ipv6 didaktikotzea

46
IPv6 DIDAKTIKOTZEA 3. KONFIGURAZIO AURRERATUA 3. KONFIGURAZIO AURRERATUA 3.1. ICMPv6

Upload: kiora

Post on 25-Jan-2016

43 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

IPv6 DIDAKTIKOTZEA. 3. KONFIGURAZIO AURRERATUA 3.1. ICMPv6. 3. KONFIGURAZIO AURRERATUA. 3.1. ICMPv6. Mundu guztiak ezagutzen du ping komandoa eta bi ekiporen artean konexioa dagoen egiaztatzeko duen erabilera. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6 DIDAKTIKOTZEA

3. KONFIGURAZIO AURRERATUA3. KONFIGURAZIO AURRERATUA

3.1. ICMPv6

Page 2: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

• Mundu guztiak ezagutzen du ping komandoa eta bi ekiporen artean konexioa dagoen egiaztatzeko duen erabilera.

• Baina pingaren atzean dagoen protokoloa ez da hain ezaguna: ICMP (Internet Control Message Protocol).

• Protokolo horrek, IPv4 bertsioan, sarearen osasunari buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen du mezuen bidez.

• IPv6n ICMPv6 erabiltzen da. Bertsio hori bateraezina da aurrekoarekin.• ICMPv6 askoz ahaltsuagoa da, ICMPv4n beste protokolo batzuk erabiliz

lortzen ziren funtzionalitateak sartu direlako bertan. Adibidez:• IGMP (Internet Group Management Protocol) multicast-taldeetako kideak kudeatzeko.• ARP/RARP (Address Resolution Protocol / Reverse ARP) MAC helbideak IP helbideekin mapatzeko eta alderantziz.

3.1. ICMPv6

3. KONFIGURAZIO AURRERATUA

Page 3: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

• Neighbor Discovery funtzioa gehitu da, aldameneko host (lotura berean konektatuak), router, eta abarren helbideak aurkitzeko.

• Mezu erabilgarrien kopurua handiagoa da ICMPv6n ICMPn baino (hortik ere badator bateraezintasuna).

• Jarraian mezuen egitura eta erabilienetako batzuen edukia analizatuko dira. Ondoren ICMPv6k eskainitako erabilera berriak analizatuko dira, hala nola Neighbor Discovery, autokonfigurazioa eta beste batzuk.

3.1. ICMPv6

3. KONFIGURAZIO AURRERATUA

Page 4: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

Atal honetan puntu hauek lantzen dira:

3.1.1. Mezuak

3.1.2. Neighbor Discovery

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

3. KONFIGURAZIO AURRERATUA

3.1. ICMPv6

Page 5: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak3.1.1. Mezuak

• ICMPv6k errore-mezuak definitzen ditu, sareko nodoei arazoen berri emateko.

• Arazoa detektatzen duen nodotik pakete problematikoaren jatorriko nodora doaz mezuak.

• Adibidez, router batek ezin badu pakete bat bidali luzeegia delako, ICMP mezu bat bidaliko du jatorriko hostera hori adierazteko.

• "Echo Request" eta "Echo Reply" bezalako mezuen bidez sarearen egoera balora daiteke. Ping (edo ping6) komandoan erabiltzen dira.

3.1. ICMPv6

Page 6: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (a) Mezuen formatua3.1.1. Mezuak – (a) Mezuen formatua

• ICMPv6 goiburuak Next Header = 58 batekin identifikatzen dira.

• ICMPv6 mezuei dagokienez, bi mota daude:• Errore-mezuak.

• Informazio-mezuak.

• Formatua →

3.1. ICMPv6

Page 7: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (a) Mezuen formatua3.1.1. Mezuak – (a) Mezuen formatua

• MOTA eremua, pisu handieneko bitak mezu mota zehazten du.

• Errore-mezuak 0rekin hasten dira (0tik 127ra)þ

• Informazio-mezuak, 1ekin (128 eta 255)þ

• Mezuei lotutako kode guztiak IANAren helbide honetan aurki daitezke.

• KODEA eremua errore-mezuekin erabiltzen da. Informazio-mezuen artean, erabiltzen duen bakarra 138a da (Router Renumbering).

3.1. ICMPv6

Page 8: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (a) Mezuen formatua3.1.1. Mezuak – (a) Mezuen formatua

• KODEA eremuaren balio posibleak:• 0 → Ez dago helmugarainoko biderik.

• 1 → Helmuga ez helgarria.

• 3 → Helbide helezina.

• 4 → Ataka helezina.

• CHECKSUM eremua erroreak detektatzeko.

• GORPUTZA eremua mezu motaren eta kodearen arabera aldatzen da. Pakete problematikaren kopia bat itzultzeko erabiltzen da.o

3.1. ICMPv6

Page 9: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak

• HELMUGA HELEZINA → MOTA = 1• Destination Unreachable.

• IP datagrama bat ezin entregatu denean sortzen da mezu hau.

• KODEAk entrega ezin egitearen arrazoia adierazten du.

• Checksum ondoren, 4 byte zeroan uzten dira, eta ondoren jatorrizko mezua kopiatzen da (GORPUTZean).

• Helmuga kongestioagatik helezina bada, ez da ICMP mezurik sortzen.

3.1. ICMPv6

Page 10: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak

• PAKETE HANDIEGIA → MOTA = 2• Packet Too Big

• MTU = “Maximum Transmission Unit” = lotura batek maneia dezakeen pakete-tamainarik handiena.

• Router batek ezin badu pakete bat bidali loturak baimendutako MTUa baino handiagoa izateagatik, “Packet Too Big” mezu bat sortuko du eta jatorrira bidaliko da.

• Kasu honetan MOTA = 2 eta KODEA = 0.

• GORPUTZean, lehen 4 byteak baliozko MTUa adierazteko dira.

3.1. ICMPv6

Page 11: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak

• DENBORA AGORTUA → MOTA = 3• Time Exceeded (Traceroutek erabilitako mezua).

• Router batek pakete bat bidaltzean, horren “HOP LIMIT” 1ean txikitzen du.

• Pakete batek etengabean bidaiatzea saihesten da.

• Router batek “hop limit” = 1 duen pakete bat jasotzen badu eta 0an jarriz txikitzen badu, paketea baztertu eta “Time Exceeded” bat bidaliko du jatorriko hostera.

• “KODEA” = 0. “GORPUTZean”, jatorrizko mezua.

• Bideratzean begizta edo “hop limit” baxuegia adierazten duen errorea.

3.1. ICMPv6

Page 12: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak3.1.1. Mezuak – (b) Errore-mezuak

• ARAZOA PARAMETROEKIN → MOTA = 4• Parameter Problem.

• IPv6 goiburuan edo luzapen-goiburu batean eremu bat identifikatzeko arazoren bat duelako IPv6 nodo batek ezin badu pakete bat prozesatu, paketea baztertu eta “Parameter Problem” mezua itzuliko du.

• Mezu hori erabiltzen da sortzen den errorea aurrekoren batekin bat ez datorrenean.

• GORPUTZean, lehen 4 byteek erakusle gisa jarduten dute, irregulartasuna detektatu den paketearen puntua erakutsiz. Jatorrizko paketearen ahalik eta zatirik handiena bueltan bidaltzen da.

3.1. ICMPv6

Page 13: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak

• RFC 4443ak “Oihartzun-eskaera” (Echo Request) eta “Oihartzun-erantzuna” (Echo Reply) definitzen ditu.

• RFC 4861ean eta 1981ean “Path MTU Discovery” eta “Neighbor Discovery” mezuak definitzen dira.

• Lehenengoak “ping” ospetsuan erabiltzen dira.• Host bat erabilgarri dagoen jakiteko erabiltzen da.

• Jatorriko hostak helmugara zuzendutako “Echo Request” mezu bat zirkularazten du.

• Helmugako hostak, prest badago, “Echo Reply” mezu batekin erantzuten du.

3.1. ICMPv6

Page 14: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak

• Hona mezu horien formatua:

3.1. ICMPv6

Page 15: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak

• OIHARTZUN ESKAERAKO MEZUA• Echo Request Message. MOTA = 128.

• “GORPUTZean”, “Identifikadorea” eta “Sekuentzia-zenbakia”, eskaerak erantzunekin parekatzeko erabiltzen direnak. Erantzunak eskaeraren zenbaki berberak izan behar ditu beti.

• Identifikadore bat eta sekuentzia-zenbaki bat erabiltzea eta eskaeran sartzen diren datu mota arbitrarioak erabiltzen ari den TCP/IP pilaren mende daude.

3.1. ICMPv6

Page 16: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak3.1.1. Mezuak – (c) Informazio-mezuak

• OIHARTZUN ERANTZUNEKO MEZUA• Echo Reply message. MOTA = 129.

• Irudian adierazten den bezala, identifikadorearen eta sekuentzia-zenbakiaren balioak oihartzun-eskaeran jasotakoekin bat datoz.

• ICMPv6 oihartzun-eskaerako eta -erantzuneko mezuak IPv6 autentifikazio-goiburu baten bidez autentifika daitezke. Hots, autentifikatu gabe dauden ICMPv6 pingei ezikusia egiteko konfigura daiteke nodo bat, horrela ICMPv6 erasoen aurkako babesa lortzeko.

3.1. ICMPv6

Page 17: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura

• Honaino ikusitakoa pakete-kaptura sinple batekin ikus daiteke sniffer batean.

• Irudi honetan eramangarri batetik (GNU/Linux UBUNTU duena) hori konektatuta dagoen IPv6 switch batera bidalitako ping6 bati Wireshark bidez egindako kaptura bat ikusten da.

• Komando hau exekutatu da:

ping6 -I eth0 -c 1 FE80::221:91FF:FEAA:BE00• eth0 interfazea erabiltzen da, ping bat bidali eta helbidea IPv6 switcharena da.

3.1. ICMPv6

Page 18: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura

3.1. ICMPv6

Page 19: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura

• IPv6 goiburuan ,“Next Header” = 0x3a = 58. ICMPv6ri esleitutako balioa da hori.

• Jatorriko eta helmugako helbideak “lotura lokal” motakoak dira, 0xFE80rekin hasten direlako.

• ICMPv6 goiburuan,“Type = 128”, hots, “Echo Request” mezuaren kodea.

• IDa (= Identifikadorea) 0x2c20 da, eta sekuentzia-zenbakia 0x0001.

• Ondoren datu arbitrarioen 54 byteak doaz. Windowsen “a” eta “w” arteko letrak erabiltzen dira.

3.1. ICMPv6

Page 20: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura

• Irudi honetan erantzuna ikusten da.

• IPv6 goiburuak ICMPv6ri dagokion “Next Header” = 0x3a = 58ari eusten dio.

• Jatorriko eta helmugako helbideak trukatu egin dira.

• ICMPv6 goiburuan, Type = 129 horrek oihartzun-erantzuna (Echo Reply) dela adierazten du.

• ID, Secuence eta Data eremuak oihartzun-eskaeran bidalitakoen kopia bat dira.

3.1. ICMPv6

Page 21: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura3.1.1. Mezuak – (d) Mezu-kaptura

3.1. ICMPv6

Page 22: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. Neighbor Discovery (ND) = Aldamen-aurkikuntza3.1.2. Neighbor Discovery (ND) = Aldamen-aurkikuntza

• RFC 4861a RFC 2461aren ordezkoa da.

• Neighbor Discovery protokoloaren (NDP) erabilerak:• Neighbor Discovery (ND) = Aldamen-aurkikuntza bera.

• IPv6 helbideen autokonfigurazioa.

• Sare-aurrezenbakiak, bideak… zehaztea.

• IP bikoiztuen detekzioa (DAD = Duplicate Address Detection)

• Aldamenekoen MACen bilaketa eta aldaketa-detekzioa

• Router Discovery (RD) = Aldameneko routerren bilaketa.

• Aldameneko erabilgarrien kontrola (NUD = Neighbor Unreachability Detection).

3.1. ICMPv6

Page 23: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. Neighbor Discovery (ND) = Aldamen-aurkikuntza3.1.2. Neighbor Discovery (ND) = Aldamen-aurkikuntza

• ND protokoloak 5 ICMP mezu ditu, hurrengo ataletan landuko direnak:

• Router Solicitation.

• Router Advertisement.

• Neighbor Solicitation.

• Neighbor Advertisement.

• ICMP Redirect.

3.1. ICMPv6

Page 24: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (a) Router Solicitation eta Router Advertisement3.1.2. ND – (a) Router Solicitation eta Router Advertisement

• Hots, “Router-eskaera” eta “Router-iragarpena”.

• Routerrek "RA" motako mezuak bidaltzen dituzte erregularki euren presentzia iragartzeko.

• Hostek RA mezuak eska ditzakete Router Solicitation mezuen bidez.

• Hori jasotzen duen routerrak berehala erantzuten du RA batekin, nahiz eta oraindik ez dagokion hori bidaltzea.

• RS mezuaren IP goiburuko helmugako helbidea multicast all-routers (FF02::2) helbidea da.

3.1. ICMPv6

Page 25: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (a) Router Solicitation eta Router Advertisement3.1.2. ND – (a) Router Solicitation eta Router Advertisement

• Mezuan, Mota = 133.

3.1. ICMPv6

• Aukeretan, eskatzailearen MACa bidaltzen da IP ezaguna badu.

• IP goiburuko jatorriko helbidea All-zeros helbidea bada, Aukerak eremua ez da erabiltzen.

Page 26: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (a) Router Solicitation eta Router Advertisement3.1.2. ND – (a) Router Solicitation eta Router Advertisement

• RAri dagokionez, hona horren formatua →

• “Current Hop Limit-ekin” nodoak konfiguratzeko informazioa ematen da.

• M flaga = 1, DHCPv6a erabilgarri dagoela adierazten du.

3.1. ICMPv6

Page 27: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement

• “Aldamen-eskaera” eta “Aldamen-iragarpena”.

• Bi mezu horiek zenbait erabilera dituzte:• MAC helbideak ebaztea (IPv4ko ARPek bezala)

• MAC ebazteko “eskatutako nodoko multicast helbidea” erabiltzen da helmugako helbide gisa.

• Stateless autokonfigurazioa (jatorriko All-zeros helbidea).

• Aldameneko ez helgarriak detektatzeko mekanismoa (Neighbor Unreachability Detection= NUD).

• Aldameneko baten prestasuna egiaztatzeko (helmugako helbidea unicast bat izango da).

• DAD (Duplicate IP Address Detection).

3.1. ICMPv6

Page 28: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement

• Hona Neighbor Solicitationen formatua:

3.1. ICMPv6

Page 29: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement

• Hona Neighbor Solicitationen formatua:

3.1. ICMPv6

Page 30: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement

• Pakete hau IP helbide jakin batera zuzen daiteke NS baten erantzuna bada.

• Mezua host ezezagun batetik sortutako DAD (Duplicate IP Address Detection) mezu baten erantzuna bada, erantzuna “all-nodes” multicast helbidera zuzenduko da, hots, FF02::1era.

• “Router flag” = 1, jatorriko ekipoa = router adierazten du.

• “Solicited flag” = 1 mezua NSren erantzuna adierazten du.

• “Flag de Override” = 1 Neighbor Cache deuseztatzeko/ eguneratzeko infoa bidaltzen dela adierazten du.

3.1. ICMPv6

Page 31: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement3.1.2. ND – (b) Neighbor Solicitation eta Neighbor Advertisement

• Eskatutako iragarpenetan, “Helburuko helbideak” (Target Address) eskaera bidaltzen duen interfazearen helbidea dauka.

• Eskatu gabeko iragarpenetan, eremu horrek lotura-geruzaren helbidea aldatu duen interfazearen helbidea dauka.

• Aukerak eremurako balizko aukera bat lotura-geruzaren helmugako helbidea da.

3.1. ICMPv6

Page 32: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak

ICMP birbideratze-mezuaICMP birbideratze-mezua• Mota = 137ko mezuak dira.

• Routerrek nodo bati helmuga jakin batera iristeko “1. jauzi” hoberena zein den jakinarazteko bidaltzen dute.

• Eskatutako helmuga beste azpisare bateko nodo bat ez, baizik aldameneko bat dela ere jakinarazten dio nodo bati.

Lotura-geruzako helbideak ebazteaLotura-geruzako helbideak ebaztea• IPv4ko ARPen parekoa da.

• Aldameneko nodoekin erabiltzen da soilik, aldamenekoaren “eskatutako nodoko” multicast helbidera NS mezu bat bidaliz.

• Ekipo hori helgarria bada, NA batekin erantzungo du.

3.1. ICMPv6

Page 33: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak

Inverse Neighbor Discovery (IND) (RFC 3122)Inverse Neighbor Discovery (IND) (RFC 3122)• Hots, aldamen-aurkikuntza alderantzikatua.

• IND IPv4ko RARP (Reverse ARP) delakoaren baliokidea da.

• INDk bi mezu mota erabiltzen ditu:

• IND Solicitation (Mota = 141), ebatzi nahi duen ekipoak all-nodes multicast helbidera (FF02::1) bidaltzen duena.

• IND Advertisement (Mota = 142), helburuko ekipoak bidaltzen duena eta ekipo horren helbideak dauzkana.

3.1. ICMPv6

Page 34: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak

Neighbor Unreachability Detection (NUD) (1/3)Neighbor Unreachability Detection (NUD) (1/3)• “Aldamen ez helgarrien detekzioa”

• Ekipo batekin komunikazioa posible delako frogaren bat badago, ekipo hori helmenean dagoela esaten da.

• Adibidez, bere IP geruza bidaltzen zaizkion paketeak jasotzen ari bada.

• NS baten erantzun gisa NA bat jasotzen bada.

• TCPko ACKak jasotzen ari badira.

• Konexio aktibo eta helgarrien kontrola eramateko, NDk bi taula erabiltzen ditu: aldamen-cachea edo Neighbor Cache eta helmugakoa edo Destination Cache.

3.1. ICMPv6

Page 35: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak

Neighbor Unreachability Detection (NUD) (2/3)Neighbor Unreachability Detection (NUD) (2/3)• Neighbor Cache

• IPv4ko ARP cachea bezalakoa da.

• Oraindik orain trafiko-trukaketan aritutako aldamenekoen informazioa dauka.

• Unicast IPa, horren MACa eta aldamenekoa router bat edo host bat den adierazten duen flag bat gordetzen dira.

• Gainera, paketeren bat bidaltzeko zain dagoen, helmuga helmenean dagoen, eta hurrengo NUD egiaztapena noiz izango den ere adierazten du.

3.1. ICMPv6

Page 36: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak3.1.2. ND – (c) Neighbor Discovery protokoloaren bestelako erabilerak

Neighbor Unreachability Detection (NUD) (3/3)Neighbor Unreachability Detection (NUD) (3/3)• Destination Cache

• Neighbor Cacheak duen informazio berbera gehi urruneko helmugen informazioa dauka. Hots, Neighbor Cache Destination Cacheren zati bat da.

• Urruneko helmugetarako, cachearen sarrerak jauzi egin beharreko hurrengo routerraren MACa dauka.

• Cache hori ICMPv6ko birbideratze-mezuekin eguneratzen da.

3.1. ICMPv6

Page 37: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Autokonfigurazioa (1/3)Autokonfigurazioa (1/3)

• Ahalmen hau IPv6ren ezaugarri nagusietako bat izango da eta lan izugarria aurreratuko die administratzaileei.

• Edozein gailuk IP bat lor dezake horren bidez, eskuz konfiguratu behar izan gabe.

• Bi autokonfigurazio mota daude: stateless eta DHCPv6 (lehen “stateful” izenekoa).

• Euren IP helbidea sortzeko, hostek informazio lokala, MAC helbidea, eta routerretatik jasotako informazioa konbinatzen dute.

• Routerrek aurrezenbaki ugari iragar ditzakete, eta hostek iragarpen horien aurrezenbakitik ateratzen dute informazioa.

3.1. ICMPv6

Page 38: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Autokonfigurazioa (2/3)Autokonfigurazioa (2/3)

• Gune oso baten birzenbakikuntza sinplerako, nahikoa da routerrean aurrezenbakiaren informazioa aldatzea.

• Routerrik ez badago, host bakoitzak lotura lokaleko helbide bat (link-local address) sortzen du FE80 aurrezenbakiarekin.

• DHCP zerbitzaria prest ez zegoenean IPv4n 169.254.0.0/16 saretik hartzen zen helbidea bezalakoa da.

• IPv6ko alde handiena: FE80... helbide hori nahikoa da orain loturako nodo guztiak komunikaziorako.

• Stateless eta DHCPv6 ere konbina daitezke. Host batek stateless erabil dezake IPv6 helbide bat sortzeko, eta ondoren DHCPv6, gainerako parametroak lortzeko.

3.1. ICMPv6

Page 39: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Autokonfigurazioa (3/3)Autokonfigurazioa (3/3)

• IPv6 helbideak aldi baterako esleitzen zaizkie nodo guztiei.

• Helbidea denbora baterako (lifetime) da baliozkoa.

• IPv6 helbide batek egoera hauek igarotzen ditu:

• Saiakuntza: esleitu aurretik, erabiltzen ari ez dela bermatzeko DAD aplikatzen ari denean.

• Hobetsia: azkenean esleitutako helbidearen egoera.

• Zaharkitua (deprecated): “lifetimea” amaitzear duen helbidearen egoera.

• Baliozkoa: helbide aktiboak (hobetsia eta zaharkitua).

• Baliogabea: “lifetimea” agortu eta hostaren interfazeari lotuta egoteari utzi dion helbidea.

3.1. ICMPv6

Page 40: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Sarea birzenbakitzeaSarea birzenbakitzea

• RFC 4192 "Procedures for Renumbering an IPv6 Network without a Flag Day".

• "Flag Day" (banderaren eguna) izenekoa mantentze-lan programatu bat egiteko sarearen funtzionamendua etengo den egun giltzarria da.

• Hori gertatzen da sarearen aurrezenbakian aldaketa bat egin behar denean, ISPa aldatzean, adibidez.

• ICMPv6k mezuak bidal ditzake erabili beharreko aurrezenbaki berria jakinarazteko, zaharrari aktibo eutsiz.

• Ekipo guztiak aurrezenbaki berriaren jakitun direnean, aurrekoa "desaktibatu" egiten da.

3.1. ICMPv6

Page 41: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Path MTU DiscoveryPath MTU Discovery

• IPv4n, routerrek handiegiak diren paketeak zatitu ditzakete.

• IPv6n routerrek ez dituzte paketeak zatitzen, eta jatorriko hostaren esku uzten dute lan hori.

• Path guztiko MTU txikiena zein den jakin behar da.

• ICMPv6ko “Path MTU Discoveryk” ematen du informazio hori.

• MTU tamaina minimoa 1280 bytekoa da IPv6n.

• Bidea finkoa ez denez, “Path MTU” aldatu egin daiteke.

• Multicasten helmuga ugarietarako bideetan dagoen MTU txikiena erabiltzen da.

3.1. ICMPv6

Page 42: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Multicast Listener Discovery (MLD) (1/4)Multicast Listener Discovery (MLD) (1/4)

• Batzuetan, paketeak host-talde bati bidaltzea interesatzen da.

• Broadcasta ez da aukera egokia, ezin delako bideratu (helmena lotura lokalera mugatzen da). Loturako nodo guztiak infoa prozesatzera behartzen ditu gainera.

• Multicastek taldeko multicast helbide batekin konfiguratutako host-talde bati (D motakoa) paketeak aldi berean bidaltzea ahalbidetzen du. Taldeko kideek soilik prozesatzen dute.

• Multicast mezuak bideragarriak dira, eta IGMP (Internet Group Management Protocol) erabiltzen da mezua multicast-taldeko kide diren loturetara soilik hedatzen dela ziurtatzeko.

3.1. ICMPv6

Page 43: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Multicast Listener Discovery (MLD) (2/4)Multicast Listener Discovery (MLD) (2/4)

• IPv6n, multicast nodo guztietan dago erabilgarri.

• IGMPren 2. bertsioa (IGMPv2) ICMPv6 mezuen bidez ezartzen da IPv6n.

• Multicast Listener Discovery deritzo horri (MLD)þ

• Bigarren bertsioa (MLDv2) IPv4ko IGMPv3n oinarritzen da.

• SSM=Source Specific Multicast onartzen duelako bereizten da.

• Nodo batek helbide jakin bateko multicasta soilik entzutea hauta dezake, edo iturri guztietakoak batekoak izan ezik.

• Hori ezin da egin MLDv1n, ASM (Any Source Multicast) erabiltzen delako SSM beharrean.

3.1. ICMPv6

Page 44: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Multicast Listener Discovery (MLD) (3/4)Multicast Listener Discovery (MLD) (3/4)

• MLDk erabili nahi dituzten multicast helbideak erregistratzeko aukera ematen die entzuleei.

• Routerrek MLD erabiltzen dute konektatuta dauden linketan zer multicast helbidek dituzten entzuleak aurkitzeko.

• Routerrak entzuleen helbide-zerrenda bat du lotura bakoitzerako, zenbat entzule aktibo dagoen kontrolatu gabe.

• Loturan taldeko kideren bat dagoen artean, helbideak iraun egingo du.

• Entzuleak mezu bat bidaltzen du routerrera, eta azken horrek bere kontrol-zerrendan sartzen du multicast helbidea.

3.1. ICMPv6

Page 45: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Multicast Listener Discovery (MLD) (4/4)Multicast Listener Discovery (MLD) (4/4)

• Era berean, entzule batek baja har dezake talde batean, mezu baten bidez.

• Azken taldeko entzule batek baja hartzen badu, routerrak bere kontrol-zerrendatik ezabatzen du link horren helbidea.

• MLD mezu guztietan lotura lokaleko helbideak erabiltzen dira jatorri gisa eta “hop limit” = 1. Horrela, lotura lokalerako helmena mugatzen da.

• “Hop By Hop” aukera ere erabiltzen da, eta Router Alert flaga aktibatzen da routerrak paketea prozesatuko duela bermatzeko, nahiz eta multicast-taldeko kide ez izan.

3.1. ICMPv6

Page 46: IPv6 DIDAKTIKOTZEA

IPv6ren sarrera

3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk3.1.3. ICMPv6ren beste aukera batzuk

Multicast Router Discovery (MRD)Multicast Router Discovery (MRD)

• ICMPv6 paketeetan oinarritutako mekanismoa, multicast trafikoa heda dezaketen routerrak aurkitzeko.

• Hiru mezu ditu, eta horietako bik, Multicast Router Advertisement-ek (Mota = 151) eta Multicast Router Termination-ek (Mota = 153), multicast difusioaren aktibazioa / desaktibazioa iragartzeko aukera ematen diote routerrari.

• Hirugarren mezuak, Multicast Router Solicitation-ek (Mota = 152), router guztiei (FF02::2) baten batek multicastekin jarduten duen galdetzeko aukera ematen dio edozein hosti.

• MLDn bezala, mezu horiek guztiak “Hop Limit” = 1 balioarekin eta “Router Alert” aukera aktibatuta bidaltzen dira.

3.1. ICMPv6