iparralde hauteskundeak: ekonomia eta gizartea

5
Informazio gehiagorako: www.datuak.net www.gaindegia.org IPAR EUSKAL HERRIKO EKONOMIA ETA GIZARTEA UDAL HAUTESKUNDEEN INGURUAN Hurrengo sei urteetan haien udal ordezkariak zeintzuk izango diren erabaki berri dute ipar euskal herritarrek, martxoaren 23an eta 30ean egindako hauteskundeetan. Herri batzuetan betiko joera hartu du bozkak, beste batzuetan aldaketa aipagarriak gertatu dira. Horiek ulertzeko bere ekonomia eta gizartearen ezaugarriak ezagutu behar dira. Hurrengo lerrootan, Ipar Euskal Herriko hauteskunde emaitzen alderdi soziologikoa ulertzen lagun dezaketen argibide batzuk eskaini nahi dizkizu Gaindegiak. Ezer baino lehen, Ipar Euskal Herriko hauteskundeen dinamikaz bi kontzeptu azpimarratzea komeni da: Bi itzuli dira Martxoaren 23ko bozetan zerrenda batek gehiengo absolutua lortu zuen udalerrietan, bukatutzat jo zituzten hauteskundeak. Hala gertatu zen, besteak beste, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Baigorrin… Beste udalerri guztietan, bigarren itzulia egin zen martxoaren 30ean. Aurreneko bueltan botoen %10 baino gehiago lortzen duten zerrendek dute bigarren itzulira aurkezteko eskubidea, eta %5 baino gehiago eskuratutakoek bigarren itzulira igaro den hautagaitza bati atxikitzeko aukera dute. Aliantzak publikoak dira: elkartu ziren zerrendek martxoaren 25eko 18.00ak baino lehen eman behar izan zuten itunaren berri. Hala egin zuten, esaterako, Hendaian. Alderdi Sozialista Hendaia Biltzen zerrendarekin elkartu zen hitzarmen baten bidez, eta nagusi gertatu zirenez, bi alderdion ordezkariekin osatu dituzte Herriko Etxeko ardurak. Nagusitzen den indarrak ardura postu gehienak eskuratzen dituenez, pragmatismoak garrantzi handia du Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan, uneoro erabaki behar baita nor izan daitekeen nagusi eta horren arabera nor babestu nahi den. Hori dela eta, berebiziko eragina izan dute Lurralde Elkargoaren aldeko konpromisoak, euskara eta ikastolen aldekoak, edo bestelako eskaintzek. Aurten, hainbat udaletan, inoiz baino zerrenda gehiago aurkeztu da “abertzale” moduan, eta zerrenda zentralistek ere aldarrikatu dituzte beren taldeetan aurkeztutako euskaltzale eta abertzaleak. Honela, inoiz ez bezala, abertzaletasuna aintzat hartzeko ezaugarri bihurtu da Ipar Euskal Herriko jokaleku politikoan. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia DATU - SORTA 2014 · apirila

Upload: gaindegia

Post on 29-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Gaindegia, datu-sorta.

TRANSCRIPT

Page 1: Iparralde hauteskundeak: ekonomia eta gizartea

Informazio gehiagorako: www.datuak.net www.gaindegia.org

IPAR EUSKAL HERRIKO EKONOMIA ETA GIZARTEA

UDAL HAUTESKUNDEEN INGURUAN

Hurrengo sei urteetan haien udal ordezkariak zeintzuk izango diren erabaki berri dute

ipar euskal herritarrek, martxoaren 23an eta 30ean egindako hauteskundeetan. Herri

batzuetan betiko joera hartu du bozkak, beste batzuetan aldaketa aipagarriak gertatu

dira. Horiek ulertzeko bere ekonomia eta gizartearen ezaugarriak ezagutu behar dira.

Hurrengo lerrootan, Ipar Euskal Herriko hauteskunde emaitzen alderdi soziologikoa

ulertzen lagun dezaketen argibide batzuk eskaini nahi dizkizu Gaindegiak.

Ezer baino lehen, Ipar Euskal Herriko hauteskundeen dinamikaz bi kontzeptu azpimarratzea komeni da:

Bi itzuli dira

Martxoaren 23ko bozetan zerrenda batek gehiengo absolutua lortu zuen udalerrietan, bukatutzat jo zituzten

hauteskundeak. Hala gertatu zen, besteak beste, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Baigorrin…

Beste udalerri guztietan, bigarren itzulia egin zen martxoaren 30ean. Aurreneko bueltan botoen %10 baino

gehiago lortzen duten zerrendek dute bigarren itzulira aurkezteko eskubidea, eta %5 baino gehiago

eskuratutakoek bigarren itzulira igaro den hautagaitza bati atxikitzeko aukera dute. Aliantzak publikoak dira:

elkartu ziren zerrendek martxoaren 25eko 18.00ak baino lehen eman behar izan zuten itunaren berri. Hala

egin zuten, esaterako, Hendaian. Alderdi Sozialista Hendaia Biltzen zerrendarekin elkartu zen hitzarmen

baten bidez, eta nagusi gertatu zirenez, bi alderdion ordezkariekin osatu dituzte Herriko Etxeko ardurak.

Nagusitzen den indarrak ardura postu gehienak eskuratzen dituenez, pragmatismoak garrantzi handia du Ipar

Euskal Herriko hauteskundeetan, uneoro erabaki behar baita nor izan daitekeen nagusi eta horren arabera

nor babestu nahi den. Hori dela eta, berebiziko eragina izan dute Lurralde Elkargoaren aldeko konpromisoak,

euskara eta ikastolen aldekoak, edo bestelako eskaintzek.

Aurten, hainbat udaletan, inoiz baino zerrenda gehiago aurkeztu da “abertzale” moduan, eta zerrenda

zentralistek ere aldarrikatu dituzte beren taldeetan aurkeztutako euskaltzale eta abertzaleak. Honela, inoiz ez

bezala, abertzaletasuna aintzat hartzeko ezaugarri bihurtu da Ipar Euskal Herriko jokaleku politikoan.

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte

garapenerako behategia

DATU - SORTA

2014 · apirila

Page 2: Iparralde hauteskundeak: ekonomia eta gizartea

Informazio gehiagorako: www.datuak.net www.gaindegia.org

Ondorioz, Herri elkargoen zuzendaritzan nor egongo den ere hautatzen da.

Udal hauteskundeek utzitako konposizioaren araberakoa da herri elkargoen gobernu organoen konposizioa ere.

Herri Elkargoak Hego Euskal Herriko mankomunitateen parekoak dira, non hainbat udalek zerbitzu eta proiektu

komunak elkarrekin garatzen dituzten (hondakinen bilketa, egitasmo ekonomikoak, garraioa…). Ipar Euskal Herriko

udalerri gehientsuenak txikiak dira, eta herri elkargoetan biltzeak egitasmo zein aldarrikapen lokalei

eraginkortasuna eta oihartzuna eskaintzen diete. Aukera honek berebiziko garrantzia du, barnealdeko arazoek orain

arte ezagutu ez duten oihartzuna izan baitezakete.

Herri elkargoetako zuzendaritzan egongo diren pertsonak hurrengo egun eta asteetan zehaztuko dira. Udalen

osaketan sozialistek jasandako beherakadaren eta zerrenda abertzaleek lortutako alkatetzen eraginez, hurrengo

urtetan aldaketak ikus ditzakegu lurralde garapeneko estrategia lokaletan. Nabarmentzekoa da Garazi-Baigorriko

udal elkargoaren kasua. Hautetsi abertzaleek eskura dezakete bertako lehendakaritza eta horrek aukera

interesgarria sor dezake, Baztanekin elkarlanean eta mendialdeko ekonomiari lotuta garapen egitasmo berriak

bideratzeko. Halaber, Zuberoako Herri Elkargoan ere zerrenda desberdinetako abertzaleen presentziak egitasmo

ekonomiko berrien sustapena ekar dezake.

Ipar Euskal Herriko herri bozetako emaitzak bildu dituzte Kazeta.infok eta Berriak, udalerriz udalerri. Informazio

gehiago hemen.

Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizartea: zonalde funtzionalen arabera

Kostaldean bizi

dira ipar euskal herritar gehienak;

bertan daude lanpostu gehienak, egonkortasun

handienekoak batez ere

EH IEH KOSTA BITART BARNE

DEMOGRAFIA

BIZTANLERIA OSOA_2013 3.129.556 289.543 168.398 79.613 41.532

BIZTANLERIAREN HAZKUNDEA 7,1 10,2 6,3 23,7 3,6 BIZITZA PROIEKTUAK GARATZEKO ADINEAN DAGOEN BIZTANLERIAREN IRAUTE TASA 9,5 8,5 6,8 17,9 -1,0

Gazteen iraute tasa (1999/2009) 15,3 -4,8 3,1 -14,7 -16,9 LAN MERKATUA ETA KSP Bizt. aktiboen hazkundea (1999/2009) 13,8 13,0 9,1 26,3 5,5 Langabetuen hazkundea (2007/2011) 92,1 43,9 40,3 50,9 62,5 Udalerrian bizi diren landunak, udalerriko lanpostuekiko - 37,0 42,5 25,1 40,3

Autonomoak 19,0 17,7 16,3 15,4 27,9 Laborari aktiboak (%) - 3,2 0,3 2,5 15,9 Enpresa buru, artisau eta merkatari aktiboak (%) - 8,8 8,4 9,4 8,8 Kudeatzaile eta lanbide intelektualak aktiboak (%) - 11,6 13,4 11,1 6,0

Tarteko lanbideak aktiboak (%) - 25,5 27,0 26,4 18,2

Enplegatuak aktiboak (%) - 31,6 34,2 30,4 24,1

Langileak aktiboak (%) - 20,3 17,5 22,3 27,3

HIRIGINTZA/ETXEBIZITZA Baimendutako etxebizitza eraikuntzen bataz besteko azalera urtero (2008/12) 1.829.868 275.668 132.378 81.105 62.185 Etxebizitza parkearen hazkundea (1999/2009) 15,7 19,0 16,1 32,4 14,8

Etxebizitzen bataz besteko prezioa 2.565* 2.024 3.607 2.560 1.704

NORTASUNA

Elkarteen dentsitatea (mila bztko.)

14,0 14,4 10,9 17,9

Euskararen ezagutza

16,3 8,0 16,3 49,5

Establezimenduen bertakotutze tasa 90,6 89,8 86,6 94,8 96,3

Iturriak: INSEE; Frantziako Ekologia, Jasangarritasun eta Energia Ministerioa;

Frantziako Barne Ministerioa; Gaindegia

Page 3: Iparralde hauteskundeak: ekonomia eta gizartea

Informazio gehiagorako: www.datuak.net www.gaindegia.org

Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizartea: herri elkargoka

Barnealdeko herrietan

nabarmena da gazteen ihesa

oso handia dela

Euskal Kosta-Aturri

Hego Lapurdi

Errobi Errobi-Aturri

Hazparne Zuberoa Garazi-Baigorri

Amikuze Bidaxune Iholdi-

Oztibarre

DEMOGRAFIA

BIZTANLERIA OSOA_2013 122.126 63.014 27.572 17.717 13.408 13.031 12.253 9.547 5.535 3.740

BIZTANLERIAREN HAZKUNDEA 4,3 16,3 25,9 20,0 16,9 -3,3 3,8 7,4 27,1 8,5 BIZITZA PROIEKTUAK GARATZEKO ADINEAN DAGOEN BIZTANLERIAREN IRAUTE TASA 4,3 17,4 17,6 13,2 13,0 -10,1 2,0 1,0 21,7 7,0

Gazteen iraute tasa (1999/2009) 10,3 -12,1 -18,5 -25,2 -10,0 -31,3 -10,5 -10,2 -5,6 0,4

LAN MERKATUA ETA KSP

Bizt. aktiboen hazkundea (1999/2009) 6,0 21,9 25,4 23,1 22,9 -2,4 8,9 7,6 30,4 7,7

Langabetuen hazkundea (2007/2011) 35,5 56,2 43,9 55,1 47,3 32,4 108,3 54,6 60,4 38,7 Udalerrian bizi diren landunak, udalerriko lanpostuekiko 43,4 36,6 25,7 16,0 31,5 41,2 42,6 36,3 33,0 43,3

Autonomoak 16,4 16,1 15,3 10,4 19,1 24,1 31,6 25,7 22,8 34,7

Laborari aktiboak (%) 0,3 0,8 2,5 0,6 5,8 13,6 17,5 15,1 6,3 23,5 Enpresa buru, artisau eta merkatari aktiboak (%) 7,6 10,8 10,6 6,9 7,8 8,3 9,9 8,0 10,0 9,3 Kudeatzaile eta lanbide intelektualak aktiboak (%) 13,8 11,5 12,7 13,0 8,5 6,7 5,8 5,6 8,0 4,6

Tarteko lanbideak aktiboak (%) 27,6 25,0 28,0 28,5 24,1 19,0 17,2 20,2 23,3 13,4

Enplegatuak aktiboak (%) 34,3 32,7 33,3 30,5 27,4 23,7 26,8 22,8 23,6 19,7

Langileak aktiboak (%) 16,4 21,1 19,8 20,5 26,4 28,8 22,9 28,2 30,9 29,4

Iturriak: INSEE; Frantziako Ekologia, Jasangarritasun eta Energia Ministerioa;

Frantziako Barne Ministerioa; Gaindegia

Page 4: Iparralde hauteskundeak: ekonomia eta gizartea

Informazio gehiagorako: www.datuak.net www.gaindegia.org

Errenta mediana

txikituz doa kostaldetik

barnealdera egin ahala

Euskal Kosta-Aturri

Hego Lapurdi

Errobi Errobi-Aturri

Hazparne Zuberoa Garazi-Baigorri

Amikuze Bidaxune Iholdi-

Oztibarre

ERRENTA/LAN SARIA (2010) Errenta mediana (kontsumo unitateko) 19.382 19.061 20.357 20.765 18.282 16.689 16.037 16.595 17.727 15.094

Errentaren lehen dezila (kontsumo unitateko) 7.278 8.659 10.139 11.270 8.770 8.083 6.793 7.377 7.929 7.069

Errentaren bederatzigarren dezila (kontsumo unitateko) 8,8 9,5 9,9 5,7 8,0 5,0 8,7 8,2 5,9 7,4

Bataz besteko lan-saria orduko (denb. osoko lanaldian) 12,5 11,7 12,2 12,5 11,3 10,6 10,4 10,8 11,4 10,2

HIRIGINTZA/ETXEBIZITZA Baimendutako etxebizitza eraikuntzen bataz besteko azalera urtero (2008/12) 108.989 39.387 28.127 18.902 14.563 6.630 23.165 8.765 6.031 20.253

Etxebizitza parkearen hazkundea (1999/2009) 13,0 25,7 32,6 33,0 27,8 7,3 19,9 16,2 30,2 18,2

Etxebizitzen bataz besteko prezioa 3.497 3.343 2.852 2.556 2.118 1.588 1.798 1.708 1.848 1.741 NORTASUNA

Elkarteen dentsitatea (mila bztko.) 15,3 11,3 11,5 8,6 13,7 20,1 18,8 16,0 14,5 15,2 Euskararen ezagutza 7,9 11,2 17,3 9,4 18,2 63,5 64,4 22,4 14,5 45,7 Establezimenduen bertakotutze tasa 86,0 89,9 94,3 91,3 97,1 95,7 96,4 95,3 96,7 98,9

Iturriak: INSEE; Frantziako Ekologia, Jasangarritasun eta Energia Ministerioa;

Frantziako Barne Ministerioa; Gaindegia

Page 5: Iparralde hauteskundeak: ekonomia eta gizartea

Informazio gehiagorako: www.datuak.net www.gaindegia.org

Ezaugarri sozioekonomikoen inpaktua hauteskundeetan

Ipar Euskal Herrian desberdintasun ekonomiko handiak daude, distantzia geografiko txikien

barruan. Horrek isla handia izan du botoen joeran. Kostaldeko hirietan (Miarritze, Angelu,

Bidarte) badago indargune zentrista-eskubitar bat eta bertan metatzen dira errenta maila

altuenak. Halaber, bertako biztanleen erdia baino gehiago Ipar Euskal Herritik kanpo sortua da,

Paris inguruko eskualdeetan batez ere. Udalerri horietan abertzaleen aldarrikapen eta

eskaintzek oihartzun txikia izaten dute.

Aipatu udalerri horietan boto joera tradizionalari eutsi zaio, baina gainerakoan izan dira

aldaketak, Ipar Euskal Herriko egoera instituzional, ekonomiko eta sozialean bizi dituzten

arazoen eraginez. Tokian tokiko problematikari erantzuteko eskaintza egin duten zerrendek

jaso dute saria bozetan. Izan ere, Ipar Euskal Herriak Parisko politika zentralisten eraginez

nozitzen duen periferizazioak eta horrek jendeari egunerokoan dakarzkion ondorioek egoera

aldarazi dute. Etxebizitzaren arazoak, soldata txikiagoek, lan baldintza kaskarragoek

(barnealdean langile autonomoak kostaldean halako bi dira ia, errenta %14 txikiagoa), eta

horrekin guztiarekin zerikusi handia duen gazteen ihesak ere bai, besteak beste.

Sentsibilitate orotako zerrenda eta hautetsi abertzaleek jarrera hori saritua izan dute. Babes

berri hori agerikoa izan da kostaldeko udalerri ertainetan (Donibane Lohizune, Urruña, Ziburu);

bitarteko zonaldeko zenbait udalerritan (Uztaritze, Ezpeleta, Hiriburu) eta barnealdeko

esanguratsuetan (Donapaleu, Donibane Garazi, Baigorri). Horietan guztietan bertan sortutako

biztanleria da nagusi, eta errenta maila ertaina edo baxua da.

Bestalde, euskal hiztunen presentziak erabat baldintzatu du botoaren joera. Ingurune

euskaldun batean egoteak, bere horretan, ez du berebiziko eraginik. Baina euskalduntasunaren

defentsa proiektu ekonomiko eta sozial lokalekin lotu den tokietan, gazteekin eta proposamen

berriekin sustatu denean, horrek botoak erakarri ditu. Badirudi garai berri bat hasi dela Ipar

Euskal Herriko politika instituzionalean, bertako arazoetarako erantzun propioak eskatzen

dituena, euskaltasunarekin lotua. Ea etorkizunean euskal lurraldeen arteko lankidetzarako ate

berriak zabaltzen dituen.

Gaiarekin loturik

[ETB1] Azpimarra saioa:

Ipar Euskal Herriko hauteskundeak, lehen itzulia

Ipar Euskal Herriko hauteskundeak, bigarren itzulia

[Info7]

Ipar Euskal Herriko sozioekonomia eta hauteskundeak