iraizketa animaliengan

10
Iraizketa animaliengan 1. Iraizketa definizioa: Iraizketa substantzia toxiko eta metabolismoaren hondakinen kanporaketa animalien gorputzetik ahalbidetzen duen prozesu biologikoa da. Metabolismoaren ondorioz sortzen diren molekulen artean aipagarrienak karbono dioxidoa -CO 2 - (gluzidoen katabolismoan sortutakoa) eta urea, azido urikoa eta amoniakoa (proteinen katabolismoan agertzen direnak) egoten dira, besteak beste. Molekula hauetako batzuek, gainera, oso toxikoak dira. Baina -horretaz gain- onuragarriak diren baina kontzentrazio handian dauden beste substantzia batzuk ere (esaterako, soberan dauden ura -H 2 O- , ClNa, sendakinak eta drogak) eliminatu egiten dituzte. 2. Iraizketa ornogabeengan: a) Protozoo, Belakiak eta zelenteratuak Ez dute beharrik iraitz organoak sortzeko, difusioaz kanporatzen dute metabolismoan sortutako amoniakoa(NH 3 . Azido urikoa eta Urea kopuru gutxitan sortzen dituzte eta hauek ere difusioaz kanporatuak dira. Protozoo eta ur gezetako esponjek "bakuola kizkurgarriak" dauzkate ura kanporatzeko; baina urarekin batera exkrezio hondakinak ere atera ditzakete. b) Platihelminteak Planariek protonefridioak dituzte, tutu edo hoditxo batzuk izan ohi dira. Animaliaren azaleran nefridioporo batetan zabaltzen dira kanpoko aldera, eta barne aldeko beste puntan egitura hauetakoren bat eduki dezake: -zelula flamigeroa -bulbo flamigeroa -solenozitoak.. Hauek, zilio edo flageloen bitartez, ura, gatz mineralak eta hondakinak mugiarazten dituzte iraitz- tutura, tutu honetan ura eta gatz mineralak xurgatzen dira eta hondakinak nefridioporotik ateratzen dira kanpoko aldera. c) Anelidoak 1

Upload: jose-frco

Post on 18-Apr-2015

144 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Iraizketa animaliengan eta gizakiengan

TRANSCRIPT

Page 1: Iraizketa animaliengan

Iraizketa animaliengan

1. Iraizketa definizioa:

Iraizketa substantzia toxiko eta metabolismoaren hondakinen kanporaketa animalien gorputzetik ahalbidetzen duen prozesu biologikoa da.

Metabolismoaren ondorioz sortzen diren molekulen artean aipagarrienak karbono dioxidoa -CO2- (gluzidoen katabolismoan sortutakoa) eta urea, azido urikoa eta amoniakoa (proteinen katabolismoan agertzen direnak) egoten dira, besteak beste. Molekula hauetako batzuek,

gainera, oso toxikoak dira. Baina -horretaz gain- onuragarriak diren baina kontzentrazio handian dauden beste substantzia batzuk ere (esaterako, soberan dauden ura -H2O- , ClNa, sendakinak eta drogak) eliminatu egiten dituzte.

2. Iraizketa ornogabeengan:

a) Protozoo, Belakiak eta zelenteratuak

Ez dute beharrik iraitz organoak sortzeko, difusioaz kanporatzen dute metabolismoan sortutako amoniakoa(NH3. Azido urikoa eta Urea kopuru gutxitan sortzen dituzte eta hauek ere difusioaz kanporatuak dira. Protozoo eta ur gezetako esponjek "bakuola kizkurgarriak" dauzkate ura kanporatzeko; baina urarekin batera exkrezio hondakinak ere atera ditzakete.

b) Platihelminteak

Planariek protonefridioak dituzte, tutu edo hoditxo batzuk izan ohi dira. Animaliaren azaleran nefridioporo batetan zabaltzen dira kanpoko aldera, eta barne aldeko beste puntan egitura hauetakoren bat eduki dezake:

-zelula flamigeroa

-bulbo flamigeroa

-solenozitoak..

Hauek, zilio edo flageloen bitartez, ura, gatz mineralak eta hondakinak mugiarazten dituzte iraitz-tutura, tutu honetan ura eta gatz mineralak xurgatzen dira eta hondakinak nefridioporotik ateratzen dira kanpoko aldera.

c) Anelidoak

Zizareen iraitz-organoak metanefridioak dira eta metanefridio pare bat dauka segmentu bakoitzean. Tutu hauek bi irekidura dituzte: alde batetatik inbutu ziliatuaz (nefrostomaz) zelomara zabaltzen dira, eta beste aldea kanporantz zabaltzen da. Zelomaren likidoa nefrostomatik sartzen da metanefridioan, tututik pasatzerakoan substantzi batzuk

1

Page 2: Iraizketa animaliengan

xurgatzen dira eta gernua sortzen da eta hau, nefridioporotik kanporatzen da, urea izanez osagairik nagusiena.

d) Moluskuak

Moluskuek metanefridio pare bat daukate gernua sortzeko, lehortarretan azido uriko nagusia da eta itsastarretan amoniakoa, gernua mantu-barrunbera (barrunbe palialara)garraiatzen da.

e) Artropodoak

Filum honetan iraitz-organo ugari agertzen dira habitat eta anatomiaren arabera, honela ahalmen handia dute substantziak bixurgatzeko, batzuetan gernua solidoa izan daiteke.

- Araknidoak: metanefridio bereziak dituzte, guruin koxalak hauek odoletik iraizpen-produktuak kanporatzen dituzte, guanina eran. Malpighiren tutuak ere izan ditzakete.

- Intsektuak: . Malpighiren tutuak dituzte hauek atzeko hestearen hodi formako ebaginazioak dira, mutur bat itsua da eta bestea digestio aparatuan irekitzen da, honela iraizpen-produktuak(azido uriko bereziki) eginkariekin kanporatuak dira, tutuetan ura eta substantzi baliagarriak bixurgatzen dira.

- Krustazeoak: antena-guruinek eta maxila-guruinek(guruin berdeak) exkrezioa egiten dute, nefridio espezializatuta baitira, honela zaku itsuetan hondakin toxikoak hartzen ditu eta substantziek, hodixkatik zirkulatzen duten heinean, birxurgapena ematen da geratzen diren substantzia nitrogenatuak dituen puxikan(gernu-maskurian) metatzen dira. Azkenik, nefridioporo zulotik, kanporatuko dira.Zakatzek amoniakoa kanporatzen dute eta benetako iraitz-oganotzat hartzen dira.

3. Iraizketa ornodunengan:

2

Page 3: Iraizketa animaliengan

Ornodunek organo espezializatuta daukate iraizketa egiteko, organo hauek hondakin nitrogenatuak kanporatzen dituzte eta aldi berean, iraizketak, barne-ingurunean bizitzarako ezinbestekoak diren substantzia batzuen kontzentrazioa konstantea mantentzen du.

Iraizketan, gero ikusiko dugun bezala, egitura ezberdinek parte hartzen dute baina funtsezko organoak giltzurrunak dira.

Ornodunengan 3 egitura iragazle aurkitzen dira.

a) Pronefroak: enbrioiengan bakarrik agertzen dira, nefrostomek gernua isurtzen dute ureter batera kanporatua izateko . Nefrostomek, kapilarrez osatutako glomeruluan iragazitako likidoa hartzen dute.

b)Mesonefroak: Arrain eta Urlehortarrengan(anfibioak) agertzen dira helduak direnean eta narrasti, hegazti eta ugaztunen enbrioetan. Mesonefroetan Bowman-en kapsulak glomeruloetan iragazitako likidoa xurgatzen du, nefrostoma atrofiatuta dago.

c) Metanefroak: narrasti, hegazti eta ugaztunengan agertzen dira, giltzurrunak nefronaz osatuta daude eta ez dago nefrostomarik.

1 arrainak:

Arrainek zakatzetan amoniakoa kanporatzen dute, hondakin batzuk, esaterako guanina, metatzen dira larruazalaren azpian kolore irisdiszenteak sortuz. Arrainen giltzurrunek, mesonefroetatik garatuta, odola iragazten dute eta osmoerregulazioaz arduratzen da oreka osmotikoa mantentzeko.Ur gezatako arrainak ingurune hipotonikoan bizi direnez ura sartzen zaie zakatzetatik eta osmosiz, horrexegatik giltzurrunek sortzen duten gernua ur asko dauka baina gatzak xurgatuak dira, Ur gazitako arrainak ordea ingurune hipertonikoa bizi direnez giltzurrunen gernua eskasa eta kontzentratua da,teleosteoek gatzak zakatzetatik eta giltzurrunetatik galtzen dituztelako ur asko edaten dute, arrain kartilaginosoek odolean urea metatzen dute honela barne kontzentrazioa, kanpoko kontzentrazioa baino apur bat handiagoa da uraren galera ekidituz.

2 Anfibioak:

Urea kanporatzen dute, giltzurrun mesonefrotiko bakarra dute. Larruazaletik ura eta CO2

kanporatzen dute.

3 Narrastiak:

3

Page 4: Iraizketa animaliengan

Giltzurrunak (metanefros) nefronez eratutako organoak dira eta gernua sortzen dute, narrasti batzuetan tutuek gernua zuzenean garraiatzen dute kloakara, beste batzuetan gernu-maskuria dute eta hantxe metatzen da kanporatua izan aurretik. Uretan nagusiki bizi diren narrastiak, krokodilo edo kaimanak esaterako, amoniakoa da batez ere kanporatzen duten hondakin nitrogenatua, toxikoa denez ur asko edan behar dute honela amoniakoa gernuan diluitzen da kanporatua izateko. Beste narrastiek, batez ere lehortarrak direnek, amoniako azido uriko bihurtzen dute, azido urikoaren toxikotasun txikiagoa denez gutxiago diluitu behar da, gainera beharrezkoa den ura kloakan xurgatzen da eta honela azido urikoaren kristalak kanporatzen dituzte.

4 Hegaztiak:

Giltzurrunak (metanefros) nefronez eratutako organoak dira eta gernua sortzen dute, ureterrek gernua kloakara eramango dute, ez dute gernu-maskuririk. Kloakan ur gehiena xurgatzen da eta kanporatua den azido urikoak jalkin kristalinoa eratzen du, guanoa hegaztien eginkaria da eta oso ongarri ona da.

Narrastiak eta hegaztiak animali urikotelikoak dira gernuan azido urikoa kanporatzen dutelako

5 Ugaztunak

Giltzurrunak (metanefros) nefronez eratutako organoak dira eta gernua sortzen dute. Gibelean metabolismoan sortutako hondakin nitrogenatuak urea bihurtzen dira, toxikotasun gutxiago duelako eta ehunetan meta daitezke gernuaren bidez kanporatua izan arte.

Ugaztunak eta anfibioak ureoteliokoak dira gernuan urea kanporatzen dutelako

4. Iraizketa gizakiengan:

Iraizketa, organo eta aparatu desberdinei esker gertatzen da. Adibidez, gernu aparatua, larruazala, arnas aparatua eta liseri aparatua.Iraizketa eta sabelustea, bi gauza ezberdin dira.Sabelustearen bidez, gorozkien hustuketa edo digeritu gabeko substantziak botatzen dira eta iraizketaren bidez, berriz, metabolismoan sortutako hondakinak kanporatzen dira.

a) Iraitz-organoak

1- Gernu-aparatua:

Gizakiaren iraitz aparatua ondoko atalez osatuta dago: bi giltzurrun, bi ureter, gernu-maskuri bat eta uretra bat

Organoak:

- Giltzurrunak: kolore nabar gorria, azal leuna eta indabaren forma duten organo bikotea dira. Giltzurrun batek 10-12 cm-ko luzera, 6 cm-ko zabalera eta 3 cm-ko lodiera du.Giltzurruna, barrunbe abdominalean, diafragmaren azpian eta bizkarrezurraren alde bietan daude kokatuak, eskuineko giltzurruna gibelaren azpian aurkitzen denez apur bat beherago kokatzen da.Kapsula fibrotsu batek inguratzen du eta gainean guruin bana daukate: giltzurrun gaineko guruinak dira.

4

Page 5: Iraizketa animaliengan

Egunero 200 litro odola iragazten dute eta 2 litro gernua sortzen dute.

Zatiak: kanpoaldea edo giltzurrun azala edo kortexa eta barnealdea edo muina.

1) KORTEX-a/ AZALA: oso alde estua da, 1cm, geruza bikortsu bat da eta gorri arrea. Atal honetan glomeruluak (unitate filtratzaileak), tubulu proximal eta distala kontzentratzen dira. Kortexaren atal batzuk muinerantz luzatzen dira, BERTIN ZUTABEAK osatuz.Hementxe iragazpena, xurgapena eta sekrezioa nagusiki ematen dira.

2) MUINA: Muinean Bertin zutabeen artean aurkituko ditugu MALPHIGI-ren piramideak. Piramideen oinarriak azalaren aurrean aurkitzen dira eta puntetan PAPILA RENALAK aurkituko ditugu. Papilak KALIZ TXIKI-etan biltzen dira. Kaliz txikiak haien artean lotu eta KALIZ HANDIAK sortzen dituzte. Kaliz handien bukaera PELBIS RENALA da. Pelbis renala asko estutu eta gero, URETERRA osatuko da, kanporatzeko benetako tutua.

Kaliz handi, pelbis renal eta ureterretan muskulu leuna agertzen da, zuntz zirkular eta longitudinalekin.

Giza giltzurrun bakoitzak baditu milioi bat nefrona baino gehiago eta mikroskopioz ikus daitezke

- Ureterrak: 25 bat cm luzeko bi hodi dira, eta giltzurrun pelbisa ureter horien mutur dilatatua da. Hodi gihartsuak(muskulu lisoa) dira, zuntz zirkularrak(kanpoko geruza) eta luzetarako zuntzak(barneko geruza)ditu eta higidura peristaltikoak egiten dituzte, ureterraren sorburutik, higidura horiei esker gernua aldika iristen da maskurira, eta ez era jarraituan. Ureterrak gernu maskurian amaitzen dira gernu-meatoak sortuz eta tolestura sistema bat dute, gernuari atzera itzultzea eragozten diona.

- Gernu-Maskuria(puxika): Mintzez eta muskuluz eratutako organo hutsa da, biltoki honetan gernua kanporatu aurretik gelditzen da, gernu maskuriak, gernuari maskuritik irteten uzteko nahita irekitzen eta ixten den esfinter bat du barrualdean. Maskuriak litro laurden gernu baino gehixeago gordetzen duenean, pixagurea izaten dugu.

Emakumeengan, puxika umetokiaren azpian eta baginaren aurrealdean dago, gizonengan maskuria sabelaldean kokaturik dago.

5

Page 6: Iraizketa animaliengan

- Uretra: gernua puxikatik kanpoaldera bideratzen duen hodi gihartsua da. Emakumeengan 2-5 cm-ko luzera eta gizonengan 20 cm-koa. Azken hauengan funtzio sexuala ere betetzen du, semen edo esperma hemendik ere ateratzen delako. Bertan dagoen esfinterrak kontrolatzen du borondatearen bidez edo kontzienteki gernuaren jarioa.

Gernuaren sorrera:

Gernua hiru prozesuren bidez eratzen da: iragazketa, berriro xurgatzea eta tubuluen jarioa. Odoleko plasmaren araberakoa da gernuaren osaera, odoleko plasmaren arabera gernuaren gai batzuk agertzen ez direlako edo gaien kontzentrazioa aldatzen delako.

Arteriola aferenteek glomeruluko kapilarretara eramaten dute odola, eta arteriola eferentetik ateratzen da gero. Arteriola eferenteak kalibre txikiagoa du arteriola aferenteak baino, eta horrek presio hidrostatiko handia eragiten du glomeruluaren barnean; presio horrek eragiten du isurkaria kapilarretatik Bowmanen kapsulara irtetea. Bowmanen kapsularen barnera sartzen den likidoa eta plasmaren osagai berak ditu, molekula pisu handia duten proteinetan salbu.

Prozesu honen ondorioz, iraizkinak odoleko kapilarrak igaro behar ditu (endotelioa eta mintz basala) eta Bowmanen kapsularen epitelioa.

Gizonaren giltzurrun bakoitzean minutuko 125 ml-ko iraizketa gerta daiteke glomerulua, 180 l egunean. Horrek esan nahi du, organismoarentzat interesgarri diren gaiak berriro xurgatu behar dituela organismoak; hori da nefronaren hodian gertatzen dena.Interesik ez dutenak gero eta gehiago kontzentratzen dira nefronan ura kentzen zaielako. Ura, glukosa, solutuak, aminoazidoak, Cl, eta Na difusioz edo garraio aktiboz igarotzen dira tubulu proximal inguruko kapilarretara, Henle-ren lakiok duen beherantzako adarrean. Gakoaren beheko adarrean gero eta presio handiagoa lortzen denez, ura osmotikoki kanporatzen da.

Gakoaren goranzko adarraren (tubulu distala) horma ez da ordea urearentzat iragazkorra, eta kloruro, potasio eta sodioa aktiboki birxurgatzen dituzte hormako zelulek. Gorantz doan neurrian likidoa diluituz doa, eta presio osmotikoa plasmarena baino txikiago bihur daiteke. Tutu urruna urarentzat iragazkorra da. Hemen sodioa jariatuz ura ere kanporatzen da.

Gernua gorputzetik kanpora isurtzen denean oso bestelako osaera bat du: organismoarentzat baliagarriak izan daitezkeen gaiak desagertu dira (berriro xurgatu dira) eta baliogabeko gaiak bakarrik kanporatzen dira. Gernuaren osagaiak ura (%96), hondakin nitrogenodunak (%2,5, batez ere urea), gatzak (%1,5) eta beste gai batzuen hondakinak dira. Gernuaren analisia (fisikoa, kimikoa eta mikrobiologikoa) sarritan egiten da, organismo baten osasunari buruz informazio baliagarria eskaintzen duelako eta zenbait gorabehera antzemateko aukera ematen duelako. Gernuan glukosa agertzea, adibidez

6

Page 7: Iraizketa animaliengan

Odolaren kontzentrazioa desorekatzen denerako, ba du organismoak kontrol automatikoa hormonen bidez, hormona antidiuretikoa askatzen da (ADH) neurohipofisian eta aldosterona giltzurrungaineko kapsulan.

ADHak uraren xurgapena kontrolatzen du: zenbat eta ADH gehiago odoletan, orduan eta gernua kontzentratuago ateratzen da. Aldosteronak, berriz, sodioaren xurgapena kontrolatzen du. Aldosterona gabe, sodioa gernuan joaten da eta animalia hil egiten da.

2- Arnas aparatua

Zelulen metabolismoan hondakinak ere sortzen dira. Hondakin horietako bat karbono dioxidoa da, eta odoletik kanporatzeko, zirkulazio-aparatuaren bidez, karbono dioxidoa duen odol hori biriketako albeoloetara heltzen da. Arnas aparatuan, arnasketa prozesuaren bidez, odolak berriro oxigenoa jasotzen du globulu gorrietan, eta karbono dioxidoa kanporatu.

3- Izerdi-guruinak

Izerdi guruinak dermisean kokatuta dauden hodi formako guruin batzuk dira, hodi luze eta meheak dira eta beheko muturretik itxiak

eta kiribilduta daude.

Nahiz eta guruin hauek gorputz guztian banatuta egon, leku batzuetan ugariagoak dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak esaterako. Izerdia poroen bidez kanporatzen dugu etengabe eta lurrintzean larruazala freskatzeko eta gorputza maila egokian mantentzeko balio du.

Izerdia gernuaren antzeko konposizioa (ura , gatz mineralak, urea …) dute, baina diluituagoa.

4- Gibela

Garrantzi handiko funtzioak ditu: behazunak isurtzen ditu; elikagaien bidez iristen diren gai pozoitsuak deuseztatzen ditu; odolaren azukre kopurua aldatu gabe mantentzen du eta soberan dagoenean gordetzen du behar duenerako; giltzurrunek isurtzen duten urea eta azido urikoa sortzen ditu; odol kopuru handia biltzen du beharrezkoa denean odol hodietara bidaltzeko; globulu gorri zaharrak deuseztatzen ditu …

5. Eritasun aipagarrienak

Giltzurruneko ondoezak eta eritasunak garrantzi handiko eritasunak dira. Izan ere, giltzurrunak odola garbitzeko duen ahalmena murrizten dute, eta horrek hondakin metaboliko gehiegi izatea eragiten du, eta osaera elektrolitikoaren erregulazio kaskarra ere bai; hori dela eta organismoarentzat pozoitsuak diren hainbat gai pila daitezke, goragalea, nekea, memoria galera eta are heriotza eragin dezaketenak.

Giltzurrun baten behar bezalako funtzionamenduan gorabeherak sor ditzakete infekzioek, zenbait gaik eragindako intoxikazioek, lesioek, tumoreek, giltzurrunetako kalkuluek (giltzurrunetako harriak), zirkulazioaren gorabeherek etab. Kalkuluak gernu bideen edozein gunetan sor daitezke, min izugarria eragiten dute –giltzurruneko kolikoa– eta infekzio sekundarioak sorrarazi ohi dituzte. Oro har, kareharrizkoak izan ohi dira (oxalato kaltzikozkoa), baina badira azido urikozkoak, zistinazkoak eta fosfatozkoak (amonikoa eta magnesikoa). Kolore eta forma berezia izaten dute.

7

Page 8: Iraizketa animaliengan

Giltzurrunaren ezintasuna da iraitz aparatuaren eritasunek eragin dezaketen ondorio larriena; nefronen ondoeza adierazten du eta horrek odolaren homeostasirako ahalmena galtzea dakar. Ura ez da behar bezala kanporatzen eta gorputza handitu egiten da. Bestalde, hidrogenioiak kanporatzeko ezintasuna badago, azidosia gertatzen da. Ehunetan hondakin nitrogenodunak pilatzean uremia sortzen da. Bai azidosiak eta bai uremiak heriotza eragin dezakete.

Giltzurrunaren ezintasun kronikoa sendatzeko dialisi izeneko metodoa erabili ohi da. Metodo horretan, pertsona hodi sistema bati lotzen zaio, hodien paretak mintz erdi irazkorrak dira, plasmaren ohiko osagaiez osaturiko disoluzio batean murgilduta daude, eta horrela, gaisoaren hondakinak disoluziora iristen dira hodietako mintzean zehar igaroz, eta odola “garbitu” egiten da.

Prozesuak 4-5 orduko iraupena izaten du eta astean hiru aldiz egin behar izaten da. Beste sistema batzuk ere badira, ez hau bezain aurreratu eta garestiak, baina antzeko zeregina dutenak.

Giltzurrunaren ezintasun kronikoa sendatzeko irtenbide egokiagoa da giltzurruna aldatzea; ebakuntza horretarako emaile batek bere giltzurruna eman behar du, eta arrakasta proportzioa oso handia da. Arazoa, organoen birlandatze guztietan bezala, organismoak organo berria ez onartzea da –organo birlandatuen ia laurdena–, eta tratamendu jarraitu bat behar izaten da halakorik gerta ez dadin. Dena dela, giltzurrun baten zain dagoen pertsonaren egoera zaila izaten da, lagun hurkoaren eskuzabaltasunaren mende baitago.

8