k144 bloga

24

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 06-Apr-2016

254 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

TRANSCRIPT

Page 1: K144 bloga
Page 2: K144 bloga
Page 3: K144 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

Iñigo Andonegi, Josu Larrañaga,

IXA sexualitate eskola, Txantxangorri.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Gizartia 10

Karenka 12

Lapazorrikeixak 14

Auzoz auzo 16

Aisialdia 18

Hezkuntza 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

AURTEN ERE EUSKO JAURLARITZAREN

DIRU-LAGUNTZARIK EZ

Askotan egitasmoak antolatzen dira etor daitezkeen diru-

laguntzen arabera, eta diru-laguntzak erabakitzen du asmoa

aurrera atera ala atzera geratu.

Kalaputxi herri-aldizkaria argitaratzen hasi ginenean, orain

dela hamahiru urte, egitasmoa bideragarria izan zedin publi-

zitatetik egin litezkeen sarrerez gain, Udalaren, Foru Aldun-

diaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak egon beharko

zirela aurreikusi zen, erakunde horietatik guztietako diruak

aldizkariaren aurrekontuaren %40 inoiz gainditu gabe.

Urte hauetan guztietan horrela jokatu da, urtearen arabera

erakundeetatik diru gehiago edo gutxiago etorrita. Zorionez,

herriko establezimenduek Kalaputxin izan duten konfidan-

tzari esker, publizitatetik lortutako diruak beti eman dio

aldizkariari egitasmoari eutsi ahal izateko gaitasuna. Okerra-

go ibili garen urteetan, gainera, Argazki zaharren liburua

edota Egutegia argitaratu genituen une haietan falta genuen

dirua lortu ahal izateko. Horietan ere, herritarron erantzuna

bikaina izan zen eta Kalaputxik bere bidean jarraitu ahal

izan du.

Erakundeen diru-laguntza gurea bezalako aldizkari txiki

batentzat garrantzitsua izanik, iaz Eusko Jaurlaritzak diru

banaketarako irizpideak zorroztu zituen eta ondorioz Kala-

putxi diru-laguntzarik gabe geratu zen.

Aurten ere, Jaurlaritzak zorroztasunarekin jarraitu du eta

deialdira aurkeztutako 44 hedabideetatik bakarra geratu da

diru-laguntza gabe, Kalaputxi. Arrazoia, balorazioan eman-

dako puntuazioaren arabera (100etik 16,07) 1.700 euro

dagokigula, eta deialdian ezartzen dela 2.000 euro azpiko

laguntzarik ez dela emango. Ba, eman ez diguten diru horrek

hilabete bateko aldizkariaren inprenta gastua ordaintzeko

balioko luke. Horixe ere opa ez?

Arrazoi bila jardunda, aldizkariaren aurrekontua handiagoa

izan balitz (soldatapeko langileak balitu, aldizkaria koloretan

inprimituko balitz, orrialde gehiago balitu...) akaso diru

laguntza izango genuke... Auskalo!

Baina gure helburua beste bat izan da, ahalik eta merkeen

editatzea hain zuzen. Eta horri begira jardun dugu azken

urteetan, aurrekontua ia erdira ekarrita. Egindako ahalegina

handia izanda, helburuei eutsiz aurrera jarraitzeko, baina

saria: Kalaputxiri xentimorik ez.

Txikia eta merkea zara Kalaputxi. Dirulaguntzarik ez ematea

erabaki dutenentzako merkeegia, 1.700 euroak huskeria

izango dira akaso... Eta herrigintza, auzolana, borondatea ez

daude modan, ez dute punturik ematen.

Ba, eskerrik asko Kalaputxiren bidean beste oztopo bat

gehiago jartzearren. Guk gure aldetik, zuen laguntzarik

gabe, herritarrekin daukagun konpromisoa betetzen saiatuko

gara orain artean bezala. Poziktibity egon beharko dugu gai-

nera!

Karenka Komunikazio Elkartea

Page 4: K144 bloga

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku)................943 19 50 26 / 689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................943 60 41 91Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Zapatu / jai egunetan 8:44etan hasita.

DEBA BILBO DEBA

DEBA EIBAR DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Zapatu / jai egunetan 8:43etan hasita.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Zapatu / Jai egunetan, 8:43etan hasiko da

Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Zapatu / Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Page 5: K144 bloga

Zeu

k E

san

gutunak

Kalaputxik irakurleen gutunak plazaratzen ditu. Datozen ordenean eta espazioak eskaintzen duen aukeraren barruan, moztuedo hurrengo hilerako laga dezakegu. Gutunak izen abizenekin bidaliko dira: Kalaputxi, Barrenkalea 12 behea, 20830 Mutri-ku edo internet bidez bidaltzeko: [email protected] edo [email protected]

EMAKUMEEN AURKAKO IDARKERIARENKONTRAKO EGUNA: AZAROAK 25Urte anitz dira feminista taldeak emakumeok egu-nero pairatzen ditugun indarkerien aurrean laneandihardutela. Talde hauek egin duten lana osogarrantzitsua izan da historian zehar emakumea-ren egoera zein den azaldu eta beraien eskubide-en alde lan egin duelako etengabe. Hala ere, tamalez oraindik erronka asko ditugugainditzeko indarkeria kasuak uneoro jasaten baiti-ra. Aldizkarietan, telebistan, publizitatean, etxean,kalean, klasean, lanean etab. indarkeria fisiko, sin-boliko, berbal ugari ikus eta bizitzen ditugu etaindarkeria guzti horiekin amaitzeko oraindik ere lanugari egin behar da gizarteko esparru ezberdine-tan. Mutriku herria aztertuz, hemen ere beste leku guz-tietan bezalaxe, indarkeria kasu ezberdinak ema-

ten dira eta orain dela gutxi, indarkeria kasu batgertatu zen leku publiko batean. Orain arte, ezdugu leku publikoetan emakumearenganako indar-keria kasu askorik ikusi baina mota honetako indar-keriak ugaritzen ari dira eta horren aurrean emaku-me eta pertsona oro batu eta borrokatzea ezinbes-tekoa da, gizarte justuagoa eraiki nahi bada.

Azaroak 25 ere, jada gainean da eta Mutrikukoemakumeak abixan taldetik egitarau oparoa antola-tu dugu indarkeriaren inguruan hausnartu etahorren alde lan egiten hasteko eta jarraitzeko. Beraz, ekintza ezberdinak burutuko dira herrian etaherriko pertsona guztiei dei egiten diegu gurekinbatera egitarau horretako ekintzetan parte hartze-ra. Denon artean lortuko dugu, gora borroka femi-nista!!!

Mutrikuko Emakumeak Abixan

HAMAIKA AMETSHAMAIKA URRATS

Euskal komunitatearen eta euskal kulturaren

interneteko domeinu propioa da .eus

Katalunia .cat-ek identifikatzen duen bezela, .eus-ek gure komunitatea iden-tifikatzeko balio du: unibertsitatea.eus, udala.eus, hedabidea.eus, profesionala.eus,norbanakoa.eus, enpresa.eus...

•Azaroan, norbanakoak, elkarteak, erakundeak, enpresak izena emateko epea zaba-

lik. Orain aurretasunaren arabera aukeratuko da. Zeure izena bermatu nahi izanezgero, lehenbailehen izena ematea komeni da.

•Abenduaren 3tik aurrera, zuzenean erosi eta aktibatzen da, edozeinek eskatu ahal

du.Zabaldu mezua eta erregistratu!

www.domeinuak.eus

Azalpenak, BIDEOA:http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2321896/bideoa-puntueus-euskararen-

domeinu-propioa-da--iratxe-esnaola--eus/?

5

Page 6: K144 bloga

Pu

ri -

pu

rix

an

6

BESTE ETORKINBATZUK GUREARTEAN

Egun epel eta eguzkitsuetan oso gertu izanditugu: aurki, ordea, Asiako liztor beltza izenezezagutzen den espezie etorkinak bere habiautzi eta lurpean ezkutatuko da; negua babese-an pasatzeko asmoz. Espezie hori gehiago eza-gutzeko xedez, Debabarreneko Landa GarapenElkartera jo dugu.

Asiako etorkina Europan espezie inbasoretzat jotzen da Vespavelutina edo Asiako liztorra izenez ezagutzendugun espeziea; erlauntzak erasotzeaz gain,

hego-mendebaldeko Europan kalteak eta alarmaegoera sortu du. Jatorria Txinan duen espeziea da,gorputza beltza du eta liztorra izateko nahiko han-dia da: 30 milimetro inguruko luzera dauka. Gukezaguna dugun erle arrunta (Apis mellifera) bainohiru aldiz handiagoa da. Kolore beltzekoa, etasabelaldeko segmentuen tarteak horiak ditu. Han-ken muturrak ere hori kolorekoak, burua eta tora-xa, ordea, beltz kolorekoak.

Lau bat urte gure arteanZenbait urtez Ipar Euskal Herrian izan arren,lehendabizikoz hegoaldean 2010an aurkitu zuten;hain zuzen ere Irunen. Bertan, Gipuzkoako Erle-zainen Elkarteak eta Neiker-Tecnalia erakundeakespezimen batzuk topatu zituzten. Debabarrenaeskualdean, aldiz, 2012an agertu zen lehenengohabia. 2013an, lehen aldiz, Mutrikun azaldu zireneta aurtengo urtean hainbat izan dira agertu direnhabiak; guztira momentuz hogeita bi habia.

Page 7: K144 bloga

Pu

ri - pu

rixan

7

Habiak egiteko prozesuaLehenengo habiak, martxotik apirilera, bitartehorretan egiten dituzte. Tamainaz txikiak dira etababesean egiten dituzte; teilatuetan, aterpeetan,almazenetan eta abar. Kasu horietan habiak ken-tzea ez da nahikoa, erreginak hil behar dira. Maiatza eta ekainetik aurrera, lehen habiak utzi etabehin betiko habiak egiten dituzte; liztor erreginaketa langileak izaten dira bertan. Tamaina handiena, ordea, iraila eta urrian izatendute, eta madariaren itxura hartzen du habiak. Hainzuzen ere, bi mila liztor eta sei mila larba eta arrau-tza eduki ditzake. Negua heltzen hasten denean, azaroa eta abenduabitarte horretan, habiak hutsik gelditzen dira; lizto-rrak lurperatu egiten baitira negua pasatzeko.

Kalteak eta ondorioakArgi dago gure artean kezka sortu dutela; aldebatetik, ziztada jaso eta horrek eragin dezakeenondorioengatik. Bestaldetik, nekazaritzan, erle-zaintzan eta ingurumenean ekar ditzakeen kalteen-gatik. Nekazaritzan adibidez, ondutako frutak hoz-katu eta hondatzen dituzte eta zuhaitzen poliniza-zioan ere gabeziak ager daitezke. Ingurumenean,berriz, harrapakari edo predatzaile handia denez,xomorro espezie asko arriskuan jarri ditu. Erlezaintzan, ondorioak nabarmenak izan dira.Bertako erlearen populazioa gutxitu egin da, ondo-rioz, ezti produkzioa ere nabarmen jaitsi da.

Nola jokatu Asiako liztorraren aurreanDebabarrena eskualdean lokalizatzen diren habiensuntsiketaren ardura Debemenek du. Herritarrekhabia bat ikusten dutenean, udalean eman behardute horren berri eta udalak Debemeneri jakinara-ziko dio. Egoerari aurre egiteko, bertako bi langilekprestakuntza berezia jaso dute; produktuen erabi-lera egokia egiteko eta habien suntsiketa nola eginikasteko. Horrez gain, langileek babesteko ekipoajantzi behar izaten dute; liztorren erasoa ekiditeko.Ondoren, pertika edo hodi teleskopikoarekinpozoia isurtzen dute kabi barrura; habian zulotxobat eginez, edota habiak berak duen sarreratik. Iakasu gehienetan liztorrak berehala hiltzen dira etahabia hutsik gelditzen denean deuseztatu egitenda.

Page 8: K144 bloga

8

Bi

hit

zeta

n

Balea xibarta baten bisita izan dute mutrikuarrekBalea xibarta batekin topo egin zuten BuceoEuskadikoek itsasoan. Mutrikun ez ezik, Honda-rribian eta Hendaian ere ikusi dute mota horre-tako balea, baina ez daude ziur balea bera zenala ez. Adituek diotenez ez da ohikoa motahorretako balea bat inguruotan ikustea, bainaizan dira aurrekariak. 2012an, espezie horretakozetazeo bat Bizkaiko kostaldean ikus ahal izan

zuten.

Atxukaleko koadroa hondatzen ari direla salatu dute Arte Lagunak taldekoek Udaberrian Atxukale azpian jarritako koadroak jasan dituen erasoen aurrean kexa agertu nahi izandute Arte Lagunak taldekoek. “Ardatz izenarekin behin eta berriz koadroaren gainean sinatzen hasi zirenlehendabizi. Orain, berriz, su eman diote zenbait zatitan”, azaldu dute. Arte Lagunak taldeak “Mutrikukotxokoak txukundu beharra” dagoela uste du. Hori dela eta, Ardatz sinatzen duenari beraiekin hitz egiteko

gonbitea luzatzen diote. “Zabielen batzen gara. Etorri”.

Otsaileko denboralearen kalteak konpontzen hasi dira Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegiturenzuzendaritza otsaileko denboraleak dikeberrirako bidean zehar eragindako kalteakkonpontzen hasi zen azaroaren hasieran.Eguraldia lagun, bost astetan amaitzekoasmoa agertu du obra arduradunak. LanakCostrucciones Campezo enpresaren eskudaude, eta 200 mila euroko aurrekontua

daukate.

Argazkia: Buceo Euskadi

Page 9: K144 bloga

Bi h

itzetan

9

Lokal hutsen datu-basea osatu nahi du UdalakMutrikuko lokal hutsen inguruko informazio osatua eskuratu nahi du Udalak, lokal beharrean daudenekintzaileei laguntzeko eta merkataritzari bultzada bat emateko. Azterketarekin, herrian alokatzeko edosaltzeko dauden lokalek ze ezaugarri dituzten, zein egoeratan dauden eta ze erabileretarako egokiakizan daitezkeen jakin nahi dute. Datu-basea sortzeaz gain, herrian dauden hutsuneak ere ezagutu nahidituzte. Azterketa Ikei izeneko enpresaren esku dago, eta haiek jarriko dira lokal jabeekin harremanetan.Lokal jabeek turismo bulegora hurbiltzeko aukera ere badute gai horren inguruan hitz egitera.

Angelman sindromea duteneilaguntzeko bigarren eskuko azoka dago Goiko plazanAzaroaren 14tik bigarren eskuko gauzen azokazabalik dago, Goiko plaza 3an (Misioetako lokala).Azokako gauza guztiak herritarrek emandako gau-zak dira, eta haiek salduta biltzen dena Algelmansindromea dutenei laguntzeko izango da. Azokahilaren 30era bitartean egongo da zabalik,16:30etik 20:00etara.

Azaroaren 30ean hondakinak batzeko sistema aukeratuko dute mutrikuarrekHondakinak biltzeko sistema hobetu eta birziklatze-tasa handitzea.Horiek dira hondakin sistema alda-tzeko erabakiaren atzean daudenarrazoiak. Sistema berria aukeratuko dutenak, baina, herritarrakizango dira. Bi sistemaren artean erebaki beharko dute: edukontzienbidezko bilketa sistema edo bilketa sistema mistoa. “Informazioguztia etxera bidaliko zaie herritarrei, edota Udaleko webguneankontsulta dezakete”. Bozkatzeko ere bi aukera edukiko dituzte:azaroaren 30ean, 09:00etatik 20:00etara, Zabielen; edota hilaren

24tik 28ra, 10:00etatik 15:00etara, udaletxean.

Samikollan uraren presioaren arazoa konpontzeko lanean ari diraSamikollarako bide berrian urarentzako hoditeriasartzen ari dira. Obra horrekin Samikollan urarenpresioarekin arazoa izaten jarraitzen zuten etxebizi-tzei arazoa konponduko diete. “Herritarrek Udalariegindako eskaeren artean zegoen, eta Ur Kontsor-tzioarekin hitzarmena berritzean, beste zenbait gau-zen artean hori egiteko eskatu genien”, aitatu du

gobernazioburu Joxean Agirregomezkortak.

Page 10: K144 bloga

10

Mutriku oso euskalduna dela baieztatzea ohi-koa dugu. 2011ko datuak diote herritarron hiz-kuntza-gaitasuna %80,7 dela, baina UdalekoEuskara Batzordean kezka zuten hori kaleanhala islatzen ote zen. Hori dela-eta Soziolin-guistika Klusterrari eskatu zioten erabilerarenkale-neurketa bat egiteko. Neurketa hori igaroden ekainaren 4 eta 15 bitartean egin zen etaemaitzak dio, Mutrikuarron %67,1ek erabiltzendugula euskara gure kaleko harremanetan.Hona hemen beste zehaztasunak.

Nola egin den

– Neurraldiak2014ko ekainak 4, asteazkena, 10:00etatik12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.2014ko ekainak 7, larunbata, 11:00etatik13:00era eta 19:00etatik 21:00etara.2014ko ekainak 15, igandea, 11:00etatik13:00era.

– Ibilbideak1.Ibilbidea: Goialdea, Jose Mª Altzibar etorbi-dea, Madalena auzoa eta Eulogio Ulazia pla-zatxoa.2.Ibilbidea: Erdialdea, Goiko Plaza, Erdikokalea, Beheko Plaza, Barrenkale eta Zubiagaplaza.3.Ibilbidea: Behealdea-1, Samikoila ibilbidea

eta Atxukalea.4.Ibilbidea: Behealdea-2, Hondartza inguruaeta Moilako pasealekua.

– MetodologiaMutrikun egindako Hizkuntza-erabilerarenNeurketaren oinarri metodologikoa EuskalHerri mailan egiten den neurketan garaturikoada, baina kasu honetan herriko berezitasune-tara egokituta.

Neurtzen dena, norbanakoaren hizkuntzabaino, taldeko elkarrizketa-hizkuntza da. Elka-rrizketak dira behatzen eta zenbatzen direnak,eta beti dira bi lagun edo gehiagoren artekoak(nahiz eta hainbatetan bakarrarena entzun,telefonoz ari direnean bezala).

– UnibertsoaBehatu den elkarrizketa kopurua 1.935ekoaizan da, eta elkarrizketa horietan 5.173 solas-kide zenbatu dira.

– FitxakJaso diren datuak honela biltzen dira:-Emakumezkoa / Gizonezkoa.-Hizkuntza: Euskara / Gaztelera / Besterik.-Adina: Haurrak (2-14 urte), Gazteak (15-24urte), Helduak (24-64 urte), Adinekoak (65-…).-Bestea: Haurrak hitz egiten duten ala ez.

Giz

art

ia

MUTRIKUN EUSKARA GAIXO, HELDUEN KALE-ERABILERAN

Page 11: K144 bloga

11

OndorioakTauletan jaso duguna laburbiltzeko esan deza-keguna da, kezka sortu duela helduen artekoerabilera mailak: %58,1, eta pozik jaso delahaur eta gazteen erabilera maila: %83,6 eta%83,3. Nahikotzat hartu al dezakegu emaitzahoriek? Mantenduko ote da haur eta gaztehorien erabilera heldutasunera iristean? Zerkeragin dezake jaitsiera hori? Mutrikuko euska-raren kale-erabilera beste herri batzuen maila-

koa da, Oñati eta Azkoitikoa adibidez, bainanabarmen jaisten da beste batzuengandik,hala nola, Azpeitia, Zestoa eta alboan dugunOndarroatik. Datuak eskuan hobekuntza bidean lanean jar-tzeko asmoa dute Bai Txo! euskara elkarteaketa Udalak, eta dei egiten dute horretan jardunnahi duten guztiei, zergatiak adostera heldueta ekintza planak aurrera eramateko.

Giza

rtia

HAMAR ELAKARRIZKETATIK IA ZAZPI EUSKARAZEmaitzak

SEXUAREN ARABERA

ADINAREN ARABERA

HIZKUNTZA-GAITASUNA ADINAREN ARABERA

ERABILERA SOLAS-TALDEAREN OSAERAREN ARABERA

EUSKARAREN ERABILERA NEURKETA-IBILBIDEAREN ARABERA

Page 12: K144 bloga

12

Kare

nka

IZASKUN EGURBIDEbokazioa eta lana bateratuta daudeneanMediku lanean aritu da iaz arte. Egun jubilatutadago. Donostian bizi den mutrikuarra gutxienezastean behin gure artean da. Mendizalea, musika

zalea, lagun artean gozatzen dakiena.

Garai haietako langile familia baten alaba…

Garai haietan ez zen normala batxilerra egitea eta

gutxiago unibertsitatera joatea, batez ere famili xume-

en artean. Horregatik azaldu nahi nuke nolatan aile-

gatu nintzen sendagile izatera. Zortzi senideko lauga-

rrena nintzen eta 10 urte nituen ama hil zenean, tifu-

sak jota garai hartako jendea gogoratuko den bezala;

aita alargun gelditu zen 8 seme-alabekin. Alaba zaha-

rrenak 15 urte zituen eta, txikienak, mutilak, urte eta

erdi.

Nire aitaren anaia, osaba Antonio eta izeba Juanita,

Venezuelan bizi ziren, eta gu laguntzeko prest azaldu

ziren. Beren nahia gutako bi hara joatea zen, Vene-

zuelara. Gure aitak berriz ez zuen nahi izan, osasuna

eta lana zeukan bitartean gu denok berarekin nahi

zituela esan zion osabari. Horren aurrean osaba-ize-

bak erabaki zuten bi umeren ikasketak euren kargu

hartzea. Aitak horri ez zion ezetzik esan, berak ezin

zuelako. Hartara, Andres eta ni ikasten hasi ginen

Donostian barneko ikasle moduan. Nik hamaika urte

nituen, eta Andresek zortzi. Niri ikastea gustatu eta

aurrera egin nuen, Andresek berriz, utzi egin zuen.

Bekak ere lortu nituen eta aurrera.

Venezuelan berriz, kontuak okertu egin ziren eta gure

diru iturria bukatu egin zen. Ordurako aitaren ekono-

mia ere errekuperatzen ari zen seme-alaba zaharre-

nen laguntzarekin. Batxilerra bukatuta, unibertsitate-

ko bidea hartu nuen berak nahi izan zuelako bukatu

bere anaiak hasitako proiektua. Gure aitak farmazia

karrera ikastea nahi zuen baina nik garbi neukan nire

urratsak medikuntzara nahi nituela bideratu. Erronka

handia izan zen denontzako, gainera nire anai-arre-

bek ez zidaten sekula oztoporik jarri izan, eurak lane-

an zihardutenean ni ikasten egoteagatik, eta beti

eskertuko diet.

Eta bideari ekin zenion…

Valladoliden sei urte egin nituen (lehenengo urtean

dena ez nuelako atera) eta ondoren Bartzelonara

pediatria espezializazioa egitera. Han beste hiru urte

egin ondoren Iruñara abiatu nintzen hematologia egi-

tera, bi titulu horiek edukita errazago zitzaidalako osa-

sungintza publikoan sartzea. Garai haietan argi neu-

kan ospitalean lan egin nahi nuela, eta ez kontsulta

pribatuan.

Miranda de Ebron ekin nion hematologo lanari eta

bertako ospitaleko laborategia martxan jarri nuen.

Beranduxeago Donostia eta Bilborako lan plazak

atera ziren eta eskatu ondoren Donostian egokitu zi-

tzaidan eta 33 urte eman ditut Donostiako Erreziden-

tzian, jubilatu arte.

Osasungintzan emandako aldaketak handiak izan

dira…

Medikuntzan etengabekoak dira aldaketak eta horie-

tako asko hematologian. Guk ez dugu ikerketa lanik

egiten baina egunean gaude horretan ari direnekin.

Anemiak, leuzemiak, minbiziak eta antzeko gaisota-

sunak dira guk tratatzen ditugunak. Batzuk arinak eta

larriak besteak.

Page 13: K144 bloga

Karen

ka

13

Denetik ikustea eta denekin bizitzea egokitzen...

Egoerak ez dira samurrak izaten ez pazientearen-

tzat, ez familiarentzat ez eta guretzat ere. Horretara-

ko prestatu arren, kasu batzutan diagnostikoa barne-

ratzea gogorra egiten zaigu guri ere... Dena ondo joa-

ten denean denona izaten da poza baina alderantziz

ere gertatzen da eta guztiok nahigabetzen gaitu

heriotzak. Berri txarrak ematera ez zara sekula ohi-

tzen baina bizitzak aurrera egin behar du, eta zorio-

nez gero eta gehiago da aurrera egiten dena.

Emakume mediku gutxi garai haietan…

Orokorrean eta zenbait sailetan, bai, traumatologia,

kirurgia… baina pediatrian betidanik emakumea ikusi

da eta beste horrenbeste hematologian.

Euskararen kontua nola bizi izan duzu…

Ni hasi nintzenean erdara zen nagusi eta akordatzen

naiz zenbait jendek izugarrizko poza hartzen zutela

euskaraz egiten nielako. Batez ere adineko jendeak.

Nik lehenengo agurra euskaraz egiten nien eta zerua

irekitzen zitzaiela ematen zuen. Orduan gutxi ginen

euskaldunak. Gaur esango nuke erdiak baino gehia-

gok egiten dutela euskaraz.

Eta jubilatu ondoren aspertzeko denborarik ez…

Ez horixe. Mendizalea naiz baina ezin dut mendira

joan belauna izorratuta dudalako; familia handia gara

eta beti dago zeini lagundu, batez ere mediku kon-

tsultetara joan beharra dagoenean... Gutxienez aste-

an behin etortzen naiz Mutrikura. Kuadrila ere Mutri-

kun daukat (uste dut adoptatu nautela dagoeneko),

eta beti dago zer ospatu, bai familian eta lagunartean.

Musika zalea ere banaiz eta jarraitzen dut Osakide-

tzako koruan kantatzen, Kantakidetzan. Jostea

ere gustuko dut eta horretan ere aritzen naiz,

(egun bilobatxoaren arropak konpontzea tokatu

zait eta gustu handiz egiten dut). Tarteka ere lan-

kide ohiekin batzen naiz, Donostiako kuadrilare-

kin ere…

Gustuko lanean aritu izan zara…

Hala izan da. Bokaziozko lana izan da nirea.

Pozten naiz izeba Benitari kasu egin izana.

Esanda bezala, nire aitak farmazia ikastea

nahi zuen eta nik medikuntza. Gure kontu

honen berri esan nionean izebari hark esan

zidan ez egiteko kasurik aitari eta nik benetan nahi

nuena egiteko, arrazoia zuen orduan ere. Gure aitak

sekula ez zidan esan harro zegoela nirekin baina

Patxi Txurrukari esaten omen zion “eta ez dizu esan-

go, burura igoko zaizula uste du-eta” esaten zidan

Patxik. Bere bizitzako azken zortzi urteak, Donostian

pasa zituen nirekin, asteburuetan beste senide denak

etortzen ziren eta pozik bizi izan zela uste dut, denok

ahalegindu ginen behintzat.

Mediku estatus horren presioa bizi izan duzu…

Bai baina ni hortik kanpo ibili izan naiz. Beti mugitu

izan naiz bi munduren artean ospitalean ere ez naiz

sekula mediku estatus horren barruan egon beste

bizitza neukalako. Han Egurbide doktorea izan naiz

pazientearen aurrean baina nire lankideekin Izaskun

izan naiz, ospitaletik kanpo

bezala. Lantaldean

aritu izan naiz beti

horretan sinistu

izan duda-

lako.

Page 14: K144 bloga

14

Lap

azo

rrik

eix

ak

Mutrikuko udal artxiboko auzi edo pleito baten berri

emango degu gaur. Azalduko degunak 220 urte dau-kazen arren, atzo goizekua dirudi.

1794ko martxuaren 31n Ondarruko bi arrantzaleMutrikuko portura aillegatu ziran, oso hasarre. Juliande Churruca zauan orduan alkate. Alkatiari azalduzixuen Debako abratik Ondarruruntz zijuazela beurentxalopan, Mutrikuko Talaixa parian zozela, lihorretikAntonio de Yturrinok trabuko batekin tirua botazixuela.

Bixaramunian, Mutrikuko alguazillak, Antonio deLarrañagak, udal kartzelan sartu zoan Yturrino. Alko-leako Talaixako etxetxuan –en la casilla de la Talaya–gordetako trabukua hartu eta Juan Bauptista deAndonaegui eskribauari eman zion.

Kartzelan, deklaraziua hartu zixuen Antonio de Yturri-nori. 31 urteko talaixeruak azaldu zoan Manuel deOnsalorekin batera zauala haura gertatu zanian. Talai-xa azpixan Ondarruko txalopa bat ikusi zoala nahikohurre –a distancia de medio tiro de perdigón de la ori-lla–, pixka bat bajatu eta handik tripulaziokuei eskatuzixuela txillixoka paraje hartatik urrutiratzeko, bi aldizeskatu ere. Bere esanetan, beti ibiltzen zakozen ziri-katzen, siempre le estaban provocando. Itsaso zabale-ra juaten ez ziranez, ondarrutar harek uxatu nahixan,haitzetan zozen bi itsas txoriri apuntatzen hasi zan,dirijió la puntería a dos pajaros de mar, que se llamanvalenchoris. Txalopakuek eurei apuntatzen zauala-kuan, esan zixuen ausartzen bazan, tirua botatzeko...Yturrinok tirua bota zoala baiña txalopatik 8 edo 10oiñetara (2,5 metro inguru) jausi zala, eta ez zixuelakalterik eragin, ez ontzixai, ez tripulaziokuei. Talaixe-ruak aitortu zoan trabuko haura egun batzuk lehena-gotik zaukala kargauta itsas txorixei tiro egitxeko.“Para tirar dhas aves, u otras de tamaño que se presen-tasen por ser dho sitio de la Talaya concurrido de ellas,y hallarse muchas veces ocioso en su destino de talaje-ro”.

Hori irakurritxa, beste batzuen artian, hiru galderahonek bururatzen zakuz: Lehelengua, bi lagun Talai-xan zer dala-ta? Bi talaixero zozen ala? Bigarrena, talai-xero batek zetako bihar zoan trabukua? Hirugarrena,“Valenchori” izeneko txorixei tiroka? Ze txori ziranhorrek? 1794ko gertaeraren berri eman ahala juangogera hiru galderak horrek argitzen.

Apirillaren bixan eta hiruan Ondarruko txalopako tri-pulaziua osatzen zeuen 15 arrantzaliei hartu zixuendeklaraziua. Zaharrenetik gaztienera: Andres de Ara-maio (64 urte), Antonio de Sasturri (52 urte), Domin-go de Celaya (43 urte), Pedro de Santizo (35 urte),Martin de Achurre (34 urte), Phelipe de Baqueriza (31urte), Martin de Bengoechea (28 urte), Agustin deAranzamendi (25 urte), Francisco Xavier de Arcocha(21 urte), Agustin de Lete (20 urte), Jph Maria de Aran-zamendi (19 urte), Juan Bta de Celaya (17 urte), JuanBaupta de Aguirre (14 urte), Joseph Maria de Yturriza(15 urte), Joseph Ygnacio de Achurre (11 urte).

Euren deklaraziuak irakurritxa jakin degu lauk baiñoez zakixela siñatzen. Antonio de Sasturri, 52 urtekopatroia, izan zen lehelengua deklaratzen. Azaldu zoanbatere motiborik gabe, Yturrinok talaixaren azpitxikbotatako tirua –les disparó un trabucazo con dosbalas– euren txalopatik hurre samarrera aillegatu zala,a 2 varas y media o tres de la lancha. Trabukua berrizkargatzen zoala ikusitxa, ondarrutarrak bildurrakaidian, ihes egin zeuen arraunei gogor eraginda, apre-taron a correr a toda fuerza de remo. Mutrikura portu-ra juan ziran zuzenian, Alkatiaren aurrian kejatzera.

Patroiaren ostean, banan-banan, beste 14 arrantzaliekazaldu zeuen gertatutakua.Tirua txalopatik ze distantziatara jausi zan galdetuzixuenian, patroiak bi kana (‘vara’) eta erdi esan bazo-an ere, beste batzuek lau kana aitxatu zeuen, etaegon zan sei kana eta erdi erantzun zoanik.Trabukua kargatzen ikusi zeuenian, esan zixuena eka-rri zeuen gogora: ezetz tirua bota! (que tirase si quería,

Talaixa ingurua

Talaixerua,

ondarrutarrak

eta balantxorixak

Page 15: K144 bloga

15

Lap

azo

rrikeix

ak

pero que no tiraría, diciendo así: tira,tira). Azaldu zeuen hiru aldiz ahalegin-du zala trabukua kargatzen baiña hutsegin eta laugarrenian baiño ez zoalalortu tirua botatzia.

Zenbat talaixero?

Apirillaren 14an Manuel de Onsalokdeklaratu zoan. Talaixan zauan Anto-nio de Yturrinorekin batera “zorione-ko” martxuaren 31n. Azaldu zoan beretxalopako tripulaziokuen (Miguel deOsa zaukana patroi) enkarguz juan zalaTalaixara handik txalopakuei arrantzaegitxen laguntzeko: con el fin de observar los rojos deanchova para facilitar su pesca a dicha gente por mediode señales o avisos. Yturrinok bere deklaraziuan esan-dakuen bidetik, azaldu zoan Debako Abratik –viniendode la Habra de Deva– zatorren txalopia –lancha sardi-nera– Talaixa parian gelditxu zala. Yturrinok abixuaeman zixuela lihorretik urrutiratzeko, baiña hori bai,tirua balantxorixei bota zixuela ez txalopakuei (pusola escopeta en puntería hacia dos pájaros).

Dokumentuak argitzen digu Antonio de Yturrinorenlana batez ere etsaixen ontzixak bistautakuan abisuaematia zala, habiendo recelo de embarcación enemigaque hera el cuidado que tenia pª poner señas haviendoalguna a la vista.

Beraz, Onsalo bere txalopakuei laguntzen zauan Talai-xan, gorrixak –arrain sardak– noiz agertuko; Yturrinoberriz, etsaixen zain zauan (batez ere frantsesak izan-go ziran).

Apirillaren 14an bertan, Antonio de Azuola eta Loren-zo de Amuchastegui errementarixei –maestros herre-ros– agindu zixuen Yturrinok tirua botatzeko erabilli-txako trabukuaren neurrixak eta kalibriaren berriemateko. “dijeron que la citada arma es un trabucocon su caja de nogal a la española; que el cañón esantiguo [...] que la caja, llave y todo el aparejo esnuebo [...], la puntería también de latón y la vaquetade roble”.

Gero, Antonio de Yturrinoren ondasunak enbargatunahi izan zitxuen baiña bere andriak azaldu zoan ezzeukala ezelako ondasunik.

Trabukua zetako?

Apirillaren 30ean berriz ere deklaraziua hartu zixuenYturrinori. Azaldu zoan amugillia zala lanbidez. Baiñaetsaixen itsasontziak bistatzeko zauala orduan Talai-xan. Galdetu zixuenian nundik atera zoan fusil edo tra-buko haura, azaldu zoan urte hartan bertan eginzixuela Eibarren kajia eta giltzia, Mutrikuko udalakagindua eman zoalako ahalik eta mutrikuar gehixenek

fusilla edo eskopetia egitxeko, a causa de la presenteguerra con la Francia. Kaiñoia berriz, zaharra zala espli-katu zoan, lehenagotik etxian zaukana.

Galdetu zixuen zetarako zaukan fusilla Talaixan, etaerantzun zoan itsasoko txori haundixei botatzeko,denboria pasatziarren; muchas veces sin saber en quepasar el tiempo, viendo que andavan muchas aves gran-des para tirarles de quando en quando. Aurreragozehazten deu dibertsio hutsagaitxik egitxen zoala: ...yalguna vez que otra, se dibertia en tirar a valenchoris uotras aves grandes.

Maiatzaren 19an, Antonio de Yturrino Mutrikuko kar-tzelan hillebete eta erdi luze eman eta gero, epaia edosententzia etorri zan; 10 dukateko isuna jarri zixuen,baitxa auziak eragindako gastu guztiak ordaindu biha-rra ere. Trabukua ere kendu zixuen.

“Valenchori” izeneko txorixa

Gaur egunera arte salto eginda, onartu bihar deguMutrikuko maiñel zaharrek ondo baiño hobeto daki-xela itsasokuen berri. Horregaitxik, itsaso inguruanbizi diran txorixen izenak ere —zela ez ba!— ondotxoezagutzen ditxue.

Bada txori haundi beltz bat, Mutrikun bi izen dakaze-nak: baserritxar batzuek sakillua esaten dixue, etamaiñelek berriz, balantxorixa. Euskera batuan uba-rroia esaten zako itsas ertzeko haitzetan tarte luziaegitxen doan txori horri. Sakillo izena beste herri ba-tzuetan ere erabiltzen da. Egixa esan, ez da beti uba-rroia aitxatzeko erabiltzen, baiña tira. Badirudi sakillo(zakilo?) izenak, zela edo hala, loturia daukala potorrotxori-izen xelebriarekin. Bigarren txori horri Mutrikunkotorra esaten dixau.

Baiña, balantxori izena Mutrikun baiño ez det entzun;lehelengoz entzun noanian pentsatu noan izen berrisamarra zala, hori 1794ko dokumentua topatu etavalenchori irakurri arte.

Josu Larrañaga Arrieta

Balantxorixak

Page 16: K144 bloga

Au

zoz

au

zo

16

BASERRITARRENELKARTEKO KIDEAKKEZKATURIK

Aldundiak Gipuzkoako basoak zaindu, hobetueta ugaritzeko egin dituen zenbait aldaketenaurrean, Mutrikuko baserritarren elkartekokideak beraien kezka eta ezadostasuna azaldudigute. Elkarteko ordezkaria den Oier Agirreza-balak eman dizkigu azalpenak.

Aldundiak Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu etaugaritzeko laguntza lerroetan zenbait aldaketa eginditu natura babesteko eta bertako landaredia sus-tatzeko helburuarekin. Jarduera ildo bat ezartzenda baso autoktonoak sustatzeko eta Intsinis pinuespezieko zuhaizti zahartuek ekar dezaketen gai-xotasunen eta plagen arrisku fitosanitarioa deusez-tatzeko. Ildo horren bidez Intsinis pinudi zaharrenmozketa, oin moztuak kentzea eta ondorengo basoautoktonoaren birsorkuntza diruz lagunduko da.Hazkunde azkarreko espezieak sartuz gero, egin-dako inbertsio gastu guztien % 20 lagunduko da.Sartutako espezieak hazkunde ertaineko autokto-

noak izanez gero, % 45 lagunduko da. Sartutakoespezieak hazkunde ertaineko bertakoak direnean,aldiz, diru laguntza % 90ekoa izan daiteke eta haz-kunde geldokoak izanez gero, % 100era irits daite-ke.

Horiek dira Aldundiak egin dituen zenbait alda-keta, informaziorik bai?Urriaren 22an, Azpeitian, Diputazioaren eskutikeskaini zen hitzaldian izan nintzen. Bertan, Jon PeliUriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko etaTurismoko diputatua eta Roke Akizu Mendi etaNatura Inguruneko zuzendaria izan ziren. Emanzuten azalpenekin pozik, baina aldi berean kezka-turik atera nintzen.

Horrez gain, urriaren 10ean, MUBAE-ren eskutik,hitzaldi informatiboa antolatu genuen, Mutrikunbertan; Xabier Iraola ENBA sindikatuko koordina-tzailea eta bertako partaidea den Jon Arruti etorrizitzaizkigun egoera azaltzera. Bestalde, azkenberri moduan, udaletxetik jaso dugun informazioakdio: azaroaren 22an, larunbata, II. Basogintza jar-dunaldia egingo dela Igorreko kultur etxean.

Aldaketa horien aurrean zer?Ondo iruditzen zait hemengo zuhaitzei subentzioakgehitzea eta ahalik eta laguntza handiena ematea.

Page 17: K144 bloga

17

Gure kasuan, baditugu baso sail batzuk; bertan,hogeita bost urteko gaztainak, ehun urte bainogehiago dituzten haritzak, artadiak eta abar ditugu,guztira hamar hektarea inguru. Horiek talatzekoedo ebakitzeko baimenik izango al genuke? Baiez-koa balitz, erosleak bilatu beharko genituzke, etabotatzerik ez balego zer laguntasun izango genu-ke? Berriz landatzen hasteko zerbaiten poza edoanimoa beharko genuke! Nork ziurtatzen digu orainlandatu eta etorkizunean horiek mozteko aukeraizango dugunik? Horrela jarraituz gero, ez dakit gogorik edukikodugun.

Etorkizuna...Gauza guztietan bezala etorkizuna gaitza ikustendut. Landareak sartu, zaindu, garbi mantendu etakontribuzioa edo zergak ordaintzen ditugu. Etorki-zunari begira, aurrean aipatu ditudan baldintzaguztiak bete eta, horrela jarraitu behar al dugu?Lan mordoxka egin eta irabazirik gabe? Gure basoak berde eta dotore ikustea zer atseginaden, baina bizi ere egin behar dugu.

Aldaketa gehiago ere badaude, ezta?Bai, hala da. Lurra eskuz eta sua erabili gabe pres-tatzen bada, diru laguntza handitu daiteke ohikoportzentajeen gainean. Bestalde, ez dute laguntza-rik izango % 50 baino aldapa handiagoa duten sai-letako hazkunde azkarreko landaketek, eztababestutako natura guneetan autoktonoak ez direnespeziekin egindako landaketek ere. Gauza beragertatzen da erreka eta urtegien zorpeko guneetanautoktonoak ez diren espeziekin egindako landake-tetan, horiek ere ez baitute laguntzarik jasoko. Bes-talde, hirukoiztu egin dira bertako baso berriakbabesteko jartzen diren itxiturak egiteko laguntzak.

Beraz, zer eskatzen diozue Aldundiari?Ondo iruditzen zait hemengo zuhaitzak indartzekodiru laguntzak jartzea edo indartzea, baina orainarte pinuarentzat edo eukaliptoarentzat izan ditu-gun laguntzak, gutxienez zeuden moduan man-tentzea eskatuko nieke. Kontutan izan behar duteorain arte baserriaren bizi-iraupenean hazkundeazkarreko zuhaitzek izan duten garrantzia. Hori daaldundiari eskatuko niokeena.

Au

zoz a

uzo

Page 18: K144 bloga

Ais

iald

ia

GABA BELTZA

TXANTXANGORRIREKINKaixo guztioi! Gaba Beltza ere joan zaigu dagoe-

neko, iritsi dira azaroa, euria eta hotza. Txantxan-

gorrin, aurreko alean esan bezala, ospatu genuen

Gaba Beltza, eta nola gainera!

Lehen Hezkuntzako ekintzan, lortu zen espero

zena, Gaba Beltzaren oinarri dena: beldurtzea.

Aurten, pelikula bat ikusten hasi, eta pelikularen

amaieran azaldutako pertsonaia Zabileko korrido-

reetatik azaldu zen bere lagunekin: Zabiel, 50.

hamarkadako monjek zuzendutako umezurztegi

bihurtu zen.

Umezurztegian giltzapetuta geundela eta irteteko

Sor Miren monja aurkitu behar genuela esan

zigun pelikulako monjak. Horretarako, Zabieleko

beste lekuetan zeuden gainontzeko pertsonaiei

galdetu behar genien: komuneko umea, ikasgela-

ko haurrak eta monja irakaslea, medikua... Per-

tsonaia guztiei galdetu eta gero, azkenean iritsi

ginen Sor Mirenengana!

Sor Mirenek, bere umea besoan zeramala, Erdiko

Kaletik Sotora gidatu gintuen. Bertan, fraile zuzen-

dariak ezingo ginela handik irten esan zigun eta

gela handi batean, pertsonaia guztiak zeuden

otoitz egiten kandelaz betetako gela ilun-ilun bate-

an. Azkenean, korrika hasi eta ihes egitea lortu

genuen. Eskerrak! Batek jakin zer gertatuko lite-

keen ihes egitea lortu izan ez bagenu.

Beste alde batetik, Haur Hezkuntzako ekintza ere

izan genuen. Honako honetan, sorgin batek gida-

turik altxorra bilatu behar genuen. Horretarako,

kalabaza baten zatiak aurkitu behar genituen eta

zatiak elkarri batuz kalabaza handi bat osatu.

Esan beharra daukagu ez genuela horrenbeste

jende etortzea espero. Ume pilo bat etorri zineten,

eta batzuk beste batzuk baino gehiago beldurtu,

baina Gaba Beltza behar bezala ospatuta geratu

zen zalantzarik ez daukagu. Eskerrik asko bertara

gerturatu zineten guztioi!

Gaba Beltzeko ekintza ederra izan zen gero,

baina ez pentsa gehiago geratzen ez direnik. Aza-

roan ere ekintza berri batekin etorriko gara, epea

hurbildu ahala ekintzaren ordua eta tokia jakinara-

ziko dizkizuegu. Bitartean, ondo pasa eta asko

ikasi!

Txantxangorri Aisialdi Taldea

Page 19: K144 bloga

19

ZELOAK

Momentu batzuetan zeloak sentitzen hasten naiz edo-zeinekiko eta nire histeria atakeak, bikoteak ordain-tzen ditu. Zer egin dezaket zelorik ez sentitzeko?

Ezer gutxi egin dezakezu egia esan. Zeloak, bizi dugunmaita-bideen beste aldea dira. Hor egongo dira beti,eta asko jota hauek ulertzen ikasi genezake, espe-rientzia hauetatik zerbait positiboa eraikitzen saiatze-ko.

Zeloak ulertzeko, hondoko definizioak lagundukodigula uste dut:Zeloak, besteagandik espero bezala baloratua ez sen-titzean, gure autoestimuaren jaitsierak sortzen digunezinegon egoerak dira.

Harremanek beti esperantzak sortzen dituzte. Izenakjarriz, aurredefinitu egiten ditugu beste pertsonekgurekin izan beharreko jarrerak. Lagunak, lagunadenez, lagundu beharko nau, gurasoak guraso dire-nez, zaindu beharko naute, bikoteak, nire bikote dela-ko, falta zaizkidan hutsuneak beteko eta laztandukodizkit...Eta danba! errealitatearen kontra jotzen dugu: Beste-ak ez daude beti hor gure nahiei erantzuteko. Beraienlehentasunak dituzte eta ez dute beti guk esperodugunarekin bat egiten.

Orduan, gaizki sentitzen gara. Besteak egindakoekintzaren baten zentratzen dugu arrazoia (bestebatekin oheratzea, lagunekin geratzea berriz ere zureplanak galdetu gabe, zure aurrean beste bat desirazbegiratzea, zurekin adeitsua izateko egiten ez duenahalegina beste batekin egiten ikustea...), baina egiaesan, ekintzak berak berdin dio. Zeloak sortzen dutenmin hori, ekintzatik baino, gure barnean gertatzenden ondoko prozesutik bai dator.

Guk beragandik zerbait espero dugu (adostu dugula-ko, imaginatu dugulako, beti horrela izan delako...).Bere jarrera batek ordea, erratu egin garela esatendigu. Guk egindako aurreikuspenak ez direla zertanzuzenak izan. Eta horrek sortzen digu ezinegona. Nor-bere aurreikuspenak zalantzan jartzen direnean,harreman guztia zalantzan jartzen delako. Jada ezdakigu zer espero dezakegun eta zer ez. Ez dakiguharremana proiektatzen. Eta galdera hau nabarmen-tzen da: erratu egin naiz beragandik espero nuenaga-tik?

Puntu honetan bi era behintzat badaude jokatzeko;

ZELOAK ETA BER-EZAGUTZAZeloek bestea proiektatzeko perspektiba berri bateman ahal digute. Bestea ber-ezagutzeko aukera bat.Jada ez badu erantzuten guk espero genuen bezala,onartu dezakegu zerbait (norbait) berria daukagulabegien aurrean. Eta bai, aurkitzen dugun hori ez gus-tatzearen arriskua daukagu.Baina baita ezagututako aurpegi berriari esker, berrizzoro maitemintzearena ere. Askotan distantziaberriak baitira, bestea berriz maitatzen jarraitzeko erabakarra.

ZELOAK ETA POSESIBOTASUNA Bestea guretzat oso garrantzitsua denez, askotanezin izaten dugu berataz egindako ideia existitzen ezdela onartu. Eta gure ziurtasun eza handituz doanez,zerbait berrira moldatzeko gaitasuna oso murriztutaizaten dugu.Orduan, bere kontrako amorrua sortzen zaigu defen-tsa bakar bezala. Geure buruari erantzunez: “Ez. Niondo nabil, bera da ez duena ongi erantzun. Eginbeharko lukeena ahaztu du eta bera dabil arduraga-be.” Momentu honetan galduta gaude. Bestearendesirak onartzen ez baditugu, besteak guri kasu egi-tearen antzerkia egin dezakeelako, baina gugandikurrunago sentituko da.

NAHIKO GENUKEBer-ezagutzaren erara jokatzen jakin guztiok. Etagure autoestimuak zulo sakonak izateko beldurrik ezizatea, eta posezioaren jarrera antzinako gauza delaonartzea... edo hirugarren aukera honetan, zure for-mula majikoa agertzea.

Baina oraingoz probatzen jarraitubeharko da. Animo eta zorte on aurkikuntzekin!

Hezk

un

tza

[email protected]

Page 20: K144 bloga

ANERZorionak txapel-dun irailaren 23an3 urte handi betezenituelako. Muxuasko familiarenpartez, batez ere,aitak eta amak.Maite zaitugu.

MIHAELAZorionak azaroa-ren 21ean 8 urteegin dituzulako.Muxu handi batBergara, Ondarrueta Mutrikukofamiliaren partez.

ALBERTOZorionak osaba!besarkada handibat Mutrikutik.Segi padeleangogor, txapeldun!

ARATZ11urte? hau dukhau poza! Zorio-nak morroxko!Ondo pasa. Matxohaundi bat etxekodanen partez.

ALENZorionak 5. urte-betetzean gureetxeko Rayo Mac-queen-i. Musuhandi bat aita,Amaia, June, Araieta etxeko guztienpartez!

20

IREAZorionak azaroa-ren 7an. Etxekodanak eta berezikiUnairek. Segihorrela.

URITZEZorionak etamatxo haundi batetxeko guztionizenean, ondoondo pasatu zureeguna.

ZORIO

NAGURRAKZORIO

NAGURRAKZORIO

NAGURRAK

IZARO eta ARATZBikote-mikote, zorionak! Lagunekin gus-tora ospatu al zenuten? Ba badakizue,lan asko egin eta jarraitu beti bezalakotxinpartak izaten.

ARATZOngi etorri! Etazorionak aitari etaamari. Badakizue,animatzen etasokari tiraka ibil-tzen garen guz-tion partetik.

MIKELZorionak! Azaroaren20an urteak betekodituzu ta! Ondo pasazure urtebetetzeeguna. Zorionak etamuxu pila famili guz-tiaren partez.

KALAPUTXIZorionak! Aspal-dian oztoporik etazaplaztekorik faltaez zaizkizunarren... batzukbehintzat, maitezaitugu!

ITZIARZorionak etamatxo handixakfamilixa guztionizenian.

MILAZorionak ama!matxe matxeetxekuak.

AIURZorionak Aiur 7urte handi egindituzulako, etxekodanon izenian etamuxu potoloakAnddek eta Xuba-nek.

13 urte

Page 21: K144 bloga

Arg

az

ki Z

ah

arra

21

1960-65 urte inguruan SAN TOMAS EGUNA

Ezkerretik-eskuinera: Ebaristo Agirre, Jose Zubizarreta, Jose Angel Zubizarreta eta Rufino Agirre,Kurpitxa baserrikoak.

Informazioa Gregorio Zubizarretak emanda eta argazkia Marije Ituarte, Isasikoak utzitxa.

Page 22: K144 bloga

22

Ag

en

da

MENDI IRTEERA

ABENDUA

AZAROA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN(ikus 4. orrialdea)

1etik 4ra Otxagabia5etik 7ra Apraiz8tik 11ra Burgoa12tik 14ra Zalduegi(zapatu goizian Otxagabia)15etik 18ra Apraiz19tik 21era Otxagabia

1954 - 2014

60 urte

17tik 20ra Apraiz21etik 23ra Otxagabia24tik 27ra Zalduegi28tik 30era Burgoa(zapatu goizian Apraiz)

Abenduak 14Mutrikukoinguruetanzeharkaldia

Azaroaren 22an,Santa Zezilia egunekoMutrikuko Bandaren

Kontzertua, 13:00eanZabiel plazan

Azaroaren 26an, Tous Cobayes?

Dokumentala Zabielkultur Etxean

19:00etan, udalak antolatuta.

Page 23: K144 bloga
Page 24: K144 bloga