joxean agirre

12
ROMAIN ZEN BERE IZENA Joxean Agirre LITERATUR SOLASALDIAK Errenterian, 2011ko abenduaren 14

Upload: errenteriako-udal-liburutegia-liburutegia

Post on 15-Mar-2016

245 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

Romain zen bere izena

TRANSCRIPT

Page 1: Joxean Agirre

ROMAIN ZEN BERE IZENA

Joxean Agirre

LITERATUR SOLASALDIAK

Errenterian, 2011ko abenduaren 14

Page 2: Joxean Agirre

BIOGRAFIA

Azpeitia, 1949.

Soziologia lizentzia egin zuen Parisen. Bi urte egin zituen Eibarko ikastolan irakasle eta bidenabarHistoria ikasketak egiten hasi zituen EUTGen eta hirugarren urtean utzi egin zuen Egin-en laneanhasi zelako. Leioan egin zituen, Kazetaritza ikasketak.

Egin-en lan egin zuen hasieratik itxi zuten arte, eta orain Gara-n ari da lanean.

Ikastola aldizkarian ere lan egiten du lan eta Bertsolari aldizkaria sortu eta zuzentzen du.

Longa kapa beltza, Lehen triptikoa, Gizon bat bilutsik pasiloan barrena edota Elgeta narratibaliburuak argitaratu ditu, besteak beste.

Elgeta eleberriak Irun saria oparitu zion 1995. urtean eta Lehen triptikoak, berriz, DurangokoEuskal Jaien Urteurrenaren saria 1986an. Azken eleberri honek noveau roman abanguardiakomugimendu frantziarraren eraginak islatzen ditu.

Beste alde batetik, Joxe Agirre Oranda eta Txirrita bertsolarien gainekon biografiak idatzi ditu;azken honen gaineko Osaba Txirrita haurrei zuzenduta.

Joseba Jaka saria irabazi zuen 2001 urtean eta Rikardo Arregi kazetaritza saria 90. hamarkadan;bertsolariei egindako elkarrizketei ezker.

Romain zen bere izena eleberriaren gaineko iruzkinean Mikel Asurmendik Iruneron "idazle batliteraturaz eta literaturarako bizi al daiteke bakarrik?" galdera botatzen du; eleberriak plazaratzenduen galdera berbera, hain zuzen ere.

Page 3: Joxean Agirre

LANAK

Narrazioa

- Lehen triptikoa (1986, Durangoko Udala)

Nobela

– Longa kapa beltza (1984, Haranburu)

– Gizon bat bilutsik pasiloan barrena (1991, Elkar)

– Elgeta (1996, Kutxa)

– Osaba Txirrita (1998, Bertsolari)

– Romain zen bere izena (2003, EEF-Elkar)

– La lutte finale (2008, Elkar)

– Zwei Frauen (2011, Elkar)

Elkarrizketa

Egungo egunkariek ez dute xarmarik»Sagardoa edanda abertzale sentitzen omen da bat. Ardoa edanda, ezkertiar. Ginebrarekin, marxista.Hala kontatu digu, eta zerbeza eskatu dio zerbitzariari

Uxue Alberdi (Argia aldizkaria, 2008-12-28)

Soziologo, kazetari ala idazle begiradarekin egiten diozu aurre errealitateari?

Egunean 7-8 ordu egiten ditut kazetari, eta lanean horretara nago. Berez izaera pasiboa dut,kontenplaziozkoa, baina gustatu egiten zait nire lana. Gaiak bilatzeak motibatzen nau gehien. Gaiakaukeratu eta titularrak jarri, horixe egingo nuke pozik. Eta bizpahiru hitzeko titularrak izan behardute, gehienez. Gaur egungo egunkariek ez daukate inongo xarmarik, informatiboak dira erabat.Baina lanetik kanpo, gero eta gehiago daukat idazlearen begirada: gauza guztiei bueltaka jarraitzendut. Desiratzen nago berriro irakurtzen eta gauza txikiak idazten hasteko, berriro bide bat topatzeko

Kazetaria zara bokazioz?

Izan nintzen. Nik lehen izugarri sinesten nuen kazetaritzan, profesioa intentsitate handiarekin bizinuen. Elkarrizketa baten bidez pertsona bat ezagutu zitekeela ere pentsatzen nuen, bere barruansartu nintekeela. Pasio horrekin gauzak hobeto egiten dira, baina gero konturatu nintzen ez zidatelahori eskatzen: orriak betetzea eskatzen zidaten, azkar egitea... Kazetaritzan aspaldi bukatu zirenexijentziak.

Page 4: Joxean Agirre

Nola sentitzen da kazetari elkarrizketatua?

Elkarrizketei erantzutea baino gehiago, etengabe gauza berak kontatzen aritzea egiten zait gogorra,eta horrek sortzen duen deserosotasuna. Nik gaztetan inoiz ez nuen gauza bera bi aldiz kontatzen,eta zerbait errepikatzen ari nintzela ohartzen nintzenean, moztu egiten nuen. Gero ikasi dut kontatudaitekeela gauza bat mila aldiz, eta ezinezkoa dela errepikapenari ihes egitea. Gainera, idazleprofesionalek baliabideak dauzkate obra idatzi ondoren literaturari buruz hitz egiteko, eta berenobra epaitzeko bagaje handiagoa dute. Ni formaziorik gabeko idazlea naiz: ez ditut klasikoakkontrolatzen, literaturari buruzko teoria oso gutxi irakurtzen dut, ipuinak gustatzen zaizkit, ez ditutidazleen biografiak irakurtzen... Izugarrizko hutsunea sumatzen dut, eta izua ematen didateelkarrizketek, grazioso samar gelditzeko nire maniak, gabeziak eta horrelakoak kontatu besteerremediorik ez baitut izaten.

Formaziorik ez duzula diozu, baina, era berean, estiloa ondo finduta daukazu.

Oso maniatikoa naiz hitzekin. Badut zerrenda bat inoiz erabiltzen ez ditudanekin; “e” hizkiarekinhasten direnak aipatzearren: ekidin, eskuarki, esleitu... Kazetaritzan ez ditut erabiltzen; eta aregutxiago literaturan. Baina ez da lexikoa bakarrik, ez dut uste literatura ona egiteko euskara jasoaerabili behar denik, horretan oso Saizarbitoriarena naiz, beste gauza gehienetan bezala. Esaldika-esaldika idazten dut. Urregile batek lan egiten duen moduan. Langa jartzen dut, eta badakit hortikbehera txarra dela eta hortik gora ona. Muga horri eusten saiatzen naiz.

Idazketa prozesua gozamena da zuretzat?

Nobela honekin izugarri samurra egin zait, gozatu egin dut. Tarteka bakarrik idatzi dut. Brikolajelanaren antzekoa izan da: asteburutan, tarteko orduetan... Ordu erditxo bat nuen bakoitzeanordenagailu txikia hartu eta begira egoten nintzen. Batzuetan ez nuen idazten, baina oso atseginaegin zait hitz bat kendu, beste bat jarri ibiltzea. Etengabe bisitatuz idatzi dudan nobela izan da.Ezkutuan nuen gauza bat bisitatuz bezala. Pena eman zidan bukatzeak eta pertsonaiei agur esanbeharrak.

Protagonista gizon arrunta eta ordezkagarria da erabat: emakumeek euren senarrarekin etahaurrek beren aitarekin nahasten dute.

Literaturan ohikoa da doblearen, golemaren gaia, aurreko nobelan erabili nuen istorioa...Protagonistak bere doblea edo ordezkoa sortzen du. Hemen alderantzizkoa da, eta uste dut politadela. Protagonistak ordezkorik sortu gabe, jendeak beste norbaitekin nahasten du. Alderantzizkoprozesua da. Narratzailea hain da arrunta, hain gizajoa, hain ordezkagarria, beste edozeinekinnahasten baitute. Nahasketa-istorio horiek dira nobelaren ardatza. Protagonista taxian sartzen da etaalboan emakume bat esertzen zaio, bere kontra estutzen da eta burua sorbaldan jartzen dio. Halaegingo dute bidaia, eta zerbeza bana ere hartuko dute, baina emakumea handik bi ordutara ohartukoda senarra beste batekin nahastu duela. Gustatu egiten zaizkit istorio horiek. Problema da ezdakidala zer esan nahi duten. Denok antzekoak garela adieraz dezakete, eta berezi eta diferentegaren ustea gezur hutsa dela.

Baina hala ere munduko pertsona berezienarekin maitemintzen gara beti...

Maitemintzen garenean, bestearengan ikusten ditugun gauza batzuk ez dira errealak, eta errealakizanda ere, puztuta, handituta ikusten ditugu. Norbait gurekin enamoratzen denean ere sentimenduhori izaten dugu: ez dela gurekin maitemindu, beste norbaitekin baizik. Eta orduan ez dugu jakitenbeste norbait hori geure baitan ala kanpoan dagoen. Halako zalantza bat sortzen zaigu, etaordezkatuak izateko beldurra. Nik uste dut maitasun istorio gehienak gaizkiulertuetan oinarritzendirela.

Zer ondorio du gugan ordezkagarri sentitzeak?

Ni oso lasai sentitzen naiz ordezkagarria naizela jakinda. Nobela honetan harreman sexualetanemakumeek daramate iniziatiba. Badago halako konplizitate bat bi emakumeen artean, nahikosinesgarria dena: senargaiak trukatzeko tratua egiten dute, eta bi gizonezkoen jarrera guztiz da

Page 5: Joxean Agirre

pasiboa, tokatu egiten zaizkie emakumeak. Eta nik uste dut horrelakoak garela gaurko gizonak. Joanziren Don Juanen garaia, konkistak eta pasio izugarriak. Dena askoz ere kasualagoa dela uste dut.Gainera, gizon gehienak identifikatzen dira pertsonaia gizajo samar horrekin.

Askotan sentitu duzu beste norbait izateko desioa?

Uste dut mundu guztiak sentitzen duela, gaitza baita pentsatzea bizitza bakarra daukagula eta eginduguna egitea tokatu zaigula, horixe bakarrik, ez zela posible beste ezer izatea. Denok bizi nahidugu beste norbaiten larruan eta beste leku batean, eta ezinezkoa denez gero, izugarri polita daaukera horiek imajinatu ahal izatea. Ni hau izan banintz, esan banio, balego, balit... Horixe daliteraturak ematen duen askatasun bakarra: existentzia posibleak imajinatzea.

Pertsonaiekin hitz egiteko ohiturarik baduzu?

Neure buruarekin hitz egiten dut. Inguruan inkesta bat egin nuen, eta jende dezente aurkitu nuennire mania bera duena: goizean jaiki eta, irratia piztu beharrean, gure baitan dabilen ahotsarijarraitzen diogu. Gaurkotasunak, kanpoko ahotsek, zaratak, zabor horrek kalte egiten du: bakeabehar da pentsatzeko. Dena den, ahotsari buruz ari naizela, badirudi zerbait patologikoa dela, edogauetan ahotsak entzuten ditudala, eta ez, norbere baitara bueltatuta bizitzetik sortzen den ahotsa da.Eta dibertigarria da, eta batzuetan barre txikiak egiten dituzu, eta okurrentea eta graziosoa dabatzuetan, eta beste batzuetan tristeagoa. Ahots hori erabili dut, pixka bat finduta eta txukunduta,narratzailearen ahotsa osatzeko.

Ahots hori bakarra da ala ahots desberdinak izan daitezke egunaren arabera?

Nirea bakarra da. Narratzailearekin erabili dudana bakarra da: kotxean jarraitzen nion, goizetan,bazkalondoan lanera joan aurretik ordu erditxo bat... Ez du zerikusirik kontzientziarenkorrontearekin, Joice-en edo Svevoren gauza freudiar horiekin. Arinagoa da, eta denok daukaguahots hori. Diferentzia da idazleak baliatu egiten duela pertsonaia baten ahots bihurtzeko. Etagainerako ahotsak ahots horren kontraste gisa egiten dira. Nire kasuan, narratzailearen ahotsa danirea, eta Garibaldiren ahotsa kontrako ahots modura sortu dut.

Gero eta okerrago moldatzen omen zara Garibaldi bezalako gizonekin.

Garibaldi nortasun handikoa da, irizpide sendokoa. Nik miresten ditut pieza bateko pertsonak,berrogei urte pasa eta berdin pentsatzen jarraitzen dutenak, borrokari eusteko kapaz direnak. Ustedut gauza batzuk aldatzeko horrelako jendea behar dela, baina, aldi berean, gero eta urrunago edoarrotzago sentitzen ditut. Ni ez naiz horrelakoa: telebistako eztabaida-saioetan batek zerbait esatendu eta konbentzitu egiten nau; beste batek kontrakoa esan, eta hark ere konbentzitu egiten nau...

Zure eleberrietan emakumeekiko deboziozko begirada egotzi izan zaizu, eta voyeurismomodukoa dela azaldu izan duzu zuk. Nola begiratzen diezu, ba, emakumeei?

Haurren voyeurismoa da. Umetan askotan begiratzen da zirriztuetatik. Helduen munduari osobehetik begiratzen diogu, zirrikituetatik, kanpotik... Nik uste, gizonen emakumeenganako begiradahorrelakoa dela. David de Jorje sukaldariak elkarrizketa batean esaten zuen benetako plazerakdebaldekoak direla: hanka-hutsik belarraren gainean ibiltzea, emakume bat pasatzen denean atzetikbegira gelditzea... Polita iruditu zitzaidan, eta nobelan begirada hori dago. Puztuta eta pixka batsofistikatuta, ertzera eramanda dago nobela honetan, maskulinitatea nabarmendu behar bainuen adinbatetik aurrera gizonezkook ditugun arazoak agertzeko.

Baina emakume guztiak takoien gainean dabiltza, balantzaka, gerritik heltzeko gogoa ematendute... Zergatik dira hain hauskorrak?

Ez dakit, denok dauzkagu gure fetitxismoak, eta ez daude legez zigortuta, ez? Nobela bigizonezkori buruzkoa da eta horien ondoan, onartzen dut, bi emakumeak eskasak geratzen direlapertsonaia bezala. Gizonak dira protagonistak, eta emakumeenganako begirada hori, haien gaineanegindako gogoeta guztiak, gizontasuna indartzeko eginak dira. Protagonistek oso gizonak izanbehar zuten, eta kontrapisuan ahul geratu zaizkit emakumeak.

Page 6: Joxean Agirre

Gizonezkoen gainbehera fisikoa eta sexuala da liburuaren gai nagusia. Zahartzaroak ezusteanharrapatzen gaitu?

Ez. Badago lege misteriotsu bat poliki-poliki iragarpenak bidaltzen dizkiguna. Gazte batigainbehera sexuala aipatzen badiozu tragedia irudituko zaio, baina urteekin onartu egiten da eta ezdu angustiarik sortzen. 19 urteko alabak liburua irakurri zuenean “ez nuen uste buruan gauza horiekzenituenik”, esan zidan. Gazte baten ikuspegitik oso zaila da zahartzaroa ulertzea.

Eta zahartzarotik gaztaroa?

Gazteek helduen ereduak behar dituzte, baina uste dut ahaztu egiten zaigula zaharrek ere behardituztela gazteen ereduak. Gazte literaturan nerabeei helduen ereduak proposatzen zaizkie etengabe,baina, alderantziz, pentsatzen dugu zaharrek ez dutela ereduen beharrik, baina izugarri inportanteadela iruditzen zait, zahartzen hasten garenean, gazteen eredua izatea. Bata bestea bezaingarrantzitsua da eta, normalean, gazteekiko harreman hori seme-alabekin baino ez da posible izaten.Polita litzateke 70 urterekin unibertsitateko irakasle izatea, gazteekin eztabaidatzeko eta haienfreskotasuna xurgatzeko. Nobela honek daukan akats handienetarikoa emakumeak oso gazteakdirela da, eta ez dela sinesgarria 60 urteko bi tipo hain emakume gazteekin ibiltzea. Baina kontrastehori komeni zitzaidan, gizon helduen arazoak nabarmentzeko. Baina bestela, ze enkantu topatukodiete, ba, neska gazte horiek 60 urteko gizonei?

Simone De Beauvoirrek 40 urte zituela zahartzaroa ikusi omen zuen ispiluaren sakonean,bere zain. Zu ere zure zahartzaroa ikusteko gai zara?

Liburuaren aurkezpenean esan nuen: gaztetan denbora aurretik doa eta zu bere atzetik zoaz, bainamomentu batetik aurrera, buelta hartzen du eta eraso egiten dizu. Sentsazio hori badaukat, ezbereziki ispiluan, baina ispiluan ere bai. Oporretan nagoenean jendearen bizimodua imajinatzeagustatzen zait, eta Lisboako San Jorge gazteluan gizon zahar bat ikusi nuen eskaileretan eserita,erromerian zebilen jendeari begira. Pentsatu nuen handik hamar bat urtera ni ere halakoxea izangonintzela, eta esan nuen neurekiko: “Ikasi behar dut munduari berak bezala begiratzen”.

Laster zara jubilatzekoa.

Bai, eta oso erretiro polita izango dudala uste dut.

Txakolina egiten hasi behar omen duzu.

Asko gustatzen zait ardoaren eta txakolinaren mundua. Badakit edari bakoitzak bere puntuadaukala. Guk, gaztetan, esaten genuen sagardoa edanda abertzale sentitzen ginela eta ardoa edandaezkertiar.

60ko hamarkadan gazte zen belaunaldi hari egin diozun keinua da nobelaren beste gaietakobat. Garai hartan mundua aldatzera zihoala sinetsi zenuten, eta batzuek dena eman omenzuten aldaketaren alde. Zuk literatura bakarrik sakrifikatu omen zenuen. Zein zentzutan?

Batzuek asko utzi zuten, hori badakit. Garai hartan eztanda modukoa gertatu zen, ez Euskal Herrianbakarrik, Europa osoan ere bai. Berehalako aldaketak iritsi zitezkeela sinetsita geunden. Eta ezagutunuen jendea karrera utzi eta fabriketan lanean hasi zena, ezagutu nuen klandestinitatera pasa zena...Nik 16 urterekin zalantza bat neukan: poeta izan ala borrokan sartu. Eta erabaki nuen poemak utzieta borrokatu egin behar zela, urte batzuetako kontua izango zela, eta gero izango genuela denboratxikikerietara bueltatzeko. Idaztea luxua baitzen, denbora galtzea. Oso berandura arte ez nintzenberriro bueltatu literaturara, horregatik diot aldare horretan utzi nuen nire opari bakarraliteraturzaletasuna izan zela. Gainerakoan, ez dut erakusteko zauririk eta dominarik.

Oraindik bada internazionala frantsesez abesten duenik?

Aspaldian, gutxi. Guk beti frantsesez abestu genuen. Espainolez ez dut sekula kantatu, eta euskarazArestik egin zuen bertsioa asko gustatu zitzaidan, izugarri polita da, igual originala baino politagoa.Baina nik, batez ere, Parisko manifetan hartu nuen parte. Benetan kantatzen genuen, kristorenindarrarekin.

Page 7: Joxean Agirre

Jendea gero eta gutxiago konprometitzen omen da.

Ezin dira belaunaldien arteko sakrifizioak konparatu, eta gainera ez dakit oraingo belaunaldiakbelaunaldi diren ere. Soziologian, gertakari potente batzuen inguruan egiten den adin bertsukojendearen egituraketa da belaunaldia. Horren arabera, guk Maiatza eta Burgosko epaiketa dauzkagu.Ondoren, ez dakit trantsizio belaunaldirik badagoen eta geroztik ez dakit belaunaldiak noladefinitzen diren, bai baitirudi gaur egun etengabe sortzen direla belaunaldiak. Orain ere badaudesakrifizio handiak egiten dituzten pertsonak, baina ez dut uste gizartearen aldaketa sakon bat posibledela espero dutenik, hori da diferentzia. Marxismoak Europan porrot egin zuen, eta unibertsitateetangeratu da. Gure inguruan ez dago berehalako aldaketak gertatzeko espektatibarik. Abertzaleenarloan urte gutxi barru aldaketa handi samarrak gerta daitezke, baina maila taktikoko aldaketaklirateke horiek ere.

Konpromisoa

“Pertsona konprometitua izan naiz, baina ez naiz idazle konprometitua sentitzen. Konpromisopolitikoan ardura berbera dute iturgin batek eta idazle batek, eta nik egiten dudan literaturan ez dutgizateriak bizi dituen gai nagusiekiko inongo konpromisorik agertzen. Gizakiaren existentziariburuzko gogoeta agertzen da. Baina pertsona konprometitua izan naizelakoan nago, boladatangehiegi. Orain desenkantu handiarekin bizi dut dena, baina parametro politiko batzuk aldatukobalira eta ikusiko banu lana egiteak merezi duela, ez litzaidake asko faltako berriro lanean hasteko”.

Emakumeen larruan

“Ni emakume ederren larruan jartzen naiz eta, oso lotsatia naizelako izango da, baina jasangaitzaizan behar duela iruditzen zait. Zama handia izan behar duela, eta liburuko Natalie bezala, zikinsentituko direla gauean: zenbat begirada, zenbat zikin...”.

Gizajo

“‘Artista guztiak gizajo batzuk gara’ esaten dudanean esan nahi dut soldatak begiratu beharliratekeela. Zer soldatarekin bizi dira prestigiodun idazleak? Eskultoreak? Bertsolariak? Izugarrizkoahalegina egin behar dute soldata duina ateratzeko, eta ahalegin horrek dispertsiora eramanzaitzake. Gogorra behar du hil bukaeran kolaborazio miserable guztiak zenbatzen aritu beharrak.Zergatik magnifikatu artistaren bizimodua praktikan inolako inportantziarik ez badu? Arteakegunkarietan duen presentzia ez da erreala. Ni maleta beltzarekin ateratzen naiz etxetik, etainguruko zaharrek agurtu egiten naute beti. Jakina, aseguru-saltzailea edo halako zerbait naizelauste dutelako, inportantea. Jakingo balute 1.100 euro irabazten ditudala Garan, zeinek agurtukoninduke?”.

Page 8: Joxean Agirre

ROMAIN ZEN BERE IZENA

Lekukoek diotenez, parkean egin zuten topo etaemazteak senarrari tiro egin aurretik hitz egitenjardun omen zuten, hitz egiten baino gehiagoerrietan edo elkarri egundokoak esaten, bainaeskandalurik sortu gabe nolanahi ere, jendearenarreta gehiegi erakarri gabe behintzat, ingurutikpasatzen zirenek irribarreren bat egiten baitzutengehienez, bikote ezezagunen krisialdiek eragitendiguten auzo-lotsa puntuarekin, eta gero,emazteak bere poltsatik pistola atera eta senarrariapuntatu zionean ere, ez omen zen jendeaasaldatu, pistola beltza gizasemearen eskuetanheriotzaren aldarrikapen bihurtzen den bezala,emakumearen eskuetan zerbait oso bestelakoairuditzen baitzaigu, antzezpen sotil edogezurrezko zerbait, jostailu bat, azken finean, aregehiago emakumea liraina edo ederra denean.*

*liburuko zatia

KRITIKAK

Idazlea: pertsona ala pertsonaia - Oier Guillan / Gara, 2003-07-05 Pertsona bakoitza mundu bat da. Sarritan entzun dut esaldi hori. Idazlea ere, pertsona gisa, mundubat da, eta gainera, literaturaren bidez mundu bat osatu, zabaldu, eraldatu edota berez beste batzueidagozkien munduak esploratzeko joera izan ohi du sarritan. Idazlearen lanetan islatzen omen daharen mundu ikuskera. Idazlea, ordea, ezaguna eta publikoa bilakatzen den heinean, jendeak,besteak beste, prentsaren bidez bere elkarrizketak, ibiliak eta iritziak irakurtzen diutuen heinean, ezote da bera ere pertsonaia bihurtzen? Agian horregatik izan ohi da, hain zuzen ere, autobiografiaidazle baten azken lana… Zer egiten du idazlea: idazteak ala irakurria izateak?

Tankera horretako koordenadetan koka liteke Joxean Agirreren Romain zen bere izena eleberriarenardatza. Misterioz beteriko pertsonaia da Romain, benetazko identitatea ezkutatuz eta bere inguruaneleberri baterako balio lezakeen trama gauzatuz, jendea liluratuta duen bere obretako poertsonaiabaten gisan jokatzen duen idazlea. Narratzailearen pertsonaiaren eskutik etorriko dira, ordea, lanhoni hari erta dimentsio berriak zabalduko dizkioten itzulbirak.

Aberatsa iruditu zait literaturaren edo artearen inguruan oro har gogoeta gauzatzeko Joxean Agirrekeskaintzen duen modua. Ondo neurtuta esaldiak, zorrotz, gogoetak apurka eta ez artifizialkilabaintzen dira, bere helburua irakurlearengan pintzelkadekin gauzatuz. Ironia, narrazioaren barrukonarrazioak, parentesi artean ustekabeko galderak, narrazio zati osoen errepikapen eta

Page 9: Joxean Agirre

berrerabilerak… tankera honetako elementuak atsegin eta dinamikoa egiten dute oso narrazioa.Bada, ordea, ene aburuz, aberastasun horretatik kaltetua irten den elementu bat: narrazioaren tramabera, alegia. Ustez hari orokorra dena ahuldu, hirugarren maila batean gelditu eta amaieran guztizborobiltzea galarazten da. Zenbaitetan ez da argi gelditzen une batzuk narrazioaren bihurguneakdiren edo gehiegizko saltoak, atentzio galerak. Ostera, pasarte zinez ederrak kausitzen diren arren,hasierako abiapuntuaren koadroak pisua galtzen du, bereziki pertsonaia nagusien motibaziaoridagokiolarik (idazlearen arrastoaren atzetik ibili diren ikerlarien motibazioa, kasu).

Eleberriaren erdialdeko atalean topatu ditut, ordea, ezusterik handienak. Narratzaileak batez ereMonika delako pertsonaiarekiko harremanaren aitzakian labaintzen dituen emkumeekiko eszenek,gogoetek eta kontakizunek beste hari handia zabaltzen dute liburuaren baitan. Atal hauek liluraturikirakurri ditudala aitortu behar dut, narratzailearen subjektibotasuna kontuan hartu edo ironiarengazi-geza sekula baztertu gabe, lirikotasun eta sentsibilitate handiz idatzitako pasarteak irudituzaizkit hauek. Max Frischen eraginpean, argitzalekin jolasten duen zuri-beltzezko argazki batenkoadroan murgiltzeko eta sentsazioak azalarazteko gaitasun handia erakusten du orriotan autoreak.

Azkenerako, Romain Gary delakoaren inguruko misterioa gutxienekoa da, atea zabalik gelditzen dainterpretazioetarako. Trama sendo, korapilatsu eta harrapatzaile bat bilatzen duenak ez du liburuhonetan gauzatuko bere helburua: bai agian, pertsonarengandik abiatuta artearen inguruko gogoetaketa postal intimoak gustoko dituenak, noizbait pertsona bera den mundu hori zabaltzearekin amestuduenak.

Nola desagertu? Ibon Egaña / Berria, 2003-09-20

Hiru aipuk zabaltzen dute Romain zen bere izena eleberria, Foucault, Barthes eta Cantonne-ren aipubanak, alegia. Hirurak ere literatur sorkuntzaren, egiletasunaren edo kritikaren inguruko gogoetak.Liburuak garatuko dituen gaietako batzuetarako ateak zabaltzeko giltzak. Eta, nago, Vila-MatasenEl mal de Montano nobela irekitzen duen aipuak, Maurice Blanchoten galdera hark ere ondoemango lukeela nobela honen hastapenean: “Zer egingo dugu desagertzeko?”.

Izan ere, kezka bat, obsesio bat dago Agirreren nobela honen oinarrian: ba ote du idazleakdesagertzerik? Bere obraren barnean soilik bizitzerik? Romain Gary eta Emile Ajar ezizenen atzeanbere burua ezkutatuz desagertu nahi izan zuen Catonne idazlearen benetako kasua oinarri hartuta,Roman Gary ezizenaren babesean anonimotasunean bizitzea erabaki duen euskal idazlea daliburuko protagonista. Bere kreazioaren barruan galdu eta desagertzea helburu duen idazlea. Badaironia finik, kritika inpliziturik nobelan zehar; sorkuntza espektakuluaren fabore bigarren mailanuzten duen sistema literarioarekiko begirada zorrotzik. Ziurrenik Agirrek ere halakorik sentituduelako inoiz, deserosoa izan zaiolako idazlearen pertsonaia antzeztu beharra.

Alabaina, sortzailearen desagertu nahia, ikusezin izan nahia nartzisismotik ala apaltasunetik dagogertuago? Itxura batean, ezkutatu nahia, anonimotasuna aukeratzea umiltasunaren adierazgarrilitzateke. Baina liburuan zehar aipatzen denez: “Ba al dago ikusezin izatea baino harrokeriahandiagorik?”.

Errealitatearen eta fikzioaren arteko banalerroa lausoturik ageri zaigu nobelan zehar. Bien artekomugan jolas egiten du idazleak, fikzioaren barruko pertsonaiei fikziozko biografiak asmatuz,fikzioan pertsonaia errealak txertatuz. Ez da bakarra Agirre gurean bide hau hautatzen duena, etabada inguruko literaturan ere joera fikzioa eta errealitatea nahastekoa. Fikzioaren garapen bati, krisibati nahi bada, erantzun nahian ziurrenik; baina, eta paradoxikoa bada ere, fikzioaren indarraareagotzen eta bermatzen du banaketa lauso horrek, lan hau horren lekuko. Kontatzeko, literaturaegiteko, errealitatetik abiatu arren fikzioa nahitaezkoa dela nabarmen geratzen da liburuan (goragoaipatu dugun Vila-Matasenean bezala, bestalde); egia, norberaren bizitza narrazio bat baino ez dela,non sinesgarritasuna, egiantzekotasuna baita ezaugarri funtsezkoena, egiazkotasunaren gainetik:“gure identitatea, azken finean, kontakizun bat delako”.

Page 10: Joxean Agirre

Errealitatearen eta fikzioaren artean jolas egiten duen bezala, liburuak generoen banaketa erelausotu egiten du, nobela izanik ere asko baitu saiakeratik. Fikzio itxurapean egindako saiakerabaita, finean, Romain zen bere izena. Literaturaren eta sorkuntzaren gaineko kezkak daudenobelaren oinarri-oinarrian, eta gogoeta horiek baldintzatzen dute nobelan garatzen den istorioa ezezik, nobelak hartzen duen forma eta estetika ere.

Bitxia da zenbatetan erabiltzen duen idazleak “imintzio” hitza nobelan zehar. Izan ere, ezohikogarrantzia du narrazioan pertsonaien gorputz lengoaiak. Zehatz eta zorrotz xehetzen du Agirrekpertsonaien keinu, imintzio eta mugimendu bakoitza. Gaitasun aparta erakusten du azpeitiarrakobserbaziorako, gizakiok erakusten ez dugunean zer erakutsi nahi dugun, isiltzen garenean zer esannahi dugun jakiteko. Horregatik, oso bisuala, oso zinematografikoa gertatzen da nobela atalbatzuetan.

Ez dut sekula ulertu kultuzko idazle eta artisten kontu hori. Agian oso ona izan arren gutxi saltzenduena da kultuzkoa, besterik gabe. Ez dakit. Kultuzkoa ala ez, ahots eta estilo berezkoaren jabe denidazle bikain bat aurkitu dut nik liburu honi esker, beste obra borobil baterako (Elgeta) bideaegiteaz batera. Ez da gutxi.

Esteka gomendatuak

http://zarauzkoidazleak.org

http://idazleak.org

http://argia.com

http://zubitegia.armiarma.com

Page 11: Joxean Agirre

Joxean Agirre Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

Agirre, Joxean (1949-) Elgeta / José Antonio Agirre Odriozola (1996)

Agirre, Joxean (1949-) Romain zen bere izena / Joxean Agirre (2003)

Agirre, Joxean (1949-)Joxe Agirre : mozketaren maisua : bizitza etabertsoak / Joxean Agirre [bizitzaren egilea], JexuxMurua [bertso biltzailea]

(1999)

Agirre, Joxean (1949-) Gizon bat bilutsik pasiloan barrena / Joxean Agirre(1991)

Agirre, Joxean (1949-)Joxe Agirre, mozketaren maisua : bizitza etabertsoak / Joxean Agirre, Jexux Murua

(2001)

Agirre, Joxean (1949-) Lehen triptikoa / José Antonio Aguirre Odriozola(1986)

Agirre, Joxean (1949-)Osaba Txirrita / Joxean Agirre Odriozola ;marrazkiak, Txema Garzia Urbina

(1998)

Agirre, Joxean (1949-) Longa kapa beltza / Joxean Agirre (1984)

Agirre, Joxean (1949-) Romain zen bere izena / Joxean Agirre (2003)

Agirre, Joxean (1949-)¿Cipayos? : policía vasca o brazo armado del PNV/ Joxean Agirre

(2007)

Agirre, Joxean (1949-) La lutte finale / Joxean Agirre (2008)

Agirre, Joxean (1949-)Gernikako seme-alabak / koordinazioa eta idazketaJoxean Agirre ; [itzulpena, Aitziber Iartza]

(2010)

Agirre, Joxean (1949-)Txankarta : itzalean geratu zen maisua / JoxeanAgirre

(2011)

Agirre, Joxean (1949-)No les bastó Gernika / coordinación y redacción,Joxean Agirre Joxean Agirre ; [traducción, AitziberIartza]

(2010)

Agirre, Joxean (1949-) Zwei Frauen : (bi emakume) / Joxean Agirre (2011)

Euskal idazleen ipuin erotikoak / Joxean Agirre ...[et al.]

(2000)

Euskal idazleen ipuin erotikoak / Joxean Agirre...[et al.]

(1998)

Euskal idazleen ipuin erotikoak / Joxean Agirre...[et al.]

(1999)

Ipuin berdeak / [autores] Joxean Agirre [et.al.] (1997)

Lehenengo aldia / Lander Garro ... [et al.] (2004)

Ruiz de Eguino, IñakiRuiz de Eguino : [erakusketa] / [testua], JoxeanAgirre

(2000)

Txillardegi (1929-)Hitza hitz Txillardegirekin solasean / JoxeanAgirre

(1996)

Page 12: Joxean Agirre