jardunaldia · 2015. 12. 1. · 2015eko abenduak 9 deustuko unibertsitateko · garate aretoa...

2
2015eko abenduak 9 Deustuko Unibertsitateko · Garate aretoa 2015eko abenduaren 9an, Migrazio, Krisi Humanitario eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak. Topaketa horrek ekarpena egin nahi dio Europar Batasunean egun dugun asilo krisiaren inguruko eztabaida zientifikoari eta esperientzien arteko trukea erraztu nahi du, tokiko eta gizarte esparruetako profesionalen artean eta gai horren inguruko ospe handiko adituen artean. Saioak irekiak izango dira, baina izena eman behar da aurretiaz; eta Deustuko Unibertistatean izango dira (Garate aretoan, Bilboko campusean). Migrazio fluxuak eta egungo krisi humanitarioko testuingurua, asilo eskatzaileen nazioarteko babes mekanismoak eta SECAren urritasunak, giza eskubideen eta immigrazio eta asiloko europar politiken arteko tentsioak, operazio militarrak Mediterraneoan, eta errefuxiatuei harrera egiteko programen kudeaketa eta proiektuak dira gaur egun puri-purian dauden garrantzizko gaietariko batzuk. Horiek guztiak jorratuko dira hainbat ikuspegitatik. Europar Batasunean errefuxiatuen eta asilo eskatzaileen nazioarteko babeseko esparru juridikoa ezagutzea, baita Schengen izeneko asilo eta mugen kontroleko europar sistema batuaren bilakaera ere. Asilo krisiaren kudeaketak estatu kideetan planteatzen dituen galdera eta erronkak aztertzea: aldi baterako birkokapenerako programa, operazio militarrak Mediterraneoan eta laguntza humanitarioa herrialde mugakideetan. Pertsona errefuxiatuei harrera egiteko tokiko programak eta proiektuak identifikatzea, bereziki EAEn egiten ari direnak, bai erakunde mailan eta bai hirugarren sektorean. Cristina Churruca Muguruza Encarnación la Spina Nieves Lavín Ortiz Javier Llorente Mingo Diana Mata Codesal Dolores Morondo Taramundi María Nagore Casas Gorka Urrutia Asua Helburuak Antolaketa batzordea Mediterráneo: El Naufragio de Europa liburuaren aurkpena Jardunaldia Migrioak, Krisi Humanitarioa eta Ga Eskubideak

Upload: others

Post on 20-Jan-2021

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Jardunaldia · 2015. 12. 1. · 2015eko abenduak 9 Deustuko Unibertsitateko · Garate aretoa 2015eko abenduaren 9an, Migrazio, Krisi Humanitario eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia

2015eko abenduak 9 Deustuko Unibertsitateko · Garate aretoa

2015eko abenduaren 9an, Migrazio, Krisi Humanitario eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak. Topaketa horrek ekarpena egin nahi dio Europar Batasunean egun dugun asilo krisiaren inguruko eztabaida zientifikoari eta esperientzien arteko trukea erraztu nahi du, tokiko eta gizarte esparruetako profesionalen artean eta gai horren inguruko ospe handiko adituen artean. Saioak irekiak izango dira, baina izena eman behar da aurretiaz; eta Deustuko Unibertistatean izango dira (Garate aretoan, Bilboko campusean).

Migrazio fluxuak eta egungo krisi humanitarioko testuingurua, asilo eskatzaileen nazioarteko babes mekanismoak eta SECAren urritasunak, giza eskubideen eta immigrazio eta asiloko europar politiken arteko tentsioak, operazio militarrak Mediterraneoan, eta errefuxiatuei harrera egiteko programen kudeaketa eta proiektuak dira gaur egun puri-purian dauden garrantzizko gaietariko batzuk. Horiek guztiak jorratuko dira hainbat ikuspegitatik.

Europar Batasunean errefuxiatuen eta asilo eskatzaileen nazioarteko babeseko esparru juridikoa ezagutzea, baita Schengen izeneko asilo eta mugen kontroleko europar sistema batuaren bilakaera ere.

Asilo krisiaren kudeaketak estatu kideetan planteatzen dituen galdera eta erronkak aztertzea: aldi baterako birkokapenerako programa, operazio militarrak Mediterraneoan eta laguntza humanitarioa herrialde mugakideetan.

Pertsona errefuxiatuei harrera egiteko tokiko programak eta proiektuak identifikatzea, bereziki EAEn egiten ari direnak, bai erakunde mailan eta bai hirugarren sektorean.

Cristina Churruca MuguruzaEncarnación la SpinaNieves Lavín Ortiz

Javier Llorente MingoDiana Mata CodesalDolores Morondo Taramundi

María Nagore CasasGorka Urrutia Asua

Helburuak

Antolaketa batzordea

Mediterráneo: El Naufragio de Europaliburuaren aurkezpena

JardunaldiaMigrazioak, Krisi Humanitarioa eta Giza Eskubideak

Page 2: Jardunaldia · 2015. 12. 1. · 2015eko abenduak 9 Deustuko Unibertsitateko · Garate aretoa 2015eko abenduaren 9an, Migrazio, Krisi Humanitario eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia

9:30 - 9:40

15:00 - 17:00

17:00 - 18:15

9:40 - 10:00

10:00 - 11:30

12:00 - 13:30

11:30 - 12:00

13:30 - 15:00Ongietorria eta aurkezpena

1. saioa. Egungo migrazio krisia testuinguruan kokatzeaCristina Churruca, Ekintza Humanitarioko NOHA Masterraren zuzendaria, FRAME proiektuaren koordinatzailea, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutukoa.

4. saioa. Pertsona errefuxiatuen harrera, “multi-level-governance” ikuspegitikMikel Burzako, Koordinazioko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusia.Eva Silván, Save the Children erakundeko Euskadiko egoitzako arduraduna.Carlos Regidor, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien arloko teknikaria.

Amaierako hitzaldia: Javier de Lucasen Mediterráneo: El Naufragio de Europa liburuaren aurkezpenaJavier de Lucas, Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna eta Valentziako Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko kidea. Mediterráneo: El Naufragio de Europa liburuaren idazlea.

AURKEZPENA: Javier de Lucasen MEDITERRÁNEO: EL NAUFRAGIO DE EUROPAJardunaldien amaierako hitzaldiaren barruan, Javier de Lucasen Mediterráneo: El Naufragio de Europa liburua aurkeztuko da. De Lucas Zuzenbidearen Filosofiako eta Filosofia Politikoko katedraduna da Valentziako Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuan eta institutu horren sortzailea eta lehenengo zuzendaria da. Gai horretan ospe handiko aditua da, 20 liburu eta 300 artikulu baino gehiago idatzi dituena ospe handiko estatuko eta atzerriko aldizkari zientifikoetan migrazio politiken eta giza eskubideen inguruan.

2. saioa. Esparru juridikoa eta politikoa: nazioarteko babes mekanismoak eta europar immigrazio eta babes politikak aztertzeaPatricia Bárcena, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntza Batzordeko zuzendaria.Ángeles Solanes, Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titularra, Valentziako Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutua.

3. saioa. Errefuxiatuen eta etorkinen krisiaren kudeaketa europarraMiguel González, koordinatzailea - Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuita (SJM).Dolores Morondo, “Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan” ikertaldeko ikertzaile nagusia, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua.

Kaferako atsedena

Bazkaria

Egitaraua · 2015eko abenduak 9 Deustuko Unibertsitateko · Garate aretoa

Mediterráneo: El Naufragio de Europaliburuaren aurkezpena

Jardunaldia Migrazioak, Krisi Humanitarioa eta Giza Eskubideak