irati bardintasuna

2
BARDINTASUNA Nik ez dakit neska -mutiloi zergatik desberdintzen deuskuen. Azken finean, denak garelako berdinak sexutik aparte. Neskak jantzietan, prakatan, kamisetetan, gonetan eta batez ere apaingarrietan pilabat arduratzen gara, baita markadun erropetan, hau da horri inportantzia asko ematen deutsagu normalean. Alderantziz mutilak gutxiago arduratzen dira gauza horreetan. Baina badagoz mutil batzuk ere, markadun arropak eta apaingarriekaz asko arduratzen diranak eta beste neska batzuk, ez deutsiena axola. Jostailutan ere, neskek barbiak eta muinekak erabilten dabez, mutilak, kotxeak eta super- heroiak erabilten dabezenean. Gizarte honetan, neskoi mutilen gauzak gustatzen bajakuz, marimutila zarala esan gura dau, eta mutil bati nesken gauzak gustatzen bajakoz, marineska zarala. Kolorearen arabera, asko desbardintzen gaitue, nesken kolorea arrosa dela esaten dabe eta mutilena urdina. Umeak txikiak diranean ere, normalean neskak arrosaz jansten dira eta mutilak urdinaz. Zergaitik ez da berde kolorea neskena eta grisa mutilena? Nire ustez, neska-mutiloi desberdintzea antzinatik ere badator. Mutilak, mutilen eskoletara joaten ziralako, eta neskak etxean egoten ziralako lanean. Aintzinan, gizonak askoz hobeto bizitzen ziran. Mutilak tabernetan dirua gastatzen ibiltzen ziran bitartean, neskak etxeko beharrak egiten ibiltzen ziran. Ikasteko orduan ere, neskek ez eben eukitzen erarik eskolara joateko eta alderantziz mutilak, eskolara joaten zira, kulturaren arabera. Zergatik ez doguz kirol bardinak egiten? Zergatik neskak normalean gimnasia- erritmikoa eta mutilak futbola egiten dabe? Nik ez dakit, badagoz neskak futbolera jokatzen dabenak eta mutilak gimnasia-erritmikoa egiten dabenak. Badagoz ere, mutilak neskak baino hobeto egiten dauana gimnasia-erritmikoa!

Upload: irati03

Post on 22-Jul-2015

221 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Irati  bardintasuna

BARDINTASUNANik ez dakit neska -mutiloi zergatik desberdintzen deuskuen. Azken finean, denak garelako berdinak sexutik aparte.

Neskak jantzietan, prakatan, kamisetetan, gonetan eta batez ere apaingarrietan pilabat arduratzen gara, baita markadun erropetan, hau da horri inportantzia asko ematen deutsagu normalean. Alderantziz mutilak gutxiago arduratzen dira gauza horreetan. Baina badagoz mutil batzuk ere, markadun arropak eta apaingarriekaz asko arduratzen diranak eta beste neska batzuk, ez deutsiena axola.

Jostailutan ere, neskek barbiak eta muinekak erabilten dabez, mutilak, kotxeak eta super-heroiak erabilten dabezenean. Gizarte honetan, neskoi mutilen gauzak gustatzen bajakuz, marimutila zarala esan gura dau, eta mutil bati nesken gauzak gustatzen bajakoz, marineska zarala.

Kolorearen arabera, asko desbardintzen gaitue, nesken kolorea arrosa dela esaten dabe eta mutilena urdina. Umeak txikiak diranean ere, normalean neskak arrosaz jansten dira eta mutilak urdinaz. Zergaitik ez da berde kolorea neskena eta grisa mutilena?

Nire ustez, neska-mutiloi desberdintzea antzinatik ere badator. Mutilak, mutilen eskoletara joaten ziralako, eta neskak etxean egoten ziralako lanean. Aintzinan, gizonak askoz hobeto bizitzen ziran. Mutilak tabernetan dirua gastatzen ibiltzen ziran bitartean, neskak etxeko beharrak egiten ibiltzen ziran. Ikasteko orduan ere, neskek ez eben eukitzen erarik eskolara joateko eta alderantziz mutilak, eskolara joaten zira, kulturaren arabera.

Zergatik ez doguz kirol bardinak egiten? Zergatik neskak normalean gimnasia-erritmikoa eta mutilak futbola egiten dabe? Nik ez dakit, badagoz neskak futbolera jokatzen dabenak eta mutilak gimnasia-erritmikoa egiten dabenak. Badagoz ere, mutilak neskak baino hobeto egiten dauana gimnasia-erritmikoa!

Page 2: Irati  bardintasuna

Hori bai, mutilei milioiak ematen deutziez futbolean euren soldatan eta neskei zergatik ez, kirol bardina badan?

Oso harrigarria da ere, neskei izen batzuk jartzea eta mutilei beste batzuk. Nesken izenak normalean, Olatz, Ane, Nahia, Irati, Leire... izaten dira eta mutilenak, Jon, Mikel, Asier, Andoni, Ibai, Ibon... Badagoz izen batzuk ere, mutil-neskenak dirala adibidez Amets.

Gure etxeetan ere, gizonek gidatzen dabe kotxea, zergatik? Gaur egun badagoz ere emakumeak gidatzen dabenak, baina normalean familia batean, gizonek gidatzen dabe.

Ume bat jaiotzean, izenetik aparte zergatik jartzen da aitaren abizena lehenengo? Zergatik ez amarena? Orain, badagoz ume eta heldu batzuk, lehenengo abizena amarenak dutenak, baina jendea amarena hasi aurretik ipintzen, zergatik izaten zen aitarena lehenengo? Ohitura bat zelako? Beharbada bai.

Urteak pasatu eta aldaketa asko izan doguz gizartean neskak eta mutilen artean. Horregatik gaur egun, neskek posibilitate gehiago daukie gizonezkoen gauzak egiteko.

EGILEA: IRATI AGIRRE