iruñerria

14
101 7 . MODELO SOCIAL (Repasando el pasado) 12. IRUÑERRIA (Iragana aztertuz) 12.1. Bilakaera gun, Iruñerriko Mankomunitateak 50 herri kudeatzen ditu eta 345.537 biztanleri eskaintzen dizkie zerbi- tzuak. Eskaintzen duen zerbitzuaren araberakoa da aukeratzen duten eredua. Uraren Ziko Integrala eta Hiriko Hondakinen Trataera lantzeko sozietate merkantil bat osatu zen Servicios de la Comarca de Pam- plona S.A. Sozietate honen kapital osoa Iruñerriko Mankomunitatearena da. Sozietate honek 485 laguneko langile taldea du, gehienean uraren kudeaketaz arduratzen dira, Hondakinen zatirik handiena esku pribatuetan baitago. Sozietateak tasak kobratzeko eskumena du; aldi berean, IMri ordaintzen dio gestioagatik eta zuzendaritzagatik. IMak 8 laguneko langile taldea du. Iruñerriko Garraiobideak ez da zuzenean kudeatzen, azpikontrata bat da lan hau burutzen duena. Tansports Ciutat Comtal (TCC)-ek 10 urterako du lana eskuratua eta 2009tik aurrera hasi ziren. Parke Flubiala IMak kudeatzen du zuzenean eta gauza bera aurreikus daiteke Ezkabako parkearekin. Taxi zerbitzua langileek kudeatzen dute, baina IMak ezartzen dizkie ordenantza bidez nolako zerbitzua eman behar duten eta tarifak ere bai. IMaren zuzendaritza organoetan Presidentea dago, Permanentea eta 54 lagunez osatutako Biltzar Iraunkorra. Herri bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera proportzionalki aukeratzen dira. SCPSAren Zuzendaritza orga- noak Gerentzia, Junta eta Junta Orokorra dira. Azken honen osaketak bat egiten du IMko Biltzarrekoarekin. IMaren Biltzar Orokorraren ordezkaritza lehen eta orain eztabaidagai da. Biztanleen araberako banaketa pro- portzionala dela eta herri bakoitzak bere ordezkariak izendatu behar ditu. Udalbatzei dagokie hori egitea. Au- keraketa hau beraz, udal bakoitzean alderdiek dituzten gehiengoen arabera egiten da. Horrexegatik ordezkariok ez diote men egiten herriari, baizik eta dagokien alderdiari. Biltzarrean beraz, ez dira herrien in- teresak defendatzen askotan, alderdi politikoen nahikeriek baizik askotan. Iruñerriko mapa instituzionala ez da askotan islatuta ageri; izan ere, batzuetan herrietan ez duten ordezkaritza baitute alderdi batzuek manko- munitatean. IMa zerbitzu emailea da, hauen garrantziak egin izan du UPN eta PSNk bat egitea boterea kontrolatu ahal iza- teko. Zerbitzu hauen bestelako kudeaketa aukera batek itzelezko bertigoa ematen die. Egun ematen diren zerbitzuak arlo ekonomikotik baino ez dira aztertzen, beti errentabilitateari begira, defizita baztertzeko kosteak murriztuz eta inoiz ez kalitatea ziurtatuz. Egun, bere egoitza eta bulegoak Imaz Anaiak kalean daude. Orubea jabetzan daukate eta bezeroarentzako arreta gunea, Navas de Tolosa kalean dago. IMak PSN, UPN eta independienteek lortutako akordio baten bidez, Nafarroako Kutxari Salestarren Komentua (Iruñean kokatua) erosteko asmoa daukate 4.500.000 euroren truke haien egoitza berri han kokatzeko. Eraikinaren berriztatzeak 11 milioi eurotako aurrekontua izanen du. Erosketa eta berriztatze lanek beraz, 15 milioi euroren gastua ekarriko du. Finantzaketarako mailegu bat aurreikusten da 4 milioitakoa epe luzerako. Egungo egoitzaren salmenarekin 8.361.328 euro eskuratuko dira eta eraikitze eskubideak eta ondasunaren birpartzelaziotik gehituko den dirua ere kontuan hartu dute. Operazio ekonomikoak ezegonkortasun puska bat badu. Kontuan izanda egungo krisia, zailagoa izanen da E

Upload: herriprograma2011-irunea

Post on 08-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Eskualdearen azterketa

TRANSCRIPT

Page 1: Iruñerria

101

7 . MODELO SOCIAL(Repasando el pasado)12. IRUÑERRIA(Iragana aztertuz)

12.1. Bilakaera

gun, Iruñerriko Mankomunitateak 50 herri kudeatzen ditu eta 345.537 biztanleri eskaintzen dizkie zerbi-tzuak. Eskaintzen duen zerbitzuaren araberakoa da aukeratzen duten eredua. Uraren Ziko Integrala etaHiriko Hondakinen Trataera lantzeko sozietate merkantil bat osatu zen Servicios de la Comarca de Pam-

plona S.A. Sozietate honen kapital osoa Iruñerriko Mankomunitatearena da. Sozietate honek 485 lagunekolangile taldea du, gehienean uraren kudeaketaz arduratzen dira, Hondakinen zatirik handiena esku pribatuetanbaitago.

Sozietateak tasak kobratzeko eskumena du; aldi berean, IMri ordaintzen dio gestioagatik eta zuzendaritzagatik.IMak 8 laguneko langile taldea du. Iruñerriko Garraiobideak ez da zuzenean kudeatzen, azpikontrata bat dalan hau burutzen duena. Tansports Ciutat Comtal (TCC)-ek 10 urterako du lana eskuratua eta 2009tik aurrerahasi ziren. Parke Flubiala IMak kudeatzen du zuzenean eta gauza bera aurreikus daiteke Ezkabako parkearekin.Taxi zerbitzua langileek kudeatzen dute, baina IMak ezartzen dizkie ordenantza bidez nolako zerbitzua emanbehar duten eta tarifak ere bai.

IMaren zuzendaritza organoetan Presidentea dago, Permanentea eta 54 lagunez osatutako Biltzar Iraunkorra.Herri bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera proportzionalki aukeratzen dira. SCPSAren Zuzendaritza orga-noak Gerentzia, Junta eta Junta Orokorra dira. Azken honen osaketak bat egiten du IMko Biltzarrekoarekin.

IMaren Biltzar Orokorraren ordezkaritza lehen eta orain eztabaidagai da. Biztanleen araberako banaketa pro-portzionala dela eta herri bakoitzak bere ordezkariak izendatu behar ditu. Udalbatzei dagokie hori egitea. Au-keraketa hau beraz, udal bakoitzean alderdiek dituzten gehiengoen arabera egiten da. Horrexegatikordezkariok ez diote men egiten herriari, baizik eta dagokien alderdiari. Biltzarrean beraz, ez dira herrien in-teresak defendatzen askotan, alderdi politikoen nahikeriek baizik askotan. Iruñerriko mapa instituzionala ezda askotan islatuta ageri; izan ere, batzuetan herrietan ez duten ordezkaritza baitute alderdi batzuek manko-munitatean.

IMa zerbitzu emailea da, hauen garrantziak egin izan du UPN eta PSNk bat egitea boterea kontrolatu ahal iza-teko. Zerbitzu hauen bestelako kudeaketa aukera batek itzelezko bertigoa ematen die. Egun ematen direnzerbitzuak arlo ekonomikotik baino ez dira aztertzen, beti errentabilitateari begira, defizita baztertzeko kosteakmurriztuz eta inoiz ez kalitatea ziurtatuz.

Egun, bere egoitza eta bulegoak Imaz Anaiak kalean daude. Orubea jabetzan daukate eta bezeroarentzakoarreta gunea, Navas de Tolosa kalean dago. IMak PSN, UPN eta independienteek lortutako akordio baten bidez,Nafarroako Kutxari Salestarren Komentua (Iruñean kokatua) erosteko asmoa daukate 4.500.000 euroren trukehaien egoitza berri han kokatzeko. Eraikinaren berriztatzeak 11 milioi eurotako aurrekontua izanen du. Erosketaeta berriztatze lanek beraz, 15 milioi euroren gastua ekarriko du. Finantzaketarako mailegu bat aurreikustenda 4 milioitakoa epe luzerako. Egungo egoitzaren salmenarekin 8.361.328 euro eskuratuko dira eta eraikitzeeskubideak eta ondasunaren birpartzelaziotik gehituko den dirua ere kontuan hartu dute.

Operazio ekonomikoak ezegonkortasun puska bat badu. Kontuan izanda egungo krisia, zailagoa izanen da

E

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 1

Page 2: Iruñerria

Imaz Anaien kaleko bulegoen egoitza saltzea eta berau ezinbestekoa da erosketa gauzatu ahal izateko.Gainera, gastuen murrizketarako egungo politikak aurrez aurre egiten du inbertsio handi honekin. Az-kenik, Alde Zaharrean auzokideek esaterako hain beharrezkoa duten egoitza bat kentzea izango litzateke.

12.2. Uraren Ziklo Integrala (CIA)

r edangarriaren hornikuntza, estolderia, saneamendua eta ur zikinen depurazita IMak ematen duenzerbitzu bat da 1986az geroztik SCPSAren bidez.

Hiru dira uraren hornikuntzarako iturriak: Artetako iturburua 1895az geroztik, Eugiko urtegia 1970etiketa Tiebaseko instalazioa da berriena 2006ik Itoizko urtegitik datorren urarekin. 3 instalazio edangarriizango den ura tratatzeko: Egillor, Urtasun eta Tiebas.

Ur emaria baldintzatuta dago haranean dagoen ur beharraren arabera. Erabilera etxekoa da, industriala,ureztapenerako, etab. Krisia bezalako aldagaiek, kontsumoaren jaitsiera eragiten dute, baina udaldi berobatek erabat handitu dezakete eskaria. 2004az geroztik, kontsumoa jaitsi egin da aldagaiak aldekoakizan direlako eta erabilera urritzeko egindako kanpainek eragina izan dutelako. Baina jaitsiera motelduegin da azken aldian, 2009an esaterako %4,07 igo baita.

Deigarria da 2005a arte Egillor eta Urtasungo instalakuntzek eskaria asetzen bazuten, eta kontsumorakojoera jaistekoa baldin bazen, nola jarri zen martxan 2006an Tiebaseko instalakuntza, Itoiztik dakarrenurarekin. Txostenen arabera, igerilekuen jardunarengatik da igoera hau, baina zaila egiten da sinistea es-karia ez baita azken urteetan asko igo. Baina zalantza izpirik gabe, Itoizko urtegia justifikatu nahi dute.

Baina oraindik gehiago ere bada. Itoizko ura Iruñerriko kontsumoaren %3,6 baino ez da, Eugikoa %50,6eta Artetakoa %46,2. 33.373.054 m3 dira osotara erabiltzen direnak 2009ko datuen arabera. Hala etaguztiz ere, IMaren kanona Nafarroako Kanala erabiltzeagatik 920.912 eurotakoa da; horri 0,02 € gehitubehar zaizkio kontsumitutako metro kubiko bakoitzarengatik (osotara 949.621 €). Eugiko urarengatikaldiz, 360.000 € ordaintzen dizkiogu Ebroko Konfederazio Hidrografikoari mantenu lanengatik. Konfe-derazioari ordainketa zainketa eta kustodiarengatik egiten zaio ura geurea da. Artetarengatik ez dugudeus ordaintzen, Iberdrolaren zentral hidroelektrikoaren onuraren zati bat ordaintzen dugu. Hortaz, Na-farroako Kanalaren metro kubikoa 0,87 euroan ateratzen zaigu eta Eugi eta Arteta 0,01 €an metro ku-bikoko.

Ur zikinen saneamendua eta depurazioa IMak egiten duen beste lan bat da. Arazuriko ur zikinen araz-tegia, etxeko ur zikinak eta euriak egindakoak jasotzen ditu. Ur horietan dagoen materia solidoaren arras-toak tratatu eta ezabatzen ditu. Hondakin hauek materia berdearekin nahasten dira, inausketatik egitenden bilketa selektiboan jasotakoa. Ondotik composta egiten da saldu eta berrerabiltzeko.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ule

rtu, e

torkizu

na m

arraztu

102

U

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 2

Page 3: Iruñerria

103

12.3. Hiri eta eskualdeko garraiobidea(TUC)

idaiarien Ohiko Garraioaren 8/98 Foru Legea indarrean sartu zenetik eta hirigunearen berezko ga-rapenak eskualde osorako izanen den garraiobide zerbitzu publikoa ekarri du. Modu honetan,1999an mankomunitatean eskaintzea erabaki zen zerbitzu hau. Egun 17 dira bertan parte hartzen

duten herriak eta 324.814 biztanlerentzako zerbitzua eskaintzen du.

Zerbitzua eman ahal izateko, tokian tokiko instituzioek IMari emanak dizkiote eskumenak, berak ematenbaitu zerbitzua. Hasiera batean Montañesa eta COTUP izan ziren kudeaketa eraman zuten enpresak.Bakoitzak bere aldetik eskaintzen zuen zerbitzua eremu ezberdinetan Iruñean eta Iruñerriko beste herribatzuetan. Eskualdeko zerbitzua ezartzea erabaki zenean, lehendik ari ziren enpresei eskaini zitzaienzerbitzua emateko aukera. Plegu bat egin horretarako baldintzategi batekin haiek baino ez erantzutekomoduan. Garraioaren lege berriak elkartzeko aukera eman zien, azpikontratan lana hartu ahal izatekobeharrezko betebeharrak bete zitzaten.

2009an, aurreko plegua gainditu zenean, zerbitzua kudeatzeko aukeraketa berri bati ekiteko bideak eginziren. Baina oraingoan ez zen aurreko zerbitzu emaileak jarraitzeko neurririk hartu eta konkurtsoa irekizen. TCCk irabazi zuen eta datozen 10 urtetarako haiek beteko dute lana.

Esleipen berrirako prozesuan, oso modu xumean bada ere, kudeaketa ez zuzena egiteko aukera aztertuzen, enpresa publiko bat sortzeko modua edota IMak berak zuzenean kudeatzeko aukerak. Ezin ahaz-tuko dugu COTUP eta Montañesak esleipena irabaztearekin nolabait baldintza hau betetzen zela. Bainaazkenena UPN eta PSNk eztabaida amaitu zuten zerbitzua pribatizatzeko duten intentzioa ezerk hautsiez zezan.

Zerbitzu honen kudeaketa pribatua lan gatazka askorekin bustia egon da beti. Huelga ugari izan dira,2004an zehazki eta berriena 2010ean izan zen esleipena jaso berriekin. Zerbitzuaren kosteen murrizketasoldaten baldintzak eraginda gehienean izan dira gatazka hauen sortzaile nagusiak. Azken pleguko pre-zioen jaitsierak zerbitzua ekonomikoki bideraezina egitea ekartzen du eta horretan galtzaileak langileakdira. Konflikto hauek zerbitzuaren kalitatean daukate eragin zuzena, eta irudia kaltetzen dute.

TUCen programaziorako hiru plangintza egin dira. Lehena 1999-2003 izan zen eta 2004-2006rako lu-zatu zen. Bigarrena 2006-2009 izan zen eta azkena 2010-2011 garai ekonomiko zail hauetarako. Pla-netan, 2006tik aurrerakoetan neurri urte anitzak jasotzen dira zerbitzuari dagokionean, horien artean,finantziazioa.

Finantziazioak 3 oinarri ditu. Tarifa bidezko sarrerak, Nafarroako Gobernuaren aportazioak eta garraiobidepublikoa osatzen dute udaletxeak.

Irag

ana

azte

rtu

z, o

rain

a u

lert

u, e

tork

izu

na

mar

razt

u

B

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 3

Page 4: Iruñerria

104

Eskualdeko zerbitzua eskaintzen hasi zenetik, tarifak izan dira finantziazioaren iturri nagusia eta hori ho-rrela egin izan da gainera. Plan ezberdinetan markatutako moduan 2006tik batez ere tarifek %60 finan-tzatu beharko dute eta gainerakoa administrazioek ordaindu. Baina esan beharrekoa da NafarroakoGobernuak ordaindu beharrekoa eta udaletxeek ez dela esfortzuari dagokionean elkartasunezkoa. Na-farroako Gobernuaren gaitasun tributarioa, udaletxeena baino askoz ere handiagoa da. Udaletxe askori,ordainketa honek arazoak ekartzen dizkie urteko kontuetan gero eta gehiago.

Finantziazio iturrien azterketa bizkor bat eginez gero, ondorio batera ailegatuko gara. Finantziazioa izanadministrazioak ordaindua edo billete moduan, beti garraio publikoaren ordainketa hiritarrek egingodute. Baina segun eta zein den erabiltzen den formula, TUCen egungo izaeran erabateko eragina izandezake. Zergen bidez ordainduko den zerbitzu bat izanen balitz, billetearen kostea merkeagoa izanenlitzateke, baita doanekoa ere. Honek bilakaera handia ekarriko luke, hiritar guztiek ordainduko bailuketegarraiobideak erabili bai edo ez. Beste hiri batzuetan ezarri izan diren ideiak dira; mugikortasunerakozergak deitzen zaie eta egiteko modu bat izan daiteke jada ordaintzen ditugun udal zergetan ehunekoigoera bat eginda edo zerga berriak sor daitezke.

2011 eta 2012 urteetarako tarifen igoera bat aurreikusi da, eta gainera zenbait hiribidetan murrizketakaurreikusi dira; honek zerbitzu publikoa eskastea ekarriko du. Neurri hauek zerbitzuaren erabilera urrilezake, diru sarrera gutxiago emanez. 2009an jada erabiltzaileak urritu egin dira. Hau ezin zaio krisiariegotzi, zerbitzuak dituen oinarrizko arazoei ere egotzi beharko genioke.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ule

rtu, e

torkizu

na m

arraztu

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 4

Page 5: Iruñerria

105

Hiriko mugikortasuna eta TUC zerbitzua eskutikhelduta datoz. Mugikortasun jasangarrian oina-rrituta dagoen hiri bat nahi baldin badugu, ga-rraiobide publikoa indartu egin behar da etaautoari protagonismoa kendu behar zaio. BainaUPN eta PSNk darabilten politika kontraesankorrada; hiria autoaren neurrira dago egina eta aldi be-rean TUCa indartu nahi dute.

TUCen finantziazioak mugikortasun jasangarrianeragin beharko luke. Zerga bidez neurriak har-tzeko aukera bideratuko balitz, erabili edo ez era-bili, garraiobide publikoen erabileraren aldekoaizango litzateke. Horrexegatik esan daiteke, fi-nantziazio neurriak aldatuta, garraiobide publiko-aren kontzeptua aldatuko genukeela eta hirijasangarriago baten alde ariko ginateke.

2006a geroztik, idatzi diren garraiobide plan guz-tiak erabilera handitzeko neurriak jasotzen di-tuzte. Bus bideak sortzea jasotzen da, biratzekopreferentziak eta semaforoetan abantailak. Bainapraktikan ez da horrelako neurri bat ere praktikanjarri. Neurri ezinbestekoak dira garraiobide publi-koak abiadura komertziala irabaz dezan, puntual-tasuna eta kalitatea. Autoaren alternatibabenetakoa bilakatu nahi badu garraio publikoa,horrelako neurriak behar-beharrezkoak dira etaegun ez da alternatiba. Nahiz eta garbi edukibehar den garraiobide publikoak autoari pixka-naka lekua kenduko diola.

Iruñerriak garapena izan du azken hiru hamarka-detan, izan ere, denbora epe laburrean biztanleriaasko hazi da. Eraldaketa sozialek eta bizitzekomoduak autoen parkea bikoiztu egin dute. Des-plazamenduak izugarri hazi dira. Trafikoa arazolarrienetako bat da hirian, zarata handia eta on-dotik kutsadura. Baina izan den aldaketari aurreegiteko ez da izan neurriko mugikortasun politi-karik. Beharrezkoa da hirian mugitzeko moduakbirplanteatzea eta honetan garraio publikoak ga-rrantzia handia dauka.

Honengatik guztiagatik, egungo zerbitzua aldatubehar da, finantziazio moduak kontuan hartuta.Mugikortasun politika berri bat diseinatu behardugu garraio publikoa indartuko duena. Hiritarrekgehien erabiliko duten garraiobidea izan beharkoluke desplazamenduak egiteko garaian. Atea ezlitzaioke itxi behar beste garraiobide batzuen era-bilera sortzeari ere etorkizunean.

12.4. Taxi Zerbitzua

axiaren Foru Legeak 9/2005, onartu zenetik,helburu izan du hiri osoa kontuan hartukoduen zerbitzua izatea. Bokazioz garraio pu-

blikoa izan beharko luke, eta helburu hauekin Iru-ñerako Iruñerrirako zerbitzu bateratua sorrarazizuen.

Legea baino lehenago, herri bakoitzak modu in-dependientean egiten zuen bere zerbitzuarenantolaketa, lizentzien banaketa eta oro har zer-bitzuaren antolaketa. Behin lege berria indarreansartuta, kudeaketaren konpetentzia IruñerrikoMakomunitateari esleitu zitzaion 2006an. Zer-bitzu eremua 19 herrik osatzen dute.

Kudeaketa zehazteko instrumentua, IMak onar-tutako ordenantza arau emaile bat da. Bertan ja-sotzen dira zerbitzua emateko baldintzak etatarifak arautzen dituen erregimena. Honez gain,2009an ordenantza tekniko bat idatzi zen zerbi-tzua eman ahal izateko beharrezkoak diren ibil-gailuak zehazteko.

Nahiz eta kudeaketa IMarena izan, sektorekoprofesionalen elkarteak dira zerbitzua aurreraateratzen dutenak. Gaur egun, bi elkarte daudetaxiaren inguruan, Teletaxi San Fermin eta AITAN.Bertan, taxilari autonomoak biltzen dira haienlana aurrera eramateko. Lan hau burutzeko, pro-fesionalek lizentzia baten titularrak izan behardute eta taxi gidari izan ahal izateko baimenabehar dute. Izan daiteke lizentziarik gabe aritzeabaina horrela ere gidabaimenarekin lizentziaduntaxi batean lan egin behar dute, inoiz ez ordea,lizentziarik gabeko taxian.

Legean azaltzen da Nafarroako Taxiaren Kontsei-lua, eta beronen funtzioa da taxiaren profesiona-lak eta administrazioaren arteko erdibidea egitea.Osaketa ondokoa da: taxilariak, Nafarroako Go-bernua, toki entitateak, kontsumitzaile eta erabil-tzaile elkarteak eta elbarrien erakundeak. Funtziogarrantzitsuenetakoa da izaera perzeptibokotxostenak egitea, esate baterako, lizentzien indizeorokorrak, legean jasota daudenak. Indize hone-tarako koefiziente batzuk erabiltzen dira; 1000

Irag

ana

azte

rtu

z, o

rain

a u

lert

u, e

tork

izu

na

mar

razt

u

T

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 5

Page 6: Iruñerria

106

biztanleko 1,33 lizentzia egon daitezke esaterako Iruñerri mailan.

Lege berriaren onarpenaren unean garai zailak izan ziren protestaldiak eta huelgak izan baitziren taxila-rien aldetik, lizentzia kopurua igo nahi baitzuten nabarmen. Koefizientea 1,33ra igotzeak 90 lizentziaberri esleitzea esan nahi zuen, 223tik 313ra pasaz. 2006 eta 2007 urteetan barrena esleitu ziren, %40hazi zen.

Legean jasotako koefiziente berriek urte luzeetan barrena izan zen lizentzien lehortearekin amaitu zuen.Administrazioaren aldetik esaten zuten behar-beharrezkoa zela lizentziak ateratzea, eskariari aurre ezzitzaiolako egiten taxi kopuru murritzarengatik. Aldiz, sektoreko profesionalek esaten zuten denentzakolanik ez zela izango.

Baina egia dena da legea onartzeko egon zen eztabaida gorriaren ondotik, gauza asko zehaztu beharzirela. Nagusia, Iruñerriko zerbitzu emate bateratua sortzerakoan gauzak beste oso modu ezberdin ba-tean egin zitezkeela da, zerbitzua beste modu oso ezberdin batean diseina zitekeela.

Taxilariak aldi berean, errudun eta biktimak dira lizentziekin egiten den joko bikoitza dela eta. Lizentziekkostu handiak eragiten du taxi baten kudeaketa ekonomikoki errentagarria ez izatea. Kostu honen lehenerantzulea administrazioa da. 90 lizentzia sonatu horien banaketa oinarrietan, lizentzia bat lortzeko fak-tore ekonomikoa erabakigarria zen, bakoitzak 100.000 € balio zuen gutxienez. 200.000€ak ere gaindituziren azkenean. Gainera, taxilaritik taxilarira egiten den salerosketa, 300.000 € baino altuagoa izateraere iritsi da.

Lizentziengatik ordaindu diren kopuru izugarriak taxilariarentzako bizitza osorako zigorra esan nahi dute,zorpetzera behartuta eta urteak behar dituzte lanean aurre egin ahal izateko. Sektorearen aldarrikapennagusia, horretarako, tarifak igotzea da, kontuan izan gabe horrek izan lezakeen eragina taxi erabiltzai-leen artean. Baina denak sartu dira lizentzien merkatuan; administrazioa onura ikaragarriak lortuz, etataxilariak prezioarekin espekulatuz. Azkenean esplotazio modu berri bat baino ez da bilakatu.

Taxia gero eta jende gutxiagok erabil lezake bere kostu altuarengatik. Arrazoi sinple honengatik, beha-rrezkoa da formula berriak bilatzea alde batetik bizitza osoko ahalegina egin beharrik gabe taxilariak lanegin dezan, eta bestetik, taxiak erabiltzeko tarifak hiritar guztien eskura egon daitezen.

12.5. Hondakinen tratamendua

987tik, Iruñerriko Mankomunitatea da hiriko hondakin ezberdinak jaso eta ondotik tratatzeaz ardu-ratzen dena. Gaikako bilketan oinarritzen da hondakinen kudeaketa; zati organikoaren isuri kontro-latua eta gainerakoak. Amaitzeko gas biomasaren aprobetxamendua zabortegiaren azpiko gelaxketan

lurrazpian.

Egun, gaikako bilketa 4 edukiontziren bitartez egiten da; beira, ontziak, papera-kartoia eta materia or-ganiko+gainerakoak. Hasieratik edukiontzien izaera zein kopurua aldatu egin da. Gainera, honi gehitubehar zaio neurri handiko zaborraren jasotzea Emausko Traperoen bitartez egiten dela, garbi-gunea fin-koak eta higikorrak, paper-kartoi jasotzea neurri handian, ontziak, beirak, RAE eta pilen jasotzea, inaus-keta edukiontziak eta honi guztiari gehitu behar zaio, Alde Zaharreko Bilketa Pneumatikoa. DenaGongorara joaten da, inausketa eta lorezaintzako hondakinak izan ezik. Azken hauek, Arazuriko arazte-giak sortutako buztinarekin nahasita kanpoan tratatzen dira composta lortzeko.

Hondakinen kudeaketarako alde batetik Gongorako hiri hondakinen tratamendurako zentroak eramatendu bereizketa eta isurien jarraipena. Bestetik enpresa baten kontratazioarekin egiten da bilketa. Egunesleipena Fomento de Construcciones y Contratas (FCC)-rena da. 2004an irabazi zuen lehiaketa etazazpi urterako da. 2011rako dirua edukiontzi berde eta horientzat 10.505.000 eurokoa da eta mono-materialen jasotzerako 4.820.705 eurokoa da. Makinetan jarri beharreko dirua IMaren esku dago.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ule

rtu, e

torkizu

na m

arraztu

1

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 6

Page 7: Iruñerria

107

kus daitekeen moduan gastuak askoz handiagoak dira diru-sarrerak baino. Sarrerak eta irteerak no-lazbait bateratze aldera, galerak, uraren ziklo integralaren zerbitzuak emandako superabitarekin or-daintzen dira.

Arangurengo Gongorako Hiri Hondakinen Tratamendurako Zentroa (CTRU) 1992an eraiki zen protestahandien artean eta 2022a da ixteko epemuga (2007an luzatu zen). Bereizketa arlo bat dauka bizigabe-entzat , ondotik birziklatzeko. Gainerakoak eta materia organikoa gelaxketan sartzen da eta bertan fer-mentazioak eragindako metano gasa jasotzen da erretzeko, beste inolako aprobetxamendurik gabe.

IMak egiten duen hondakinen Isurien tratamenduak urteak daramatza Europar legea bete gabe, hon-dakin eta transposizioen legea hain zuzen ere. 31/1999/CE, 98/2008/CE eta RD 1481/2001 legeak ezdira betetzen. 2006an materia organikoa %25ean murriztera behartzen dute, 2009an %50 eta 2016an%65. 2009an 1995eko datuak erreferentzia hartuta, 34.911Tn isur zitezkeen, baina, 73.407 Tn iduri ziren.Materia organiko portzentaia handia duten hondakinen isuriak lixibiatuen arazo handia sortzen dute. Lurazpian egindako gelaxkek urteen poderioz lurrazpiko urak filtratu eta kutsatzen dituzte.

1996an Izuren agindupean, ikerketa bat egin zen materia organikoen isurketak egindako kalteak ekiditekobeste modu batzuk aztertzeko. Ikerketaren ondotik, eta alternatiba ezberdinen balorazioak egin ostean,IMa biometanizazioaren aldeko apustua egin zuen. 1998an negoziazioak hasi ziren eta 2000. urteanPSIS onartuz zen Iturberen agintaldian (PSN). Lehen esleipen lehiaketa desertua geratu zen eta Europa-rekin arazoak izan ziren diruz lagundu beharreko kopurua zela eta. Horrek eragin zuen obrak beranduagohastea 2004an Iberoren (CDN) agindupean.

Ordurako, 2002AN Arangurengo Ibarra, Oltzako Zendea eta Arazuriko Kontzejuak, eskatua zuten epai-tegietan PSISaren ezeztatzea herriguneetatik mantendu beharreko distantzia gutxienekoa ez betetzea-gatik, ezaugarri toxikodun edozein aktibitatek bete beharreko distantzia. Hasiera batean NafarroakoEpaitegi Gorenak errekurtsoa baztertu zuen, baina beranduago, 2007an Epaitegi Gorenak Oltzako Zen-deak eta Arazuriko Kontzejuak aurkeztutako errekurtsoa onartu zuen eta jada eraikitzen ari ziren PSISailegaltzat jo zuen. Ordurako hamaika milioi euro inguru gastatuak ziren. Baina larriena izan zen, IMak ja-kinki Epaitegi Gorenak (jurisprudentzia agintzen zuten aurreko sententzia batzuk zirela eta) PSISa ile-galtzat joko zuela, obrekin aurrera jarraitu zuela. Oltzako Zendearekin eta Arazuriko Kontzejuarekinnegoziatzen saiatu ziren errekurtsoa jar ez zezaten, baina haien azpijoko mafiosoek ez zieten deuseta-rako balio izan. 8.826.418 € galdu ziren eraikina egin, desegin eta indemnizazioetan. Horri gehitu beharzitzaion europar kohesio fondoetatik jasotako dirulaguntzen itzulketa.Diru publiko horren galeraz, inor ez zen kargutu.

Hondakinen tratamenduari dagokionean, kontsensu faltak eta jarreraautoritarioak izan dira nagusiak. CTRUa Arangurenen jarri zen indarrezibarrean aurkako jarrera nagusi zelarik. Beranduago, biometanizazioinstalazioaren kokalekuari buruzko inposaketa etorriko zen. Azkeneanproiektua pikutara bidali zuten erabilitako modu txarrengatik.

Baina badirudi ez dugula eskarmenturik jaso eta materia organikoarenisuriak hamalau urte eta gero gauzak gaizki egiteagatik , europar esa-nak ez direla betetzen. Gainera ez betetzeagatiko arautegirik ez dago.Nafarroarako egin duten plana erraustegian oinarritzen da hein han-

Irag

ana

azte

rtu

z, o

rain

a u

lert

u, e

tork

izu

na

mar

razt

u

I

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 7

Page 8: Iruñerria

108

dienean, betiko akatsak berrizere errepikatuz.

Nafarroako Gobernuaren Hon-dakinen Plangintzan Integraleaneta IMaren plana, ohiko iluntasu-nean dago egina. Partaidetzarikgabe egin da ohi den bezala planhori, jada erabakia zegoen plan-gintza baten gainean egin baitajendearen parte hartzea. Nafa-rroa mailan 130.000 Tn hondakinerretzea proposatzen du planhonek. Horien artean asko bio-hondakinak dira (materia organi-koa+gainerako berdeak).Langintza hau aurrera erama-teko. Nafarroako HondakinenPartzuergoa eratu dute Erkidegoosoko kudeaketa bateratzeko.Egun mankomunitate guztiekhartzen dute parte Partzuer-goan, IMak izan ezik.

Errausketa bidezko tratamen-duak sektorearekin lotuta dau-den hainbat enpresareninteresekin bat egiten du. Horre-lako azpiegituren eraikitzeak bi-deragarritasuna izan dezaten,erreko dituzten tonen araberakodiseinua izan ohi dute, baina,behin eraikina eginda, tona ko-purua igotzen bada, erraustea-gatiko gastuak izugarri handitzendira. Nafarroan 290.000 Tn sor-tzen dira eta egin nahi denerraustegiak 130.000 Tn erretzeaaurreikusten du. Azken kopuruhau kostuetan desorekarik izanez dadin beharrezko gutxienekokopurua da, birziklaia bolumenahandiagotzearen aukerarekinerabateko talka egiten du honekberaz.

Hondakinen erretzea teknolo-giak egun uzten duen bidezido-rra da ,baina, ez du arazoakonpontzen, areagotzen baizik.Erretzearekin zaborra eta errau-tsak sortzen dira eta hauek ma-terial ezegonkor etaarriskutsutzat hartuta daude.Erretzeak toxinak sortuko ditueta tximinien iragazkiek ez di-tuzte ezabatuko. Azken hau,behin eta berriz salatu dute auzihonetan adituak direnek.

Mankomunitate guztiek egokitubeharko dituzte haien plangin-tzak nafar gobernuak egindakoplangintza nagusi horretara.IMak jada plangintzaren zirribo-rro bat osatua du ondotik onar-tua izan dadin. Plangintzahonetan hondakin birziklatuenportzentajeak erakusten dira.Portzentaje hauek arreikustendira martxan jarriko diren kude-aketa berriaren arabera, %50eraere ailegatzen dira. Esan gabedoa, soberakin guztia errauste-gira joanen da zuzenean.

IMa 80. hamarkadan hondakinenkudeaketan aitzindari izatetik(materia organikoaren konpos-tajean oinarritua zegoen, auke-raketa on bat egin ondotik),beste herri batzuentzat aitzindariizatetik, errausketaren zikloansartzera pasa da. Kudeaketamodu hau garestiena da, etahala, datozen urteetarako hipo-tekatuko dituzte doru publikoakazpiegitura honen kosteak man-tentzeagatik. Koste altu hau ezda aurreikusi hondakinen zerge-tan, baina, azpiegitura hauek diru

publikorekin ordainduko diraerrentagarritasuna bermatze al-dera.

Aukera jasangarriagoak izan ba-dira, eta baita merkeagoak ere.Aitzitik, UPN, PSN eta indepen-dienteek zuzendutako IMakerrausketaren aldeko hautuaegin du. Nafarroako Gobernua-ren hondakinen plana martxanjartzen bada, diru publiko pila bathipotekatuko da urte askotanzehar errausketaren aldekolobbyaren interesak mantentze-agatik.

Informazio publikoa ematerakogaraian, planaren berridazketaproposatu dutenak asko izandira; talde ekologistak, alderdipolitikoak, sindikatuak eta herri-tarrak oro har. Hauek guztiekerrausketaren bidezko hondaki-nen kudeaketa baztertu dute.Oso tarte txikia dago, ordea, ez-tabaidarako. Proposatu diren al-ternatibak asko izan dira, denakgainera, beste leku batzuetanmartxan jarri izan direnak gai-nera, baina garbi geratu da, etor-kizuneko ardatz nagusiaerrausketan izanen dutela oina-rria.

Irruñerrian, Nafarroa osoan be-zalaxe, hondakinen kudeaketa-ren arazo nagusiabio-hondakinen (materia orga-nikoa+gainerako berdeak) bil-keta selektiboa egin edo ez,horretan datza. Sortutako hon-dakin guztien %40 da gutxi gorabehera. Bio-hondakin hauekerraz trata daitezkeenak dira

Iragan

a aztertu

z, orain

a ule

rtu, e

torkizu

na m

arraztu

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 8

Page 9: Iruñerria

109

konpostajearen bidez, ekonomikoki merkea den metodoa da eta teknologia handiegirik eskatzen ezduena. Baina, badirudi errekurtso natural hauek erretzea, berreskuratuko balitz balio handia izango lu-keena, dela egiten den moduaren aukeraketa, eta ezin da ukatu aukera honek interes ekonomiko batzueiegiten diela men. Gainera, kontuan izan behar dugu bio-hondakin hauek sorlekuan bereizketa egokianegiten badira, monomaterialen jasotze handiagoa izanen litzatekeela, eta horrek erraustegiaren moduaerabiltzea beharrezko ez izatea ekarriko luke.

Nafarroako Gobernua eta IMa interes hauei egokitutako plan egiteko prest daude inolako zalantzarikgabe, sektoreko zenbait enpresek mozkinek atera ditzaten hondakinez baliatuz. Egun zabor moduanezagutzen dena ongi aprobetxatuz gero, katean berriz erabil daitekeen ondarea izan daitekeela. Aldiz,errausketarekin errekurtso honen berrerabilera apurtu egiten da eta errauts kutsakor, hondakin ezegon-kor eta atmosferara isuritako toxina bihurtzen da. Hondakin hau ez desagertzen, bilakatu egiten da. Erre-kurtso honi beraz, atarramentua atera beharko genioke. Baina, horretarako herritarren laguntza etakontzientzia behar da kudeaketa parte hartzaile baten bidez; finean politika egiteko modu berri bat. Ho-nakoa, ez da UPN eta PSNren gustukoa, herritarrek arazoei aurre egitea eta jendarteak parte hartzea ezzaie batere gustatzen.

12.6. Parke Flubiala

skualdeko ibaien bideak birgaitzeko helburuarekin, eta duten balio naturala eskuratzeko asmoarekin,2.000 urtean Iruñerriko Parke Flubialaren Partzuergoa eratu zen. Erakunde honek osaketa udalekegiten zuten, Nafarroako Gobernua eta NILSA sozietate publikoarekin batera. Hiru urte beranduago

inauguratu zen parkea.

2003tik 2006 arte Partzuergoak kudeatu zuen, obra osagarriak burutu zituen eta azpiegiturak konponduere bai. Hogei bat olgeta leku sortu ziren eta hiri altzariekin hornitu ziren 22 kilometro luzeko ibilbideanbarrena. Ultzama, Arga eta Elortz ibaien artean doazen ibilguak osatzen dute ibilbide hau.

2006an baina, uraren ziklo integralarekin bat etorriko zen ikusmolde bat bilatzearren, Partzuergoak ku-deaketaren esleipena IMari egin zion. 2007an hasi zen esleitzaile berrien lana eta ekinbideen finantziazioaeta parkearen kudeaketa Nafarroako Gobernua, Udalak eta NILSAri zegokion.

2010ean, PSIS onartu zen eta parkea handitu egin zen. 70 kilometro gehiagoan luzatu zen; 24 km be-rreskuratu egin ziren, 46 km berri sortu ziren. Hasierako 22 km horietatik azkenean 103 km lortu ziren.Egun parkea osatzen duten herri eta ibarrak dira: Ezkabarte, Olaibar, Odieta, Esteribar, Etxauri, Arangureneta Egueseko ibarrak, Galar eta Oltzako zendeak eta Iruñea, Zizur Nagusia, Barañain, Burlata, Atarrabia,Beriain, Noain eta Uharteko herriak.

Parkearen handitze proiektua IMak kudeatuko du, 12 milioi €ko aurrekontua izango du eta IngurumenMinisterioak finantzatuko du osoki. Egin beharreko lanen artean daude bertako zenbait erdi aroko zu-biren zahar berritzea, bide natural eta berdeen elkartzeak egitea. Azken bide hauen artean daude, Do-nejakue bidea Frantziatik heldu dena (Orreaga) eta Baztandik heldu dena, Plazaolako bide berdea, etaIratikoa. Horrez guztiaz gain, inguru flubialaren ingu-rumen baldintzak hobetzea proposatuko da eta neu-rri zuzentzaileak ezarriko.

IMak egindako ekinbideetan azken 3 urteetan, Atarra-biako San Andres errota Atarrabian berritu izana az-pimarratu beharko dugu. Azken hau, 919.726 € kostada eta helburua eraikina berreskuratzea izan da be-tiere olgetarako leku moduan.

Egun, parke flubialaren bidea hiritarrek aski ezagutzendute eskualdean; olgetarako eta lasaitzeko leku ezin-hobea eskaintzen du. Baina, oraindik ere egindakolana errekonozituta ere konpondu beharreko hutsakditu. Azpimarragarrienen artean eta errazenak ere bai

Irag

ana

azte

rtu

z, o

rain

a u

lert

u, e

tork

izu

na

mar

razt

u

E

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 9

Page 10: Iruñerria

110

esaterako hiri altzairu gehiago jartzea komeniko litzateke.Erabiltzai-leen kexa asko, iturri gutxi egotea da, komun publikoak, eta argiztapeneskasa.

Parke flubialaren sorrerako helburuen artean zegoen, ibaiaren bideazaindu eta berriztatzea. Baina parkea inguratzen duten ibaiaren bideanzenbait berriztatze lanek ez dituzte errespetatu ingurumen baldintzagutxienekoak, bideen zainketa arriskuan jartzeraino kasu batzuetaneta beste batzuetan moldatu ere egin dute bidea. Parkea egin ondotikizan dira horrelako ekinbide batzuk, sorrerako filosofiarekin talka egi-nez.

Ez dira inundazio eremuak errespetatu, bertan eraiki ere egin da. Ho-rrek eragin duena izan da beste lan batzuk egin behar izatea ibaiarenuraldetzea gertatzen denetarako. Mota bidezko mugak ezarri dira ba-tzuetan, hesiak edota ibaia bazterrera bidali da porlanezko hormenbidez, eraldaketa suposatu du ibaiaren bidean eta zaila izanen da le-hengoa berreskuratzea, kasu batzuetan ezinezkoa.

Eremu batzuetan ibaiaren bidean eraldaketak izan dira harremanik ez zutenak bertako landareriarenhazkuntza naturalarekin. Ibai bazterreko landaredia os espezifikoa da eta 3 egiteko ditu: bertako faunagordetzea, ibai bazterrez urradurak ekiditea eta uraren abiadura moteltzea. Egin diren lan batzuek ibaibazterretako landaredia kaltetu dute, eta bertakoak ez diren beste espezie batzuk jarri dira aurrekoenlekuan edota zenbait kasutan, ibaiaren ibilbidea biluzik utzi da.

Parke flubiala eskualderako eremu pribilegiatua da. Bertan ibili ohi den jende kopurua horren adierazgarrida. Baina beharrezkoa da egiten diren lan guztietan ingurumen arauekin bat egitea, ibaiaren ibilbideakzartatu gabe egitea lanak. Egun ezin dezakegu horrelakorik esan, ezin esan dezakegu gauzak horrelaegin direnik beti. Ikusmolde okerra daukagu, uste baitugu eremu natural guztiak geure beharretara egokiditzakegula, nahiz eta berezko izaera aldatu behar izan. Edozein ekinbidek oinarrian izan behar du ere-mua ez eraldatzea, ezin baitugu gizakion gustura bihurtu nahi dugun hori guztia.

12.7. Ezkaba Mendia

ruñerria geografikoki lautada batean kokatua dago eta lau aldeetan mendiak ditu. Haien artean duguEzkaba mendia, herritarrok gehien bisitatzen duguna eskualdean duen bereziki gertutasunagatik.

Eskualdearen garapen urbanoak gure ingurua metropoli bilakatu du, inguruko herri askoren mugak ze-harkatuz, dimentsio handiko hiri eremu handi bat sortuz. Bilakaera honen ondotik, eremu natural irekiakmantentzea ezinbestekoa izan da, hiriaren zama arintzegatik bada ere. Parke eta lorategi irekiak geurenaturguneen zati bat dira. Azken hauen helburua olgeta da eta naturarekin harreman zuzena eduki ahalizatea, autorik hartu beharrik gabe, hiriaren birikak izatea dute helburu nagusi.

Baina, Iruñerriak abantaila bat du; bere inguruan naturgune handiakditu eta oso hurbil gainera. Hiriak ere bertan berdegune nahikotxo ba-ditu eta horrek guztiak egiten du hiria bizitzeko leku atsegina izatea.Taxoareko mendilerroa, Alaitz, Erreniega, Sarvil edota Ezkaba mendiageure aberastasuna da naturguneen aldetik.

Eremu hauek betetzen duten funtzioa handia izan arren, zainketa etamantenua ez da instituzioek lehenetsi izan duten lana, horren adibidegarbia da Ezkaba mendia. Eremu utzia ingurugiroa zartatuz egin direnekinbide askorengatik; hala nola, zabortegiak ezartzea, harrobiak,errepideak, basoaren plangintza falta, sua, etab. Naturgune ederhonen potentziala urritu egin dute.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ule

rtu, e

torkizu

na m

arraztu

I

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 10

Page 11: Iruñerria

111

Ezkaba mendiaren errekuperazioa berdegune moduan, herri askorenegin beharretan dago azken urte hauetan, azkenean badirudi helburuhori lortzeko apustua benetakoa dela. 948 hektarea ditu eremuhonek, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Juslapeña, Iruñeaeta Atarrabiako herrien eremua da. Horregatik behar du eremu honekzainketak horien guztien kotsentsua eta babesa. IMa izan da proiektuhonen bultzatzailea eta herrien baimenarekin PSIS baten idazketa hasida eskualdeko eremu hau zaintzeko.

Egin beharreko lana handia da, urtetan egin izan diren gauza makurrakkontuan izanda. Egin beharreko lanak askotarikoak dira, naturgunea-ren berreskurapenetik hasi eta bertan dauden instalakuntza ezberdi-nen gainean egin beharreko lan zuzenetara. Baina, ezin ahantzdezakegu eremu handi honetan kokatua dagoela Ezkabako Gotorle-kua, Nafarroako azken urteetako historiaren gertakizun lazgarrienenlekuko mutua izan dena. Arrazoi honengatik, parke naturalaren sorre-ran, elementu hau egin beharreko lanen baitan hartu behar da kon-tuan eta hein horretan, izan duen zama historikoa aintzat hartuz eginbeharrekoari ekin.

IMaren proiektua naturgunearen berreskurapenean kokatzen da ge-hienean. Bidezidorren eta egun dauden bideen konponketa lanak ja-sotzen dira esaterako. Landareriaren berreskurapena eta bertaraailegatzeko bideen hobekuntza. Gotorlekuaren berreskurapen etamantentze lanak, memorian jasoak daude baina zeinen erabilpen iza-nen duen zehaztu gabe, ahaztu ezin den zerbait noski, ekinbideenplanean kontuan izan beharrekoa baita hori eta oso gainera; gero eto-rriko diren lanak baldintza baitezake orain erabakitzen denak.

Egun Ezkabako Gotorlekua, kultur ondasun moduan izendatua dagoeta Defentsa Ministerioaren jabetzakoa da. Senatuak Nafar Gobernuarizesioa egitea onartu zuen, baina UPN zesio hori jasotzearen kontraagertu da. Eman duten arrazoia izan da, bere zaharberritzea garestie-gia izanen dela eta ezin dutela bere gain hartu eta are gutxiago me-moria historikoa gorde dezakeen zerbaiterako erabil daitekeenik.

Egin beharreko lanak ez dira errazak, oso zartatua dago dena eta Ez-kaba mendiak dituen ohiko mehatxuek eragin zuzena dute gainera(eraikinak oraindik Ezkabako magalean ari baitira oraindik ere egiten).Garrantzizkoena da mendiaren aurka egin daitezkeen ekinbide bor-titzak geldiaraztea, egin beharreko lanek ez dezatela berebiziko alda-ketarik suposatu. Lanak egin behar dira, baina beti mantentzeirizpideei eutsiz.

Mendiaren berreskurapenak parke natural moduan, zenbait zailtasungainditu beharko ditu guztiok gozatu nahi badugu bertan. Helburuajendetzak saihestea izan beharko du. Ongi pentsatu behar da nola ai-legatzeko erraztasunak ematen, bai inguruetara eta bai bertara ere,mendira hain zuzen ere. Oinezkoen bideak ongi planifikatu behar diraeta baita ibilgailuenak ere; bai herrietara eta bai parkera bertarako sarrera. Ingurugiroa errespetatukoduen bideen plangintza eratu behar da, eta orohar ahal den neurrian ibilgailuen sarrera debekatu. Lan-dareriaren eta faunaren berreskurapenerako irizpide argiak finkatu behar dira, basogintza lanak ongi fin-katu eta oro har bertako faunak izan ditzakeen ohiko arriskuak ahal den neurrian gutxitu. Bidezidor etaohiko bideen berreskurapena eta garbitzea bermatu behar da, seinaleak jarriz eta hiri altzairuak kokatuz.Txirrindulentzat bideren bat ireki beharko litzateke oinezko ibilbideak ere kokatu. Kirol, jendarte edokultur ekintza ezberdinetarako prestatu beharko litzateke. Eta batez ere Gotorlekua bertan dagoela kon-tuan izanda gauzatu proiektua.

Irag

ana

azte

rtu

z, o

rain

a u

lert

u, e

tork

izu

na

mar

razt

u

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 11

Page 12: Iruñerria

Mendiaren antzinako egoera berreskuratzeak ia ezinez-koa dirudi. Baina, horrek ez du esan nahi egun daudenekosistemak ezin daitezkeenik mantendu. Olgetarakonatur eremu moduan sailkatua egoteko beharrezko legebermeak izan beharko ditu etorkizunean egun lortu nahidena hankaz gora ez botatzeko. Gainera, mantenu etahobetzeko neurriak ere jaso beharko lirateke. Ezkabamendia belaunaldiz belaunaldi jaso dugun altxor prezia-tua da eta ez dugu jakin izan zaintzen, aitzitik, garaizgaude gauzak beste modu batean egiten hasteko etamendia eskualdeko hiritarrek goza dezakegun eremubihur dadin.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ule

rtu, e

torkizu

na m

arraztu

12. IRUÑERRIA(Oraina ulertu)

enbait zerbitzu partekatzea ezinbestekoa da, bestela egingo balitz azpiegiturak eta bitartekoak bi-koiztu egin beharko genituzkeelako eskualdeko herri ezberdinetan. Horrek gastua handitzea ekarrikoluke eta askotan ezin izanen litzaieke gastuei aurre egin.

Egun, IMak herriek aitortutako eskumenak ditu hondakinen kudeaketa zerbitzurako, Hiribarneko garraioaeta taxietarako, uraren ziklo integrala eta laster batean Ezkabako parkerako. Begibistakoa da IMa bezalakoerakunde baten beharra, baina modu ezberdinak daude eginbehar hau burutzeko eta sinisteko egunduen kudeaketa modua ez dela egokiena. Egun dagoen kudeaketa ereduaren arabera arrisku bat izan badago. Partekatzen diren zerbitzu guztien-gatik udalek zenbait eskumen aitortzerakoan mankomunitateari, botere maila bat ere galtzen dute.Hauxe bera ikus dezakegu Iman bere araudia bera praktikan jartzen denean, gero eta zentralizazio han-diagoa gertatzean udalen kaltetan izan ohi da. Arrazoi hau izanagatik, ezin esan dezakegu zerbitzuakpartekatzeak boterea zentralizatzea esan nahi duenik. Bai esan dezakegu ordea, nola egiten den araberagerta daitekeela eta hori ari da gertatzen hain zuzen ere IMan.

IMaren ordezkaritza eredua eta kudeaketarako organoek (bertako batzarraren ordezkaritza herriak dituenbiztanle kopuruaren araberakoa da), mankomunitatea osatzen duten udalerrien interesak babestuz,kontsensu bidezko akordioak bideratu beharko lituzkete. Baina hau ez da gertatzen, herrietako ordez-kariek osatutako biltzar bat osatu ordez, alderdi politikoek osatutako eremu bat bihurtu delako. Bertan,udalen interesak gorde beharrean alderdi politikoen interesen alde egiten da. Herri baten erabakia urtuegiten da, alderdi politikoen interesen putzuan. Hain da horrela kontua, ezen zenbait erabaki herritarreizuzenean dagozkienak, prezioak eta tasak izan daitezkeen moduan, udalei ez jakinarazi eta ez adostuegiten zaizkiela.

Z

112

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 12

Page 13: Iruñerria

113

ainera, UPN eta PSNk duten boterea, independienteek emandakolaguntza izugarriari esker eta gehiengoen legeak ematen dienboterearekin, lasai esan dezakegu gutxi batzuk ari direla eraba-

kitzen garrantzia handiko auzien inguruan.

IMa Nafarroako zerbitzu publikoak eskaintzen dituen hirugarren ad-ministraziorik handiena da. Eremu pribatuko enpresentzat mankomu-nitatea beraz, gozoki eder bat da haiek kudeatuko bailukete, zerbitzuakhaiek eskainiko bailituzkete. Bultzadizo hau bere eragina lortzen arida, azken urteetan UPN eta PSN gero eta gehiagotan ari baitira zer-bitzu askoren pribatizazioa. Garraioaren kudeaketa pribatizatuta dago,hondakinen jasotzea ere bai eta laster batean Gongorako CTRUaSCPSAk kudeatzen duena, esku pribatuetan dagoen erraustegi batekkudeatuko du. Uraren ziklo integralean kontadoreen irakurketarenmoduko lanak esku pribatuetan daude edo artapena ere pribatizatutadago. Ur sarearen mantenurako igeltseritza lan batzuk pribatuak dirajada eta zer esan parke flubialaren mantenuaz edo taxi zerbitzuaz.Deuseztatze prozesu batean murgilduta gaude UPN, PSN eta inde-pendienteek bideratu dute gainera. SCPSAren lan hitzarmenaren blo-keoa, soldaten eta pentsio planen murrizketa mehatxuak edo deialdi berrien blokeoak , zuzenbidehonetan hartutako azken erabakiak dira.

Administrazioak bere zerbitzuak ahalik eta kalitate handienarekin eskaintzeko betebehar morala dauka,baina azken urteetan UPN eta PSNk, ikusi dugunez, irizpide ekonomikoei baino ez diete begiratzen, hi-ritarren ongizatea askotan bigarren mailan utziz.

Iruñerriak, metropolizazio prozesu batean sartuta dagoenak, erronka berriak ditu etorkizunerako begienaurrean. Garapen urbanistikoen izenena, udalerri askoren mugak gainditu egin dira. Askotan batzuekberen izatea planoen marretan baino ez dute ikusi, fisikoki lekuak etxeek jan baitituzte. Horrekin, geroeta gehiago dira zerbitzu partekatu gehiago eskatzen dituzten ahotsak eta baita kudeaketarako erakundegehiago ere. Batzuek IMak apustu honi aurre egin behar diola uste dute.

Azkenean, alderdi hauek baloratu gabe egia da, bideari ekiteko behar diren arrazoiak izan badirela. Adi-bidez, eskualdeko herrien bizirauteko egiten diren ekinbide urbanistikoak. Honek koordinazio beharrakareagotu egiten ditu. Egun esaterako herri bakoitzak ditu eraikuntzarako arautegiak eta askotan elkarzapaltzen dute udalek auzi honetan, gaur edo bihar irizpideak bateratu beharra esan nahi du honek.Egun ez dago zentzu honetan plangintza orokorrik eta beharra ikusten da.

Planifikazioa eta ondotik egiten den garapen urbanistikoa udalerri askoren diru sarrera izan da eta orain-dik ere bada. Baina orain ez da gauza asko geratzen garatzeko, baliabide ekonomikoak zalantzan daudehein horretan eta baita udalek etorkizunean ematen ahalko dituzten zerbitzuak ere. Eta hementxe sartugara berriz ere eztabaidaren muinean, zerbitzuak mankomunatzearen eztabaidan, izan ere, baliabideakerrentagarri bihurtu eta gastu publikoak murriztu behar honetan zerbitzuak zalantzan jartzen ari baitira.

Arrazoia izanik ere zerbitzuak partekatzeak udalei gastuak murriztea ekartzen diela, ezin dugu ahaztulehen aipatu dugun arriskua zein den, udalek boterea galtzea eta erabakien zentralizatze handiagoa.

Honengatik guztiarengatik, Iruñerrian gertatzear dagoen eztabaida baterako prestatu behar dugu, kontrolzuzenagoa lortzearren zenbait sektorek dituzten tentazioen aurrean alternatiba bat eskaini beharreangaude geure oinarriak defendatuz. Eskuinak beti egin ohi duen moduan darabil orain ere asmoa.

Udalerrien autonomiaren aldeko defentsa egin behar dugu eta hiritarren parte hartzea izan behar dutegeure oinarriak. Aginte politikoaren zentralizazioak ez du zertan kudeaketa hobe bat bermatu eta insti-tuzioak hiritarrengandik izan dezakeen gertutasuna da auzi politikoetan giltzarria.

Beharrezkoa da udalerrien arteko lehia eskema puskatzea baliotzat duen aberastasunaren gainean, ekin-bideak udalen arteko elkartasunean oinarritu beharko luke. Bizirautea (edo aberastasuna) ziurtatzekodinamika apurtu egin beharko litzateke bakoitza bere baliabideekin moldatuz, eskualdearen erabaki oro-korrei begira egon beharrean, izan etxebizitzen eraikuntza, industrialde edo merkatalgune handiak.

Irag

ana

azte

rtu

z, o

rain

a u

lert

u, e

tork

izu

na

mar

razt

u

G

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 13

Page 14: Iruñerria

114

Zerbitzu eta instalazioen sarrera eta erabileran berdintasuna ez da mugatu behar muga administratiboakdaudela eta. Zerbitzu eta kosteak partekatzera jo beharko litzateke, aldi berean erabilera komuneko ere-muak sortuz.

skualdearen garapena jasangarritasun eta autosufizientzia irizpideen baitan kokatu beharko litzateke.Eskualdean dauden baliabideak eraginkortasun handiagoarekin kudea daitezke azpiegiturak bikoiztugabe edo berauek mugarik gabe erabili ahal izanda.

Iragan

a aztertu

z, orain

a ule

rtu, e

torkizu

na m

arraztu

E

12atala:Maquetación 1 19/03/11 16:09 Página 14