jorge del cura: "tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

16

Upload: argia-astekaria

Post on 13-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Ireki hiztegia eta irakurri: “Tortura. Iz. Zuz. Pertsona bati, gehienetan harengandik aitorpen edo informazio jakin bat lortzearren edo zigortzearren, tresna eta modu ugari erabiliz egiten zaion min fisiko edo psikologiko larria”. Definizioa gogoan, hitzak bere baitan gorderik duen errealitatera jo dugu Jorge del Cura (Burgos, 1956) ekintzailea lagun harturik.

TRANSCRIPT

Page 1: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"
Page 2: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

2

163. zenb. 2012ko apirila

“Tortura eta demokraziaez dira ezkondu ezinak”Ireki hiztegia eta irakurri: “Tortura. Iz. Zuz. Pertsona bati, gehienetan harengandik

aitorpen edo informazio jakin bat lortzearren edo zigortzearren, tresna eta moduugari erabiliz egiten zaion min fisiko edo psikologiko larria”. Definizioa gogoan, hitzakbere baitan gorderik duen errealitatera jo dugu Jorge del Cura (Burgos, 1956)ekintzailea lagun harturik.

� Egilea: Miel A. Elustondo

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.317. zenbakiarekin banatua, 2012ko apirilaren 1ean)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea. Argazkia: Zaldi Ero. · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

ZA

LDI

ER

O

Page 3: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

Itsas Ingeniari ikasketak hasi zituen, baina, amai-tzeko zorian zela, hondar urtean bertan beherautzi zituen ikasketa haiek, curriculum bikainarenjabe, baina batere interesik ez zuela ingeniaritzahartarako. “Oso zen elitista. Ez zitzaidan giroa gus-tatzen”. Hamaika gorabehera eta istripu tarteko,epaitegietan bukatu zuen lanean. Espainiako Justi-zia Ministerioko funtzionarioa da; gestore proze-sala. Horrek, justiziaren egoera hala barrutik nolakanpotik aztertzeko aukera eman ohi dio. “Interespolitikoa balego funtzionarioek giza eskubideetanprestakuntza ona izan zezaten, izango litzateke.Baina ez dago borondate hori. Uste dut guardia zi-biletan eta polizietan ere egin zitekeela lan hori,baina errazago da ezer ez egitea, ez saiatzea”.

Giza eskubideak du lan arlo aspaldidanik, eta, esa-terako, 1976tik hona ari da torturaren kontrakoborrokan. Egun, Torturaren Prebentziorako Ko-ordinakundeko kide da eta, aurretik, TorturarenKontrako Elkarteko kide eta presidente izan zen.Pertsona Presoekiko Elkartasuna elkarteko par-taide ere bada.

Madrilen biziagatik ere, behin eta berriz eta asko-tan izan ohi da Euskal Herrian, bateko eta bestekojardunaldi eta hitzaldietan parte hartzen. Torturazez ezik, kartzelaz eta kartzeletako egoeraz eremintzatu izan da. Hitzordua egin eta eskuzabalhartu gaitu Madrilen, honetaz eta hartaz hizketan,herdoilik gabe mihian.

Udaberrian sartu gara, bizialdi berria dakar naturak.Horretaz ari zaizkigu hedabideak... Zertan ari gara gutorturaz? Gai zaharra irudi, beste garai batekoa…

Egunerokotasuna galdu ez duen gaia da. Portu etaSarasolaren kasua izango dugu, beharbada, azkendei ozena. Atxilotu zituztela jakin genuen lehe-nengo. Hurrena, salaketak. Gero, DonostiakoEpaitegiak guardia zibilak kondenatu zituela.Guardia zibilek errekurritu egin zuten; erreku-rritu, fiskalak; errekurritu, akusazio partikula-rrak… Nork bere motiboak zituen, bistan denez.

Gauza jakina da Auzitegi Gorenaren sententziak,joan den azaroan, Donostiako Audientzia Pro-bintzialaren sententzia baliogabetu zuela, lau guar-dia zibilak absolbitu zituela. Sententzia irakur-tzeko aukera izan nuen –50en bat orrialde–, baina,funtsean, ez dio Portu eta Sarasolaren salaketafaltsua dela besterik, ETAren aginduei jarraiki zi-tzaizkiela bi lagunak; bestalde, epaiketaren aurre-tik, eta bertan, deklaratu zuten lekukoak ere “adhoc lekukoak” zirela –alegia, balitekeela haiek ereETAren eskuliburuari jarraikitzea–, eta Donos-tiako Audientzia Probintzialeko auzitegiko medi-kuaren txostena ere baliogabetu zuen. AudientziaNazionaleko auzitegiko medikuen txostenaribaino ez zion kasu egiten txostenak, eta defen-tsako bi abokaturen informeei. Merezi du sen-tentzia irakurtzea, baina, esan dizut, oroz gain,Donostiako Auzitegiaren diktamena baliogabe-tzera etorri zen.

Zein izan zen zure interpretazioa, zure iritzia?

Oso larria iruditzen zait. Torturaren kontu hone-tan gutxi aurreratu dugu, eta ez naiz Euskal He-rriaz bakarrik ari. Portu eta Sarasolaren kasua osoinportantea zen, eta Auzitegi Gorenak zer egindu? Kasua alferrik galtzen utzi, eta, gainera, Do-nostiako Auzitegiari errieta eman; frogak ontzatematearren, besteak beste. Nire iritziz, Espainiakoauzitegiak Portu eta Sarasolaren sententzian be-zain garantista izango balira beti, kartzelan ez le-goke presorik, ezta bat ere. Bat ere ez.

3

Jorge del Cura / Elkarrizketa

“Espainiako auzitegiak Portu etaSarasolaren sententzian bezaingarantistak izango balira beti, kartzelanez legoke batere presorik”

Page 4: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

Nola liteke Espainiako Auzitegi Gorenaren jokabi-dea, ordea? Jendeari tortura kasuaren berri eman,eta sinetsi egin ohi du. Ondoren, hor etorri ohi diraaudientzia, auzitegi eta epaitegiak, kasua iraultzera.Ba ote?

Bada, bai. Are gehiago, esango dizute tortura sa-laketak faltsuak direla, eta haien helburuetako batEspainiako Gobernuak nazioartean duen presti-gioa zikintzea dela. Alabaina, Espainiako Gober-nuak galdua du prestigioa, tortura kasuak ez dire-lako behar den bezala ikertzen. Hara, estatua ez daantidemokratikoa tortura kasuak gertatzen dire-lako, kasuok ikertzen ez direlako baizik. Ikerketakbideratu, besterik ez bada ere!

Lantzean behin, hedabideetara jauzi egiten du tor-turak. Gainerakoan, isilik gaia, lozorroan...

Baina hor da beti, nahiz eta egunerokoan ez duenindar bera beti. Gizarte zibilaren lana hor da. Niridagokidanez, Torturaren Aurkako Koordinakun-dearena, hura osatzen duten talde eta kolektiboenahalegina… Horien ekimenek tortura kasuak aza-lera ekartzen laguntzen dute. Ez gara bakarrik ari,jakina. Hor dira nazioarteko beste elkarte batzukere, dela Amnistia Internazionala, dela HumanRights eta beste.

Gure kasuan, Koordinakundea lanean hasi ze-nean, 2004an, tortura kasuen eta poliziak eragin-dako tratu txarren inguruko prentsa iruzkinak3.000 inguru izango ziren. Gehienak, euskal me-dioetan eta hedabide alternatiboetan publikatu zi-ren. Bada, 2010ean, esaterako, 7.000tik gora izan

zen guk bildu genuen iruzkin kopurua. Erran nahibaita, hedabideek kasu egiten diotela torturari etapolizien tratu txarrei. Besterik da nola lantzen du-ten gaia, baina hor dira iruzkinak beti.

Tortura eta tratu txarrak, poliziak eragindakoez arigara beti…

Horretaz ari gaituzu. Badituzu poliziak etorkineiegindako erasoak, zaintzapeko heriotzak, ETAkomilitanteen salaketak… Tortura ez da egunkariarenazaleko orrian datorren albistea, baina, barrukoorrialdeetan bada ere, albistea jasotzea ez da gutxi.Gure koordinakundea prentsaurrekoak egiten hasizenean, bakan zetozkigun hedabideak. Egun, or-duan agertzen ez ziren hedabideak ere etortzenzaizkigu. Egun, prentsa oharra eskuan ikusten gai-tuztelarik, ez gaituzte oker begiratzen. Aldaketakizan direla, alegia, eboluzioa gertatu dela. 2007an,esate baterako, Espainiako Justizia Auzitegiak erebestela jokatzen hasi ziren; hein batean, bederen.Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren sen-tentzia dugu hor mugarri, espainiar estatua konde-natu baitzuen tortura kasuak ez ikertzeagatik. On-dorioz, epaile batzuk –ez denak, baina batzuk–,ikerketak aurrera eramaten hasi ziren.

Estrasburgoko sententzia hura baino lehen ereikerketak egin nahiko zituzten, baina ezin izan zu-ten, edo beldurrez zeuden. Ez dakit. Estrasburgokaitzakia ezin hobea eman zien ikertzeko. Horrek,besteak beste, kartzela funtzionarioen kontrako zi-gorrak gehiago izatea ekarri zuen. Era berean, po-lizien eta guardia zibilen kontrako kondenak. Le-henago, ez zen kondenarik, artxibatzea besterik…2007tik hona horixe izan dugu joera. 2011ko ha-sieran eten zen hori. Iazko udazkenean bertan ikusigenuen. Gutxi dira zigor sententziak, eta gutxi ape-laziora edo kasaziora iristen direnak, baina iazkourte hasieran zigor sententziak zirenak, EspainiakoAuzitegi Gorenetara heldu eta seguru zen balioga-betzea. Esaten ari naizena ez da gauza zehatza: do-zena erdi kasu gerta litezke hiru hilabetean, etasentipena da, errealitate hotz eta zehatza baino

4

163. zenb. 2012ko apirila

“Estatua ez da antidemokratikoa torturakasuak gertatzen direlako, kasuokikertzen ez direlako baizik”

Page 5: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

gehiago. Ikusi egin behar… Tartean, polizien kon-trako zigor kondenak izan dira, bai, baina baita ab-soluzioak ere. Joera irauli dela, horixe esan nezake.Iazko uda bitarte, zigor kondenen kopurua emen-datzen ari zen, eta udazkenean, aldiz, eten egin zenjoera. Halabeharrez izan zen? Ageriko!

Tortura aipatu dugu lehenik, “tratu txarrak” termi-noa ere erabili duzu… Nola mugatu gaia, tortura hi-tzaren esanahia?

Nazio Batuen Erakundearen definizioaz baliatuohi gara gu. Pertsona bati nahita, berariaz, min edosufrimendu larria –izan fisikoa, izan mentala– era-gitea da tortura, informazioa edo aitorpena lor-tzea du xede, ustez kaltea egin duen pertsona bat zi-gortzeko, edo pertsona hura mehatxatzeko,izutzeko, horretarako motiboa zeinahi dela ere, hauda, nola-halako diskriminazioa, arraza, sexua etab.Torturak min eta sufrikario larriak dakartza, etafuntzionario publikoek –edo funtzio publikoan aridiren beste batzuen mendekoek–, eragiten dituzte.Hau da, partikularrak ez du torturatzen: aberra-zioak egingo ditu, baina ez du torturatzen. Fun-tzionario publikoek, edo funtzio publikoarenmende lanean ari direnek egiten dute tortura. Bes-telakoa, integritate moralaren kontrako erasoa, le-sioak, aberrazioa… zernahi izango da, baina eztortura.

ETAko kideen tortura salaketak bide, uste genueneuskaldunok ginela Espainian, gainerako herrialdeengainetik, tortura kasuen protagonista. 2007an zuenkoordinakundeak egindako txostenean irakurri nue-nez, berriz, Andaluzian ziren tortura salaketa gehie-nak. 300 inguru. Bigarren, Herrialde Katalanetan...

Eta hirugarren zen Euskal Herria. Bai. Bat bainogehiago dira arrazoiak. Tortura jasan dutenak ezdira beti salaketa egitera ausartzen. Babesa dutelasentitzen dutenean, orduan bai, salatzen dute. Al-boan giza eskubideen aldeko erakunde eta elkar-teak baldin badituzte, errazago jarriko dute sala-

keta. Laguntza juridikoa izango dute, laguntzamedikoa, gizarte laguntza… Andaluzian, Katalu-nian, Euskal Herrian, Galizian… gizartea gutxi-asko antolatuta dago, erantzuteko gaitasun nola-halako bat du herrialdeotan. Jendeak badaki norajo, badaki lagunduko dutela. Zure galderari eran-tzunez, badakigu salaketa gehienak hiri giroan jar-tzen direla. Eta, izan, hantxe ari dira lanean giza es-kubideen batzordeak. Espainian, arestianesandako herrialde horietan dugu presentzia, hots,periferian, eta Madrilen. Gertatu izan zaigu Errio-xari buruz ari eta Estatuko fiskaltza nagusiak bitortura edo tratu txar kasu aipatzea urteko me-morian, baina, aldiz, guk haien berri ez izatea, or-dezkaritzarik ez dugulako bertan. Jakiten ditugunkasuen berri ematen dugu, eta, jakitekotan, bertanegon behar dugu. Bestalde, salaketa jartzekotan,jendeak elkarteon berri izan behar du. Gizartemugimendu batean, sindikatuan, ekologisten ar-tean, okupen artean… parte hartzen duenak baduaurretiazko kontzientzia, badaki eskubideak di-tuela, badaki elkarteak babestuko dituela. Erra-zago du salaketa jartzea. Torturaren Prebentzio-rako Koordinakundearen txostenetan eremugimendu horietako kideak ageri dira gehien,koordinakundean ere haiek ezagutzen ditugulako

5

Jorge del Cura / Elkarrizketa

Los Torturados, Quitoko (Ekuador) Guayasaminmuseoan dagoen artelana.

Page 6: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

ongien. Hala ere, badakigu eraso gehien ez dutelahaiek jasotzen. Jo dezagun, talde armatuko kidea-ren kasua. Badakigu euskal presoek tortura etatratu txarrak salatzen dituztela, baina ezin iritsigara Jihad islamdarreko kide direnetara. Behinedo behin jakiten dugu zer edo zer, baina behinedo behin besterik ez. Baliteke poliziak haiek eztorturatzea. Agian! Kontua da batzuetan salake-taren konstantzia daukagula, baina ez daukagulasalaketa jarri duen harengana heltzeko biderik.Ezin gure txostenetan agertu kasu horiek.

Salaketarik jarri nahi ez

Biktima askok ez du salaketarik jarri nahi izaten.Atxilotzen dute, polizi-etxean kolpatzen dute, li-bre uzten dute. Askok ahantzi besterik ez du nahi.Salaketa jartzeak, berriz, lekukotasuna eman be-harra dakar, akusazioan aurrera egin beharra, ka-lumniak, epaiketak… Zenbait jendek ez du horrifrente egiteko indarrik. Nahiago du ahantzi. Erres-petagarria zait, oso. Giza eskubideen aldeko ko-ordinakunde edo kolektibo batek horma horrenkontra egiten du topo, behin eta berriz.

Tratu txarrak tartean direnean, askotan etorkinakdira biktima, tortura gorabehera…

Beharbada ez dute min edo sufrimendu larririk ja-sotzen –NBEren arabera “larri”–, baina hor diraetorkinek jasotzen dituzten tratu txarrak. Bainatxostenetan ez dira askorik ageri. Etorkinen kon-trako erasoak etengabeak dira, nonahi –erran nahi

baita, Espainiako Estatuan nonahi–, baina, halaere, gehienek nahiago dute salaketarik ez jarri.Etorkinak etortzen zaizkigu eta jaso duten erasoakontatzen digute, baina jendaurrean ez zabaltzekoeskatzen digute, balizko errepresalien beldur. Po-liziaren kontrako salaketak, haren kontrasalaketadakar –“atentatuagatik”, esango dute–, eta aten-tatuagatiko salaketak berak kanporatzeko espe-dientea ekarriko du, eta, ondoren, kanporatzea.“Atentatuagatiko salaketak berak”, esan dut, eta ezalferretan. Etorkin hura epaileak errugabe delaerabakita ere, ez du balioko. Bere burua kausapenalean ikusten duen etorkinak irekia du kanpo-ratzeko espedientea, eta errekurtsoa garaiz ez badajartzen, kanporatzea etorriko da.

Ehun bat etorkinek jartzen dute tratu txarren-gatiko salaketa urtean, baina badakigu, jakin, ko-purua handiagoa dela… Beste kolektibo bat, sala-keta gutxi jartzen dituena, preso komunak, presosozialak. Gehien bat, lehen mailako preso sozialekjartzen dituzte salaketak, galtzeko handirik ez du-tenak. Bigarren mailan daudenek nekeago salatukodute ezer, haien salaketak atentatuagatiko kontra-salaketa dakarrelako eta, ondorioz, bigarren maila-koa izatetik lehen mailakoa izatera igarotzea, eta,beraz, baimenak, lana eta bisitak galtzea…

6

163. zenb. 2012ko apirila

“Torturak min eta sufrikario larriakdakartza, eta funtzionario publikoekeragiten dituzte”

ZA

LDI

ER

O

Page 7: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

Beldurrak salaketarik ez jartzea eragin ohi du.

Bai. Eta, esaterako, inoiz ere salaketarik jarriko ezduen kolektibo bat, lapurreta txikiak egiten di-tuena, droga salmenta txikian dabilena… Horiekez dute salaketarik jartzen, poliziaren erasoa “lan-bidearen ajea” delakoan. Bi zaplada eman dizkio-tela? Jasoko ditu. Gogor kolpatzen dutenean ke-xatuko da hura. Edo okerrik egin ez dueneanharrapatu eta jotzen dutenean… Hor dira etxe-gabeak ere. Gizarte laguntzaile askok esanda da-kigu etxegabeek erasoak jasotzen dituztela, tratutxarrak. Baina ez dute salaketarik jarri nahi izaten,ez dute helbiderik, ez dute epaitegira azaldu nahiizaten… Ez dago modurik. Gizarte laguntzaileakere ezin ezer esan, ikusi duena beste frogarik ezdu, eta frogarik gabe irteerarik gabeko bidean dahura. Egoera larrian bizi dira etxegabeak. Ez dutebortxa handiko unerik bizi, baina etengabea daerasoa. Horra gure inpotentzia.

Zertan da presoaren kartzeletako egoera?

Urtea ere ez da txosten bat egin zenetik, presoeninguruan eta kartzelako bizimoduaz oro har. Es-tatuko kartzeletan ziren 5.000 presori bidali zi-

tzaien inkesta, honetaz eta hartaz galdezka, eta1.700 presok erantzun zuten, beren borondatez,edo funtzionarioek horretara jarrita. Erantzun zu-tenen artean, %73k zioen kartzelan zegoen ga-raian, noiz edo noiz eraso egin zietela. Funtzio-narioek, alegia. Baliteke bost urtean behingertatzea eraso hori, baina gertatua da, eta berrizgertatu ezinik ez dagoela bizi da presoa. Sentipenhorixe da larriena. Esan nahi dut, batzuetan, batabestearen ondoan datozen eraso arinek, gogorre-nek baino min handiagoa egiten dutela.

Joxean Lasaren arreba Axunen lekukotasuna ira-kurri genuen urte hasieran.

Irakurri nuen, bai.

Hark idatzitakotik ari naiz pasartean: “Gogoratzendut nola sinatu arazi zidaten betiereko isiltasuna tor-turatu ninduten eraikinetik ateratzen utzi aurretik.Beharbada, ez diot oraindik neure buruari barkatu.Baina nork sinetsi behar zidan? Poltsa, flexioak,iletik tiratzeak, askatu zuten txakurra… horiek ezdute aztarna fisikorik uzten. Ezta ere DonostiatikMadrilera, eskuak lotuta, Land Rover baten atzeko

7

Jorge del Cura / Elkarrizketa

2008ko urrianTorturaren AurkakoTaldeak Bilbon egindakomanifestazioa.

TA

T

Page 8: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

aldean, jarlekurik gabe, burdin xafla baten gainean,bizkarra inon bermatzeko lekurik gabe egindako bi-daiak. Ezta ere burua altxatzeko baimenik gabebata bestearen atzetik entzun behar izan nituenmehatxuek. Ezta autotik ateratzean burutik oinetaraestaltzen ninduen mantan biltzeak ere. Ezta oihuekere. Ezta ziegako miraila aurrean, nekatuta egonarren, zutik iraun beharrak ere; nekatzea debekatuaneukan, eta ni, nekatua nengoen, oso nekatua, ne-katuegia. Nork sinetsi behar zidan?”, Axun Lasarengaldera…

Lehenago, “iturri ofizialek” zabaldu zuten ber-tsioa izan genuen, hau da, ETAk berak bahitu zi-tuela eta hau eta hura. Gorpuzkinak azaldu zire-nean ere!... Besteak beste, horixe da tortura, inorkoakzionatzea informazioa lortze aldera. Hamai-katan gertatu da inor atxilotu eta haren ama, emaz-tegaia, edo arreba, atxilotzea, eta torturatuko du-tela mehatxatzea. Inoiz, baita torturatu ere.Kontua ez da funtzionarioa sadikoa izatea, atxilo-tua desegitea baizik, barrutik haustea, funtziona-rioek entzun nahi dutena esan dezazun. Meha-txuek desegiten ez bazaituzte, bestelako neurriakhartuko dituzte. Horrelako kasuen berri ere ba-dugu. Inondik ere, pertsonak gutxien jasaten duentortura mota da hori, psikologikoa, “tortura zuria”diotena. Tortura betikoa denean, eraso fisikoa, kol-peak, ostikoak, hatz bat txikitzea… oinazea handiaizango da, mina jasanezina, ondoeza ikaragarria,baina, okerrenean ere, gertakariak zeure baitan be-rrosatzeko moduan izango zara, erasotzailea norden jakin dezakezu, zergatik hautsi dizun besoa ja-kingo duzu… Badakizu zer izan den, eta badakizulagunek, senideek, burkideek ulertuko dutela zuhautsi izana. Baina bestelako tortura zuri kolorekohorren kasuan, tortura psikologikoa darabiltenean–inoren ama, emaztegaia, mutil laguna torturakodutelako mehatxua–, ez dakizu zer ari den gerta-tzen, ez zaituzte jotzen, ez zaituzte ukitzen, flexioakegitera behartzen zaituzte, baina ezpata, beti, zukmaite duzun hura torturatuko dutelako mehatxua,zure buru gainean duzu. Hautsia da betiko eskema.Hurkoa torturatzen badute, zeu egiten zaituzteerrudun, ez zara biktima, torturatzaile baizik.

8

163. zenb. 2012ko apirila

Igor Porturen tortura salaketak ontzat eman zituenDonostiako Lurralde Auzitegiak, baina zigortutakoguardia zibilak absolbitu egin zituen EspainiakoAuzitegi Gorenak, iaz.

Nork dio?“Nork dio tortura dela osotasuna mantendubeharra, aurrean nuen gizaseme beltzaran be-kozkodun indartsu batek ez nekizkien gauzezgaldetuz eskuan zuen kateaz amorru biziz ma-haian jotzen zuen bitartean?Nork dio tortura dela neure pixa sentitzea iz-terretan behera behin eta berriz, eta berriz, etaberriz, galdetzen zidaten gauzei buruz ezerez nekiela erantzuten nuen bitartean?Nork dio tortura dela ziegan hiltzeko beldu-rra sentitzea, erabat zikin, urik ukitu ere egingabe, bakardadean, zazpi egun luze iraun zuenkalbario hartan?Bakeroak belaunetaraino pixaz eginda... Nolaazaldu? Nola sentitzen da horrelako tratu txarfisiko eta psikikoak jasan ondoren, beldurrahezurretaraino sartuta eta arima zauriz beterik,bizitzan irauteko, jarraitzeko, moldatzeko, bar-katzeko... betebeharra duena? Ongi pentsatuz,nori bururatuko zitzaion Madrilen (ukitu ereegin ez nindutenean) Estatuko Segurtasun In-darrengandik torturatua izan nintzela esatea?”

(Joxean Lasaren arreba Axun Lasaren leku-kotasuna)

TA

T

Page 9: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

Zer diozu torturatzaileaz? Pertsona normala da? Gai-xoa? Zer da?

Espainiako Estatuan ez dago horretaz jakiterik.Ezinezkoa dugu. Inoiz, torturatzailea identifikatudenean ere, ezin izan da jakin nolakoa den per-tsona hori. Batetik, guk ez daukagu horretarakogaitasunik; bestetik, legez ere ezingo genuke per-tsona horren bizimoduaren barruan sartu. Bide-nabar, uste dut zuzena dela inoren bizimoduan ezsartzea. Espainiako Estatuan, beraz, ez dakigu.Alabaina, nazioarte mailan badira ikerketak, eta ezzait iruditzen horietako egoera eta Espainiako Es-tatukoa ezberdinak izango direnik. Torturatzai-lea, oro har, guztiz pertsona normala da, familia-buru jatorra, maite ditu andrea, maite dituseme-alabak… Tortura saioa amaitu eta etxera jo-ango da, futbol partida ikusiko du, lasai, erru sen-timendurik gabe. Jakina, horretarako prestatu dutetorturatzaile profesionala, sistematikoa.

Besterik da ostikoz jo zaituen funtzionarioerretxinduaren kasua. Ameriketako Eskolak ize-nekoetan baliatu dituzten eskuliburuak –AEBe-takoak, Erresuma Batukoak…–, aztertu eta ikus-ten da hori: torturatzailea pertsona normala daguztiz. Esaten zaio ere tortura fisikoa ez erabil-tzeko, tortura psikologikoaz baliatzeko. Horrelajokatuz gero, askoz zailagoa da auzitegiko me-dikuaren lana, nekeago frogak biltzea. Poliziakez du torturatzaile psikopatarik nahi… Urteakdira liburua irakurri nuenetik, Aquellos hombresgrises [Gizon gris haiek, Christopher Browning],esterminio brigadei buruzkoa. Liburuan konta-tzen denez jende adinekoek osatzen zituztenbrigadak, erretiroa hartzeko zorian zeudenek.Kontatzen zuten, halako herri batera bidaltzenzituztela, torturatzen zituztela lauzpabost atxi-lotu, eta beren herrira itzultzen zirela, lanaeginda. Kontatzen zuten goi funtzionarioenaginduak betetzen ez zituztenean ez zituztelafrontera bidaltzen, ez zituztela horrela meha-txatzen. Are gehiago, batek kontatzen zuen agin-duak bete ez, trasladoa eskatu eta zigorrik jasogabe onartu ziotela eskaera.

Kontatzen zuten ere, brigadetako arduradun po-litikoek jakiten bazuten torturatzailea bere laneangozatzen zela –dela torturatzen zuenean, dela ta-bernan, kasuren bat kontatzen ari zenean–, briga-detatik kanporatzen zutela. Jende grisa nahi zuten,profesionala, lanean gozatuko ez zena. Horregatikesaten dizut, polizian –gizartean, orobat–, izangodirela sadikoak ere, baina horiek nekez jardungodute lanean unitate berezietan. Ez dira tortura-tzaileetan izango. Nazioartetik datozkigun berriakhoriek izanik, ez zait iruditzen, Espainiako Esta-tuko daturik gabe ere, egoera zeharo ezberdinaizango denik.

Eta, orduan, nola liteke? ETAko kidea atxilotu Es-painia aldean, eta zuloa aurkitua du poliziak biha-ramunean. Frantzia partean atxilotu, eta ezin harenizenik jakin…

Ezberdintasuna ikaragarria da, bai. Hasteko, biestatuek berdin jokatzen dute. Baina Frantzian ezdute ETArik, Espainian bai. Talde armatuak jar-duna eduki du Espainiako Estatuan, eta horixe dubereizgarri. Mendebaldeko Europan ez dago besteherrialde bat talde armatua duenik. Tira, zer edozer izan dute, izango zuten, baina ez ETArik. Ba-diot, horixe da aldea, ETA, eta haren kontrako bo-rroka. Gainerako gizarte mugimenduei dagokie-nean, etorkinak eta beste, ez dago alderik, torturaeta tratu txar fisiko eta psikologikoak parean da-biltza estatu batean eta bestean. Ezberdintasunaizan liteke Espainian izan ezik, Europako besteherrialde batean ez dela esklusiboki tortura sala-tzeari emana dagoen elkarterik. Frantzian eta bes-teetan, giza eskubideen aldeko elkarteak dituzu,

9

Jorge del Cura / Elkarrizketa

“Batzuetan, salaketaren konstantziadaukagu, baina ez daukagu salaketajarri duen harengana heltzeko biderik”

Page 10: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

baina inon ez torturaren kontrako elkarterik. Eu-ropan diren torturaren kontrako elkarteak nazioartemailakoak dira, nazioarteko kasuak biltzen dituzte.

Eman dezagun Kopenhageko erakundea, Tortu-ren Biktimen Errehabilitazio eta IkerketarakoZentroa. Frantziako, Latinoamerikako, Asiako…tortura kasuak aztertzen dituzte han. Orobat, Gi-nebrako Nazio Batuetako Torturaren Kontrakokomitean. Baina, badiotsut, Espainian izan ezik, ezdago herrialde bat bere estatuen mugen barruangertatzen diren tortura kasuak aztertzen dituen el-karterik ez duenik. Europako giza eskubideen al-deko elkarteen iritziz, Europan ez da tortura prak-tikatzen. Hala esana didate, hala jaso dut haienahotan. Baina ez da egia praktikatzen ez denik,sententziak ditugu eta. Asko dira, gutxi dira, bainabadira, herrialde guztietan. Espainiako Estatuaberezia da horretan. Hemen badelako tortura ka-suak biltzen eta salatzen dituen elkartea. Praktikazabaldua da tortura, ez funtzionario guztiek tor-turatzen dutelako, baina bai funtzionario taldeguztietan ageri direlako kasuak. Estatu barnekoherrialde guztietan, era guztietako pertsonek ja-sotzen dute… Ez polizia guztiek torturatzen dute,ez atxilotu guztiak torturatzen dituzte, baina ezdago talde polizialik, kartzela instituziorik, tor-tura edo tratu txar salaketarik jasotzen ez duenik.Kasu asko, nahiz gutxi, baina kasuak. Eta hori ereEspainiako Estatuaren bereizgarri da.

Zergatik du bereizgarri hori Espainiako Estatuak?

Beharbada, frankismoaren herentzia da. Baliteke.Frantziak, Erresuma Batuak ez dute onartuko ber-

tako hiritarrak torturatzen direnik. “Torturatu, one-nean, etorkinak”, esango dute. Frantzian badutebeste eufemismo bat asmatua: “poliziaren basake-ria”. Tortura hitzari itzuri egiten diote Frantzian.

Eman dezagun Abu Ghraib. AEBek kasu isolatuaizan zela esan zuten. Ohi denez. Haren berri ematenduen kazetaria, berriz, lanean baztertu zuten, edokalera bidean jarri.

Hori ere bai. Ginebran egon nintzen azaroan,NBEk eratutako nazioarteko sinposio batean.Arreta eman zidan: nik ordezkatzen nuen Tortu-raren Prebentziorako Koordinakundea eta Lati-noamerikako Giza Eskubideen Aldeko Batzor-dea izan ezik, gainerako erakundeek –Afrikako,Asiako, Frantziakoek…–, tortura hitza ukatzerajotzen zuten. Elkarte instituzionalek, edo institu-zioen hurrekoek, tortura hitza ukatzea dute hel-buruetako bat. “Poliziaren basakeria”, “bortxa”,“poliziaren tratu txarrak”… nahi duzuna onartukodizute, tortura izan ezik. Hori ez. Tortura hitzadiktadura erregimenak dituzten herrialdeetako ka-suak aztertzeko gordetzen dute. Horixe da, izan,demokraziaren eta diktaduraren arteko ezberdin-tasuna: diktaduran tortura praktikatzen da, modumasiboan praktikatu, eta ez dago salatzerik ere; de-mokrazian, ez dago tortura masiborik, puntualada. Hala ere, ezberdintasun handiena, gizarte eran-tzuna litzateke, eta epaitegien lana. Demokrazian,badago salaketa jartzerik. Espainiako Estatuanbezala. Besterik da salaketa aintzakotzat hartzea,tortura izan litekeela onartzea, salaketa artxibatzea,edo dena delakoa. Abu Ghraib? Hedabideak tor-turaz ari dira, baina ez dago torturagatiko konde-narik Abu Ghraiben. Kondenak dira heriotzaga-tik, bortxakeriagatik, lesioengatik… baina eztorturagatik. Espainiko Estatuak darabilen argu-dioa gure eginez –alegia, “ez dago tortura kasurik,kondenarik ez dagoelako”–, Abu Ghraiben ere ezdago torturarik. Biolentzia bai, torturarik ez. Eu-ropan lan egiten duen GKE –ez zait hitza askorikgustatzen– askoren kasua da: tratu txarrak izan di-rela onartuko dizute, torturarik denik ez. Jakina,

10

163. zenb. 2012ko apirila

“Bere burua kausa penalean ikustenduen etorkinak irekia du kanporatzekoespedientea”

Page 11: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

11

Jorge del Cura / Elkarrizketa

Inkomunikazioa, isolamendua, dispertsioa“Zigortzeko moduak dira. Neurri horiek, presoa zigortzearekin batera, haren ingurua nola edo halaerasatea dute helburu, elkartasuna oztopatzea. Pertsona presoekiko elkartasun elkarteak, adibidez,presoei laguntzea beste helbururik ez du, pertsona haiek zergatik dauden preso kontuan hartzeke.Presoak kartzelan laguntza eskatzen du, eta elkarteak eman egiten die, bestelako azalpenik gabe. He-dabide askok, ohiko iturriek, kolektiboari ‘pro-etarra’ eta gainerako loreak bota dizkio, eta horrek bel-durra dakar, ETAkoak pertsonak ez direlako esamesa zabaltzea, basa jendea dela eta abar. Elkarlanagalarazi nahi du propaganda horrek. Presoen alde jarduteak, gaur egun, talde biolento bateko kideegiten zaitu. Andaluzian, Galizian… kalte handia egin du horrek. Betikoa: ingurukoa egiten zaituzte,edo ingurukoaren ingurukoa, edo ingurukoaren ingurukoaren ingurukoa, amaierarik ez duen katean.

Horrekin presoari laguntza jasotzea galarazten diote –zigortzeko modu bat, finean– eta kolektiboa beraere zauritzen dute, barne eztabaidak sortzen baitira eta, horrela, kolektiboaren indar apurra ika-mikakkonpontzen urtzen da. Kolektiboa helburutik aldentzea dute xede esamesa horiek. Duela bi urte, Huel-vako emakume haren kasua, ETAko preso baten senideak etxean hartu zituelako, ohea eman zielako.Bada, emakumea atxilotu zuten, gero libre utzi bazuten ere. Eta eskerrak eman behar gainera!”.

Unai Romanoren aurpegia komisariatik atera ondoren. Autolesioak izan zirela esan zuten segurtasun indarreketa Espainiako justiziak tortura salaketak atzera bota zituen.

TA

T

Page 12: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

delako GKE hori zenbat eta lotuago egon BarneMinisterioari, orduan eta errazago tortura hitzaukatzea. Baina Justizia Ministerioak, epaileek, fis-kalek… hitza saihesten jardutea onartezina irudi-tzen zait. Hedabide publikoek hari iskin egitea, lo-tsagarria. Zer jaso behar du gizarte zibilak?...Hedabideek, torturaz jarduten dutenean, Kuba,Maroko, Argentina dute gogoan. Urrunekoak.Edo “zezenen kontrako tortura” aipatuko dute,edo futbol partida aspergarria izango dute aipagai–“hura tortura!”–, baina oker ari dira. Tortura,berez, gizakiaren kontrakoa da eta funtzionarioekpraktikatzen dute. Ez da animalien kontrakoa, etafutbol partida bat ere ez da tortura…

Bagenekien lehendik, ala?

Ez dakit, bada! Espainiako Kode Penalak dioenaaski deigarria zait. Tortura –ez dakit 7. kapituluanez ote den ari–, bestelako delitu batzuen arteansartzen du, jokabide umiliagarrietan. “NBEren il-doan”, esan genezake eta, beraz, ados izan. Bainakapitulua zehatz aztertuz gero, tortura delituare-kin batera, pertsonen integritate moralaren kon-trakoa ere ageri da. “Honenbestean!”, diozu. Ho-rrekin batera, ordea, genero indarkeria, lanekomobbing-a, etxekoa eta beste ageri dira. Buruarihazka hasten zara orduan. Zer esan nahi du kapi-tulu horrek? Ez dagoela torturaren gaineko esta-tistika azterketarik izaterik Espainiako Estatuan.Batetik, epaileek ez dutelako torturarik aintzathartzen, lesioak baizik. Fiskaltzaren estatistikanbertan ere, ordea, “1.200 tortura kausa” esangodute, dagokion kapitulu horren arabera. Baina ez

dute esango zenbat diren genero indarkeriari da-gozkionak, zenbat funtzionario publikoen kon-trakoak, zenbat… Tortura maskaratzeko modubat dute. Azkenean, zaku berean sartzen dutedena. Genero indarkeria? Doilorkeria, onartezina,biolentzia… baina ez da tortura.

Esan nahi duzu, ez NBEren definizioaren arabera,bederen…

Hori da. Eta nazioarteko zenbait erakundek –Am-nistia Internazionalak, kasu–, behin eta berriz etaaskotan eskatu diote Espainiako gobernuari tor-tura definizioa NBEk ezarritakoari egoki dezan,baina alferrik. Espainiako estatuak sistematikokiuko egiten dio ezer egokitzeari. Azkena, duela biurte, NBEren ordezkarien eta Espainiako diplo-matikoen artean eztabaida minaren lekuko izannintzen. Ez zait ahantzi espainiar diplomatikoekerrespetu falta handia erakutsi zutela. Lotsagarriaizan zen, tamalgarria... Erakundeek beren buruendefentsa itsua egiten dute, tortura ukatzen beti.Herri erakundeek ukatzen dute, autonomia mai-lakoek, Barne sail eta Justizia ministerioek… Lemabat bera dute denek: “Hemen ez da torturatzen”.Tortura, diktaduren kontua besterik ez balitz be-zala. Tortura teknikak naziek garatu zituzten Ale-manian, Errusian ere gogotik landu zituzten, eta,harrezkero, 60ko hamarkadan, Frantzia erruki-

12

163. zenb. 2012ko apirila

“Nork bere espektatiben arabera egitendio aurre torturari, tratu txar fisiko edopsikologikoari”

Espainiako segurtasun indarrek salaketa asko dituzteinmigranteei emandako tratu txarrak medio.

Page 13: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

gabe baliatu zen torturaz, Aljeriako gerlan. AE-Betan, Ameriketako Eskolan, Latinoamerikakoaltxamenduaren kontra jotzeko trebatu zituztenmilitarrak. Eta, halarik ere, inork ez du esangoFrantzia eta AEBak sistema demokratikoarenparte ez direnik, ilunaldi guztiak gorabehera. Tor-tura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak. Pen-tsatu ere ez.

Gasteizen izana zara iragan udazkenean, kartzeleninguruko jardunaldietan. Lehenago, duela bi urte,bertan izan zinen Martxelo Otamendi, Unai Romanoeta Torturaren Aurkako Taldeko Lorea Bilbaoren on-doan, oker ez banaiz. Nola liteke inork Romanorenaurpegi desitxuratu hura ikusi eta aitzakiak ematea?

Guardia zibilak beti emango du autolesioen ai-tzakia. Edo zernahi. Oker ez banaiz, Unai Roma-noren aurpegi puztu, hanpatu eta desitxuratuajustifikatzeko, hormako igeltsua esnifatu zuelaesan zuten. Buruz ari naiz. Jakina, esnifatze kontuhori ez da egia, baina egia balitz ere, ni, Audien-tzia Nazionaleko epaile, atxilotua ikusi, aurpegi de-forme hori, eta lehenengo-lehenengo, ikerketaaginduko nuen, inoren zain egon gabe, inork sa-laketarik jarri baino lehen ere. “Zer izan duzu, zergertatu zaizu?”, galdetu, eta ikerketa. Ez dagobesterik. Unai Romanoren kasuan, ez zen ofiziozikertu. Romanok berak jarri behar izan zuen sala-keta, ministerio fiskalaren kontra, epaileen kon-tra… Kasua artxibatu egin zen –salaketa faltsuaomen–, baina Giza Eskubideen Batzordeak Es-painiako Estatuaren kontra jarritako salaketa era-baki zain dago oraindik. Unai Romanoren aurpe-gia ikusi eta ikaratu egiten zaitu. Hasten zara kasuaaztertzen, eta ulertzen hasten zara.

Zer esan nahi duzu?

1981-82an Lege Antiterrorista indarrean jarri zen,bost eguneko inkomunikazioa eta beste. Inor Bil-bon atxilotu eta han bertan edukitzen zuten, In-dautxuko polizi etxean. Gipuzkoan atxilotuz gero,

13

Jorge del Cura / Elkarrizketa

ZA

LDI

ER

O

Pertsona presoak,pertsona“Pertsona Presoekiko Elkartasuna taldekokide ere banaiz. ‘Pertsona presoak’ esatendugu guk, askok ez bezala. Batzuek, ‘presoak,internoak, giltzapetuak, indibiduoak, konde-natuak, exekutatuak…” eta gisako hitzak era-biltzen dituzte. Halatsu deitzen dituzte era-kundeetan ere. Inoiz ez dute esaten ‘pertsona’,eta, hain zuzen, horixe dira, pertsona, gizakiak,preso baldin badira ere. M-15ekoen lehenbi-ziko manifestazioetan, Madrilen, ‘Pertsonagara, ez delikuente’ orroa zabaldu zen. Gureerreakzioa bat-batekoa izan zen: ‘Delinkuen-tea ere pertsona da, oker egin du, baina per-tsona da, gizaki, hiritar. Inork ez du hari es-kubide hori ukatzerik’. Zorionez, gogo onezonartu ziguten oharra, eta erraz zuzendu ge-nuen. Pertsona, izan ere, inori minik handienaeginagatik ere, hurkoari gorriak ikusaraziarren, pertsona da, gaizkile, ez gaizkile, bainapertsona”.

Page 14: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

Intxaurrondon. Bertako epaile eta auzitegiko me-dikuek ikertzen zuten kasua. Horrek, ondoko ur-teetan guardia zibilen kontrako kondena zapa-rrada ekarri zuen. Intxaurrondo guztiz ezagunaegin zen nazioartean. Infernuaren hurrena zen.1996-97 arte bata bestearen atzetik etorri zirensententziak. Euskal Herriko epaileek –batzuek,beti ere–, ikerketak bideratzen zituzten, prozesa-tzen zuten, kondenatzen zuten. Espainiako Go-bernuak zer egiten zuen gero? Kondenak altxatu.Ez zegoen kondenarik. 90eko hamarkadarenamaieran, aldaketa: atxilotuak Intxaurrondon, In-dautxun edo dena delako lekuan hartu beharrean,furgonetan sartu eta Madrilera ekartzen hasi ziren,ziztuan. Asmoa, ageriko denez, Madrilgo epai-leek ikerketarik ez egitea.

Auzitegi Nazionaleko medikuek inoiz ez dute sa-laketarik jarri, Madrilgo Lurralde Auzitegikoekere ez. Euskaldunak Donostian, Bilbon, Debanedo non edo han jarriko du salaketa. EpaitegiakMadrilera bidaliko du salaketaren oharra, Madri-lek ez du onartuko, ika-mika sortuko da kasua noridagokion erabaki ezinik eta, azkenean, epaileakikertzea erabakita ere, urtea joan da, ez dago le-siorik, salbuespenak salbu. Instrukzio epaileak lanerraza du: Auzitegi Nazionaleko auzitegiko medi-kuak lesioen balorazioa egingo du; ordurako, epai-tegiko medikuak ez du lesiorik ikusiko, ez du sa-laketa jartzeko argudiorik, eta, hortaz, zer ikertubehar du epaileak? Ezinezkoa.

Eta zirimola horretan, non da biktima, non Unai Ro-mano bat?

2002an hartu zuten atxilo Unai Romano, eta hainzuzen, urte hartakoa da Espainiako Auzitegi Go-renak Euskal Herrian inor torturagatik konde-natu duen azkeneko urtea. Hor amaitu ziren kon-denak. Eta ez dago beste ikerketarik –tortura kasularriak tartean direla, behintzat–, Portu eta Sara-sola atxilotu arte, Portu Donostiako ospitaleanartatu behar izan zuten arte. Donostiako epaileada ikerketa agindu zuena, Donostiako auzitegiko

14

163. zenb. 2012ko apirila

Zorrotz lan egin“Gogoan ditut Katalunian, mossos d’esqua-drek zenbait polizi etxetan egindako gehiegi-keriak. Gizarteak eskandalua eraginez gero,agintariek neurriak hartzen dituzte, eta, bes-teak beste, polizi etxeetako eraso kopurua txi-kitzea lortu ohi da. Katalunian bezala. Polizi-etxeetan erasoak gutxitu dira, kanpoanhanditu, baina tira. Kartzela baten inguruaninformazioa lortu dugunean, publikoa egindenean, aldatu egiten da egoera delako kar-tzelan, eraso kopurua gutxitzen da, funtzio-narioak lekuz aldatzen dituzte, presondegikoegoera lasaiagoa, eramangarriagoa izatea lor-tzen da. Gizarte zibilaren lana, elkarteona, la-saitzen denean, gora jotzen dute berriz era-soek. Horixe da problema. Bestela, txostenekberehalako ondorioak izan ohi dituzte. Gra-nadako (Espainia) kasua datorkit burura.Duela lauzpabost urte, jipoi beldurgarria emanzioten bertako udaltzainek hiritar bati. Bertakokolektiboek bat egin zuten, salaketa publikoajarri zuten, eta, ondorioz, hiriko alkateak –po-liziaren basakeria onartzeke, inor zigortu gabeere–, hiriko polizia berrantolatzera behartuzuen. Giza eskubideen inguruko ikastaroa ereeman zien. Ondorioz, garai hartan poliziarenerasokortasuna apaldu egin zen. Egia ere da,atzera gora egin zuela. Horrela da. Lan egiteadagokigu, zorrotz lan egitea. Nik esatera, ho-rixe da inportanteena, zorrotz lan eginez lor-tzen dira gauzak”.

“Hurkoa torturatzen badute, zeu egitenzaituzte errudun, ez zara biktima,torturatzaile baizik”

Page 15: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

medikua txostena egin zuena, Donostiako Au-dientziak jarri zuen kondena… Eta Auzitegi Go-rena, Madrilen, akusatuak absolbitu zituena. Dis-kriminazio politika da, argi eta garbi. “EkarriMadrilera!”, ikerketarik izan ez dadin, noski. Eta,bidean, zailtasunak jarri, epaileren batek ezerikertu nahi baldin badu ere.

“Esperantzari leiho bat, zabaldu omen diote…” zenpoetaren lan bat, aspaldian kantu egina. Itxaropenhitzak ez letozke gaizki…

Eta badira! Joan deneko hogei, hogeita hamar ur-tean gorabeherak izan dira, dudarik gabe. Azter-

keta historikoa eginez gero, aldaketak bizi izanditugu. Nire ustez, gizarte zibilaren esku dagotortura amaitzea. Erakundeek ez dute lan horiegingo, ez fiskaltzak, ez demokrazia instituziona-lak… Nahitaezko da giza eskubideen kontzientziaizatea, eta funtzionarioek ez dute horrelakorik.Eta ez naiz, besterik gabe, torturaz ari. Eskubidekonstituzionalak dituzula esan eta funtzionarioak“Eta zertaz ari zara?”, botako dizu ziplo. Beste ba-tzuetan, funtzionarioak ez daki tortura eta lesioabereizten. Funtzionarioak ez daki, epaileak ez dunahi. Gizarte zibilak, nahi izan duenean, horretarajarri denean, lorpenak izan ditu. 80ko hamarka-dan, 90ekoan, lorpenak izan ziren; kondenak, bes-teak beste. Gero, ez zen aurrerapenik egin. Bitar-tean, ordea, Estrasburgora jotzen ikasi genuen,nazioarteko instantzietara. Horrela, esaterako, es-tatuko erakundeen artean dugun “sinesgarritasuneza”, erabateko sinesgarritasuna da nazioartean,Audientzia Nazionalak esaten duena esaten duelaere. Gobernuak berak ere badaki egia esaten arigarela. Nazioarteak ere badaki. Horrek, jakina,min egiten dio Espainiako Gobernuari, harenizena zikintzen du, prestigioa galarazten… Tor-tura kasuak ikertu nahi duen epailerik baldin ba-dago, Estrasburgok lagundu egingo dio, orobatGinebrak. Horri zor zaio 2007tik hona lortu du-guna, hau da, salaketa kopurua emendatzea, kon-denak ere izatea. Neurritik behera gabiltza orain-dik, baina gora ari gara, tantaka-tantaka bada ere.Lorpenak gorabehera, ezin gintezke lasaitu, la-saituz gero galdu dugu. Lan horretan, ezinbeste-koa da gizarte zibilaren parte hartzea. Hura gabeez dago ezer. Eta borroka irabazita dagoela ustebadugu, galdu gara. Aurrera segitu behar dugu.Ongizate estatuak babesten gintuela uste zuenaskok, baina ongizate estatuak merkatu legearenarabera jokatzen du, ez dago gu zaintzeko. Gi-zarte zibilak indar egin behar du, baina kontua daez dugula aski indarrik. Saiatuz gero, lan eginez,lorpenak datoz. Ikusi dugu, zentro baten ingu-ruan presioa egin izan denean –Intxaurrondo,kasu–, fruituak etorri dira. Intxaurrondo bera,esaterako, ez da itxi, baina aldaketak izan dira. Ezda lehengoa.

15

Jorge del Cura / Elkarrizketa

Irakeko Abu Ghraib espetxean soldaduestatubatuarrek torturatutako irakiar presoenargazkiak lau haizetara zabaldu ziren iraganhamarkadan.

Page 16: Jorge del Cura: "Tortura eta demokrazia ez dira ezkondu ezinak"

ARGIAren urtebetekoHARPIDETZAHego Euskal Herrian138€

Ipar Euskal Herrian168€

Milaka irakurle dira

izaera honekin

bat egiten dutenak.

Ezagu gaitzazu. Jaso ezazu Euskal

Herriko astekaria

hilabetez doan!

[email protected]

Independentea

Burujabea Euskararekin konprometitua

Izen handiko sinaduren topagune

Independentzia astero ikusten da� 943 37 15 45