ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=jautarkol, ipuiak.pdfalare, zure...

79
Luis Jauregi, Jautarkol IPUIAK

Upload: others

Post on 28-Oct-2019

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Luis Jauregi, Jautarkol

IPUIAK

Page 2: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Iturria:http://www.armiarma.com/emailuak/itxaropena/jaut.htm

Egileari buruzko informazioa:http://zubitegia.armiarma.com/?i=290

Page 3: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Nere anai maite-maite Esteban ta Modesto: Zuerieskeintzen dizuet nere liburutxo au, biotz-biotzez etagogo osoz eskeñi ere.

Mexico'ko lurralde oietan ainbeste urtez bizi zera-ten-arren, oraindik zuen ezpañetan ezpaizazute il,gure amatxo laztanak magalean artuta, maite-besar-ka sutsuz eta muxu goxoz, erakutsi zigun izketa eztia.

Legorrez ta itxasoz, uso maitalearen gisan, egandijoakizuten nere liburutxo au zuen eskuetara eltzendanean, bere orrialdeetan bizitza-dardara ezti-goxobat nabaituko diozute, noski. Gure ama zanak betikobizitzatik, Zerutik alegia, itz-egiten dizutela ustekodezute-ta. Berak erakutsi zizkigun itzak, esaera jato-rrak eta jarrai-bide zuzenak besterik eztituzute nerelantxo ontan topatuko. Aren biotz maitalearen oyar-tzuna dezute. Izango al-zaizute aren erakutsi zeruta-rren oroigarri ere. Auxe opa dizute biotzez zuen anai,

LUIX'EK

Page 4: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Itz-Aurre-Gisan

Agur, Irakurle: Ainbestexe urteen ondoren, ba-natorkizu berriro. Kontu-kontari etorri ere. Eginkizunjatorra apaiz batentzat –diozuke zure baitan. Ara, ba:batere lotsakizunik gabe natorkizu oraingoan, bein-tzat. Pulpituan apaizak ainbat egi mardul, esango bai-dizkitzute nere aitonak, Erramon gudariak eta Joxe-pantoni amonatxoak.

Euskera erraza erabiltzen alegindu naizaizu. Alare,zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan bezelaerderazkoetan ere–, gertatuko zaizu orixe. Ekin irakur-tzen bai, eta gero ta errezago irakurtzen dezunazjabetuko zera. Nekerik gabe ezin liteke ezer ikasi, taikasi gabe, ezin zerbait jakin.

Nere liburutxo ontako lenengo ta bigarren ipuiak,1924'garren urtean, argitaratuak ditut, Intza'r Dama-so Aita Kaputxino euskal jakintsuaren itz-aurre maite-kor batekin. Nereganako maitasunak esan-erazi ziz-kion beste goralpen askotxoren artean, auxe zionorduan Damaso Aitak:

Page 5: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

"Or dezu, ba, euskalduna, gure euskal-iturriakematen duten urik garbienetakoak. Euskera garbi,baño erraza. Euskal-esanera berarizkoa ta erritarra;baño irudimen bizi ta sutsuak biziaz betea".

Ipuiak zeritzan nere liburutxo ua, aspalditik agor-turik zegon, eta ba-ziran gure artean, berriro bereneskuetan ikusteko irrikitzen zeudenak. Ona, ba, emen,orraztu ta txukunduta, lengokoaren antzeko, bañadotorego, ta soñeko berriaz jantzita, zar-zimurrikgabe, zearo gaztetuta. Erein maitasunez ipuiarenordez, Andre Joxepantonirena damaitzut oraingo libu-rutxo ontan. Au nik asmatua baita, ta beste ua erde-ratik euskeratutakoa baizan. Beraz, gaurko iru ipuiauek, nereak dituzu, Urka-Mendi'ren gaia Arakistain'-renarengandik artutakoa ba-da ere.

Nere iru lantxo auek atsegin ba'zaizkitzu, berriroere, beste auen antzeko batzuekin etorri natzakizuke.Euskaldun guzien artean gure Euskera gaxoaganakomaitasuna zabaltzea baita nere gogorik biziena. Eus-kera euskaldun guziena da, ta Jaungoikoak Euskal- -Erriari eman zion mesederik aundienetakoa. Euskera-ren eriotzik ez du Jaungoikoak nai, Berak eman zigunizkera ederra euskaldun guztien ezpañetan erabiltzenikusi nai du. «Euskerak burua jasotzea, Jaungoikoak

Page 6: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

nai du» utzi zigun idatzita Aita jesuita Kardaberaz san-tuak. Beraz, gure izkuntza garbia iltzen ba'zaigu, eus-kaldunen erruz ilko da. Gañerako esameza guziak,aitzaki lotzagarriak besterik ez dituzu. Euskaldunaknai ba'degu, Euskera piztuko da, indartuko da ta mun-dua, mundu dan artean biziko da. Alaxe izan dedilla.

Urrestilla'n 1963'gko. azaroaren 3'anJAUTARKOL

Page 7: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Urka-Mendi

I

Negua zan eta izan ziteken negurik gorriena, bene-tan. Apalduondoren, otzaren igesi, su-ondoan laistergiñan guziok. Leio-baztarrean berriketan jardutekobaño, sukaldeko babes epelean egoteko obea zan gauua, izan ere.

Ua zan gaua, ua...! Ekaitza txistuka, zuatzik lerde-nenak jo ta ipurditik atera bearrean... Trumoi bildurga-rriak, eta sukalde-barruraño sartzen zirala ziruditentximista ikaragarriak... Ta euri jasa ta txingorra, leio taetxeko zoko guziak astintzen...

Aitona lenengoz abiatu zan tapa-tapa sutondoanberetzat beti egon oi zan aulkitxora, antxe pipakadabat ketu ta umeei ipuitxo bat edo beste esatekoasmoz. Umeak, berriz, aitona an ikusi zuten bezin lais-ter, ipurtarindu ziran, eta jaten ari ziran taloa taesnea, bete-bete egin zirala-ta, mai-gañean lagata,aulkitxo bana artu ta aitonaren ondoan exeri ziran.

– Gaur ipuik bai?

Page 8: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– Ez, umeak, gaur oera goiz-goiz, otz dago-ta.– Ez, aitona, ez. Emen sutondoan ez dagot otzik...

Ipuitxo bat... –zioten umeak erdi-negarrez. Ta jakiña,umeak orrela jarri ezkero, garaile irten oi ziran beti.Geiegi maite zituan, izan ere, bere kutuntxuok, aienkutixiak, –zuzenak ba'ziran beintzat–, ez betetzeko.Gañera, ze arrano!, berak ziona, beti gauza onen bat-edo-beste geldituko, zitzaien burutxoetan. Bere aotiketzuten ipui zatarrik entzungo, beintzat. Dana dala, guere, –esan oi zuan sarritan–, orrelaxe azi ta ezi gindu-zen gure aurrekoak, eta ez giñan, orratik, kristaumaketsak iñoiz izatera eldu.

Ziñez, yaioa zan gure aitona kontu zaarrak esatenez ezik, berriak asmatu ta antolatzen ere. Bertsolaritrebea zan, gañera, ta ez da arritzekoa, kontu-kontariedo bertsoetan asten zitzaienean, umetxoak berealatxoraturik ipintzea. Ikustekoa zan gau artako umeaien begiratua. Adi ta zur, begiak pozaren pozaz ñir-ñir, aitonari begira...!

Gogoan daukat gau artan esan zien ipuia. Gerta-tua dan, ala ipui utsa, eztakit. Geroztik, maiteki gorde-ta, buruan euki det, bidaztiak bide-ertzean arkitu, jasota liburu baten orri-aldeetan tolesturik, gorde oi duanloretxo zimela bezelaxe.

Page 9: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Orain, al izan detan edertasunez apainduta, bizi-tza-dardara berri batez jantzirik, zure eskuetan ipin-tzen det, irakurle, atsegin izango zaizulakoan, etagure aurrekoen antziñako kontu zaarrak egin oi digu-ten biotz-ikutu goxoa zure biotz-mamian somatukodezulakoan.

II

Gipuzkoa'ko Deba erri pollitaren inguruko gazteluta basetxe aberats batean gertatu omen zan. Orainurte askotxo dirala, noski.

«Artadi-gaztelua» deitzen zioten batzuek, «Jaure-gi-berri» baserria bestetzuek. Dana dala, izen biokondo baño obeto zetozkion, aitonak zionez. Batetik,aritz eta arte sendo, ugaridun toki alaitsuan zegolako,gaztelu-antzo, tente ta lerden, eta bestetik, nolanaikobasetxea baño, jauregi eder, berri bat zirudilako. Nik,nolabait deitu bear eta, «Jauregi-berri» izenaz aitatu-ko dizutet.

Ango aberastasunak, noski! Iru soro ta zelai aundibat, etxe-inguruan, baso ta oianak, zuaitzez josiak,mendian, sagardi ederrak, eta ukulluan amar bei

Page 10: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

esnetsu bai, beren txokor ta txalekin, eta eztakit nikzenbat olla, ollaxko ta ollanda.

Ipuia asten detan garaian, senar-emazte ezkon-berriak, morroi hi ta neskame batekin bizi dira bertan.Baña, ez dira senar-emazteok, zoriontsu; ba-dutebeste zerbaiten bearra zorion izateko, ta ori gabe,etxe aundi-eder au otzik eta utsik daukatela deritzaie.Ba-dira bi urte ezkondu zirala, ta ez die oraindik Jaun-goikoak eman semerik.

Amaika otoitz, eskari, ta opari ere, egin dizkioteItziar'ko Ama maiteari! Etzien orratik luzaroan entzun-gor egin Ama errukitsu onek. Andik laister Jauregi-berri baserrian egundoko pestak ziran: alabatxo mar-dul bat jaio zan, goizeko izarra bezin ederra ta udabe-rriko larrosa gorriaren antzekoa.

Aien poza! Aste bete iraun omen zuten Bataio-ondoko jai ta jolasak. Antxe egun aietan bildu zangende-pilloa, noski. Txal oso bat jan omen zuten etasagardo-barrika bat eta bi zaragi ardo uztu ere bai.

Beren alabatxo arekin zoraturik zeuden senar-emazteok, musuka jan bear zuten bere ua. Makiña batbider ikusi zuten bidetik zijoazten baserritarrak amazoriontsua, aurra besoetan zuela, baserri-aurrekoartadi-kerizpean! Baita amaika aldiz bidetik emaku-

Page 11: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

meak aurtxoari pa-ematera etorri ere! Ainbesterañomaite zuten guziok ume zoragarri ua.

Bein batean, –Orrillako arratsalde eder bat zan–,ama-alabak arestian aitatutako kerizpean zeudela,andre-Muskin zeritzan sorgin ezaguna bidetik igarozan. Ta sorgiñak ere barnean biotza euki nunbait, etaamaren magalean parrirri gozoa ezpañetan zuela lo-zegian aingerutxo arrek, biotzean alako kilimatxa bategin zion noski, ta aurtxoaren bekoki legunean musu-txo bat emateko asmoz berenganatu zan. Baña, arri-garria! umetxoa bat-batean, ametsetan bezela, esna-tu zan eta bere eskutxoaz eta negar-malko samiñezsorgiñ-musurik nai etzuela adi-erazten zuan. Andre-Muskin begietatik su ta gar zeola jarri zan, eta arroki-ro aurtxoari begira-begira esan zion: «Madarikatuaizango al den ire biotzak lenengoz maitatzen duanmutilla!».

Sorgiñak itzok esanaz batera, ega beltz aundidunsaguzar bat igaro zan egaka umearen aurpegi-aurre-tik. Amak deadar egin zuan ikaraz, eta alabatxoabular-gañean estu-estu laztantzen zuela, etxean sartuzan. Sorgin gaiztoak, ostera parrez eta algaraz, berebideari eman zion.

Page 12: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Orduantxe eguzkiak mendi-tartetik azken-izpiazargitzen zuan Jauregi-berri basetxea; txoriak txio-txio-ka beren kabietara zetozen... Ortze urdiñean poliki-poliki izarrak agertzen asi ziran, eta azkenez udaberri-ko gau eder batek, illunez ta ixiltasunez estali zuanlozorroan zetzan ludia.

Baña, gau artan Jauregi-berri-ingurutik igaro izanba'ziñan, ene irakurle maite ori, ume-negarrik ugarientzungo zenituan, bertan ume bakar bat besterikizan ez-arren. Ua gaua, gau ura! Ez zaio belakoanaztuko amari. Antxe gau osoan, aurtxoaren seaska-alboan, seaskari eragin eta lo-abestiak kanta ta kanta:

«Aurtxuo, egik lotxo bat,emango diat goxoa:aitak bat eta amak bita Goiko Jauna'k amabi.

Lo...! »

«Lotxu eginda lotxua gozo,lotxu eginda kalera...Tanbolintxua kalean dagoumetxu oni begira,tanbolintxua kalean dago

Page 13: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

umetxu oni begira.

Lo..! Lo..! »«Itsasoa laño dagoBayona'ko alderaño,nik zu zaitut maiteagotxoriak beren umeak baño.

Gure oroiz aita dagolañopean gaberaño,nik zu zaitut maiteagoarraitxoak ura baño».

Baña dana alperrik. Loak iges-zegian aurtxoarenbegietatik. Goiz-aldera, egunsentian, eguzkia mendi-tontorrak argitzen asi zanean, loak bere magal gozo-an artu zuan aur gaxoa.

III

Geroztik emezortzi urte aundi igaro dira. Jauregi-berri'ko alabatxo ua, orain begi urdindun neskatilliklirain eta ederrena dezute. Ta geiago dana, soñez edo

Page 14: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

gorputzez ederra bezela, gogoz edo animaz ere osaromaitagarria : benetako edertasunaren argi zerutarrakargitzen baizion biotza, eta udarako gau ozkarbietanillargiak bezela, bere begi aundi-eder aietan dirditsbaizegion.

Neskatxa apala ta garbia, gurasoen esanekoa, lan-gillea ta maratza. Itziar'ko Amaren maitale sutsua zaneta maiz juaten zitzaion laguntza-eske. Auzoko guziakta ezagutzen zutenak orok, begirunez begira oi zioteneta neskatilla garbi ta atsegiña zalako maite zuten.

Etxe aberatseko alaba bakarra zan gañera, ta jaki-ña, mutil gazteen begiak lendabizi, eta begien atzetikbiotzak laister, bereganatu bear. Lenengo-lenengozMartin'ek, Olazabal baserriko mutillak bere maitasunaagertu zion. Mutil on eta langillea zan ziñez, basetxeartako bigarren semea ordea, ta ezin ezkontzara berebeso sendoetako indarra ta bere biotzeko maitasungartsua besterik ekarri zezazkioken neskari. Olazabalbasetxea, lurrez, aziendez eta diruz ondo ornituazegon. Baña, oiek guziak, etxeko seme zarrenarentzatizango ziran. Orixe zan garai aietako oitura. Orain erezerbait orrelako gure baserrietan egin oi da, baña,nabarmenago orduan. Eta noletan –esan dezu zureartean, noski–, bururatu zitzaion Martin'i Jauregi-

Page 15: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

berri'ko alaba bakarrarekin ezkondu zitekela eta orre-la ango etxejaun izateraño iritxi? Nolaz etzitzaionasmo ori, burugabekeri borobilla iruditu?

Polliki-polliki, irakurle, Martin'en naia, bear bezelaaztertu-ezkero, ain iritxi-eziñezkoa ez dezu-ta. Etxe-aldeko mutilla zenuan, ondo azia, ederki eskolatua,lanean ikasia, mutil gazte kementsu ta ederra, bate-tik: eta bestetik, berriz, –ta onexek itxaropenik aun-diena zemakion–, neskak bene-benetan maite zuan,ogei urtetan neskatilla garbi batek bere egizko senar-gaia maite lezaken eran.

Egia zan, izan ere: Jauregi-berri'ko alabak biotz-biotzez maite zuan Martin, eta auxe zenuan, bere bio-tzaren jabe izateko aukeratua, Jaungoikoak ala naiba'zuan. Alaz ere, egunetik egunera illunago zegonbere biotz maitalea. Aspaldian, begien aurrean odeibeltz bat dakus (ikusten du) gaxoak, ekaitz-aurretikortze edo zeru goibelean agertu oi dan laño beltz bil-durgarriaren antzekoa. Alper-alperrik ez ote zebillen,iñoiz mutil ura beretzat izango ez ote zan, azkeneanbiotzetik nai ta naiez maitasun ori uxatu bearreanarkituko ez ote zan, ta nik eztakit beste zenbat axan-pa ta kezka zerabilzkian neska gaxoak bere baitan,egunaren buruan.

Page 16: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Ba-zuan gajoak, izan ere, biotza estutu ta illuntze-ko añakoa. Alaba ona zan, eta gurasoen esanera ezegotera, gogor zitzaion. Ama bere aldera erakarrikozukealakoan zegon. Baña, nolaz aitari bere iritziaaldatu-azi? Ez dira bi illabete oraindik aitak, etxekogela nagusira deitu, larruzko aulki zabalean exeri-azi,ta amaren aurrean esan ziola:

– «Amak esanta zekiñat, Olazabal'ko Martin'ekinizketan sarritan ikusten autenala. Alperrikako ametsiketzan egin. Mutil ori ez den ire kideko mutilla. Ona tazintzoa izatea ez den naiko, ire eskuaren jabe ezkon-tzaz izateko. Ontzako gorri asko ekarri bearko dizkingañera, irekin ezkondu nai duan mutillak. Orra, argi tagarbi esan. Esaion lenbailen, ik ere, orrela, Olazabal'-ko Martin jaunari».

Amaika negar samin egin du gaxoak geroztik! Aulana! Aitaren esana egin nai, biotzetik maitasun uauxatu nai, ta ezin; mutil ua aztu nai, ta ezin iñondikere aztu. Burruka onen garraztazuna, barnean noiz-edo noiz somatu duenak bakarrik, ezautu lezake argi-ro.

Egunak, ordea, aurrera zijoazen eta aitak esanziona, mutillari aditzera ematera, etzan neska ausar-tzen. Ondo zekien eman bear zion naigabea, benetan

Page 17: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

sakona izango zitzaiola, ta luzatu ta luzatu ari zan.Baña, asko luzatzerik etzeukala antz-emat,en zion.«Nere aitarekin ez dago txantxetan ibiltzerik», ziongajoak negarrez. Eta, urrutitik eta poliki asi, ta gero,argi ta garbi, ikusten zuan bezin laister esango ziola,ba, erabaki zuan.

Bitartean aita ere luzetsita zegon, Martin'en eran-tzupenaren berririk alabak ezpaizion ematen. «Zirt-edo zart egin bearra ziok emen, –zion bere artean–;mutil ori arrapatu bear diat nik nun edo an, eta nereaotik entzun bear dizkik ederrak».

Orretarako abagune berezia ta era egokia, andikegun gutxi barru izan zuten aita-alabak.

Igande-arratsaldea zan, maiatzeko arratsaldezoragarria, baño, beroa : udaran bezelaxe, eguzkiarenmusu sutsuak berotzen zuten lurra. Etzuan, orratio-kan, Martin beroak ikaratu ta Jauregi-berri'rontz jozuan, arin-arin. Azkazalak ere izerdi patzetan zitualainguratu zan eta beeko zuaiztitik begira gelditu, mai-tea noiz agertuko zitzaioin zai. Laister ikusi ere, base-txearen aldameneko baratzan loreei ura ematen arizala.

– Garai onean ator, Martin, –esan zion neskak irri-parrez mutillari gerturatu zitzaion orduko.

Page 18: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– Zer, ba?, –darantzuio era berean mutillak.– To... –ta landarean zintzilik zegoan larrosa gorri-

mardul-usaitsu bat artu, musu eman, eta mutillarieman zion.

Baño, azkar antzeman zion Martin'ek, bestetan ezbezelako zerbait bion artean gertatu zala. Zer ziteke-nik ezin igarri, baña, bai antzeman, neskaren begiurdiñak naigabe-lañoz lausoturik zeudela, ta zoritxa-rren baten eztenak, noski, biotza zulatzen ziola.

Martin erretzen zegoan, zer gerta ote zan jakin-miñez. Biotzean burruka gaitza zerabilkian. Beste egu-netako itz-jario goxo ua agortu zaie. Gaur, itz bat edobeste, gero ixil-une bat...

Zuaitz lerden baten kerizpe atsegintsuan exeridira. Amaika bider egon dira antxe bertan, gaur bañoalaiago, etorkizunaren buruauste latzak amets urdiñe-tan itotzen...! Itxaropen-suak, bizitza-bideko arantzakere, lore biurtzen baizizkien:

– Gaur, bestetan baño illunago, kezkatsu, topatzenaut, Martin. Berri txarren bat jaso al dek-edo?, –galde-egin zion maiteki neskak.

–Bai, zerbait bai zeukanat, eta etzakiñat zer. Betibezin alai etorri naun ire ondora, ta bi zeru urdin ditunire begiei begiratu zienat, eta arantza bat sartu zaidan

Page 19: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

biotz-muiñean. Juan dan aste onetan alako zerbaitgertatu zaiñ iri, neska. Zergatik ez dian alik-eta laiste-rren aitortu gustia? Zer dala-ta, itzez estali nai den,gaxo orrek, ire begiok ain argiro desatena? Aitortu zai-dan, bada, maite, orain bertan guzi-gauza...

Eta bere bi eskuetan neskatillaren eskua artu taestutuaz, maite-miñez josirik, esan zion:

– Ez naun len bezela maite, ala? Beste norbaitsartu ote den ba, len neretzako bakarrik unan biotzorretan?

Orduan neska onak barruan zerabilkian burrukagogorraren berri eman zion, aitak esan zizkion itzgarratzak garbiro azaltzen zizkiolarik.

– Ori esan al din? Ez aiz i, ene kutun ori, neretza-ko, beraz?

– Ez dakik euk ondo, ordutik-ezkero zenbat negarsamin egin diatan, biotz-barru barruan aukat-eta...Ezin bertatik uxatu aut-eta.

Eta negar ta negar zegian neska gaxoak.– Argatik izango aiz i nerea eta ni irea izango naun

betiko uxatu-eziña den-eta gure maitasuna, illezkorraden-eta. Ez den iñor izango bere sua itzaltzeko, gauza.Txukatu itzan, ba, negar-malko oiek. Ez adi orrelaestutu. Ire aitarekin biok egongo gaitun gaur bai, ta

Page 20: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

gure maitasun bizia, illezkorra adieraziko zionagu. Irezoriona naiko din aitak, noski. Entzungo zigun, ba, tagure naia azkenekoz beteko diñagu.

– Ta ezezkoan gelditzen ba'zaiguk? Orduan zer...?– A...! Orduan... Orduan ere... Nai-ta-naiez i neria

izango aiz.– Bai, ote? Polliki-polliki, gizontxoa, ni bizi naiken-

arteraño, beintzat.Urdamuturra baño gorriago jarri ziran nes- ka-

mutillak itz auek entzun zituztenean. Ba-zuten lotsa-tzeko aña izan ere, Jauregi-berri'ko jauna ber-beraantxe begiz-begi ikusten baizuten.

–Entzun dizkiat ire azken-itzok, –jarraitu zuan irri-barrez Martin'eri begira: Ederki, motell. Orrelako muti-llak atsegin zaizkiak neri, bulartsuak, eragozpenenaurrean «jo ta kea» esanaz beti aurrerontz egitekobularra dutenok, ez utsagatik uzkurtuta gelditu oidituken alako mutil gazte ollook. Ederki, Martin: egin-go nikek azkenean iretzat izan baietz nere alabarenesku zuria. Entzun zaidak eta jakingo dek nere asmoa:

–Ba-dakik, eta ezpadakik jakin zak orain, nere ala-baren senar egiten ba'aiz, ontzakurre pilla baten etalur askoren jabe ere egingo aizela: gañera, jakiñangañean egongo aizan ezkero, nere aurrekoak, eta

Page 21: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

neonek ere, izerdiaren izerdiz egindako ontzakurregorriok eta lur eder oiek, utsean iñortxori ematekoetzaukatela gogorik. Ez iñolaz ere: ez nauk oraindikainbesteraño txoratu. Maitasuna ere bai, bear-bea-rrezkoa dek ezkontzarako, baña ontzakurreen dirdiraere aintzakotzat artzeko gauza deritzaidak. Augatikgure aurreko zaarrak zioteken : «Ire berdiñarekinezkon adi, eta ondo izango aiz beti». Ara, bada, onaedo txarra, nere erabakia: Ogei ta amar eguneko epeaematen diat egun oien buruan, nere alabaren eskuaartzeko lain aberaztasunen jabe egiten ba'aiz, iretzatizango dek bera. Baña, ogasunok ireganatzen ezpadi-tuk, beste baten emaztea izango dek laister. Orra,jakiñaren gañean aurrez-aurretik jarri.

Alperrik izan ziran mutillaren zergatiak, arrenak,eta neskaren antzi ta marruak ere, dana alperrik. Uazan bere erabaki sendoa ta beteko zuan, bai ziñez.

Mutilla Jauregi-berritik aldendu zan bezin laister,bele ega luze bat basetxe-gañean egaka agertu zari.Ama-alabak deadarrari eman zioten eta etxeko zoko-rik zokoenean izkutatu ziran. Alako bildurra sartuzitzaien biotzean egazti beltzaren bat-bateko agerpe-naz. Ama batez ere, deabru beltza ber-bera begiz joba'lu bezelaxe, aitarenka ta otoizka asi zan: eta ez

Page 22: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

zion emakume gaxoak gau osoan senarrari pakeanutzi Muxkin sorgiñaren biraoa erantsiko ez otezitzaion, orduan agertu zan saguzar ega beltza, taoraingo bele ega luzea, danak nastu zizkion senarrari,tarteka-marteka bildurrez airean ziolarik:

– Ene..! Ez egitekoren bat egingo digu mutil orrek,ez degu atarramentu onik ontatik aterako...

– Lasa egon zaite, emakumea, –erantzun oi zionsenarrak–, sorginkeriak besterik ez dira oiek danak-eta. Gañera, okerrenera jota ere, zer egin lezaigukeMartin'ek gure kaltean? Ni ta gure bi morroiak oñengañean gaituzun bitartean, aienatu zaituzu zure kezkabildurti oiek, etzaigu kaltezko ezertxo ere gertatuko-eta. Zer, ba? Ez al da nere erabakia bidezkoa? Gurealaba maite duala-ta, besterik gabe, gure aberastasunguzien jabegai, lau txanponen jabe besterik ez danmutil ori egitera, beartuak ote gaude, ala?

–Bai, gizona... Nai dezuna esango dezu zuk... Arra-zoi osoa zurea izango da, bear bada. Baña... emengauza onik ez dator. Ene bada! Iziar'ko Amak lagungaitzala!

Emaztearen bildur-ikarok azkenean senarrarenbiotzean eree bildur-dardaratxoen bat ez ote zutensortu gero? Ametsetan edo erdi-lotan, –noletan ezta-

Page 23: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

kit–, baña, Alostorre'ko kanta zarraren alako bertsoaiek aopean esaten somatu omen zuan beintzatemazteak gau artan:

Alostorrea, bai, Alostorrea,Alostorre'ko zurubi luzea!Alostorrean nengoaneangoruetan,bela beltzakua, kua, kua, kualeioetan.

IV

Arratsaldea zen oraindik, Martin'ek, Jauregi-berri-tik alde eginta, bideari laisterka eman zionean. Norazijoan oartzeke, aurrera ta aurrera jo zuen. Otoitzabezela biraoa ere zerion aotik. Naigabeak eta asa-rreak ezaguera lausotu ziotela zirudian. Ua burrukazeraman gizajoak bere biotz-nastuan!

Ibilli ta ibilli, azkenez izerdiak eta nekeak ernetuzuten, eta bee leloari utzirik, bide-ertzeko arri batengañean exeri zan.

Page 24: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

–Baña, noruntz noa ni? –zion bere baitan–. Ez daau nere etxeko bidea... Ez naiz, arranopola!, gutxi ibi-lli. Baño... muño orrexen atzeko aldean ez dago, ba,Muskin sorgin zarraren txabola? Bai, noski. Noan bere-gana... Matazik nastuenak zuzentzen ta korapillorikestuenak askatzen trebea omen da. Berorrek zuzen-duko nau arazo naspil onetan.

Eta aruntz abiatu zan ausarki. Ta, ia sorgiñarentxabolaraño eldu zanean ordea, oroipen zerutar batenargi-izpi-dirdirak bat-batean, tximistak gau illuneanantzo, biotz-illunpeak urratu zizkion zeraman bidearenokerkeria ikusi-azten ziolarik; eta tximistaren-ostean,trumoi-ots ikaragarria bezela, Jaungoikozko ots auxeargiro biotz-barnean entzun zuan: «Ez zak ori egin».

Alabaña, etsai beltzari leen botzean leku geiegitxoartzen laga ziolako edo, ta berearekin irteteko setabiurriak, kate gogorrez bezela, naimena lotu ziolakonoski, Jaunaren dei maitekorrari entzungor egiñaz,sorgin-txabolaren atea jo zuen.

Berealaxe iriki zan atea, eta esan ere ez litekenatsorik itxusiena jarri zitzaion gazteari begienaurrean. Ua bildurra, orduan Martiñ'ek biotz ta ezurre-tan somatu zuena! Ez ote zan gero, inpernuetakoetsaia ber-bera, atso txima-jario, sudur-luze itxusi ua!

Page 25: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Atzera egin nai izan zuan, baña alperrik, berandu zan,atea, mutilla sartu bezin laister, morrolloz itxita geldi-tu zan-ta.

Igarri zion sorgiñak noski, mutilla bildur zala, taamona xamur baten antzera, maitez eta zurikerizesan zion:

– Zeren bildur aiz, gazte? Etziok iñoiz Muskin sor-giñak bere laguntza eske datorrenari kalterik egin.

Eta mutilla maitekiro eskutik arturik sutondokoaulkitxo batean exeri-azi ondoren, itza ta pitza zerio-la, jardun zuan

– Gazte, zerk erakarri ote au nere txabolaraño?Ala-bearrak edo- maitasun-min zorrotzen batek, segu-ru aski. Alaxe etorri oi dituk geienetan i bezelako mutilgazteak. Dana dala, aitortu zaidak esku-artean dara-bilkiken arlo-ori bai, ta bion artean zuzenduko, diagu,zuzen-biderik baldin ba'zaukak, beintzat. Amaikamataza nastua baño nastuagoko arazo zuzendutakoandre Muskin sorgiña ni! Ta orrexegatik bein bañogeiagotan gorriak ikusitakoa! Izan ere, on-egiteagatik,latzak eta beltzak ikusten bizi bear du batek mundugaizto ontan. Baña, besteren esamesak gora-bera,bost ajola neri! Orrexeri eskerrak: bestela...

Page 26: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Era ontan, itz-jario goxoz eta koipekeri eztiz, ziarolimurturik eta lilluratuta laga zuan azkenerako guremutilla atso zantar berritsu arrek. Orra, leen bildurrezuzkurturik zegoan Martin, orain pozaren pozez lerde-na dariola, bere etsairik gogorrena zitzaion sorgiñarenuste osoa ipiñita! Ua atsoaren poza, gazte au Jauregi-berri'ko alabaren lenengo senargaia zala jakin zua-nean!

– Oraintxe ordainduko dizkiñat, ardi bat ere utzigabe, aspaldiko nere zor guziak, –zion bere arteansorgiñak–. Gaiztoa, gaizto alena! Laister artuko den irezigorra, bai ziñez. Oraintxe ezautuko den, berandubederik, gaxo, orrek, ik ezetsi unan Muskin sorgin au,nor den jaiotzetik gorrotatzen naun ik: neonek ere,alako egun oroigarri artatikantxe, sorgin-biotz gogo-rrenak iñor gorrota lezaken lain, gorrotatze aut... Ezaukanat eorri nere eskuetan: ik geien-geien maite denmutilla ordea, nere mendean zeukanat. Orain arte iremaitasun unan auxe, ire lotsakizun zaikenan gaurtik.

Txerren beraren burutaldia izan zan, noski bañonoskiago.

Dirua bear zuala mutillak Jauregi-berriko alabare-kin ezkontzeko: gaur bertan diru oien jabe egin zite-ken, nai izan ezkero, eta erraz alare.

Page 27: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

–Bai ote? Erakutsi zaidazu, ori irixteko bidea, arrenbada, eta juango nauzu orretarako nere burua iltzekozorian ikusi bear ba'det ere.

– Burutsu ta ausartsu jokatzen ba'dek ire eskuetandituk gaur bertan ontzakurre gorri oiek. Neuk emangonizkikek, ba'nitu, baña beartsu arlote bat besterik eznauk, eta ezin. Baño, ezautzen diat nik norbait ire naiabete leizakakena. Orretarako eztaukak bide bat beste-rik kontuz eta arreta aundiz ibilli bearrekoa, bañasegurua.

Nola itz egiñ ote zion atso gaizto bezin azkarrakgure mutillari, ezta adieraztea gauza erraza. Martin,mutil on eta argia, era artaraño atzipetzeko (engaña-tzeko) eta alako gaiztakeriraño bultza ta eraman-azte-ko, itz guziak ezti ugariz eta koipekeri galantez igurtzibearko, zituan, noski baño noskiago. Dana dala, sorgi-ñaren txabolatik Itziar'ko Elizaruntz jo zuan Martiñ'ek,beintzat, zuzen-zuzen.

V

Itziar'ko Andre Mari'ren eleiz-atadira illuntzean elduzan. Eleiz-abeak irikita zeuden oraindik. Ez eleizan, ez

Page 28: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

inguruetan, iñor etzan ageri. Eleiztarrek ezpaizuaneuskaldunentzat giltzik, gauez bakarrik itxi oi zuten-eta.

Eleiz-barrura sartu ta Ama Birgiñaren irudi aurreanarkitu zanean, alako bildur zerutar batek estutu zionbiotza, ta etzuan, zekarren asmo gaiztoa betetzeko,bularrik izan: atzeruntz egin zuan. Izan ere, ango ixil-tasun santuak ta Andre-Mari'ren begitarte xamurrakmutil kristauaren biotzean kezka bizia sortzea, ez daarritzeko. Baña, bere maite kutunaren irudia ipiñizitzaion bat-batean begien aurrean; griña gaiztobaten suzko argiak lilluratu zuan; sorgiñaren itzak bizi-bizi buruan jarri zitzaizkion, eta inpernuko indarrenbatek bultzatuta, noski, laisterka aldare-gañera igo,Andre-Mari'ren urrezko koroi ederra artu, kolkoan alzuan bezela ezkutatu ta eleizatik atera zan. Ingurukobazterretara pixka batean begira egon zan: etzan iñorageri, gertuan beintzat. Beraz, iñork etzuan ikusi.Ondo asi zan, bere usbez. Eta lasai-lasai, itxuraz, sor-giñak esan zion bideari ekin zion. Oso illundu arte tokiezkutu batean egon, eta laisterka bere bideari emanzion. Mendiz-mendi aurrera jo bear zuan: Itziar-aldetikurrutiratu, gau osoan jo ta jo. Gero, eguna argitzera-koan, berak jakingo zuan zer egin, eta nora jo berriz.

Page 29: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Ibilli ta ibilli, atsedentxo bat artzeko ustean,lurrean zetzan enbor lodi batean exeri zan. Orduantxeari zan eguna pixkaka-pixkaka argitzen. Mendi-buruengaiñ-gallurretan alako argi-lerrotxo bat ageri zan len-dabizi; polliki-polliki gero zabaltzen asi zan, eta azke-neko, eguzkiak, txinparta ta garra zerizkiola, berearpegi dirdiratsua azalduz, lozarroan zirudian lurraesnatu zuan.

Orduan Martiñ'ek ere, nun zegoan ezautu zuanargiro.

– Baña nola liteke au? –zion bere artean arriturik–.Gau osoan izerdi patsetan goiak eta beak jo ditut etaoraindik ere emen arkitzen al naiz? Ametsetan ez otenago, gero?

Eta begiak igurtzi ta igurtzi ari zan gizaxoa begienaurrean zekusana (ikusten zuana) sinistu-eziñik. Ezin,ordea, egia ukatu; mendi-gañean garra zerion eguzkiabezin argi, ikusten baizuan, Itziar-alboko, muñobatean arkitzen zan: antxe aurrean zeukan Andre-Maria'ren eleiza, bertan bart egin zun lapurreta lotsa-garria Itziartarrei deadarka aditzera ematen. Laistererri osoan za baldu zan berri samiña: Itziar'ko Amariburutik urrezko koroi ederra bart lapurtu diote...!

Page 30: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Baserritar, gizon ta mutil-gazte mordo, ederrabildu zan bereala eleiz-aurrean, eta lapurraren billabazter guzietara sakabanatu ziran. Martiñ'ek nabaituzuan, gizon pilloaren izkanbilla ta galduta zegoala etsiere bai. Orduan, pekatarien Ama errukitsua deguna-ren altzo gozora, apalki ta negarrez jo izan ba'zuan,Pedro'k bezela, bere pekatu izugarriaren barkapenalortuko zuan, beintzat: baña, Judas'en antzera, beregaiztakeriak barkapenik etzuala etsi zuan, noski, mutildoakabeak. Kolkoan zeraman koroiak, burni gorituakantzo, bularra erre ta kiskaltzen ziola irudi zitzaion,eta beregantik jaurti nai izan zuan: baño, alperrik,bere aragian itsatsita zeukan-eta. Lapurraren billazetozenen zarata ta otsak gero ta urbillago naibatzenzituan. Bere burua ezkutatu-naiean igesari eman naiizan zion, eta ezin: oñak motelduta ziaro, indarrikbatere gabe arkitu zitun.

Larritasun artan zer egin? Estutasun artan nora jo?Bere billa zetozenen eskuetan bere burua jarri, beregaiztakeria apalkiro aitortuaz?

Asmo illun bat sortu zitzaion orduan bat-batian...Eta pentsatu ta egin. Gerrian zeraman eunezko gerri-ko luzea askatu, zuaitz baten gora igo, bere lepoa ta

Page 31: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

zuaitz-adar sendo bat gerriko-mutur banaz lotu, tagoitik-beera bota zuan bere burua.

Illotzik, zuaitzetik zintzilik, arkitu zuten Itziartarrakandik laister. Auxe izan zan Martin gaxoaren bukaeranegargarria. Urka-Mendi izenez deitzen omen dioteoraindik ere askok muñoari.

Orra, gaiztakeri bideari eman-ezkero noraño elduliteken gizona, gaizkillea izan ez-arren, biotz-irritsakezitzen ez ba-ditu.

Aitonak ipui au amaitu oi zuan eran, egin nai dizu-tet nik ere.

– Umetxoak...! Ez aaztu Martiñ'en eriotza bildurga-rria. Irurogei ta bi urte aundi ba-daramazkit bizkar-gañean, baña, umetan, nere amona Mantoñi zanarenaotik jaso nuan-ezkero, gogoan euki izan det beti.

– Aitona, –esan zion, orduan amar urteko mutikomusu gorriak erdi-negarrez: –Beraz, Martin inpernuanerretzen dago orain, gaxoa!

– Ez dek egongo, ba?, –erantzun zion amabi urte-ko arrebatxo poxpoliñak: –Andre Maria'ri koroia ostuta bere burua urkatu zian-ta.

Entzun..! –jardun zien aitonak–: azkeneko asnase-tan zegoala bere pekatu astun guziaz maite-damuzbenetan damutu ezpazan, inpernuan dago seguru

Page 32: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

baño segurugo. Guk, ordea, ez jakin ori. Jaungoikoakdaki orixe. Zuek saia zaitezte beti bide onetik, zerukobidetik ibiltzen, bai, ta etzaizute Martiñ'ena gertatuko.Ua ere, sorgiñ gaiztoarengana jo bearrean, errikoapaizarengana edota bere gurasoengana zuzen-zuzenarratsalde artan joan ba'zan, ala ilko zanik, ez detuste. Lagun gaiztoekin ez beñere ibilli, umetxo mai-teak, eta ez joan laguntza-eske sekulan oiengana.Izan beti Jaungoikoaren bildur santua, eta etxean taeleizan ikasitako agindu zerutarrak maitasunez bete-tzen alegindu beti. Bide ortatik joango zerate Zerura,beti-betiko atsegiñetara.

–Amen, –erantzun genion danok, aitonaren jardunederrari.

Orduan aitonak umetxoei musu luze bana emanazesan zien:

– Orain lo aundia egin, eta aingerutxokin amets-egin...!

Page 33: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Erramon gudaria

I

Etzetorren belakuan gure mutilla. Zortzietakoemen zala gaztigatu, ta bederatziak joak diralarik,agertzen ez. Etxe artako ixkanbilla ta naspilla! Norkixillik eta geldik euki-azi gau artan umeak? Izan ene,maite zuten beren osaba Erramon gudaria!

Basetxeko leioetan ba-dago norbait zazpietatikezkero erriko bideari begira ta begira. Amaika aldiz,gudarien bat bidean ageri dala-ta, "bera da, Erramonda" esanaz, erakarri dituzte umeak, leioetara pozarenpozaz etxeko danak. Ta zenbat bider berak buru-bio-tzetan daukaten uraxe dala ere, sinistu! Batzuetangañera, zarragoak dira, «bera dala ta bera dalari»gogotsuago ekiten diotenak, andik laister, Erraon, ezdala-ta, atsekabetzeko.

Au mundua! Zenbat aldiz uste oi degu begiakdakustena, biotzak izatea nai lukena, dala! Bai dalaegia, gizona itxaropenez bizi oi dala..!

Page 34: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Baña, amarrak dira, ta ez da mutilla iñondik ageri.Ama, batez ere, kezka gogorretan, jarri da. Etortzenlaga ez ote-dioten, bidean zerbait gerta ote zaion, taabar... Ama-biotzak, bakarrik, orrelakoetan, esatendakizkian beste maite-kezkarik asko. Etzan, noski,etxe artan giro: ba-zan zer esana, egon-eziña taburuauste pranko.

Andik laister, orratikan, zakurraren zaunga zoliaketa gazte baten oiñkada edo pausu sendo batzuenotsak baretu zuten itxaso nastu ua. Ango poza sukal-dean Erramon ikusi zutenean! Gazte trinko ta lerdenada bera. Eri edo gaxo egon danaren ezaugarriakdakarzki bere arpegi orixkan eta matrailla-ezurretan.Frantzia'ko gudari-soñekoz jantzia dator.

Amak, maite-laztanez besarkatu du, pozarenpozaz negarra dariola; umeak gerritik zintzilik jarrizaizkio, «osaba Erramon, osaba Erramon» bein etaberriz diotela.

– Ongi makaldu aiz gizajo ori, –dasai (esaten dio)bere anaiak esku bat gudariaren sorbalda-gañeanipiñi ta begiz-begi oñetatik bururaño begiratuaz.

– Eta pozik onela natorkizutenean. Amaika eroridituk ankaz-gora geiago ez jeikitzeko... Ta oraindik,

Page 35: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

guda madarikatu au bukatzerako eroriko ditukenak,anai.

– Baña, mutil, exeri adi, or tente egon gabe, neka-turik etorriko itzan-eta, –esaten dio amak maiteki. Tagero neskameari:

– Mari, ipiñi zan maia lenbailen, ao zabalik begiraegon gabe; gero ere kontuok jakingo ditun, bai.

Batek galdera bat, besteak beste bat, orain umebati muxu eman, gero bestea belaun-gañean jarri,etorri zan apaltzeko garaia.

Apaltzen ari diran bitartean, gudari onen eta bereetxekoen berri eman bear dizut, irakurle, onezkerojakin-miñez eukiko zaitut-eta, seguru-aski.

Laburdi'ko basetxe batean gaudela igarrikozenion, noski, ta gudari au basetxe ontako semeadegula ere bai. Ama, alarguna aspalditik, irurogei taamar urtetik gora dijoa, baña, amona gordiña dagooraindik; seme zarrena, etxera ezkondua, emaztea talau seme-alabakin ; eta Erramon, ezkongaia, Frantzia'-ko gudari orain dana, ta neskamea: auexek dira ber-tan bizi diranak.

Leen ere, gudaritza edo soldaduzka egina zanErramon, eta auzoko baserri on batean, bertako alababakarrarekin, ezkontzekoa zana laister. Baño, ezkon-

Page 36: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

deiak egiteko aurreko astean, berriro gudaritzara,bere asmo oiek ondo lagata, joan bearrean arkitu zan.Alemandar ta Frantzitarren artean gudate gogorrasortu baizan. Europa'ko guda, 1914'garrenetik1918'garreneraño iraun zuan, guda odoltsua.

Garai artekoa dezu, ba, nere ipui auxe.Doixtarrak edo, alemanak Belgika'tik barrena

Frantzia'n sartu ziran. Illabete-barru gudatea bukatu-ko zalakoan zeuden asko ta asko. Baña, Ingalandarraketa Prantzitarrak Paris-inguruetan indar ikaragarriakbildu zituzten, eta Doix- tarrai andik gogor egiñaz,aurrera igarotzen etziten utzi.

Bi urte zeramazkian gure Erramon'ek aurrekolerroetan kementsu burrukaturik. Bere izena gudarizintzoen eta bulartsuen artean aipatzen zuten betiagintariak: eta sari goralgarri batzuen jabe ere eginzuten. Bi urte auetan osasuntsu ta zauri bat ere gabeibiltzeko zoriona izan zuan. Gero, Marne'ko lubakieta-tik edo trintxeretatik irten, ta Prantzitarrak egin zutenaurrerakada bizkor artan, bala batek jo, iztarrezurrapitzatu, ta odola mara-mara zeriola, basoko zulobatean gelditu zan korderik gabe.

Andik laster, zaurituen billa zetozenak, ori-ori,odol-ustuta, il-zorian arkitu zuten. Baña, gogorra izan,

Page 37: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

orratik, mutilla, ta illabete batzuek Gudari-Gaxo-Etxe'an egin-ondoren, ainbestean jarri zan.

Bere erriko aize osasuntsuaz indar-berritu zedin,etxera aldi baterako joateko baimena eman zioten.Ara andik laister, amari egin zion eskutitza:

«Ene amatxo maite-maite ori, agur: Alaituko zai-tuztela uste det nere gaurko albiste onek, Eguarri-Urte-berriak aurten zuekin igarotzeko zoriona izangodet, Jainkoa lagun. Oraindik makal-xamar nagola-ta,orko talo-esneaz indar- tzera noakizute. Gerrateanzintzo ta kementsu orain artean jokatu detelako ere,mezede au egin omen didate. Baña, ontaz eta bestemilla kontuaz, orreratzean, mintzatuko natzaizute. Ilonen 15'an, arratsaldeko zortzietarako or nauzute,beraz, Jainkoak ala nai dualarik. Agur, ta ordurarte.Eman lenbailen Malentxo'ri onen berri.

Zure seme, Erramon».

Ez da esan bearrik, Erramon'en etxean eskutitzaonek sortu zuan poza, ezin adierazi añakoa izan zala.

– I, Josetxo, –esan zion amonak lenengo arrapatuzuan billobatxoari–, oa lenbailen Malentxo'rengana, ta

Page 38: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

esaiok nik esan diatela belaxe nigana etortzeko. Baiote-dakik gero, nun bizi dan?

–Ez, zera? Makiña bat goxo jan ditut berak eman-ta.

Eta mutillak bideari laisterka eman zion bitartean,Andre Maria'ren irudiaren aurrean belaunikaturik,begietatik negar-malko gozoak zerizkiola, bere semeua ez zezatela geiago, bere albotik kendu ta eraman,arren eta arren eskatu zion Zeruko Amari.

Etziran belakoan juan egun aiek! Nork esan amo-natxo on arrek, illaren 15'garren eguna bitartean,bere buru-biotzetan zerabilzkian asmo ta gogaketak?Orain zetarkion ezkero, geiago etzutela gerrara era-mango noski... Sari ori emango al zioten beintzat, ain-beste neke, iru urte luzetan, igaro bear izan zituanmutil gizaxoari... Ainbeste gudarien artean, batgutxiago izatea, Erramontxo bere etxean ama zarra-ren bazterrian lagatzea, zer ajola izan bear zitzaien,ba?... Bai, Malentxo'kin orain ezkonduko zan, eta jau-nak zemazkioken azken urtetxoak beintzat, zorioneanigaroko zituan...

Zer ote-da, irakurle, bat biotz onekoa izan, etabesteak ere, bera bezelakoak dirala uste izatea? Aun-dikeri ta arrokeriak guda geienetan sortu oi dutela,

Page 39: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

gudak, berriz, gorrotoa, ta gorrotoak biotzik ez duala,noletan gure amonatxoak bear bezela ulertu? Ezinsartu zitzaiokean buruan, zergatik ainbeste odol ixuri,orrenbestee negar ta buruauste etxeetan ipiñi zezate-ken eta nolaz ainbateko zoritxarra lurrean zabaltzera-ño gizonak itsutu zitezken.

II

Erramon, etxean, poz-pozik, batere kezkarik gabe,lasai ta zoriontsu bizi zala usteko dezu, bear bada, ira-kurle. Alabaña azaletik bakarrik begiratuta, edozeinekuste zezaken bezin alai etzegoan mutilla, kezka batenarrak zulatzen zion biotza. Pozez zegoan bai, ta ondobaño obeto, danok maite baizuten errian, eta etxeanzer esanik ez. Baña, bere pozak luzaro iraungo etzue-la ba-zekian ; laister-bai-laister bere burua, arratoizikiñaren antzera, lubaki zabaletan eta baso, ta oiane-tako zulo estu-loitsuetan sartuta ikusi bearko zualaere bai; ango kañoi-otsa ta sua, ta izkilluetako bala-txistu bildurgarriak gogora zetozkion; zaurituen dea-dar negargarriak eta iltakoen arpegi zuriak berriro

Page 40: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

entzun ta ikusi bearrean zegola, uste zuan... Nolazgeiegizko pozaz alaitu ziteken, ba?

Baña, egia esan dezadan: oroigarri illun oiek baño,bere amaren ta Malentxo'ren alaitasun geiegiak, geia-go biotza goibeltzen zion. Ez al-zituan, bada, ikustenbiok txoraturik ezkontza antolatzen, era bat eta beti-rako etxera etorria zitzaielakoan?

–Ez, Erramon, ez –erantzun oi zioten ao batezamak eta andregaiak–: berriro ez aute gerrara era-mango. Bi illa bete ba-dituk emen agola, Eguarri-Urteberritako bakarrik etorri intzala ik uste uan baño.Gañera, gutxien usten degun garaian, eta laister,guda bukatzera dijoan zurrumurrua dabil bazterretan.Utziok, ba, ire leloari, sinistu zak, lasaitu adi beiñ-beti-ko.

Baña, ezin gure mutilla lasaitu. Egunak joan etaegunak etorri, bere biotza estuago ta larriago, urbilla-go ikusten baizuan bere zoritxarra.

Erramon beti izan zan elizkoia ta sinismen bizikoa;eta eriotza begiz-begi gudako su-lerroetan ikusi-ezke-roztik, areago. Argatik, bere buruausteak oro laga, taazkenean, Jaingoikoaren eskuetan jarri zan era bat,Aren naia osoro ta gogoz betetzeko gertu.

Page 41: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Jaungoikoari egin zion bere buruaren eskeintzalatz onek, ezin esan aiñako pakea sortu zion biotzean.

– Berak daki, –zion bere baitan–, zer zaigunonena... Lurrean batutzen ezpagaitu, Zeruan maite-lokarri illezkorrez betiko alkartuko gaitu... Jauna, zukpiztu dezu ni ta Malen arteko maite-sua, biok maita-sun batez sutsuago maite zaitzagun...! Lurrean itzalinai ba'diguzu, berpiztu eiguzu Zeruan.

Osasunez berdindu, makaltasuna bota, indarrakgaitu, ta bapo zebillen mutilla anaiari baserri-lanetanlagunduz.

Batek baño geiagok aitatu zioten Naparro'ra alaGipuzkoa'ra iges-egiñaz bere burua azke ipintzeko,alakok eta alakok bezela; baña, beti entzungor eginzien. Bere bizi-bidea, an zegoan, Malentxo'ren base-rrian, eta an ez izate-ezkerotan, beste iñun bizitzeaketzion pozik ematen.

Otsaillaren asierako goiz eder bat zan. Udaberrikogoiza zirudian. Ozkarbi ta urdiñ-urdiñ goia, eta eguzkiepelez jantzia lurra. Oraindik mendi-gallurretan elurraageri zan... Zuaitzak billutsik oraindik, eguzkiarenmusu maitekorrak atsegiñez arturik, bizitza berribabera ernetzen asi ziran. Baso-bideetan ote-loraoriak, eta erreka bazter babesetan saratsak, lore zuriz

Page 42: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

jantzita, udaberriaren agerkunde zoragarria zagerten.Txoriak ere, goiz-goizetik txio-txioka egun artan bes-teetan baño alaiago, ziruditen.

Bederatziak-edo izango ziran, Malen, kabitiklenengo aldiz egan egin duan txori alaiaren antzera,Erramon'en baserrian, "Jainkoak egun on" esanaz,sartu zanean.

– Izan naiz Erretore-etxean, –esan zuan belaxe.– Eta zer esan din?, –derantzuio amonak, zutik

jarrita.– Zer esan didan? Ezetz asmatu, Erramon? Ja, ja,

ja..! Esan gutxiena uste dezuna, ta asmatuko dezu.– Malentxo, zearka-mearka ibilli gabe esan ta kito,

–erantzun zion mutillak maiteki ta jakin.miñ biziz.– Zure ama ta nere arteko asmoa izan da: alegia,

Erretore jaunaren iritzia jakitea, gure ezkontzarengora-beraz, eta ara zer esan didan datorren asteanGarizuman sartzen gerala-ta, obe degula Pazkoetara-ko lagatzea.

Ta amonak galdatu zion:– Ta, ez al dion galde-egin beste esantako artaz?– Bai, ba: esatera nijoakizuten, eta zuk, amona, ez

didazu utzi esaten. Orra: onezkero ots-egin ez diote-nean, izan litekela eri dagona ta gerrarako gauza ez

Page 43: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

dana bezela etsirik, etxean lagatzea. Gañera, danadala, laister gerra bukatuko dala, ta lasai egotekodanok, orain-arte bezela, Jaungoikoak lagundukodigula-ta.

– Ondo esan du apaiz jaunak –esan zion Erra-mon'ek– Jaunak lagunduko digu. Berak daki gurezorionerako biderik egokiena zein bide dan, eta andi-xetik eramango gaitu.

Baña egia esateko, etzan amona oso pozik geldituMalentxo'en esanakin. Arek gauza lenago amaitu naizuan; Pazkoak urrun zerizkion, eta Erramon'en gora-beraz, bere ama-biotzean zerabilzkian amets eztiak,apaizaren itzez pizka bat ozpinduta gelditu zitzaizkion.

Bakoitzak bere iritzia agertuaz, iruok izketan arizirala, ate-ondoan loturik zegoan zakurra zaungakaasi zan; gero atejoka norbait. Eskaleen bat zelakoanjoan zan amona atera, ta erriko aguazillakin topo eginzuan.

– Sartu, sartu zaite barrura... –esan zion amonaksukalderaño berekin erakarriaz–. Zer berri, Matxin?

– Onik ez, andre Mantoni. Erramon Bourdeaux'koGudari-Gaxoitegira joateko agindua etorri zaio alkatejaunari. Biar, arratsaldeko, seitako trenean joan bea-rrean dago. Goizean joan dedilla Erriko Etxe'ra, ta

Page 44: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

txartela ta gañerako bear ditunak, emango zaizkio.Auxe aditzera ematera etorri natzaizute.

Ezta azaltzea erreza, itzok entzunaz, sukaldeartan jazo zana. Amona ta Malen antsika ta negarrezasi ziran, umeak eta beste gañerakoak ere bai; etxeanoso maite zuten baten bat il zala, zirudian. Ango nai-gabea ta zoritxarra.. Danetan, naigabearen naigabezbaña, paketsu ta kementsuena Erramon ageri zan.Albiste naigabetsu ori noiz edo noiz etorriko zitzaiola-koan baizegon aspalditik.

– Jaungoikoak ala nai izan du. Bere erabaki santuaapalki artu dezagun eta kristauei dagokigunez betedezagun. – Auxe izan zan Erramon'en erantzuna.

Etxeko guziak arrituta utzi zitun Erramon' en sinis-men biziak. Izan ere, orrelakoetan agerian jartzenbaita norberaren siñismena ta kristautasuna egizkoaala aizuna edo itxurazkoa dan adieraziaz. Zan bezela,agertu zan gure Erramon abagune ontan: Kristaujator, egizko Fededun.

Page 45: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

III

Gudako su-lerroetara etzeramatela-ta, apur- txobat lasaitu ziran Erramon'en etxekoak eta Malentxo.Bere kutun aiei poz pixka ori ematearren, era ortaramintzatzen zitzaien, baña berak bazekian ondo, Guda-ri-Gaxo-Etxe'ra deitzera, laister aurrenekotako sule-rroetan bere buru ikustea izango zala, nai-ta-naiez.

Oraindik erren pixkatxo bat egiten zuan, baña osa-suntsu zegon, eta bera baño makalagoak amaikakjoan bearko zuten guda-zelaietara.

Bere anaiak eta Malentxo'k lagundu zioten trena-ren geltokira. Inguruko errietako beste gudari askoere an zeuden trenaren zai. Etzan poz-irintzi aundiriketa algara gozo alairik entzunten antxe, orratik, arra-tsalde artan, gazte-pillo ederra bilduta arkituarren.

Esantako orduan etorri zan trena, ke beltza zerio-la, txistuka ta asnaska... Burni-ots tarrapata batentzun zan, eta gelditu zan.

Gudariak oro, sorbalda-gañean eta eskuetan,beren tresnak zeramazkitela, bagoi berezietan sartuziran, iltokira dijoazten abere antzo. Orduantxe sortuzan naiko zarata ta ixkanbilla...

– Agur, Txomin, berri onak biali zion batek.

Page 46: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– Ez aztu, eta errezatu asko nere alde zion bestebatek.

– Etzak kendu, beintzat, lepotik, nik emantakomedallia.

– Ikusi-arte... Gorantsiak oroi...– Agur, anai, ondo bizi. Agur, Malentxo... Otoitz-

egin...– Agur... Agur... Agur...!Alako batean trenak irrintzi bizi-luze bat egin

zuan, asnaska asi zan eta poliki-poliki gel- tokitikezkutatu zan. Gudari geinak euskaldunak ziran,ezkongaiak asko, baña, gizon ezkonduak ere bai. Guz-tiak sasoikoak, gazteak eta alaiak, baño etzeukatenjolaserako gogo aundirik, ezta berriketako gurarik ere.Baizuek leioetatik begira, etxeetan laga zituztenmaite-biotzekoez oroipenetan, bestetzuek, beerabegira, ausnarrean dagon abelgorriaren gisa...Guziak, ixil-xamar, urduritsu, goibel, eta kezkatsu.

Bitartean, Malen gazteak eta amona Mantoni'k jar-dunketa au zerabilkiten alkarrekin:

– Oraingoz, beintzat, ez daramate gerrara –zionMalen'ek. Eta gerora, eramango, ba'ligu- teke ere, ezdegu, Mantoni, itxaropenik galdu bear. Ara daramaz-kiten guziak iltzen al-dira, ba? Ortxe ibilli zan Erramon

Page 47: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

bi urte luzetan zauri bat ere artu gabe. Gero, ederraeman zioten gizajoari baña.

– Gaur-arte ondo zaitu zigun jainkoak, eta aurre-rantzean ere, izango din bere laguntza gure Erra-mon'ek, bai. Berak egunero eskatuko zionan, baña,guk ere Ama Birgiñaren bitartez eskatu bear zionagu.Etorri adi, arratsaldero, garaitxu ontan, edo al-dena-nean, eta errosario bat bion artean errezatu diñagu.

– Bai, pozik etorriko natzaizu. Eztet uste neregurasoak orixe ukatuko didatenik. Gañera, asterojauna artuko det. Geltokian, bere azken itzak auexekizan ziran: Agur Malentxo...! Otoitz-egin..! Eta gureitza bete dezagun, oraintxe bertan errezatuko degu.Ezta, amona?

Eta Andre Maria'ren irudi-aurrean belaunikaturikErrosario santua bero-bero esaten asi ziran...

Bi emakumeok otoitzean ari ziran bitartean, errikoapaiz jaun Erreto-rea, sartu zan baserrian «Jaungoiko-ak arratsalde on», esanaz. Beren errezua amaitu-artejarraitzeko amonari aginduaz, sukaldean, zurezkoaulki batean exeri, ta zigarrotxo bat piztu zuan. Nes-kamea arropak jaboatzen ari zan arraskan, aldame-nean luraspil aundi bat, izara, maindira ta janzki zurigarbitu-berriez betea, zeukala. Etzan arritu an apaiz

Page 48: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

jauna ikusita, oso etxekoa baizuten. Umeak gutxigo,goxoak ematen zizkien-ta, zetorren geinetan. Sukal-dean zala usmatu zuten bezin laister, an ziran danok«Abe Mari'ka» eskuan muiñ-egitera.

Irurogein bat urteko gizaseme gordiña zan, egokita atsegiña, biotz aundiko gizona. Ogei urte gutxienezba-zerarnazkian erri artan Erretore, ta etzuan etsaibat erri osoan. Bere eleiza ta eliztarrak, beste ametsiketa buruasterik etzuan eleiz-gizona ta aita. Argatik,ezbearrik edo, zori-txarrik etxeen batean nabaitu oizuanean, an izan oi zan biotz naigabetuak zeruko ezti-tantoaz gozatzen. Lau urteko gerrate gogor artanbatez ere, aita errukitsu ta aingeru zaitzalle izanzitzaien.

Erramon'en aldendu bearrak miñ aundi ta sakonaeman zion, txit maite baizuan mutilla. Iñork bañoobeki aren biotz ederra berak ezautzen zuan, lenengoJaun-artze ezkeroztik animaren zuzentzale bera izanzitzaion-eta.

Mantoni'ren naigabea etzala txantxetakoa izangoondo zekielako, sartu zan gaur etxe artan. Malen ere,antxe arkitzeak etzion poz makala eman, eta biokotoiz-egiten ikusteak biotza lazaitu zion.

Page 49: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Izan ere, bere lanari asiera on bat emateko erarikegokienean zetorren. Otoitza baita zeruko laguntzagureganatzeko biderik motz eta erosoena.

Errosarioa esan-ondoren laister ziran sukaldean biemakumeak. Itz-azpertu gozo bat iruen artean eginzuten, eta etxeratzeko asmoz jeiki zan apaiza, baña,atera eldu orduko sorotik zetozen senar-emazteakintopo-egin zuan, eta jakiña aiekin ere berriketalditxobat egin gabe ezin gelditu, ba. Orduan jakin zituanErramon'en anaiak esanta, aren geltokiko azken-agu-rra ta Malentxo'ri zuzendu zizkion azken-itzak.

– Egunero oerakoan esan oi degun errosarioa, izanbedi gaurtik bere alde. – Esan zuan señarrak–. Gañe-ra, nik beintzat, nere illeroko, Jaun-artean ta jaietakoMezak ere, bere alde Jainko gure Jaunari eskeintzekoasmoa det.

– Eta gu biok, Erretore jauna, –esan zuan Manto-ni'k Malen'en sorbalda-gañean eskua ipiñirik–, besteerrosario, bat esango diegu egunero, Jainkoa lagun.

– Eta nik gañera astero Jauna-artuko det emendikaurrera –jarraitu zuan Malentxo'k.

– Ederki, ederki... –bukatu zuan apaiz jaunak.Orixe da Kristau bezela jokatzea. Goiko Jaun onakentzungo ditu zuen eskariak, eta Erramon'entzat eta

Page 50: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

zuentzat onena litzaizutekena emango dizute. Eztaizan or, alperrik otoitza sekulan. «Eskatu ta emangozaizute», esan zigun askotan Jesus gure Jaunak, etabeti eman oi du, edo eskatzen degun uraxe, ala beti-ko zorionerako geien dagokiguna. Urrengo bateanjarraituko degu. Agur, ba, ta urren-arte. Ba-noa,garaia da-ta...

– Etorri berriz ere nai duenean –esan zioten ama-semeak–. Ongi daki beorrek, gure etxeak ez dualabeorrentzat giltzik, eta abegi onez artuko degula beti.

– Bai, bai, etorki natzaizute, ta gutxien uste dezu-tenean gañera. Agur...! Agur...!

– Agur, ta nai duan-arte...!Illuntzen asia zan Erretore jauna baserritik beera

tapa-tapa bere etxeruntz abiatu zanean, bere-arteanziola:

– Ondo eman diot asiera Erramon'en aginduari.Mutil gizajo ona...! Etzait aztuko bere azken-eskaria:Juan bedi, arren, nere etxera, eta Malen'kin ere min-tzatu al-duan maizena, zeruko itzez poztu ditzan etaJaunaren naiarekin beren naiak bat-egiten erakutsidezaien. Oraingo gudaketa gogorra baño gogorragoaizango da, ta gudari asko ilko dira; ni ere iltzea gertalitekena da. Ni eriotzarako ongi gertuta noa, ta Jauna-

Page 51: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

ren erruki aundiaz Zeruratuko naizela uste det.Lurrean geiago ikusten ezpagera, Zeruan ikusi gaite-zela. Auxe da nere otoitz-eskaria, eta era ontan otoitz-egiten ikusi nai nituzke nere maitaleak ere, Malen tanire ama beintzat...

Eta bai ederki bete zuala Erretore jaunak Erramo-nen nai txalogarria! Illabete zan Erramon'ek alde-eginziela, ta apaizak eskutitza auxe egin al-izan zion:

«Ene Erramon maite: Malentxo ta ire etxekoakoro, ongi. Ni ere bai, jaunai eskerrak. I ez aiz ongiegongo su-leize ortan, baña, tira... osasunez ba'ago,gaitz-erdi. Eguneroko papelak diotenez, Verdun-aldeortan gogor ari zerate. Gu ire alde otoitz-egiten asper-tzeke. Zerbaiten bearra izango dek gaxo orrek. Malen-txo'kin ta ire etxekoekin astero mintzatzen nauk, ijuan-ezkero. Poztuko auen berri on bat eman bear diatdanok Jaunaren eskuetan erabat jarrita zeudek, talurrian geiago alkar ez ikustekotan, Zeruan betikoalkar ikusiaz eta maitatuaz alkartzeko asmotan. Agur,Erramon. Nere Meza ta otoitzetan ez aut aztutzen,ezta aztuko ere. I ere ez adi, arren aztu ireetan nitzaz.Ire serbitzari zintzo ta aita Kristo'gan,

P. Goyenetxe».

Page 52: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

IV

Gure Erramon'i berak uste zuana gerta zitzaion, Bor-deaux'ko Gudari-Gaxotegian bi egun igaro-ondoren,Verdun'go su-lerroetara bidali zuten. An, bere adiski-de maite batekin arkitu zan bere erritarra ta lagunzarra, betiko adiskide mamia izan zunarekin, alegiaMalentxo'ren lengusu Matxin'ekin.

Bai maite-besarka estua alkarrei eman ziotelatopatu ziranean! Ta, ua bion poza, alkarrekin zirala taalkarrekin bizitzeko era zutela jakin zutenean!

Verdun'go gudaketaren egun ikaragarriak ziran.Egun odoltsuak Europa Gugan egun odoltsurik izanba'zan. Doixtarrak edo alemanak uri indartsu au nun-dik-edo-andik bereganatzeko, asmotan zebiltzan.Gizonak erailtzeko ta esirik gogorrenak purrukatzekoordurarte asmatutako kañoi ta izkillu erailkorrenak,gau ta egun; su ta gar zerioten. Baña, FrantzitarrakUriari eusteko, andik atzera ez egiteko, zin-egin zuten.Antxe erabaki zan gudaren zer ikusi ta gora-bera, taFrantzitarren garaipena, Verdun'go gudarien oldar-

Page 53: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

aldi arrigarri ta kemen bikañari eskerrak etorri zala,esan liteke.

Eguzkia mendi-ostean ostendu ta izkutatu-arren,guda-zelaian arratsa danik ez du ematen. Ango su tagarraren argitasuna itzalduko duan gau illunik ezdago. Besoan gurutze gorridun gudariak, gudaketarenixil-uneaz baliatuz, zaurituak eta illotzak oetxoetanlanda zabal batera dakarzkite. An osalariak eta eraaskotako sendagilleak zaurituei lenengo sendaketanegargarriak egiten; an apaizak, gauza diranak aitor-tzen, Sendotza santuaz igurtzitzen, eta ildakoen aldeEleiz-otoitzak egiten... Ango deadar, orru ta katazi nai-gabetsuak...! Ikuskizunaren negargarria...! Emengizon-atal bat beso ta bururik gabe, an beste bat, oñikgabe, deadarka; pilla batean gizon-aragi-gorri-pus-kak...

Euskaldunak nun-nai eta beti izan dira gudarioldartsu, sendo ta kementsuak, eta gudate gaitz artanere, euskal-odolaren leialtasun ta ausartasuna age-rian jarri ziran. Frantzi'ko gu- dari-buruzaiak eta gañe-rako buruzagiak ba-zekiten ori, ta argatik, Verdun'gogudakan, su-lerro aurrekoenetan, al-izan zituzten eus-kaldun guda-mutillik geienak bildu, ta ipiñi zituzten.

Page 54: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Be-Nabarra, Zubero ta Laburdi'ko euskal-gudariaien artean zeudeen gure Erramon ta Matxin ere.Apaiz euskaldunak ba-zituzten berekin eta al-zutenmaizena aitortu ta Jauna artzen zuten.

Maiatzeko egun bat zan. Gauean, lubakietatikirten ta aurrera jotzeko ta aurrerakada bat egitekoagindua jaso zuten gure mutillak. Aurreko egunezberen aitorketak egiñaz, gertu ziran urrengo egunekogudaka gogorrerako. Asko eroiko ziran zaurituta tageigo ez jeikitzeko ere bai. Erramon'ek bere bizitzaosoko aitorketa egin zuan. Egun-sentian apaizak luba-kian Meza eman zuan, Erramon eta Matxin'ek lagun-durik. Jauna artu, ta gaueko gudaketarako gertuerakegiten igaro zuten eguna.

Frantzitarren kañoiak, sua ta burnia zerizkiotela,bere lozorrotik esnatu zuten gau illuna. Euskaldungudariak lurrean arrastaka ta zulotik-zulora, tiroka,aurrera zijoazten polliki-polliki. Doixtarren kañoi-otsaixilldu zan baña lubakietatik ta ametralladora-kabieta-tik izugarrizko su-jasa bizia zetorren aurreratzen ariziran gudariengana. Erramon ta Matxin, alkarrenondoan, orpoz-orpo zijuazten. Alako batean Matxinlurrera zerraldo eroritzen da... Makurtzen zaio Erra-mon ta aztertzen du... Oraindik bizi da. Bizkarrean

Page 55: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

artu ta zulo batera darama, gurutze-gorridunak, bizi-rik jaso dezaten. Baña, bere eginkizun maitekorrabetetzeko betarik etzuan izan. Su-bolada batek, biokmaite-besarka-estuan, lurrean zerraldo utzi zitun.

Guda-zelaia zaurituz ta illotzez josia gelditu zan.Gero, auek jaso, ta eramatera etorri ziranak Matxin taErramon, laztan batean loturik, eta illotzik arkitu zituz-ten. Eta esan ere bai beren artean: «Beti alkarrekinziran bizi zirala, ta alkarrekin juan dira betiko bizitza-ra». Ta belaunikaturik «Aita Gure» bat esan zuten bienalde.

Bitartean, berriz, Euskal-Erriko txoko alai bateansartzera zijuan eguzkiaren argi-izpiak arpegia jotzenziotela, iturrian jaboatzekoak egiten ari zan baserritarneskatil eder batek kantatzen zuan:

«Nik bai-dut maiteño bat,oi zein hura lako...!Ez da tipi ez handi,bai bien arteko,Begia du ederra,urdin, ezti oso.Biotzean sarthu zautez baizaut jelgiko».

Page 56: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Ta ixil-une labur baten ondoren beste abestixamur auxe. Zerutik jetxitako aingerutxoa edoa beremaite-naigabeak kantari urrumaka ari dan uso maita-lea zirudin.

«Nik maite nuban kutuna,nere atsegiñ-zorunaibilli bai-ta bai-egonez dut arkitzen iñinon.Billaka beti bai-nabil,baña, da agian, nunbait il.Ibai-ertzetan galdetzendut iya ote-den emen.Batzutan dagit oyua,bestetan, berriz, ulua.Maitea, diyot, nun abil?Baña da, noski, nunbait il».

Baña, il eztala, ta bere begiak oraindik ikusikodutela bere maite kutuna, ta biok oraindik zoriontsuakizango dirala oro aditzera eman nairik-edo, berriro taleen baño indartsu ekin zion:

Page 57: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

«Nik bai dut maiteño bat,on, zein hura lako!Ez da tipi ez handi,bai bien arteko.Begia du ederra,urdiñ, ezti oso:biotzean sarthu zautez baizaut jelgiko».

Erramon'en eriotz-berria jaso ta andik bi illabeterail zan andre Mantoni, gozoki Kristo'ren besoetan, bereseme laztanarekin Zeruan arkitzeko pozez. Eta erreza-go ta segurugo berori lortzeko asmoz, KarmendarrenKonbentu itxi batean sartu zan gure Malentxo ona.Saintutasun-bidean egunetik egunera aurreratuz, Kar-melo-mendiko gallurretaraño igo zan. Andik urtebatzuetara, oraindik gazterik, doneen eriotzaz il zan.Gaur, noski baño, noskiago, iruok Zeruan daude, beti-ko zoriontsu, emen lurrean maite izan ziran bañosutsuago elkar maitatzen.

Page 58: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Andre Joxepantoni

I

Gure Gipuzko maite onetan basetxe edo baserriaberats eta paketsurik baldin ba'da, Joxemiel ta Joxe-pantoni bizi ziran uraxe ba-zan, noski. Ezkondu-ezke-roztik gora ta gora zijoazten...

Ikulluan aziendak, naiz txerri ta bei, naiz txekor,txal eta idi, nola nai ta ala; zelai eta belardiak bezelabaratza ere, urtetik urtera emakor eta ugarikorragoak.

Senar-emazte ta semetxoen biotzetan, berriz,egizko maitasuna ta pake zerutarra.

Zorion-aingerutxoak ego zuriak zabalduz, base-txe-gañean batetik-bestera egan zebiltzala esan zite-ken.

Baño zoriontasun osorik ez dago mundu ontan.Basetxe-alboko loretegian, atzo bertan liraiñ eta mar-dul loretegiko apaingarri ta zoragarri ziran lorebatzuek, gaur igartuta, bizitzaren kutsurik ere gabelurrean daude, udaberria izan-arren, ugaldeak bere urzikiñetan arrastaka daramazkiela...

Page 59: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Joxemiel omen zan gizona noski...! Trinko, luze tasendoa, gorputzez; arpegiz, musu gorri ta sudur luzea;besoak, zaintsuak, esnarria bera baño gogorragoak;eskuak babaz josiak, atxurrean eta laiean trebeak.Langillea, langillerik ba'da, biozbera ta maitalea eraberean, aurtxo apalaren antzera. Bere Jaungoikoa,bere emazte, semetxoak, baserri-lanak, beste leloriketzuan buru-biotzetan.

Igande-jaietan, entzun Meza Nagusia, –etzan iñoizMeza labur batekin, al ba'zuan beintzat geldituko–, etaarratsaldeetan Bespera-ondoren bere kideko baserri-tarrekin Eleiz-atarian berriketaldi bat egin, pipakadabat ketuz baso erdi bat edo beste ardo ala sagardoedan ezkero, bapo zegon gure gizona aste osoan lana-ri ekiteko. Oso gutxitan iñork joko edo apusturetanikusiko zuan, eta ardotegietan, bein illundu-ezkero,sekulan iñork ez.

Jaietan bezela, azoka ta perietatik ere, illuntzetanetxeratzen jatorra zan.

Egunero bere andrea ta morroiarekin errosariosantua sukaldean errezatu, apai-legea egin, beiakjetxi, –ordurako jetxita ezpazeuden–, eta oera, al zuanbezin laister, ta goizean eguzkia bera baño goizagojeiki. Orra, etxe paketsu ta zoriontsu artako biziera.

Page 60: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

II

Bein batean, –ilbeltzako egun bat zan–, sorotik, ezu-rretaraño guzia blai eginda, otzez dardaraz, etorri zanetxera.

Oeratu zan, bañan geroztik etzuan gizajoak onikizan. Izugarrizko berotasun babek kiskaltzen jarri zionsoin osoa. Asnasik ezin artu ta ito bear.

Joxepantoni'ren atsekabea zenbatañokoa, ez taadierazten biziro erraza. Inguruko sendagillei ots-eginzien, Donosti'ko ospetsu bat ekarri-azi ere bai. Baña,dana alperrik. Bere Joxemiel egunetik egunera okerra-go, gaizkiago.

Sinismen biziz, itxaropen osoz, Zeruko Amarenga-na jo zuan. Amaika aldiz, eguzkiak bezela illargiak ere,ikusi zuten andre doakabea, besoak-zabalik, belauni-ko ta auzpezka ere, Ama Birgiña'ren iruditxoarenaurrean, negar ta negar esaten:

«Ama errukitsua, kupitu zaite ama doakabe one-taz. Senda ezazu nere señarra... Zuk Zeru-lurretanguzia zenezake-ta, sendatu zenezakidazu nai ba'dezu.Nai ezazu, Ama maitea... Biok juango gera urtero bizi

Page 61: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

geran artean Arantzazu- ra, Zuri antxe eskerrik bero-enak ematera. Sendatu, bada, Zuk, gizonak ezin dute-ta, sendatu Zuk... ».

Baña, Joxemiel gaxoa, oinkada luzez eriotz-bidean, betiko bizitzara zijoala antzematen etzangauza zalla. Ta Joxepantoniren biotz naigabetuanburruka gogorrak sortu ziran.

Norbaitek, bere alboan, par-antzean edo ezpañe-tan par-irria zuela, aopean bezela, esaten ziola zeri-tzaion:

– Oraindik ere Jaungoikoa eta apaizen esanaksinisten jarraituko ote den? Ara, ik uste osoz, amaikabider, ain errukiorra unan Amarengana jo, ta zer iritxiden azkenez, gajo orrek? Euk otoi ta arren egin ala, ezden, ba, eria gaizkiago ikusten? Ta Jaungoikoak maiteaunala, siñisten al-den oraindik ere?

Ta itz auen ostean, par-algara zoli bat entzunzuela zerizkion.

Tximista-argiaren antzeko alako, astiñaldi bizi batnabaitu zuan bat-batean andre gaxoak burutik-oñeta-ra gorputz osoan. Etzion ez etsai gaiztoaren tentake-tari lekurik eman. «Aitaren egiñaz» Jesus'ka ta Maria'-ka asi zan Zerurantz begira: ta belaunikaturik, Kredoaesan zuan.

Page 62: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Arratsalde artan, Joxemiel'ek berak eskatuta,Bikario jauna etorri zitzaien, eta gaxoak, bizitza osokoaitorketa apalki egin ondoren, apaizaren Azkezpena taitz zerutarrak entzunda, iñoiz ez bezelake, lasaitasunta poza biotz barnean somatu zituan. Jaunaren eskue-tan jarri zan gero Joxemiel, bere borondatea jaunare-narekin bat-egiñaz.

Erriko eleizatik urbil baizegon basetxea, Elizakoakillunabarrean ematea erabaki zuan Bikario jaunak,erritarrik geienak jaunari laguntzera ta eriaren aldeotoitz-egitera eldu zitezen.

Illunabarrean, kanpai edo ezkil-otsak, enara bel-tzen gisa, batetik-bestera zabaldu ziran, eta etxeguzietan berri naigabetsuaz jabetu. Laister ziran elei-za-bidean emakume ta ume koskorrak ezik, agurekankallu ta gazte lerdenak ere.

Emakumezkoak burua estalki beltzez estalirik tabatzuek besoetan aurtxoak zeramazkitela. Etorri ala,eleiz-barrura sartu oi ziran.

Gizonak, berriz, aguretxoren bat edo beste kendu-ta, eleiz-atarian gelditu ziran. Apaiza eleizara eldu zanbezin laister, beste kanpai-ots luze bat entzun zan, etaatarian zeudenak oro, eleizeratu ziran.

Page 63: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Gizon, emakume ta umeak ere zekarzkiten kande-latxoak batek bestenarekin piztu zituzten. Apaizaaldarera igo zanean, guziok belaunikatu ziran.

Ua zan ikusteko gauza...! Eleiza sutan zegoalazirudian.

Apaizak Jauna eskuetan artuta, bular-gañean esta-lirik izkutatu-ondoren, abiatu zanean, gizon ta umeakaurrera jo zuten. Gizonezkoak eta mutikoak, –auekaurretik–, ixil-ixilik errenkada bitan ezker-eskubi, kan-dela bana piztuta zeramatela...

Ondoren iru mutil koskor sotana gorriz ta atorraantzeko soñeko zuriz jantzita, batek txintxarriari noi-zean beinka eragiten zion, eta beste biak eskuanparola aundi banakin, aren bi aldamenetan, aingeru-txoen antzera, zijoazen.

Atzetik apaiz jauna «Miserere»-otoitza, ixil-unebatzuek egiñaz esaten... Onen ondoren, neska taandre mordoska ederra, erdi-negarrez...

Joxemiel'en etxera eldu ziranean, gizonezko bierrenkadak belaunikatu ziran, ta erditik igaro zanapaiza. Ezkaratzatik entzuten ziran Joxemiel gaxoarenasnas-estu-otsak eta etxekoen negar-zotiñak.

Page 64: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– «Pax huic domini...» Pakea etxe oni, ta bertanbizi diran guzieri, –esan zuan apaizak eriaren gelansartu orduko.

Jauna mai zuria-ren gañean utzi, ta latiñezko otoitzbatzuek esan-ostean, Joxemiel zetzan oera urbildu tagaldatu zion:

– Jaun-Goiko, Alguztidun Zeru-lurren egillea sinis-ten al-dezu?

– Bai, jauna. –darantzuio eriak.– Jesukristo Bere seme bakarra sinisten al-dezu ?– Bai, jauna, bai. – Era ontan Sinismenaren aitor-

mena apaiz jaunaren galdeari erantzunaz egin-ondo-ren, gurutzea ipiñi zion ezpañetan muiñ-egiteko, tagela osoan entzunteañoko musu bero luze bat emanzion Joxemiel'ek.

Gero bi biatzez jauna artuta erakusten dio esanaz:– Eta nik eskuan daukadan auxe, Jesukristo'ren

egizko, Gorputza dala, Bere odol, anima, Jaungoikota-sun ta guzti, sinisten al-dezu?

– Bai, jauna.– Ortaz gañera, naigabe ala ezbearren bat egin

dizuten guzi-guziei biotz-bio,tzez barkatzen al-diezu?– Bai, jauna, barkatzen diet.

Page 65: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– Eta zuk bein-edo-bein, itzez ala egitez, atsega-been bat eman diezunei barkapena eskatzen al-diezu?

– Bai, jauna, bai, eskatzen diet, –esan zuan Joxe-miel'ek poliki-poliki, gelan belaunikaturik zeudeneibegiratu xamurra zuzenduaz.

Bai pozez sartu zala Jesus eriaren barruan...! Lagaditzagun biok alkarrekin izketa gozoan, ta guazen guberriro eleizara.

Ozkarbi dago. Izarrak dirdizka ta alkarrei kiñukabezela, bere Jaungoikotasuna ta gizatasuna estali taizkutaturik dijoan jaunari agur dagiote. Illargiak, alakozillar-argi legunez eleiz-bidea argitzen du. Ixil-ixilikdana... Eleiz-mutikoaren zintzarri-otsak eta gizon-emakumeen oinkada-ots neurtua, beste soñurik ez daentzuten...

Eleiz-barruan sartu diranean, apaizak jaunaeskuetan duela, onetsi ditu guziak, eta jaunari lagun-duaz eta eriaren alde otoi-egiñaz zer nolako egintzaona egin duten aditzera eman die. Olaxe bukatu zaneleizkizun xamur ta eder ua.

Page 66: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

III

Urrengo goizean, Meza asterako; eleizan zan Joxe-pandoni. Negarrez bustitako amaika arren eta eskariegin zituan gajoak. Senarrak gaua oso poliki igarozuala-ta, itxaropenaz biotzak pil-pil zegiola, Meza san-tua entzun-ondoren, indarberriturik bezela etxeratuzan.

Gosari-legea egin-ostean, laister zan Bikaio jaunaere, Joxemiel'enean. Okerrago zegonik etzitzaion iru-ditu, baña ezaguera osoz Sakramentu au artzera obezala-ta, Azken-Igurtzia bereala emango ziola adierazizion Joxemiel'eri. Pozik eta apalki artu zuan eriak, etaitz ezti batzuek gaxoari zuzendu-ondoren, «gero-arte»maiteki etxeko guziei ziola, irten zuan apaiz jaunak.

Eguardi-aldean erriko osalari edo medikua izanzan eta eria oso gaizki arkitu zuan. Biotza era bat nas-tuta zerabilkila, ta bere ustez, ordu batzuetako bizitzabesterik ez zeukala esan zion Joxepantoni'ri; agoni-aurreko biotzaren burrukak zirala oiek, eta ondo egin-go zukeala apaiza bazkal-ondoan deitzeakin.

Giza-biotzarentzat ez da gauza naigabetsuagorikitxaropen-sua itzaltzea baño. Joxepantoni'ren negar-malko-samiñ eta antzi estuak...! Otso-amak bere

Page 67: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

semeak ostu dizkiotela somatzen duanean, eztu orruatsekabetuagorik egingo, noski.

Gure animaren etsai gaiztoak orduantxe berriroerasan zien andre gaxoaren adimen illunean gogoke-ta auek piztuaz:

– Oraindik ere Jainkoak maite aunala sinistenjarraituko al-den, ttuntun orrek? Alperrikakoak izanzaizkin ire eskari ta arrenak. Noletan merezi den ikainbesteko zoritxarra? Ezkondu-ezkero biok Jaunarenlegea nola ongien ta osoro beteko bizi izan zerate... Taorra orain damaizuten saria.

Joxepantoni'k negarrari eman zion, Joxemielazken-asnasetan zetzan oera alboratu, ta ari begira-begira negar-malko beroak matrailletatik-beera zeriz-kiola, tente gelditu zan. Maitasun-oñazearen aragizkoirudia zirudian gajoak.

Apaiza agoniko otoitzak errezatzen ari zan, etaauzoko emakume ta gizon batzuek ere belauniko erdi-negarrez otoi-zegiten. Joxepantoni ere belaunikatuzan gaxoaren oean burua makurturik, negar-malkougariz bustitzen zuela.

Ontan argitu egin zan Joxemiel. Begiak zabaldu tagelan zeudenei begira asi zan. Jeiki zan Joxepantoni taapaiza ixildu zan.

Page 68: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– Joxemiel...! Joxemiel...! Zer nai dezu?, –esan zionnegarrez ta maiteki Joxepantoni'k.

Eta poliki-poliki beregana begi lausotuak zuzendu-rik, esan zion:

– A..gur... Ba-noa: U..me... gaxoak ... zai- tu...ondo... Zeruan... danok...

Ezin bukatu izan zuan. Joxepantoni negar ta negarzutik gelditu zan gizonari begira, erdi-erotuta, naiga-bearen naigabez zer egin etzekiela. Apaiza eriarenbelarrira otoi labur bat edo beste esaten asi zan, guru-tze santua ezpaiñetan ipintzen ziola.

Asnasa luze bat, gero beste bat, ta illotzik geldituzan.

Joxepantoni'k bere asnasez, negarrez eta musuberoz bizitzara erakarri naiean bezela, illotzik zetzansenarraren gorputza besarkatu zion:

– Joxemiel... Bakarrik gelditzen naiz. Etzaitut seku-lan aztuko. Jaungoikoak eztitu nere eskaririk entzunnai izan. Beregana eraman zaitu... Ni bakarrik, gureiru semetxoekin lagata. Zer egingo det nik orain zugabe? Noletan Jainko gure jaunak nai izan du au..?

Apaiza asko ikasia ta ikusia baizan, etzan ezer arri-tu orrela emakume gaxoa ikusita. Eta artuta beste

Page 69: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

gela batera eraman nai zuten auzoko emakume onbatzuei esan zien:

– Laga zazute pakean. Lasaitu dedilla. Askatudezala biotza estutzen dion korapilloa. Orduan lasa tapakean geldituko da-ta.

Alaxe gertatu ere. Andik ordu-erdira beste emaku-me bat zenuten Joxepantoni. Orduan ots-egin zionapaizak eta sukaldean, sutondoan exeri-azirik esanzion xamurki ta maitekiro:

– Joxepantoni irea bakarrik al-unan, ba, ire senarori, ala Jainkoarena? Jainkoak eman ziñan, Bere-Bereaunan, ta Berak nai izan duanean, kendu din, Beretzatartzeko. Jaunaren naia, orixe izan den, eta guri orainetzagokigunan Aren nai santua agurtzea baizik. Zerzakiñagu guk jaunaren bideak aztertzeko ta okerrakala zuzenak diran esateko? Udaberriko illunabarretanez al-intzanan ibiltzen ur-ontzia eskuetan eramakiña-la, ire baratzako loretegi eder orretan jo batera ta jobestera lore egarrituak urez asetzen? Ta, ez al-itunaneorrek gero, lorerik mardulenak eta ederrenak ebakita ire etxeko gela nagusian apaingarritzat ipintzen?Orixe egin zigun, ba, gaur gure Jainkoak Joxemiel'ekin.Ta gañera, Joxepantoni, guk etzekiñagu, Jainkoakbakarrik zekiñ, guri egokiena zer zaigunan, eta zeru-

Page 70: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

ratzeko ta arako irabazi aundiak irabazteko biderikzuzenena ere zein bide zaigun, Berak zekiñ ongiena.Ire semetxio Txomintxo'k ez al-din askotan itai zorro-tza negarrez eskatu? Ta ik ematen? Ez, noski. Zerga-tik? Maite unalako, ez den ala? Ire semetxoak etziñanori usteko, baña, alaxe unan benetan.

– Bai, jauna, arrazoi du. Burugabe jokatu det,aitortzen det Beorrek dion guzia egia dala ba-dakit, tabeti sinistu izan det, baño neonek eztakit zer gerta-tzen zitzaidan. Etsai beltza ibilli da, noski baño, nos-kiago, ni galdu naiean. Jaungoiko errukitsuak barkatu-ko al-dit nere ausarkeria.

Ta apaiz jaunaren aurrera belaunikatu ta Zeru-rantz begiak jasoaz, zion damuz josirik:

– Barkatu, Jaun ona, nere ausarkeri aundia. Zeruanbezela lurrean ere, egin bedi zure naia. Zure mirabeabesterik ez naiz: egin nerekin nai dezuna.

– Jaungoikoaren izenean barkatzen dizut dana.Jainkoaren pake santua zurekin bedi orain eta beti,–erantzun zion apaizak, abotsak dar-dar zegiola tabiotza danbaka zuela.

Eta tente jarri eta eskuak goruntz jasoaz, Aitareneta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bedein-kau zuan.

Page 71: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

IV

Joxemiel'ek iru semekin utzi zuan Joxepantoni. Seiurtekoa zarrena, amaika illabetekoa gazteena. Guru-tze galanta jarri zion, ba, sor baldan gure Jaungoikoak.Ume aiek azi ta ezi, baserria lur jo gabe, aurrera era-mateko bid-eak artu: orra, emakume batentzat naikolan ta buruauste.

Baña, gure Joxepantoni etzan nolanaiko emaku-mea, buru argia zan, adoretsu ta trebea. Otoitzari talanari ekin zion, ta Jainko gure Jaunak; osatu zuangañerakoa. Baserria, beintzat, gora zijoan, ta umeak,aitaren bildurrik gabe ere, inguruetako umerik onenaketa maitagarrienak ziran, ao-batez guziok ziotenez.

Berriro ezkontzeko era, eta era egokiak gero, izanzituan, baña gure Joxepantoni'k gai ontaz aspaldianerabaki sendoa arturik zeukan: bere biotza Jainkoa-rentzat eta semetxoentzat bakarrik izango zan andikaurrera. Joxemiel'ek Zerutik lagunduko zion.

Gipuzkoa'ko erri batean apaiz zeukan anaiak artuta berekin eraman zion seme zarrena, eta beste anaibat, kalean bizi zana, etorri zitzaion baserri-lanetara-

Page 72: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

ko. Pakean ta buruaste geiegirik gabe bizitzeko eranjarri zan, beintzat.

Gero, andik bost edo sei urtera, anai apaizarekinzegoan semeak, apaiz egin nai zuala-ta, kezka tazalantzarik pranko sortu zitzaizkion gajoari, baño,tira... arena ere zuzendu zuan. Bigarrena, Joxe Erra-mon, zetorren mutilla, noski. Sendoa ta trinkoa, pake-tsua ta amaren esanetara josia, aita zanaren tajuabera omen zekarren lanerako. Onexek bai jasokozuela baserria, jainkoak lagun!

Ta txikiena ere, Txomintxo, etzan makal-makala,sorgiña umea benetan. Aiek azitzean, orduan baieroso biziko zala! Beti ametsetan amaren biotza! Gauta egun bere aiekin amets gozoetan...!

Baña, askotan ametsak amets, eta usteak ustel...Udako goiz eder bat zan. Artajorran ari zitzaizkio-

nen gosaria antolatzen ari zala, Txomin txikiaren ate-raldiak par-eragin zion. Umearen burutasuna izanere...!

– Ama, –esan zion bat-batean, oetik jeiki ta ikusizuan bezin laister–, amatxo, nik aitatxongana jun naidet.

–Ago ixilik, umea, –darantzuio amak–; ez al-dakikaitatxo Zeruan dagola? Ona ta zintxoa izaten ba'aiz

Page 73: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

joango aiz Zerura, bestela, berriz, inpernura deabrubeltzekin erretzera...

– Bai, bai, Zerura joan nai det... Aitatxongana juannai det nik... zion bein eta berriz mutikoak.

Amak gosaria eraman ta etxeratu zanean, etzuanetxean arkitu mutikoa. Ots-egin ta erantzunik ez; norajoan ote da? Jo zuan baserri gañeko sagardira, ta Txo-min'en zantzurik ez. Auzoko baserrietan gero galdatu,ta iñork mutillaren berririk ez. Joxepantoni'ren biotzakezka gogorretan goibeldu zan.

Gosaltzen ari ziranengana itzuli, ta zer gertatzenzan aditzera eman zien. Etziran asko estutu: umeaagertuko zala bai, ta lasaitzeko esan zioten Joxepanto-ni'ri.

Baña, amaren biotza larriagotzen ari zan errukituziran azkenean danok, eta soroan pitxarrako botella-ardoa, ogi-pusketak eta okel-zatiak bertan laga, tamutikoaren billa sakabanatu ziran.

Eguardian, etxe-aurreko baratzako osin edo putzusakonean topatu zuten, azkenez, illotzik.

Etziran, alajaña, guziak gutxi arritu, Joxepantoni'k,negarrez urturik umearen goizeko ateraldiaren berrieman zienean.

Page 74: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

Bost urteko umearen atarramentua izan ere...!Ametsetan aingerutxoen batek esan ote zion bart,gaur aitatxorengana Zerura joango zala? Eztakit:baña, umea Zeruan arkitzen dala bai, ta bere aita,munduan ezagutu etzuan bere aitatxo, antxe arkitukozuela ere, sinistu genezake.

V

Naigabe ta zoritxarren-ondoren poza ta atsegiñaere giza biotzetan ixuritzen ba-daki Jaungoikoak.Orixe egin zuan Joxepantoni'ren biotzean. Gurutzeastuna eraman-azi zion bizitzako zenbait urteetan:baña, amaren biotzak artu lezazken ezti-tantorikgozoenak ere, oparo ixuri zizkion. Gañera, zartzaroluze ta paketsua eman zion.

Patxi, bere seme zarrena, apaiz D. Francisco, tagañera Gipuzkoa'ko erri aundi bateko Bikaio jaunegiña ikusteko añako poza ere, izan zuan, beintzat.

Joxe Erramon auzo erriko neska bikaiñ batekinezkondu zan. Etzuan mutillak begi txarra izan: Joxe-pantoni'ri izan ziteken errañik onena, egokitu zitzaion.Egiteko aginduta ere, etzuan onagorik izango. Langi-

Page 75: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

llea, apala, garbia... Baserri batean, bear bezelakoa:ez etxean sartu-orduko, danak mendean artu bearditun alakoa, ez. Bere seme-alabakin, ama: ta ama-marekin, alaba. Senarrarentzat, berriz ziñez emaztemaitagarria.

Orra, nola bizi zan gure Joxepantoni Jau nak emanzion zartzaro luzean. Bizitza paketsuagorik eta zorion-tsuagorik ez liteke lurrean. Zer nai ta ua zeukala esannezake, etxeko guztiak berari kutixi oro betetzeko betigertu zeuzkan-eta.

Nik Joxepantoni ezagütu nuanean, larogei urtetikgorako amona lodi ta motz bat zan. Ba-zuan gorraizepixka bat, begiak zerbait lausotu rik zeuzkan, eta ibil-tzeko ere etzegoan ain ariña. Baña, urte-sail ori biz-kar-gañean dauzkagunean, guk ere zerbait orrelako,izango degu, noski baño noskiago.

Ondo bizi zan amonatxoa, beti sukaldean exerita,seaskari eragiñ eta eragiñ, bi edo iru ume koskor ingu-ruan zitula. Alaxen arkitzen nuan, beintzat, nik, base-rri artan sartzen nintzanetan.

Bein esan ere bai:– Joxepantoni, beti seaskari eragiñaz arkitzen zai-

tut: ainbeste eragiñ gabe ere, lo artuko du bai aurrak.

Page 76: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– Ez beza uste, –erantzun zidan–, eragiten ezpa-zaie, laister negarrari eman oi diote. Orrela oitu ditut,eta atsegiñtxo auxe ematen segi bearko det, onezke-ro. Zaartu naiz ta ez naiz beste ezertarako gauza,gañera.

– Ez diezu, alajaña, zure seme ta erraiñari mesedetxikia egiten. Jainkoak kontuan artuko dizu. Ez uste,ba, Joxepantoni, munduan alperrik zaudenik, zerurakoirabazi ugariak irabazten ari zera bitartean.

– Baita, Purgatoriyorako egurra ere ugari... Eztakibeorrek zenbat erneazi ematen dizkidaten ume auek:nere onetatik ateratzen naute, ta utsegite asko egitenditut nere auekin. Ezin eraman pazientziz, beti biurri-kerian ari baitira, –eta aurrean arrastaka ta alkarrengañean zebiltzan iru ume koskor musu gorri erakutsizizkian beatzez eskua luzaturik.

Iruai ots-egin zien beregana, txukundu zitun etabere alboan jarri zituan apal eta ixilik... Orduan jardunnion

– Andre Joxepantoni, utsegite txikirik ere gabe,eztago emen lurrean bizitzerik. Argatik errez barkatuere oi dizkigu Jainkoak. Baña, esaidazu: zenbat umeazi dituzu seaska ortan?

Page 77: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

– Nereaz gañera, amargarrena izango det onekin.Danak bat bestearen ondoren neonek azi ditut, eta«Aitaren» egiten eta «Aita gurea» esaten neuk eraku-tsi diet. Gogoratuko al-dira nitzaz, iltzen naizenean!

Oraindik beste bost urte egin zituan lurrean, etaegunetik egunera aurrerago arkitzen nuan santutasu-nean. Arrituta uste niñuan aren Jaungoikoarekikobatasunak; Jainkoarekin maite-besarka estu bateanbizi zala bai-zirudian. Aren izen santua itzetik ortzeraateratzen zuan, baña, bai begirunez eta lots-itzalez...!

Gertaera guzietan Jainkoaren eskua ikusten zuaneta Bere aurrean bizi zala etzitzaion iñoiz aztutzen.Eriotzak etzion batere bildurrik eta kezkarik ematen,eta gertu zegoan, Jainkoak nai zuanean Beregana joa-teko. Berez, berak lenbailen nai zuan, baña ontan ere,Jaunaren naia egitea zan bere naia.

Amaika bider berekin mintzatu-ostean, nere etxe-ra netorrela esan oi nuan nere baitan:

– Oiek gauzak ikusi bear ditugu beste bizitzan!Eskola pixka bat ba-degula-ta, zerbait geralakoan,gabiltz arro-arro; eta eskola gabeko amonatxoa au,guziok baño geiago da Jaunaren aurrean, ta zerbaitgerala uste degunok baño gorago arkituko da Zeruan.Lurreko gauzakin lilluraturik gabiltza ta milla aldetara

Page 78: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

sakabanaturik dabilkigu biotza. Joxepantoni'k ez: beregogo ta nai guziak Jainkoagana zuzenduta dauzka, taberetzat ez da munduan gauzarik lilluragarriagorikJaungoikoa baño. Aita bezela maite du, ume txikiakbere aitatxo bezelaxe, ta bere uste osoa Argan ipiñitabizi da, Ark nai duan-arte eta Beregana deitzen duan-bitartean.

Begiak geiago ta geiago lausotzen ari zitzaizkion:azkenean, gauzen errañuak besterik etzituan ikusten,baña animaren begiak orduan ta argigo ta bizigo sinis-meneko egi sakonenak ikusteko jarri zitzaizkion. Gor-putzeko belarriak gogortuta, erdi-itxirik zeuzkan azke-nerako: Jainkoaren itzak entzuteko, ordea, iñoiz bañoegokigo jarri zitzaizkiola esango nuke.

Joxepantoni'ren eriotza lozorro eztitsuan eroritze-ra bezela izan zan: paketsua, oñazerik gabea, Jesus'enbesoetan burua makurturik illotzik gelditzea.

Urtez bezela, egintza onez ere aberats, ZerukoAmari ta Jesus-Biotz errukiorrari otoi laburrak esatenari zala, bere seme apaiza alboan zuela, etxeko taauzokoaz inguraturik, azken-asnasa eman zuan.

Geroztik urteak joan dira baña ez da erritik aiena-tu Joxepantoni'ren izen onaren usai gozoa. Oraiñdikere erritarren biotzetan, aren irudi oroigarriak bizi-

Page 79: Ipuiak - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=kla&f=Jautarkol, Ipuiak.pdfAlare, zure errian esaten ez dituzuten itz bat edo beste arki-tuko dezu. Liburu guzietan, –euskerazkoetan

bizirik dirau. Ez al da iñoiz ilko...! Gaurko gure gaz-teak, euskaldun-fededun zaar aien ikasbide zeruta-rrak, jarrai-bidetzat artu bearrean daude, iñoiz bañogeiago zerurako bizi nai ba'dute, beintzat.