ipuina izaro e

4
BERMEOKO BALETXOA Izaro Egibar

Upload: kontakatiluak06

Post on 15-Aug-2015

41 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ipuina izaro e

BERMEOKO

BALETXOA

Page 2: Ipuina izaro e

Izaro EgibarIstorio hau, Itsaso izeneko neskato Bermiotar bati gertatu zitzaion, orain dela oso gutxi. Berarentzat, gure munduko gauzarik hoberena animaliak ziren; bereziki baleak. Beti, bere aitonarekin Izaro uhartera joaten zan izurdeak, arrainak, edo uretako dortokak ikustera.

Azaroaren 8an, gutxi gorabehera goizeko hamarretan, Izaro uhartean egon ziranean, konturatu ziren ez egoala ez izurderik, ez dortokarik, ez arrainik. Baizik eta….. Baleak! Bale talde izugarri bat egoan Izaroren atzekaldean ikaragarrizko

Page 3: Ipuina izaro e

saltoak egiten . Itsaso, harrituta zegoan eta pozez dardarka ere bai. Berarentzat, harrigarriena zan baletxoak ikusi saltoak eta jausiak ematen. Bere arreta guztia baletxo baten eukan, bale txikiena, baina politena eta salto handiagoak ematen ebana.

Bale taldea, Izaro uhartea utziz, saltoka -saltoka Matxitxakorantz abiatu ziran. Baina, baleak ez zekitena zan marea biziak egozala, eta Matxitxakora heltzeko zati arriskutsu bat egola. Gure baletxo gizajoa, jolasean ebiela, korronteak harrapatuta harri-bolas hondartzara heldu zan bertan baratuta geratuz. Bere taldea hori ikusitaz, bertara hurbiltzen zaiatu ziren baina, ikusi ebienean hondarra ikutzen ebiela bueltatu egiten ziran. Itsasok, hau ikusita 112 telefono zenbakira deitu eban laguntza eskatzeko.

25 minutu igarota gutxi gorabehera , hainbat jende etorri zan laguntzera adibidez ertzainak, baina gehien egoana zan Bermeotik eta Mundakatik etorritako jendea baletxoa askatzen laguntzera.

Denak jakin ebien ez zela behar erreza baina esfortzua egin behar zan baletxoa askatzeko eta bere familiarengan bueltatzeko. Txarrena zen, ez zekitela zelan atera baletxoa edo zerekin, eta denbora guztia eraman ebien baletxoari ura botatzen azala ez sikatzeko eta hilteko, pentzaten ebien bitartean zerekin atera.

-Badakit!- esan zuen batek ustekabe batean.

-Badakizu zerekin atera baletxoa?- esan zuen Itxasok pozez.

-Bai, surfistek eramaten daben uretako motorrekin.

-Ideia bikaina!- esan zuen Itsasok- baina nondik aterako dogu bat?

-Gaur, Red Bull-ek surf proba bat antolatu du Mundakan, eta ahal deuskue euren uretako motor bat utsi! Baina, arin joan behar gara, laster marea altua da eta bertan aterako dogu baletxoa.

-Ederki, ni joango naiz Mundakara, oso lagun ona naiz Red Bull-ena eta sorte piska batekin utsiko deuste bat.-esan zuen gizon alto eta argal batek.

Gizona, Mundakarantz habiatu zen ziztu bizian baina, bertara heltzean, ikusi eban uretako motor guztiak okupaturik zegozala bat izan ezik, orduan geratzen zen bakarra hartuz, berriro harri-bolasera habiatu zan tximista baino azkarrago . Bertara heltzean,marea altua egoan eta balea askatzeko preparatzen hasi ziran.

Momentu horretan; barku izugarri bat agertu zen, itsaso zabaletik etorrena. Baleontzi bat zan! Izugarrizkoa gainera , gure baletxoaren taldea harrapatzera zentorrena. Itsaso eta hondartzako beste guztiak ikaraturik egozan, baina momentu horretan

Page 4: Ipuina izaro e

Bermeotik eta Mundakatik hainbat itsasontzi agertu ziren eta, baleontziak balerik ez harrapatzeko, taldearen ingurutik jarri ziren . Baina, logikoa denez, baleontzia ez zen gelditu eta treñeruetara igo eta baleen gana abiatu ziran. Beste itsasontzi guztiak hori ikusi ebienean, borobil txikiagoa egin ebien, eta azkenean, treñeruak ez eukien posibilitaterik baleak harrapatzeko eta bueltatu egin ziran baleontzira eta berriro itsaso zabalerantz.

-Aupa, aupa, aupa!- esan ebien denek gelditu barik.

Baleontzia joan eta gero, baletxoa askatzen jarri ziren txikotez amarratuta eta umea zenez, uretako motorrarekin bizkor atera ebien bere familiagaz bueltatzeko. Hau lortutakoan, denek hasi ziren txaloka eta bale taldeari begira.

Baina, Itsasorentzat harrigarriena zan zelan antzinako bale harrapatzaileak lagundu ebien gaur egun bale bat askatzen eta bere taldea salbatzen; orain ez dagoalako lehen egozan bale kopuru bardinak eta dagozanak horregaitik, zaindu egin behar dira.

Egilea: Izaro Egibar.