kaixo lagunok - txotxongillo• ipuina herri txiki batetan gertatzen da. non? (zuek erabaki behar...

4

Upload: others

Post on 11-Jan-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Kaixo lagunok:

Laster zuengana noa txotxongiloa egitera. Emanaldia ikusi baino lehen, haurrak girotuak baldin badaude, gehiago gozatuko dute eta ekintza baliagarrigoa izango da. Hori dela eta hona hemen gelan lantzeko zenbait aukera. Batzuk besteak baino zailagoak dira. Haurren adinaren arabera aukeratu, egokitu eta berriak asmatu.

HIZKUNTZA

• Ipuinaren argumentua eta pertsonaiak ezagutu. • Ipuinaren kantak ikasi. • Mina kentzeko hitz hauek ikasi:

"Senda mina putz urdina joan da joan da zure mina".

INGURUNEA

• Ipuina herri txiki batetan gertatzen da. Non? (Zuek erabaki behar duzue). • Herriko jendeak baratzan lan egiten dute. Zer barazkari lantzen dute? • Barazki horiek maiz guk jaten ditugu. Kontutan eduki zer lan ezberdin egin behar diren gure platerera iritsi baino lehen.

• Herensugeak baratzak ondatzen ditu. Beste gauza batzuk ere kaltegarriak izaten dira baratzentzat. Zeintzuk?

• Herensugea Euskal Herriko pertsonaia mitolojikoa da. Beste batzuk badaude ere, zeintzuk?

ARTE HEZKUNTZA

Plastika

• Ipuinean azaltzen diren pertsonaiak marraztu. • Taldeka herensuge haundi bat marraztu eta margotu, gelako horma apaintzeko.

• Kartoiez eta plastilinaz herri txiki bat osatu, baratzak eta guzti.

Musika

• Herensugearen kanta ikasi. • Soinu hauek asmatu eta errepikatu:

Herensugeak lo egiten duenean. Herensugeak ardiak jaten dituenean. Herensugea hasarre dagoenean.

• Azkeneko jaia ospatzeko kanta edo dantza asmatu eta ikasi.

Dramatizazioa

• Zazpinaka herensugea osatuko dugu. Bera bezala ibiliko gara eta soinua egingo dugu.

• Alkatea herensugearekin hitzegitera joaten da. Eskena hori oinarri bezala hartuta inprobisatu.

• Demagun herensugeak herria pakean uzteko neskarik ez duela eskatzen. Zer eskatzen du? Nola jarraituko du ipuinak? Taldeka asmatu eta antzeztu.

KANTAK

HERENSUGEA

Zazpi buru dituzu eta suz inguratua zerua zeharkatzen duzu herensuge maltzurra.

Gorria dago zerua

erreta itsasoa.

Gure herensuge gaiztoa joan da

itsas ura edatera. Herritarrak guztiak daude zeharo ikaratuak zu zara bere etsaia herensuge maltzurra.

(E. Génua)

ALDAPEKO

Aldapeko sagarraren adarraren puntan puntaren puntan txoria zegoen kantari. Txiruliruli Txiruliruli

Nork dantzatuko ote du soinutxo hori?

(Herrikoia)

TXOTXONG1LLO TALDEA Enkarni Génua

P°Heriz. 16-5-A (943) 21 58 69

20008 DONOSTIA

BERTSOA

Zazpi buruak lapurtu eta ausarta balitza hemen Lope gizona azaldu zaigu beretzat nahi du Maialen. Bainan mingainak moztu nituen berak buruak baino lehen, mundu guztiak onartu dezan artzai ausartia nor den.

(Manu Gomez)