kontsumo arduratsuaren taldea

3
Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kontsumo-taldea Produktu ekologikoak baserritik mahaira NEKASARE ekimenaren azalpena: NEKASARE proiektuak bi helburu ditu. Alde batetik, SAREA josi nahi du ekoizle eta kontsumitzaileen artean, euren arteko harreman (salerosketa) zuzena sustatuz, bitartekaririk gabe, eta arrazoizko prezioan; bestetik, produkzio eta kontsumo ekologikoa eta osasuntsua bultzatu nahi du. Era horretan, eta baserritarrarekin egindako hitzarmenari esker, kontsumitzaileak truke- harreman horren parte dira, eta produktuen ekoizpen-prozesua bermatzen dute. Parte-hartze hori da gure bermerik onena, eta esan behar dugu ez gatozela bat gaur egun hain modan dauden zigilu ekologikoekin. Zigilu ekologiko horiek errentagarritasun-eskari zehatz batzuei erantzuten diete soilik eta kontuan hartzen diren baldintzak teknikoak baino ez dira. Ez dira baloratzen AGROEKOLOGIA kontzeptuaren barruan sartzen diren baldintza sozialak eta ingurunekoak –ekoizpen-sistema, besteak beste–. Nekazaritza tradizionaletik datozen baserritarrei ere ateak zabaldu nahi dizkiegu, malgutasunez epeak eman nahi dizkiegu sistema ekologikora hurbildu eta ohitu daitezen. Badakigu hasiera batean zaila eta garestia izaten dela aldatzea, eta zailena izaten dela perspektiba eta mentalitatea aldatzea. NEKASAREk nahi du baserritarren lana duina izatea, benetako irtenbidea eman nahi die, horretatik bizi ahal izateko eta, aldi berean, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak eskaini. NEKASAREn: 1.- Proiektuaren ardura eta oinarria partekatua da: baserritarra eta kontsumitzailea. 2.- Geure produktuak kontsumitu nahi ditugu. Euskal Herriko elikadura-subiranotasuna aldarrikatzen dugu eta baserria defendatzen dugu. Baserria da nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren eredurik onena. 3.- Agroekologian oinarritutako ekoizpen-eredua aplikatzen dugu: modu gero eta naturalagoan ekoitzi agroindustriaren teknikak erabili barik, ingurunea zaindu, emakume baserritarren lana baloratu, eta langile guztien lan-baldintza duinak bermatu. 4.- Kontsumitzaile arduratsuak gara. Jaten duguna nork eta nola ekoizten duen ezagutzen ez badugu, ez dakigu zer jaten ari garen. Prozesuan parte hartu nahi dugu: Arautegi Teknikoa ezagutuz eta ulertuz, baserriak ezagutuz, eta gure produktuen zertifikazioan parte hartuz.

Upload: egizu

Post on 08-Apr-2015

4.020 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Kontsumo arduratsuaren taldea

Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kontsumo-taldea Produktu ekologikoak baserritik mahaira

NEKASARE ekimenaren azalpena:

NEKASARE proiektuak bi helburu ditu. Alde batetik, SAREA josi nahi du ekoizle eta kontsumitzaileen artean, euren arteko harreman (salerosketa) zuzena sustatuz, bitartekaririk gabe, eta arrazoizko prezioan; bestetik, produkzio eta kontsumo ekologikoa eta osasuntsua bultzatu nahi du.

Era horretan, eta baserritarrarekin egindako hitzarmenari esker, kontsumitzaileak truke-harreman horren parte dira, eta produktuen ekoizpen-prozesua bermatzen dute. Parte-hartze hori da gure bermerik onena, eta esan behar dugu ez gatozela bat gaur egun hain modan dauden zigilu ekologikoekin. Zigilu ekologiko horiek errentagarritasun-eskari zehatz batzuei erantzuten diete soilik eta kontuan hartzen diren baldintzak teknikoak baino ez dira. Ez dira baloratzen AGROEKOLOGIA kontzeptuaren barruan sartzen diren baldintza sozialak eta ingurunekoak –ekoizpen-sistema, besteak beste–.

Nekazaritza tradizionaletik datozen baserritarrei ere ateak zabaldu nahi dizkiegu, malgutasunez epeak eman nahi dizkiegu sistema ekologikora hurbildu eta ohitu daitezen. Badakigu hasiera batean zaila eta garestia izaten dela aldatzea, eta zailena izaten dela perspektiba eta mentalitatea aldatzea.

NEKASAREk nahi du baserritarren lana duina izatea, benetako irtenbidea eman nahi die, horretatik bizi ahal izateko eta, aldi berean, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak eskaini.

NEKASAREn:

1.- Proiektuaren ardura eta oinarria partekatua da: baserritarra eta kontsumitzailea.

2.- Geure produktuak kontsumitu nahi ditugu. Euskal Herriko elikadura-subiranotasuna aldarrikatzen dugu eta baserria defendatzen dugu. Baserria da nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren eredurik onena.

3.- Agroekologian oinarritutako ekoizpen-eredua aplikatzen dugu: modu gero eta naturalagoan ekoitzi agroindustriaren teknikak erabili barik, ingurunea zaindu, emakume baserritarren lana baloratu, eta langile guztien lan-baldintza duinak bermatu.

4.- Kontsumitzaile arduratsuak gara. Jaten duguna nork eta nola ekoizten duen ezagutzen ez badugu, ez dakigu zer jaten ari garen. Prozesuan parte hartu nahi dugu: Arautegi Teknikoa ezagutuz eta ulertuz, baserriak ezagutuz, eta gure produktuen zertifikazioan parte hartuz.

Page 2: Kontsumo arduratsuaren taldea

Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kontsumo-taldea Produktu ekologikoak baserritik mahaira

Bizarra Lepoaneko lagunok: Azken urtean berba egin dugu Egizu zein Bizarra Lepoaneko zenbait kiderekin honen inguruan eta martxan jarriko gara. Urriaren 21ean, osteguna, 20:30ean, Sonia Ingunza baserritarrarekin lotuko gara, Aldai Patronatuan, proiektuaren berri izateko eta egitasmoa zabaltzeko. Hori baino lehen, interesatuta gaudenon artean, lortu dugun informazioa zabalduko dugu. Urriaren 21a baino lehen, kontsumo-taldearen oinarria osatuta eraman nahi dugulako bilerara, osatuko dela ziurtatzeko. Kontsumo-unitate batek 2-3 lagunek osatu ohi dute (familia bakoitzak egiten duen eskaera) eta kontsumo-talde bat osatzeko 6 kontsumo-unitate behar dira gutxienez, eta 12 gehienez. Produktu ekologikoak hilero zuen etxeko mahaian izan nahi badituzue, hauxe da gure proposamena funtzionatzeko.

Funtzionamendurako gakoak:

1.- Euskaraz. Taldeak euskaraz funtzionatuko du, hizkuntzaren ekologiatik hasita. Gure bilerak, eskaerak eta komunikazioak euskaraz izango dira. Euskara-“mailak” ez gaitu kezkatzen, egin nahi izatea da kontua (hau batez ere euskalduntze-bidean daudenak lasaitzeko). 2.- 3 hilabete. Konpromisoa eskatuko dugu parte hartzeko. Hasteko, gutxienez, hiru hilabetez egon behar duzu taldean, eta egiten diren produktu-eskaerak hiru hilabetetik behin aldatu ahal izango dira, ez arinago. 3.- Diru-sarrera. Hilaren lehenengo 5 egunetan, Soniaren kontu-korrontean (BBK 2095 0075 00 9109924025), diru-sarrera egin behar dugu. Diru-sarrera = aukeratutako produktu-eskaria + hileroko gastu finkoa.

Zer da gastu-finko hori? Produktuen prezioak kostuan oinarritzen direnez, prestaketa eta banaketarekin lotutako gastuak aparte dira: gasolina, furgoneta, hainbat ekoizleren produktuak jaso eta saskietan sailkatu beharra (norberaren eskaeraren arabera) eta Aldai Patronatuan banaketa hilaren 2. eta 4. eguenetan adostuko dugun ordutegian.

Honela kalkulatu behar da hileroko gastu finkoa: Barazkiak bakarrik: 10,00 € hilean Barazkiak eta 6 produktu gehienez: 15,00 € hilean Barazkiak eta 7 produktutik gora: 20,00 € hilean

Oharra: taldekideek Bizarra Lepoan euskara-elkartearen 2011ko bazkidetza egin beharko dute.

4.- Hilean birritan. Sonia baserritarra hilaren 2. eta 4. asteetan etorriko da Algortara. Barazkiak hamabostean behin banatuko ditu, hilean behin edota 3 hilabetetik behin oilaskoa eta okela bezalakoak. 5.- 5. astean. Hilak bost aste baditu, aste horretan ez da saskirik banatuko. 6.- Oporrak. Oporretan ere eskaerak jaso behar dira. 7.- Saskia jaso. Norberak saskia jaso ezin badu, taldeari jakinarazi behar dio eta berdin kobratuko zaio. 8.- Aldai. Aldai patronatuan Bizarra Lepoaneko bulegoan banatuko dira saskiak ostegunetan (bi astetik behin) 19:00etan. Kide bakoitzak bulegoko giltza eta bere apala izango du bertan, bila joateko.

Page 3: Kontsumo arduratsuaren taldea

Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kontsumo-taldea Produktu ekologikoak baserritik mahaira

HILEROKO ESKAERA EGITEKO ZERRENDA

Produktua eta azalpena Bakoitza Kopurua Guztira Sasoiko barazkiak Hilaren 2. eta 4. asteetan banatuko dira.

Saski handia (4,5 kg) 15,00 € Saski txikia (3 kg) 11,25 € Ogia Moldekoa, integrala eta ekologikoa, Hilaren 2. eta 4. asteetan banatuko da.

3,20 €

Arrautzak (dozena) Astero eskatu daiteke; dozena erdia, dozena 1 edo gehiago.

3,60 €

Baserriko oilaskoa (1,55 kg gutxienez) Izoztuta dator, hilean behin.

8,15 €

Okela (Txahala) Unitateak 5 kilo okela ditu, 11,00 € kg. 800 gramoko paketeetan zati hauek: 1. eta 2. mailako xerra, extra, hezur huts (zancarrón), gisatzeko okela, okela txikitua, txuletak. 5 kiloko paketeak banatzen dira 11 astetik behin –2 hilabete eta erdi– eta bakoitzean pakete txikiagoak daude. Oharra: okela jasotzerakoan hilabeteko kuotarekin batera ordainduko da.

55,00 €

Idiazabal ardi-gazta Martxoaren amaieratik abendura bitartean eskuragarri. Hilean behin.

16,00€ kg

Osoa 20,00 € Erdia 10,00 € Behi-gazta Hilean behin 12,00 € kg Osoa 9,50 € Erdia 4,90 € Sagar-gozokia (dultzea) 300 gramoko ontzia. Irasagarraren oso antzekoa. Hilean behin.

3,00 €

Marmelada 250 gramoko ontzia. Hilean behin. Mugurdia/frambuesa, arabarba/ruibarbo, andere-mahatsa/grosella, basafruitua/frutos del bosque.

3,00 €

Esnea Gaur egun ez dago. Gutxieneko kontsumoa behar da eskatzen hasteko. Hilean behin banatzen da eta arazo barik izoztu daiteke.

0,90 € litroa

Sasoiko fruta Oraingoz ez dago Guztira (produktuak)

Gastu finkoa Barazkiak bakarrik 10,00 € Barazkiak + 6 produktu (gehienez) 15,00 € Barazkiak + 7 produktutik gora 20,00 € Guztira otzara