iritzi artikulua

2

Click here to load reader

Upload: emakumeok-auzoa-marrazten

Post on 02-Oct-2014

638 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: iritzi artikulua

Gaur egun, hirien garapena funtzioen antolaketa txukun, argi eta garbi batean oinarritzen da.

Gizartearen hazkundeari erantzuten dion hirigintza sisteman. Lurzoruak funtzio ezberdinetako

gunetan banatzen duen sistema:

Pribatutasuna eta atsedenaldiari erantzuten dioten etxebizitza blokeak. Isiltasuna eta

baretasuna eskaintzen diguten guneak.

Erosketak egiten ditugun bitartean aisialdi guneak izan ditzaketen merkatal zentroak. Gure

seme-alabak galdu edo busti ezingo diren espazio seguru eta itxiak.

Hau bai lasaitasuna!

Unibertsitate-gunetan barne, gizartetik at, gazteen ezinegonak, eragotzi gabe, gauzatzen duten

espazio urrutiratuak.

Kutsadura gure bizi espazioetatik urrundu egiten dugu. Lantokiak berdez inguraturik parke

teknologikotan bilakatzen ditugu.

Hau bai bizigarritasuna!

Funtzio guzti hauek lurzoru gune ezberdinetan argi banandurik. Haien arteko komunikazioen

beharrei, gaur egungo gizartearen abiadurari, erantzuten dieten azpiegiturak ezinbestekoak

bihurtzen dira.

Hau bai azkartasuna!

Hirigintza sistema honek emankortasunari eta ekonomiari erantzuten dio, baina … zer

ahazten zaigu?

Page 2: iritzi artikulua

Funtzioen banaketa honek gizon, heldu, langile eta auto baten jabeari erantzuten dio. Baina

hirian badaude beste kolektibo batzuk sistemak ahazten dituenak.

Ezaugarri hauek betetzen ez duten pertsonei, horrelako banaketek menpekotasuna

sortarazten die. Hirian zehar haien eguneroko bizitzan zailtasun ezberdinekin aurkitzen

direlarik. Askotan beste pertsona baten zaintzaren beharra sortzen da.

Zaintzak eta etxeko lanak ez daukate inongo garrantzirik gaurko ekonomian. Funtzioen

banaketak ez du laguntzen lan hauek egiterako orduan.

Emakumeak, gehienetan, bolondres, lan hauek garatzen ditu, haren denboran murrizketak

eraginez.

Ataza guzti hauek gizarte mailan elkar banatu behar ditugu, komunitate ehun zurrun bat

sortaraziz. Honetarako auzokideen arteko elkarbizitza ezinbestekoa ikusten dugu.

Zer egin behar da auzokideen elkarbizitza garatzeko (gehiago ez izorratzeko)?

Eskala txikiko merkatalgoa sustatu, auzoko azpiegitura sarea indartu (kulturalak, zaintza

ahalbideratzen duten ekipamenduak, …), eguneroko eginkizun anitzei erantzuten dion garraio

publikoa areagotu, auzoko taldeek sortzen dituzten ekimenak bultzatu, historian existitu den

auzolana kontutan hartu, …

Azken finean, elkarbizitza sortzeko, bertakoak sentitu behar gara. Auzoaren sorkuntza

prozesuan parte hartzean espazio honen parte gara, gureganatzen dugu. Honetarako hirigintza

egiteko eskala txikitu behar dugu eta parte-hartze sistema errealak planteatu behar ditugu,

non, erabakiak, herritar guztien artean hartuko ditugun.

Idei hau garatzeko emakumeok auzoa marrazten proiektua aurkeztu genuen. Momentuz hiru

auzoei eskaini diegu:

Honen bitartez, Iralabarri eta Uribarriko emakumeen diagnosia daukagu eta Otxarkoagan

otsailaren 2an gauzatuko dugu. Diagnosi honen bitartez, ekimen baten jarduera adostu

genuen, ikusitako arazoak auzo osoari plazaratzeko:

Iralabarrin garraio publikoaren inguruko ekimena gauzatu genuen ekainean eta Uribarrin

urtarrilean, segurtasunaren ingurukoa.

Tailer hauek burutzeko auzo elkarteen elkarlanaz gain auzoko talde ezberdinen kolaborazioa izan dugu, eta parte hartu zuten emakumeek ere ezin ditugu ahaztu. Honengatik gure esker anitzak zuentzako. Zuek zaretelako auzoari bizitza ematen dioten ezinbesteko kolektiboak.

DnonA2-ko Aitziber Virgel Mendoza

a2ak-ko Gaizka Mendez Alonso