irakurketa-aprender a buscar

7
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) Gaur egun, garrantzitsua da informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea honako hiru arrazoiengatik: - Interneteko sarean edozein gairi buruzko informazio mordoa ageri delako eta honen bolumena etengabe haziz doalako. - Pertsona oro gai izan dadin era autonomo batean premiazko informazioarekin jarduteko. - Interneten ageri den informazioa beste medio batzuetan dagoenarekin alderatuz, ezaugarri ezberdinetakoa delako. Ezaugarri hauen artean, esklusibotasuna eta berehalakotasuna dira nagusi. 2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado hipermedia” bezala? 1 IZENA: Jokin Uribeetxeberria eta Oihan Vitoria

Upload: oihan-vitoria

Post on 23-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Informazio-konpetentziak materian, “Aprender a buscar” irakurketari buruz erantzundako galdetegia.

TRANSCRIPT

Page 1: Irakurketa-Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó.

Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena

egin eta esteka txertatu.

1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen

ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)

Gaur egun, garrantzitsua da informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen

ondo jakitea honako hiru arrazoiengatik:

- Interneteko sarean edozein gairi buruzko informazio mordoa ageri delako

eta honen bolumena etengabe haziz doalako.

- Pertsona oro gai izan dadin era autonomo batean premiazko

informazioarekin jarduteko.

- Interneten ageri den informazioa beste medio batzuetan dagoenarekin

alderatuz, ezaugarri ezberdinetakoa delako. Ezaugarri hauen artean,

esklusibotasuna eta berehalakotasuna dira nagusi.

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet

“hipermercado hipermedia” bezala?

- Erabiltzaileak informazio batetik bestera salto egiteari euskarri hipertestual

deritzogu, beti ere modu garden eta sinplean. Hau da, guztia lotuta dago

enlazeekin beste textu, argazki, soinu, mapa eta bideoetara.

- Internet “hipermercado hipermedia” gisa definitzen da, izan ere, beranduago

kontsumituko ditugun produktu sortak gordetzen ditugu.

1

IZENA: Jokin Uribeetxeberria eta Oihan Vitoria

Page 2: Irakurketa-Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da

arrisku handiena?

- Gure ustez, egileak aipatzen dituen interneteko arriskuen alorrean,

informazioaren antolamendu sistemakoaren faltak, desoreka sortzen

duela kantitate eta garapen mailaren artean.

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko

faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?

- Bilaketa bat burutzerakoan topaturiko betekizun eta mugak.

- Erabiltzaileak gauzatzen dituen ezaugarri propioak.

- Mugitu beharreko bilaketaren ingurunea.

- Internet erabiltzea modu planifikatuan.

- Bilaketa bat burutzeko milaka era daude. Esan beharra dago ez dela

berdina bilaketa bat era sinplean burutzea edota berau bilaketa prozesu

bat jarraituz egitea. Bigarren aukera aplikatuz gero, informazio ona

topatzea ziurragoa da.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a término un proceso de

planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede

compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?

2

Page 3: Irakurketa-Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da.

Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure

ustez zergatik egiten dituzun.

Bilaketa bat era desegoki batean egiterakoan hauek dira maiz egiten ditugun

jarduerak:

- Hitz klabeen aldez aurretiko hautaketa ez egitea.

- Bilatzen ari garena ez aurkitzerakoan bilaketa amaitutzat jotzea.

- Lehenengo bilaketa sistema erabiltzea, bere berezitasunak eta

exijentziak zeintzuk diren aztertu gabe.

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo

el proceso hasta concluir en una selección critica de la información

encontrada”?

- Kakotxen artean dagoenak zera esan nahi du: informazioa bilatzerako

orduan, iturri ezberdinak kontsultatu behar direla. Kontsulta hau, modu

iraunkorrean egin behar da nahi dugun informazioa lortu arte. Esan

beharra dago, informazioaren aukeraketan kritikoak izan behar garela.

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones”

atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?

-“Demanda” hitzak esan nahi duena da, zehatz-mehatz definitu eta

konkretatu behar dela guk bilatu nahi duguna.

-“Sujeto” hitzak esan nahi duena da, bakoitzak daukan jarrera bilatzerako

orduan: kritikoa izatea eta estrategia bat erabiltzea bilaketarako.

-“Entorno” hitzak zera esan nahi du: kontuan hartu behar dela internetek

eskatzen dituen baliabideak eta internetek dituen arriskuak.

3

Page 4: Irakurketa-Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio

behar duzun? Zergatik?

- Informazioa bilatu aurretik inportantea da zenbat informazio behar dugun

jakitea. Horretarako, prozesu estrategiko bat jarraitu beharra dago non

garrantzitsua diren lau atal hauek:

1- Kondizioak

2- Planifikazioa

3- Burutzapena

4- Ebaluazioa

Prozesu hau jarraituz gero, emaitza bikainak lortuko genituzke.

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio

eta ze kalitateko informazioa behar duzun?

- Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea ze informazio eta ze

kalitatekoa behar dugun horren araberakoa izango baita gure emaitza:

bikaina edo negargarria.

Emaitza onak lortzeko prozesu estrategiko bat jarraitu beharra dago:

1- Kondizioak

2- Planifikazioa

3- Burutzapena

4- Ebaluazioa

4

Page 5: Irakurketa-Aprender a buscar

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo”

artean?

- Aprendiz permanente deritzona, bizitza osoan ikasteko gai dena da.

Hauxe, gertatuko diren aldaketa teknologikoetara egokituko da.

- Aprendiz autonomoa aldiz, baliabideak modu autonomoan erabiltzen

dituena da. Aurretik berari irakatsi dioten pertsonen laguntzarik gabe,

erabil ditzakena alegia.

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz

estrategico” artean?

Informazioan-konpetente dena, kritikoa da informazioa aukeratzeko orduan.

Hortaz, helburua lortzen du, hau da, behar duen informazioa eskuratzen du.

Aprendiz estrategikoak ere, baliabide edo ezagutzak dauzka azken helburua

lortu ahal izateko. Berau, erabakiak hartzeko gai da ikasketen testuinguruan,

egokiena dena jakinez.

5