kalaputxi 108

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 22-Mar-2016

241 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

TRANSCRIPT

Page 1: Kalaputxi 108
Page 2: Kalaputxi 108

Ondo p

asa

Malen jai

xak!

Page 3: Kalaputxi 108

Argitaratzailea: Karenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393

e-maila: [email protected]

[email protected]

Bloga: kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea: Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak:Iñigo Andonegi, Josu Ituarte

Tirada: 2.200 ale

Lege Gordailua: SS-787/01

ISSN: 1579-4792

Inprimategia: GERTU. Oñati

Banaketa: Kalaputxi

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Kalaputxik eskerrak eman nahi dizkizue aldizkari hau kaleratzea posible egin duzuen guztioi.

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Karenka 10

Gizartia 12

Argazkitan 14

Bertsuak 17

Kirola 18

Lan giruan 20

Kulturia 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26au

rk

ibid

ia

3

Anton Urreisti, berezko dohain baten jabe.

Udal berria martxan hasi da.

Kultura SailaHizkuntza Politikarako Sailordetza

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordea

Gipuzkoako Foru Aldundia

Larrua lantzeko artea; larrugintza.

Antonio Agirregomezkorta “Txartxa”

6

10

18

20

Page 4: Kalaputxi 108

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala ..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku) .......................................689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)..............................................630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak. . .

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Itsas etxea......................................................943 60 34 00Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta trasteak .....................................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 36 27Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Musika eskola ................................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Iberdrola ........................................................901 20 20 20Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTE BARRUKO EGUNETAN ZERBITZU BERRIA TXANBOLINGO ERROTONDAKO GELTOKITIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Page 5: Kalaputxi 108

iritzixaZ

euk E

san

5

gutunak

Azken asteetan jaso dugu Gipuzkoako Foru Aldundia-

ren foru Agindua hedabideentzako aurtengo diru-

laguntzak ebazten dituena. Ebazpen honetan ikusi

ahal izan dugu 2011n ere jaitsiera %25ekoa izango

da. Ondorioz hedabideek 2009an baino laguntza txi-

kiagoak jaso dituzte; batzuek %60tik gorako jaitsierak.

Berri txarra, dudarik gabe, euskarazko idatzizko

hedabide guztientzat. Euskarazko hedabideek argi

adierazi zioten iaz Gipuzkoako Aldundiari hartutako

erabakia oso larria eta ulertezina zela, garai ekonomi-

ko zailetan egoera gehiago okertzea zekarrelako. Hala

ere, aurten politika berari eutsi diote.

Zaila da ulertzea euskara lehentasunezko duen gober-

nu batek, garairik zailenetan laguntzak jaistea nola

erabakitzen duen. Zer dela eta, beste hainbat sektore-

tan laguntzak handitzen dira edo sortzen dira krisiari

aurre egiten laguntzeko, eta euskarazko hedabideekin

juxtu kontrako erabakia hartzen da? Hori da galdera,

eta hori da erantzun argirik jaso ez duena.

Euskarazko hedabide ez publikoek benetan sektore

garrantzitsua osatzen dute, eta eragin hirukoitza dute

euskal gizartean: informazio eskubidea bermatzen

laguntzen dute, euskararen normalizazioan eragiten

dute eta ekonomian eragiten dute lanpostuak sortuz

eta ekarpena eginez zerga bidez. Lehentasunezkoa jo-

tzen den sektore batean, ezin da onartu laguntzak

murriztea.

Egun hauetan osatu da gobernu berria Gipuzkoako

Foru Aldundian, eta politika hau aldatzeko aukera

ezinhobea du hurrengo urteetan. Euskarazko hedabide

ez publikoek prestasun osoa dute administrazioarekin

batera politika eraginkorrak adosteko, eta jarrera bera

adierazten ari den gobernu berriarekin akordioak

erdiestea da helburua. Hala bedi!

GFA, sektoretik analisia

242 IRIBARRE. ESKARRIKASKOEskarrikasko bihotz bihotzez eta talde guztiarenizenean aurreneko Maiatzak 22-an zuen iribarreagurearen ondoan jarri zenuten guztioi. Gure lanalibreki baloratuaz, aurrera egiteko aukera eta bul-tzada eman diguzuten guztioi. Gure hurrengo 4urteetako lana zor dizuegu.

Eskertu nahi dugu Mutrikuko herriari beste aukerabatzuk jarraituaz ere, gure proposamena errespe-tatu eta bermatzen utzi digulako.

Legealdi honetako gure erronka nagusiak zintzo-tasuna, herrigintza eta al den eta hobeen lan egi-

tea izango dira daukagun sinismenei uko egingabe. Gure gizarteak hainbat kezka dauzkaburuan (Bakea, Krisia, Langabezia, Osasuna…).Hala ere eta gure indar guztiarekin, gaixorik dago-en gure planeta honetan Ekologia lehen mailakolehentasuna izan behar duen elementu zeharka-tzailea dela erakusten saiatuko gara berriro ere.Sinesten dugu denborak arrazoia emango digula.

Mila esker Mutriku (BEREZIKI 242 AUSARTEI)GORA MUTRIKUARRAK, EMIAK ETA BESTIAK

MUTRIKUKO BERDEAK+INDEPENDIENTEAK

HERRI PLATAFORMA

Garbiñe Garagarza, Auro Ansorregi, Joakin Larrañaga,

Nekane Agirre, Nerea Arrizabalaga, Aitziber Andonegi.

Kalaputxi Herri aldizkariaren izenean

Page 6: Kalaputxi 108

6

Pu

ri -

pu

rix

an

Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondo-

ren, ekainaren 11n eratu zen udala eta

Alkate berria ere izendatu zen. Hilabete

beranduago, uztailaren 7an, legealdiko

lehenengo udalbatza burutu eta udala-

ren antolaketa berria erabaki zen. Aski

ezaguna denez, udalbatzaren konposi-

zio berria BILDUren 8 hautetsik, EAJren

4k eta B+i taldearen 1ek osatzen dute.

BATZORDEAK

Udal-hauteskundeetako kanpainan plazatutako-

ari jarraiki, udalaren jarduera honako batzorde-

etan banatzea proposatu zuen BILDUK eta udal-

batzak hala erabaki zuen. Hamar batzorde: Eus-

kara, Gazteria, Gobernazioa, Hirigintza, Inguru-

mena, Jendartea, Kirola, Kultura, Ogasuna, eta

Sozioekonomia. Batzorde informatzaileak izatea

baino, lanerako batzorde erabakitzaileak izatea

helburu jarrita.

Horietaz gain,

Gobernu batza-

rra eta Udal-

batza ere

egongo dira.

Hautetsien arteko batzarrak

izateaz haruntzago jo nahi du udal

gobernu berriak, eta herrian gai bakoitzean lan

egiteko eta ekarpenak egiteko gogoa eta nahia

duen edonork tokia izango du modu jarraituan

eta antolatuan parte hartzen badu. Herriak

denon beharra duela iritzita, ba-tzordekide

izango diren bost hautetsiek, arloko udal tekni-

kariek eta arloan zeresanik duten herritarrek

hartuko dute parte batzordeetan. Hori dela eta,

udal gobernutik dei bat egin nahi zaie herrita-

rrei, taldeetan antolatutakoei nahiz antolatu

gabeei, udal funtzionamendura arrimatzeko.

UDAL BERRIA

MARTXAN HASI DA

Page 7: Kalaputxi 108

Pu

ri-pu

rixan

7

AUZOAK

Baina herritarrei udal funtzionamendura arri-

matzeko deia egin ondoren, Alkateak adierazi

duenez, Udalak ere ariketa egingo du herriko

auzoetara ailegatzeko eta hango kezkak, propo-

samenak, arazoak eta beste jasotzeko. “Gurega-

na etortzeko zain egon gabe, gure ardura izan

beharko da auzoetara ailegatzea eta hango

nahiak eta beharrak jasotzea”. Laranga, Olatz,

Olabarrieta edo Galdona auzoak, Urazamendik

edo Pikupe, Entzuz edo Samikolla, auzo guztien

berri izan nahi du Udalak. “Geroko jardunak

antolatu eta planifikatu egin beharko dira eta

beharbada zaila izango da denetara ailegatzea,

baina entzun eta jaso guztienak egingo dira”.

KOMUNIKAZIOA

Udalaren jardueran herritar guztien parte har-

tzea bilatze horretan komunikazioak berebiziko

garrantzia izan behar duela irizten dio Udal

gobernu berriak. Horretarako baliabideak jarri

behar direla ere uste dute, teknologia berriak

baliatuz eta baliabide tradizionalak erabiliz, hel-

buru hartuta jendeari udala zertan diharduen

informatzea eta jendearen proposamenak uda-

lari helaraztea. Eta udalaren web orriaren ins-

trumentalizazioari ere garrantzia eman nahi

zaio, internet erabiliz, adibidez, hainbat eskabi-

de eta diru-transakzio egin ahal izateko.

PROZESUA ABIATUTA

Uztailaren 7ko udalbatzan Alkateak adierazi

zuenez, udala abiatu baino ez da egin, lau urte-

ko iraupena izango duen lehenengo prozesu

baten hasiera baino ez da. “Ez gara lau urtez

luzatuko legealdian nola jardun pentsatzen,

baina datozen hiruzpalau hilabeetan udal

ordezkaritza dugun alderdiok elkarrizketak

egingo ditugu adostasun programatikoak bila-

tzeko, eta metodologikoak ere bai, aurrerantze-

ko lan-ildoak adosteko. Geure burua behartuko

dugu 2012rako aurrekontuak prest daudenera-

ko elkarrizketa horiek ixtera, prozesuak lekarz-

keen ondorio eta guzti”. Alderdien arteko elka-

rrizketetatik lortuko diren ildo nagusiak eta lan

metodologia izango dira batzordeetako lanean

jarraituko direnak.

Hemendik eta urte bukaerara arte egindakoak

2012 urterako aurrekontuetan isladatuko direla

adierazi da, eta horien berri hurrengo batean

emateko aukera izango dela.

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

Uztailaren 7ko udalbatzak “Euskal Presoak

Euskal Herrira” aldarrikapenaren ikurra udale-

txeko balkoian eta udalbatza aretoan jartzea

erabaki zuen, egunero-egunero gogoan izan

dezagun helburuarekin. Hasi berria den aldipolitiko berrian jokamolde berriak abiapuntu

izango badira ere, aldarrikapen zaharrek ere

izan beharko dute presentzia gure paisajean.

Hautetsiek eta herritarrek elkarlaneanjardun beharko dute

herria aurrera ateratzeko

Page 8: Kalaputxi 108

Bi

hit

zeta

n

8

KOMIK IXA Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

Argazkiak:Iker Agirregomezkorta

OLATU BIDEZKO ENERGI PLANTA IRAILEAN BISITATU AHAL IZANGO DA

Olatuen bidez energia sortzen duen energia planta barrutikezagutzeko aukera edukiko dute herritarrek. Hala adierazidute Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) ordezkariek.Uztailaren 8an Patxi Lopez lehendakaria eta Martin GaritanoGipuzkoako Aldun nagusia izan ziren plantaren inaugurazio-an. Udal ordezkariak harreman instituzionalak bidera-tzekoerabili zuten inaugurazioa. Horretaz gain, energi plantahonek herriari ekar diezaizkiokeen onura-bideak lantzen aridira. Sare elektrikoari lotuta dagoen mota horretako ener-gi planta bakarra da herrikoa. Berdeak-Independenteak taldeak ez zuen ekitaldianparte hartu, besteak beste, “plantak ingurumenaren gai-

neko eraginen azterketa ez edukitzea” argudiatuz. EEEkoek adierazi dutenez, energia plantak sortzen duen zarata herritarrentzat ez

da arazoa izango.

SAN JUAN SUAREN GARRA BIZIBERRITUA San Juan gauak garai batean zuen lilura berreskuratu du herriko zenbait talderi esker. Sua Burumendirabueltatu dute eta suaren inguruko jaia biziberritzeaz gain, herrian zehar ere berotasuna zabaldu dute.Asko izan dira aldaketarekin pozik agertu diren herritarrak, eta asko oroitzapen zaharrei hautsa astindudietenak ere.

Page 9: Kalaputxi 108

Bi h

itzetan

9

Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

EGURALDI TXARRARI ERE KANTARI Herriko zein herrian kantatzeko ohitura zegoen kantu zaharrak, berri bihurtu dituzte beste behin ere. Egu-raldi txarra egin arren, dezenteko taldea batu zen herrian zehar kantari uztailairen 9an. Oraingoan denakbatera aritu ziren: Goiko zein Beheko plazetan kantatu zuten eta lehengoz Atxukalera ere joan ziren herri-ko doinuak zabaltzera.

DENBORALDI TXUKUN ASKOA OSATU DUTE SOKATIRA TALDEKOEK

680 eta 640 kilotan bigarren eta 600 kilotanhirugarren. Horiek dira denboraldia osatutaherriko sokatiralariek eskuratutako emaitzak.Maila nagusian aurten irabaztea zuten buruaneta bide horretan egon ziren, baina ez zutenlortzerik izan. Taldean aldaketa garrantzitsuakegon dira ¬aingura, esaterako¬. Baina halaere, taldea sendo agertu da eta emaitza onak

lortu ditute azkenean.

NORVEGIARREN AKUAKULTURAESPERIENTZIATIK IKASI DUTEHERRIKO ORDEZKARIEK

Herriko ordezkari taldea, alkatea buru zutela, Nor-vegian egon da astebetez. Balea proiektuarenbarruan kokatu da egindako bidaia eta hangoekakuakulturan daukaten esperientzia jasotzea zenhelburu nagusia. Izan ere, Norvegia, Europa mailan,sektoreko herrialde aurreratuenetakoa da.. Ikerketaeta produkzio zentroak bisitatu dituzte eta akuakul-turak herrialdearen baitan izan duen garapena eza-gutzeko aukera eduki dute. “Han ikusi eta ikasitako-arekin bertoko etorkizunari aurre egiteko baliagarriaizango zaigu. Arrantzale, ikerlari, enpresari eta bes-telako eragileen arteko elkarlana oinarrizkoa izango

da”, azaldu du alkateak.

WATERPOLO TXAPELKETA MUTRIKUN, URBAT IGERIKETA TALDEAREN ESKUTIK

Datorren larunbatean, uztailak 16, Urbat Igeriketa taldeakantolatuta Mutrikuko V. Hondartza Txapelketa ospatuko daMutrikuko pizinan. Larunbata egun osoan zehar partidaugari izango dira. Ostiral eta larunbat gauak Frontoian

pasako dituzte igerilariek.

Informazio gehiago: http://urbat.es/

Page 10: Kalaputxi 108

10

Oso margolan erromantikoak egiten ditu.

Poetak hitzez egin ohi duen bezala, Antonek

pintzelada txikien bidez adierazten ditu

bere sentipenak. Paisaiak, inguru industria-

lak eta urbanoak denetik margotzen du,

baina ura da bere elementurik maitatuene-

takoa. Txoko eta

ikuspegi berriak

aukeratzen ditu;

gehienetan,

beste inork pin-

tatu gabeak.

Umetan hasi zinen pintatzen, ezta?Umetatik hasi nintzen neure kasa akuarela pintatzen.Pare bat edo hiru bat sari lortu nituen umetan. Autodi-dakta naiz. Kalean eduki dut eskolarik handiena, etalagun handiak egin ditut, eta bataren eta bestearen iri-tziak entzunda, horrelaxe ikasi dut asko. Nik aditu egiten ditut kritika guztiak onak zein txarrak, eta beti gel-

ANTON URREISTI , berezko dohain baten jabe

Kare

nka

Page 11: Kalaputxi 108

Karen

ka

11

ditzen naiz on guztiarekin. Kritikak entzunda asko ikasidut. Denek esaten didate lehiaketa batetik bestera saltohandia ematen dudala. Horixe da txokanteena etadenek esaten didatena: beti ematen dut aldaketarenbat, eta jendea harrituta gelditzen da.

Hasierako lanetatik oraingoetara...Ez dago zerikusirik, asko aldatu da nire pintatzekomodua. Azken lau urteetan eman dut aldaketa, lehiake-tetan parte hartzen hasi naizenetik. Aurreko guztia estu-dioko lana izan da, eta oso errealista nintzen: argazkiakbalira bezalako koadroak egiten nituen. Eskerrak kaleraatera nintzen! Aitor Etxeberriak (Mendaroko oso pintoreona denak) bultzatu ninduen kalera ateratzeko, oraindela bost bat urte. Mendaroko udale-txean egin nuenerakusketa bat, eta honelaxe esan zidan berak: “Anton,joan zaitez kalera. Hemen ikusten da dena kontrolatzenduzula: marrazkia, perspektibak, kolorea, espatula,brotxa… dena, baina garrantzitsuena falta zaizu: zeurepintura estiloa sortzea”. “Zoaz kalera, eta soltatu egingozara: ordu gutxi edukiko duzu pinta-tzeko, eta soltatuegingo zara” esaten zidan. “Eta egunen batean, atera-ko duzu zeure koadroa, eta hortik hasiko da aldaketa”.

Eta aldatzeari ekin zenion...Bueno, kasualitatez izan zen. Hasi nintzen kalean, etalehen urtean oso txarto ibili nintzen: amaitu ezinda etagaizki; baina, hala ere, sari bat lortu nuen. Eta harriga-rria izan zen, zeren jarri nuen erakusketa bat Azkoitianbeste pintore batekin, Jose Mari Iruretagoienarekin, etaJuan Carlos Perez agertu zen erakusketan igande har-tan. Lagunak gara Juan Carlos eta biok, eta hauxe esanzidan: “Bueno, nik buelta bat emango dut, dena ikusieta gero neure iritzia emango dizut”. Hogeiren bat koa-dro neuzkan, denak errealistak, eta bakarra neukanhasierako saria ateratakoa (San Antonio ermitarena).Desberdina zen, beste atmosfera batekin zegoen egin-da. Besteekin zerikusirik gabea, misteriotsua. Bueltaosoa eman zuenean, hauxe esan zidan: “Begira, Anton,nik denak ikusi ditut, eta ez dizut esango gaizki daude-nik, zeren oso ondo daude, baina pare bat minutu begi-ra egon eta gero ez didate ezer esaten. Baina badau-kazu hor bat, bost minutu, hamar edo ordu laurdenbegira egon arren, beti deika ari zaidana; zerbait dauka,misterio bat da”. Ba, huraxe izan zen kaleko nire lehensorkuntza. Huraxe izan zen nire aldaketaren lehenurratsa. Handik aurrera, hurrengo urtean, bost edozazpi sari lortu nituen, eta lagun batek esaten zidan:“Hemen zerbait pasatzen ari da, gauza harrigarriak egi-

ten ari zara... eta ojo zurekin!” Irakaslea da bera, etaharrituta gelditzen zen berak emandako aholkuak zeinazkar aplikatzen nituen ikusita: lehiaketa batetik beste-ra nabarmentzen zuen berak aldea.

Kalea: eskolarik onena.Nik kaleari zor diot ikasitako guztia. Ni oso pertsonazorrotza naiz: asko eskatzen diot neure buruari. Beraz,beti aurrera eta aurrera egin nahi dut, beti hobetunahian. Aurten Collage-ak egiten ere hasi naiz. Ni akua-relan hasi nintzen, gero errealismora pasa nintzen etaorain inpresionismora sartu naiz. Difuminazioa egitendut asko: ikusten-dela ez-dela pintatzea. Argia betipuntu batera eramaten dut, eta gero beste dena galduegiten dut. Kuriosoa da orain dela urte batzuk Mutrikunpintatzen ari nintzela Bittor Arizmendik emandako ahol-kua: “Urrutiko etxeetako leihoak-eta ezin dira detailatudistantzia handia dago-eta, horiek “apurtu” egin behardituzu, urruti dagoena urruti dagoela emateko”. Ni arte-an oso gaztea nintzen, eta ez nion kontuan hartu, bainagaur da eguna denak esaten didatena horixe dela ondo-en kontrolatzen dudana: distantzia eta sakontasuna,profundidadea esaten dena. Eta, gero, ura; ez kostal-deko itsasgora edo itsasbehera eta arrantzale munduabakarrik, baizik eta errekak, euria, lur bustiak, errefle-xuak... Ura, hitz batean esanda. Eta denek esaten dida-te horixe dela gauzarik zailenetakoa: ura, uraren erre-flexuak eta distantzia eta sakontasuna ematea koadro-ari saio bakar batean, hau da, goiz batean. Gainera,zenbat eta ordu gutxiago leihatzeko, orduan eta hobetoibilitzen naiz, oso azkar amaitzen ditut koadroak: kapaznaiz 3-4 ordutan beste batzuek estudioan astebeteanegiten dutena egiteko. Berezko dohain bat daukat.

Saririk onena, berriz, …Sari ugari irabazi ditut, baina niretzak saririk onenakalean pintatzen ari naizela egiten dizkidaten komenta-rioak dira; alegia, lanean ari naizela esaten dizkidatengauzak: Nolako abilidadea daukan! Honek bai eskua!Nola jaso daiteke hain denbora gutxian hainbestekozehaztasuna! Sinestezina da! Eta antzeko kontuak en-tzuten ditut lanean ari naizela. Niretzat saririk onenahorixe da: jendeari zuzenean entzuten diodana. Azkensariketan, esate baterako, nahi izan banu, koadroa sal-duta neukan amaitu baino lehen, saritan atera nezake-ena baino diru gehiagorengatik gainera! Pujatu nahianari ziren, baina nik esan nien sarituetatik kanpo geldi-tzen banintzen, lehenengo eskaintza egin zidanari sal-duko niola. Izan ere, ni hara lehiatzera joan nintzen etaez dirua ateratzera. Dirua ez da dena, askotan, jendea-ren iritzia eta saria lortzeak gehiago balio du diruakbaino.

http://www.antonurreisti.artelista.com

ANTON URREISTI , berezko dohain baten jabe

“Julio Gomez Mena da, nire ustez,

oraingo margolaririk onena.”

Page 12: Kalaputxi 108

12

Giz

art

ia

Page 13: Kalaputxi 108
Page 14: Kalaputxi 108
Page 15: Kalaputxi 108
Page 16: Kalaputxi 108
Page 17: Kalaputxi 108

XXVI. OKELAR BERTSOPAPER SARIKETA

Bertsu

ak

17

GOIKO PLAZADoinua: “Ama begira zazu”Egilea: Leire Irizar

1)Hementxe gabiltza guumeok jolastengurasoak hizketaneta zerbait hartzen.

2)Udala ta elizadaude hemen bertanplaza hontan elkartzengara gu festetan.

3)Estatua horrek duTxurrukaren trazahan da gure herriakdaukan Goiko Plaza.

HONDARTZADoinua: “Astoa ikusi nuen”Egilea: Andoni Barrenetxea

Behin batean bazenamona arrantzanarraina harrapatueta hasi zen dantzanni barrez lehertu tasartu nintzen saltsanamona zaharra erreegin da hondartzan.

TXURRUKA PLAZADoinua: “Maritxu norazoaz”Egilea: Alaitz M.

Karnabala iritsidenak daude dantzandenak daude poz-pozikni nago uretanbeste batzuk berriro daude gezurretanpailazoak mozkortuegin dira bertan.

SANTO TOMASEKOFERIA ZORAGARRIADoinua: “Orbelak airezaire”Egilea: Irati Arreitunandia

1)Santo Tomasetra joan zireneananimaliak zeudenkale guztietan.

2)Berrogeita hamar eurolortu eta geroni banoa gastatubeharra baitago.

3)Txorixo ta taluagozuak bai dirabaina nik nahi dudanamerengeak dira.

GAZTEEN MAILA

Page 18: Kalaputxi 108

18

Nolakoak izan hituen lehen harremanak baloiare-kin?Jose Mari Galparsoro

Gure haurtzaroan, kalean egiten genuen bizitza, etaKatu-kalea eta Beheko Plaza genituen hurbilenekojolas-leku. Denetara jolasten genuen, baina futbolazen errege. Bi arbola zeuden lekuan, hantxe zegoenporteria; Beheko Plaza zaharrean bagenuen aterpeaere. Ez genuen gehiago behar.Beheko Plazaren eraldaketa lanak hasterakoan, elizaalboko Plaza Txikira egin genuen salto. Dena den,partaide kopurua kontutan izanez gero, olinpiadakfrontoian izaten ziren. Ume andana biltzen ginen baloibakar baten atzetik; ez zen arbitrorik ez entrenatzaile-

rik behar. Hankak egin eta ekipoak osatu ondoren,libre zen bikoteka jendea sartzen joatea, inolakomugarik gabe.Hamabost urterekin fitxatu gintuen Burumendik. RiverPlate argentinar ekipoak oparitutako kamisetak —zuriak banda diagonal gorri batekin— ilusioz jantzigenituen. Lehenengo urtean ligako finala jokatugenuen Atotxan Legazpiko Ilintxaren kontra. 4-2 galdugenuen. Ze pena! Antoniok, hala ere, aurrera eginzuen Gipuzkoako jubenilen selekzioarekin jokatzerai-no.

Hemezortzi urte bete berriak, eta 3. Mailan zegoenMirandesera. Nola gertatu zen hori?Pedro Lekube

Mirandako arrain-saltzaile bat eta Nikanor Mendi-

xa izan ziren bitartekari Antonio, Eduardo Arrieta eta nifitxatzeko. Gaurko begiekin ez genuke ulertuko ordukofuntzionamendua: entrenamenduak geure kasa egitengenituen, gehienetan bakoitzak bere aldetik, zeren,lana zela edo soldadutza zela, ez baikenuen aukerarikastegunetan zehar elkarrekin egoteko, eta igande goi-zez, aste batean Mirandara, eta hurrengoan tokatzenzitzaigun lekura Debako Txapasta edo Laxaro taxila-riekin. Bigarren urtean Inazio Biribil eta Joxe MariAmetza ere fitxatu zituzten, eta bostok ibiltzen ginenera horretan. Behin, Txapastaren autoak matxura izanzuen Mirandako zubian, eta berandu iritsi ginen futbolzelaira. Ia ekipo erdia ginenez, zain egon behar izanzuten partida hasteko.

Ohikoa bidean bazkari suabea egitea izaten zenjokoan arintasunez ibiltzeko, baina behin Lizarrarabidean Urbasa mendiko Abarzuza herrian gelditu gineneta berdura eskatu. Berdurak bai, baina dezente arku-merekin atera zizkiguten platerera. Elkarri begiratu eta,ondoren begiak platerean bakarrik jarriz, errepasoederra eman genien jaki haiei. Inoiz baino azkarragoibili ginen zelaian 0-3 irabaziz.

Beste batean, Antonio eta biok Estrasburgoraeraman gintuzten Campeonato de Europa de laJuventud deitzen zioten lehiaketara, gaurko Sub-21izango litzatekeena. Orduan, Espainiako selekzioaizanda ere, klub baten izenarekin joaten zen, eta urtehartan Mirandesi tokatu zitzaion. Egunero jokatzengenituen kanporaketak, eta, denak gainditu ondoren,Manchesterren aurka jokatu genuen finala: 1-0 galdugenuen. Finala galtzeaz gain, kiloak ere galdu geni-

Kir

ola

ANTONIO AGIRREGOMEZKORTA “TXARTXA”Atleta bat defentsa lanetan

Antonio, hire kirol ibilbidearen

berri eman nahi genian gure orri

hauetan; baina, nola egin arima

zirrikituren batean ezkutatuta

badaukak? Hire bizitza oparoa

izan duk, ez soilik futbol zelaie-

tan, baita aldageletan zein kale-

kantoietan ere. Lagun ugari dituk

ikusten hautenean sasoi bateko

oroitzapen gozoetara daramate-

nak euren pentsamendua. Askok

hitz egingo lukete hitaz; gaurko-

an, horietako batzuek erantzungo

diete hiri zuzendutako galderei.

Page 19: Kalaputxi 108

19

tuen hamar egun haietan gurinarekin prestatutakojakiak ezin janik. Parisko Garaipen Arkuaren inguruanbaretu genituen tripa-zorriak.

Mirandan erdi jaungoiko izatera heldu ginen,batik bat Logroñesi irabazi genionean.

Hogei urterekin gorritxo jantzita Osasunan, nolabizi izan hintuen urte haiek?Julio Santamaria (Osaunako jokalaria)

Ikusle nintzela, San Juan futbol zelaiko harmaile-tatik, ezagutu nuen gorritxo jantzita Osasunako bestejokalari ospetsuen artean: Zoco, Sabino, Serena,Fuste, Gensana, Ribada, Zaldua, Sertucha eta abarre-kin. 1961, 1962 eta 1963. urteak ziren. Jokalari atleta,pase izugarriak egiteko gai zen ezker oin miragarriare-kin. 1965ean taldekide izan nintzenetik Agirre hura“Motri” bilakatu zen, eta hurbil-hurbiletik ezagutunituen bere kalitate teknikoa eta entrenamenduetanjartzen zuen amorrua; horrek eta ondo zaintzen zuenbizitza pribatuak eliteko profesional osoa izatera bide-ratu zuten.

Elkarrekin inauguratu genuen oraingo Sadarestadioa, eta elkarrekin bizi izan genituen une pozga-rriak eta latzak, bigarren eta hirugarren mailen artekogorabeherak. Bere izaera erabakigarria izan zen zen-bait partidu garrantzizkoetan. Zorrotza kideekin futbolzelaian, eta gogorra guztiz ahalegintzen ez zirenekin,unetan sumindu ere bai, baina aldagelan konpontzenzekiena zen: jokalari ona eta pertsona hobea. Osasu-naren azken urteak, esango nuke, ez ziotela barruabete: beste maila bateko jokalaria zen.

“Motri”ren egoera azaldu didazuenez, aprobetxa-tu nahi dut animoak emateko bihotzez bere familia etaingurukoei. Nire pentsamenduan, jokalari atleta huragordeko dut beti.

Aire berriak Badajozen Jose Luis anaiarekin?Jose Luis Agirregomezkorta (anaia)

Esteban Legarda Estebin izan zen harako bidea zabal-du ziguna. Ni, kanpora joateko irrikaz eta Anton, ibilbi-de profesionalaren bukaeran. Nire lehen irteeranlaguntzearren gehiago izan zen bere gogoz baino.Oso urte ona izan zuen, eta nahiz eta beste bi urtetarakofitxatzea eskaini zioten, Mutrikura bueltatzea erabakizuen, niri bertan jarrai nezala aholkatuz. Ordura arte,ez nuen inoiz Antonekin batera jokatu. Behin gertatuginen San Miguel zelaian, baina aurkari bezala: beraOsasunan eta ni Mutrikun.Anekdotatxo bat. Une txarra igarotzen ari zen Badajoz,eta entrenatzaileari ultimatuma eman zioten: partidahura irabazi edo fitxa etengo zioten. Egun euritsuazen, eta, azken unean ginela, baloi bat eskatu nion;derrigortuta edo bustita, laprast egin zidan eskuetan,

eta baloia barrura. Gol hargatik galdu genuen partida,eta aldageletan honela zioen entrenatzaileak: “Bianaion artean bota nauzue ekipotik”.

Baina, futbola ezin utzi …Jose Luis Arrizabalaga “Sabino”

Badajozetik etorri eta Mutrikun fitxatu zuen.Haren gogoa eta ahalegina ikusita, bai partidatan zeinentrenamenduetan, bazirudien orduan hasten zela fut-bolean. 38 urte arte jokatu zuen, eta hurrengo urteakentrenatzaile lanetan; hala ere, praka motzak jantzi etasarri ateratzen zen zelaira.

Gauza bat ikasi nuen berarengandik: zelaianeman behar zen guztia eman eta haserretzen bazenere, partida bukaeran dena ahazten zuen eta alde bai-korrak bakarrik gogoratzen.

Futbitoan ere Ahorba taldearekin hartzen zuenparte, nahiz eta urteetan aurrera izan.

Kiro

la

Page 20: Kalaputxi 108

Lan

gir

uan

Ondo pasaMalenak!

Noiz eta nola hasi zinen

larruarekin lanean? Nor-

baitek bultzatuta, agian?

Neska koxkor bat nintzela,Eibarren belarritakoak etahainbat bitxikeria egiten hasinintzen; behar genituen tresnakerosi, bitxiak osatu eta saltzen jart-zen genituen, baita oparitu ere.Ondoren, urte mordoxka egon naiz eskulan horiekutzita, eta badira lau bat urte berriro heldu diodalahain gogoko dudan lan horri, hain zuzen ere, Mutri-kun. Oraingo honetan, larrua lantzea erabaki nuen.Egun batean, emakume mutrikuar batek larru puske-ta bat zuela eta ea zerbait egiteko nahi nuen galde-

tu zidan. Nik baiezkoa eran-tzun eta halaxe egin nuen,larru zatiarekin diru-zorro txikiak egitenhasi nintzen.

Zein material eta tresna era-

biltzen dituzu?

Esku-tresnei dagokienez, honakohauek nabarmenduko nituzke: hain-bat tamaina eta formako puska-kentze-koak, guraizeak edo kuterrak, zabalera des-berdineko ertz-hiltzaileak, larru tirak ateratze-ko tresna bereziak, aliketak, jostorratzak etahainbat forma edo marrazki grabatzeko puntzoiak.

LARRUA LANTZEKO ARTEA;

LARRUGINTZA

Mari Carmen Arizmendiarrietamutrikuarra Eibarren jaio zen1960an, urte batzuk bertan

egin bazituen ere, gaztetan Mutrikuraetorri zen bizitzera. Lehendabizikoz,jaioterrian hasi zen eskuak erabilizbitxi dotoreak egiten, eta, gaur egun,larrua lantzen du. Lanbidez, larruginaizan ez arren, larrugintza zainetandaramala baiezta dezakegu. Emakumeartisau honek jadanik hainbat eta

hainbat diru-zorro, poltsa,belarritako eta eskuturrekodotore egin ditu. Bere kabuzikasi duen lanbidea hobetze-ko asmoarekin jarraitzenduela adierazteaz gain,beste hainbat gauza erekontatu dizkigu.

20

Page 21: Kalaputxi 108

Lan

giru

an

Tinterik erabiltzen al duzu?

Ez, ez dut tinterik erabiltzen. Lan egiteko nahiagodut tindatu gabeko larrua. Bestalde, izugarrizkogarrantzia dauka larruaren jatorriak, hau da, larruzatitxoa bizkar ingurukoa den, izterrekoa, ipurdi gai-nekoa…

Zein da larrua lantzeko prozesua?

Lehendabizi, larruaren eskaera egin behar da, nikahuntzaren edo behiaren larrua erabiltzen dutgehienbat eta Asturias aldetik ekartzen dut. Ondo-ren, lanean hasteko, buruan darabilzun ideia edo iru-dia kartoi batean islatzen ahalegintzen naiz, oinarriedo patroi gisa. Irudi hori ondo landua izan ondoren,larrura pasatzen dut. Hurrengo pausua larrua moztealitzateke, horretarako kuterra erabiltzen dut, eta pix-kanaka pixkanaka larrua lantzen hasten naiz: izkinakdotoretu, larru tirak atera, larrua zulatu eta irekidu-rak egin (kalatzea) … Den-dena eskuz egiten duttresna batzuen laguntzaz.

Egin al duzu ikastarorik?

Ez, baina badaukat gauza berriak ikasteko gogoa;larruarekin irudi ezberdinak egiten ikastea gustatukolitzaidake: loretxoak, sorginak, katuak…Hala eta guz-tiz ere, esan beharra daukat norberak egiten dituensaiakera eta ahalegin guztien ondorioz ikasten delagehienbat, horixe da ikastarorik onena. Bestalde, ezdut larrua lantzeko ikastarorik egin, bai ordea, zapiakedo tela pusketak josteko ikastaroa, hementxeMutrikun. Hor ikasitako ia guztia larruaren lanketanerabiltzen ahaleginduko naiz.

Nolako gauzak egiten dituzu?

Gehienbat poltsak egiten ditut, baina horrez gain:belarritakoak, eskuturrekoak, koilareak, diru-zorro-ak…, eraztunak ere egin izan ditut, sandaliak, ileanjartzeko txintxilizkatzekoak eta orain momentuanHarley Davidson motorrerako poltsa beltz bat egi-ten ari naiz. Azken lan hori nahiko abentura izangoda niretzat.

Lan bereziren bat?

Bai, Mutrikuko 800. urteurrena zela-eta, San Pedroegunean erakustaldia egiteko, marinelek antzinaerabiltzen zituzten larruzko bota batzuk egin beharizan nituen. Asko kostatu zitzaidan lan hori, larruaegurrezko oinari josi behar izan bainion iltzeekin,eta, gainera, bota baten gorputza landu. Niretzaterronka handi bat izan zen, ez bainuen horrelako

lanik egin sekula.

Etxean egokitutako tailerrean egiten al duzu lan?

Ez, ez dut lan egiteko leku zehatzik. Orain, udakosasoi honetan, asko atsegin dut moilan lan egitea;neguan, ordea, etxean egiten dut lan, sukaldean edoegongelan. Egia esan, gure etxeko egongelariMarruecos hiriaren tankera hartzen diot, edozeinizkinatan aurkitu baititzakezu larru pusketak. Horibai, larru zati horiek guztiak aprobetxatzen dituthurrengoan bururatzen zaidan lantxoren bat egiteko.Eta, gainera, esango dizut lurrean eserita lan egiteaatsegin dudala.

Ikusten al duzu lanbide honetatik bizimodua atera-

tzeko modurik?

Egiten ditudan poltsa, kartera, belarritako edo besteedozein bitxikeria bakarrak direla pentsatu behar da;hau da, berdinik ez duzu aurkituko, eta egiten ditu-dan lan guztiak eskuz eginak dira. Beraz, ez da errazalan horiei balioa jartzea, garesti xamarrak irtetendira. Kontuan izaten baduzu, ordea, larruaren balioaeta egindako lan guztia eskuz eginik dagoela, ba,jartzen diozun balioa ez da nahikoa. Ez dakit, ba,agian urte batzuk barru horretatik bizitzea posibleizango da, ez egiten ditudan poltsa eta bitxiak sal-duz, baizik eta ikasi dudan guztia irakatsiz. Interesga-rria iruditzen zait Mutrikuko gaztetxoei larrua lantze-ko ikastaroak emateko aukera izatea. Eta nork daki,dendatxoren bat jartzea ere gustatuko litzaidake!Hori guztia egin ahal izateko hobetzen joan beharradaukat.

21

Page 22: Kalaputxi 108

Malen jaixetan ondo ibili!

Aurkeztutako lanen artean gai eta kolore des-berdinetakoak, batzuk besteak baino luzeago-ak, denen gustua asetzeko modukoak. Hai-

besteko arrakasta ikusita, zer hoberik herritarrei paseberezia ematea baino. Zabiel Kultur Etxeko aretoa lepobete zen domeka arratsaldean, denak gozatu ederrahartzeko asmoz. Bideo lan hauek ikusteko aukera izanzen: Roberto Gimmeransen “Agirrehaundikoa”, MarisaMartinezen “Kafea lagunekin”, Axular Arizmendiren“Araba Euskaraz”, Marisa Martinezen “Lan bila”, IgoneArreitunandiaren “Aran”, Naiara Urangaren “Bizitzakikasten”, Mutrikuko Gazte Asanbladaren “MutrikukoGaztetxia, 10. urteurrena” ,Moxolo Team taldearen“Denda zorua”, Axular Arizmendiren “ Nahixan”, MarisaMartinezen “Heldu dira gabonak”, Agurne Elorza etaEndika Nuñezen “Santabata”, Marisa Martinezen “Inoizesan ez nizuna”, Juan Luis Arrizabalagaren “Izan dire-lako gara” eta Jon Bergararen “Te_dua”. Bertaratutakoikusleek sentimendu desberdinak bizitzeko aukera izanzuten.

Eta San Juan egunean, hitzordu bereziari kasu eginez,saridunen berri jakiteko grinaz hurbildu ziren herritarrakZabielera. Zine Forumekoek aurkezpena egin ondoren,Amparo Royo, Aitor Osa eta Iñigo Lezertua epaimahai-kideak izan ziren sari emaleak.

Hiru sari banatu ziren: 18 urtetik gorako saria, XiriAndonegi Saria, 300 euroko erosketa txartela zerama-na, Igone Arreitunandiarentzat izan zen “Aran” filmlaburragatik. Kirmen Uriberen poesia bati lotutako iru-diak izan dira sarituak, Saturrarango irudiak, hainzuzen ere. 18 urtetik beherakoetan, Moxolo Team taldeak jaso

zuen saria “Denda zorua” lanarekin. Mutiko taldehorrek barre algara ederrak eragin zizkion ikuslego-ari, eta txalo zaparrada luzea eta beroa jaso zuen.Bideo-kamera bat izan zen saria, nork daki nondagoen etorkizuna…!

Sari horietaz gain, epaimahaiak nabarmendu nahiizan zuen Jon Bergararen “Te_dua” lana, eta Acce-sit aipamena eman zion. Sari horietaz gain, irabazleguztiek oraigarri berezi bana jaso zuten: Xiri Ando-negi zenaren eskultura baten erreplika txikia. Nahia,alaba, izan zen oroigarriak eman zituena.

Sari banaketa ofizialaren ondoren, lehiaketan partehartutako guztiek diploma jasotzeko aukera izanzuten.

Antolaketaren nondik norakoakGuzti hori ez da ezerezetik sortzen, lan handia du

atzetik, eta horretaz mintzatu zaigu Zine Forumeko

MOTZ-MOTZIAN ETA GIRO EDERRIANMutrikuko Zine Forum taldeak orain-goan ere ahoa gozatu digu. Aspalditikburuan zuten ideia bat borobiltzealortu dute, eta nola gainera: lehenengoaldiz film laburren lehiaketa antolatueta 14 lan aurkeztu dizkiete! Ezustekoederra hartu dute, eta pozez gainezkaaurkitu ditugu.

22

Page 23: Kalaputxi 108

kidea: “ Askotan komentatu izan genuen antzeko zer-bait egitekoaren kontua; izan ere, gure zeregina zineemanaldiak antolatzeaz gain, herritarrei zinea sortzekoaukera eskaintzea ere bada. Irailean, ikasturtea hasizenean, ideia hori bazebilen bueltaka, eta urte berriare-kin batera ekin genion antolaketari. Zine Forumeko par-taideez gain, beste herritar batzuekin ere jarri ginenharremanetan, talde zabala osatu nahi genuelako,bagenekielako bazutela zer esana.

Otsailean izan zen lehiaketaren aurkezpena, eta han-dik aurrera lanak jasotzeko prest ginen. Errazena egin-da zegoen, nolabait esateko. Ondoren, beste hamaikalan zegoen egiteko, eta horietako bat epaimahaia bila-tzea izan zen. Egoki iruditu zitzaigun zine emanaldieta-ra etortzen direnekin egotea, telebista munduan etairudi munduan dabiltzan herritarrekin hitz egitea etahoriekin osatzea epaimahaia. Lan handia egin dutelauste dugu, ez baita erraza hainbeste lan epaitzea.Azken ordurarte, gaur arte, ez dugu jakin irabazleenberri, eta piska bat inprobisatzen ibili behar izan dugudiplomak egiteko orduan.

Publizitate lana ere sendoa izan da, eta uste dugubere fruituak eman dituela, guk espero ez genituenak.Pozik, oso pozik gaude alde horretatik eta horrelakoemaitzek aurrera egiteko gogoa ere sortzen digute.Parte hartzaile guztiak mutrikuar amateurrak izan dira.

Adin aldetik ere denetik egon da, eta sortutakoistorioen ugaritasuna izan da politena.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guz-tiei, epaimahaikide izan diren: Amparo Royo,Bakarne Aretxabaleta, Ramonita Etxano, IñigoLezertua eta Aitor Osari. Lagundu diguten guz-tiei: Enekoitz Andonegi, Joseba Palenzuela,Alberto Juarez, Garbiñe Garagarza eta Jon Ber-garari; era berean, Mutrikuko udalari eta Kalapu-txiri. Eta ahaztu gabe, gu babesten gaituztenherritar guztiei. Eskerrik asko guzti-guztiei”.

Epaimahaikideen ahotsa“Guretzat ere ezustea izan da hainbeste lan aurkeztuizana, ez baikenuen espero halako erantzun ona.Asko baloratu dugu, gainera, lehiaketa honetara bere-ziki zuzendutako lanak izan direla, eta esperantzarik

onenak sortu dizkigu horrek. Luze eztabaidatu dugu,argudio asko eman ditugu eta aho batez hartu dituguerabakiak. Bestalde, interesgarria iruditzen zaigu honek jarraipe-

na izatea, etorkizun oparoa duela uste dugulako. Nidesiratzen nago datorren urteko lanak ikusteko”.

23

Page 24: Kalaputxi 108

ALEXZorionak eta besar-kada haundi bat.Ondo-ondo pasauztailaren 30ean,zure egunean.Diego eta Karmele-ren partez.

ELAIATxo! zazpihatzaparbehar dituzudagoenekourteak zenba-tzeko... Zorio-nak!

MAITEZorionakMalen Txikiegunean.Eutsi goiari!Muxuak.

ENARAZorionak gure pox-polinari uztailaren11an urtebetetzeaizan zelako. Muxuaketxeko danon partez,batez ere Andonirenpartez.

ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORIONAGURRAK

ANDONIZorionak gure txirrin-dulariari ekainaren19an urtebetetzeaizan zelako. Muxuaketxeko danon partez,bereziki Enarak.

24

GARAIAZorionak eta milakamuxu gure altxor pre-ziatuenai eta neska jato-rrai. Etxeko danan par-tez baina batez ere aita,ama eta zure hiru anai-xa txikitxuen partez.

ENEKO, JON eta JOSEBAGazteenei zorionak emateko egon gara zain eta xaharrenariaurrez, baezpane.Eta zain egongo gara, elkarrekinospatu beharrekoak ospatzeko!

JOKINZorionak etxekobihurriari irailaren13an hiru urte egi-ten dituelako. Muxuhandi bat etxekodanon partez bainabereziki Maddik.

MADDIZorionak gure prin-tzesari abuztuaren6an bost urte egi-ten dituelako.Muxu handi batetxeko danon par-tez baina berezikiJokinek.

AITOR eta NAHIAZorionak gure bikote jatorra-ri uztailaren 25ean 4 urtehandi beteko dituztelako.Muxu handi bat aita-amaeta aiton-amonen partez.

SOTOZorionak! batgehixo? lasai,hori seinale onada ta. Matxohaundi haundibat familikodanon partez.

PEDROZorionak gureirrintzilari trebea-ri! datorren urte-an aurten beze-laixe edo hobeto.

IOSU eta ANERZorionak bikote!!!Muxu handi banaetxekoen partez.

UNAI eta KARLOSGure bi ehiztariei zorio-nak eta muxu handi banaetxeko danon partez, eatxokolatada eder batprestatzen duzuen

NORMA eta GLORIAZorionak bioi Mutrikuko zuenlagunen partez.

Page 25: Kalaputxi 108

Arg

az

ki Z

ah

arra

k

25

ENEKO, JON eta JOSEBAGazteenei zorionak emateko egon gara zain eta xaharrenariaurrez, baezpane.Eta zain egongo gara, elkarrekinospatu beharrekoak ospatzeko!

1960ko hamarkada.Malen jaietako dan-borrada eta karro-za.

Page 26: Kalaputxi 108

26

Ag

en

da

UZTAILAK 16EIBAR - MUTRIKU(Gaueko martxa)

IRAILAK 11opakua - bitigarra- maeztu

MENDI IRTEERAK

ABUZTUA

UZTAILA

1etik 4ra Apraiz5etik 7ra Otxagabia(zapatu goizean, Otxagabia)

8tik 11ra Zalduegi12tik 14ra Burgoa(zapatu goizean Apraiz)

15etik18ra Otxagabia19tik 21era Burgoa22tik 25era Burgoa26tik 28ra Zalduegi29tik 31ra Apraiz(zapatu goizean Otxagabia)

Uztailak 21, 22, 23, 24 eta 25

MALEN JAIAK 2011 (ikus programa)

15etik17ra Burgoa(zapatu goizean, Apraiz)

18tik 21era Otxagabia22tik 24ra Apraiz23tik 26ra Otxagabia25etik 28ra Burgoa29tik 31ra Zalduegi

(zapatu goizean Otxagabia)

IRAILA

1ean Apraiz2tik 4ra Otxagabia5etik 8ra Zalduegi9tik 11ra Burgoa(zapatu goizean Apraiz)

12tik 15era Otxagabia

ZAINTZAKOBOTIKAK

uztailak 15, barixakuaDebekatuta dago oroitzea dokumentalaren emanal-

dia. Ondoren, Kontzertua Saturraranen, 22:30etanAntolatzaileak: Zine Forum, MRK eta Bertso Eskola

uztailak 16, zapatuaTxistulari Alardea, 23:00etan Txurruka plazan

Uztailak 30, zapatuaTROVAHABANA taldea (Kubatar musika)23:00etan Txurruka plazan

Abuztuak 6, zapatua 23:00etan JORGINHO taldea (Brasildar musika)Txurruka plazan

Abuztuak 13, zapatuaMexiko Mariatxi Imperial 19:00etan Kalejiran eta23:00etan Kontzertua Txurruka plazan.

Abuztuak 20, zapatua 22:30etanSokamuturra dokumentala, Zabiel plazan

Abuztuak 27, zapatua 23:00etanIddawc taldea (Zeltiar musika), Txurruka Plazan

Irailak 9, barixakuaBertso Jaialdia, Jon Maia, Arkaitz Estiballes,Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariekin.Antolatzailea: Mutrikuko Bertso Eskola

UDAKO EKITALDIAK

ZINEFORUM

ABUZTUAK 5SHINE A LIGHT -ROLLING STONES(Hondartzako zabaleran)

Page 27: Kalaputxi 108

Malen jai zoriontsuak herritar guztioi!

Page 28: Kalaputxi 108