jon miranda ezerk ez du inporta - ataria.tok-md.com fileastelenita 2018/02/12 6. urtea, 820....

8
ASTELENITA 2018/02/12 6. urtea, 820. zenbakia 107,6 fm www.ataria.eus Ezerk ez du inporta Tolosako inauterietan dena da posible; tolosarrek beste behin erakutsi dute irudimenari ondo eragiten diotela, eta kalera atera eta ondo pasatzen eta pasarazten dakitela Euria, elurra, haizea, hotza edota eguzkia... tolosarrei ez die eragiten eguraldiak eta prestatutako mozorroak gustu handiz erakusten dituzte kalean. JON MIRANDA

Upload: truongcong

Post on 25-Apr-2019

215 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

ASTELENITA2018/02/12

6. urtea, 820. zenbakia107,6 fm

www.ataria.eus

Ezerk ez du inportaTolosako inauterietan dena da posible; tolosarrek beste behin erakutsi dute irudimenariondo eragiten diotela, eta kalera atera eta ondo pasatzen eta pasarazten dakitela

Euria, elurra, haizea, hotza edota eguzkia... tolosarrei ez die eragiten eguraldiak eta prestatutako mozorroak gustu handiz erakusten dituzte kalean. JON MIRANDA

Inauteriak lana ere badira,beraz, noiz hasten zareteguztia lotzen eta prestatzen? Aisialdi taldean azarorako edoabendurako mozorroa pentsatu-ta eta entseguak finkatuta geni-tuen, eta Gabonetan dantza as-matu genuen. Ondoren, astebu-ruro entseguak izan dituguumeek zein begiraleek dantzaikasteko. Lagunekin aldiz, azke-neko momentuan, guztia korri-ka eta presaka, beti bezala, az-ken-azken momentuan dantzaikasi eta azken ukituak emateaizaten da gainera.Nola bizi duzu Astelenita?Goizean kalera atera baino le-hen, ikastolan elkartzen gara de-nok. Mozorroak horrela eskatzenbadu, aurpegia pintatzen dieguumeei eta pare bat entsegu eginondoren, kalera ateratzen gara.Oria hotelaren kanpoan aisialditalde guztiak elkartzen gara, etabakoitzak bere emanaldia egiten

Irune Alfonso

Inauterizalea da Irene Arana(1997, Ibarra). Urteko inauteriakoraindik amaitu ez eta hurrengo-ekin ametsetan jarduten duenhorietakoa da.Tolosarra izango bazinabezala bizitzen dituzuinauteriak?Tolosar batek bezain beste edogehiago. Ikastolatik hasita, txiki-tatik bizi izan ditut inauteriak,bertan egiten genuen jaialdiaedo txaranga zela, beti zerbaitedukitzen genuen, orduan urte-ro inauteriak iristeko gogotsuegoten naiz.Zein sentimendu sorraraztendizu inauteri hitzak?Poza. Aste oso bateko errutinatikdeskonektatzeak eta parrandapixka bat eginez, aste motz zeinpolit bat bizitzeak ematen duenpoztasun hori.Ikaslea izanik noizbait galdudituzu inauteriak?Ikastola garaian bat ere arazorikgabe, aste osoan jai izaten ge-nuen, baina behin unibertsitaterairitsita, gauzak aldatu egiten dira.Hala ere, bertan astebeteko jaiahartzen dut eta listo, ahal duda-netan behintzat hori egiten dut. Aisialdi taldeen bitartez hasizinen konpartsatan partehartzen?Bai, ikastolan umetatik ematendigute aukera. Nire kasuan, adi-bidez, Kazkabarra aisialdi talde-arekin Astelenitan ateratzeko,eta txikitatik ahal dudan guztie-tan beraiekin ateratzen naiz. Ze-hazki, bederatzi urte ume beza-la, eta orain, hiru urte darama-tzat begirale bezala.

du. Behin hori eginda, San Fran-tzisko kalean dantza egiten ego-ten gara goiz osoan zehar. Eguer-dian bazkaltzera ikastolara joa-ten gara, eta arratsaldeanzezenetara jaisten gara. Zezenakamaitzean, pare bat dantza egineta listo. Umeak gurasoekin utzi,eta gero gure txanda izaten da.Begirale guztiak azken dantzaegiten dugu, eta ondoren afaria. Nola aterako den urduritasunpuntu hori beti izaten dut. Imajinatzen dituzukonpartsarik gabekoinauteriak?Egia esan ez. Eta espero dut horiez gertatzea. Azkenean konpar-tsa eta karrozak dira herriari bizi-tasuna ematen diotenak. Be-raiek gabe inauteriak ez liratekeberdinak izango.Inauteri perfektuairudikatzen duzu?Ez, oso zaila da hori gertatzea.Inauteri bakoitzak bere bizipe-nak izaten ditu eta bat ez da bes-tea baino hobea izaten, denakdira oso onak.Amaitu ostean zer?Deskantsua. Aste osoan gasta-tutako energia berreskuratzekodeskantsua behar izaten dut etagero beste urtebete itxaroteabesterik ez zaigu geratzen.Anekdotak gogoratzen dituzu,baina burua hurrengoetan dagojada.

Goran ezkerretik hirugarrena da Irene Arana, txilaba jantzita. ATARIA

«Konpartsa eta karrozakdira herriari bizitasunaematen diotenak »IRENE ARANAINAUTERIZALEA

Inauterizaletasuna zainetan darama Irene Aranak txiki-txikitatik.Ikastolaren bitartez hasi zen aisialdi taldeetan eta konpartsetan lanegiten, eta gaur egun ez ditu inauteriak hauek gabe irudikatzen

KOMIKIA GORKA SALABERRIA

02 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a

MOTZEAN

Egun bat?AstelenitaEguna ala gaua? EgunaUne bat?Txupinazo momentuaTxilaba ala mozorroa? TxilabaTxarangako doinu bat? Baila negra

Txantxoen eta talaien txandaEguraldi ilunari kolorea jartzen saiatu ziren Amezketako talai dantzariak, baita Abaltzisketakotxantxoak ere; makilen kolpe indartsuek euri tanten hotsa erabat estaltzea lortu zuten bi herrietan.

Irati Saizar Amezketa / Abaltzisketa

B i egunez jarraian,geratu ere egingabe ibili diraAmezketako talaidantzariak maki-lak sorbalden kon-

tra jarri eta herri inguruetan ba-rrena. Larunbatean, Bedaioko Zu-

gaztibarrena baserrian elkartuziren, eta gosaldu ondoren, bitaldetan banatu eta Bedaioko etaAmezketako baserrietan dantza-tzeko geldialdiak egin zituzten.Atzo, berriz, Ugarteko etxeetatikabiatu, herrigunea gurutzatu etaZubillaga auzoan amaitu zutenaurtengoa.

TXANTXOAK ERE FINAmezketan soilik ez, Abaltziske-tan ere makila hotsa nagusituzen atzo; txantxoek herriko baz-ter guztietatik pasatzeko kon-promisoa hartu zuten, baita finbete ere. Goizeko zazpietan zuten hi-

tzordua udaletxean; txantxozjantzi eta baserrietarako bideariekin zioten. Hamaiketakoa egi-tera herrigunera gerturatu, etabertako etxeak alaitu zituzten.

Ogiberriko fabrikan bi taldeak elkartu ostean, herrigunerako bidea dantzari guztiek batera egin zuten Amezketan. I. SAIZAR

Abaltzisketako txantxoek ohiturari eusten jarraitzen dute. I.S,

Txindoki lainotuta egon arren, txantxoen jantzi biziek irudia alaitu zuten. I.S.

INAUTERIAK ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a

Talai dantzariak herrigunean, hamaiketakoa egin aurretik. I.S.

Umore ona eta batez ere irudimena nagusitu ziren atzo Tolosan Zaldunita egunez, izan zen festa bere kabuz egin zuenik ere. J.M.

Atzo kalera atera ziren karrozen artean izan zen ikusmina sortu zuenik ere. Parodia eta dantzekin osatu zituzten euren ikuskizunak. J.M.

04 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a INAUTERIAK TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm

ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a

Eguraldi txarrari aurre egiten asmatu zuten tolosarrek atzo. J.M.

Irudimenak gainezka egin duZaldunita egunez karrozek herriko kaleak hartu zituzten atzo eguraldi txarrari aurreeginez. Umorerik ez zen falta izan eta giro onean ospatu zen inauterien egun handia.

Jon Miranda Tolosa

Kabitzen al da irudimen gehiagoTolosako kaleetan Zaldunitaegunez? Mila mundu, lauzpa-bost kaletan sartu ziren atzo etaespero ez ziren irudiak ikusi ge-nituen bata bestearen ondoan.Herriko hainbat konturi kritikaegin zionik izan zen eta baitaegunerokoari umorez heldu zio-nik ere.

Belgikako erbestetik itzuli etaTolosako kaleetan agertu zenaCarles Puigdemont izan zen, kla-se guztietako poliziak izan zi-tuen atzo segika eta mozorrohori erabili zutenek, aldarrika-penerako tartea ere baliatu zu-ten. Iritzi politiko guztiak bezala,sinesmen ezberdinetako jende-ak hartu zituen bazterrak: izanziren budistak, juduak, kris-tauak, musulmanak... guztiek,hori bai, gorazarre egin ziotenfestari. Mundu guztiek dute be-ren soinu banda eta atzo guztiaknahasian entzun ahal izan ziren.Aniztasuna ere inauteria baita.

Kazetari lanak egiten jardun zuen atzo batek baino gehiagok, besteak beste txirrindulariei segika. J.M.

Topic zentroko Mariona txotxongiloak agerpena egin zuen atzo Tolosako artxibo parean. J.M.

Umore ona eta batez ere irudimena nagusitu ziren atzo Tolosan Zaldunita egunez, izan zen festa bere kabuz egin zuenik ere. J.M.

Atzo kalera atera ziren karrozen artean izan zen ikusmina sortu zuenik ere. Parodia eta dantzekin osatu zituzten euren ikuskizunak. J.M.

04 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a INAUTERIAK TOLOSA 05www.ataria.eus •107.6 fm

ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a

Eguraldi txarrari aurre egiten asmatu zuten tolosarrek atzo. J.M.

Irudimenak gainezka egin duZaldunita egunez karrozek herriko kaleak hartu zituzten atzo eguraldi txarrari aurreeginez. Umorerik ez zen falta izan eta giro onean ospatu zen inauterien egun handia.

Jon Miranda Tolosa

Kabitzen al da irudimen gehiagoTolosako kaleetan Zaldunitaegunez? Mila mundu, lauzpa-bost kaletan sartu ziren atzo etaespero ez ziren irudiak ikusi ge-nituen bata bestearen ondoan.Herriko hainbat konturi kritikaegin zionik izan zen eta baitaegunerokoari umorez heldu zio-nik ere.

Belgikako erbestetik itzuli etaTolosako kaleetan agertu zenaCarles Puigdemont izan zen, kla-se guztietako poliziak izan zi-tuen atzo segika eta mozorrohori erabili zutenek, aldarrika-penerako tartea ere baliatu zu-ten. Iritzi politiko guztiak bezala,sinesmen ezberdinetako jende-ak hartu zituen bazterrak: izanziren budistak, juduak, kris-tauak, musulmanak... guztiek,hori bai, gorazarre egin ziotenfestari. Mundu guztiek dute be-ren soinu banda eta atzo guztiaknahasian entzun ahal izan ziren.Aniztasuna ere inauteria baita.

Kazetari lanak egiten jardun zuen atzo batek baino gehiagok, besteak beste txirrindulariei segika. J.M.

Topic zentroko Mariona txotxongiloak agerpena egin zuen atzo Tolosako artxibo parean. J.M.

Aspaldiko Diana azkarrenaEuriak ez du inauterizalea kikiltzen, eta tolosarrek beste behin erakutsi dute, Zaldunitaegunean goiztiar jaikitzea bezalakorik ez dela; hemen da itxuraldatzearen paradisua.

Itzea Urkizu Arsuaga

Jaiki. Edo jeiki. Itxaropen izpiekbultzatuta, leihotik begiratu.Bai, iragarri zuten bezala, euriaari du. Eta, une batez, azken aste-otan egositako poz eta grinek be-herako bidea hartzen dute. Bai-na inauterizaleak beti izaten duadrenalina dosi txiki bat gordeta,eta eskerrak horri: beste behin,aterkiek marraztu zuten, atzo,Dianako argazkia.

Agintari kalean gora egiteakostatu zitzaion jende-multzoa-ri, haien umoreari baino gehia-go, eta euritakoei eraginez iritsiziren Plaza Zaharrera. Horreta-rako ere balio baitute Tolosakoinauteriek; aterkia mozorroanmimetizatzeko. Kolore eta neu-rri guztietakoak ikusi ahal izanziren, eta guztiek egin zioten go-razarre, pijama jantzita kaleraateratzea baimentzen duenegun bakarrari; Zaldunita egu-nari.

Zaldunita ez delako edozeinegun. Ostegun Gizeneko leher-tzearen ondoren, bigarrenezinauteriak esnatzen direnekoeguna da; norbera izanez norbe-ra ez izateko eguna. Hasiera iza-nagatik, bukaera gerturatzen aridela pentsatzeko eguna. Eta,hain justu horregatik, minutubakoitza irentsi eta dastatzekoa.

Eta, lehen mokadutxoa egite-ra, urteroko asko bertaratu ziren,noski; 08:00etarako hitzordura-ko mozorro berezia prestatzenduten horiek. Urteroko bestezenbait ere falta izan ziren kaleji-rarik goiztiarrenean. Eta izangozen estreinakoz jeiki-jeiki-ka es-natu zenik ere, Alde Zaharreko

Gaztelako ateraino eusten diote inauterizale gehienek Dianari, ‘Galtzaundi’ dantzatu eta gosaltzera joateko. Irudian, Diana Korreon gora. I. URKIZU

06 TOLOSA INAUTERIAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a

zainak txaranga doinuz betetze-ko.

«Aspaldiko Dianarik azkarre-na», esan zuten, pozik, TolosakoMusika Bandako kideek. Sekulabaino lehenago iritsi ziren Eus-kal Herria plazara, eta eguraldia-ren ajea eguraldiaren irribarrebilakatu zitzaien musikariei,aterperatzearen alde.

Aurtengoz isildu diragoiz kan-taren soinuak, kafetegiak eta ka-lea betetzeko, baina Tolosarrekuki dezakete itxuraldatzearenparadisua. Bandako kideak ederki busti ziren, Diana arin joan bazen ere; balkoiak txoko pribilegiatu bilakatu ziren, beste behin. I. U.

Musika Bandak 190 urte dituInauterietan eta herriko ekitaldi askotan hartzen du parte urtero Tolosako Musika Bandak.

Joxemi Saizar

A urten TolosakoMusika Bandak190 urte betekoditu ofizialki. Urteguzti hauetan ze-har herriko jai eta

ekitaldi gehienetan parte hartuizan du, tartean inauteriak erebai, noski. Gaur egun Bandakduen egitarauan begiratuta, jaihauekin erlazionatutako lau eki-taldi agertzen direla ikus dezake-gu: Iurreamendiko kontzertua,Berdura plazako kontzertua,Danborrada eta Diana.Iurreamendi egoitzako ema-

naldia noiztik datorren ez dagozehazterik, baina urte mordoabaditu. Inauteri piezak eskain-tzen dizkiete musikariek bertandauden egoiliarrei, askok kaleraatera ezin dutenez. Kaldererota-ko eta Donostiako Danborrada-ko doinuak ere interpretatu izandituzte saio horretan. Berduraplazan egiten den kontzertua1971tik dator, CITek Udal Txistu-lari Bandari eta orduan Udal Mu-sika Banda zenari proposatuta,San Fermin jaien aurretik Iruñe-an egiten dutenaren eredua ja-rraituz. Ekitaldi honen helburuapiezak partituran dauden bezalainterpretatzea da, askotan kale-ko txarangek betetzen ez dutena.Kontzertu jendetsuenetakoa iza-ten da. Tolosako Danborradamodu jarraian 1955ean hasi bal-din bazen, segur aski lehen urte-tik izango da Banda bertan musi-ka jartzen danborrariei. Eta Zal-dunitako Diana izango dadudarik gabe Bandak jotzen urtegehien daraman ekitaldia. Au-rreko mendeko 40. hamarkadangaltzear egon bazen ere, gauregun berrindartuta eta arrakastahandiz jarraitzen du. Musika Banda ofizialki sortze-

ko arrazoia Fernando VII.a erre-geari eta bere emazte Maria Jose-fa Amaliari ongietorria egiteaizan daiteke, Iñaki LinazasorokTolosa, herri musikaria liburuanargitzen duenez. 1828ko ekaina-ren 2an izan ziren Tolosan,Iruñetik Donostiara zihoazela.Afizionatuen Musika Martzialaizenez ezagutzen zen orduanBanda eta 18 kide zituen. Horre-gatik esan daiteke TolosakoaEuskal Herriko banda zaharre-

zuzendari posturako bost hauta-gai izan ziren, azterketan zezenplazan Bergarako banda zuzen-duz. Feliciano Beobide tolosarraaukeratu zuten. Garai hartan Gi-puzkoan 28 udal musika bandazeuden. 1927an 81 obra estreina-tu zituen: 48 dantzarako, 24 kon-tzertuetan eta 9 martxa prozesio-etan. Hurrengo urtean 66 parti-tura berri estreinatu zituzten.Urtean ehun emanaldi inguru zi-tuen. 1928an Inauteri Danborra-dan parte hartu zuen, Casinokantolatuta. 1936ko gerraren etenaldiaren

ondoren, 1944an berregin zenbanda, 18 hautagai aurkeztuz zu-zendaritzara eta Felipe Bernadaukeratuz. 70. hamarkadan dan-tzaldiak desagertu egin ziren dis-kotekak indartu zirelako. Gipuz-koako hainbat herritan jotzenaritu zen urte horietan. Azkenurte hauetan abesbatza, txistula-ri, dultzainari, dantzari eta paila-zoekin batera hainbat kontzertuberezi eskaini ditu. Zenbait dis-ko ere grabatu ditu: Macromas-sa, Inauteriak eta Tolosako piezabereziakherriaren 750. urteurre-nean. Madrilen eta Binefarren(Huescan) jo du, telebista pro-grametan eta konposizio lehia-keta eta banden alardeak antola-tu ditu. Azken zuzendariak JoseAntonio Ruiz-Bona (1964-83),Luis Mari Gartzia Artetxe (1983-2012) eta Enrike Arostegi (2012)izan dira. 1995etik ez da Udal Musika

Banda, Udalak bultzatuta elkar-te bat sortu zelako Tolosako Mu-sika Banda izenarekin. Hala erelehengo egitaraua eta baldintzakmantentzen ditu udalarekin si-natutako kontratu batean.

1946. urteko Udal Musika Bandaren irudietako bat. ATARIA

HISTORIA TOLOSA 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTELEHENA, 2018ko otsailaren 12a

netakoa dela, Hondarribia (1850)eta Irungoarekin batera, gainon-tzekoak beranduago sortu baitzi-ren: Bilbo (1867), Eibar (1885),Donostia (1887), Gasteiz (1894),Zumarraga (1894), Iruñea(1919)… Aurretik ere ba omen ziren

musika taldeak Tolosan, bainaez dago zehaztuta erregimentue-tako bandak ziren ala ez. Adibi-dez, 1622an, Loiolako San Inaziokanonizatu zenean, herriko ban-da kanpoko musikariekin indar-tu zela, Batzar Nagusiek eta Al-dundiak Tolosan antolatu zirenekitaldietarako.

DANTZALDIAK ZUMARDIANHistoria luze honetan gorabehe-ra ugari izan ditu. Lehen zuzen-daria Mateo Ezpeleta izan zen.Lehen Karlistadaren aurretikbandarako instrumentuak eros-teko diru bilketa egin zen herri-tarren artean. Dozena bat erosiahal izan zituzten. 1834an Uda-laren menpera pasatu zen, Mar-tin Lakarra zuzendari zela.1845ean Isabel II.a erregea etabere ama Mª Cristina de BorbonTolosan izan zirenean jo zuen.1847an Azkoitiko Andra Marijaietan izan zen. 1857an udakoigande eta jaietako dantzaldiakjotzen hasi zen Zumardian, txis-tulariekin txandatuz. 1860eanSegurako Batzar Nagusietanizan zen. 1865ean lehen unifor-mea izan zuen herriko denda-rien laguntzari esker, Linazaso-rok azaltzen duenez. Bigarren Karlistadan etenal-

dia izan zuen Bandak. XIX. men-de bukaeran Tolosak izan dituen

bi musikari eta konposatzaile ga-rrantzitsuenek zuzendu zutentaldea: Felipe Gorritik (1878-85)eta Eduardo Mokoroak (1896-1906). 1886an Tolosako BandanDonostiako Nazioarteko Alarde-an parte hartu zuen ohorezko di-ploma irabaziz. Urte horretanegin zuen Santa Zezilia egunekolehen bazkaria. 1890an berrizizan zen Donostian eta 1892anBilboko Banda Lehiaketan.Lehiaketa guzti hauetan RufoMontilla jaendarra izan zen zu-zendaria, inauterietako doinuakliburuxka batean bildu zituenmusikaria eta gero Donostiakobanda zuzendu zuena. XX. mende hasieran 34 partai-

de zituen taldeak eta igande etajaiero hiruna pieza jo behar zi-tuzten goizean mezaren ondo-ren eta arratsaldeko bezperenondoren, garai hauek kenduta:Garizuma, egun euritsuak, abuz-tua eta Alegia, Ibarra, Irura etaVillabonako jaietan. Bandakoinstrumentuak ezin zituzten To-

losa eta Ibarratik kanpora erabilimusikariek. Handik urte gutxiraGarizuman, abuztuan eta ingu-ruko herrietako jaietan herriabandarik gabe ez uztea eskatuzuen udalak. Mende horren ha-sieran Justizia plazako bizilagu-nak kexatu egin ziren kontzer-tuak bertan zirelako eta Triangu-loan egitea proposatu zuten.1901an Alfonso XIII.ak Elosegitxapel fabrika eta La Esperanzapaper-fabrika bisitatu zituen etabandak emanaldia eskaini zuen.1906an 8.000 biztanleko herribatean hiru banda zeuden: Uda-larena, Diapason eta Igarondo.1907an Donostiako zezen plazaberrian izan zen zekorketa bate-an, Espainiako erregeak bertanzirela.

ZUZENDARI ETA ESTREINALDIUGARI1913ko Euskal Jaietan kultur eki-taldi ugari izan ziren Tolosan,tartean Tolosa, Diapason eta Do-nostiako banden kontzertuak.Garai hartan euskal melodiak jo-tzeko eskaera luzatu zuen IxakaLopez-Mendizabal zinegotziak(1921ean euskal musikaren argi-taletxea sortu zuen). 1917ko san-joanetan Irun, Bergara, Azpeitia,Andoain, Ordizia eta DonostiakoIru Txulo bandak izan ziren jaial-di batean partaide. 1919an bandadesegitea erabaki zuen udalakbere egoera egokia ez zelako etaazterketaren bidez plazak berri-ro ateratzea, 50 partaidetara za-balduz, soldatak igoz eta instru-mentu berriak erosiz. Irteera ofi-zialez gain, astean hiru entsegueta igandeetan kontzertu bateman behar zuten eguerdian etadantzaldia arratsaldean. 1922an

ASTELEHENA 12AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Wonderstruck,filma eskainiko dute, Gurea antzo-kian.Tolosako inauteriak.09:00. Txarangen irteera.11:00. Plaza Berrian sokamuturraBerazubi txarangak alaituta.11:00. Karroza eta konpartsen irtee-ra.16:00. Kalejira Poca Tripa, Tolosanoeta Arco Iris txarangekin, Plaza Za-harretik zezen plazara.16:30.Zezenak zezen plazan; txa-rangak ariko dira ikuskizuna alaitzen.Ondoren. Kalejira.19:00. Dantzaldia Berdura Plazan,Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris.19:00. Txosnagunean Fam&go22:30. Txosnagunean Eztanda eta Dj Bull.23:30. Bonberenea eta Incansablestxarangak kalez kale.

ATARIA IRRATIAZuzenekoa eta euskal musika.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Mujika, E. Euskal Herria kalea, 3. Telefonoa: 943 67 09 15.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lo-rategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Bada uhin eta irudibidez bizitzeko aukera

Erredakzioa Tolosa

Bertaratu ezin duenak, une ba-tez bada ere, Tolosako San Fran-tzisko kalean gertatzen ari denabizitzeko aukera du. Atzokoaizan zen lehen zuzeneko saioa,eta gaur eta bihar ere, 11:00etatikaurrera ataria.eus-en ikusi edota107.6 fm-an entzun ahal izangoda Tolosan gertatzen denarenberri. Atzokoan makina bat jende

pasa zen irratiko mikrofonoeta-tik, eta tartean, Carles Puigde-mont bera.

‘Tolosaldeko Ataria’-k urtero-urtero bizitzen ditu inauteriakbarru-barrutik, eta gaur eta bihar ere, zuzenean ariko da Tolosako San Frantzisko pasealekutik ‘Ataria’ irratia

‘Ibarrako panaderoa’ eta ‘Urkizuko olagarroa’ epailea bitartekari dutela aritu ziren, atzo. E. MAIZ

www.ataria.eusASTELEHENA, 2018KO OTSAILAK 12Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

6º / 1º

7º /-1º

Zuzenean kaleko giroa kontatzen, eta baita jendea elkarrizketatzen ere. E. M.

ZORION AGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez