ipuina

5
FITXA TEKNIKOA Izenburua: Lili gure laguna. Zikloa: 2. zikloa Helburuak: Ipui honen helburu nagusia, aniztasunaren trataera da. Hau da, ezaugarri desberdinak dituztenak albo batera ez uztea. Honen bidez haurrei erakutsiko diegu, beraien inguruan honelako pertsona bat topatuz gero ez dutela baztertu behar. Edukiak: Helburu nagusia aniztasunaren trataera izanik, edukietan hau landuko dugu: Aniztasuna Errespetua Komunikazioa Enpatia Baliabideak: Ipuin hau aurrera eramateko, baliabide hauetaz baliatu gara: Audacity Movie Maker Argazki kamera digitala Guk egindako marrazkia Guk ateratako argazkiak Gure ahotsa Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxen, “Nork agindu du” kantua Erropa Pintzak

Upload: rotermeier

Post on 13-Jul-2015

156 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ipuina

FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Lili gure laguna.

Zikloa: 2. zikloa

Helburuak: Ipui honen helburu nagusia, aniztasunaren trataera da. Hau da, ezaugarri

desberdinak dituztenak albo batera ez uztea. Honen bidez haurrei erakutsiko diegu,

beraien inguruan honelako pertsona bat topatuz gero ez dutela baztertu behar.

Edukiak: Helburu nagusia aniztasunaren trataera izanik, edukietan hau landuko dugu:

Aniztasuna

Errespetua

Komunikazioa

Enpatia

Baliabideak: Ipuin hau aurrera eramateko, baliabide hauetaz baliatu gara:

Audacity

Movie Maker

Argazki kamera digitala

Guk egindako marrazkia

Guk ateratako argazkiak

Gure ahotsa

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxen, “Nork agindu du” kantua

Erropa

Pintzak

Page 2: Ipuina

LILI GURE LAGUNA

Tolosaldeako herri txiki batean, bazen baserri eder eta handi bat, bertan, Mari

etxekoandrea bere sena eta bi semeekin bizi zen. Mari egunero lan eta lan aritzen zen

etxeko lanak egiten: bazkaria prestatu, etxea garbitu…

Egun eguzkitsu batean, garbitu berri zituen arropak, baserriko atarian

zintzilikatzera joan zen, hauek eguzkiaren berotasunarekin lehortu zitezen. Esku

batean arropa bustia eta bestean pintzen saskia zeramatzan.

Pintzek egun aztoratu samarra zuten, izan ere, Marik pintza berri bat sartu zuen

saskian, baina beti bezala egurrezkoa izan ordez, kolore urdinekoa zen. Beste

guztiengandik oso desberdina zen eta egurrezko pintzei ez zitzaien gustatu hau,

horrexegatik segituan bere aurka jarri ziren:

- Zer egiten duzu zuk hemen? Hau gure etxea da, gainera zu ez zara gu

bezalakoa!

- Joan zaitez hemendik itsusi hori!

Guztiak beraren aurka zeudela ikusirik, Lili pixkanaka iskin batean geratzen hasi

zen, isilik eta triste.

Mari etxekoandrea arropa zintzilikatzen hasi zen, baina Lili bakarrik jarri zuen eta

Egurtxo eta bere lagun guztiak binaka. Horregatik Mari joan eta berriro ere

gainerakoak berarengana hurbildu ziren:

- Aizu neska ez al dakizu hitz egiten?

- Ez al duzu ulertzen ez dugula nahi zu gurekin egotea?

- Egurtxo alperrik ari gaituk, ez dik eta ezer esaten… goazen hemendik!

Lili berriro ere bakar-bakarrik geratu zen.

Egunak joan eta egunak etorri, Lilik bakarrik jarraitzen zuen, geroz eta tristeago eta

bakartiago.

Egun oso haizetsu batean, soka balantzaka ari zela, Lili haize bolada batek lurrera

bota zuen gainerakoen barrea eraginez.

- Ikusten, ikusten nola ez duzun ezertarako balio!

- Zu ez zara gu bezain indartsua!

Guztiak oihuka ari zirela, beste haize bolada batek Egurtxo bota zuen lurrera,

gainerakoak larritzen hasi ziren.

- Egurtxo ondo al hago? Helduiok gogor belarrari segituan pasako duk eta.

Page 3: Ipuina

Denbora pixka batera Haizea geratu zen eta guztiak lasaitu ziren, orduan batzuk

pentsatzen ari ziren agian, Lili ez zela beraiek pentsatzen zuten bezalakoa, izan ere,

Egurtxori gertatutako bera pasa zitzaion.

Handik gutxira Mari etorri zen, pintzak lurretik jaso eta berriro zintzilik jarri zituen.

Baina oraingo honetan, Lili eta Egurtxo batera jarri zituen azpiko arropa eusten.

Egurtxo pentsakor zegoen Lilirekin batera kuleroak ederki ari zelako eusten, orduan

konturatzen hasi zen agian oker zegoela Lilirekin. Nahiz eta Lilik askotan bakarrik

egotea nahiago izan eta komunikatzeko eta hitz egiteko zailtasunak eduki, bere lana

primeran egiten zuela ohartu ziren. Lili ere, beraiek bezalaxe, arropa primeran eusteko

gai zen.

Egunak joan eta egunak etorri, mota eta kolore guztietako pintzak iritsiz joan ziren

Mariren etxeko saskira. Baina Egurtxo eta bere lagunek ez zuten berriro ere Lilirekin

eduki zuten jarrera eduki eta eskuzabalik hartzen zituzten pintza berriak. Izan ere,

hauek bazekiten nahiz eta gainerako pintzak beste koloretakoak izan, beraiek bezalaxe

lana primeran egiten zutela.

Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Mariren etxeko

terrazan.

Page 4: Ipuina
Page 5: Ipuina