itzea urkizu munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «azken krisia finantzarioa...

8
ALBIZTUR HERRIKO PRODUKTUARI GORAZARRE EGITERA // 6 ASTEAZKENA 2017/11/08 5. urtea, 765. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Sanmartinen aitzakian, gaurtik festa girorik ez da faltako eskualdean Alkizan hiru egunez luzatuko da egitaraua; Amezketan kultur astean murgildurik jarraitzen dute eta Amasako festak gaur hasiko dira // 3 Orientazio trebezia frogatzeko lehen proba herrikoia Igandean egingo dute Ibarran I. Orientazio Proba Herrikoia; herriko plazatik aterako dira eta bi ibilbide egongo dira aukeran // 7 Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian Jesus Torquemada kazetari donostiarra ari da bederatzigarrenez nazioarteko gaurkotasunari buruzko mintegia eskaintzen Tolosan, Tolosaldea Institutuaren eskutik // 2 Urtero legez Topic-ek hartu du gaurkotasun mintegia. ITZEA URKIZU Amezketako Udalbatzak aho batez onartu ditu ordenantza fiskalak Kontsumo Prezioen Indizea aplikatuz %1,7 igoko dira 2018ko herriko udal zergak eta udal zerbitzuen tasak, besteak beste // 6 Gipuzkoa Argitu programak saioa eskainiko du Ibarran Hilaren 15ean argindar kontsumoa murrizteko gakoak emango dituzte Txontxo areto berrian; helburua aurrezteko bideak ezagutzea da // 5

Upload: others

Post on 04-Mar-2020

13 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

ALBIZTURHERRIKO PRODUKTUARI GORAZARRE EGITERA //6

ASTEAZKENA2017/11/08

5. urtea, 765. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Sanmartinenaitzakian, gaurtik festa girorik ez dafaltako eskualdean Alkizan hiru egunez luzatuko da egitaraua;Amezketan kultur astean murgildurik jarraitzendute eta Amasako festak gaur hasiko dira //3

Orientazio trebeziafrogatzeko lehenproba herrikoiaIgandean egingo dute Ibarran I. OrientazioProba Herrikoia; herriko plazatik aterako diraeta bi ibilbide egongo dira aukeran //7

Munduarierradiografia, krisiberriaren atarianJesus Torquemada kazetari donostiarra ari da bederatzigarreneznazioarteko gaurkotasunari buruzko mintegia eskaintzenTolosan, Tolosaldea Institutuaren eskutik //2

Urtero legez Topic-ek hartu du gaurkotasun mintegia. ITZEA URKIZU

AmezketakoUdalbatzak ahobatez onartuditu ordenantzafiskalak

Kontsumo PrezioenIndizea aplikatuz %1,7igoko dira 2018ko herriko udal zergak etaudal zerbitzuen tasak,besteak beste //6

GipuzkoaArgituprogramaksaioa eskainikodu Ibarran

Hilaren 15ean argindarkontsumoa murriztekogakoak emango dituzteTxontxo areto berrian;helburua aurreztekobideak ezagutzea da //5

Page 2: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

Mundua, beste zulo baten ertzeanJesus Torquemada kazetaria bederatzigarrenez ari da, Tolosan, nazioarteko gaurkotasunari buruzkomintegia eskaintzen; ustez amaitutako krisi ekonomikoarekin ireki zuen egitaraua.

Itzea Urkizu Arsuaga

E uropar Batasunaketa Ameriketako Es-tatu Batuek publiko-ki amaitutzat jo zu-ten, joan den ekainainguruan, azken kri-

si ekonomikoa. Munduko ia he-rrialde gehienetako ekonomia,gainera, hazten ari da datuenarabera. Ordea, bada nahikoaarrazoi, pentsatzeko, munduazulo ilun horretatik ez dela era-bat atera: desberdintasun sozia-lak eta prekarietatea, kasu. Jesus Torquemada kazetari

donostiarrak dio krisia amaitudela, «baina krisiaren ondorioakez». Tolosaldea LHIIak eta Ikastnzerbitzuak antolatutako Nazio-arteko Gaurkotasun Soziopoliti-koari buruzko mintegia eskain-tzen ari da, bederatzigarrenez,eta 2017a «trantsizio ekonomiko-an» kokatu zuen, joan den astele-henean. Adituaren ustez, kapita-la da arazoa, eta argi dio: batetikia atera ez, eta posible da bestekrisi bat iristear izatea.

2008ko krisia hizpide izan zuen lehen saioan, eta Alemaniako egoera politikoaz aritu zen joan den astelehenean. I. URKIZU

Lan eskaintzak

Bulegoko langilea.Logikaline enpre-sak lanaldi osoko lanpostu bat eskain-tzen du, Abaltzisketan. Office, meka-nografia, euskara eta gaztelera men-peratzea beharrezkoa. Bidali

curriculuma [email protected] taberna batekzerbitzaria behar du astean 16 orduzlan egiteko. Bidali curriculuma [email protected].

IRAGARKI LABURRAK

02 TOLOSA EKONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 8a

GAKOAK

1Kapitala, toxikoa. 2008ko atze-raldi ekonomikotik loratu zen,munduak izan duen krisi ekono-

miko handienetako bat; 1929az ge-roztik, handiena. 10 urte makurrenondoren, badirudi supertzea agerikoadela, herrialde gehienen hazkuntzaekonomikoari begira. Jesus Torque-madaren ustez, ordea, arazoa bat etabakarra da: kapitala. «Sekula bainodiru gehiago dago, baina diru hori ez daexistitzen; denok ateratzera joango

bagina, ez legoke», dio. Munduko di-ruak bi norabide hartzen dituela dio:lana ordaintzeko baliatzen da zati bateta, beste bat, interes, dibidendu etaabarrak oraintzeko. Azken zati hori dahandiena, eta horrek sortzen du arris-kua: «Azken krisia finantzarioa izanda, eta aurrekoak produktiboak».

2Burbuila edo astoen parabola.Wall Street –New Yorkekoburtsa–etengabe igotzen ari

da, 2009. urteaz geroztik. Hain justugauza bera gertatu zen 2006 eta2007 inguruan, krisia bete-betean le-hertu aurretik. Horrela, igoera horrikezkaz begiratzen dio Torquemadak.Gainera, urte du beste burbuila eko-nomiko baten atarian egon daitekeelamundua: «Gauzen balioaren eta pre-zioaren arteko lotura erabat deskon-trolatzen da». Kazetariak, gainera, As-toen parabolabaliatu nahi izan zuen,burbuila bat nola sortzen den azaltze-ko: «Pertsona bat herri txiki baterairisten da, 100 euroren truke asto baterosi nahi duela esanez. Erosi egitendu, eta aurreratu, hurrengo eguneanitzuliko dela, beste bi astoren bila, ba-

koitzagatik 150 euro ordaintzekoprest. Datozen egunetan gauza beraegiten du, eta 300 ordaintzen du astobakoitzagatik. Baina, iristen da herri-tarrak astorik gabe geratzen direnmomentua, eta esaten die, astoaklortzeko, 500 euro ordaintzeko prestdagoela. Herritarrek ez dakite zeregin, astorik ezin dutelako egun bate-tik bestera lortu. Ordea, hurrengoegunean beste pertsona bat iristenda herrira –aurrekoaren laguna–, as-toak 400 euroan salgai dituela esanez.Herritarrek astoak erosi nahi dituzte,baina, aurretik salduz gehien irabazidutenek ere –300 euro–, ez dute be-har adina diru. Horrela, herritarrekudalari laguntza –maileguak–eska-tzen diote astoak 400 euroan eroste-ko, eta 500 euroan saltzeko itxarope-nez. Udala aurrekonturik gabe gera-tzen da herritarrei lagundu nahian,baina guztiek astoak saltzeko itxaro-pena dute. Baina asto bakoitzagatik500 euro ordaintzeko prest zegoenpertsona, ez da sekula gehiago herrihorretara bertaratuko; herritarrak zo-rretan geratuko dira udalarekin, etaudala dirurik gabe»

3Hazi bai, baina, behar adina?Munduko ia ekonomia guztiakhazten ari dira eta, 2018an, oro-

bat, %3,6 egingo du gora, mundukoBarne Produktu Gordinak. 2016an na-barmenenak AEB (%2,5), Txina (%6,7)edo India (%7,1) lirateke, eta baita Afri-

kako herrialde ia guztiak ere. Afrikan,ordea, arazo demografikoak gaindituegiten du hazkunde ekonomikoa eta,beraz, ez da nahikoa: 20 urte azpiko400 milioi herritar daude. Hain justudemografiaren bidetik uler daiteke,krisi berri baten balizko piztea: «1.500milioi pertsona jaioko dira datozen ur-teetan. Horrela, 1957an 4.000 milioibiztanle zirenak, 2017an 7.000 milioidira, eta 30 urte barru 9.000 milioi biz-tanle izango ditu munduak».

4Arkitektura kontuak. Tor-quemadaren arabera, krisia AEBek eragin zuten, baina ar-

kitektura europarrak ere zerikusihandia izan du: desoreka komertzialhandiak daude, Alemaniaren eta gai-nerako estatuen artean. Izan ere, Ale-maniak erosi baino gehiago saltzen dueta, horrenbestez, Europako ia estatuguztiek defizita dute Alemaniarekiko.Bat baino gehiago dira lehiakortasunkrisi hori konpontzeko bideak, bainaEBeko kide izateak edo euroguneanegoteak mugak jartzen dizkie esta-tuei. Horrela, Mario Draghi EuropakoBanku Zentraleko presidenteak hartudu neurri garrantzitsuena: interes ti-poak %0ra jaistea, egoera okerreneanzeuden estatuei zorrak erosiz, etaarrisku primak geldiaraziz, ekonomiamugitzeko helburuz. Horren harira,bankuen erreskatea ere hizpide izanzuen Jesus Torquemadak, nabar-menduz, EBk 608.000 milioi euro ba-

liatu dituela, diru publikotik, erreskate-etarako: «Orain EB zorrotzagoa dabankuekin, eta diru hori guztia beze-roak erreskatatzeko darabilte, akzio-dunak erreskatatu beharrean. Lehenkasuetako bat da Banco Popular-ena».

5Hego Euskal Herrian, gehiagogutxiagorekin. Espainiakolangabezia %15ekoa da gaur

egun eta, azken urteotako datu one-na den arren, handia da erkidegoenarteko arrakala. Horrela, Hego EuskalHerriko datuak baikorrak dira: EAEn%11koda da datua, eta Nafarroan%10ekoa. Aldiz, %25eko langabeziadute, adibidez, Andaluzian. Hego Eus-kal Herriko ekonomiaren osasun onaindustria-jardueraren ondorio da, baibaitira, beren esparruan, nazioarteanlehen postuan dauden enpresak. Halaere, Torquemadak mahai gainean jarrizuen, arazoetan arazoena izan liteke-ena: egungo ekoizpena 2008koa bai-no handiagoa da, 64.000 langile gu-txiagorekin.

6Paradisua Panaman? Pana-mako paperak lehenengo, etaParadisuko paperak gero.

Ikerketa Kazetarien NazioartekoKontsortzioak (ICIJ) argitara atera ditu,azken hilabeteetan, paradisu fiskaleninguruko 13,4 milioi dokumentu. Jur-gen Mossack eta Ramon Fonseca diraideologoak, eta funtsa bakarra da:zergarik ordaindu gabe dirua aurrez-tea, datu fiskalak publiko ez diren he-rrialdeetan. 6,6 bilioi euro opako dau-de, munduko paradisu fiskaletan ba-rrena; urtero 350.000 euro gutxiagobiltzea dakar horrek. Paradisu horie-tako gehienak Britainia Handiaren ko-lonia ohiak dira –Commonwealth-eko kide–, eta Torquemadaren iritzizhor dago tranpetako bat: «Dirua ezdago Atlantikoko irla txiki horietan, di-rua Zelanda Berrian dago; alegia, Lon-dresen». Norbanakoekin batera, Nike,Apple, Facebook eta Twitter multina-zionalek kontuak dituzte paradisu fis-kal horietan.

Page 3: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

San Martin jaiak eskualdeanAmezketan kultur astearekin jarraituko dute gaur eta Amasan, larunbateko mondejujanaren ondoren, festak hasiko dituzte. Alkizan hiru eguneko egitaraua prestatu dute.

Erredakzioa

Egiazko negua, sanmartinetanhasten omen da eta aurten zeingirorekin datorren ikusita bete-betean asmatuko du esaera za-harrak. Eguraldia ez da aitzakiaizango, ordea, jai hauetaz gozatuahal izateko. Amezketan, kulturastea abiatu zuten aurreko aste-an eta larunbatean, San Martinegunarekin errematatuko dituz-te ekitaldiak. Gaur, esate batera-ko, Gutik Zura dokumentala es-kainiko dute kultur etxean.Amasan, Uxo-Toki elkartean

mondeju jana eginaz, jai giroansartu ziren larunbatean eta gaurMartina sorgina elizako kanpan-dorretik jaitsita hasiko dituztefestak. Igandera arte, jaien lehentxanda izango dute, eta besteegun bat gehituko diote egita-rauari: azaroaren 18a. Egun ho-rretan, umeen krosa, herri baz-karia eta ohikoa den bertso saioaizango dituzte, besteak beste.Jai faltarik ez da izaten Alki-

zan urtean zehar. Iraila hasiera-koekin batera, sanisidroak etasanmartinak ere ospatzen baiti-tuzte. Aurten, haur, gazte etahelduentzako ekitaldiak presta-tu dituzte, etzi hasi eta iganderabitarte. Larunbatean, San Martinegunean, bertso afaria izango daOstatuan eta bertara joateko ize-na bihar arte eman ahal izangoda.

Iaz, herri kiroletan jolasean aritu ziren Alkizako umeak, herriko pilotalekuan egindako ekitaldain. A. IMAZ

AMASAKO EGITARAUAAzaroak8 , gaur

18:00. Nesken arteko binakako palatxapelketako finala.Ondoren,Frontenis txapelketa he-rrikoiaren finala.19:30. Txupinazoa, Martina sorgi-naren jaitsiera eta buruhandiak, Lo-atzo musika eskolako Jeronimo dul-tzaina taldeak alaiturik.

Azaroak 9, osteguna

Gazteen eguna06:00. Gazteen gosaria Amasa ka-fetegian, trikitilariek alaiturik.14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Tokielkartean.17:00. Soka dantza eta aurreskuaplazan. Ondoren, erromeria.21:00. Gazteen afaria Iturri-Goxojatetxean.

Azaroak 10, ostirala

17:00-19:00.Puzgarriak frontoian.Ondoren, Txokolate beroa.20:00.Amasako XXVI. Bakailaolehiaketa Iturri-Goxo jatetxean.23:30.Erromeria Ezten giro taldea-ren eskutik.

Azaroak 11, larunbata

San Martin Eguna10:30. Meza nagusia.Ondoren, herri kirol erakustaldia pla-zan: harri-jasotzaileak eta aizkola-riak, bertsolariek eta trikitilariekalaiturik.19:00. Iker Lauroba eta Zentinelakelizan.23:00.Kontzertua Egurra ta kittotaldearen eskutik.Ondoren, dantzaldia izango da

Laiotz taldearen eskutik goizalderaarte.

Azaroak 12, igandea

18:00.Herri kirolak frontoian.

Azaroak 18, larunbata

11:00.Ume krosa (6. mailara artekoumeentzat).12:00.Sega desafioa herriko gazte-en eskutik. 14:00.Herri bazkaria. 19:00.Bertso saioa elizan. AndoniEgaña, Amets Arzallus, Amaia Agi-rre eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea:Imanol Artola felix. Ondoren, Martina sorginari agurraegingo zaio.00:00.DJ Gatxet eta DJ Zigor DZreneskutik musika saioa.

ALKIZAKO EGITARAUAAzaroak 10, ostirala

17:00. Haurrentzako herri kirolak.19:00.Helduen tortilla patata lehia-keta eta haurrentzako pintxo sor-presa lehiaketa (7 eta 12 urte artekoumeek Ostatuan eman behar duteizena azaroaren 9a baino lehen).22:30.Mus txapelketa Ostatu jate-txean.

Azaroak 11, larunbata

San Martin Eguna16:00. Gaztetxoen pilota partidak.Benjamin mailan: Alkiza-Villabona.Alebin mailan: Alkiza-Berastegi.18:00. Herriko lau t’erdiko txapelke-taren finala.21:00.Anjel Mari Peñagarikano etaUnai Mendizabalekin bertso afaria

Ostatu jatetxean (Izena ematekoazken eguna azaroaren 9an Osta-tuan, 35 euroan).

Azaroak 12, igandea

10:00. Meza.11:00.Hamaiketakoa Ostatuan.17:00. Eskoba txapelketa Ostatu ja-tetxean.

AMEZKETAKO EGITARAUAAzaroak 8, gaur

19:30. Gutik Zuradokumentala, kul-tur etxean eta ondoren solasaldiaJon Maia egilearekin.

Azaroak 9, osteguna

18:00-19:30. Perkusionanteper-kusio tailerra, kultur etxean.

Azaroak 10, ostirala

19:30.Herriko hiru lagunek (Jone To-losa, Ainitze Labaien eta Jokin Arto-la) Madagaskarren bizi eta ikusi di-tuztenen ingurukoak kontatuko di-tuzte kultur etxean.21:00. Zerbeza Perie, Larrunarri pi-lotalekuan. Gaztelekukoek antolatudute, eta jatekoa bakoitzak bereaeraman beharko du.

Azaroak 11, larunbata

San Martin Eguna11:30.Meza, San Martin ermitan.Jarraian, bertsolariak eta trikitilariak,giroa alaitzen.14:00.Erretirodunen bazkaria, Txin-doki jatetxean, bertsolari eta trikiti-lariekin.16:00.Haurrentzako jolasak fron-toian edo Fernando Amezketarraplazan, Gaztelekuko arduraduneneskutik.Ondoren, 18:00ak aldera, meriendaegingo dute.19:30.Piano emanaldia eskainikodute herritarrek kultur etxeko are-toan.

Larunbatean, hilaren 18an egingo dute ume krosa. Goian, iazko irudia. I. URKIZU

FESTAK TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 8a

Page 4: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

Bi asteburu ekitaldizbete dituzteBaliarrainen Ostiralean hasiko diraekitaldiekin eta igandehonetan txerri jateaegingo dute

Imanol Garcia Landa Baliarrain

Hilabete kulturalari hasieraemango diote etzi Baliarrainen.Bi asteburu oso antolatu dituzte,adin guztietarako ekitaldiakprestatuz. Lehenengo egunean,esaterako, haurrentzako eskulantailerra izango dute eta gero he-rritar guztientzako luntxa izangoda. Herrian dauden hainbat era-gile ari dira antolakuntza lane-tan: Harkaitz elkartea, guraso el-kartea, udala eta kultura batzor-dea. Lehenengo asteburuko ekital-

di nagusia igandeko txerri jateaizango da. «Maiatzaren 1ean txe-korrarekin egiten dugun mo-duan, igandean txerria errekodugu, eta horrekin bazkaria osa-tuko dugu», azaldu du Ane Gar-mendia zinegotziak. 40 pertsonainguru elkartzea espero dute.Hain justu, aurretik, larunba-

tean, odolkiak prestatuko dituz-

te eta horiexek jango dira gerotxerri bazkarian. Garmendiakazaldu duenez, «herri txikietanodolkiak egiten dira etxe batzue-tan, baina ez da jende guztiakezagutu duen zerbait, eta horre-gatik antolatu da tailerra». Uda-lak igandeko bazkarira herrikoerretirodunak gonbidatu ditu,eta horretarako izena eman be-har da udaletxean. Bazkariaren ondoren, herrian

egiten diren ikastaroetan musi-ka instrumentuak ikasten ari di-

ren herritarrek emanaldia eskai-niko dute. «18-19 urtetik behera-ko musikariak ariko dira, piano,gitarra, biolin eta abarrekin. He-rrian musikariak ditugula era-kusteko modu bat izango da»,esan du Garmendiak. Bigarren asteburuan hainbat

ekitaldi ere izango dira: aurtengojaietako errepasoa egiteko bideoemanaldia, haurrentzako me-rienda, orain urte batzuk herrianizan eta asko gustatu zitzaienEriz magoaren saioa, eta Har-kaitz elkartean egingo den ardodastaketa eta ondorengo gaztai-na jatea. «Gure asmoa ekitaldiakherri giroan amaitzea da», esandu Garmendiak. «Urtero antola-tzen du Harkaitz elkarteak gaz-taina jatea eta aurtengoan ekital-di kulturalen barruan sartzeaerabaki dugu. Arratsalde horre-tan haurrei begirako ekitaldiakjarri ditugunez, gero horri jarrai-pena emango diogu». Hainbat ekitaldi antolatzea

«esfortzua» suposatzen duelaazaldu du Garmendiak. «Azke-nean denok gure aldetik zerbaitjarri behar dugu horrelako eki-men bat aurrera ateratzeko».

Eriz Magoak saioa eskainiko du. ATARIA

Gaztetxekoakgustura, lehenengoegunarekinErredakzioa Alegia

Alegiako Gaztetxearen 30. urteu-rreneko ekitaldiak martxan jarriziren aurreko ostiralean, Katalu-nia protagonista izanik. Solasal-dia egin zen Elizpe aretoan JordiPujol Lizana Sant Sadurni d’A-noiako CUPeko zinegotziarekin,eta bertara 125 pertsona ingurujoan ziren. Zahagiardoa eta gerokontzertua izan zen Gaztetxean

KOP eta Katez taldeekin eta ber-tara 150 pertsona inguru joan zi-ren. Gustura azaldu dira Gazte-txeko arduradunak ekitaldienbalantzea egiterakoan.30. urteurreneko hurrengo

ekitaldia etzi izango da. Zurrun-ka Teatroren eskutik Ac Num.Un cipres en un desierto antzezla-na ikusi ahalko da, 20:00etan ha-sita, gaztetxean. Sarrerak 3 eurobalioko ditu.

Hitzak eta musika,emakumeenistorioak kontatuzErredakzioa Ikaztegieta

Ikaztegietako kultura batzorde-ak hainbat ekitaldi antolatu dituUdazken Kulturala egitarauarenbarruan. Lehenengoa ostiral ho-netan izango da, Konpasetan: bi-daia intimo bat emakumeen isto-rioetan zehar emanaldia hainjustu. Saioa udaletxeko beheko

solairuko aretoan izango da,19:30ean. Garazi Kamio idazleak eta Su-

sana Cencillo musikariak eskai-niko dute emanaldia. Munduariematen zaion bira intimo batizango da saioa, Kuban hasi etaEuskal Herrian amaituko dena,sei emakumeren istorioen berriemanez.

04 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 8a

EGITARAUAAzaroak 10, etzi

17:30.Haurren eskulan festa.19:00.Luntxa Zartagi jatetxean.

Azaroak 11, larunbata

15:00.Harkaitz Elkarteak antolatu-riko odolkiak egiteko tailerra, elkar-

tean bertan. Hurrengo egunekotxerri bazkarian jango dira.

Azaroak 12, igandea

14:00.Harkaitz Elkarteak prestatu-tako txerri bazkaria, pilotalekukotxokoan. Bazkal ondoren herrikohainbat musikarik emanaldia eskai-niko dute.

Azaroak 17, ostirala

19:00.2017ko urteko jaietako bideoemanaldia beheko lokaletako aretonagusian.

Azaroak 18, larunbata

16:30. Haurrentzat merendola, gu-raso elkarteak jarrita. 18:00. Eriz magoarekin Emozioenmagiaemanaldia.20:00. Ardo dastaketa Harkaitz El-kartean.20:30.Gaztaina jatea Harkaitz el-kartean. Txartelak Zartagin salgaiazaroaren 12ra arte, eta prezioa 15euroren truke. Azken bi ekitaldiakHarkaitz elkartearen eskutik antola-tu dira.

Jordi Pujol Lizanak Elizpen emandako hitzaldiaren une bat. ALEGIAKO GAZTETXEA

KOP taldeak kontzertua eman zuen Gaztetxean. ALEGIAKO GAZTETXEA

Page 5: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

KOMIKIGINTZARA GERTURATU DIRAAzaroak 20 da Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketara lanak bidaltzeko azken eguna,eta hori dela eta Ibarrako Uzturpe ikastolako hainbat ikaslek komikigintza tailerra jaso zutenpasa den astean Joseba Larratxe Joseviskyren eskutik. Jasotzen dituzten lan guztiak Ibarra-ko kultur etxean jarriko dituzte ikusgai eta sari banaketa abenduaren 1ean egingo dute. ATARIA

Argindar kontsumoamurrizteko tailerra, Ibarran

ruzko datua ezagutzeko eta uler-tzeko eskubidea bermatzea, au-rrezpen eta eraginkortasun ener-getikoari buruzko aholkuak etaohiturak sustatzea eta energia-hezkuntza garatzea. Tailerrean parte hartu

nahi duten herritarrek [email protected] helbidera ida-tzita eman behar dute izena edo-ta 943 67 11 38 telefono zenbakiradeituta, azaroaren 14a baino le-hen.

ABIAPUNTUA, 2015. URTEANArgitu programaren hastape-nak, 2015ean daude. Foru Al-dundiak proiektu pilotu bat eginzuen etxeetako argindar kontsu-moaren murrizketa eta eragin-kortasun energetikoa sustatze-ko. Proiektu horri esker, parte har-

tu zuten 400 etxeek argindar

kontsumoa ia %6 murriztea lor-tu zuten eta «argi gelditu zenetxeko kontsumoen datua eza-gutzea zuzenki erlazionatua da-goela bere murrizketarekin»,esan du Foru Aldundiak. Azterketa horretatik ondorioz-

tatu zuten hortaz, kontsumo da-tuak ezagutzea, bai zenbat kon-tsumitu den eta baita noiz izanden kontsumo mailarik altuenaere, ezinbestekoa dela kontsu-moa murrizteko. Datu horiekizanda zenbatekoa zehaztekoerabiltzen den tarifa eta kontra-tatutako potentzia egokiak otediren jakin daitekeelarik. Horiek horrela, herriz herri

egingo dituzte tailerretan norbe-raren kontsumo datura nola iri-tsi erakutsiko dute eta etxetik ja-rraitu daitezkeen bideo tutoria-len berri ere emango dutelaargitu du Foru Aldundiak.

Foru Aldundiak abiarazitako Gipuzkoa Argitu programarenbarruan, saioa egingo dute Txontxo aretoan, azaroaren 15ean

Egun osoko jaiaBerastegin,eskolarenurteurrenaospatzeko Igandean, hilak 12, beteko ditu 25 urteMuñagorri eskolak; datadela eta egindako bideoaeskainiko dute 12:30ean

Erredakzioa Berastegi

Igandean beteko dira justu, 25urte J. A. Muñagorri eskola inau-guratu zutela. Eskola zaharretikberrirako saltoa emanda haztenjoan den proiektuan murgilduziren berastegiarrak eta bizipeneta sentimendu horiek guztiakbideo batean bildu ditu Irati Sai-zar kazetariak. Igandean eskai-niko dute emaitza, 12:30etik au-rrera. Bideoa egiteko egungo zu-zendaria, Ane Garate, eta 25 urtehauetan irakasle izan den Izas-kun Ezeiza elkarrizketatu ditu,besteak beste.Ate irekiak ere egingo dituzte

goizean eta eskolan dantzatze-ko, aurpegia margotzeko edotapintxo tailerrean parte hartzekoaukera izango da. Eguna borobil-tzeko herri bazkaria izango duteeta ondoren, erromeria izangodute herri bat bizi mantentzenduen eskolaren mende laurdenaospatzeko.

Kiroldegiko sauna etahidromasajeaberritzeko lanakIBARRA // Kiroldegiko sauna etahidromasaje putzuan egin beha-rreko lanak ia bukatu dituzte.Segurtasuna bermatzeko azkenlanak falta dira, baina barandajartzean eta uraren froga kimi-koak egindakoan prest egongoda. Spa putzuaz eta saunaz gain,kantxako argiteria eta markagai-lua berritu dituzte eta gelako ai-reztapena, zoladura eta leihoakere aldatu dituzte. Emakumeenbehe solairuko aldagelako sa-baia ere berritu dute.

Tolosatzenekimeneko bilera,gaur, 19:00etanTOLOSA // Tolosatzen ekimene-ko bilera egingo dute gaur,19:00etan, kultur etxeko aretonagusian. Hizkuntza Politika etaHezkuntza departamentuak2018. urteari begira lehenestendituen jarduerak izango dituztehizpide. Saioan udal teknikaribakoitza bere alorrean interesaduen herritar eta eragileekin bil-duko da 2018. urteari begirakojarduerak lehenesteko eta, halabadagokio, 2018. urterako aurre-kontuan jasotzeko.

Errioxara joatekoirteera antolatu duudalakLIZARTZA // Udalak Errioxara ir-teera antolatu du azaroaren18rako. Gutxienez 15 pertsonekeman behar dute izena etagehienez 20 pertsonek. San Vi-cente de la Sonsierra herria eza-gutuko dute batetik eta Olmazaarnotegira ere joango dira. 40euro ordaindu behar dira.08:30ean aterako dira Joxe Ma-riko aparkalekutik eta izena aza-roak 14 baino lehen eman beharda udaletxean bertan.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko urriaren 8a

EGITARAUAAzaroak 12, igandea

10:00.25. urteurreneko ekitaldienhasiera.10:30.Ate irekiak eskolan.12:00.Pintxo dastatzea.12:30.J. A. Muñagorri eskolak 25urte bideoa Irati Saizarren eskutik,erabilera anitzeko gelan.14:00.Herri bazkaria eta ondorenjolasak haur eta gurasoentzat.18:00.Txokolate jatea eta ondoren,erromeria.

Erredakzioa Ibarra

Hilaren 15ean, asteazkenarekin,argindar kontsumoa murriztekogakoak emango dituzte IbarrakoTxontxo areto berrian (Ibai-Gainkalea, 4), 18:00etatik aurrera.Helburua etxebizitza, merkatal-gune edota enpresa txikiei au-rrezteko modua ematea da, ho-rretarako beharrezkoak direnbaliabide eta datu guztiak eskai-niz. Tailerra Gipuzkoa Argitu pro-

gramaren barruan eskainikodute. Gipuzkoako Foru Aldun-diak 2019. urtea bitarte abiarazi-tako programa da hain justu, Gi-puzkoa Argitu, argindar kontsu-moaren murrizketa era erraz etasoil batean sustatzeko helburuzGipuzkoa osoan eskainiko dituz-te saioak, eta hiru dira ardatz na-gusiak. Energia kontsumoari bu-

Page 6: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

Ordenantza fiskalakKPIa igoz onartu dituudalbatzak aho batez %1,7a igoko da, eta 2018rako herritarrenganako presiofiskala gutxitu egin dela adierazi dute AmezketakoUdaletik, 2017rako onartu zirenekin alderatuta

Erredakzioa Amezketa

Amezketako Udalbatzak aho ba-tez onartu berri ditu 2018ko orde-nantza fiskalak, eta KPIa aplika-tuz, %1,7 igoko dira. Dokumen-tuan udal zergak eta udalzerbitzuen tasak aurreikustendira, eta hauek udal aurrekontua-ren sarreren %44 inguru dira,hortaz badute bere garrantzia.Halere, azken datu hau azaldu be-har dela dio udalak: «Gipuzkoakobataz bestekoa %54a da eta besteherri txikietako bataz bestekoa%45a da. Beraz, Amezketan pre-sio fiskala Gipuzkoako beste herriaskotan baino baxuagoa da».2017. urterako ordenantza fis-

kalak zehazteko, batetik, KPIa(Kontsumo Prezioen Indizea),eta bestetik Amezketa bezalakobiztanle kopurua zuten Gipuz-koako beste zenbait herrirenudal zergen bataz bestekoak ain-tzat hartu ziren. 2018. urterako,aldiz, KPIa bakarrik hartu da iriz-pide bezala, zehazki Gipuzkoakoabuztuko urte artekoa, %1,7koaizan dena. Aurreko urtean esfor-tzu fiskala areagotzea eskatu ba-zitzaien herritarrei, behin mailahori ezarrita, KPIa igotzea nahi-koa dela deritzo udalak.Zergaz zerga begiratuz gero,

2018. urterako aldaketa gutxidaude. Ondasun higiezinen gai-neko zergaren inguruan iaz Gi-

puzkoako Foru Aldundiak baliokatastralak eguneratu zituen, eta2018an balio hauek bere horre-tan utziko dira. Zerga hau %1,7igoko da eta iaz ezarritako fami-lia ugarientzat hobaria manten-duko da. 2017an 11 familia izandira onuradunak.Trakzio mekanikoko ibilgai-

luen gaineko zergari dagokionezere %1,7 igoko da. Iaz, zerga ho-netan hobari berria ezarri zen:turismo, autobus eta kamioi mo-tako ibilgailuentzako %20ko ho-baria kuotan, kontsumitzen du-ten karburante motaren arabera,motorraren ezaugarrien araberaeta karburante horren errekun-tzak ingurugiroari kalte gutxiagoeragiten duenaren arabera, hauda, ibilgailu elektriko edo hibri-doen kasuan. 2017an ibilgailubati aplikatu zaio.Udalerriko jarduera ekonomi-

koen gaineko zergari dagokio-nez, eraikuntza, instalazio etaobren gaineko zergaren karga ta-sak % 1,7 igoko dira, eta iazko ho-bariak mantentzen dira: fatxadaeta teilatuak konpontzeko, etairisgarritasuna mesedetzeko ho-bariak; sute, uholde edo besteedozein motatako hondamen-diek sortutako kalteen ondoriozeraikin nahiz instalazioetan eginbeharreko berreraikuntzazkoobretarako hobariak; nekazari-tza eta abeltzaintzako jarduere-

kin zerikusia duten eraikuntza,instalazio eta obretarako, eta az-kenik, eguzki energiaren aprobe-txamendu termiko edo elektri-koa ahalbidetzen duten siste-mak ezartzeko obretan.Tasak eta prezio publikoei da-

gokienez, guztiak bere horretanmantenduko dira: zabor bilketa,udalekuak, etxez etxeko lagun-tza zerbitzua, Amezketako Uda-laren onura publikoko mendianlarratzeko eskubidea, hirigintzalizentziak emateagatik, eta aba-rrek ez dute aldaketarik izango.Azkenik esan uraren tasaren ba-rruan, Gipuzkoako Ur Kontsor-tzioak uraren ziklo integralaren-tzat onartutako kopurua, alegia,kanona, %1 igo dela.

KONTSUMOBIDEREN HITZALDIAKontsumobiderekin batera hi-tzaldia antolatu du AmezketakoUdalak. Etxearen alorrean ener-gia hornidurei buruz informatu-ko da, eta argindarra eta gasariburuzko informazioa aztertukoda: kontratuak, fakturak, erre-klamazioak... Bestalde, energianola murriztu aipatuko da. Hi-tzaldia azaroaren 28an izangoda, 19:30ean, kultur etxean. Hi-tzaldira joateko asmoa duenakudaletxera deitu behar du izenaemanez azaroaren 17ra bitarte,taldea osatzeko gutxieneko batlortu behar baita.

Iaz egin zuten lehenengo aldiz babarrun jate herrikoia Albizturren. ATARIA

Bigarren urtezantolatu dutebabarrun jateaAlbizturrenBazkaria azaroaren 18anegingo da eta txartelakElanen edo udaletxeaneros daitezke; epeaigandean amaituko da

I. Garcia Landa Albiztur

Babarrun jate herrikoia antola-tu dute Albizturren azaroaren18rako. Bigarren urtea dute,iazko arrakasta ikusi eta gero.Bizkor guraso elkarteko kideaden Nagore Leonek azaldu due-nez, «aurreko urtean oso ondoatera zen, eta ehundik gora he-rritar bildu ginen. Esan beharradago ere lan handia dagoelaatzetik». Bertako produktuak goraipatu

eta herri giroa sortzeko jarri zu-ten abian ekimena. «Kontuanizanik Albizturko babarruna osofamatua dela, oso ona dela, ikus-ten genuen aitzakia ona zela ba-barrun jatea antolatzeko. Horre-la bertako babarruna indartu,

bertako produktuak indartu, etabide batez guraso elkarteak he-rriari eta familiei begira zerbaitegiteko aukera ematen du», esandu Leonek. Bazkaria Bizkor guraso elkar-

tea ari da antolatzen, udalareneta herriko elkartearen laguntza-rekin. Babarrun jatea 14:00etanhasiko da eta ondoren hainbatekitaldi izango dira: 15:30ak al-dera kantuan ariko dira, aurretikbanatuko diren paperak erabiliz;haurrentzat 15:15ean ipuin kon-taketa izango da eta horren on-doren herri jolasak egingo dituz-te; arratsaldean txokolate jateaizango da. Bestalde, barra bat ja-rriko dute, musikarekin, bazka-riaren ondoren giroarekin jarrai-tzeko. Babarrun jaterako izena ema-

teko epea igande honetan, hila-ren 12an, bukatuko da, eta txar-telak Elanen edo udaletxeaneros daitezke. Helduek 22 euroordaindu behar dute eta hau-rrek, 12 urte arte, 10 euro.

06 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 8a

Page 7: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

Altxorraren bila handi batantolatu dute Ibarran I. Orientazio Proba Herrikoia igandean izango da; antolatzaileek partehartzaileei proba hasi baino ordu erdi lehenago plazara agertzea eskatu diete

Asier Imaz Ibarra

Ibarran, igandean, I. OrientazioProba Herrikoia antolatu dute.«Altxorraren bila handi bat beza-lakoa izango da», dio MaitaneGarmendia antolatzaile taldekoibartarrak. Irteera puntuanmapa bat emango zaie parte har-tzaileei, eta eurek erabaki behar-ko dute zein ibilbide egin. Hel-burua: ahalik eta puntu edo bali-za gehien aurkitzea.

«Orientazio proba batean ezdago ibilbide markatu bat. Mapabat ematen zaie parte hartzaile-ei, eta hauek, horko kontrol pun-tu edo balizak aurkitu behar di-tuzte. Bakoitzak egokitzen duibilbidea. Gehienez ere 3 ordut’erdi edo 2 ordu izango dituztehorretarako. Denbora tarte ho-rretan ahalik eta baliza gehienaurkitu beharko dituzte», zehaz-ten du Garmendiak. Igandean, beraz, bi proba

izango dira Ibarran, luzea etamotza. Norberak erabaki behardu non parte hartu. Motza, adibi-dez, familia giroan egiteko ego-kia dela uste du Maitane Gar-mendiak.Proba luzea 10:00etan hasiko

da Ibarrako plazatik, eta laburra11:00etan. «Parte hartzaileeiordu erdi lehenago plazan ego-tea eskatzen diegu. Proba nola-koa den, balizak aurkitzean zeregin behar duten eta abar azal-

duko diegu orduan. Mapak 5-10minuturen faltan banatuko ditu-gu», dio ibartarrak. I. Orientazio Proba Herrikoian

banaka edo taldeka atera daite-ke, gehienez ere 5 laguneko tal-deetan. Izena emateko epea osti-ralera bitarte zabalik egongo da.Egunean bertan aukera egongoda, nahiz eta antolatzaileeknahiago duten aurrez apunta-tzea. Inguruko herritarrak espe-rientzia berri honetara animatu

dituzte ibartarrek, beti baitagozer ezagutua, dio Garmendiak:«Sarri ohiko bideak bakarrik egi-ten ditugu, eta orientazio probahonetan bide eta txoko berriakaurkituko dituzte parte hartzai-leek. Jendea harrituta geratukoda hemen inguruko txoko politeta ezezagunekin». I. Orientazio Proba Herrikoia-

ren sustraiak iazko Ibarraldeko I.Abentura Raid-ean daude: «Es-kualdeko jendearen parte har-tzea bultzatzeko 7 orduko raid-abaino orientazio proba egokia-goa izan zitekeela ikusi genuen.Helburu horrekin zerbait herri-koia egin nahi izan dugu, oinezedo korrika bakarrik izangodena. Bakoitzak erabakiko dunola egin», dio antolatzaileak.Izan ere, raid-ean kirol modalita-te desberdinak egin behar izatendira: mendi bizikleta, treking-a,piragua, eskalada... Orientazioproban, aldiz, oinez edo korrikaegitearekin nahikoa da.

Iazko Ibarraldea Raid-ean oinarritu dira I. Orientazio Proba Herrikoia antolatzerakoan; herritarren parte hartze handiagoa bultzatzea da helburua. IMANOL GARCIA LANDA

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko azaroaren 8a @TOLOSALDEAKIROL

Partida errazik ez dago

E uskal Ligako weborrian argitaratutakoartikuluak zioen beza-la, aste maratoilariagenuen aurretik. Pasa

den larunbatean Lakuaren parti-da atzean utziz, aste honetanArizmendi eta Derioren aurka jo-katzen genuen. Asteazkena jaiizatearekin, ligako jardunaldiaizan genuen.Arrasatera joan ginen. Bage-

nekien ez zela partida errazaizango, eta berehalaxe hasi zirengauzak ez hain ondo irteten.Hasteko, arbitroa berandu iritsizela aipatu beharra dago. Ondo-ren, nahiz eta guk aukerak izangenituen, baloia ez zen sarera-tzen eta atsedenaldira berdinke-tarekin joan ginen etsita eta bu-ruak makur genituelarik. Imano-lek autoestimua igoz eta berri

onak emanez, gure lehiakide zu-zen diren Arratia eta Bizkerrerenberdinketa eta galerarekin irtenginen zelaira berriro. Minutuakaurrera zihoazen, eta 80.ean hel-du zen gure lehen gola Ainhoa-ren eskutik. Hortik gutxira biga-rrena lortu genuen eta 0-2 amai-tu zen norgehiagoka.Larunbatean, Berazubiko ze-

laian jokatu genuen eta Deriohartu genuen aurrean. Aldagele-tan geundela, Maddik atzera etaaurrera, mugikorra eskuan zuelahainbat buelta egin zituela ohar-tu ginen. Ea zer gertatzen zi-tzaion galdetzean, bere aurpe-gian irten zen irribarrearekin

erantzun zuzen bat eman zigun.Zerbait ahaztu zitzaiola ohartuginen. Zapatilak ziren hain justujertsearen azpian ezkutatuta zi-tuenak. Multa jarri eta betikomartxan Imanolen hizketaldia-ren eta berotu ondoren irten gi-nen zelaira. Berehala heldu zengure lehen gola. Bosgarren mi-nutua zen Zuriñek baloia sarera-tzea lortu zuenean. Ordu erdiapasatxo zela, Mariak bigarrenaegin zuen. Atsedenaldira 2-0 gai-lentzen ginela joan ginen. Biga-rren zatian, gauzak aldapan gorajarri zitzaizkigun. Deriok golasartu eta gutxira, guk penalti bathuts egin genuen. Ondoren, be-

raiek berdinketaren gola sartuzuten. Azken 20 minutuetan ezgenuen etsi eta golaren bila joanginen. Azkenean, berdinketare-kin amaitu zen partida.Umiltasun guztiarekin, Berazu-

bira gerturatu ziren zaletu guztiaktxalotu genituen. Orain akatseta-tik ikastea besterik ez zaigu gera-tzen eta igandean jokatuko dugunpartidan pentsatzen hasi gara da-goeneko. Erandioko Betiko Nes-kak bisitatuko dugu beraien etxe-an. Lan zaila eta gogorra jarriko di-gutela argi dugu. Beraz, gogorentrenatuz, gure bolada onarekinjarraitzeko aukera izango dugu.Aupa Tolosako neskak!

AulkitikNaroa JauregiTolosa CF, Euskal Liga

AZAROAK 12, IGANDEA

Irteera. Ibarrako plazatik.Ordutegia.Proba l uzea 10:00etan. Gehienez 3ordu t’erdi. Proba motza 11:00etan. Gehienez 2ordu. Partaideak.1-5 pertsonako taldeak.(12 urtez beherakoak heldu batez la-gundurik).Beharrezko materiala. Iparrorratza(taldeko bat), ura, mendiko arropaeta oinetako egokiak.Izen ematea.Zubiaurre eta Atari ta-bernetan, edo ibarraldearaid.blogs-pot.comorrialdean. Ostirala bitarteepea zabalik egongo da. Prezioa.12 urtez gorakoek 5 euro.Beherakoek, 3 euro.

Page 8: ITZEA URKIZU Munduari erradiografia, krisi berriaren atarian · kua: «Azken krisia finantzarioa izan da, eta aurrekoak produktiboak». 2 Burbuila edo astoen parabola. Wall Street

ASTEAZKENA 08AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Amasako SanMartin festak. 18:00. Nesken artekobinakako pala txapelketako finala.Ondoren. Frontenis txapelketa he-rrikoaren finala.19:30.Txupinazoa.Martina sorginaren jaitsiera eta bu-ruhandiak, Loatzo musika eskolakoJeronimo dultzaina taldeak alaiturik.Amezketa.Gutik Zuradokumenta-la. Kultur Astearen barruan eskaini-ko da dokumentala, eta Jon Maiaegilea bertan izango da. 19:30ean,kultur etxean.Orendain.Bizilore eskola aktiboa,hitzaldia. Azkoitiako Bizilore eskolaaktiboko protagonistak izango dirahitzaldia eskainiko dutenak. Eurenesperientziaren kontakizuna egingodute, kultur etxeko liburutegian,18:00etan.Tolosa.Giza kate ibiltaria. 0Km, prestgaude lelopean deitu du Sarek gizakate ibiltaria. Trianguloa, epaitegiaeta osasun zentroa.19:30ean, Trian-guloan.Tolosa.Tolosatzen, parte hartze bi-lera. 19:00etan, kultur etxean. Tolosa.Egutegi banaketa. Zerkau-sian, 09:30ean hasita.Tolosaldea.Lan duina bizi duinaeki-mena. 10:00. Tolosako Usabalen el-kartu eta hainbat industriguneetarajoango dira auto karabana osatuz.17:00. Informazio gunea jarrikodute Tolosako Trianguloan eta ber-tan langileen sektorez sektorekozalantzak argituko dituzte. 18:30.Bea Martxuetaren Burujabetza al-daketa sozialerako hitzaldia, Trian-guloan.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldia, Oskar Tenarekin artearentxokoa, Karlos Linazasoro Kale Kan-toitik, Tolosaldea Garatzenen tartea.11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa. 15:00. Playback Ataria. AdriannaGaultier DJak gidatutako musikasaioa.17:00-20:00. Goizeko saioek utzi-tako onena. 20:00. (H)ari naizela. Imanol Artolakfelixek gidatutako bertso saioa.

28 KANALA12:30. Urriko azken astelehena.13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. 49. Tolosako AbesbatzaLehiaketa. Haurrak.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Bengoetxea Aiestaran, E. Kale Nagusia, 7. Telefonoa: 943 670648.Gauekoa.Morant Barber, R.Zabalarreta lorategiak, 1.Telefonoa: 943 673849.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Tolosa berdez izoztera

Tolosanklisk lehiaketako sari banaketa izan zen asteleheneguerdian, udaletxean; hurrengo urteko egutegia jantziko dutenargazkietarako gaia ere aurreratu dute antolatzaileek.

Itzea Urkizu Tolosa

Duela zenbait aste ira-garri zuten irabazlea-ren izena, eta astelehe-nean 12 hilabeteetakoargazkien egileak ere

saritu zituen udalak. Horrela,Jose Angel Artutxa irabazleare-kin batera –Idiakez jauregia la-narekin boto gehien jaso zituen–,sari banaketan izan dira gainera-ko irabazleak ere. Nuria Carbo-nell kultura zinegotziak partehartzea nabarmendu nahi izanzuen, zenbakitan, guztira 277 ar-

gazki jaso dituztela azalduz, etahurrengo urteko gaia ere aurrera-tu zuen: Tolosa berdez izango da,kamera hartu eta denbora izozte-ra doazenen irizpide bakarra.Horren aurretik, ordea, 2018ko

egutegiak banatuko ditu udalak:azaroaren 8tik 10era bitarte, Zer-kausian mahaitxo bat jarrikodute, 09:00etatik 12:30era bitar-te. Hilaren 13tik aurrera, berriz,kultur etxean bertan eskuragarriizango dira egutegi tolosarrak.Guztira 6.500 horma-egutegi,200 egutegi handi eta 2.000 es-kuko egutegi argitaratu dituzte,

eta eskola guztietara nahiz Tolo-sako landa auzoetara bidalketaberezia egingo du Tolosako Uda-lak.Egutegi horietan guztietan, le-

kurik bereziena hartuko du JoseAngel Artutxaren Idiakez jaure-gia argazkiak, eta honako egilee-nak izango dira, urteko hilabete-ak jantziko dituzten lanak: IdoiaZabaleta, Joseba Garmendia,Iñigo Otegi, Idoia Davila, JuananLazkano, Fermin San Sebastian,Aratz Elkoro, Elena Marquez,Izaro Altuna eta Iñaki Ugarte-mendia.

Aurtengo deialdira 277 argazki aurkeztu dira. I. URKIZU

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2017KO AZAROAK 8Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdanpilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM