komunikazio - hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · web viewkristo...

92
KOMUNIKAZIO GAITASUNA Curriculum-aniztasuneko taldeetarako materiala (DBH3 eta DBH4) Egilea: María Paz Balagué Legarreta

Upload: others

Post on 01-Jan-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

KOMUNIKAZIOGAITASUNA

Curriculum-aniztasuneko taldeetarako materiala

(DBH3 eta DBH4)

Egilea: María Paz Balagué Legarreta

IRALE-R400

Page 2: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

AURKIBIDEA

Hitzaurrea.........................................................................................1

1. Historia-zipriztin batzuk.........................................................21.1 Hasierako ebaluazioa (ariketa).............................................31.2 Euskal ahozko literaturaren tradizioa lantzen (ariketa)........4

2. Ahotsa hezi behar ote dugu?..................................................62.1 Erlaxazioa eta arnasketa......................................................62.1.1 Erlaxazio-ariketak..............................................................72.1.2 Arnasketa-ariketak............................................................82.2 Ebakera................................................................................82.2.1 Ebakera-ariketak...............................................................92.3 Bolumena.............................................................................102.3.1 Bolumena lantzeko ariketak..............................................102.4 Lastertasuna (jarioa)....................................................................112.4.1 Lastertasuna lantzeko ariketak.........................................112.5 Tonu-Intonazioa....................................................................132.5.1 Tonua lantzeko ariketak....................................................14

3. Hizkuntza isila........................................................................153.1 Isiluneak...............................................................................153.2 Gorputzaren mintzaira.........................................................153.2.1 Gorputzaren mintzairaz jabetzeko ariketak......................163.3 Begirada...............................................................................163.3.1 Keinuak lantzeko ariketak.................................................173.4 Eskuak..................................................................................173.4.1 Imintzioak lantzeko beste ariketa batzuk..........................183.5 Egoteko moduak..................................................................183.6 Espazioa...............................................................................19

4. Diskurtso erak........................................................................204.1 Narrazioa. Denok kontu-kontari...........................................204.1.1 Narrazioa sortzen (ariketa)..............................................214.1.2 Istorioak luzatzen (ariketa)...............................................224.1.3 Narrazioa plagiatzen (ariketa)...........................................234.1.4 Zenbat buru, hainbat aburu (ariketa)...............................234.2 Deskripzioa...........................................................................244.2.1 Pertsona bat identifikatzen (ariketa).................................254.2.2 Ezaugarri fisikoak eta psikologikoak (ariketa)...................264.2.3 Nork du paisaiaren beste erdia? (ariketa).........................284.2.4 Telefono hondatua (ariketa)..............................................284.2.5 Sentimenduen deskribapena (ariketa)..............................304.2.6 Paisaiaren deskribapena (ariketa).....................................324.2.7 Ipuinak sortzen (ariketa)...................................................33

Page 3: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

5. Argudiozko hitzaldia, bilera eta eztabaida.............................335.1 Argudiozko testuak (ariketa)................................................345.2 Argudiozko testu eta diskurtsoetako elementu gramatikal eta morfosintaktikoak.................................................................375.3 Egokitu zaigun mintzagaia aurretiaz balioesten..................385.3.1 Ideia-jasa (ariketa)............................................................395.3.2 Argumentazio-gaia bilatzen (ariketa)................................405.4 Argudiozko hitzaldiaren antolakuntza..................................415.4.1 “Badut amets bat (...)” .....................................................425.4.2 Severn Suzuki, Lurra isilarazi zuen neskatoa....................435.5 Eztabaida eta bilera.............................................................445.5.1 Argudioak defendatzen (ariketa).......................................465.5.2 Eztabaida edo debatearen eskema...................................485.5.3 Mahai-inguruak, debateak eta elkarrizketak ebaluatzeko galdera sortak (txantiloia)..................................................49

6. Azalpenezko diskurtsoa edo esposizioa.................................506.1 Azalpenezko diskurtsoetako hizkera....................................516.2 Azalpenezko diskurtsoa antolatzea......................................526.2.1 Idatzitik ahozkora. Adibidea eta ariketa............................556.3 Azalpenezko diskurtsoaren antolatzaileak...........................576.3.1 Testuak lantzen.................................................................596.3.2 Testuak lantzen II..............................................................596.3.3 Hitzalditxoa.......................................................................606.4 Azalpenezko diskurtsoak ebaluatzeko (txantiloia)...............60

7. Irakurtzea eta irakurtzeko erak..............................................617.1 Irakurketa-ariketak...............................................................627.2 Irakurketa balioesteko txantiloia..........................................63

BIBLIOGRAFIA.............................................................................67

WEB GUNEAK ............................................................................68

Page 4: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

HITZAURREA

Gauza jakina da eskola-egitasmo guztiek helburu zehatzak izaten dituztela, eta –ardoak ontzeko denbora behar duen bezalaxe–, egitasmo horien helburuak lortu diren ala ez jakiteko, zenbait urtez itxaron behar izaten dugula, egindako lanaren emaitzak biltzen hasi eta balioesteko. Bestalde, horren harira, ez dugu aipatu gabe utziko, eskola-proiektu guztiek aurreikusten dituzten zereginen artean, badagoela ezin ahaztuzko eginkizun garrantzitsu bat: eskola orotan landu eta jorratzen den hizkuntzaren ikasketa.

Hizkuntzen kasuari dagokionez, argi eduki behar dugu hiztunok gai izan behar dugula emozioak, bizipenak, iritziak, ideiak, eta abar adierazteko, hizkuntza benetan erabilgarria izan dadin. Horretarako, hizkuntza idatziaz gain, mintzamena ere, ahozko hizkuntza, alegia, landu behar dugu, ezinbestean. Horri helduta, esan gabe doa ideiak hitzez ondo adieraztea guztiz garrantzizkoa dela bai ogibide askotan (politika, zuzenbidea, marketinga, merkataritza…), bai eta zenbait egoeratan ere (gizarte-harremanetan, oposizio-azterketetan, jendaurrean hizlari gaudenean…).

Hizkuntza mintzatuaren balioaz ohartzeko, errealitateari baino ez diogu erreparatu behar. Kontuan harturik bizitzan zenbat denbora ematen dugun idazten edo berba egiten, garbi dago bigarren jarduera hori nagusitzen zaiola lehenengoari, gure denboraren % 80 hizketan ematen baitugu).

Eskolaren mundura etorrita, esan beharrik ez dago % 80 hori ez dela bakarrik gauzatzen Hizkuntza-eskoletan. Beraz, beste arloetako eskoletan ere mintzamena landu daitekeelakoan gaude. Gainerako irakasleekin adostuz gero, ez luke zertan arazorik egon ahozkotasuna Natura Zientzietan, Teknologian, Gizarte Zientzietan eta abarretan lantzeko.

Hizkuntzek, komunikatzeko baliagarriak izateaz gain, besteek nola pentsatzen duten eta errealitatea nola ikusten duten ulertzeko balio digute. Ikasle batzuek arazoak izaten dituzte idaztean, baina komunikazio-maila egokia erakusten dute ahoz. Alderantzizko kasuak ere ez dira gutxi. Horregatik, zentzuzkoa iruditzen zaigu pentsatzea ikasle horiek guztiek ahoz komunikatzeko duten gaitasuna asko hobetu lezaketela, programa bereziren bat aplikatuz gero. Bada ikasi gabe komunikatzaile trebea denik; baina, zalantzarik gabe, programa egoki bati jarraituz gero, hain trebea ez denak ere ikasteko aukera izan lezake.

Page 5: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Lan honetan aurkezten dugun materialarekin zera egin nahi dugu: bereziki, hizkuntzaren komunikazio-gaitasuna landu, baina, bide batez, bestelako kontuak ere jorratu egin nahi ditugu.

1.- HISTORIA ZIPRIZTIN BATZUK.

Demagun beste garai batean gaudela; Historiaurrean, adibidez. Ez dakigu nolako hizketa moduak izango zituzten gure arbaso haiek, baina gauza segurua da ahotsaren bitartez komunikatzen zirela.

Pentsa dezagun zelan transmititu behar zituzten, ahoz eta ekintzen bitartez beren jakituria eta bizipenak. Segurutik, informazio asko eta asko kontu praktikoei buruzkoak ziren: ehiza, margolana, sendabideak, lanabesen fabrikazioa eta erabiltzea...

Era berean, bizitzari buruzko hainbat galderari erantzuteko, lehen gizaki haiek kondairak-eta sortu zituzten, eta, horiek transmititzeko, ahozko hizkuntza, besteak beste, baliatu zuten.

Eta, horrela, belaunaldiz belaunaldi, gure arbaso haien asmazioak, erritoak eta bestelako ideiak, guztien ondare eta jakituria bihurtu ziren, inongo liburu edo euskarri idatzirik erabili gabe.

Baina idazkera noizbait asmatu zen, eta berba idatziek berebiziko inportantzia hartu zuten: ideiak, entzuteaz gain, idatzita gorde eta etorkizunean berriro begiratu eta gogoratu zitezkeen. Dena dela, idaztearen garrantziaz ari garela, bati baino gehiagori Sokrates filosofo greziarra etorriko zaio gogora: hark ez omen zuen inoiz ez irakurri ez idatzi ere. Nolanahi ere, ondo idazten zuten bere ikasleei esker, badugu Sokratesen bizitza eta pentsaeraren berri.

Kristo aurreko II. mendean greziar hizlariak Erromara joaten ziren maisu. Han, Filosofia eta Elokuentzia grezieraz irakasten zuten. Maisu haien ildoari jarraituta, erromatar hizlariak elokuentzia latinez irakasten hasi zitzaizkien beren ikasleei.

Kristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika garaiko filosofoak, bi ariketa mota egiten zituen bere ikasleekin: batzuk Mitologia eta Literaturari buruzkoak ziren, eta besteak, berriz, auzietan trebatzeko diskurtsoak. Diskurtso horietarako, ikasleek auzi baten aldeko zein kontrako argudioak aurkeztu eta hitzez defendatu behar izaten zituzten.

Page 6: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

1.1 HASIERAKO EBALUAZIOAAriketa hau hasierako ebaluazio gisa balia dezakegu.

Ikaskeek, binaka jarrita, Aro Klasikoko bi hizlariri buruzko informazioa jaso, eta horma-irudi bat egingo dute. Egin ostean, gainerako ikaskideei aurkeztu

eta azalduko diete.Erdi Arora salto eginda, Europako literaturari erreparatuta, hainbat motatako kanta, olerki, ipuin, kondaira eta abar aurkitzen ditugu, herri batzuetan idatziz transmititu direnak, eta beste batzuetan, berriz, ahoz aho.

Zeren gainean hitz egiten dute kontu eta kanta horiek? Bada, darabiltzaten gairik arruntenak hauexek dira: lana (uzta biltzea), jaiak (dantza, inauteriak…), amodioa, eta bestelako kontu arruntak.

Euskal Herriak ere, noski, ehunka kanta eta kontu gorde ditu mendez mende, ahozko literaturari esker. Abesti eta istorio horiek auzolan-ekintzetan, festetan, inauterietan, egun seinalatuetan, eta baita etxeko sutondoan ere joan dira transmitituz belaunaldiz belaunaldi. Hau da: ahotik belarrirako eta belarritik ahorako bideak hartuta heldu zaizkigu gaurdaino. Horren harira, hona hemen gure ahozko literatura oparoari buruzko koadro adierazgarri bat. Berton, ahozko literaturaren generoak bereiz ikus ditzakegu:

ARIKETAK

Kopla zaharrakKantu lirikoakAtsotitzak eta iragarkiakBertsolaritza Bat-batekoa

Bertso jarriak

Lirika

Ahozko literatura NarratibaIpuina

BaladakKontaera luzeak

Page 7: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

1.2 EUSKAL AHOZKO LITERATURAREN TRADIZIOA LANTZEKO ARIKETAK Aurrekoa lantzeko, zenbait ariketa egin dezakegu ikasleekin; honako hau, adibidez:Leixibatxu zuria izeneko kanta buruz ikasi ondoren, gelan abestu eta bi pertsonaien arteko elkarrizketa antzeztu.

LEIXIBATXOA

Leixibatxu*zuria dozu,andra gaztea.Ondotxu egosita, aita praillea.

Eskutxu zuria dozu*, andra gaztea.Guantepean erabilita, aita praillea

Semerik edo badozu,* andra gaztea?Semetxu bi dauzkadaz, aita praillea.

Semeak nun dituzu, andra gaztea ?Senarra biajean,* aita praillea.

Ezagutuko al zenduke, andra gaztea ?.Lengo* erropakin baletor bai, aita praillea.

Laztan bat emongo neuzkizu* andra gaztea.Ibaia dago bitarte, aita praillea.

Berton itoko al zara, andra gazteaBerori txalupa dala, aita praillea.

Suak erreko al zaitu, andra gaztea.Berori egurra dala, aita praillea.

Agur, agur, agur, andra gaztea.Beyoa ondo ondo, aita praillea.

Biltzailea: R.M. AzkueIturria: Cancionero popular vasco

Lekukoa: Gabikako Dominga Aboitiz.

*Leixibatxu:lixiba,arropa garbitzea.*dozu,badozu: duzu, baduzu

*Biajean: bidaian.*Lengo: lehengo.

*Neuskizu: nizuke.

Honako hauek ere jarduera interesgarriak izan litezke:

a) Pastoral zati bat ikasi eta antzeztea.b) Bertsopaper bat irakurri, edo bat-bateko bertso bat kantatzea.c) Ipuin bat kontatzea.

Dramatika Inauterietako antzezpenak Pastorala

ARIKETAK

Page 8: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

1.2 EUSKAL AHOZKO LITERATURAREN TRADIZIOA LANTZEKO ARIKETAK Aurrekoa lantzeko, zenbait ariketa egin dezakegu ikasleekin; honako hau, adibidez:Leixibatxu zuria izeneko kanta buruz ikasi ondoren, gelan abestu eta bi pertsonaien arteko elkarrizketa antzeztu.

LEIXIBATXOA

Leixibatxu*zuria dozu,andra gaztea.Ondotxu egosita, aita praillea.

Eskutxu zuria dozu*, andra gaztea.Guantepean erabilita, aita praillea

Semerik edo badozu,* andra gaztea?Semetxu bi dauzkadaz, aita praillea.

Semeak nun dituzu, andra gaztea ?Senarra biajean,* aita praillea.

Ezagutuko al zenduke, andra gaztea ?.Lengo* erropakin baletor bai, aita praillea.

Laztan bat emongo neuzkizu* andra gaztea.Ibaia dago bitarte, aita praillea.

Berton itoko al zara, andra gazteaBerori txalupa dala, aita praillea.

Suak erreko al zaitu, andra gaztea.Berori egurra dala, aita praillea.

Agur, agur, agur, andra gaztea.Beyoa ondo ondo, aita praillea.

Biltzailea: R.M. AzkueIturria: Cancionero popular vasco

Lekukoa: Gabikako Dominga Aboitiz.

*Leixibatxu:lixiba,arropa garbitzea.*dozu,badozu: duzu, baduzu

*Biajean: bidaian.*Lengo: lehengo.

*Neuskizu: nizuke.

Honako hauek ere jarduera interesgarriak izan litezke:

a) Pastoral zati bat ikasi eta antzeztea.b) Bertsopaper bat irakurri, edo bat-bateko bertso bat kantatzea.c) Ipuin bat kontatzea.

Gaur egun, ahozko komunikazioa hizpide arrunt bilakatu zaigu, langile batzuek ezinbesteko tresna dutelako (abokatuek, telebista eta irratiko esatariek, irakasleek, apaizek, politikariek…) eta, noizbehinka, edonori egokitzen zaiolako diskurtso txiki bat egin behar izatea (jendaurrean eskerrak emateko, norbaiten bozeramaile-lana egiteko...).

Page 9: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2.- AHOTSA HEZI BEHARRA OTE DUGU?

Bai, zinez; eta, hori gogoan, ahotsaren hezkuntzan kontuan hartu beharreko faktore edo alderdi guztiak aztertuko ditugu: erlaxazioa, arnasketa, ebakera, bolumena/intentsitatea, lastertasuna eta tonua/intonazioak.

2.1.- ERLAXAZIOA ETA ARNASKETA

Inkestek diotenez, jendaurrean hitz egiteak beldur eta kezka handiak sortzen dizkigu. Izan ere, besteren aurrean mintzatzea egokitzen zaigunean, izerdi larria botatzen dugu, eztarria lehortzen zaigu, eta eskuek nahiz ahotsak dar-dar egin ohi digute.

Zer dela eta halako beldurra eta halako sintomak? Beharbada, balizko galderei erantzuteko gai ez garen irudipena dugu, zerbait ahaztuko dugulako susmoa hartzen dugu, jendea aspertuko dugun kezka sortzen zaigu... Beldurra, kezka, ardura... Erantzukizuna, hitz batez. Erantzukizuna eta ohitura falta.

Kontua da beldur hori ez dela guztiz txarra, adrenalina pixka batek ez digu-eta kalterik egiten. Aitzitik, ona da tentsio apur bat nabaritzea, baina hura kontrolatzen jakin behar dugu: sumatzen dugun urduritasunean ez, baizik eta darabilgun gaian kontzentratzen saiatu behar dugu.

Urduritasuna alboratzeko, hainbat gauza egin ditzakegu mintzaldia egin baino lehenago; adibidez:

a) Aurretik ondo prestatu eta entseatu. Hitzaldia ondo prestatu eta entseatuz gero, konfiantza handiagoz arituko gara. Dena ongi lotuta eramatea komeni zaigu: PowerPointa, gardenkiak…

b) Aretoa ezagutu, eta, horren arabera, erabaki eszenatokian zutik edo jesarrita jardungo dugun. Batzuetan, eserita egoteak lasaituko gaitu, mahaiak babestu-edo egiten gaituelako. Baina, zutik egonez gero, entzuleen interesa areagotzen da. Kasu horretan, gorputzaren jarrera garrantzitsua da. Zutik aritzea ezin hobea da oreka lortzeko. Horretarako, hanka bat bestea baino aurrerago jarri beharko dugu. Orekak ahotsari lagunduko dio, eta jarrera baikorra transmituko dugu.

Page 10: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2.1.1 ERLAXAZIO ARIKETAKErlaxazioa sistematikoki eta beti-beti une jakin batean egin behar da; adibidez, saioaren hasieran. Horretarako, musika lasaia jar dezakegu, musika hori begiak itxita entzun, eta deskantsatu.

Lehenengo erlaxazio-saioetan, ikasleen “barretxoak” ez dira faltako, ohiturarik ez dute-eta.

Zer egin dezakegu? Ikasleak alegiazko egoera batean murgilarazi, adibidez.Irudimenari eraginda, honako abiapuntu hauetatik zuzen dezakegu erlaxazio- -saioa:

1) Hemen zaude: hondartzan, basoan…(leku atseginak)2) Honako hau zara: zuhaitza, ura, haizea, harria…

Honako hauek ere izan litezke erlaxazioa lantzeko beste abiapuntu batzuk:

1) Muskuluen erlaxazioa: norberaren gorputzaren atal guztiak banaka-banaka erlaxatuz joan (aurpegia, besoak, hankak...)

2)Usainak imajinatu, usainek hainbat egoera eta esperientzia ekartzen baitizkigute gogora.

Erlaxazio mota horiek presaka ez gabiltzanean egin ditzakegu, baina zerbait arinago behar izatera, beste hauek ere erabil genitzake:

1) Bokal guztiak mutu (soinurik atera gabe) ahoskatu.2) E mutu bat ahoskatzeko moduan jarrita, ezpainak zabaldu eta Q

isila ahoskatu.3) Gorputzeko giharrak tentsioan jarri, eta gero tentsioa bat-batean

askatu.4) Oihu egin.

c) Hainbat ideia baztertu: ez garela gai izango, ez dugula erantzuten jakingo, trabatu egingo garela…

d) Eroso jantzi: ohituta ez bazaude, ez jantzi ez takoirik ez gorbatarik.

e) Atrila erabili: zutik arituz gero, oso lagungarri gerta lekiguke atrila erabiltzea.

Ondoren ageri diren bi koadroetan, ikasleekin egin ditzakegun erlaxazio- eta arnasketa-ariketa batzuk proposatzen ditugu:

ARIKETAK

Page 11: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2.1.2 ARNASKETA ARIKETAKErlaxazioa egin ondoren, arnasketan kontzentratuko gara. Ahotsaren indarrak arnasketa onean du oinarri. Airea hartu eta botatzeko,denbora hartu behar da; horrela, ahotsaren erritmoa egokia izango da.

Hona hemen arnasketa kontrolatzeko beste jarduera batzuk:

Zutik, etzanda edo aulki batean eserita (oinak elkarrekiko paralelo ipinita eta bizkarra zuzen):1) Eskuak sabelaldean jarri, airea sudurretik hartu eta ahotik bota.2) Ariketa honek hiru atal ditu: haizea hartu, apur batean barruan

eutsi, eta gero bota.3) Bigarrenean bezala jokatu, baina, haizea botatzean, hitz bat esan

(izenak, adjektiboak).4) Bigarrenean bezala aritu, baina astiro-astiro, eta, haizea

botatzean, zenbakiak esan. Gero eta zenbaki gehiago esan ahal dugula egiaztatuko dugu. Gainera, nahi izanez gero, tonuarekin eta intentsitatearekin jolas gintezke.

http://www.kirolaeuskaraz.net/argitalpenak/dokumentuak/yogaerlajazioa.pdf

http://maiderolaldesanchez.blogspot.com/2007/05/arnasketa-eta-erlajazioa.html:http://sites.google.com/site/zentratzen/

2.2. EBAKERA

Ume-umetatik ikasten den abilezia da ebakera. Fonemak ondo ahoskatuz gero, ez da zertan arazorik egon. Batzuetan, dialektoak erabiltzeak problemak ekar diezazkiguke, baina, beste batzuetan, baliagarria gerta lekiguke jendearengana errazago iristeko. Beraz, aintzat hartuko dugu beti zer eskatzen diguten entzuleen errealitateak eta egoera soziolinguistikoak.

Diskurtso formal gehienetan, ebakera estandarra erabiltzea da egokiena, ebakera markatuegia, esaterako, ez baita komeni izaten, “pedante” samar gertatzen da-eta. Hortaz, hizlariak berak tokian tokiko eta unean uneko erabakiak hartu beharko ditu darabilgun kontuari dagokionez.

ARIKETAK

AURREKO GAIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Page 12: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Hauexek dira ebakera motak:

1) Ahoskera oso lasaia: egoera ez-formaletan

2) Ahoskera zorrotza: egoera formaletan eta diskurtsoaren parte jakin batzuetan 3) Ahoskera estandarra: diskurtsoaren parte

2.2.1 EBAKERA ARIKETAK Ariketak hiru motatakoak dira: muskularrak, silabak eta hitzen ebakera lantzekoak eta aho-korapiloak.

Ariketa muskularrak (ispiluaren aurrean egin ditzakegu).

1) Ahoa zabaldu eta itxi, hainbat aldiz. 2) Ahoa zabalik dugula, beheko baraila aurreratu eta atzeratu. 3) Ezpainak alboetara luzatu. 4) Ezpainak batu eta airean musu bat eman. 5) Goiko hortzekin beheko ezpainari kosk egin, eta alderantziz :

beheko hortzekin goiko ezpainari kosk egin. 6) Aho barruan mingaina alde guztietara mugitu.

Aurreko ariketa horiek guztiak jarraian eginez gero, hitz egiteko erabiltzen ditugun muskulu guztiak batera indartuko dira.

Silabak eta hitzen ebakerak lantzeko ariketak. Honako hitz

hauek ahoska ditzakegu osorik nahiz silbaka:

Aho-korapiloak:

ARIKETAK

a

b

solairuaarduradunazuzendaritza

adierazpena Hondarribia hizketakide

garbigailua etorbidea arraina.

d

Hitzaren giltza hitzaren giltza,ahoa ireki eta elkarrekin

Marigorringo txurigorringo,bihar eguzki ala euria egingo.

Akerrak adarrak okerrak ditu,adarrak okerrak akerrak ditu,adarrak akerrak okerrak

Page 13: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2.2.1 EBAKERA ARIKETAK Ariketak hiru motatakoak dira: muskularrak, silabak eta hitzen ebakera lantzekoak eta aho-korapiloak.

Ariketa muskularrak (ispiluaren aurrean egin ditzakegu).

1) Ahoa zabaldu eta itxi, hainbat aldiz. 2) Ahoa zabalik dugula, beheko baraila aurreratu eta atzeratu. 3) Ezpainak alboetara luzatu. 4) Ezpainak batu eta airean musu bat eman. 5) Goiko hortzekin beheko ezpainari kosk egin, eta alderantziz :

beheko hortzekin goiko ezpainari kosk egin. 6) Aho barruan mingaina alde guztietara mugitu.

Aurreko ariketa horiek guztiak jarraian eginez gero, hitz egiteko erabiltzen ditugun muskulu guztiak batera indartuko dira.

Silabak eta hitzen ebakerak lantzeko ariketak. Honako hitz

hauek ahoska ditzakegu osorik nahiz silbaka:

Aho-korapiloak:

2.3.1 BOLUMENA LANTZEKO ARIKETAK

1) Hartu testu bat; garrantzi txikia duten hitzak ahalik eta isilen ahoskatu, eta axola handikoak, aldiz, ahoska itzazu ozen-ozen. Grabatu, eta komentatu kide batzuekin.

2) Jo Internetera, Oratoria hitza idatzi, eta hainbat bideo-emaitza topatuko dituzu. Aukera itzazu bideo horietako batzuetan datozen diskurtsoak.

3) Diskurtso horiek hartuta, jabetu zaitez zein diren axola handiko hitzak eta zein halako axolarik ez dutenak.

2.3.- BOLUMENA

Ez dago ahots-intensitate idealik, baina pertsona bakoitzak bilatu behar du erosoen jarduten duen bolumena. Hortik aurrera, bolumena molda dezakegu aretoaren neurrietara edo diskurtsoak ezartzen dizkigun baldintzetara.

Aurrekoaren harira, honako hauek hartu behar ditugu kontuan:

- Isilegi hitz eginez gero, entzuleak nekatu egingo dira, segurutik, arreta handia eskatzen baitzaie. - Ozen-ozen aritzen bagara, ordea, mezua agresiboa izan liteke, eta entzulea beldurtu-edo genezake.

- Bitarteko bidea topatzen badugu –bolumen egokia, alegia–, entzuleak gusturago entzungo du esaten dioguna.

Bestalde, hizlariak mintzaldi osoan mantentzen badu tonu bera, diskurtsoa oso aspergarri bihur lekioke entzuleari.

Hori gerta ez dadin, diskurtsoa ongi prestatu eta landu behar da, aldez

aurretik. Nola? Hona hemen zenbait ariketa gomendagarri:

ARIKETAK

AURREKO GAIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

Page 14: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2.4.1 LASTERTASUNA LANTZEKO ARIKETAK 1) Testu narratibo bat edo olerki bat aukeratu. Ondoren, bi edo hiru aldiz irakurri, ahapeka. Horren ostean, grabatu, ateratzen zaizun moduan. Bukatzeko, neurtu zenbat denbora iraun duen irakurritakoak.

Grabatu berriro testu bera, baina, oraingoan, modu enfatikoago batean

irakurrita, eta, olerkiaren kasuan, zenbait geldiune eginda. Bigarren

saiakera honetan, lehenengo grabaketaren denbora bikoiztu egin

behar duzu. Amaitutakoan, irakurketa biak entzun, konparatu eta aztertu

2.4.- LASTERTASUNA (JARIOA)

Nor izango dugu entzule? Aldez aurretik, entzuleen maila zelakoa den jakitea komeni zaigu. Erraz ulertuko ote dute esaten duguna, ala kosta egingo zaie konprenitzea, eta, ondorioz, arreta galduko ote dute berehala? Ez baita gauza bera herri txiki bateko nekazari-elkartean aritzea, edo andre talde bati mintzatzea.

Entzuleen ulermen maila ezagutzeaz gain, bada beste faktore bat kontuan hartu behar duguna: hizlariaren jarioa, geure hitz-jarioa, alegia. Eta jario horren egokitasuna neurtzeko, honako hauek egin ditzakegu: testu bat –ahozkoa zein idatzia– grabatu, entzun, eta lastertasuna aztertu eta balioetsi. Balioespen hori egiteko, beste pertsona baten edo batzuen iritziak jasotzea dugu onena. Haiek ikusaraziko digute mantsoegi ala arinegi jarduten dugun, eta erritmoa egokitzen lagunduko digute.

Honezkero, dena kontrolatuta dagoela imajina dezakegu, baina elkarrizketen kontua bestelakoa da. Elkarrizketa batean erritmo motelak ez du itxura onikematen, hizketakideari gogo barik ari garela edo jakintsuarena egin nahi dugula pentsaraz baitiezaiokegu. Erritmo azkarra, ordea, pozarekin edo parte hartzeko eta erantzuteko gogoarekin identifikatzen da.

Lastertasuna lantzeko metodorik egokiena ariketak behin eta berriz errepikatzea da. Saiatuz gero, nahi dugun puntura hel gaitezke, behin eta berriro egindako ahaleginek eman baitiezagukete berez ez dugun gaitasuna. Trebatzeari behar beste denbora emanda, lastertasun egokia lortuko dugu, zalantzarik gabe.

ARIKETAK

Page 15: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Hona hemen 1.ariketa egiteko erabil daitezkeen testuak:

APAIZAK HOBETO

Goizeko bost eta erdiak aldera, euritan atera gara hondartzatik, egoera horietarako bereziki Biarnotik ekarri ditugun Pirinioetako aker larru iletsuak bizkarrean, soinean eta buran. Gure Gore-tex eta neoprenoak dira. Abiatzerakoan, itxura horrekin beldurgarri gaudela iritzi diogu, baina misera otarrak jasotzen ari diren arrantzale batzuk barrez ari dira guri begira argazkiak ateratzen. Jakin-minez, zertan ari garen galdetu digute, eta guk, normaltasunez, Miscoura goazela erantzun diegu. Elkarri begiratu diote, Miscou hogeita bost miliatara baitago.

Zaparrada bortitzaren pean arraunean goazela, tximeleta txiki bat nire tosta artetik pasa da hegan, eta Itoizen kantu zaharra ekarri dit burura: " ... ez joan, ez joan itsaso horretara, pausalekurik ez da ... ", baina tximeleta, hegal kolpe dardaratian, itsasorantz joan da.

Beste behin lanbro artean, uretara jauzten den gorputz handi baten kolpe likidoa entzun dugu, balea da berriz ere. Oraingoa aurrekoak baino handiagoa da, Aaron -ek fin motakoa dela dio. Hari begira geratu gara, arnasa nola botatzen duen entzuten, euripean. Eta orduan, bururatu zait gure itsasoan ezetz, baina honetan badela oraindik tximeletarentzat pausalekurik. Beti izango ditu segundo batzuk, zorionez, oraindik arnasa hartzen duten baleen gainean atsedentxoa hartzeko.

Jon Maia

ORTZIA

Ene maiteak7 begiak. ortzi garbia bezain urdinak ortzi urdina bezain garbiak. begiak. ene maiteak; itsasoko izarra bezain argiak. oi ene maiteak. begiak!

gauminaren beltzez larru-azala7 ilhunabarreko urrea soineko7 ilbeteetako zilarra oinetako

izarreria guztia adatsetatik dariola ...

inor bada7 ba da hura xarmagarri7 xarmagarria xarmagarrietan7 ederra ederretan ...

denez ere

ohartzen ez

denez!

J.A. ArtzeElkar

161.orrialdea

Page 16: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2.5. TONUA. INTONAZIOA

Ahots-kordek bibratzen dutenean, tonua sortzen da. Asko bibratuz gero, tonu altua irteten da (mehea). Gutxi bibratzen badute, tonu baxua lortuko dugu (lodia). Jaiotakoan, umearen laringea posizio altuan dago; ondorioz, soinu altu eta zorrotzak sortzen ditu. Gizonezkoek nerabezaroan jasaten dituzten aldaketa hormonalei esker, tonu sakonagoa izaten dute. Emakumeei ere aldatzen zaie laringea aro horretan, baina ez hainbeste, eta, ondorioz, soinuaren tonua gutxi jaisten zaie.

Bakoitzak egoera normal batean ongi dagokion tonua bilatu behar du, eta, hortik aurrera, edonor treba liteke tonu-kontuetan. Behin abilezia edo gaitasun hori eskuratuta, aise erabil genezake diskurtsoetan ere komunikazio-indar eta sinesgarritasun handiagoa lortzeko. Hori gogoan izanda, hona gomendio bat: diskurtsoetan, hobe dugu tonu baxuarekin hasi, eta, pixkanaka-pixkanaka, tonu altuagoa erabiltzea, horrek erosotasuna emango baitio gure intonazioari.

Tonuen sailkapena egitea kontu nekeza bada ere –ñabardurak ez dira gutxi–, lau dira, oro har, tonuen markak: adierazpenezkoa, galderazkoa, harridurazkoa eta aginduzkoa.

Tonua, bestalde, hiztunaren –hizlariaren, gure– sentimenduen adierazle bikaina da: tonu altuek poza erakusten dute; baxuek, aldiz, tristura. Beraz, hein batean, emozioen ispilua da tonua, eta haren bitartez, geure barne-egoerak edo gogo- -aldaketak adieraz ditzakegu: sosegua eta baretasuna, haserrea, goibeltasuna, malenkonia, iseka, kexa eta kexua, salatu-nahia... Hitz laburrez esanda: tonuek, aurreko gogo-aldaketez gain, zer sentitu eta zer pentsatzen dugun adieraz dezakete. Adibide gisa, erreparatu beheko zerrenda honi:

-tonu serioa = kontrola, ziurtasuna, eta autoritatea.-tonu alaia = bat-batekotasuna, hurbiltasuna, kontu arinen bat.-tonu gozoa = zintzotasuna, onarpena, atsegina.-tonu lasaia = ziurtasuna, egoeraren kontrola.-tonu ziurra = uste sendoa edo konbentzimendua.-tonu limurtzailea = gogoa, garra.-tonu sinesgarria = gogoa, erabakitzeko gaitasuna, uste sendoak.-tonu erakargarria = hurbiltasuna, proposamena, gonbita.

Page 17: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2.5.1 TONUA LANTZEKO ARIKETAK

1) Testu bat irakurri, eta zure tonu normalean grabatu. Gero testuaren parte batzuk interpretatu aktore baten moduan.Bukatu ostean, grabazio biak konparatu, eta aztertu erabili dituzun tonuak.

2) Talde txikiak egin. Taldeko kide bakoitza pertsonaia bat delarik, amodiozko gidoia bat osatuko dute ikasleek, irratian entzuteko. Lehenengoz, gidoiarekin arituko dira; bigarren aldian, gidoirik gabe. Amaitzeko, buruz egingo dute. Ariketa honek, tonuaz gain, memoria ere lantzen du.

ARIKETAK

Amodiozko gidoia gidoia

Page 18: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

3.- HIZKUNTZA ISILA

Askotan, esaten ez denak esaten denak baino garrantzi handiagoa izaten du, eta, horiek horrela, oso garrantzitsu bihurtzen dira isiluneak, keinuak, begiradak, eskuak, besteekiko espazioa, mintzaleku dugun aretoa… Atal honetan, diskurtsoarekin erlazionaturik dauden alderdi batzuk aztertuko ditugu: isiluneak, keinuak, begirada eta eskuak, egoteko moduak eta espazioa.

3.1.- ISILUNEAK

Demagun irratiko programa bat entzuten ari garela, eta, bat-batean, hitza edo musika gelditu egiten dela eta ez dugula ezer entzuten. Berehalaxe galdetuko genioke geure buruari zer gertatu den, edo programa hori berriz emango ote duten. Gertakari horrek isiluneak duen garrantziaz ohartarazten gaitu.

Isilunea, arnasa hartzeko balio badu ere, diskurtsoaren osagarri moduan ere erabil dezakegu. Batzuetan, baliagarria da entzulearen arretari eusteko; bestetan, gure diskurtsoari suspense-kutsua emateko. Isiluneek, ondo kontrolatuz gero, hitzaldiak erakargarriago bihurtzen dituzte, eta hizlariaren ziurtasuna erakusten dute. Dena dela, diskurtsoa eteteko orduan, kontuz maneiatu behar dugu intonazioa: intonazio altuak adieraz dezake esaldia edo ideia ez dugula amaitu. Hori dela eta, isiluneak eta begiradak nola edo hala koordinatu behar ditugu.

3.2.- GORPUTZAREN MINTZAIRA

Berba egiten dugunean, gorputzak ere parte hartzen du komunikazioan, hitzari adierazkortasuna eransten dio-eta. Flora Davis (Hitzik gabeko komunikazioa) adituaren ustez, eskuak dira diskurtsoaren zuzendariak, haiek markatzen baitute hizlariaren jariotasuna. Berbaldian ilun gelditzen diren parteak ere esku--mugimenduek argitu ditzaketeela dio Davisek. Edota emozioak adierazi ere bai. Begiradei dagokienez, aldiz, Davisek ez du gomendatzen begirada luze eta finkoa erabiltzea, entzuleak erasokortzat jo bailezake eta horrelako egintzak kultura gehienetan onargarriak ez baitira.

Mendebaldarron kulturan ez omen diogu jaramon handirik egiten keinu- -hizkuntzari, nahiz eta keinuek informazio ugari ematen diguten. Antza denez, garrantzi handiagoa ematen diogu ahozko adierazpenari bestelako adierazpenei baino.

Hala ere, gorputzaren mugimendua gorabehera handiko kontua da, entzuleak aintzat hartzen baitu une oro. Energia transmititu behar dugu hitzaldi-aretora sartzen garen mementotik bertatik. Ez dugu

Page 19: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

3.2.1 GORPUTZAREN MINTZAIRAZ JABETZEKO ARIKETAK Gorputzaren mintzairaz jabetzeko, ondoko ariketa hau proposatzen dugu:

* Bilatu Interneten Oratoria hitza, eta lokalizatu sarrera hau “ Nos mueve el como de la comunicación”. John McCaine Refuses to shake hands with Barack.

Bideoa ikusi ondoren, erantzun:1) Deskribatu egoera.2) Komentatu McCainen jarrera.3) Nola moldatzen da Obama?

nekatu-itxura erakutsi behar, ezta denbora larregi galdu ere betaurreko, paper edo mikrofonoak egokitzen. Naturaltasunez eta irribarrez, jendeari begira, hitz egin behar dugu. Hasierako irudi positibo eta atsegin hori arras garrantzitsua da diskurtsoa arrakastatsua izateko.

Hizketan hastekotan gaudela, entzuleei begiratuko diegu. Baina gure aurretik beste norbait egon bada berbetan, komeni da apurtxo batean itxarotea jendea guztiz isildu arte. Ikusle-entzuleen arteko norbait agurtu nahi badugu, oraintxe dugu abagunea, baina gehiegi luzatu barik. Prest gaudenean, ongi kontzentratuko gara eta diskurtsoari ekingo diogu. Gidoiari begiratu bat egin behar badiogu, disimulurik gabe begira diezaiokegu, baina ez zaigu komeni gehiegi luzatzea horretan.

3.3.- BEGIRADA

Begiradaren erabilera da diskurtsoaren ardatz nagusia; ez arbela, ez paperak ez PowerPointa ere. Ondorioz, begirada egokiro zaindu beharko dugu diskurtso guztian zehar.

Arbelean idatzi behar badugu, ahalik eta denbora gutxien emango dugu hari begira, zeren, alderantziz jokatuta, nekez lortuko baitugu jendearen arreta, eta eskuen bitartez transmiti dezakegun adierazkortasuna galduko dugu. Begiradak ez ezik, gorago esan dugunez, hizlariaren mugimendu eta keinuek ere eragin handia dute entzuleengan. Aurpegiaren imintzioek, esaterako, izugarri laguntzen diote diskurtsoari, baiespen edo onespen keinuak eginez gero.

Jendearen erantzuna zein den kontuan hartu behar dugu beti, haren begietan eta jarreretan irakur baitezakegu nola jarraitu. Ez begiratu

ARIKETAK

Page 20: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

3.3.1 KEINUAK LANTZEKO ARIKETAKHonako ariketa hauek keinuak lantzeko dira:

1) Mister Been. Hautatu sarean Mister Beeni buruzko bideo bat, eta azaldu zer adierazi nahi duen keinuekin.

2) Idem, baina oraingoan hitzez adierazi .

3) Mister Beenen begirada eta eskuen erabilera aztertu.

jenderik ez dagoen tokirantz, eta ez desbideratu begirada ez leihora, ez atera, ez sabaira…

Adituek diotenez, jendearekiko ikus-harremanek autoritate, konfiantza, zintzotasun eta zuzentasuna erakusten dituzte. Entzuleei aurpegira begiratu behar diegu; baina entzule orori, begiak jende guztiarengana zuzenduz. Aretoa oso handia bada, W edo M bat irudikatu beharko dugu begiradaz.

Eta amaitze aldera, azken aholkutxoa: diskurtsoa bukatutakoan txaloak jotzen badizkigute, ez gaitezen hasi gure trasteak eta paperak batzen. Lehenengo eta behin, begiz esker ditzagun txaloak, lasai-lasai, harik eta entzuleen txaloak amaitu arte.

3.4 ESKUAK

Aurreko lerroetan hitz egin dugu jadanik eskuen garrantziaz. Izan ere, eskuek eta haien mugimenduek ahoz esaten duguna indartzeko balio dutelakoan gaude. Mintzatu bitartean, era naturalean erabili behar ditugu eskuak, jolastu barik, urduritasuna adierazten duen dardarizorik gabe. Ondo erabiltzen ikasiz gero, lagungarri bikain izan ditzakegu eskuak diskurtsoan zehar. Ez dezagun ahantz, esaterako, gor-mutuen hizkuntza –hizkuntza-sistema oso bat– eskuei esker eratzen dela.

ARIKETAK

Page 21: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

3.4.1 IMINTZIOAK LANTZEKO BESTE ARIKETA BATZUKHona hemen beste ariketa batzuk:

* Hamar minutuko hitzaldi baten grabazioa ikusi ondoren, honako hauek bereizi:

Imintzio ez-ikasiak (gorputzaren tentsioa askatzeko erabiltzen diren keinu automatikoak, behin eta berriz egiten ditugunak).

* Norbaitek emandako hitza beste batek adieraz dezala keinu bitartez.

Ariketa honen bitartez, imintzio ikasiak (batek emandako kontzeptua adierazteko erabiltzen ditugun keinuak) landuko

Dena dela, hamaika aholkuri kasu eginda ere, sarritan ez dugu jakiten zer egin eskuekin. Soluzio ona izan daiteke boligrafo bat eskuen artean hartzea; horrela, seguruenik, ez gara berriro eskuez kezkatuko. Esku-mugimenduek zenbaterainoko inportantzia duten azaltzeko, hona zer dioen zenbait adituk egindako baliokidetza-taula honek:

3.5. EGOTEKO MODUAK

Hizlari garenean, zutik jardutea dugu onena: jarrera erosoa da, eta arnasketa errazten omen du. Zutik gaudelarik, bizkarra, lasai, daukagu eta gorputzaren pisua hanken gainean banatzen da, eta, horrela, ezin hobeki eusten diogu orekari. Batzuetan, hala ere, bestela aritu beharko dugu.

Eserita aritzea gertatzen bazaigu, eserlekuaren aurrealdean jarriko gara, bizkarra zuzen. Besoak mahai gainean ipiniko ditugu, bernekiko

ARIKETAK

Eskuak alboetan zintzilik (hieratismoa)

Hatzak korapilatuta

Eskuak elkar igurztea

Mahai gaina hatzekin joka aritzea

Eskuak eta esku-azpiak zabalik eta aurrera begira jarrita

Esku-azpiak barrurantz begira

Besoak gurutzatuta

Eskumuturrari beste eskuaz eustea

Besoari esku batez heltzea

= URDURITASUNA ETA EZINTASUNA

= AUTORITATEA

= PAZIENTZIARIK EZA

= PAZIENTZIARIK EZA

= ZINTZOTASUNA, ARGITASUNA, TOLESGABETASUNA

= MESFIDANTZA

= DEFENTSA JARRERA

= ANTSIETATEA LASAITU NAHIA

= BEDURRA EDO DISIMULATU NAHIA

Page 22: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

paraleloan. Mahai atzean jardutea erosoa bada ere, komunikatzeko indarra nabarmen galtzen da. Zenbaitetan –frogatuta dago–, mahaia baztertzeak komunikazioa hobetzen du. Dena den, hizlari hasiberriari atril baten atzean entseatzeak on egin liezaioke, nolabaiteko segurtasuna lortzeko balio du eta.

Kontuak kontu eta esanak esan, hizlaria pertsona da, ez arau eta gomendio multzo bat gogoratzen dituen makina. Berbetan hasi eta berehala, hizlari bakoitzari antzematen zaio bere estiloa –gustagarria edo ez–. Estilo hori landu eta hobetu daitekeen arren, mintzalariaren berezko ezaugarria eta dohaina izaten da.

3.6.- ESPAZIOA

Ahots-tonuak, ebakerak, gorputz-hizkuntzak, hitz-jarioa, eta abarrek ez ezik, hitzaldia izango den lekuak ere baldintzatzen ditu hitzaldiaren gorabeherak. Hortaz, gauzak ondo egitekotan, ezinbestekoa da aretoaren neurri eta ezaugarriei ondo erreparatzea.

Areto handietan, gorputz-hizkerak (esku-mugimenduak, keinuak, imintzioak...) berebiziko inportantzia hartzen du, eta, nolabait, mintzalaria behartzen du soin--adierazkortasuna areagotzera. Izan ere, entzuleak urrun egoten dira horrelako espazioetan, eta nekez eskuratuko dugu haien arreta gure berbaeraren xarma soilarekin. Hortaz, urruntasun-sentsazioari aurre egiteko, gorputz-mintzaira dugu baliabide ezin hobea.

Areto txikietan, ordea, ez da egokia keinuak-eta gehiegi markatzea, barregarri gerta bailitezke hain espazio murritzean. Bestalde, toki txikietan, aiseago lor dezakegu entzulearekiko hurbiltasuna, berotasuna eta –zergatik ez?– konplizitatea.

Beraz, ahal dela, hitzaldi-aretoa aurretiaz ezagutu behar genuke; horren arabera, erabaki genezake zutik edo eserita aritzea, mahai edo atril atzean jartzea, eta baita, bide batez, tresna lagungarririk (ordenagailua, DVDa, kanoia...) erabiltzea komeni ote zaigun.

Hiru dira Flora Davisen ustez pertsonen artean dauden espazio fisiko motak: hurbilekoa (harreman pertsonalei dagokiena), ertaina (lagun artekoari dagokiona) eta gizarte mailakoa (hitzaldi eta talde txiki zein handietan erabili ohi duguna).

Bukatze aldera, hona hemen urruntasun-sentsazioa arintzeko zenbait gomendio:

1) Ez erabili paperik aurpegitik gertu2) Ez ipini eskua aurpegian3) Ez erabili mikrofono handirik aurpegi aurrean

Page 23: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4) Ez jarri berbetan mahai baten atzean5) Mintzatu bitartean, ez zaitez jar proiektore edo ordenagailuaren

atzealdean

4. DISKURTSO ERAK

Datozen lerrootan, narrazioa, deskripzioa, argudioa, eta azalpena; hots, diskurtsoak dituen lau era edo modalitateak aztertuko ditugu; mota bakoitzaren ezaugarrien berri ere emango dugu.

Baina, azterlanean hasi aurretik, gogora dezagun diskurtsoa bat-batekoa edo idatzia izan daitekeela. Azken modalitate hori aukeratzekotan –idatzia, alegia–, esan gabe doa zeinen inportantea den ondo-ondo irakurtzea eta zeinen zaila izaten den horrelakoetan hartzailearen arreta luzaro mantentzea.

Bat-bateko diskurtsoen artean, gidoi txiki baten laguntzaz egiten diren emanaldiak ditugu. Ondo prestatuz gero, gidoi txiki batez egindako hitzaldiak naturalago gertatzen dira jendearen aurrean jarduteko; irakurrita egiten direnak, berriz, nekosoagoak izan ohi dira, hartzaileak aditasun osoz entzun behar baitu irakurritakoa ulertzeko.

Aurrerantzean, lau azpiatal bereiziko ditugu. Lehenengoan, narrazioaz hitz egingo dugu; bigarrenean, deskripzioaz; hirugarrenean, argudiozko hitzaldia, bilera, eta eztabaida izango ditugu mintzagai; eta, bukatzeko, azalpena landuko dugu.

4.1. NARRAZIOA. DENOK KONTU KONTARI

Gauza jakina da den-denok entzuten ditugula gustura antzinako ipuin eta istorioak. Bestalde, gutako nor ez da izan kontalari inoiz edo behin? Narrazioak badu zerbait, osagai atabikoren bat-edo, berehala erakartzen gaituena.

Kontatzen ditugunak ez dira beti istorio edo ipuin miresgarriak; maizenik, benetako gertaerak izaten ditugu kontagai: oporretan nora joan garen, bidaietako gorabeherak, bizitzaren josi-urratuak... Baina batzuetan, istorioak ez dira benetakoak izaten; adibidez , gidoi bat idazten dugunean, edo ipuin bat sortzeko gertakizuna asmatzen dugunean.

Bai narrazioa, bai deskripzioa ume-umetan ikasitako diskurtso erak dira, eta bi erak heltzen zaizkigu ipuinen edo kontakizunen bidetik;

Page 24: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Hona galderok:

Nor(k)? = Egilea Noiz? = Denbora Zer? = Ekintza, gertaera Non? = Lekua Zergatik?= Arrazoia

4.1.1 NARRAZIOA SORTZEN.

1) Bost pertsonako taldetxoak egingo ditugu.2) Taldetxoetako pertsona bakoitzak kazetaritzaren bost

galderetatik (nork, noiz, zer, non, zergatik) bat aukeratu eta albiste baterako garatuko du.

nahas-mahas heldu, gainera, gutxi baitira –izatekotan– deskripzioa baliatzen ez duten narrazioak. Aitzitik, normalena izaten da bi diskurtso mota horiek elkarren lagun topatzea.

Narrazioak istorioa kontatzen du, eta deskripzioak lekuen ezaugarrien eta pertsonaien gorpuzkeraren, nortasunaren eta sentimenduen berri ematen digu.Gorago iradoki dugunez, inoz edo behin, denok izan/sentitu/aritu gara kontalari. Baina narratzaile profesionalak ere badira, egunero-egunero zer kontaturik badutenak; hau da, albistea lanbide dutenak: kazetariak.

Kazetarien lanaren aitzakian, ikusiko dugu zer egin dezakegun albiste bat ongi kontatzeko. Horretarako, oinarrizko bost galderari erantzun behar izaten diete informazioaren langileek, ingeles kazetaritzaren tradiziotik datozen bost galderari, hain zuzen: bost W-ak, ingelesez, galdegile horiek W letraz hasten dira-eta.

Aurreko galderei erantzunda, istorioa aise hornitu ahalko dugu ezinbesteko elementuez: tokia (gertalekua), denbora (noiz gertatzen den: egunez, gauez, hilabetean, urte batzuetan...), gertatuak eta eginak, protagonistak, pertsonaiak mugiarazten dituzten arrazoiak, eta abar.

Istorio bat kontatzeko, hari bati jarraitu behar diogu. Hari argumental horrek hiru zati ditu: sarrera, korapiloa eta bukaera. Ezin ahaztu, bestalde, pertsonaien eginkizuna funtsezkoa dela; baita, zenbaitetan nabarmentzen den pertsonaia kontalariari (orojakilea) dagokiona ere. Dena dela, esku artean dugun lanaren helburua ez da narrazioaren osagaiak sakon azaltzea; beraz, gehiago jakin nahi duenak bere kabuz moldatu beharko du hemendik aurrera.

ARIKETAK

Page 25: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.1.1 NARRAZIOA SORTZEN.

1) Bost pertsonako taldetxoak egingo ditugu.2) Taldetxoetako pertsona bakoitzak kazetaritzaren bost

galderetatik (nork, noiz, zer, non, zergatik) bat aukeratu eta albiste baterako garatuko du.

4.1.2 ISTORIOAK LUZATZEN (Bukatu gabeko istorioa)

Eman jarraipena honako istorio hauei:

a) Izugarrizko haserraldia izan genuen, eta, azkenean, nirekin ez kontatzeko esan nion. Damutu nintzenerako beranduegi zen.

b) Egun hartan, beldurrez iritsi zen herrira. Han bere betiko etxea zegoen; bertan, familia zuen zain.

c) Gaur basoan galdu gara, eta norantz abiatu ez genekiela, emakume zahar bat gugana hurbildu da.

d) Gorpua lurrean zegoen, zurbil-zurbil. Laster polizia heldu zen, etxea arakatzeko asmoz.

e) Aita eta ama ez zeudenez, dena prestatu zuten gauerako. Ama itzuli zenean, ez zuen ezer esan. Goiz joan zen ohera.

1) Talde bakoitzari istorio-hasiera bat emango zaio.2) Taldeetan, bakoitzak istorio luze bat osatu arte jarraituko

du berba egiten.3) Bukatutakoan, asmatutako istorioa grabatu.4) Grabatutako istorioak entzungo ditugu.5) Parte-hartzaileei kontrol-fitxa emango diegu, eta

egiaztatuko dute beren narrazioak beharrezko elementu

Aditz-denbora mantentzen da historian zehar?

Bukaera egokia da?

Istorioan agertu beharreko bost galderei erantzuna ematen zaie

Hasierako estiloa mantentzen da?

BAI EZ

ARIKETAK

KONTROL FITXA

Page 26: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.1.3 NARRAZIOA PLAGIATZEN

Alegia famatuen artean esne-saltzailearena dugu ezagunenetakoa, dudarik gabe. Kontakizun horretan oinarrituta, herri askok sortu dituzte beren aldaerak. Ospe handiko idazle batzuek, La Fontaine eta Samaniegok, kasu, bertsio bikainak utzi dizkigute. Bertsioak bertsio, honela hasten da alegia ezaguna:

Behin batean, neskatxa bat azokara zihoan, buru gainean ontzi bat bete esne zeramala._ Zein zoriontsua naizen! Esnea saldutakoan, arrautzak erosiko ditut; haiek bero-berotan ipini, eta txitak jaioko dira laster. Jaten emanda, gizenduko dira, eta oilasko eginda salduko ditut merkatuan. Ateratzen dudan diruarekin, arkume bat erosiko dut, eta, handitzen denean, saldu eta behi bat erosiko dut. Geroago, goizero-goizero behiak ematen duen esnea salduko dut azokan, eta lortutako diruarekin...Eta horrela, beti etorkizuna gogoan zerabilela, ez zuen ikusi lurrean zegoen harri koskor bat, eta estropezu egin zuen. Jausitakoan, buru gaineko ontzia lurrera erori zitzaion eta guztiz apurtu zen.

Esne-saltzailearenarena eredutzat hartuta, asma ezazu beste alegia bat, hainbat aldaketa eginez. Hona hemen egin ditzakezun aldaketa batzuk:

- Protagonista mutila izatea.- Gaur egun gertatzen da.- Protagonistaren negozioa bestelakoa izan daiteke. - Protagonistaren ametsa beste bat izan daiteke.

4.1.4. ZENBAT BURU HAINBAT ABURU

Batzuetan, nork kontatzen duen, bertsio ezberdin samarrak entzuten ditugu gertakizun berberari buruz, kontalari bakoitzak bere ikuspegitik jarduten baitu. Funtsean, hainbat pertsonak gertatutakoaz kontatu dutena entzun ondoren eraikitzen dugu geure bertsioa. Eta, gutxi gorabehera, horixe egitea da honako ariketa honetan proposatzen duguna:

Talde txikietako bost kideak, gertakari konkretu batez mintzatuko dira. Bostok ikusi dute itsasontzi bat hondoratzen; batzuek, itsasotik bertatik, eta besteek, lehorretik. Hona hemen kide bakoitzaren rola eta gertatuaren deskribapena:

- Itsasontziko lehen ofiziala- Itsasontziko zerbitzaria

ARIKETAK

Page 27: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.1.3 NARRAZIOA PLAGIATZEN

Alegia famatuen artean esne-saltzailearena dugu ezagunenetakoa, dudarik gabe. Kontakizun horretan oinarrituta, herri askok sortu dituzte beren aldaerak. Ospe handiko idazle batzuek, La Fontaine eta Samaniegok, kasu, bertsio bikainak utzi dizkigute. Bertsioak bertsio, honela hasten da alegia ezaguna:

Behin batean, neskatxa bat azokara zihoan, buru gainean ontzi bat bete esne zeramala._ Zein zoriontsua naizen! Esnea saldutakoan, arrautzak erosiko ditut; haiek bero-berotan ipini, eta txitak jaioko dira laster. Jaten emanda, gizenduko dira, eta oilasko eginda salduko ditut merkatuan. Ateratzen dudan diruarekin, arkume bat erosiko dut, eta, handitzen denean, saldu eta behi bat erosiko dut. Geroago, goizero-goizero behiak ematen duen esnea salduko dut azokan, eta lortutako diruarekin...Eta horrela, beti etorkizuna gogoan zerabilela, ez zuen ikusi lurrean zegoen harri koskor bat, eta estropezu egin zuen. Jausitakoan, buru gaineko ontzia lurrera erori zitzaion eta guztiz apurtu zen.

Esne-saltzailearenarena eredutzat hartuta, asma ezazu beste alegia bat, hainbat aldaketa eginez. Hona hemen egin ditzakezun aldaketa batzuk:

- Protagonista mutila izatea.- Gaur egun gertatzen da.- Protagonistaren negozioa bestelakoa izan daiteke. - Protagonistaren ametsa beste bat izan daiteke.

4.1.4. ZENBAT BURU HAINBAT ABURU

Batzuetan, nork kontatzen duen, bertsio ezberdin samarrak entzuten ditugu gertakizun berberari buruz, kontalari bakoitzak bere ikuspegitik jarduten baitu. Funtsean, hainbat pertsonak gertatutakoaz kontatu dutena entzun ondoren eraikitzen dugu geure bertsioa. Eta, gutxi gorabehera, horixe egitea da honako ariketa honetan proposatzen duguna:

Talde txikietako bost kideak, gertakari konkretu batez mintzatuko dira. Bostok ikusi dute itsasontzi bat hondoratzen; batzuek, itsasotik bertatik, eta besteek, lehorretik. Hona hemen kide bakoitzaren rola eta gertatuaren deskribapena:

- Itsasontziko lehen ofiziala- Itsasontziko zerbitzaria

Egoera:

Itsasontzia Santurtziko portuan sartzekotan zegoen, eta, nola ez dakigula, istripu baten ondorioz, hondoratu egin zen. Bi salbamendu- -txalupa itsasoratzeko denbora izan zuten. Tripulazioa txalupetara jaitsi eta, zorionez, kaira heldu ziren onik.

Goiko hori da ideia orokorra. Goian aipatu ditugun pertsonek lau minutu dituzte istripua nola gertatu zen kontatzeko; bakoitzak bere ikuspuntutik, noski.

Guztien bertsioak entzuten ditugun bitartean, honako txantiloi hau hartu eta beteko dute:

1 2 3 4 5a) Kontatzen dena bat dator

errealitatearekin?b) Esaten denak errealitatea zehatz-

mehatz azaltzen du?c) Interpretatzen duen pertsonaia

benetakoa dela dirudi?d) Neurtu zenbat xehetasun berri

gehitzen dion hasierako bertsioari.

Fitxa bete ondoren, bateratze-saioa egin eta komentatu.

Orain, kazetariek erredakzio-mahaian egiten duten moduan egingo dugu lan. Guztion artean erredaktatuko ditugu berriaren puntu nagusiak. Gogoan izan behar ditugu kazetaritzaren bost galderak.

Geroago, berria idatzi ostean, ahots gora irakurriko dute, egunkarian agertu beharko lukeen bezala.

4.2 DESKRIPZIOA

Aurreko lerroetan azaldu dugunez, deskripzioa baliagarria da leku, egoera, pertsona eta sentimenduen bereizgarriak azaldu eta adierazteko. Norbaitek esan zuenez, deskripzioa hitzez margotzea bezala da, eta, ongi pentsatuz gero, definiziorik onena horixe delakoan gaude. Paisaia baten edo pertsona baten deskribapena egiteko, ordena bati jarraitu behar zaio; adibidez: goiko partearen ezkerraldetik hasi, eta ezaugarri guztiak xehe-xehe azaldu; ikuspegi

Page 28: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.2.1

PERTSONA BAT IDENTIFIKATZEN

Ikaskide anonimo baten kanpo-itxura eta izaeraren deskripzioa emanda, hura nor den asmatu behar dugu:

Kanpo-itxura: - Aurpegia- Bekokia- Begiak- Sudurra- Ahoa- Sama- Hortzak- Masailak- Ezpainak- Betileak- Betazalak- Betondoak- Kolorea- Ilea- Eskuak- Burua- Hankak- Janzkera- Itxura orokorra

Izaera:- Alaia- Ausarta- Serioa- Langilea- Ondo hezia- Argia- Emankorra, eskuzabala- Azkarra- Jenio txarrekoa- Maltzurra- Gezurtia- Zoriontsua- Fidela

globaletik abiatu eta bereizgarriak eta bestelako ñabardurak aipatuz joan... Pertsonen deskribapenak bi eratara egin ditzakegu: pertsonaren itxurari erreparatuz edo haren nortasun edo izaerari

erreparatuz.ARIKETA

K

Page 29: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.2.2 Ezaugarri fisikoak eta psikologikoak

Hona hemen idazle klasiko baten lanetik (Txomin Agirre, Garoa) ateratako deskripzioa. Arretaz irakurri:Oh.: Agirrek idatzitako euskalkian ematen dugu.

Garbi ikusten dugunez, deskripzioaren ardatz nagusia osatze aldera, ezinbesteko tresna ditugu adjektiboak. Hona hemen kanpo-itxuraren deskripzio baten adibidea:

Kanpo-itxura:

Neskatxa altua, sorbalda txikiak, aurpegi zurbila, begi urdin eta ezpain guriak, ile marroia, beso eta berna mehe eta luzeak, esku hezurtsuak. Markako arropak janzten ditu…

Izaera:

Alaia, maleziarik gabekoa, lagunkoia, umore onekoa, barre-eragilea, nekaezina, lotsabakoa…

ARIKETA AZTERTZEKO ETA BALIOESTEKO TAULA

Deskribapenak entzun eta gero, banan-banan aztertu eta balioetsiko ditugu, behean ageri den taulaz baliatuz. Behin taula beteta, taldeka elkartu eta erabakiko dugu zein deskripzio gustatu zaigun gehien, eta horixe deskribatuko dugu berriro ere.

1 2 3 4 5a) Deskripzio ona aurkeztu du?

b) Behar ez diren elementuak agertzen dira?

c) Zehatza da?

d) Deskripzioaren ordenak eraginik izan al du?

ARIKETAK

Page 30: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Testua irakurri ostean, azpimarra itzazu Joanes artzainaren ezaugarri fisikoak eta psikologikoak. Ondoren, ezaugarri horiek guztiak zerrendatu eta, zerrendatik ateratako bereizgarriekin, egin ezazu beste pertsona baten deskribapena.

4.2.3

NORK DU PAISAIAREN BESTE ERDIA? Ariketa hau egin baino lehen, bi zatitan ebakita dauden argazkiak, marrazkiak, aldizkarietako zatiak, eta abar hartu beharko ditugu. Zatiok kartetan egongo bagina bezala erabiliko ditugu, eta parte-hartzaileei zati bana emango diegu. Jolasaren

JOANES ARTZAIA

¡Ura zan gizona, ura! Zazpi oiñ ta erdi bai luze, makal zugatzaren irudira zuzen, pagorik lodiena baizen zabal, arte gogorra bezela trinko, gorosti ezearen antzera zimel. Orrela zan Joanes nik ezagutu nuanean. Sendoak zeuden oraindik artzai zarraren beso zaiñtsuak, txit azkarrak bere oñak, zindoak bere bular-auspoak. Irurogeta amabi aldiz ikusi zuan, Aloña mendiko ariztietan, ostro berdea berriz jaiotzen; baña etzion eramango emeretzi urteko mutill batek ez aizkora jolasean, ez burni astuna jaurtitzen, ez mendietan gora edo ibarretan zear laisterka. Kaiko andi bat esne goizean jan, azpantarrez izterrak estaldu ta makilla bat eskuan artu ezkero, prest zegoan egun osoan, zeiñ ariñago bezela, beorren atzetik ibiltzeko edo, neke askorik gabe, ardi galdu gaixoaren billa gau guztia igarotzeko. Argiak ziran Joanesen begi gozoak. Oitua zegoan Joanes zerura ta lurrera, gabaz ta egunez, arreta andiz begiratzen; ta iñok baño lenago ikusiko zuan, goi aldetik, odei tarteko arranoaren ibillera apaña edo ia gizon danentzat estaldurik zegoan izarraren kiñua, ta lur aldean, lokatz bigunetako abere oñatza, bide ondotik joan ziran eperren aztarna, sasi mardularen ertzeko erbi-oi zapala, arkaitz zuloetako egazti. arraparien kabia, ta an bebeian agiri zan urlia erriko orduari zar ta illun samarra. Ernaiak ziran Joanesen belarriak. Oso egiña zegoan Joanes mendi-oiarzun guztietara. Milla aldiz bai entzun zituan, bakartasunaren erdian jarrita zegoala, urrutiko trumoiaren orrua, ekaitz aizearen durundia, artzaiaren deadar luzea, egurgillearen aizkorakada neurtua; basaurdearen arnasotsa, otsoaren alaraua, azeriaren zaunka, beorren irrintzia, mosolloaren oiua, basauntz bildurtiaren zalaparta; abere arranen dulun-duluna, ardien bee negartia, suge zarraren txistua, belien garrasi latza, sosoaren txortxorra, txori kantari askoren txiotxo alaia, errekastoen poll-polla, zugatz ostroen pir-pir biguna, eltso gogaikarrien zunburruntxoa... itz gutxitan esateko, izakiak berez dituan ta mendi basoetan diran abere, pizti ta sortutako gauza guztien amaigabeko soñu txiki ta andi, isill ta bizi, garratz ta gozo, miñgarri ta eztitsu, pozkor ta ikaragarrizko danak. Berialaxe antzematen zion Joanesek nondik zetorren soñua, ta baita ere esango zukean garbiro ta zuzen zer zan ta non zegoan soñu bakoitzaren jatorri eskutua. Etzan Joanes jakituri andikoa, baña bai asko ikusia, ta asko ikusi duan gizonak beti daki zerbait, eta sarri jakintsu usteko askok baño geiago. Bazekian non ta noiz jaiotzen ziran gibelurdiñik gozoenak eta zeiñ tokitan zeuden kamamilla, belatxeta, karraskilla ta beste orrelako belar mota gizonarentzat osasungarriak. Bazekian non idoroko zituan artaldearentzat bear ziran janaririk on ta egokienak. Bazekian nola sendatu bear ziran beor, bei ta ardien zauri ta gaixotasun ezagutuenak. Bazekizkian baso guztietako laster bideak eta bost ordu bide inguruko arkaitz zulo ta aterpe denak. Bazekizkian zer leku zeuzkaten goi urdiñean izarrik nagusienak eta artizarrak batez ere. Eguzkian bertan ikusten zituan, geienbat, egunaren orduak; illargiaren jiran, aizeak zeraman bidean ta laño ta odeien egoetan irakurtzen zuan urrengo egunerako girona edo giro txarra. Bazekian, gañera, ta au zeukan gauzarik onentzat, guraso zarrak erakutsi zioten Eleizaren legea ta Jesu-Kristok lurrean erabilli zuan bizitza samurra, ta lege ta bizitza oiezaz bakartadean gogoraturik, ikasi zuan, dana Jaungoikoari zor zion gizonak txit apala bear zukeala izan, bere nekietan patxada andikoa ta lagun urkoaren naigabietan egiazko onginaiz betea. Kristoren legea zan Joanesen argia ta argi orretan ikusten zituan, kupidaz, gizonen

argaltasun ta ibilpide okerrak. Oroitzen naiz nola ezagutu nuan nik Joanes artzaia ta nere jakinai bizian zenbat galdera egin nizkion. Bagiñazen beiñ mendian gora lagun batzuek, oraiñ urte asko dala, udako bero galdatan, izerditsu, arnasestuka, oso nekaturik, Aitzgorriko goi gallurrera igotzeko

asmoetan, ta Urbiako zelai ederra igarota laster, aurrez aurre billatu genduan gure artzai zintzoa, kerizpean, zugatz andi baten sustraian jarrita, artillezko galtzerdia egiñaz ta an urrean zebiltzan ardiai begira. Aldamenean zeukan zakurrak, sumatu genduzanean, ongi-etorri gaiztoa emateko itxurak artu zituan.

(Txomin Agirre, Garoa)

Page 31: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.2.3

NORK DU PAISAIAREN BESTE ERDIA? Ariketa hau egin baino lehen, bi zatitan ebakita dauden argazkiak, marrazkiak, aldizkarietako zatiak, eta abar hartu beharko ditugu. Zatiok kartetan egongo bagina bezala erabiliko ditugu, eta parte-hartzaileei zati bana emango diegu. Jolasaren

ARIKETA EGITEKO PAUSOAK

0) Grabagailua abiaraziko dugu.1) Talde handiko zazpi kideri rol edo pertsonaia bana

esleituko diegu.2) Pertsonaia guztiak gelatik irtengo dira.3) Lehenengo bi pertsonaiak sartuko dira, eta batek

istripua izan duen gizonaren egoera kontatuko du.4) Gero, hirugarren pertsonaia gelan sartuko da, eta

ARIKETAK

Page 32: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

ARIKETA EGITEKO PAUSOAK

0) Grabagailua abiaraziko dugu.1) Talde handiko zazpi kideri rol edo pertsonaia bana

esleituko diegu.2) Pertsonaia guztiak gelatik irtengo dira.3) Lehenengo bi pertsonaiak sartuko dira, eta batek

istripua izan duen gizonaren egoera kontatuko du.4) Gero, hirugarren pertsonaia gelan sartuko da, eta

2DENDARIA

3MASAJISTA

4BEZEROA

5AUZOKOA

6FAMILIAKO

A

7EMAZTEA

1LEKUKOA

Hasierako bertsioa eta bukaerakoa ezberdinak izaten dira –batzuetan, guztiz ezberdinak–. Hasierako bertsioak errealagoak –egiatik hurbilagoak– izaten dira, baina hurrengoan eta hurrengoaren hurrengoetan errealitatea geroz eta desitxuratuago agertzen zaigu. Bertsio zuzena falta denean, beste pertsonen balioespenak, aieruak, eta abar aurkitzen ditugu gertaeraren deskripzioan; hau da, errealitatetik urruntzen gara, ezinbestean.

BALIOESPENA

1 2 3 4 5

Page 33: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.2.5 SENTIMENDUEN DESKRIBAPENA

Sentimenduena da, agian, deskribapen mota guztietan zailena. Horregatik, hura lantzeko proposamen bikoitza

dakargu lerrootara: alde batetik, alegiazko egoera bat emango diegu parte-hartzaileei, eta bertan nola

sentitzen diren deskribatu beharko dute; eta beste aldetik, aurretik egina

dagoen deskribapen bat hartu eta hura berregingo dute nahi duten

guztia aldatuz. a) Egoera.

Aste osoa eman duzu Historiako azterketa ikasten. Irakasleak orriak banatu ditu, eta, galderak irakurri ondoren, bat ere ez dakizula konturatu zara. Deskriba itzazu zure sentimenduak. Hasteko, zer edo zer idatz dezakezu paper batean, gero gidoi moduan erabiltzeko, baina ahoz azaldu behar duzu egoerak sentiarazten dizun guztia.

1) Azalpena argia izan da

2) Zenbat zauritu aipatu dira?

3) Behar ez diren elementuak azaltzen dira

4) Ordenatua izan da

5) Objektiboa izan da

Ahizpa ttipia

Maite dut ahizpakene belarri xokoanhitz gozo eta segeretuakxuxurlatzea,baina, egia da,batzuetanhobeki nintzatekehura gabe.

ARIKETAK

Page 34: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Testu batek, aurrekoak, esaterako, beste bat sortzeko inspirazio-iturri izan daiteke. Gainera, beti izango dugu aukera idazle baten testua hobetzeko edo horretan saiatzeko, behintzat. Orain erabiliko dugun teknika narrazioaren atalean erabilia dugu; kasu honetan, baina, sentimenduen deskripzioa lantzeko baliatuko dugu:

Ahizpa ttipia

Maite dut ahizpakene belarri xokoanhitz gozo eta segeretuakxuxurlatzea,baina, egia da,batzuetanhobeki nintzatekehura gabe.

Page 35: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

4.2.6 PAISAIAREN DESKRIBAPENA

Koadroa osatu:

PARAGRAFOA DESKRIBAPEN MOTA

1234

4.2.7 IPUINA SORTZEN

Ahizpa ttipia inspiraziobide hartuta, antzeko testu bat sortu, eta, ondoren, ahoz azaldu beste kideei, lehenengo pertsonan kontatuta.

BALIOESPENAK

a.- Lehenengo testuaz (egoera): paperean idatzitakoa buruz ikasi ondoren, sentipenak ahoz azaldu.b.- Bigarren jardueraz: txantiloia edo taula bete

Deskripzioa antolatua izan da? 1 2 3 4 5

Adjektiboak ondo hautatu dira? 1 2 3 4 5

Tonua “exageratuegia” da? 1 2 3 4 5

Oso subjektiboa da? 1 2 3 4 5

Maitez eta MinezBaina behin Harri Handiaren gainean zenbat leku genuen bertan!

Han maneiatzen genituen bazkariak, gosariak eta edari klase guztiak. Eta horretarako ez genuen Erregeei jostailuzko platertxorik eskatu beharrik. Bagenuen inguruan nahiko adaxka, makilatxo , zotz eta tamaina guztietako hostorik.

Harri Handiak bide zidorraren gainean dauka aieka bat tinkaturik, baina beheko aldea airean dauka. Karobi aldera jotzen duen zatia, Hantxe gordetzen ginen askotan kukutan. olasten ginenean. Guretzat ez zen horrelako beste leizezulorik. Euritan ere gustura aski egoten ginen Harri Handiaren azpian aterpean gordeta, babesean, gerizpean. Gure mundu ttikiko beldur, gaitz, min eta izu guztietatik salbu:

Senideekin hantxe ezkutatzea gustatzen zitzaidan, baina bakarrik gehiago. Bakarrik gusturago egoten nintzen nire pentsamendu eta nire burutazioekin. Umetan kezka asko izaten nituen, beldur asko, zulo beltz asko. Baina baita poz ttikiak ere. Ilusio ttiki galantak, bai, nire barruan, nire izu guztien gainetik.

Batez ere, aitarenganako eta amarengananoko maitasunak ematen zidan ziurtasuna. Bi zutabe haien gainean eraikitzen nituen nire bizitzako ilusioak eta ametsak. Haiek ezabatzen zituzten nire bakardadeko ilun eta nire izu beldurgarriak.

ARIKETAK

Page 36: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Koadroa osatu:

PARAGRAFOA DESKRIBAPEN MOTA

1234

4.2.7 IPUINA SORTZEN

5. ARGUDIOZKO HITZALDIA, BILERA ETA EZTABAIDA.

Edozein hitzaldi motatan –azalpenean ere bai, noski– gure tesiak, gure proposamenak, gure ideiak defendatzeko unea iritsiko zaigu. Memento horretara ezkero, derrigor, nahi eta nahi ez, argudiatu beharko dugu. Zer argudio klase erabili behar dugun jakitea lagungarria izan daiteke, bai gure ideiak aldezteko, bai eta besterenak zuzenak diren ala ez juzgatzeko ere. Hona hemen sarrien topa ditzakegun argudio motak:

Argudio motak:

. Autoritate-argudioa: gure tesia defendatzeko pertsona edo erakunde ezagun bat aipatzea du oinarri.. Zentzuaren argudioa: arrazoiak aipatzen ditugu (bai kausak, bai ondorioak).. Etekinak eta onurak –eragozpenik ez– besterik aipatzen ez dituen argudioa.. Aurkarien argudioaren kontrako argudioa : aurkarien argudioei buelta eman eta gurea defendatzeko argudio bihurtu.. Analogiazko argudioak: - Iritzi orokorraren argudioa: iritzi orokorra –hedatuena– gure tesia

aldezteko hartzen dugu. - Adibideen bidezko argudioa: adibide bat hartu eta orokortu. - Hizkuntza-baliabide bi: metaforak, eta konparazioak. Bi baliabide

horiek oso baliagarriak dira ideiak lotzeko, defendatzen dugunaren on beharrez.

Page 37: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

5.1 ARGUDIO TESTUAK

Abortoaren legeztapena testua arretaz irakurri ondoren, erantzun iezaiezu beherago egiten zaizkizun galderei:

Argudioen azalpena bukatutzat jo aurretik, argudiatzeari guztiz lotuta dagoen falaziaren kontua esplikatu beharra daukagu: falaziak argudio moduan aurkezten dira, baina, sakonean, gezurrean funtsatuta daude, edo oinarririk gabeko argudioak baino ez dira. Honako hauek dira erabilienak:

- Autoritate faltsuan oinarritutako errekurtsoa: pertsona edo erakunde ezagun baten izena erabiltzen da, nahiz eta ez bata ez bestea ez diren adituak esku artean darabilgun gaian. - Kausalitate faltsuak: premisa batetik abiatutako orokortze faltsua - Gure tesiarekin erlazionatu ezin diren metafora, konparazio eta adibideak - Boterean oinarritutako argudioak - Demagogian oinarritutako argudioak - Errukiaren errekurtsoa - Pertsona baten kontrako iraina edo erasoa.

Bestalde, osagarri gisa, argudiatze-lanean usuen erabiltzen diren figura erretorikoen zerrenda dakargu ondoko lerroetara:

- Hiperbolea. - Prosopopeia - Graduazioa - Metafora - Adibidea - Galdera erretorikoa - Ironia - Konparazioa

ARIKETAK

ABORTOAREN LEGEZTAPENA

Gaur egun estatu mailan oso polemikoa den gai baten inguruan arituko naiz, abortuarena, hain zuzen.

Abortatzea: berez nahiz artifizialki umekia galtzeari deritzo hiztegiak.Hau da hiztegi batean ageri den definizioa, nik ordea, beste bat emango nioke. Eskubidea, askatasuna, sentimendua, balioa, gogoak, parte-hartzea, konpromisoa, bizitza... Asko dira abortua inguratzen dituzten kontzeptuak, denak garrantzitsuak eta denak errespetagarriak direnak. Alderdi politikoek asko hausnartu dute honen inguruan; batzuk alde, besteak kontra. Baina azken finean, denek horren inguruan espekulatzen dute eta gureak diren erabakiak hartzen dituzte.Egun, Nafarroan, adibide garbi bezala, emakumeak debekatuta du abortatzea eta beste erkidego batzuetara joan behar du.

Page 38: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

TESTUAREN AZALPENA:

Irakurri berri dugun argudiozko testu hori hamar paragrafotan dago banatuta.Lehenengo paragrafoan, gaiaren aurkezpenean, autoreak gaia polemikoa dela dio.Bigarrenean, abortua definitu ondoren , argi uzten du bere jarrera.Hirugarren eta laugarren paragrafoetan, argudioak ematen ditu:-a) “…gureak diren erabakiak…”-b) Nafarroatik at doazen emakumeei buruz.Bosgarrenean, argudioa errepikatzen du.-c) “ (...) norberaren erabakia den hau.”Seigarren paragrafoan, hauek ditugu:-d) “emakumea jaun eta jabe”.-e) “estatuak ez du bere ordez erabaki behar“.-f) egin egingo da, dena den (nahiz eta kontrako legeak egon)-g) “ (…) bai jarriko dela kolokan emakumearen bizitza..”Zazpigarrenean, abortuaren kontrako argudioak agertzen dira; hau da, besteen argudioak (konserbatzaileenak eta familia katolikoenak ). Autoreak iritzi horiek kritikatzen ditu, eta, bide batez, bere tesia indartzen.-h) “( ...) ikuspuntu errradikalak dira emakumeei abortatzeko eskubidea ezeztatzen diotenak“.-i) “(...)umeak jaio behar direnen argumentua, polit gelditzen da, baina ez dago konpromisorik (...) gero, ondorioz, (…) zakarrontzian agertzen dira umeak, gaizki tratatuak, abandonatuak”.Zortzigarren paragrafoan, zera dugu: -j) ”(...)denbora-muga dago aborto legala egin ahal izateko (lau hil), arduratsua behar da izan ( ...)gero umea eratuta baitago. Hiltzekotan beraz, zelulak hiltzen ditugu“.Bederatzigarren paragrafoan, adostasun bila, bere jarrera hurbiltzen du besteenarenera.Hamargarrenean, amaitzeko, autorearen tesia agertzen da: “Norbaiti gaizki iruditzen bazaio, ez dezala abortatu, baina inori abortatzeko eskubidea kendu gabe.”

Asko direnez gure gizartea apaintzen dituzten ikuspuntuak, bi puntukoak ezagutaraziko ditut, orokorrak diren arren, gaia bideratu ahal izateko.Eskuin aldeko alderdi kontserbadoreek eta oro har, erakunde eta familia katolikoek zein elizak, abortuaren aurrean erabateko ezetza ematen dute, norberaren erabakia den hau, legez kanpo utzi nahian. Bestalde, ezkerraldeko alderdi progresistagoek, alde daude.

Nik pertsonalki uste dut seme- alabak izateko erabakia ez dela egun batetik bestera hartutako zerbait, parte-hartze izugarria suposatzen duela. Horregatik, emakume bakoitzak izan behar du bere bizitzaren eta buruaren jaun eta jabe eta ez du estatuak bere partez erabakirik hartu behar. Gainera, nahiz eta legeztatua ez izan, jarduera hau egiten jarraituko da, ezkutuan, baina egingo da eta hor bai jarriko dela kolokan emakumearen bizitza, arrisku izugarria suposatzen baitu horrek.

Horrez gain, patuak ikuspuntu hori alda dezake, hortaz, nahiko desegokia iruditzen zait batzuek honen inguruan duten ikuspuntu erradikala, emakume askori eskubide hori ezeztatuz. Oso polita geratzen da esatea bizitzaren alde gaudela eta jaiotzen ez diren haur haiek jaio behar direla. Baina asko dira ere konpromiso falta horrengatik zakarrontzietan agertzen diren umeak, abandonatuak, gaizki tratatuak, behar bezalako hezkuntza ez dutenak.Izan ere, esan beharra dago, neurri batzuen barnean sartu behar dugula abortuaren kontu hau, guztiak berdinak ez garelako. Egia da, epe mugatu batez egin daitekeela eta horri dagokionez norberak izan behar du arduratsu jakiteko haurdun dagoen eta benetan haur hori izateko prest ote dagoen. Horrelako erabakia ezin dugu jada lau hilabetetik gora hartu, umea erdi- eratua baitago dagoeneko.Baina eratu arte zelula bat baino ez da, eta guk gorputzeko zelula asko eta asko hiltzen ditugu; animaliak hiltzen ditugu; zuhaitzak zura behar dugunean... etab.

Guztiok gara kontziente eta uste dut gaia ongi tratatuz gero, abortuaren aldeko legea inolako arazorik gabe aurrera eraman daitekeela.Ikuspuntu horiek guztiak, errespetagarriak iruditzen zaizkit. Bakoitzak badu bere pentsatzeko modua eta bere ideiak, balioak eta printzipioak. Hortaz, nik uste dut, legeak hor egon behar duela eta erabil dezala nahi duenak, batzuen pentsatzeko moduagatik ez dute eskubide bat den legea, legez kanpo utzi behar, asko eta asko direlako egoera ezberdinak emakumeen artean eta gizarte bat osatzeko guztientzako aukerak izan behar dira. Norbaiti gaizki iruditzen bazaio, ez dezala abortatu, baina inori abortatzeko eskubidea kendu gabe. Publicado por estitxu en 10:18 Etiquetas: ARGUDIO TESTUAK

Page 39: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

PARAGRAFOA ARGUDIOA AZALPENA

1. paragrafoan“estatuan oso polemikoa den gai baten inguruan arituko naiz”

Aurkezpenean, autoreak gai polemikoa dela dio.

2. paragrafoan…nik ordea, beste bat emango nioke. Eskubidea, askatasuna, sentimendua, balioa…

Definitu ondoren, argi uzten du bere jarrera.

3. paragrafoan Alderdi politikoen jarrera.

4. paragrafoanNafarroan…debekatu…beste erkidegoetara…. Adibideen bidezko argudioa.

5. paragrafoan…norberaren erabakia den hau legez kanpo utzi nahian Aurkarien kontrako erabakia.

6. paragrafoan-uste dut erabakia ez dela egunbatetik…parte hartze izugarria-emakume bakoitza bere buruaren jaun eta jabe.….-estatuak ez du bere partez erabaki hartu behar-nahiz eta...ezkutuan, egingo da...-bizitza arrisku izugarria...

-uste sendoaren argudioa/falazia.

-uste sendoaren argudioa.

-esperientzian oinarritutako argudioa.

-zentzuzko argudioa /afektiboa

7. paragrafoan- ikuspuntu erradikala, eskubidehori ezeztatuz.-.bizitzaren alde gaudela...baina…konpromiso falta.

-Kontrako argudioa –erradikalakeskubide baten kontra daude.-Aurkarien kontrako argudioa.

8. paragrafoan-epe muga batez egin daitekeela-zelula baino ez da 4. hilabetera arte, eta zelula asko hiltzen ditugu.

-legeetan oinarritutako argudioa-analogiazko argudioa.

9. paragrafoan-Guztiok gara…ongi tratatuz-pentsatzeko moduagatik ez dute…eskubidea den legea

-kontrako tesiari hurbilketa-kontrako argudioa.

10. paragrafoan-Norbaiti gaizki iruditzen bazaio, ez dezala abortatu, baina inori abortatzeko eskubidea kendu gabe

-Konklusiorako tesiaren azalpena.

Page 40: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

b) Orain, erantzun honako galdera hauei:

Aipatutako argudioen artean, zein dira esperientzian oinarritutakoak?Eta uste sendoak?: Badago falaziarik testuan? Zein? Eta autoritate-argudiorik badago? Zein?

c) Aurreko galderei erantzun ondoren, osatu taula bat aldeko eta eta kontrako argudioekin.

5.2 ARGUDIOZKO TESTU ETA DISKURTSOETAKO ELEMENTU GRAMATIKAL ETA MORFOSINTAKTIOAK

Argudiozko testu eta diskurtsoetan badaude elementu gramatikal eta morfosintaktiko batzuk, guztiz ohikoak direnak. Oraintsu aztergai izan dugun testuan, adibidez, honakoak dauzkagu :

Aditzak: erabakiak hartzen dituzte (3. paragrafoan) aipatu (4.paragrafoan) errefusatu (idem) ezagutarazi (idem)

Adierazpenak: iruditzen zait (7.paragrafoan) nik uste dut (8. paragragoan) uste dut. (9. paragrafoan) iruditzen zaizkit (8. paragrafoan) iruditzen bazaio (9 paragrafoan) Menpeko perpausak: Kontzesiboak: orokorrak diren arren (5. paragrafoan) nahiz eta……………........................(6. paragrafoan) Kausalak: suposatzen baitu………...(6. paragrafoan)

Partikula antolatzaileak: Horrez gain ….... (7. paragrafoan) Hortaz…………..(8. paragrafoan) Izan ere……….....(7. paragrafoan)

Egin dugun analisia erraz sakondu eta heda genezake beste argudio-testu eta diskurtsoetara. Horretarako, hona hemen argudio-testuetan sarrien erabiltzen diren egitura morfosintaktiko eta testualekin osatutako zerrendatxoa:

. ADITZAK: esan , uste, iritzi, erantzun, errefuxatu…eta antzeko aditzak erabiliko dira.

. ADIERAZPENAK: nire ustez, nire ustetan , nire irudiz, deritzot, pentsatzen dut.

. MENPEKO PERPAUSAK:

Page 41: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Kausalak: -lako.,-enez Kontzesiboak: -arren, -ba…ere, -haiz eta. Kontsekutiboak: -Halako…non, hain…ezen.. JUNTAGAILUAK: baina, baizik.. ANTOLATZAILEAK: –Arrazoiak gehitzeko: gainera, baita ere, are gehiaho, ez hori bakarrik, batetik..bestetik, -e nez, lako. –Arrazoia kontrajartzeko: baina, hala ere, edozein modutan, dena den, nahiz eta, -en arren. –Konklusioa adierazteko: beraz, honela, ondorio gisa, laburbilduz, horregatik, hau guztia dela eta, arrazoi honengatik.

5.3 EGOKITU ZAIGUN MINTZAGAIA AURRETIAZ BALIOESTEN

Argudioak tentuz erabili behar ditugu, eta komeni zaigu aldez aurretik jakitea aurkezten dugun gaia polemikoa izango ote den. Polemikoa izatera, gure argudioek gaiari buruzko eztabaida areagotu dezaketenez, egokia litzateke galdetzea geure buruari noraino piztu nahi dugun ezadostasuna, eta baita gure argudioekin zer lortu nahi dugun ere: norbaiten iritzia aldatu nahi dugu? (gurekin eztabaidatzen ari denarena? entzule daukagunarena?...).

Gure asmoa ez bada, soil-soilik, iritziak aldatzea, zein da, bada, gure argudiatzearen helburua? Hainbat posibilitate ditugu:

-iritziak sortu-iritziak aldatu-jendea erakarri-jendea hunkiarazi-jendea zerbaiten alde mobilizarazi

Hitzaldia edo elkarrizketa izan aurretik, argudioak behar legez prestatu behar dira. Gaiari buruzko informazioa bildu eta kontsultatu ondoren, nahi eta ez, honako galdera hau etorriko zaigu gogora: zenbat dakigu gaiari buruz?

Askotan, hizlaria zeharo identifikatuta eta inplikatuta egoten da aurkezten duen gaiarekin, baina besteen iritziak ere ezagutu behar dituelakoan gaude. Horregatik, neurtu behar genuke zenbateraino sentitzen garen inplikatuta darabilgun gaiarekin.Gure entzuleen ikuspuntu ideologikoa balioetsiko dugu; bai eta beren balioak eta sinesmenak ere. Hartzaileen artean hainbat iritzi egongo dira, seguruenik, eta guztiak, noski, ez dira nireekin bat etorriko. Hori dela eta, gure tesiaren kontrako argudioak zein izan daitezkeen kontuan hartu beharko dugu, eta prest eduki beharko dugu, gainera, argudio horiei aurre egiteko erantzuna (aurkako argudiatzea).

Page 42: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Argudiatze-lana, zer esanik ez, ez dagokio bakarrik hitzaldien arloari; beste zenbait egoeratan ere erabiltzen dugu-eta:- ahozko diskurtsoetan- bileretan- eztabaida eta debateetan, talde txikietan nahiz aretoetan- norbait gure aurrean justifikatzen ari denean, erregutzeetan, eta abarretan.- idazkietan.

5.3.1 IDEIA JASA

Argudioak lantzeko, lehenik eta behin, entzuleen interesa piztu behar dugu. Hori helburu, parte hartzaileak planifikazioaren subjektu eragile bihurtuko ditugu honako ariketa honetan. Horretarako, gaia aukeratu orduko, haien iritziak eskatu eta hartuko ditugu kontuan, beheko lerroetan azaltzen den moduan.

Hau da ariketaren helburua: partaideen gustukoa den gaia aukeratu, gero hizketa-gai moduan erabiltzeko, bai ahoz, bai testu gisa edo eztabaidetan.

Prozedura: taldeko kide bat idazkaria izango da, eta esaten den guztia jasoko du idatziz.

Arauak:

1) Esaten diren ideiak apuntatu behar dira, bat ere baztertu gabe.2) Ezin dira gaiak mespretxatu; guztiak onartzeko modukoak dira.3) Beste batek esandakoa zeure ideiaren oinarria izan daiteke.4) Kantitatea da balioztatzen dena. Ondorioz, ahalik eta ideia

gehien batuko ditugu.

Denboralizazioa: ideia-jasa edo -zurrunbiloa egiteko, zazpi minutu, gutxienez, eta ordu laurden bat, gehienez, har dezakegu saioaren hasieran.

Antolaera: taldea hirunaka banatuko dugu. Hirukote bakoitzak bi gai aukeratuko ditu, eta talde handiari jakinaraziko dizkie. Geroago, zerrenda bat osatuko dugu hautatutako gai guztiekin. Zerrendan

ARIKETAK

Page 43: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Ariketaren helburua: partaideen gustuko gaia aurkitu eta hautatzea.

Prozedura: hauek dira egin beharreko urratsak:

1) Bi edo hiru pertsonako taldeak osatu.2) Aldizkari edo egunkarietan interesgarri iruditzen zaien gai baten

inguruko albiste bat bilatu.3) Albiste horretatik, eztabaidarako gaia atera edo sortu.4) Gai nagusiaz gain azpigairik balego, idatziz jaso. 5) Gai nagusiari eta azpigaiei buruzko informazioa bilatu, eta behin berori

aztertuta, nork bere iritzia sortu.6) Landuak ditugun gai nagusia, azpigaiak eta haiei dagozkien

informazioek eta iritziek bide ematen digute hainbat egoeratan erabiltzeko: debateak, eztabaidak, mahai-inguruak, testu idatzietan... edo hitzaldi bat emateko gidoiaren prestakuntzan.

dauden gaietatik, hirukoteek bana aukeratuko dute. Bukatzeko, bozketaz erabakiko dugu landu beharreko gaia.

5.3.2 ARGUMENTAZIO GAIA BILATZEN (EGUNKARIAN, ALDIZKARIAN...)

Hona hemen balizko mintzagai batzuen zerrenda:

1) Lokalen alokairuak garestiak ote dira?2) Sexuen arteko berdintasuna3) Zezenketak4) Gazteak5) Oporrak, familiarekin?6) Telebistako reality batean parte hartuko zenuke?7) Kontsumoa8) Immigrazioa9) Ekonomia-krisia10) Abortuaren legea11) Telebistako programak12) Urdaibaiko Guggenheim museo berria13) Tratu txarrak14) Ezkontzak15) Futbola eta kirola

Gaietariko bat hautatu ondoren, diskurtsoaren prestakuntzari ekingo diogu. Horretarako, argudiozko testua –idatzia zein ahozkoa– planifika eta presta genezake.

ARIKETAK

Page 44: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

5.4 ARGUDIOZKO HITZALDIAREN ANTOLAKUNTZA

Erretorika klasikoan, diskurtsoa osatzeko pauso jakin batzuk egiten ziren. Pauso edo urrats horiek baliagarriak ziren argudio idatziak nahiz ahozkoak osatzeko. Datozen lerrootan urrats horiek zein eta zertan diren azaltzen saiatuko gara.

1) Hasteko, gure tesia defendatzeko behar ditugun argudiok bilatu behar ditugu. Urrats horri INVENTIO deritzo.

2) Argudioak bildutakoan, sailkatu eta antolatu behar ditugu. DISPOSITIO esaten zaio fase edo urrats honi. Fase honetan nabarmentzekoa da hitzaldiaren hasierak eta bukaerak hartzen duten garrantzia; batetik, hasieran entzuleak erakarri behar ditugulako, eta, bestetik, bukaera gure tesia borobiltzeko unea izaten delako.

3) Argudioak egokiro adierazi/formulatu behar dira. Hori lortzen lagunduko digun planteamendu edo formulazio egokiak ELOCUTIO du izena.

4) Elocutio fasearen ostean, diskurtsoa buruz ikasi eta gogoratzeko moduko bihurtu behar dugu. MEMORIA izeneko urratsera heldu gara.

5) Azkenik; ahotsa eta gorputz-adierazpena prestatu, trebatu edo lantzeko unea dugu: ACTIO.

Dena den, ez pentsa forma bakarra dagoenik diskurtsoak aurkezteko. Paragrafo honen amaieran ongi joan daitezkeen hiru eskema proposatzen ditugu. Horien bitartez, tesi bat hartu eta bera egiaztatzen dituzten iritziak eta jarrerak eskaini eta sor ditzakegu; bai eta, era berean, ideia bera errefusatu, gaitzetsi eta baztertzen dituzten usteak eta aieruak. Hortaz, tesiak tesi, aldeko eta kontrako argudioak agertuko zaizkigu beti. Hona gorago iragarri ditugun hiru eskemak:

1. Sarrera2. Garapena a) alde onak b) alde txarrak3. Konklusioak

1. Sarrera: gaia azaletik aurkeztu2.Tesia adierazi3.Tesiaren aldeko argudioak4. Konklusioak

Page 45: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

1. Sarrera2. Tesia adierazi3. Aurkako tesia azaldu4. Kontrako ideiei buelta eman5. Konklusioak

Oro har, hau da eskemetan dauden pausoei dagokien azalpena:

1) Honako hau da sarreran gure diskurtsoa guztiz onargarria balitz bezala aurkeztearen teknikarik hedatuena: aurretiaz ezer argudiatu gabe aurkezten dugu egia, proposamena, tesia edo dena delakoa. Geroago, diskurtsoan zehar, gaian sakonduz joango gara.

2) Pauso honetan arrazoiak, kausa-erlazioak, bilakaerak, baldintzak, konparaketak, ondorioak... eman eta azaltzen dira.

3) Aurkako argudioetara ere hurbiltzen saiatu behar dugu, gerora aurkako argudioen balioa onartu edo gaitzesteko.

4) Azkenean gure argudioak hobeak direla erakusteko, ezin saihestuzko ondorio gisa aurkeztu behar ditugu, benetan merezi dutela adierazita.

Argudiozko diskurtso ona zer den jakiteko, onena dugu benetako diskurtso eredugarrietara jotzea. Hori dela eta, XX. mendeko diskurtsorik hoberen edo hoberenetarikotzat jotzen dena ekarriko dugu hizpidera: Martin Luther King-en I have a dream. Horren testua eskuratzeko, www.youtube.com helbidera joko dugu. Bertan, diskurtsoa entzun eta ikusteko aukera izango dugu; bai eta,

bidenabar, diskurtsoa bera aztertu eta lantzekoa ere (ikus beheko ariketa).

5.4.1 BADUT AMETS BAT

www.youtoube.com helbidera jo, eta Luther Kingen I have a dream hitzaldia arretaz ikus eta entzun ondoren, erantzun iezaiezu horri lotutako galderei.

www.um.es/tonos digital/znum7/.../i have a dream.htm

1) Zenbat ataletan banatzen da diskurtsoa?2) Aipatu diskurtsoan erabiltzen diren argudioak.3) Zertan oinarritzen dira argudioak, eta zein motatakoak dira?4) Baliabide poetiko-erretorikoak aurkitu, eta esan zein diren.5) Tesia bilatu.

ARIKETAK

Page 46: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

6) Zer duzu gustukoen diskurtsoan?

Diskurtsoaren edukiera:

Nahiz eta Amerikako dokumentu garrantzitsuenek esaten zuten legearen aurrean pertsona guztiak berdinak zirela, beltzek, garai batean, ezin zuten moteletan ostatua hartu, ezta botorik eman ere, eta autobusetan altxatu behar izaten zuten zuriei eserlekua uzteko –azken hori ez da testuan aipatzen–. Diskurtsoaren hasierako partean gauza horien guztien gaineko gogoeta egiten du Kingek, eta, bere ustetan, 1963. urtea (diskurtsoaren urtea) gauzak aldatzeko une egokia da.

Justizia eta aldaketa eskatzen ditu Luther King jaunak; bai eta borrokan jarraitzeko ere. Amesten duen herrian zuriak eta beltzak elkarrekin biziko dira, inongo aurreiritzirik gabe.

Diskurtsoaren bukaeran, han bildutako jendetzari etxera lasai itzultzeko eskatzen die, nor bere herrira lasai itzul dadila, etorkizunean gizarteak albo batera utzi behar baititu erlijioa eta arrazen kontrako diskriminazioa.

Diskurtsoaren estilistika:

Martin Luther-en diskurtsoari sermoi tankera hartzen dioguberehala; apaiz baptista-ebangelikoen estiloa dario. Konstituzioa eta Biblia aipatzen ditu, baina ez zuzenean, era erretorikoan baizik; aipamen metaforikoa egiten du askotan, edo beste baliabide poetiko-erretorikoak baliatzen ditu.

Anaforak eta paralelismoak darabiltza nabarmen-nabarmen. Horren azalbide gisa, esan dezagun seigarren paragrafoan “orain da unea…” lau aldiz errepikatzen duela, eta hain ospetsu bihurtu den “badut amets bat…” zortzi aldiz esaten duela. Ametsaren beraren edertasuna izan zitekeen hainbeste bider errepikatzearen arrazoia, baina ukaezina da Kingek erretorikaren hariak oso ondo maneiatzen zituela. Kontua da hitzaldi haren ostean, “badut amets bat...” XX. mendeko ikur bihurtu zela.

5.4.2 SEVERN SUZUKI, LURRA ISILARAZI ZUEN NESKATOA

Page 47: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Orain, bigarren diskurtso eredugarria aztertzeari ekingo diogu; hain zuzen ere, Severn Suzuki neskatoak Brasilen, 1992an, klima-aldaketari buruz izan zen nazioarteko bileran egin zuena. Bilera horren ondoren beste batzuk egin dira(Kyoton, Nairobin, Kopenhagenen), baina Brasilgo Rio de Janeiron neskato hark esandako hitzen oihartzunak ozen entzun daiteke oraindik ere.

Izan ere, entzule guztiak aho zabalik utzi zituen hitzaldi gogoangarria egin zuen Severn Suzukik. Zentzuzko arrazoiak aipatu zituen, indarrez adierazi, gainera; halako indar eta maneraz ezen han ziren guztiei eragin baitzien. Gazte-estiloz jantzitako eleak ziren, baina Erretorikaren maisu handienenarekin alderatzeko moduko estiloz jantzitako eleak, dudarik gabe.

Estiloa alde batera utzita, kontua da entzuleak zurtuta utzi zituen hitzaldi bikain hark bati baino gehiagori pentsarazi ziola oker jokatzen ari garela munduarekin, planetarekin.Orain diskurtsoa ikusi, eta entzungo dugu honako helbide honetan:

www.youtoube.com

Severn Suzuki Speking at U.N. 1992 in Brasil.

Diskurtsoa entzun ondoren, erantzun iezaiezu honako galdera hauei:

1) Zein da diskurtsoaren tesia?2) Bilatu Suzukik erabili dituen argudioak, eta zerrenda itzazu.3) Zein argudio mota erabiltzen du gehien?4) Informazioa bildu Severn Suzukiri buruz, eta zure taldekideei

azaldu.5) Ekologista ez den diskurtso bat osatzeko, argudioak bilatu.

ARIKETAK

Page 48: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

5.5 EZTABAIDA ETA BILERA.

Argudiatzeari eta argudio motak azaltzeari emandako kapitulu honetan, bilera eta eztabaidari buruzko hainbat ideia landuko ditugu. Oro har, bilerak, eztabaidak eta mahai-inguruak izango ditugu hizpide, zeren, funtsean, hiru hizketaldi mota horiek oinarrizko baliabide berberak baitituzte.

Halako egoeretan berba egiten dugunean, nolakoak garen adierazten dugu, eta, agian, hainbat gauza kontrolatu ezean, ikuspegi ezegokia eman genezake geure buruaz. Horregatik, onuragarria izateaz gain, behar-beharrezkoa da arreta mantentzea.

Ahozko eztabaidan, informazioa bilatu eta argudioak sortzea ez ezik, kontra- -argudiaketan trebatzea ere ezinbesteko lana du hizlariak. Parte-hartzaileak, bestalde, hitz egiteko txanden garrantziaz ondo jabetu behar du, eta, horretarako, kortesia-estrategiak ikasi eta erabili beharko ditu. Argi dago, beraz, eztabaida lantzerakoan, komunikaziorako gaitasuna lantzen dugula.

Eztabaida hasi baino lehen, trebatze-bidean ditugun partaideei klarki adierazi behar zaizkie zein izango diren helburuak eta ebaluazio-irizpideak, bai eta lan egiteko emango diegun denbora ere.

Horiek horrela, ikasleek ardura bi bete beharko dituzte:

a) Moderatzaile-lana. Moderatzaileak elkarrizketa gidatu behar du; argi utzi behar du, hasieratik, zein izango den eztabaidaren helburua; mintzakideei jakinaraziko die berba noiz egin dezaketen, eta, zenbaitetan, hitza hartu ez dutenei galderak egingo dizkie guztien parte hartzea sustatzeko. Saiatu behar du, gainera, elkarrizketa tonu onean mantentzen, gaiaren haritik irteten direnen solaskideen hitza eteten, esandakoa noizbehinka laburtzen, edo ilun gelditzen diren puntuak argitzen...eta, debatea bukatutakoan, iritzirik nabarmenenak eta adostutako puntuak gogorarazten.

b) Idazkari-lana. Eztabaida, debate edo antzeko hizketaldietan guztiz premiazkoa da izendaturiko idazkari batek parte-hartzaile guztien adierazpenak idatziz jasotzea, baina ez legoke batere gaizki teknika lantzen diharduten duten ikasleek ere hizlarien esanak apuntatzea, horrela denak trebatzen hasiko bailirateke idazkari- -lanean.

Page 49: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Gure iritziz, txandaka-edo, ikasle guztiek bete beharko lituzkete moderatzaile- eta idazkari-eginkizunak, horrek onura baino ez bailieke ekarriko. Bide batez, esan dezagun ezinbestekoa iruditzen zaigula moderatzailearen funtzioari hain loturik dauden adeitasun- edo kortesia-estrategiak landu eta jorratzea.

Adeitasun-estrategiak lantzeak honako hau dakar berekin: informazioa era egokian eta begirunez eta arbuio izpirik gabe ematea. Horrela jokatuz gero, ez dugu inor gutxietsita edo minduta sentiaraziko, eta eztabaidaren tonua atseginagoa izango da, zalantzarik gabe.

Adei-legearen teoriaren arabera, hiztunak ahalegindu behar du bere diskurtsoak eragin ditzakeen ondorio edo erantzun desegokiak saihesten, eta, aldi berean, egokiak eta positiboak direnak bultzatzen. Horretan saiatu nahi duenak aintzat har ditzala honako gomendio hauek:- gauzak zeharka esateko bideak ezagutu behar ditu.- aurrean dauzkan mintzakideei konplimenduak egiten jakin behar du.- apaltasunez hitz egin eta entzun behar du. - mota guztietako ideiak eta pertsonak onetsi behar ditu.- begikotasuna erakutsi behar du.- oinarrizko adostasuna agertzen jakin behar du.

Bestalde, eztabaidan parte hartzen duenak prest egon behar du –gizabidez, betiere– besteen tesiei aurka egiteko; hau da, kontra-argudio bati aurre egiten dion beste bat aurkezteko pronto egon beharra dauka. Halaber, eztabaidalari trebeak erne-erne ibili behar du besteek erabilitako argudioak falaziak edo okerreko argudioak ote diren deskubritu eta argitzeko.

5.5.1 ARGUDIOAK DEFENDATZEN

Eztabaidarako taldeak eratuko ditugu.Taldeak txikiak izango dira, horrela beren artean errazago komunikatuko dira-eta. Talde bakoitzak jarrera bat hartu eta aurkeztuko du. Gerta liteke taldekideek ados ez egotea defendatu behar duteniritzia edo jarrerarekin, baina iritzi hori edozein dela ere, egokitu zaienaren alde egiten ikasi behar dutelakoan gaude.

Ikasleak, ordea, aldeztea tokatu zaien gai edo pentsamoldearekin identifikatzen badira, ariketaren arrakasta ziurtatuta daukagu,

ARIKETAK

Page 50: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

interesa pizten dien jardungaia landuz gero, gusturago lan egiten dute-eta. Hala ere –aurreko paragrafoan iradoki dugu–, gaia edozein dela ere, beren jarrerak kontrolatzen irakatsi behar diegu ikasle trebatzen hasi berriei. Ea ondorengo lerroetan azaltzen ditugun jarduerek zeregin horretan laguntzen diguten:

Ariketa honetarako, hiru mintzagai aukeratu ditugu: gazteria (lehena), kontsumoa (bigarrena) eta altzari-denda txikiak versus altzarien hipermerkatu erraldoiak (hirugarrena). Ikus ditzagun zer proposatzen dugun gai bakoitza lantzeko:

Gazteriaz jarduten hasita, oraingo gazteen eta garai bateko gazteen (egungo helduak) arteko konparazioa da maiz-maiz entzuten dugun hizpideetariko bat. Gaztaroa –gaztetasuna bera– publizitate eta telebistan erabiltzen den ikono nagusia dugu gaur egun. Horren harira, esan dezagun aspalditxo ohartu ginela helduak gazte-itxura edukitzera behartzen dituen gizarte batean bizi garela. Baina, gogoeta horiek alde batera utzita, kontua da, adin batetik aurrera, beherago erakusten ditugun baieztapen edo argudioak entzun ditzakegula pertsona nagusi askoren ahotan.

Nagusien argudioak: a) Gazteek modu zehatz batez egiten dute berba.b) Gazteak modu zehatz batez janzten dira.c) Gazteek modu zehatz batez jokatzen dute.d) Pierzingak, arrakadak, kate-orratzak, kolorezko ileak eta

abar erabiltzen dituzte.e) Gazteak eroso bizi dira 30 urterekin gurasoen etxean .f) Edan eta drogatu besterik ez dute egiten.g) Taldeka ibiltzen dira.

Gazteek ere, bere aldetik, badute zer esan ugari helduen jokaeraz:

Gazteen argudioak:

a) Nagusiek janzkeraren bitartez (Chanel, Lacoste…) adierazten dute zein gizataldetakoak diren. b) Helduek orrazkera bereziak erabiltzen dituzte.c) Nagusiak sekula ez dira solidarioak izan, eta gero guri leporatzen digute elkartasunik eza.d) Etxebizitza ordaintzeko, soldataren % 80 erabili behar badute, gazteak behartuta daude gurasoen etxean bizitzerae) Nagusien droga-gastuak gureak baino handiagoak dira.f) Nagusiak, batuz gero, pertsona bat akabatzeraino irits litezke.

Page 51: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Lehenago esan bezala, kontsumoa da eztabaida lantzeko hautatu dugun bigarren gaia. Gai hau nahiko polemiko gertatu ohi da: guztiok, nagusi eta gazte, kontsumo gizartean bizi gara, eta denok, heldu eta nerabe, gaiari buruz teorizatzeko eta gaiak dituen inplikazioaz jabetzeko gauza gara.

Kontsumoren aldeko argudioak:

a) Ekonomia berpizteko kontsumitu behar dugu.b) Zertarako da dirua, gastatzeko ez bada?, bestela ez genuke lanik egingo.c) Nahiz eta kontrakoa esaten dugun, guztioi gustatzen zaigu kontsumitzea?c) Kontsumitu ostean, hobeto sentitzen gara.

Kontsumoren kontrako argudioak:

a) Kontsumoak planeta hondatuko du. b) Bizitzan lana ez da eginkizun bakarra; gure kontsumoa mugatuz gero, ez genuke hainbeste lanik egin beharko.c) Gastatze aldera gastatzea ez da egokia, kontsumoa esklabotza bihurtzen baita.d) Dirua galtzen dugu.Ariketa amaitzeko, hirugarren gaia lantzeari ekingo diogu: altzari denda txikia ala altzari-hipermerkatua? Hona hemen batean zein bestean erosteko aldeko eta kontrako argudioak:

Denda txikiak (betikoak):

a) Garestixeagoak dira, baina gehiago irauten dute.b) Dendakoek berek muntatzen dizkizute altzariak; beraz,

erosoagoak dira bezeroontzat.c) Altzarietan espezialistak dira; hori dela eta, askoz hobeak dira

zeregin horretan.d) Betiko jeneroa erosiz gero, betiko dela ziurtatzen dugu, hori ez

baita hain erraz modaz pasatzen.

Hipermerkatu handiak:

a) Merkeagoa da eta produktu-eskaintza eta aukera handia dago.b) Erosi eta berehala eraman dezakegu altzaria etxera.c) Guk geuk muntatzen dugu.d) Diseinua modernoagoa da, altzariak sarriago berrizta ditzakegu.

5.5.2 EZTABAIDA EDO DEBATEAREN ESKEMA

Page 52: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Aurreko ariketan jorratu ditugun hiru gaiak euskarri hartuta, debate edo eztabaidaren eskema izan daitekeena proposatzen dugu. Horren adierazgarri, eskemari dagokion taula ageri da beheraxeago:

Argudiatzea Kontrako tesiak Erantzuna KonklusioaGaiaren aurkezpena

Kontrako tesia Argudio berria

Azalpena Lehen aurkeztutako argudiatzearen kontrako argudioak bilatu.

Falaziak aurkitu

ArgudiatzeaKonklusioa Adostutako

puntuak

5.5.3 MAHAI-INGURUAK, DEBATEAK ETA ELKARRIZKETAK EBALUATZEKO GALDERA SORTA (TXANTILOIA)

Ebaluatu taldearen jokabidea honako galdera hauei erantzunez eta bakoitzean 1etik 5era bitarteko puntuazioa emanez.

Taldeari buruzko galderak

1. Gaia interesgarria izan al da?2. Nahiko informazio bilatu al dute?3. Debate-gaiaren hariari eutsi al diote?4. Hitz egiteko txandak errespetatu al dira?5. Guztiek azaldu al dituzte beren deiak?6. Ideiak errepikatu al dituzte?7. Beste taldeetako solaskideekin atseginak izan al dira?8. Irainak saihetsi al dituzte?9. Kontrola galdu al dute?10. Eztabaidaren tonua egokia izan al da?11. Minduta sentiarazterainoko argudiorik aipatu al du inork?12. Kontrakoen iritziak onartu al dituzte?13. Errespetu osoz entzuten al dituzte besteen argudioak?

Page 53: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Moderatzaileari eta idazkariari buruzko galderak

14. Moderatzailea inpartziala izan al da kide guztiekin?15. Eztabaidagaia haritik kanpo egon denean, jakin al du gaia berbideratzen?16. Zerbait egin al du guztiek parte har zezaten?17. Idazkariak eskatu al die partaideei beren parte-hartzearen txostena pasatzeko?18. Idazkariak, eztabaida bukatzear zegoelarik, jarreren laburpena egin al du?19. Adostutako puntuen berri eman al du idazkariak?

Ikasleari buruzko galderak (atal hau partaide guztiekin egin beharrekoa da. Parte-hartzaile bakoitzari, bere izenaren ordez, zenbaki bat esleituko zaio)

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

20. Mezua argia al da?21. Mezuak ba al du kontraesanik?22. Ahoskera traketsa erabili al du?22. Abiadura egokia erabili al du?23. Ba al daki entzuten?24. Entzun beharrean, txutxu-mutxuka ibili al da?25. Interesaturik al dago besteen parte-hartzeetan?26. Besteena errespetuz entzuten al du?27. Bere iritzia ematean, norbait iraintzen edo txarto sentiarazten al du?28. Argudioak argiak al dira?29. Ba al daki gura duena esaten?30. Bere ideiak naturaltasunez adierazten al ditu?31. Erabiltzen duen lexikoa aberatsa al da?32. Erregistroa egokia al da?33. Bolumena egokia al da?34. Ba al dauka hizketarako erraztasunik?

Page 54: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

6 AZALPENEZKO DISKURTSOA EDO ESPOSIZIOA

Diskurtso mota hau usu aurkitzen dugu gure eguneroko bizitzan: eskolan, irakasle edo bestelako kide batekin berba egiten dugunean; telebistan, kazetari eta esatariek egiten dituzten aurkezpen edo albiste-narrazioetan...

Hitzaldia denean, azalpenak –azalpenezko diskurtsoak, alegia–, informazio teknikoa, historikoa, literarioa, edo beste edozein gai edo arazori buruzkoa ematen digu. Azalpenezko diskurtsoak era argi eta sinesgarrian osaturik egon behar du. Haren bitartez, gaiari buruz dakigun guztia esan dezakegu, baina ahaztu barik azalpenaren ezaugarri nagusiek argitasuna, objektibotasuna eta zehaztasuna izan behar dutela.

Gauzak hala, azalpen batean gure ideiak eta iritziak azaltzen hasiko bagina, geure ikuspegia, geure subjektibotasuna utziko genuke agerian. Horrek, noski, kalte egingo lioke esposizioaren bereizgarri den objektibotasunari, eta, ondorioz, ez genuke jadanik hitz egingo azalpenezko diskurtso soilaz, baizik eta argudiozko eta azalpenezko testuaz.

Bestalde, hartzailearen arabera, bi azalpenezko diskurtso mota bereizten ditugu: espezializatua eta dibulgaziozkoa. Diskurtso espezializatuan, eduki bereziko azalpenak ematen dira, zientziari eta teknologiari lotutakoak, kasu. Halakoetan, zer esanik ez, hartzaileak derrigor ezagutu behar dituen kontzeptuak eta hitzak erabiltzen ditu hizlariak.

Dibulgaziozko diskurtsoan, berriz, espezializatuan erabilitako gai berberak erabil ditzakegun arren, albora utzi behar ditugu teknizismoak eta adituen esku baino ez dauden azalbide sakonak. Hizlariak mezua entzuleria heterogeneo bati helarazi behar dio, ez berak adinako prestakuntza duen hartzaile multzo bati.

6.1 AZALPENEZKO DISKURTSOETAKO HIZKERA

Sintaxiari erreparaturik, begi-bistakoa da diskurtso hauetan esaldi asko eraikitzen ditugula, eta, horren ondorioz, eginahal handiak egin behar ditugula azalpenari darizkion perpaus guztiak lotzeko; hau da

Page 55: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

arretaz zaindu behar dugula testuaren kohesioa. Hala ere, ahozko diskurtsoak badu abantaila handia idatziaren aldean: hartzailea aurre-aurrean daukagula, eta nabaritu/haztatu dezakegula “zelan ari garen” entzuleen imintzioak hautemanda edo berei zuzen--zuzen galdetuta.

Lexikoari dagokionez, esan gabe doa termino bereziak erabiltzen direla gaian gaiko kontzeptuak argi eta anbiguotasun barik izendatzeko. Aditza jokatzeko erari begiratzen badiogu, hirugarren pertsonan jokatutako aditzerak dira nagusi, forma inpertsonalen erabilerak zientifikotasun-kutsua handitzen baitu. Nolanahi ere, ez dezagun ahantz gure klase eta hitzaldietan ezinbestekoa dugula hartzailea hurbil sentiaraztea, eta, horretarako, izen, izenordain eta deikiak noizbehinka erabiliz, entzuleak gure azalpenaren harira erakartzen saiatu behar dugula.

6.2 AZALPENEZKO DISKURTSOEN ANTOLAKUNTZA.

Diskurtsoa prestatu aurretik, hura nola antolatuko dugun ongi pentsatu behar dugu. Normalean, hiru ataletan banatzen dira azalpenezko diskurtsoak: sarrera, edukia eta ondorioa.

a) Sarrera: atal honetan aurkezten dugu gaia; bai eta azalpenaren zergatikoen eta helburuen berri ematen ere.

b) Edukia: - definizioak, enuntziatuak - deskribapenak - prozesu baten azalpena - sailkapenak - konparazioak - argudioak

- laburpenak - hipotesiak - emaitzen eztabaidak - eskemak, mapak, grafikoak…

c) Konklusioa: honetara ezkero, sarreran aurkeztutako tesia jaso, eta elementu berriztatzaileren baten laguntzaz frogatutzat ematen dugu.

Aurreko lerroetan aipatutakoak dira azalpenezko diskurtsoaren atalak; baina orain ikusiko dugu nola antolatu behar dugun diskurtsoa barne-egituraren arabera, eta, bidenabar, esposizio klase bakoitzari dagokion grafikoa emango dugu:

1) Diskurtso deduktiboa: ideia nagusia (tesia) hasierako paragrafoan edo paragrafoetan jarri ohi da, eta gero, adibideak aipatzen dira; hau da:

___________ ___________ = = =

Page 56: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

2) Diskurtso induktiboa: hasieran datuak, adibideak eta kasuak agertzen dira; eta bukaerako paragrafoa edo paragrafoetan, ideia nagusia edo tesia kokatzen da.

3) Egitura zirkularra: hasieran tesia agertzen da; horren ostean, adibideak; eta, amaieran, berriro aipatzen da tesia edo ideia nagusia.

4) Egitura paralelistikodun diskurtsoa: paraleloki aurkezten ditu egoera, gai, edo beste zerbaiten ezaugarriak. Adibidez, minbizia hizpide hartuta, lehen zutabean hainbat karzinomaren izenak ipin ditzakegu, eta ondoko zutabeetan mota bakoitzari dagozkion etiologia, ondorioak, terapiak... Horrela, azalpena egin orduko,

___________ ___________ = = =

= = = = ==___________ ___________

___________ ___________ = = = = ==___________ ___________

Page 57: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

minbizi mota bakoitzaz hitz egingo dugu eskemako lerro horizontalaren arabera.

5) Egitura enumeratiboko diskurtsoa: aurreko diskurtso motan ez bezala, enumeratiboan gertaera, ideia, edo gauza bakoitzaren ezaugarri guztien berri ematen dugu deskribapen osoa eratu arte. Prozesu bera errepikatu beharko genuke gertaera, ideia edo gauza guztiak azaldu arte.

6) Egitura sekuentzialeko diskurtsoa: kronologikoki antolatuta dauden elementuak azaltzen ditu. Mota horretako diskurtsoak narrazio modukoak izaten dira, gehienbat. Eskola-liburuetan topatzen ditugun testu asko diskurtso sekuentzial gisa daude apailatuta; baita irrati-telebistakoak eta tresnak erabiltzeko argibide edo jarraibideak dakartzaten testuak ere.

7) Egitura konparatiboaz baliatzen diren diskurtsoak: mota honetako diskurtsoak parte bi ditu. Lehenengo partean, hizlariak arazoa azaltzen du; eta bigarrenean, konparatzen denaren berri ematen du.

___________:::::::::::::::_________::::::::::::::________:::::::::::::::___________:::::::::::::::_________::::::::::::::________::::::::::::::::___________:::::::::::::::_________::::::::::::::________::::::::::::::::___________:::::::::::::::_________::::::::::::::________::::::::::::::::___________:::::::::::::::_________::::::::::::::________::::::::::::::::___________:::::::::::::::_________::::::::::::::________:::::::::::::::

--------------- ------------------------------ ------------------------------ ------------------------------ ------------------------------ ------------------------------ ---------------

++++++ ----------++++++ ----------++++++ ----------

Page 58: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

8) Kausa-ondorioa egitura duen diskurtsoa: horren bidez, diskurtso-egileak gertakari edo egoera batean antzematen diren kausa-ondorio erlazioak aztertzen ditu.

6.2.1 IDATZITIK AHOZKORA ADIBIDEA ETA ARIKETA

Honako lerro hauetan ematen dugun azalpenezko testuan diskurtso idatziaren eta hitzezkoaren arteko diferentzia ikusten ahaleginduko gara; hau da, saiatuko gara agerian uzten zer alde dagoen idatzizko azalpenetik ahozkora. Irakurri arreta handiz bi testuok, eta egin itzazu amaieran agintzen dizkizugun lanak:

Pluton testua, idatziz emanda

Eguzkitik urrunen dagoen planeta da Pluton, eta horrek bihurtzen du hain berezi, Eguzkitik 5.790 miloi kilometro ingurura egoteak, alegia. Garbi dago baten batek egon behar zuela urrunen; eta horixe da, hain zuzen, Pluton.

Baina gaia ez da horrenbestez amaitzen. Plutonek baditu gainerako planetetatik nabarmentzen dituen ezaugarriak, eta horregatik erakartzen du astronomoen arreta. Hona hemen haren berezitasun batzuk:

1) Plutonek planeta nagusiek baino orbita eliptikoagoa du. Zirkunferentzia perfektuak zeroko eszentrikotasuna du. Lurraren orbita, duen eszentrikotasuna 0,017koa besterik

++++++ ----------++++++ ----------++++++ ----------

++++++ ++++++ ++++++ ++++++ ++++++ ++

Page 59: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

ez denez, ia zirkulartzat har dezakegu. Plutonen eszentrikotasuna, aldiz, 0,25ekoa da.

2) PlutoneK planeta nagusiek baino orbita markatuago du. Planeta guztiak euren orbiten barruan Eguzkiaren alde berean lerrokatuko bagenitu, denak, gutxi-asko, lerro zuzena osatuz kokatuko lirateke.

3) Pluton alde batera utzita, gainerako zortzi planetak bi taldetan sailkatzen dira: Eguzkitik gertuen daudenak, alde batetik, eta kanpoko lau planetak, bestetik. Sailkapen horrek Pluton kanpoan uzten du.

Bertan 2 Argitaletxea: Zubia-Santillana

Ikus dezagun orain aurreko testu idatzi hori nola geldi litekeen ahoz emanda, klase edo eskola-saio arrunt batean:

Pluton testua, ahoz emanda

Badakizuenez, Eguzkitik urrunen dagoen planeta Pluton da. Horregatik da berezia; Eguzkitik, gutxi gorabehera, 6.000 kilometrora dagoelako.Beste planetekin konparatzen badugu, baditu ezaugarri propio batzuk. Horrek zera esan nahi du: besteetatik ezberdina delako piztu

duela astronomoen arreta. Planeta horren berezitasunak hauexek dira:

a) Planeta nagusiekin konparatuta, orbita eliptikoagoa du. Esan behar dugu, zirkunferentzia perfektuak 0ko eszentrikotasuna duela; adibidez, Lurraren orbitak duen eszentrikotasuna 0,017koa baino ez da. Plutonen eszentrikotasuna, aldiz, 0,25ekoa da, eta, ondorioz, haren orbita eliptikoagoa da.

Honetara ezkero, marrazki batzuk egingo genituzke arbelean:

Zirkunferentzia perfektua Lurra Pluton

Page 60: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

b) Plutonek planeta nagusiek baino orbita markatuagoa du. Planeta guztiak, beren orbita barruan eguzkiaren alde berean lerrokatuko bagenitu, ia denak lerro zuzena osatuz kokatuko lirateke.

C) Pluton alde batera utzita, gainerako zortzi planetak bi taldetan sailkatzen dira; alde batetik, Eguzkitik gertu daudenak, eta, bestetik, kanpoko lau planetak. Sailkapen horrek Pluton kanpoan uzten du

Aurreko testuak irakurri eta aztertu ondoren, bilatu eta azpimarratu haien arteko ezberdintasunak, gero taldekideei jakinarazteko.

Lerro hauen ondotik datorren testua (Itsasoko belarra) adi-adi irakurri ostean, molda eta presta ezazu ahoz azaltzeko.

Itsasoko belarra

Belarra, mendian ez ezik,itsasoan ere badago. Horixe da, bada, gorbelen edo algen kasua. Ekaitzak itsasoan jotzen duenean,

ARIKETAK

Page 61: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

olatuek gorbel mordoa eramaten dute hondartzetaraino. Ur-kolpeak harkaitzetatik eta sakonera gutxiko itsas hondotik erauzten ditu, eta gero, urazalean geratzen dira, harik eta ur korronteek kostaldera hurbiltzen dituzten arte. Gorbelak itsas behiek jaten dituzte, baina gizakiok ere aspalditxotik erreparatu diegu belar igerilari horiei. Asiako itsasaldeko herrialdeetan eta Ozeanian, ehun gorbel motatik gora jaten dira. Janari moduan, txinatar eta japoniar sukaldaritzek zabaldu dituzte, gehienbat. Horrez gainera, beste hainbat erabilera dituzte gorbelek: ongarri gisa, pentsu moduan, farmazian eta kosmetikan, eta baita koloratzaile legez tindu eta pinturak egiteko ere. Bertan 2 Argitaletxea: Zubia-Santillana

6.3 AZALPENEZKO DISKURTSOAREN ANTOLATZAILEAK

Segitu aurretik, azalpenezko diskurtsoak berezko eta ezinbesteko dituen elementu batzuei buruz hitz egin behar dugu: antolatzaileak. Izan ere, gorabehera edo garrantzi handiko atalak dira antolatzaile edo lokailuak, horien bitartez paragrafoak behar bezala loturik, kohesioa ematen baitiogu darabilgun diskurtsoari.

Paragrafo honen ondoren, taula batean bilduta jarri dugu lokailu edo antolatzaile erabilienen zerrenda. Bertan, lokailuok multzokatuta ageri dira beren izaeraren eta betetzen duten funtzioaren arabera. Horretaz gainera, labur-labur azaltzen dugu funtzio edo eginkizun hori zertan den.

Diskurtsoaren antolatzaileak

Zein Zertarako Antolatzaile motaHasteko, gero, ostean, ondoren, lehenengoz, bigarrenik, azkenik…

Azalpenaren ordena markatzen dute.

Ordenaren marka.

Aitzitik, berriz, aldiz, ostera, ordea, ordez, beharrean, baizik, guztiarekin ere, baina, hala ere, hala eta guztiz ere, edonola ere, dena

Ideiak kontrajartzen dituzte.

Aurkaritzakoak.

Page 62: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

den , dena dela, ba…ere, -ta ere, -(r)ik ere…Aurretik, baino lehen, -t(z)erako(an), eta laster, eta berehala, bezain laster, bezain azkar, orduko, -(e)nerako, -(e)neko, -(e)nean, -t(z)ean, -t(z)eaz batera, -(e)la, -(e)n artean, -(e)n bitartean, ondoren, ostean, eta gero,…barru, -takoan, -(e)nez gero, -(e)netik…

Erlazio kronologikoak adierazten dituzte.

Denborazkoak

gainera, halaber, eta, era berean, baita ere, ere bai, ere, ezta ere, ere ez, ez ezik ere, alde batetik, bestetik…

Ideiak lotzen dituzte. Ideiak gehitzekoak

Adibidez, esate baterako, besteak beste, hala nola, kasu, esaterako….

Aurrean esandakoari, adibidea ematen dio.

Adibideak emateko

Hau da, hots, bestela esanda, beste modu batean esanda, alegia, hain zuzen ere…

Kontzeptu baten esanahia argitzen dute.

Birformulatzekoak

-elako, -(e)nez gero, -(e)la eta, bait-, eta, zeren, -t(z)eagatik, izan ere, beraz, bada, horregatik, hori dela eta, ondorioz, hortaz, azken batean.

Zerbaiten kausak edo arrazoiak eta haiek eragindako ondorioak erlazionatzen dituzte.

Kausa-ondorioak

Page 63: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

6.3.1 TESTUAK LANTZEN

Antolatzaileak-eta baliatuta, moldatu zeure erara honako azalpenezko testu hau, eta utzi prest klasearen aurrean, buruz, hitzez azaltzeko. Bentosa jartzeko, lehenbizi zapaldu egiten da paretaren kontra. Horrela bentosaren barruan zegoen aire gehiena ateratzea lortzen dugu. Baina gomazkoa izaten denez, elastikoa da, eta, berez, lehengo forma hartzeko joera du Hortaz, barruan geratu den airearen bolumena handitu egiten da, eta presioa gutxitu. Ereduaren bidez azaltzeko, bolumena handitzean korpuskuluek talka gutxiago egingo dutela esango genuke. Haren ondorioz, bentosaren kanpoko aireak egiten duen presioa barruko aireak egiten duena baino handiagoa da, eta presio-desberdintasun horrek paretaren kontra itsasten du bentosa. Askatu nahi badugu, indarra (eta presioa, beraz) kanporantz eginez presio-desberdintasun hori gainditu behar dugu. Bentosak funtziona dezan, beharrezkoa da pareta leuna izatea, bentosa barrura airerik ez sartzeko eta barruko presioa kanpokoa baino txikiagoa izan dadin. Pareta latza denean edo zimurdurak dauzkanean, ezin izaten da bertan bentosarik jarri, airea sartzen delako eta kanpoko eta barruko presioak berdindu egiten direlako.

Natur ZientziakArgitaletxea: Erein.

6.3.2 TESTUAK LANTZEN II

Beharrezkoa den ohitura testua irakurri ondoren, aztertu bost paragrafoak bukaeran egiten diren galderei erantzunda.

ErIaxatzen garenean, nerbio-sistemak ohi baino maila apalagoan egiten du lan. Beraz, gure eguneroko bizitzako estutasunei oreka osasuntsu bat lortzeko bide garrantzitsua da erlaxazioa. Gaur egun, erlaxazioa lantzeko, teknika ugari garatu dira: muskular progresiboa, pasiboa, bistaratzea, eta, psikologiatik kanpo, yoga, tai-txia... Bakoitzak bere erabilera zehatza dauka, baina orokorrean, teknika baino garrantzitsuago den zerbait dago: irmotasuna. 10-20 minutuko erlaxazio saioak egin behar dira, egunero. Hobekuntza lortzeko, kirolean entrenamendua behar dugun moduan, erlaxazioan irmotasuna behar dugu.

Oso erraz egiten da, gainera: begiak itxi, eta pentsatu birikak eta sabela eskusoinu moduko bat direla. Haizea suabe-suabe hartuko dugu, sudurretik, hauspoa bete arte. Beteta dagonean, bat-bi-hiru zenbatu. Orduan, ahotik botako dugu haizea, poliki-poliki, hauspoa hustu arte. Hauspoa bete eta beste hamar aldiz egin hori. Begiak itxita edukitzearekin bakarrik erlaxatu gaitezke. Garunak horretarako uhin batzuk sortzen ditu.

Hona hemen beste erlaxazio teknika erraz bat: begiak itxita, imajina zuen gustuko leku, oroitzapen edo bidaia bat. Gogoratu orduko xehetasunak: zaratak, ahotsak, koloreak, ukitutako gauzak eta abar. Erabili zentzumen guztiak, poliki-poliki ikusten duzun eszenatoki hori dastatzeko.

Bide bat edo bestea erabili, gogoratu egunero-egunero eginda erlaxazio hori sakonagoa izango dela. Halaber, erraztasun handiagoa lortuko dugu edozein lekutan edo unean lasaitzeko. Horixe da gakoa.

ARIKETAK

Page 64: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Erlaxazioa asko erabiltzen da. Asko laguntzen du antsietate kasuetan, fobiak edo beldurrak lantzeko eta depresio batzuetan. Gaur aipatu dizkizuedan teknikak, osasungarriak ez ezik, ludikoak ere izan daitezke. (Arantza Quecedo, BERRIA)

1) Non agertzen da tesia?2) Zein da testuaren egitura? Azal ezazu.3) Zein dira artikuluaren paragrafoak?4) Antolatzaile egokiak aukeratu (ondoren, baizik, besteak beste, horregatik eta abar) honako esaldi hauek lotzeko: a) Lehenengo, begiak itxi/ haizea xuabe-xuabe sudurretik hartuko dugu. b) Estresak kalte egiten dit/ Erlaxazioak lasaitzen laguntzen dit. c) Erlaxazioa lagungarri bikaina da antsietatearen kontra/ Maiz erabiltzen da fobiak-eta tratatzeko terapietan. d) Erlaxazioa lortzeko, hainbat teknika daude/ Pasiboa, muskular progresiboa...

6.3.3 HITZALDITXOA

Edozein irakasgaitako gaia prestatu hamabost minutuko hitzalditxoa egiteko. Ariketa honetan, orain arte azaldutako guztia kontuan hartu beharko duzu, baina diskurtsoaren antolatzaileekin lan egin beharko duzu, batik bat. Bide batez, ez ahaztu, hitzaldia egin aurretik, eskema edo gidoia osatzea komeni zaizula.

6.4 AZALPENEZKO DISKURTSOAK EBALUATZEKO TXANTILOIA

1. Egokia izan al da diskurtsoen planifikazioa?2. Era egokian aurkeztu al ditu ideiak?3. Kontuan hartu al du hartzailea?4. Komunikazio-egoerari ondo egokitzen zaion erregistroa erabili al

du?5. Progresio tematikoa ba al du diskurtsoak?6. Hizkera bizia eta jatorra erabili al du?7. Esaldiak ondo kohesionatuta al daude?8. Lexiko aberatsa erabili al du?9. Antolatzaileak behar bezala erabili al ditu?10. Egin al du zuzentasunari dagokion akatsik (aditzak,

perpausak)?

ARIKETAK

Page 65: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

11. Behar zenean, dramatizaziorik eta tonu-aldaketarik egin al du?

12. Azalpenezko testua ondo ikasia al zeukan? Irakurri behar izan al du?

13. Elkarketa fonetiko egokiak egin al ditu?14. Gaiaren zentzu globala adierazteko gai izan al da?

7. IRAKURTZEA ETA IRAKURTZEKO ERAK

Esan beharrik ez dago esku artean darabilgun gaiaren azalpen osoak luze joko lukeela oraindik, baina, helmuga hurbilago jarri dugunez, amaitu beharra dugu dagoeneko. Hala ere, ez dugu lana bukatutzat eman nahi irakurtzearen inportantziari buruz mintzatu gabe. Beraz, eginkizun horretaz jardungo dugu lerro hauetatik aurrera.

Horiek horrela, gogora ekarri nahi dugu hainbat aldiz esan eta iradoki dugun kontu bat: askoz hobea da gidoi baten laguntzaz egindako hitzaldia, haren irakurketa soila baino. Dena dela, behin baino gehiagotan, nahitaezkoa izaten dugu zerbait jendaurrean goraki irakurtzea: bertsoak, ikasgai baten lerrokada batzuk, irratirako mezu edo albisteren bat, antzerki-rol baten hitzak, bikoizketa--lanen bateko testuak...

Goraki edo ozenki irakurtzen denean, bi egoera izan ohi ditugu:

Lehenengoan, norbaitek irakurtzen digu. Kasu horretan, esan gabe doa entzule guztiok –nork bere gaitasunak baititu– ez garela modu berean jabetzen irakurritakoaz. Testu batek dioena ondo ulertzeko, gutariko gehienok ahapeka edo isilik irakurri behar izaten dugu, geure garunari zail gertatzen baitzaio beste batek irakurritakoan kontzentratzea.

Bigarren egoera gu geu besterentzat irakurle jardutean gertatu ohi da. Kasu horretan, irakurlea bera da testuaren esanahian ezin kontzentraturik ibil daitekeena, bai urduri dagoelako, bai entzulea irakurritakoaz ongi jabetuko ote den kezkatuta dagoelako.

Bata izan edo bestea izan egoera, argi dago irakurlea nahiz entzulea kaltetuta irten daitezkeela, irakurgaiaren edukiaz behar bezala ohartzen ez badira. Zer egin, bada, ahots gora ondo irakurtzeko eta gaiari behar den moduan eta oharmenaz erreparatzeko? Ba al dago formula miragarririk?

Ez; berez ez dago formula magikorik gorago aipatu ditugun gaitzak sendatzeko. Izan ere, jakintzat ematen dugu gutariko bakoitzak bere erritmoa duela irakurritako testu bat prestatu eta ulertzeko, eta, erritmoa ez ezik, baita testu hori prestatu eta ulertzeko gaitasuna ere. Badira ordea, irakurtzeko teknika hobetzeko hainbat aholku edo gomendio, erabilgarri eta ezagun samarrak direnak.

Page 66: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Baina gomendio horien berri eman aurretik, gogora dezagun, berriro ere, norberaren erritmo eta gaitasunak gorabehera, ondo eta naturaltasunez egitekotan, garbi dagoela irakurgaia –edozein dela ere– aurretiaz prestatu eta moldatu behar dugula. Esanak esan, hona hemen iragarritako gomendioak, bi jardueratan txertatuak:

a) irakurraldi isilab) irakurraldi ozena

a)Irakurketa isila:

1) Idatzitakoa isilik irakurri.2) Berriz irakurri, eta ezagutzen ez ditugun hitzak azpimarratu.3) Zalantza guztiak argitu, idatzitakoa ondo ulertu arte.4) Perpaus nagusi eta menpekoen arteko harremanez jabetu.5) Ahoskerari dagozkion aldaketa fonetikoak markatu.6) Hitz korapiloatsuen doinua markatu.7) Etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasuna errespetatuta.8) Galdegaia azpimarratu, aditzarekin batera erabiltzeko.9) Puntuazioak adierazten dituen tonu-aldaketak markatu.

b) Irakurketa ozena:

1) Ozenki irakurri, eta topaturiko zailtasun guztiez jabetu2) Ahots gorako bigarren irakurketa egin, seinalatutako ohar guztiak kontuan harturik.3) Hirugarrenez, ozenki irakurri, baina, oraingoan, arkatz bat ahoan, ezpainen artean, zabaletara sartuta.4) Laugarren aldiz irakurri, ahots gora; oraingoan, testua deklamatuz. Antzerkiko testua balitz, beharrezkoa litzateke hainbat tonu probatzea, egokiena zein den erabaki arte. Testua irrati edo telebistako albistea bada, ordea, hobe dugu kutsu dramatikorik gabe entseatu eta irakurtzea.5) Hitzaldia edo diskurtsoa irakurtzen dugunean, ez ditzagun ahantz probasaioetan egindako markak eta oharrak. Orobat, kontuan har ditzagun paperik gabeko diskurtsoetarako landu eta ikasitako aholku guztiak: begirada, tonu-aldaketak, intonazioa, keinuen garrantzia, gorputzaren mintzaira...

7.1 ARIKETA

Behin aholkuen berri emanda, praktikara jo beharra daukagu. Horretarako, zorionez, ez dugu inongo problemarik izango, ugari baitira ereduzko testu idatziak. Guk, halere, irakurketan trebatzeko, hautalana egin eta hiru literatura generoetatik testu bana proposatzen dugu ondoko lerrootan: antzerki-lantxo bat, olerki bat, eta narrazio labur bat.

a) narrazioa: Lezio txiki bat plagioari buruz (Bernardo Atxaga)

Page 67: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Lezio Ttiki Bat Plagioari Buruz. · .. Bertako lehen letra Aitzin-solasaren A larria delarik. Obabakoak izenarekin argitaratuko zen liburua bukatzen ari nintzen, eta

gogora etorri zitzaidan, buruaren zirrikitu gorde eta ahaztu batetik aldeginda bezala, aspaldi batean, hamar urte lehenago edo, irrati elkarrizketa batean izandako ateraldia.

-Zure iritziz, zer egin beharko litzateke euskal literatura indartzeko? Itzulpenari ekin, edo zer? -galdetu zidan irratiko kazetariak gure saioaren azken aldera.

Galdera, bistan da, euskal idazle bati noiznahi egiten dioten horietakoa zen, eta aspertuxea orduan bertan ere halako kontuekin, aspertuxea beti estereotiposferan mugitu beharraz, joan egin zitzaidan taxuz erantzuteko gogoa, eta txorakeria batekin ateratzea erabaki nuen, esanez:

-Inondik ere ez. Itzulpenak eman dezake laguntzarik, baina ezin da bide nagusia izan. Euskal literatura indartzeko bide nagusia plajioa da. Plajioarekin egingo dugu aurrera, ala ez dugu egingo. Kazetariak, elkarrizketa horietan maiz gertatzen den bezala, ez zion hariari jarraitu, eta nik neronek ere aIde batera utzi nuen erantzun hura. Bazen zertan pentsatu, baziren funts handiagoko gaiak ikusmiran. Eta halaxe geratu zen kontua.

b) antzerki-lana: Haritzaren azalera zehatza (Aristides Vargas)

c) olerkia: Zu gabe (Joseba Sarrionaindia)

Oharra: a), b) eta c) testuak lan honen bukaeran ematen ditugu.

7.2 IRAKURKETA BALIOESTEKO TXANTILOIA

Irakurketa landu ondoren, lortu dugun emaitza balioetsi behar dugu, eta, horretarako, hona hemen parte-hartzaile bakoitzaren jarduna ebaluatzeko txantiloia:

1) Entzuleak arretaz jarraitu al du irakurraldia?2) Besteren irakurraldiak amaitutakoan, parte hartu al du balioespen-saioan iritziak azalduz, akatsez ohartaraziz, aholkuak emanez...3) Hitzak ondo ahoskatu al ditu?4) Hitz ulergaitzak ere ondo ebaki al ditu?5) Behar zenean, aldatu al du irakurketaren erritmoa?6) Ahotsaren bolumena egokia izan al da?7) Errespetatu al ditu puntuazio-markak?8) Intonazio egokia erabili al du?9) Behar zenean, intonazioa aldatuz joan al da?10) Gogoz eta adierazkortasunez irakurri al du? 11) Oro har, egokiro parte hartu al du?

a

Page 68: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

SAIOAK GALDUTA DAGOEN EMAKUME BATEKIN EGINGO DU TOPO UMEA: Arraroa da. Hainbeste tren hartu ditut gaur, ez baita itzultzeko ze tren hartu behar dudan ... euria hemen, ezta? Saioa: Zer esan duzu?Emakumea: Ezer ez.Saioa: Norabait zoaz?Emakumea: IparraldeaSaioa: Uste dut hemen dela iparraldeaEmakumea: Baina ni iparraldeko muturrera noa.Saioa: Ez dut ulertzen…Emakumea: Ezta nik ere… nola arraio galdu ote naiz?Saioa: Mapa bat . Baduzu maparik? Marraz betetako mapatxo horietako batEmakumea: Bai, baina ez dut ulertzen… (Mapa handi bat atereaz) Begira…Saioa: Txantxa da?Emakumea: Ez, mapa bat da.Saioa: Ez da barregarria.Emakumea: Zer?Saioa: “Begira”, ez da barregarria.Emakumea: Ni mapari buruz ari nintzen, begira.Saioa: Ez da barregarria , esan dizut.Emakumea: Berriro hasiko gara, ados?Saioa: Bai, berriro hasiko gara, baina ez esan “begira”, eta ez galdetu “ikusi duzu”?, eta ez oihu egin: begira nahi baduzu baserria…!”Emakumea: UkituSaioa: Zer?Emakumea: Saioa: Lasai zaitez, aztertu dezagun hobeto mapa hau…: Saioa: Ukitu bai, ukitu esan daiteke.Emakumea:Orduña , ukitu.Emakumea: Bai…Saioa: Zu hemen zaude.Emakumea: Bai.Saioa: Eta hona iritsi nahi duzu.Emakumea:Bai.Saioa: Bidezidor hau hartu behar duzu, hemendik, eta kitto.Emakumea: Ezinezkoa.Saioa: Ezinezkoa?Emakumea:Industria gune bat da:Saioa: Orduña, har ezazu beste bidezidor hau…Emakumea: Ezinezkoa.Saioa: Ezinezkoa?Emakumea: autopista gehiegi.Saioa: Eta , hemendik?Emakumea: Mendiak…Saioa: Hemendik?

b

Page 69: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Saioa: Ba, orduan, eseri eta egon zain.Emakumea: Zeren zain?Saioa: Hegoak hazteko zain, Matias antzarari bezala, oztopo guztien gainetik hegan egiteko eta gero hiltzeko, Matias antzara bezala.Emakumea: Aizu… eta hau guztia tonu konstruktiboan diozu?Saioa : Ez dakit…Emakumea: Patata-tortilla bokadilo bat jatera gonbidatu behar zintudan, baina oraindik ez dakit…Saioa: Hori ere ez zait oso konstruktiboa iruditzen…Emakumea: Nahastu egiten nau zurekin hitz egiteak, uste dut ez nukeela zurekin hitz egin behar, are gehiago, ez dut gehiago zurekin hitz egiteko gogorik.Saioa: Ez, ba, hitz egin, egon, baina ez hitzik esan… utziko didazu aurpegia ukitzen?Emakumea: Bai.Saioa: Mapa bat da…Emakumea: Patata-tortilla bokadilo bat jatera gonbidatu behar zintudan, baina oraindik ez dakit…Saioa: Hori ere ez zait oso konstruktiboa iruditzen…Emakumea: Nahastu egiten nau zurekin hitz egiteak, uste dut ez nukeela zurekin hitz egin behar, are gehiago, ez dut gehiago zurekin hitz egiteko gogorik.Saioa: Ez, ba, hitz egin, egon, baina ez hitzik esan…utziko didazu aurpegia ukitzen?Emakumea: Bai.Saioa: Mapa bat da…

SAIOAK GALDUTA DAGOEN EMAKUME BATEKIN EGINGO DU TOPO UMEA: Arraroa da. Hainbeste tren hartu ditut gaur, ez baita itzultzeko ze tren hartu behar dudan ... euria hemen, ezta? Saioa: Zer esan duzu?Emakumea: Ezer ez.Saioa: Norabait zoaz?Emakumea: IparraldeaSaioa: Uste dut hemen dela iparraldeaEmakumea: Baina ni iparraldeko muturrera noa.Saioa: Ez dut ulertzen…Emakumea: Ezta nik ere… nola arraio galdu ote naiz?Saioa: Mapa bat . Baduzu maparik? Marraz betetako mapatxo horietako batEmakumea: Bai, baina ez dut ulertzen… (Mapa handi bat atereaz) Begira…Saioa: Txantxa da?Emakumea: Ez, mapa bat da.Saioa: Ez da barregarria.Emakumea: Zer?Saioa: “Begira”, ez da barregarria.Emakumea: Ni mapari buruz ari nintzen, begira.Saioa: Ez da barregarria , esan dizut.Emakumea: Berriro hasiko gara, ados?Saioa: Bai, berriro hasiko gara, baina ez esan “begira”, eta ez galdetu “ikusi duzu”?, eta ez oihu egin: begira nahi baduzu baserria…!”Emakumea: UkituSaioa: Zer?Emakumea: Saioa: Lasai zaitez, aztertu dezagun hobeto mapa hau…: Saioa: Ukitu bai, ukitu esan daiteke.Emakumea:Orduña , ukitu.Emakumea: Bai…Saioa: Zu hemen zaude.Emakumea: Bai.Saioa: Eta hona iritsi nahi duzu.Emakumea:Bai.Saioa: Bidezidor hau hartu behar duzu, hemendik, eta kitto.Emakumea: Ezinezkoa.Saioa: Ezinezkoa?Emakumea:Industria gune bat da:Saioa: Orduña, har ezazu beste bidezidor hau…Emakumea: Ezinezkoa.Saioa: Ezinezkoa?Emakumea: autopista gehiegi.Saioa: Eta , hemendik?Emakumea: Mendiak…Saioa: Hemendik?

Page 70: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

Zu gabeZu gabe bakazioen ondoren lanera itzultzea lirateke goiz guziak,Zu gabe ez nuke East Lanes kaleko usaina jasan ahal izango, Zu gabe Mersey ibaia zeharkatzen duten ontzi fantasmak

gorpezur eskifaiarekin joango lirateke, Zu gabe zoriontsu sentituko nintzateke beharbada eta diru

eta asti gehiago nuke eta zereginik ez, Zu gabe hilik sonutako poemak besteren atean utzi

beharko nituzke paper marroian bildurik, Zu gabe ez legoke sekula saltxitxa ogitartekoei botatzeko saltsarik, Zu gabe erakustokietako plastikozko loreak ez lirateke

erakustokiko plastikozko loreak besterik, Zu gabe tren. istripuetako hondakinen artean bilatzen

pasatuko nuke uda haserre, Zu gabe hegazti zuriak ene koadroetatik askatu eta hegatsez

eta odola dariela abiatuko lirateke gauean galtzera, Zu gabe sagar berdeak ez lirateke gehiago zapore berdekoak, Zu gabe amek ez lieke umeei meriendatu ondoren

kalean jolasten utziko, Zu gabe munduko musikariek ahaztu egingo lukete blues jotzen, Zu gabe denontzat zabalik egongo lirateke berriro tabernak, Zu gabe Sunday T nnes kazetaren koloretako suplementoa

zuri-beltzean argitaratuko litzateke, Zu gabe koronel indiferenteek besaburuak altxatu eta

botoia sakatuko lukete, Zu gabe ez lituzkete berriz aldatuko Piccadilly jardinetako loreak, Zu gabe Clark Kent hark ez luke Superman bihurtzen jakingo, Zu gabe Gosari Eguzkitsua ez litzateke arto

kruxpetena besterik izango, Zu gabe ez legoke kolorerik Kolore Magikoen Koadernoetan, Zu gabe Mahleren 8. Sinfonia kaleko musikariek

etxe erorietan joko lukete soilik, Zu gabe, ahantzi egingo lukete patata poltsetara gatza jaurtitzea, Zu gabe curry hautsa edukitzea legea haustea litzateke

200 liberako isunez edo bi hileko kartzelez ordaintzekoa, ¡Zu gabe insurrekzioen aurkako polizia kaletxo lasaietan bilduko da,Zu gabe direkzio bakarrekoak lirateke kale guziak

baina alderantzizko direkziokoak, Zu gabe edozeinekin borroka egin eta gero gauon

musu batekin agurtu beharko genuke, Zu gabe lehenengo martetarra lurreratu eta bueltan

joango litzateke berehala, Zu gabe ahaztu egingo litzateke eguraldia aldatu behar dela, Zu gabe itsuek zoritxarraren txilarra salduko lukete, Zu gabe, ez legoke paisaiarik/ ez es aziorik / ez etxerik, ez sukalderik / ez herri lasairik / ez kalatxoririk hondartzetan / ez haginik galtzadan/ ez gaurik /ez goizik/ez legoke hiririk ez herrialderik

C

Page 71: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

BIBLIOGRAFIA

BADIA, D. eta VILÁ, M.: Juegos de expresión oral y escrita, Graó, Barcelona, 1998

GARCIA, I.; VILÁ, M.; BADIA, D.eta LLOBERT, M.: Expresión oral, Alhambra Longman, Madrid,1995

SANZ, Glória: Comunicación efectiva en el aula, Graó (Barcelona), 2005

VILÁ, M. (Koordinatzailea); BALLESTEROS, C.; CASTELLÁ,J.M; CROS, A; GRAU, M. eta PALOU, J.: El discurso oral formal, Graó (Barcelona), 2005

GARZIA, Joxerra: Jendearen aurrean Hizlari, Alberdania, Irun, 2008

TestuakAGIRRE Txomin: Garoa

ARESTEGUI, E.: “ Ahizpa ttipia”, in Narrazioak eta olerkiak, Euskaltzaindia-BBK, Bilbao, 2004

ARTZE, J.A.: Ortzia lorez, lurra izarrez, Elkar, Donostia, 1997

ATXAGA, Bernardo: Groenlandiako lekzioa, Erein, 1998

ZENBAITEN ARTEAN: Bertan 2, Zubia Santillana, Madrid, 2005

Estitxu:“ Abortoaren legea“ (sarean)

MAIA, Jon: Apaizak Obeto, Elkar, Donostia, 2006

ZENBAITEN ARTEAN: Natur Zientziak D.B.H.4, Erein.

QUECEDO, Arantza: “Beharrezkoa den ohitura“ in Berria egunkaria

SARRIONANDIA, Joseba: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, Nafarroa 2006

VARGAS, Aristides: Haritzaren azalera zehatza, Artezblai, Bilbo, 2008

Page 72: KOMUNIKAZIO - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/27012012/1c/es-eu... · Web viewKristo ondorengo I. mendean, Oratoria irakasten hasi ziren Erromako eskoletan. Senekak, Errepublika

WEB GUNEAK

http://www.slideshare.net/cavetecanes/litteratura-latina-1157601

http://www.aixerrotabhi.net/eusk/curriculumat/latina_grekoa/litlat.pdf

www.buruxkak.org/pdf/159_LatinLiteraturarako.pdf

Erlajazioari dagokionez, hona hemenLIBURU BAT: http://www.kirolaeuskaraz.net/argitalpenak/dokumentuak/yogaerlajazioa.pdf

Testu bat arnasketaren inguruanhttp://maiderolaldesanchez.blogspot.com/2007/05/arnasketa-eta-erlajazioa.html

http://sites.google.com/site/zentratzen/