur bizi dugun hau eta ez gizarte-auziengatiksoilik, euskal gizartean, gure gipuzkoar gizartean hedatzen ari denlaikotasun-erasoengatik eta kristauen aurkakotasuna indar hartzen ari delakobaizik. Lehen, sozialismoaz hitz egiten entzuteko, arurretik Gomez, Fernandez,Zamora abizenak jarri beharra zegoen. Baina orain komunismoa zabaltzen eta giroguztietara hedatzen ari dira Larrañaga, Astigarrabia, Zapirain, Arriolabengoa,Urondo bezalako abizendunak".
Jarrera honek komunismoaren xedeak nolabaiteko ohiartzuna izaten hasiakzirela adierazten du eta ikusten denez, ez beti ona hala ere. Xede horiek eraginhandia izan zuten gizartean eta Zapirainek zioen bezela, "politikoak baikinen,politiko-sozialak baino gehiago. Gure borroka ez zen alderdi testimoniala, karrerakoalderdia edo aginte-aukerako alderdia ote ginen erabakitzea. Gure xedea, gizarteko arazoak,gizarteko iraultza konpontzea zen hein handi batetan. Beste alderdiak ez bezala,sindikatuetan oinarritzen zen nagusiki gurea. Gizarte bizitza, erreibindikazioz betea egitengenuen, eta ez zegoen, Gipuzkoan batipat, bere gain ardura sindikalik ez zuen komunistarik".
1931ko ekainaren 28ko Espainiako Parlamenturako hauteskundeetan neurtuzen komunisten oihartzun hura. De la Granja irakasleak dioenez: "Espainia osokopartehartzerik handiena izan zuen Euskal Herriak, Udal-hauteskundeetan baino %-4.5gehiago... 1931ko hauteskundeetan Errepublikan izandako eskuhartzerik handiena izan zenEuskal Hernian, euskal gizartearen politizazio-maila altuaren ondorioz" (11).
Gipuzkoan, EAJ (12), tradizionalistak eta katolikoak biltzen zituen eskuin
batasunak botuen %57arekin irabazi egin zituen hauteskunde haiek. Eliza
katolikoaren eta Lizarrako Estatutuaren alde egin zuten. PSOEk, errepublikarrek eta
EAEk osatutako ezker batasunak aldiz, botoen %41a lortu zuen; Errepublikaren
eta Eusko Ikaskuntzak idatzitako Estatutuaren alde eginez.
EAKren hautagai zerrendako kideek, Jose Bullejos Idazkari Nagusiak, Joan
Astigarrabiak, Jesus Larrañagak eta Luis Zapirainek osatutako komunisten hautagai
taldeak, botoen % 0.5a lortu zuen Gipuzkoan, 1.301 boto guztira.
Beasainen ezkerreko batasunak irabazi zuen 610 botorekin eta eskuineko
koalizioak 509 boto lortu zituen.
Hauteskunde haietatik atera ziren Errepublikako Konstituzioa egin zuten
Gorteak.
Jesus LARRAÑAGA “GOIERRI” Neskato bat jaio da: II. Errepublika!
Documentos históricos. Euskal Herriko Komunistak
7
Amaro del Rosal historigile sozialistak zera idatzi zuen "Abenduaren l9an
Konstituzioa aldarri katu zen eta Niceto Alcala Zamora Errepublikako Lehendakari
izendatu zuten. Aukerez eta kezkez betetako garai berri bat hasi zen Espainian. Ez
ziren aukerak probetxatu; kezkak drama bihurtu ziren: historigile batzuk milioi bat
hildako izan, zirela diote" (13).
OHARRAK
1. “Los comunistas en España". Guy Hermet. Ruedo Ibérico argitaletxea.
Paris, 1972 18. orrialdea.
2. “Heraldo obrero". Bartzelona, 1931ko martxoa. - 14orrialdea.
3. Leandro Carro. Langile moldegilea EAKren sorreran esku hartu zuenPSOEren Bizkaiko buruzagia izan zen, Fronte Herrikoiak hautatua1936an. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako AKren ordezkari izendatua izanzen. Dresden erbesteratua, Alemaniako Errepublika Demokratikoan(AED) hil zen.
4. “E I Día" egunkaria. Donostia, 1931 ko apirilaren 5ekoa.
5. 1992ko ekainaren 17an egilearekin egindako elkarrizketa.
6. Estruch-ek bere liburuan aipatua.
7. “El Día". 1931ko maiatzaren 2a.
8. Elortzak "La fundación del Partido Comunista de Euskadi”n Hemen etaOrain-en azaroko 13. zenbakian aipatua. 1980
9. “Cuestión nacional y clase obrera en Euskadi" Antonio Elorza. 51.
orrialdea.
10."Historia del PCE", I. liburuxka. Nacional argitaletxea. 1967. 284
orrialdea.
11.“Nacionalismo y II República en el País Vasco". CIS. Madrid, 1986. 211.
orrialdea.
12..1930ean EAJ abertzalea eta "Comunión" batu egin ziren eta EAJ izana
hartu zuten.
13. “Historia de UGT de España 1901-1939" Grijalbo argitaletxea.Bartzelona, 1976. 34. orrialdea