ipuina.pdf aitor eta arantxa

2
Ipuina GABONETAKO FAROLA Negua zen , eta elurrak hiriko kaleak zuritu zituen.Hotza izugarrizkoa zen.Jende gehiena Gabon gaueko afarirako azken erosketak egiten ari zen.Hainbeste jenderen artean ,neskato txiki bat galdu egin zen.Bere gurasoak hain keztatuta zebiltzan gauzak eta gauzak erosten, ezen ez baitziren konturatu beren alaba galdu egin zela.Neskatoa kaletik bakarrik ibiltzen hasi zen.Espaloiak jendez gainezka zeuden eta ia-ia zapaldu egiten zuten.Denak zebiltzan presaz , erosi behar zutenaz soilik arduratuta.Poltsaz eta fardelez zamatuta zihoazen.Inork ez zion begiratzen neskatoari.Inor ez zen ohartzen ume txiki hori bakarrik zihoala.Bera erakusleihotik erakusleihora geratzen zen.Argi eta opari horiek guztiek erakartzen zuten.Bien bitartean , gurasoak alabaren faltaz ohartu zirenean, bila hasi ziren erabat atsekabetuta.Erositako guztia lurrean botata utzi eta kalez kale hasi ziren , jendeari alabaz galdezka.Baina inork ez zekien ezer.Polizia abisatu zuten eta hiri osoan bilatzen hasi ziren. Berandutzen hasia zen.Kaleak jendez husten eta dendak ixten hasi ziren. Denak Gabon afaria prestatzen ari ziren beren etxeetan.Hotz haundia zen.Gauerdia iritsi zen eta ez zegoen neskatoaren arrastorik, eta gurasoak oso larri zeuden jada.Laster aurkitu ezean, hotzez hilko zen.Hainbeste ibiltzeaz nekatuta , farola baten ondoan eseri zen.Hantxe geratu zen uzkurtuta, hotzez dardarka.Pertsona batzuk pasa zitzaizkion ondotik, baina poltsaz eta opariz oso zamatuta zihoazen eta ez zuten ikusi ere egin.Beste batzuk aldiz, guztiz presaka zihoazen Gabona ospatzera , eta ez ziren ohartu ere egin han zegoenik. Baina orduan ustekabeko zerbait gertatu zen.Farola ohikoa baino argi gehiago ematen hasi zen.Argia beroa ematen hasi zen, eta neskatoa berotzen hasi zen.Gero eta dirdiratsuago jartzen ari zen, eta orduan eta bero haundiagoa ematen zuen.Azkenean umeak , beroaren beroaz ,loak hartu zuen. Su baten bueltan zeuden kale-garbitzaile batzuk, urrutian argi itsugarri hura ikustean, hurbildu egin ziren.Umea ikusita, besoetan hartu, beroki batean bildu eta poliziarengana eraman zuten. Gurasoek umea txarrik gabe berreskuratu zutenean, Jainkoari eskerrak eman zizkioten.Eta gau hartan ez zuten erositako ezeren beharrik izan gabonak zoriontsu ospatzeko , gehien axola zitzaiena bazutelako: denak batera zeuden, inoiz baino batuago

Upload: irakaskuntza-gipuzkoa

Post on 26-Jul-2015

225 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ipuina.pdf aitor eta arantxa

Ipuina GABONETAKO FAROLANegua zen , eta elurrak hiriko kaleak zuritu zituen.Hotza izugarrizkoa zen.Jende gehiena Gabon gaueko afarirako azken erosketak egiten ari zen.Hainbeste jenderen artean ,neskato txiki bat galdu egin zen.Bere gurasoak hain keztatuta zebiltzan gauzak eta gauzak erosten, ezen ez baitziren konturatu beren alaba galdu egin zela.Neskatoa kaletik bakarrik ibiltzen hasi zen.Espaloiak jendez gainezka zeuden eta ia-ia zapaldu egiten zuten.Denak zebiltzan presaz , erosi behar zutenaz soilik arduratuta.Poltsaz eta fardelez zamatuta zihoazen.Inork ez zion begiratzen neskatoari.Inor ez zen ohartzen ume txiki hori bakarrik zihoala.Bera erakusleihotik erakusleihora geratzen zen.Argi eta opari horiek guztiek erakartzen zuten.Bien bitartean , gurasoak alabaren faltaz ohartu zirenean, bila hasi ziren erabat atsekabetuta.Erositako guztia lurrean botata utzi eta kalez kale hasi ziren , jendeari alabaz galdezka.Baina inork ez zekien ezer.Polizia abisatu zuten eta hiri osoan bilatzen hasi ziren.Berandutzen hasia zen.Kaleak jendez husten eta dendak ixten hasi ziren. Denak Gabon afaria prestatzen ari ziren beren etxeetan.Hotz haundia zen.Gauerdia iritsi zen eta ez zegoen neskatoaren arrastorik, eta gurasoak oso larri zeuden jada.Laster aurkitu ezean, hotzez hilko zen.Hainbeste ibiltzeaz nekatuta , farola baten ondoan eseri zen.Hantxe geratu zen uzkurtuta, hotzez dardarka.Pertsona batzuk pasa zitzaizkion ondotik, baina poltsaz eta opariz oso zamatuta zihoazen eta ez zuten ikusi ere egin.Beste batzuk aldiz, guztiz presaka zihoazen Gabona ospatzera , eta ez ziren ohartu ere egin han zegoenik.Baina orduan ustekabeko zerbait gertatu zen.Farola ohikoa baino argi gehiago ematen hasi zen.Argia beroa ematen hasi zen, eta neskatoa berotzen hasi zen.Gero eta dirdiratsuago jartzen ari zen, eta orduan eta bero haundiagoa ematen zuen.Azkenean umeak , beroaren beroaz ,loak hartu zuen.Su baten bueltan zeuden kale-garbitzaile batzuk, urrutian argi itsugarri hura ikustean, hurbildu egin ziren.Umea ikusita, besoetan hartu, beroki batean bildu eta poliziarengana eraman zuten.Gurasoek umea txarrik gabe berreskuratu zutenean, Jainkoari eskerrak eman zizkioten.Eta gau hartan ez zuten erositako ezeren beharrik izan gabonak zoriontsu ospatzeko , gehien axola zitzaiena bazutelako: denak batera zeuden, inoiz baino batuago

Page 2: Ipuina.pdf aitor eta arantxa

Elkarrizketarako galderak:

1-Zergatik galdu da neskatoa?2-Zergatik ez da inor ohartu neska galduta dagoela?3-Zer gertatzen da neskatoa farolaren ondoan esertzen denean?4-Handik pasatzen ari zirenak zergatik ez zuten umea ikusten?5-Zeintzuk dira umea ikusi eta salbatzen duten bakarrak?6-Zer dira Gabonak?7-Gabonak ospatzeko beharrezkoa al da gauza asko erostea?8-Nola ospatzen duzue Gabon gaua zuenean?9-Zerk eragozten du Gabonak behar bezala ospatzea?

Jarduerak:

-Kartoi mehe batean moztu gabonetako izar haundi bat eta barruan honako izenburu hau idatzi: “Gabonak dira...” Umeek benetako Gabonak zein ekintzak adierazten dituzten jarri beharko dute; hau da, ekintza horiek egiten dituzten pertsonen barruan Jainkoa bizi dela nabarmentzen duten ekintzak jarriko dituzte.

-Horma irudi haundi bat egin, beren produktuak saltzeko Gabonak erabiltzen dituzten iragarki guztiak bilduta.Iragarkiz betetzean, ondorengo esaldi hau idatzita jarriko da : “ Gabon faltsuak”.

-Egin Gabonetako zorion gutunak, Jesus gure artean noiz agertzen den adieraziz (geurekoiak ez garenean, elkarbanatzen dugunean...).