kaseteak interneten jarri ditu oiartzun irratiak … · 2016. 7. 7. · argia | 2016/07/10 43...

1
ARGIA | 2016/07/10 43 UMOREA KOMUNITATEA Sarean arrantzatua ARGIAko beteranoek pasa didate infor- mazioa. Txisteka-Misteka kaseteak sortu zirela 30 urte bete dira. “Txisteka-Miste- ka... 30 urte... Txisteak kasetetan graba- tuta, barre efektu eta guzti... Oraingoan ere sartu didate zaharkeriaren bat”, pentsatu dut. Baina gero hasi naiz ingu- ruan galdezka eta konturatu naiz gure generazioa ere barre franko egindakoa dela Kike Amonarrizen eta Joxe Ramon Galarragaren hitz-jolas eta txisteekin. Iraultza txiki bat izan zen euskal mun- duan argitalpen hura. Txisteak euskaraz kontatu eta barre egitea posible zela de- mostratu zuten. 1986an kaleratu ziren lehen bi kaseteak IZ diskoetxearekin, eta arrakasta ikusirik argitaratu zituz- ten hirugarren kasetea 1987an eta lau- garrena Gillermo Segurolaren laguntza- rekin 1989an. Helburua zen bildutako dirua ARGIA astekariarentzat izatea. EUTGko ikasle batzuk Susa aldizkaria- ren bueltan hasi ziren 1980 inguruan as- tekariko orri batzuk betetzen Titiriteroak izenarekin; horien artean Tere Irastor- tza, Iñaki Uria edo Kike Amonarriz bera. Umorezko saila, satirikoa... Eta Amona- rrizek egun batez zer idatzi oso ondo ez zekiela eta txisteak paperera pasatzea otu, eta handik hasi zen guztia. Irakurlea- ri gustatu eta bide horri jarraitu zitzaion. Ondoren etorri ziren txiste-afariak, eta horietako batean egin zuten topo Kike Amonarrizek eta Joxe Ramon Ga- larragak, biak txiste-kontari. Beste kide batzuekin batera afari eta jaialdietan ibili ondoren sortu zitzaien zuzeneko txisteak grabaziora pasatzea. Amasako elkartea hartu zuten eszenatoki, eta afa- ri baten bueltan botatako txiste eta alga- rekin prestatu zuten lehen grabazioa. On-line entzun edo deskargatzeko mo- duan jarri ditu oraintxe Oiartzun Irratiak lau kaseteak (www.oiartzunirratia.org). Baten bati entzun diot historian atzera egiteko balio duela, eta neurri batean hala da; txiste motak, tonua... Niri oroitarazten dit herri txikietako erantzun bizkorra, umorea, hitz-jolasa; eta batzuentzat agian antzianoa dena nik uste altxorra dela. n Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria TXISTEKA-MISTEKA KASETEAK INTERNETEN JARRI DITU OIARTZUN IRRATIAK Euskaraz egiten zen barre orain 30 urte ARGIAko kazetariak Zutik eñaut aiartzaguena 18 eguzkitzako sofokles 29 OIARTZUN IRRATIA

Upload: others

Post on 23-Aug-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: KASETEAK INTERNETEN JARRI DITU OIARTZUN IRRATIAK … · 2016. 7. 7. · ARGIA | 2016/07/10 43 UMOREA KOMUNITATEA Sarean arrantzatua ARGIAko beteranoek pasa didate infor-mazioa. Txisteka-Misteka

ARGIA | 2016/07/10 43

UMOREA KOMUNITATEA

Sarean arrantzatua

ARGIAko beteranoek pasa didate infor-mazioa. Txisteka-Misteka kaseteak sortu zirela 30 urte bete dira. “Txisteka-Miste-ka... 30 urte... Txisteak kasetetan graba-tuta, barre efektu eta guzti... Oraingoan ere sartu didate zaharkeriaren bat”, pentsatu dut. Baina gero hasi naiz ingu-ruan galdezka eta konturatu naiz gure generazioa ere barre franko egindakoa dela Kike Amonarrizen eta Joxe Ramon Galarragaren hitz-jolas eta txisteekin. Iraultza txiki bat izan zen euskal mun-duan argitalpen hura. Txisteak euskaraz kontatu eta barre egitea posible zela de-mostratu zuten. 1986an kaleratu ziren lehen bi kaseteak IZ diskoetxearekin, eta arrakasta ikusirik argitaratu zituz-ten hirugarren kasetea 1987an eta lau-garrena Gillermo Segurolaren laguntza-rekin 1989an. Helburua zen bildutako dirua ARGIA astekariarentzat izatea. EUTGko ikasle batzuk Susa aldizkaria-ren bueltan hasi ziren 1980 inguruan as-tekariko orri batzuk betetzen Titiriteroak izenarekin; horien artean Tere Irastor-

tza, Iñaki Uria edo Kike Amonarriz bera. Umorezko saila, satirikoa... Eta Amona-rrizek egun batez zer idatzi oso ondo ez zekiela eta txisteak paperera pasatzea otu, eta handik hasi zen guztia. Irakurlea-ri gustatu eta bide horri jarraitu zitzaion. Ondoren etorri ziren txiste-afariak, eta horietako batean egin zuten topo Kike Amonarrizek eta Joxe Ramon Ga-larragak, biak txiste-kontari. Beste kide batzuekin batera afari eta jaialdietan ibili ondoren sortu zitzaien zuzeneko txisteak grabaziora pasatzea. Amasako elkartea hartu zuten eszenatoki, eta afa-ri baten bueltan botatako txiste eta alga-rekin prestatu zuten lehen grabazioa. On-line entzun edo deskargatzeko mo-duan jarri ditu oraintxe Oiartzun Irratiak lau kaseteak (www.oiartzunirratia.org). Baten bati entzun diot historian atzera egiteko balio duela, eta neurri batean hala da; txiste motak, tonua... Niri oroitarazten dit herri txikietako erantzun bizkorra, umorea, hitz-jolasa; eta batzuentzat agian antzianoa dena nik uste altxorra dela. n

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria

TXISTEKA-MISTEKA KASETEAK INTERNETEN JARRI DITU OIARTZUN IRRATIAK

Euskaraz egiten zen barre orain 30 urte

ARGIAko kazetariak Zutik

eñaut aiartzaguena 18 eguzkitzako sofokles 29

OIARTZUN IRRATIA