kontrol prog picaxe

35
KONTROL PROGRAMATUA: PICAXE plaka AURKIBIDEA BERRITZEGUNEAK

Upload: inkorbe

Post on 18-Jul-2015

905 views

Category:

Technology


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

KONTROLPROGRAMATUA:

PICAXE plaka

AURKIBIDEA

BERRITZEGUNEAK

Page 2: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

1.- PICAXE 18

1.1 Programa

1.2 Plaka

2.- Programming Editor

2.1 Konfigurazioa

2.2 Fluxu-diagramen idazmahaia

2.3 Fluxu-diagramak sortzen

2.3.1.- Fluxu-diagrama lotu, aukeratu, handiagotu, mugitu...

2.3.2.- Fluxu-diagramak eraikitzeko aginduak

2.3.3.- Zer egin fluxu-diagramarekin

3.- ARIKETAK

3.1 Erabiliko den plaka

3.2 Ariketa zerrenda

3.3 Ariketa eginak

4.- ERANSKINAK

4.1 BI ELIKATZE ITURRI konektatu nahi direnean 4.2 SARRERAK 0 eta 1 digital bezala erabiltzerakoan4.3 MOTOR bat erabiltzen denean4.4 ARIKETAK: TAULAK eta KONEXIO FISIKOAK4.5 PROGRAMAZIOAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK

Page 3: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

1.- PICAXE 18

ERABILTZEN DIREN ELEMENTUAK:

1.1 Programa .. Programming Editor izeneko programa lortu

CDa bidaltzen dute, baina www.didatec.es helbidetik ere jaitsi daiteke, Descargas-Software – Programa Editor PICAXE, 28,6 Mb-ekoa da.

1.2 Plakak

PICAXE izeneko plakak dira. Lehenengo bereizketa mikrokontroladorea da. Plakan erabiltzen duten mikroa edo PICaren arabera zenbaki desberdina daramate, PICAXE 08, 18, 28 edo 40. Teknologian proiektuekin lantzeko plaka erabilgarrienak ondokoak lirateke:

. “PICAXE 18 Placa Tutorial” oso ongi dago lanparak edo LED diodoekin lantzeko, baina motor bat kargakin sartzen denean ez dauka indarrik. Sarreran LDRa ere bertan dauka eta irteerak 7 segmentuko DISPLAY batean ikus daitezke. Norberak ikasteko oso ondo dago.

. “PICAXE 18 Placa Alta Potencia” izenekoa oso interesgarria da, irteeran bi motor konektatzeko aukera ematen duelako. 5V eta 24V tarteko tentsioa erabil daiteke irteeretan, eta beste lau irteeretan FETak erabiltzen ditu. 5 Sarrera dauzka eta horietatik 3 analogikoak izan daitezke.

. “PICAXE 18 placa estandar”, argi edo LEDekin erabiltzeko nahikoa da. Gainera erreleak gehitzen bazaizkio aukera dago edozein aktuadore konektatzeko.

. “Placa PICAXE 28X” oso interesgarria izan daiteke ere, sarrera kopuruagatik, 8 digital eta 4 analogiko onartzen dituelako.

“Coche Móvil” izenekoa ere oso interesgarria izan daiteke, baina taldean egindakoa hobeago izango litzateke.

Infragorriekin kontrolatu nahi bada, orduan derrigorrez plakan jarri behar dena PIC 18A txipa da PIC 18 ordezkatuz eta elementu gehiago.

Page 4: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

2.- PROGRAMAZIOA: PROGRAMMING EDITOR

PICAXE plakak programatzeko balio du. Programazioa bi eratara egin daiteke:

. Fluxu-Diagramak eginez

. Basic Programazio-Lengoaia erabiliz.

Argazkiko plaka “PICAXE Placa Tutorial” da.

Idazmahaian edo eskritorioan ez badu sortzen zuzenean exekutatzeko programa hau, eta aukera hori izan nahi bada orduan eman beharko diren urratsak betikoak dira, konkretuki ondoko hauek:

Inicio-Todos los Programas-Revolution Education-Programming Editor

Beztuta dagoen gainean jartzerakoan, saguaren eskubiko botoia sakatu eta irekitzen den menuan enviar a gainean jarri eta oraingoan irikitzen den

menu berrian ziztatu honen gainean eta

windowsen hasierako pantailan sortuta gelditzen da ondokoa .

SARRERAK

IRTEERAK

SERIE KONEXIOA

TENTSIO SARRERA

Page 5: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

2.1- Konfigurazioa: Programan sartzerakoan lehenengo aldiz, ingelesez azaltzen da dena. Automatikoki Options izeneko leiho bat agertzen da; ez bada leiho hori zabaltzen, menuan dagoen View sakatu. Norberaren gustura konfiguratzea komeni da.

Leiho honetan Language ziztatu eta leiho berrian Spanish aukeratu; gainera hemendik aurrera ez bada nahi programan sartzen den bakoitzean automatikoki leiho hau azaltzea, behean laukitxoan dagoen marka kendu, ondoren Apply sakatu.

Dena dela, edozein momentutan zabal daiteke menu hau:

Ver Opciones

Modo: Plakaren txipa aukeratzeko; kasu honetan PICAXE 18A.

Puerto Serie: Plakarekin komunikatzeko zein lekutatik egin den COM1 edo COM2. Normalki konektore bakarra egoten da.Portatil berrietan ez dago eta USB-serierako adaptadorea jarri behar da edo bestela driver softwarea jaitsi webetik .

Organigrama: Fluxu-diagramak egiten direnean, simulazioa egiteko momenturako aukera desberdinak.

Idioma: Hizkuntza aukeratzeko.

Color: Fluxu-diagrama ikurren eta atzealdearen koloreak aukeratzeko

Page 6: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

2.2 Fluxu-diagramen idazmahaia:

Programan sartzerakoan, hasieran dagoen menua Basic Lengoaian egiteko eran dago eta idazlekua zuriz agertzen da.

Fluxu-diagramekin lantzeko, menu honetako bigarrena ziztatuz egiten da. Goiko menua aldatzen da ORGANIGRAMA gehituz.

eta pantailan idazmahaia beste era honetakoa da eta automatikoki Fluxu-diagramaren hasierako Start jarria azaltzen da. Ezin da ezabatu.

Automatikoki atzealdea horiz eta puntu laukituz dago eta fluxu-diagrama ikurren barrua zuriz. Noski hauek ere alda daitezke.

. Konfigurazioan, aurreko orrialdean komentatu da koloreak non aldatu.Baina menuko Organigrama ziztatzerakoan ateratzen den menu berri honetan beste aukera batzuk daude:

. idazlekuan puntuak azaldu edo ez,

. fluxu-diagrama ikurrak puntu horietan kokatzea edo ez

. Sarrera, Irteera eta aldagaien Izenak beste eran idaztea ulergarriagoak izan daitezen fluxu-diagrama irakurtzerakoan.

. Jarritako izen berriak ordezkatzeko Fluxu-diagrametan

Idazmahaia

Page 7: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

2.3 Fluxu-diagramak sortzen

2.3.1.- Fluxu-diagrama lotu, aukeratu, handiagotu, mugitu, iradokizunak

jarri,...

Menu honetako edozein botoiren eginkizuna burutu ondoren, automatikoki beti gezia aktibatzen da, beraz berriro aukeratu behar da errepikatzeko.

Ikurrak mugitzeko. Ikurraren gainean ziztatu eta mantendu ziztatuta elementua eraman nahi den lekura heldu arte.

Ikur multzoa mugitzeko. Mugitu nahi diren ikurrak lauki batean inguratu. Ondoren multzo osoa nahi den posiziora eraman.

Zona bat handiago ikusi. Sagua ziztatuz eta mantenduz, handiago ikusi nahi den zonaldea lauki batean inguratu.

Fluxu-diagrama handiago/txikiago ikusi. Sagua ziztatuz eta manteduz, dagoen lekutik gorantz eginez haundiagotu egiten du, eta beherantz txikiagotu.

Idazmahaiko posizioa aldatu. Idazmahaia osatzen duen orri osoa ez da ikusten, horregatik pantaila osatzen denean, ikur gehiago sartzeko, edo orria mugitzeko balio du. Ikurrak lotu. Flxu-diagramaren nondik norakoa adierazteko da. Ikurrak lotzen dituen gezia jartzeko da. Sagua ziztatu gabe mugituz, borobil gorriz adierazten dira nondik egin daitezkeen loturak. Ziztatuz nondik lotu eta berriro ziztatu nora lotu.

Fluxu-diagrama konektoreak. Fluxu-diagrama moztu nahi bada luzeragatik eta beste zutabean jarraitu, orduan botoi honetan ziztatuz zenbaki berdineko bi ikur sortzen ditu. Bat zutabearen bukaerara eraman eta bestea jarraitzen duen beste zutabearen hasieran jarri. Etiketa. Iradokizuna edo beste zerbait idatzi nahi denerako da. Bukatzeko saguaren eskubiko botoia zapaldu.

Page 8: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

2.3.2.- Fluxu-diagramak eraikitzeko aginduak:

Menu honetako botoi bakoitzak azpimenu bat dauka.Hauetako batzuk, normalean erabiltzen direnak, esplikatzen dira ondoren.

Irteerak (0...7)

. high: Irteera bat (zenbakia 0...7) aktibatu

. low: Irteera bat (zenbakia 0...7) desaktibatu

. pins: Irteera guztiak nola jarri

. sound: soinua egin (irteera zenbakia, nota eta denbora)

Sarrerak (0...7)

Aldagaiak (b0...b13)

. Pin: Sarrera bat (pin0...pin7) desaktibatua edo aktibatua (0 edo 1) dagoen detektatu (y/n, bai/ez) eta erabaki zein bidetik (y edo n) joan.

. Var: Aldagai baten balioa (b0...b13) konparatu (< = >) beste aldagai batekin edo sarrera guztiekin edo zenbaki konkretu batekin eta erabaki zein bidetik (y edo n) joan.

Kasu honetan: b0 handiago bada b6 baino, (egia bada) orduan erabakia “yes” bidetik joatea da

Page 9: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

Denbora

. Pause: Denbora milisegundotan jartzeko.

. Wait: Denbora segundotan jartzeko.

Azpiprograma

. Sub: Azpiprograma bat egiteko eta izena jartzeko

. Gosub: Azpiprogramara joateko. Zein azpiprogramara joan izena jarri behar da.

. Return: Berriro programa nagusira itzuli, hau da, azpiprograma burutu ondoren programa nagusiko gousub aginduaren ondorengo agindua egitera.

. Stop: Programa gelditu. Gero ezin da jarraitu

SarreraAnalogikoaEragiketak

. Let: Eragiketak egiteko balio du. Batuketa, kenketa, biderketa,... Balioren bat asignatu aldagai bati

. Readadc: Sarrera analogikoaren balioa aldagai batean gorde.

. Debug: Readadckin batera erabiltzen da. Ordenadorearen pantailan seinale analogikoaren balioa ikusteko. . Infra: Infragorriak aktibatzeko. Setint: Etena aktibatzeko

Page 10: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

Kotxeaagintzeko

Irteerak7,6,5,4

2.3.3 Zer egin fluxu-diagramarekin

. Simulazioa egin

Fluxu-diagrama egin ondoren, simulazioa egin daiteke programa bertan. Horretarako ondorengo menuan dagoen gezia zapaltzen da.

Pantailan fluxu-diagrama exekutatzen hasten da eta momentu horretan egiten ari den agindua kolore gorriz jartzen da. Bi menu agertzen dira baita

. Bolkatu plakara

Horretarako lehenengo fluxu-diagrama Basic lengoaiara itzuli behar du eta ondoren bolkatu plakara.Programa berrian nahikoa da gezi urdinean ematea, automatikoki egiten du dena:

. Simulazioa egiteko Sarrerak Irteerak Aldagaien balioak

Orain egiazta daitezke ondo edo gaizki eginda dauden: . fluxu-diagramaren konexioak . ariketa bera ondo dagoen diseinatua

Baina Fluxu-diagrama Basic lengoaian ikusi nahi izanez, orduan Menuan PICAXE aukeratuz agertzen den leihoan aukera ematen du

Kotxea agintzeko: aurrera (7,5), atzera (6,4), ezker (7,4) eta eskuin (6,5)

. Infragorri seinalea

. Ultrasoinu sentsorea

. Abiadura

. Halt, gelditu.

Page 11: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

3.- ARIKETAK3.1- Erabiliko den plaka

- “Picaxe Alta Potencia” izeneko plaka erabiliko da.

SARRERAK: -3 Analogiko, 0, 1 eta 2 - 2 Digital, 6 eta 7 SERIE konexioa

RESET

TENTSIO konexioak: PIC elikatzeko, IRTEERAK elikatzeko

IRTEERAK: 8 denera eta honela daude prestatuak:

. 4 bi motor konektatzeko prest: A (4, 5) B (6, 7)

Hauek, aktibatzerakoan IRTEERAN POSITIBOA ematen dute.

. 4 FET erabiliz: (0, 1, 2 eta 3)

Hauek, aktibatzerakoan IRTEERAN NEGATIBOA ematen dute.

RESET: Hasieratzeko, edo reseteatzeko pultsadorea.

B

A

FET

OHAR OSO GARRANTZITSUA. Bi elikatze iturri desberdin erabiltzen direnean orduan KENDU BEHARRA DAGO ERRESISTENTZIA HAU (ikus eranskina)

+V

+V

0V

0V

Page 12: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

3.2 Ariketa zerrenda (Beztutakoak daude eginak)

- Irteerak bakarrik erabiliz

1.- Lanpara bat(L1) piztu eta 5s-tara itzali.1a.- L1 piztu , 2 segundo pasa ondoren itzali, 1 segundora piztu berriro eta 2 segundora itzali.2.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2 itzali.2a.- L1 piztu segundo bat pasa ondoren L2 piztu, segundo batera L1 itzali eta beste segundo batera L2 itzali.3.- Hiru lanpara L1, L2 eta L3 era honetan: L1 piztu eta 2s-tara L2 eta 3s-tara L3 eta 5s-tara denak itzali.3a.- L1 eta L2 piztu batera eta 2 segundora L1 itzali eta L3 piztu; beste 2 segundo pasa ondoren L2 itzali eta beste 2 segundo ondoren L3 itzali. 3b.- Hirurak batera piztu eta ondoren 2 segundoero banaka itzaltzen joan.4.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat: GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria4a.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.5.- Lau (4) irteera erabiliz lanparak banaka pizten joan eta aurrekoa itzaltzen. Ariketa honetan argia mugitzen ikustea lortu nahi da.5a.- Bost (5) irteera erabiliz aurreko ariketa bezala baina oraingoan bi egongo dira piztuta beti. Bi argi ikusiko dira mugitzen .

- Sarrerak detektatzen

6.- Etengailu bati ematen zaionean L1 piztu eta 3s-tara itzali.6a.- Etengailua eragitean L1 eta L2 piztu eta 2 s-ra L2 itzali eta beste 2 s-ra L1 itzali.7.- Etengailu bat eragiten denean L1 eta L2 piztu batera bestela biak aldizka. 7a.- P1 Pultsadorea zapaltzerakoan L1 piztu eta itzaltzen egongo da aldizka berriro P1 zapaldu arte. 8.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.Etengailu bat eraginda badago, orduan LARANJA BAKARRIK egongo da KEINUKA.8a.- Bi etengailu arruntez baliatuz, lanpara bat bi puntutatik piztu eta itzali, konmutadoreen moduan.

Page 13: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

8b.- Hiru etengailu arruntez baliatuz, lanpara bat hiru puntutatik piztu eta itzali, konmutadoreen eta gurutzatze-konmutadorearen moduan.

- Barne aldagaiak erabiltzen

9.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali. 4 aldiz egin ondoren itzali. Lehenengo ariketa berdina da.9a.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2 itzali. Prozesu hau 6 aldiz errepikatu ondoren bukatu.9b.- Pultsadoreari ematerakoan 5 aldiz errepikatu L1 argia piztu eta itzali aldizka (intermitenteki) bestela L1 piztu.9c.- P1 zapaltzerakoan L1 piztu eta segundo batera L2 piztu eta beste segundo batera biak itzali, bestela lau aldiz errepikatu L1 eta L2 argiak aldizka.

- Irteera guztiak agindu baten bitartez eta Proiektuak

10.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat: GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria10a.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.11.- Irteera guztiak erabiliz zortzi bonbilla konektatuta dauzkagu. Egin nahi dena zera da, gabonetako argien moduan simulazio desberdinak egin. Horretarako etengailu bat erabiliko da joku bat edo bestea egiteko.11a.- Oraingoan bi etengailu erabiliz hiru argi joku ( edo 4) desberdin egiteko aukera ematen duen programa egin.12.- Garaje bateko atea kontrolatu nahi da. Pultsadore bat, P1, dago atea irekitzeko eta bi ibilbide amaitze daude, bata behekaldean IB1 eta bestea goikaldean IB2, M1 Motorra agintzeko.12.a - Aurreko ariketa, GARAJEArena , baina oraingoan seinalizazioa sartu, argi GORRIA eta BERDEA erabili.12b.- Berdina, baina orain atea zabaltzen denean ez da egongo denbora bat itxoiten baizik eta kotxea pasa den edo ez kontrolatzen, kotxea pasa ondoren 5 segundotara ixten hasiko da.

- Azpiprogramak erabiliz

13.- IGOGAILUA kontrolatu nahi da. Bi solairukoa izango da. Sarrerak, bi pultsagailu, P1 beheko solairura joateko eta P2 goikora, eta bi ibilbide amaitze, IB1 beheko solairuan eta IB2 goikoa.13a.- Azpiprogramak erabiliz 10etik 12ra bitarteko ariketak egin.13b.- Hiru solairuko IGOGAILUA. Jakinez 5 sarrera bakarrik daudela plakan. (Igogailuaren kaxan detektorea jarriz egin).

Page 14: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

- Kotxearekin ariketa batzuk

14.- Denbora guztian kotxeak egingo duena ondorengo hau da: aurreraka 3s ibili ondoren geldituko da segundo batean, eta berriro atzera joan beste 3s.15.- Kotxea eskuinera 2s ibili ondoren, aurreraka joango da beste 2s, gero ezkerretara beste 2s eta azkenik atzera beste 2s. Ondoren berriro zikloa hasiko du.16.- Kotxea aurreraka ibiliko da aurrean daraman IB1 edo IB2 zapaldu arte; hau gertatzen denean orduan atzeraka 2s eta ondoren berriro aurreraka joango da berriro IB1 edo IB2 zapaldu arte.17.- Aurreraka ibiliko da kotxea denbora guztian, baina IB1 aktibatzen bada orduan segundo bat geldirik egon ondoren atzeraka ibiliko da 1s, gero 1s egongo da eskuinera mugitzen eta azkenik berriro aurreraka mugitzen hasiko da, baina IB2 aktibatzen bada berdina egingo du bakarrik eskuinera ordez ezkerrera. 18.- Kotxeari LED diodoak eta Txirrina gehituz aurreko ariketak landu. 19.- Sentsore analogikoak konektatuz joan: LDR, Potentziometroa, NTC,…

Kotxea izan daiteke horrelako bat. Norberak eraikitakoa

Edo komertziala bestela. Bata erabili edo bestea, beti sentsore analogiko nahiz digitalak gehi daitezke nahi edo behar diren momentuan.

Page 15: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

3.3 Ariketa eginak- Irteerak bakarrik erabiliz

1.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali.

Ariketa01

L1 Lanpara piztu

5 segundu itxaron

L1 Lanpara Itzali

Bukatu

Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan nola idazten eta itzultzen du:

main:high 7wait 5low 7end

ZER ESAN NAHI DU:

High 7 : Aktibatu 7 Irteera Low 7 : Desaktibatu 7 Irteera Wait 5 : Itxaron 5 segundo

PLAKAKO KONEXIOAK

L1 - Irteerako Pin 7

Page 16: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

2.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2 itzali.

Ariketa02

L1 Lanpara piztu

3 segundu itxaron

L2 Itzali

Bukatu

L2 Lanpara piztu

2 segundu itxaron

L1 Itzali

ZER ESAN NAHI DU:

High 6 : Aktibatu 6 Irteera Low 6 : Desaktibatu 6 Irteera High 7 : Aktibatu 7 Irteera Low 7 : Desaktibatu 7 IrteeraWait 3 : Itxaron 3 segundo

Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan nolaidazten da:

PLAKAKO KONEXIOAK

L1 - Irteerako Pin 6L2 - Irteerako Pin 7

Page 17: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

3.- Hiru lanpara L1, L2 eta L3 era honetan: L1 piztu eta 2s-tara L2 eta 3s-tara L3 eta 5s-tara denak itzali.

Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan nola idazten da:

main:high 5wait 2high 6wait 3high 7wait 5low 5low 6low 7end

Ariketa3

L1 Lanpara piztu

3 segundu itxaron

L2 Itzali

Bukatu

L2 Lanpara piztu

2 segundu itxaron

L1 Itzali

L3 Lanpara piztu

5 segundu itxaron

L3 Itzali

PLAKAKO KONEXIOAK

L1 - Irteerako Pin 5

L2 - Irteerako Pin 6

L3 - Irteerako Pin 7

Page 18: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

4.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 bonbilla dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria.

Semafora04

Piztu GORRIA

2 segundu itxaron

Itzali GORRIA

8 segundu itxaron

Piztu BERDEA

Itzali LARANJA

6 segundu itxaron

Itzali BERDEA

Piztu LARANJA

PLAKAKO KONEXIOAK: Gorria: Pin 0 Laranja: Pin 1

Berdea: Pin 2JAR ITZAZU fluxu-diagrama egiterakoan zenbakien ordez dagokion kolorea

Page 19: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

5.- Lau (4) irteera erabiliz lanparak banaka pizten joan eta aurrekoa itzaltzen. Ariketa honetan argi bat mugitzen ikustea lortu nahi da.

Lau lanpara:

PLAKAKO KONEXIOAK

L1 : Pin 0

L2 : Pin 1

L3 : Pin 2

L4 : Pin 3

Page 20: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

- Sarrerak detektatzen

6.- Etengailu bati ematen zaionean L1 piztu eta 3s-tara itzali.

Etengailua06

Etengailua eraginda?

L1 Lanpara piztu

EZ

BAI

3 segundu itxaron

L1 Lanpara itzali

PLAKAKO KONEXIOAK

SARRERAK IRTEERAK INPUT OUTPUT

Pultsadorea L1 - Pin 0 Pin 0

SINBOLOAKFluxu-diagraman Sarrera/Irteeren izenak erabili

Page 21: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

7.- Etengailu bat eragiten denean L1 eta L2 piztu batera bestela biak aldizka.

Etengailua07

Etengailua eraginda?

L1 Lanpara piztu 3 segundu itxaron

L1 Itzali

EZ

BAI

L1 Lanpara piztu

L2 Lanpara piztu

L2 Lanpara piztu

3 segundu itxaron

L2 Itzali

Fluxu Diagrama BASIC programazioan nola idazten da:

main:label_6: if pin0=1 then label_11

high 0wait 3low 0high 1wait 3low 1goto label_6

label_11: high 0high 1goto label_6

PLAKAKO KONEXIOAK

SARRERAK IRTEERAK INPUT OUTPUT

Etengailua L1 - Pin 0 Pin 0 L2 - Pin 1

Page 22: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

8.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.Etengailu bat eraginda badago, orduan LARANJA BAKARRIK egongo da INTERMITENTEKI.

Semaforoa08

Piztu Kotxeen GORRIA eta oinezkoen BERDEA

1 segundu itxaron

Itzali kotxeen GORRIA

5 segundu itxaron

Piztu kotxeen argi BERDEA

Itzali LARANJA

4 segundu itxaron

Itzali kotxeen argi BERDEA

Piztu LARANJA

Itzali oinezkoen argi

GORRIA

Piztu oinezkoen

argi GORRIA

Etengailua eraginda?

BAI

EZ

1 segundu itxaron

Itzali LARANJA

Piztu LARANJA

1 segundu itxaron

PLAKAKO KONEXIOAK

- SARRERAK

. Etengailua: Pin 0

- IRTEERAK

Kotxeen argiak

. Gorria: Pin 0

. Laranja: Pin 1

. Berdea: Pin 2

Oinezkoenak

. Gorria: Pin 3

. Berdea: Pin 4

Page 23: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

- Barne aldagaiak erabiltzen

9.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali. 4 aldiz egin ondoren itzali. Lehenengo ariketa berdina da.

Prozesu bat errepikatu nahi bada, orduan STOP jarri ordez (ikus 1, 2 eta 3 ariketak) gezia eramaten da nondik errepikatu adieraziz.Baina errepikapen mugatua nahi izanez, hau da, kopuru konkretu bat, adibidez 4 aldiz, orduan BASICek erabiltzen du:

FOR Kontadorea = 4..... ..... NEXT.

Baina Fluxu-Diagrama bidez programatzen denean, ez dago agindu hau PICAXEn. Irtenbidea badago ALDAGAIAK (b0, b1,...) eta LET agindua erabiliz.

Zer egin da Fluxu-diagrama honetan:

Lau aldiz errepikatu nahi da, horretarako b0 aldagaia 0 balioarekin kargatu da.

. Ondoren galdetzen da ea b0k 4 balioa daukan, hau da, ea 4 aldiz egin duen, horrela izango balitz bukatuko da.

. Eta, nola lortzen da b0 aldagaiak beste balio bat izatea? Kasu honetan b0ri batu egiten zaio 1 eta emaitza berriro b0n gordetzen da, hau da b0 batean gehitzen da.

.Beraz lehenengo aldiz exekutatzen hasten denean, bo “0” da (horrela jarri delako hasieran), orduan bukaeran b0 = 0 + 1, era honetan orain b0 = 1 izango da.Bigarren aldiz fluxuaren bukaerara iristerakoan b0 = 1 + 1 izango da,beraz b0 = 2.

Page 24: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

- Irteera guztiak agindu baten bitartez eta Proiektuak

10.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 bonbilla dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria.

PLAKAKO KONEXIOAK: Gorria: Pin 0 Laranja: Pin 1

Berdea: Pin 2

Semafora10

Piztu GORRIA

2 segundu itxaron

Itzali GORRIA

8 segundu itxaron

Piztu BERDEA

Itzali LARANJA

6 segundu itxaron

Itzali BERDEA

Piztu LARANJA

Page 25: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

11.- Irteera guztiak erabiliz zortzi bonbilla konektatuta dauzkagu. Egin nahi dena zera da, gabonetako argien moduan simulazio desberdinak egin. Horretarako etengailu bat erabiliko da joku bat edo bestea egiteko.

Ariketa honen adibide bezala 2 argi joku erabili dira eta ondoren azaltzen da zer nahi izan den egin goian egindako programan:ETENGAILUA BADAGO: Irteera guztiak (8) piztu, segundo bat itxaron eta ondoren binaka itzaltzen joan segundo bakoitzeko.BESTELA: Zortzi irteerak launaka piztu era honetan, lehenengo bikoitiak (0, 2, 4, 6) itxaron denbora bat eta itzali eta beste lau irteerak piztu (1, 3, 5, 7), itxaron segundo bat eta itzali.

ArgiJokua11

Etengailua eraginda?

Irteera Bikoitiak

Piztu 1 segundu itxaron

Ezkerreko biak Itzali

EZ

BAI

Irteera guztiak Piztu

Irteera bakoitiak

piztuOndorengo biak itzali

1 segundu itxaron

Ondorengo biak itzali

1 segundu itxaron

1 segundu itxaron

1 segundu itxaron

1 segundu itxaron

Azken biak itzali

1 segundu itxaron

Page 26: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

12.- Garaje bateko atea kontrolatu nahi da. Pultsadore bat, P1, dago atea irekitzeko eta bi ibilbide amaitze daude, bata behekaldean IB1 eta bestea goikaldean IB2, M1 Motorra agintzeko.

Ariketa12

M1 gelditu

10 segundu itxaron

M1 gelditu

Pultsadorea P1 eraginda?

BAI

EZ

Atea Zabaldu (M1 ezkerrera)

Goiko IbilbideAmaitzea IB2

eraginda?

EZ

BAI

Beheko IbilbideAmaitzea IB1

eraginda?

EZ

BAI

Atea Itxi(M1 eskubira)

Page 27: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

- Azpiprogramak erabiliz

13.- IGOGAILUA kontrolatu nahi da. Bi solairukoa izango da. Sarrerak, bi pultsagailu, P1 beheko solairura joateko eta P2 goikora, eta bi ibilbide amaitze, IB1 beheko solairuan eta IB2 goikoan.

PULTSADOREAK DETEKTATU ETA

ERABAKI NORA JOAN

P1?

P2?

GORA

BEHERA

BAI

EZ

BAI

EZ

IB1?

IB2?

BAI

EZ

BAI

EZ

Page 28: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

GORA

M1

IB2?

M1 gelditu

ITZULI

EZ

BAI

BEHERA

M1

IB1?

M1 gelditu

ITZULI

EZ

BAI

PROGRAMAN: Seinalizazioa ere sartu da Programa egiterakoan. Elementu bakoitza non konektatu den ere erraz ikus daiteke.

Page 29: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

- Kotxearekin ariketa batzuk

Kontuan izan behar da zein kotxe mota daukagun eskutan. Horrela sarrerak eta irteerak zein lekutan dauden konektatuak jakin beharko litzateke. Kasu honetan komertziala erabiliko da. Eta dauzkan konexioak ondorengoak dira.

SARRERAK IRTEERAKPin2 Eskuineko Ibilbide

Amaitzea

Pin6 Ezkerreko Ibilbide Amaitzea

Pin7 Pin6 Pin5 Pin4 Norabidea0 0 0 0 Geldirik1 0 1 0 Aurrera1 0 0 1 Ezkerrera0 1 0 1 Atzera0 1 1 0 Eskuinera

14.- Denbora guztian kotxeak egingo duena ondorengo hau da: aurreraka 3s ibili ondoren geldituko da segundo batean, eta berriro atzera joan beste 3s.

Kotxea1

Kotxea aurrera

Itxoin 3s

Kotxea gelditu

Itxoin 1s

Kotxea atzera

Itxoin 3s

Page 30: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

15.- Kotxea eskuinera 2s ibili ondoren, aurreraka joango da beste 2s, gero ezkerretara beste 2s eta azkenik atzera beste 2s. Ondoren berriro zikloa hasiko du.

Kotxea2

Kotxea eskubira

Itxoin 2s

Kotxea aurrera

Itxoin 2s

Kotxea ezkerrera

Itxoin 3s

Kotxea atzera

Itxoin 2s

Page 31: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

16.- Kotxea aurreraka ibiliko da aurrean daraman IB1 edo IB2 zapaldu arte; hau gertatzen denean orduan atzeraka 2s eta ondoren berriro aurreraka joango da berriro IB1 edo IB2 zapaldu arte.

Kotxea3

Kotxea aurrera

IB1

EZ

BAI

IB2

Kotxea atzera

Itxoin 2s

BAI

EZ

Page 32: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

4. ERANSKINAK

4.1.- BI ELIKATZE ITURRI konektatu nahi direnean DERRIGORREZ EGIN BEHARREKOA DA:

“Programming Editor” programaren barruan laguntza eskatuz, “PICAXE-18 Project Boards (CHI030/35)” aukeratu eta ondorengo hau irakur daiteke:

If a higher voltage (e.g. 12V) is required to drive the FET or darlington outputs, two separate power supplies may be used. In this case the second power supply only powers the output devices. The 3-5V power supply is connected to V1+ and the second 12V power supply is connected to V2+. When using two power supplies the resistor shown must be cut off the board to separate the supplies.

Laburtuz, 2 ELIKATZE ITURRI erabiltzerakoan PLAKATIK KEEA ATERATZEN EZ BADA NAHI IKUSI, markatuta dagoen erresistentzia mozteko edo kentzeko esaten du.

4.2.- SARRERAK 0 eta 1 digital bezala erabiltzerakoan

Konturatu 3 zulo daudela. Analogiko eran funtzionatzeko jarrita daude.Sarrera hauek digital eran erabili nahi izanez 10K edo 4K7 balioko erresistentzia konektatu beharra dago, bestela ez du ondo funtzionatzen.

Note that input 5 does not exist. This is a characteristic of the microcontroller design. The connections marked 3 and 4 should not be used with the PICAXE system. These are used by the PICAXE chip as the ‘serial in’ and ‘serial out’ PC download connection. The board is configured as supplied to use inputs 0 and 1 as analogue inputs. To use these inputs as digital inputs instead, or to provide a pull down resistor for the analogue potential divider, solder an appropriate resistor (e.g. 10k) into the positions marked R8 (input 0) and R7 (input 1).

Page 33: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

4.3.- MOTOR bat erabiltzen denean

Batzutan arazoak eman ditzake mootor batek proiektu batean. Erotu bezala egin daiteke programa. Agian kontuan izan beharko da ondorengo mezua: 220nF-ko Kondentsadorea konektatu motorraren bornetan.

Aipatu den dokumentu berdinean “PICAXE-18 Project Boards (CHI030/35)” hau dio:

FET bakoitzak 1,5A eman ditzake irteeran eta L293D txiparen irteeran motor bakoitzat 1A

Page 34: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

4.4.- ARIKETAK: TAULAK eta KONEXIO FISIKOAK

SARRERAK IRTEERAKIzena Sarrera Zenb. Izena Irteera Zenb.LDR 0 L1 Lanpara 0

Potentziometroa 1 Motor eskubi 6Etengailua 6 Motor ezker 7

SARRERAK IRTEERAKIzena S. Zenbakia Izena I. Zenbakia

Etengailua Pin 0 D1 DiodoaD2 Diodoa

0 7

10K

150

150

D2

D1

L1

Page 35: Kontrol Prog Picaxe

KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE--------------------------------------------

4.5.- PROGRAMAZIOAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK

Programa bat agindu multzo batez osatuta dago; agindu horiek adierazten dute zer egin momentu bakoitzean:

Orokorrean ondorengo hauek erabiltzen dira:

. Aginduak: zer egin nahi den esateko: Sarrera irakurri, Irteera aktibatu, Denbora bat itxaron, Aldagaia gehitu, Azpiprogramara joan, ...

. Aldagaiak: sistemaren kanpo aldera ez dauka eraginik. Matematikan bezala,aldagaiari balio bat asignatu, gehitu, biderkatu,... egiten zaio.

. Azpiprogramak: programa bat luzeegia ez gertatzeko, eta hobeto ulertzekobatez ere, programa txikiago batzuk egiten dira, eta ondoren programa nagusi bat egiten da non bertatik deiak egiten diren beste programa txiki hauetara.

. Kontrol-egiturak: programa bat normalki ez da izaten aginduen zerrenda sekuentzia bakarra eginez, hau da, bat bestearen segidan bukatu arte. Baldintza baten arabera, zerbait egin edo hartu, errepikatu, ...

Fluxu-diagramak egiteko ikurrak

Programa hasieran izena jartzeko edo bukaera dela adierazteko.

Eragiketa bat egiten denean. Barneko prozesu bat adieratzen du. Denbora, batuketa,...

Kanpo aldeko eragiketa egiten denean. Normalki Irteerak aktibatu edo desaktibatzekoak.

Bi bide artean erabakia hartu behar denean. Sarrera baten egoera begiratuz, konparaketa bat eginez bide bat hartu edo bestea.

Fluxu-diagramaren jarraipena adierazten du. Orrialde berdinean jartzen da. Zenbakiak esaten du nondik jarraitu, zenbaki berdina dagoen beste lekutik.

Fluxu-diagramaren jarraipena adierazten du. Orrialdez aldatzen denean. Zenbaki batez adierazten da.

1