joritz eta xabi
TRANSCRIPT
![Page 1: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/1.jpg)
![Page 2: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/2.jpg)
Mihiaren goiko aldea dastamen-papila izeneko pikor txikiz beterik dago. Pikor horiek jakien zaporearen eta tenperaturaren informazioa bidaltzen diote garunari. Zapore bakoitza mihiaren gune jakin batek detektatzen du.
![Page 3: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/3.jpg)
Usainak airean flotatzen dabiltzan partikula txiki-txiki batzuek sortzen dituzte. Arnasa hartzean, partikula horiek sudur-zuloetatik sartzen dira eta sudurraren barruan dagoen mukosan erantsita gelditzen dira.
Mukosaren azpian usain-detektagailuak daude eta nerbioen bidez mezuak bidaltzen dizkiote garunari.
![Page 4: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/4.jpg)
Soinuak belarri-zulotik sartu eta tunel batean aurrera joaten dira. Tunel horren bukaeran tinpano izeneko horma dago, eta soinuek, horma hori jotzen dutenean, dardarazi egiten dute.
![Page 5: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/5.jpg)
Tinpanoak, dardaratzean, belarri buruan dauden hiru hezurtxoak mugiarazten ditu.
![Page 6: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/6.jpg)
• Hezur txiki hauek barraskilo itxurako tutu luze eta biribildu batera (koklea) bidaltzen
dituzte soinuak. Tutu horiek nerbio batzuei lotuta daude,eta soinuak garunera bidaltzen ditu nerbio horiek bidez.
![Page 7: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/7.jpg)
• Giza gorputza larruazala eta ileak estalita dago.
• Ukitzen duzuna nolakoa den igartzeko, ukimen-detektagailuak dituzu gorputz guztian. Detektagailu horiek oso txikiak dira, eta larruazalaren azpian daude. Zerbait ukitzen duzunean, nerbioek mezuak bidaltzen dituzte garunera.
![Page 8: Joritz eta xabi](https://reader036.vdocuments.co/reader036/viewer/2022082405/55b38032bb61eb331b8b4571/html5/thumbnails/8.jpg)
Ikusteko, begiak erabiltzen ditugu. Argazki-kamera baten modura jarduten dute begiek: begiaren barnealdea lente bat da. Lenteak elkartu egiten ditu argi-izpiak eta begiaren barnean irudi txiki bat islatzen du. Irudi hori alderantziz dago, baina garunari esker, irudian agertzen dena zuzen ikusten dugu.