irati bardintasuna

2
BARDINTASUNA Nik ez dakit neska -mutiloi zergaitik desbardintzen deuskuen. Azken finean, denak garalako bardinak sexutik aparte. Neskak jantzietan, prakatan, kamisetetan, gonetan eta batez ere apaingarrietan pilabat arduratzen gara, baita markadun erropetan, hau da horri inportantzia asko ematen deutsagu normalean. Alderantziz mutilak gutxiago arduratzen dira gauza horreetan. Baina badagoz mutil batzuk ere, markadun erropak eta apingarriekaz asko arduratzen diranak eta beste neska batzuk, ez deutsiena azola. Jostailutan ere, neskek barbiak eta muinekak erabilten dabez, mutilak, kotxeak eta superheroeak erabilten dabezenean. Gizarte honetan, neskoi mutilen gauzak gustatzen bajakuz, marimutila zarala esan gura dau, eta mutil bati nesken gauzak gustatzen bajakoz, marineska zarala. Kolorearen arabera, asko desbardintzen gaitue, nesken kolorea arrosa dela esaten dabe eta mutilena urdina. Umeak txikiak diranean ere, normalean neskak arrosaz jansten dira eta mutilak urdinaz. Zergaitik ez da berde kolorea neskena eta grisa mutilena? Nire ustez, neska-mutiloi desbardintzea aintzinatik ere badator. Mutilak, mutilen eskoletara joaten ziralako, eta neskak etxean egoten ziralako lanean. Aintzinan, gizonak askoz hobeto bizitzen ziran. Mutilak tabernetan dirua gastatzen ibilten ziran bitartean, neskak etxeko beharrak egiten ibilten ziran. Zergaitik ez doguz kirol bardinak egiten? Zergatik neskak normalean jimnasia- erritmikoa eta mutilak futbola egiten dabe? Nik ez dakit, badagoz neskak futbolera jokatzen dabenak eta mutilak gimnasia-erritmikoa egiten dabenak. Badagoz ere, mutilak neskak baino obeto egiten dauana gimnasia-erritmikoa! Hori bai, mutilei milioiak ematen deutziez futbolean euren soldatan eta neskei

Upload: irati03

Post on 22-Jul-2015

119 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Irati  bardintasuna

BARDINTASUNANik ez dakit neska -mutiloi zergaitik desbardintzen deuskuen. Azken finean, denak garalako bardinak sexutik aparte.

Neskak jantzietan, prakatan, kamisetetan, gonetan eta batez ere apaingarrietan pilabat arduratzen gara, baita markadun erropetan, hau da horri inportantzia asko ematen deutsagu normalean. Alderantziz mutilak gutxiago arduratzen dira gauza horreetan. Baina badagoz mutil batzuk ere, markadun erropak eta apingarriekaz asko arduratzen diranak eta beste neska batzuk, ez deutsiena azola.

Jostailutan ere, neskek barbiak eta muinekak erabilten dabez, mutilak, kotxeak eta superheroeak erabilten dabezenean. Gizarte honetan, neskoi mutilen gauzak gustatzen bajakuz, marimutila zarala esan gura dau, eta mutil bati nesken gauzak gustatzen bajakoz, marineska zarala.

Kolorearen arabera, asko desbardintzen gaitue, nesken kolorea arrosa dela esaten dabe eta mutilena urdina. Umeak txikiak diranean ere, normalean neskak arrosaz jansten dira eta mutilak urdinaz. Zergaitik ez da berde kolorea neskena eta grisa mutilena?

Nire ustez, neska-mutiloi desbardintzea aintzinatik ere badator. Mutilak, mutilen eskoletara joaten ziralako, eta neskak etxean egoten ziralako lanean. Aintzinan, gizonak askoz hobeto bizitzen ziran. Mutilak tabernetan dirua gastatzen ibilten ziran bitartean, neskak etxeko beharrak egiten ibilten ziran.

Zergaitik ez doguz kirol bardinak egiten? Zergatik neskak normalean jimnasia-erritmikoa eta mutilak futbola egiten dabe? Nik ez dakit, badagoz neskak futbolera jokatzen dabenak eta mutilak gimnasia-erritmikoa egiten dabenak. Badagoz ere, mutilak neskak baino obeto egiten dauana gimnasia-erritmikoa! Hori bai, mutilei milioiak ematen deutziez futbolean euren soldatan eta neskei

Page 2: Irati  bardintasuna

zegaitik ez, kirol bardina badan?

Oso harrigarria da ere, neskei izen batzuk jartzea eta muliei beste batzuk. Nesken izenak normalean, Olatz, Ane, Nahia, Irati, Leire... izaten dira eta mutilenak, Jon, Mikel, Asier, Andoni, Ibai, Ibon... Badagoz izen batzuk ere, mutil-neskenak dirala adibidez Amets.

Gure etxeetan ere, gizonek gidatzen dabe kotxea, zergaitik? Gaur egun badagoz ere emakumeak gidatzen dabenak, baina normalean familia batean, gizonek gidatzen dabe.

Ume bat jaiotzean, izenetik aparte zergaitik jartzen da aitaren abizena lehenengo? Zergaitik ez amana? Orain, badagoz ume eta heldu batzuk, lehenengo abizena amarenak dutenak, baina jendea amarena asi aurretik ipintzen, zergaitik izaten zen aiatarena lehenengo? Oitura bat zelako? Beharbada bai.

EGILEA: IRATI AGIRRE