landare erreinua - landare ugalketa

6
Landareek bi ugalketa mota dituzte: Ugalketa Sexuala eta Ugalketa Asexuala Landareen Ugalketa Sexuala Loreak landarearen ugaltze-organoak dira, beraz landare batzuk horien bidez ugaltzen dira. Loreek atal ar bat eta beste atal eme bat dute. Hona hemen loreen atalak eta atalen eginkizunak: Petaloak. Koloreak erakargarriak dira intsektuentzat. Petaloen multzoari KOROLA deritzo Lorezilak: Landarearen atal maskulinoa dira. Antenaren barruan polen aleak daude. Lorezilek polena sortzen dute Pistiloa:

Upload: aiturbieta

Post on 19-Jan-2016

133 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Landareek bi ugalketa modu dituzte. Hemen azaltzen zaizkizu.

TRANSCRIPT

Page 1: Landare Erreinua - Landare Ugalketa

Landareek bi ugalketa mota dituzte: Ugalketa Sexuala eta Ugalketa Asexuala

Landareen Ugalketa Sexuala

Loreak landarearen ugaltze-organoak dira, beraz landare batzuk horien bidez ugaltzen dira. Loreek atal ar bat eta beste atal eme bat dute. Hona hemen loreen atalak eta atalen eginkizunak:

Petaloak. Koloreak erakargarriak dira intsektuentzat. Petaloen multzoari KOROLA deritzo

Lorezilak:

Landarearen atal maskulinoa dira.

Antenaren barruan polen aleak daude. Lorezilek polena sortzen dute

Pistiloa:Lorearen atal femeninoa da.

Obulutegiaren barruan obuluak daude.

Estigma

Estiloa

Obulutegia

Sepaloak: Lorearen oinarrizko hostotxo berdeak dira. Sepaloen multzoari kaliza deritzo.

Page 2: Landare Erreinua - Landare Ugalketa

Landare askoren loreek lorezilak eta pistiloa dituzte aldi berean. Beste batzuk berriz lore arrak (lorezilekin) eta emeak (pistiloekin) dituzte.

Loredun landareen ugaltze-aldiak

1. PolinizazioaUgalketa sexualaren lehen pausoa polinizazioa da. Polena loreziletatik pistilora igarotzeko prozesuari deritzo polinizazio. Lore gehienek lorezilak eta pistiloak izan arren, lore bateko polena beste lore bateko pistilora joatea da ohikoena. Bi modu daude bidaia hori egiteko:

Intsektuen bidezko polinizazioa

Haizearen bidezko polinizazioa

Lore handi eta ikusgarrietan gertatzen da. Lore horiek, gainera, likido gozo bat sortzen dute: nektarra hain zuzen ere. Intsektuek ezagutu egiten dituzte lore horiek, eta lorez-lore ibiltzen dira, haien nektarraz elikatzeko. Hori egitean itsatsi egiten zaizkie polen aleak; gero beste lore batzuetara joandakoan, ale horiek haietan

Beste landare batzuek, irudiko zain-belarrak kasurako, ikusgarriak ez diren arren, oso petalo txikidun loreak dituzte. Polinizazio honetan, landareek polen asko sortzen dute eta haizeak garraiatzen ditu polen aleak lore batetik bestera. Intsekturik erakarri behar ez dutenez, lore horiek txikiak izaten dira eta ez oso ikusgarriak.

Page 3: Landare Erreinua - Landare Ugalketa

askatzen dira.

2.Ernalketa Obuluak

Polen ale bat obulu batekin elkartzen da

3.Fruitua eta hazien garapena.

Polinizazioaren eta ernalketaren ondoren hazia eta fruitua eratzea da hurrengo pausua. Ernaldu eta berehala lorea aldatzen hasten da, fruitu bihurtu arte. Loreak prozesu honetan bizi dituen aldaketak hauek dira: Pistiloa handitu eta zabaldu egiten da, Petaloak eta sepaloak erortzen dira, eta ernaldutako obuluek elikagaia bildu eta hazi egiten dira. Beraz, obuluetatik haziak sortzen dira. Haziaren barruan enbrioia dago; hau da, jada sortzen hasi den miniaturazko landare bat.

Landarearen ezaugarrien arabera, fruituak bi motatakoak izan daitezke: lehorrak (hurra, intxaurra …) edo mamitsuak (masusta, sagarra …).

Fruitua obulutegitik sortzen da. Fruituak haziak ditu barruan. Fruituaren funtzioa hazi horiek babestea eta zabaltzea da; hau da, landare-amarengandik urrun joan daitezen laguntzea. Funtzio hori hainbat modutan egiten dute. Hori dela eta fruitu

Page 4: Landare Erreinua - Landare Ugalketa

aniztasun handia dago. Hona hemen zenbait adibide:

- Sagarra, gereziak, aranak eta beste batzuk handiak eta urtsuak dira, animaliek jan ditzaten. Jan ondoren, animalien gorotzetan kanporatzen dituzte haziak.

- Kardulatzak eta beste fruitu batzuek kakoak eta arantzak dituzte, animalien ileetan katigatzeko. Beraz, animaliek banatzen dituzte haien haziak.

- Kardilaunak arinak dira, eta ile luzeak dituzte, haizeak arrastan eraman ahal izateko.

Zenbait fruitu. A: Kardilauna. B: Astigarraren fruitua. C: Kardulatza. D: Sagarra.

Page 5: Landare Erreinua - Landare Ugalketa

4.Hazia Ernetzea

Hazia lurrera erortzen denean eta baldintzak egokiak direnean, hazia erne egiten da. Horixe da ugalketaren azken pausoa.Haziak hezetasuna behar du, puzteko eta bere estalkia irekitzeko. Enbrioia hazi egiten da, pixkanaka, haziak barruan dauzkan elikagaiez baliatuz. Hala, sustraia lurzoruan hondoratzen ea et5a zurtoina gorantz hazten da. Hazian gordetako elikagaiak agortzen direnerako, landaretxo berriak sustraia izan ohi du, eta hostoak ere osatuta izaten ditu. Beraz, gai da elikadura-funtzioa bere kabuz egiteko eta landare heldua bihurtu arte hazteko.