laguntza zerbitzuak

7
LAGUNTZA ZERBITZUAK Jenifer Mulero Haur Hekuntza 2.maila Ikaste koadernoa

Upload: jenifer-mulero

Post on 28-Jul-2015

57 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Laguntza zerbitzuak

LAGUNTZA ZERBITZUAK

Jenifer MuleroHaur Hekuntza 2.maila

Ikaste koadernoa

Page 2: Laguntza zerbitzuak

Ikastetxeko laguntza zerbitzua: ikastetxeko aniztasun egoerari aurre egiteko eta ikasleei laguntza eskaintzea helburuduen zerbitzua da. Bertan Hezkuntza Bereziko espezialistak aurki daitezke batik bat (PT eta aholkulariak)

Aholkularia/Kontsultorea: Irakasle-tutoreei eta irakasle-taldeari laguntza eta orientabidea eskaintzen dio Hezkunza Bereziari dagozkion gaietan. Hezkuntza Bereziko espezialistak izaten dira.

Page 3: Laguntza zerbitzuak

Orientatzailea: pedagogo, psikologo edo psikopedagogoak dira eta normalean DBHn dihardute (nahiz eta ikastetxe pribaturen bate an HHn eta LHn ere jardun dezaketen). Beren zeregin nagusia ikastetxeko irakasleei eta bereziki tutoreei aholkuak eskaintzea da, horiek koordinatzea eta laguntzea. Eskola- eta lanbide-orientazioari eta orientazio pertsonalari dagokien zereginetan, ikaslearen ikaskuntza-zailtasunekin eta nortasunarekin zerikusia duten alderdien inguruko eskuhartzearen plangintzan, aniztasunaren lanketan, curriculum-ego kitzapenetan eta e.a. parte hartzen du.

Page 4: Laguntza zerbitzuak
Page 5: Laguntza zerbitzuak

Pedagogo Terapeutikoa (PT):Irakasleen taldeko irakasle bat izan ohi da,Hezkuntza Bereziko espezialista dena. Honakoak dira bere funtzioak:Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin banaka edo talde txikitan esku hartzea, gela arruntean zein laguntza-gelan.

Hezkuntza Laguntzarako Espezialista: HPBak dituzten ikasleen laguntzaile/hezitzaile izaten dira eta haiekin gela arruntean egon ohi dira. Ikasleek dituzten behar zehatzei erantzuna ematen diete eta irakasleekin elkar-lanean dihardute.

Page 6: Laguntza zerbitzuak

Ikastetxetik kanpoko laguntza zerbitzuak: Ikastetxeetan bertan kokatzen ez diren laguntza-zerbitzuak dira. Profesional anitzeko talde multiprofesionalak dituzte eta lurraldeen edo autonomia erkidegoen araberako eremu a dute. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Berritzeguneak dute izena eta Nafarroan CREENA.

Talde Multiprofesionalak: Laguntza-zerbitzuetan parte hartzen duten profesional anitzen taldeak dira (psikologoak, pedagogoak, logopedak, fisioterapeutak...). Diagnostiko psikopedagogikoa, eskolatze-proposamena eta hezkuntza-premia bereziak dituen ikaslearen jarraipena egitea dute helburu. Ikasle horien irakasleen eta laguntzaileen aholkularitzaz eta orientabideaz ere arduratzen dira.

Page 7: Laguntza zerbitzuak

OSO GARRANTZITSUA DA LAGUNTZARAKO AGENTEAK

TALDEKA LAN EGITEA DAUKAGUN HELBURUAK LORTZEKO ETA UME GUZTIEN PREMIAK ASETZEKO.

GOGORATU BEHAR DUGU SOZIALIZAZIOAREN GARRANTZIA,

UME GUZTIEN GARAPEN INTEGRALA LORTZEKO

BEHARREZKOA DA IKASLE GUZTIAK OHIKO GELAN IKASTEA.