informaziogehiagorako:! tlf:!657736023 ... - eraikiz.org · eraikiz gizarte! berrikuntzaren! bidez!...

5
Informazio gehiagorako: Tlf: 657 73 60 23 Email: [email protected]

Upload: others

Post on 22-Sep-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Informaziogehiagorako:! Tlf:!657736023 ... - eraikiz.org · ERAIKIZ gizarte! berrikuntzaren! bidez! parte9hartze! inklusiboan oinarritutako eremuak! eraikitzeko lan egiten duten profesional,!

   

 

           Informazio  gehiagorako:  

 

Tlf:  657  73  60  23  

E-­‐mail:  [email protected]  

 

         

 

Page 2: Informaziogehiagorako:! Tlf:!657736023 ... - eraikiz.org · ERAIKIZ gizarte! berrikuntzaren! bidez! parte9hartze! inklusiboan oinarritutako eremuak! eraikitzeko lan egiten duten profesional,!

 

 

PROIEKTUAREN  LABURPENA  

Aurkezten   dugun   proiektu   hau   Zirikatuz   Feminista   Taldeko   zein   Eraikiz   Kolektiboko   profesionalek   10  urtez   indarkeria   matxistaren   biktima   izandako   emakumeekin   lan   egin   ondoren   sumatu   dugun  beharretatik  sortu  da.  Hainbat  elementu  ezberdinen  garrantzia   ikusi  dugu.  Ez  bakarrik  pertsonarengan  eta   bere   testuinguruarengan   zentratutako   esku-­‐hartze   egoki   bat   egitearen   garrantzia,   baita   gainerako  erakunde   eta   profesionalekin   eduki   beharreko   elkarlanarenean,   zein   hauen   berauen   formazio   eta  kontzientziazioan  ere.  

Hiru  ildo  estrategikotan  egituratzen  den  formaziorako  proposamen  bat  sortu  dugu:  

• KONTZIENTZIAZIOA:   Generoan   oinarritutako   indarkerien   jatorrien   eta   euren   arrazoietan,  transmisio  eragileetan  eta  betiraunkortze  faktoreetan  oinarritutako  formazioa.    

• INFORMAZIOA:   Genero-­‐indarkeriaren   aurka   oso-­‐osoko   babesa   emateko   neurriei   buruzko  legearen  eta  legeria  zibilaren  zein  indarkeriaren  biktimei  oso-­‐osoko  arreta  emateko  zerbitzu  eta  errekurtsoen  ingurukoa.  

• TREBAKUNTZA:   Emakumeen   kontrako   eta   generoan  oinarritutako   indarkerien   aurreko   gizarte  esku-­‐hartzerako   formazioa,   ezagutza   horiek   kasu   errealetan   aplikatuz.   Prebentzioa,  geldiaraztea,  bideratzea,  esku-­‐hartzea  eta  laguntza.    

Proiektu  honen  xedea  denboran  luzatu  beharko  litzatekeen  jarduera  baten  hasiera  izatea  da,  pixkanaka  gizarte   esku-­‐hartzean   lan   egiten   duten   erakundeak   eta   hauek   osatzen   dituzten   profesional   guztiak  barnebiltzeko  helburuz.    

Bere  helburua  hobekuntza  profesionalerako  emakumeen  kontrako  indarkeriaren  inguruan  gizarte  esku-­‐hartzean   lan   egiten   duten   profesionalentzako   trebakuntza   sustatzea   litzateke   (sentsibilizazioa,  prebentzioa  eta  arreta),  baliabideen  optimizaziorako  zein  elkarlana  indartu  eta  bateratzeko.    INFORMAZIO  OROKORRA/  Doako  kurtsoa  

ð Iraupena:  12  ordu.  ð Mota:  Presentziazkoa.  Gehienez  20  leku.  ð Datak  eta  ordutegiak:    

Bilbo  

ð A  aukera:  Urriaren  8a  eta  15a/  9:30etatik  15:30etara.  

ð B  aukera:  Urriaren  21a  eta  28a/  9:00etatik  15:00retara.  

Lekua:  Eraikiz  Kolektiboa  

Gasteiz.  Azaroaren  25a  eta  26a.  

• Ostirala  16:00etatik  20:30etara  • Larunbata  9:30eta14:00etara  eta  

15:30etatik  20:00etara.  

Lekua:  ALDABE  Gizarte  Etxea  

Donostia.  Abenduaren  2a  eta  3a.  

• Ostirala  16:00etatik  20:30etara  • Larunbata  9:30eta14:00etara  eta  15:30etatik  20:00etara.  

Lekua:  Emakumeen  Etxea    

Page 3: Informaziogehiagorako:! Tlf:!657736023 ... - eraikiz.org · ERAIKIZ gizarte! berrikuntzaren! bidez! parte9hartze! inklusiboan oinarritutako eremuak! eraikitzeko lan egiten duten profesional,!

 

  3  

NORTZUK  GARA  

 ZIRIKATUZ  FEMINISTA  TALDEA   2013.  urtean   feminismoetan  eta   indarkeria  matxistetan   ibilbide  eta  

formazio   luzedun   emakumeak   Bilbon   sortutako   irabazi   asmorik  gabeko   erakundea.   Euren   helburuen   artean   hurrengoak   kokatuko  genituzke:   emakumeen   eskubideen   sustapena   giza   eskubideen  oinarrizko   atal   bat   bezala,   pertsonen   arteko   lankidetza   eta  elkartasunean  oinarrituta  emakumeen  kontrako  indarkeriarik  gabeko  bizitza  baten  alde  lan  egitea,  feminismoa  gizarte  eraldaketarako  eta  sistema   patriarkala   gainditzeko   jarduera   askatzaile   eta   unibertsal  bezala   sustatzea,   parekidetasunean   eta   kulturartekotasunean  oinarritutako  jendarte  baten  eraikuntza  bideratuz.  

 Bilboko   udalaren   Berdintasuna,   Lankidetza,   Bizikidetza   eta   Jaiak   sailaren   Emakumea,   Osasuna   eta  Indarkeria   Programaren   arduradunak   dira   komunitate   esku-­‐hartzea,   formazio,   prebentzioa   eta  sentsibilizazioaren  alderdiarekin  lotura  duten  erakundeetan.  https://youtu.be/6B3ngeTtIjo      ERAIKIZ  KOLEKTIBOA   ERAIKIZ   gizarte   berrikuntzaren   bidez   parte-­‐hartze   inklusiboan  

oinarritutako   eremuak   eraikitzeko   lan   egiten   duten   profesional,  boluntario   eta   eragile   komunitarioz   osatutako   sarea   da.  Momentu  honetan   feminismoa   indarkeria   matxisten   interpretazio   marko  bezala  ezartzean  egiten  du  lan,  gizarte  esku-­‐hartzeko  profesionalen  formaziorako  eremuak  sustatuz.    

 2016ko   urrian,   Bilboko   Udalarekin   elkarlanean,   Haurrenganako   sexu   abusuak   Toleratzia   0   kanpaina  antolatzen   du.   2016ko   azaroan,   UPV/EHUko   Gizarte   Hezkuntzako   Unibertsitate   Eskolarekin   batera  Feminismoa,   indarkeria   matxistak   eta   gizarte   esku-­‐hartzeari   buruzko   1.   jardunaldia   antolatzen   du,  Bilboko  Udalaren  eta  BFAren  laguntzarekin.      FORMAZIOAREN  DESKRIBAPENA  

Esku-­‐hartze   sozioedukatiboa   indarkeria   matxisten   aurrean   ikuspuntu   feminista   eta   intersekzional  batetik   kurtsoa   aurkezten   dugu.   20   orduko   iraupena   dauka   eta   gizarte   esku-­‐hartzeko   profesionalei  zuzenduta  dago,  hauek,  parekidetasunerako  ekintzen   sustapenean,   sentsibilizazioan,  prebentzioan  eta  indarkeria  matxisten  esku-­‐hartzean,  kontzientzia  feminista  hartu  dezaten  helburuz.  

Formazio   proiektua   indarkeria   matxisten   inguruko   gizarte   esku-­‐hartzean   erakunde   eta   profesionalek  egiten   duten   sentsibilizazio,   prebentzio   eta   esku-­‐hartze   lana   eta   honen   marko   teorikoa  birplanteatzearen   beharretik   sortzen   da.   Gizarte   esku-­‐hartzean   lan   egiten   duten   erakundeak,   publiko  zein  pribatu,   gai  honetan   sentsibilizazio,  prebentzio  eta  esku-­‐hartze  programak  burutzeko  egoera  ezin  hobean  aurkitzen  dira,   zeinetan   intersekzionalitatea  kasu-­‐analisietarako  errealitate  bat   izaten  hasi  den  eta  non  ahalduntzea  emakumeenganako  esku-­‐hartzean  estrategia  nagusi  bezala  agertzen  den.  

Proiektua  esku-­‐hartzearen  hobekuntzarako  ekarpen  bat   izatea  du  helburu,  biztanleriak  orokorrean  eta  gizatalde   zaurgarriek   bereziki   (nerabe   eta   gazteak,   emakume   etorkinak,   isolatuak,   gizarte-­‐bazterketan  daudenak,  LGTBI  kolektiboak...)  dituzten  beharrei  erantzun  eraginkor,  integral  eta  koordinatua  emanez.  Proposatzen   dugun   formazioa   indarkeria   matxisten   eremuan   eraginkortasunez   lan   egiteko   heldu  beharreko  gai  ezberdinak  hartzen  ditu,  profesionalek  eragile  eraldatzaile  bezala  duten  parera  aztertzeaz  gain.  

Page 4: Informaziogehiagorako:! Tlf:!657736023 ... - eraikiz.org · ERAIKIZ gizarte! berrikuntzaren! bidez! parte9hartze! inklusiboan oinarritutako eremuak! eraikitzeko lan egiten duten profesional,!

 

  4  

HELBURUAK  

1.   Emakumeen   kontrako   indarkeria   sustatzen   eta  mantentzen   duen   gizarte   eredua   zalantzan   jartzea,  emakume   eta   gizonen   sozializazioa   gidatzen   duten   kontzeptuen   dekonstrukzioa,   eta   esku-­‐hartze  sozioedukatiboa  oinarritzeko  funtsezko  erreferente  berrien  eraikitzea.  

2.   Indarkeria   matxistetan   egin   beharreko   esku-­‐hartze   sozioedukatiboaren   funtsezko   ardatzak   ulertu,  esku-­‐hartze   objektu   diren   emakume   eta   familien   oinarrizko   eskubideen   inguruko   kontzientziazioa  sustatuz.    

3.   Prebentzioan,   indarkeria   egoeran   dauden   pertsonen   laguntzan   eta   bizitza   proiektuaren  berreraikitzean   oinarritutako   emakume   eta   gizonei   zuzendutako   esku-­‐hartze   sozioedukatiborako  konpetentzia  profesionalak  eskuratzea.  

4.  Hezkidetza  eta  pedagogia  feministan  oinarritutako  prestakuntza  profesionala.    

EDUKIAK  

1. MODULOA:  ZEHARKAKOA:  Feminismoa  Indarkeria  Matxisten  interpretazio  markoa.  2. MODULOA:  Indarkeria  Matxistak  bikote  eta  familietan.  3. MODULOA:  Indarkeria  Matxistengan  burutzen  den  esku-­‐hartzea  egituratzen  duten  ardatzak.  4. MODULOA:  Profesionalak  indarkeria  matxisten  aurrean.  5. MODULOA:  Detekzioa  prozesu  bezala.  6. MODULOA:  Indarkeria  matxista  pairatu  duten  emakume  eta  adingabeenganako  esku-­‐hartzea.  7. MODULOA:   Indarkeria   nerabezaroan:   prebentzioa,   detekzioa   eta   esku-­‐hartzea   emakume   eta  

gizonekin.  8. MODULOA:  PRAKTIKOA:  Kasu  praktikoen  analisiaren  bidezko  esku-­‐hartzerako  proposamena.  

 

METODOLOGÍA  

• Ikasketa  esanguratsua  sustatzeko  eduki  teoriko-­‐praktikoen  ANALISI  ETA  HAUSNARKETA.  • Ezagutzak  finkatzeko  eta  ikasketa  kolaboratiboa  sustatzeko  JARDUERA  PRAKTIKOAK.  • Indarkeria  matxista  pairatu  duten  pertsonen  PARTE-­‐HARTZEA.  • Biktimologian  eta  intereseko  beste  arlo  batzuetako  profesional  espezialisten  KOLABORAZIOA.  • Talde  EBALUAKETA  eta  bakarkako  ebaluaziorako  galdeketak.  • SARE  SOZIALAK:  Kurtsorako  ad  hoc  sortutako  sare  sozialetan  parte  hartzea.  • KASU  AZTERKETA  

Taldeetan   indarkeria   harremanak   bizi   izandako   eta   hauek   gainditu   dituzten   pertsonak   hartuko   dute  parte.   Euren   bizipenak   elkarbanatuko   dituzte   euren   errealitatea   ikasleengana   hurbiltzen,   horrela  sendatze  prozesu  osoaren  ulermena  errazteko  helburuz.              

Page 5: Informaziogehiagorako:! Tlf:!657736023 ... - eraikiz.org · ERAIKIZ gizarte! berrikuntzaren! bidez! parte9hartze! inklusiboan oinarritutako eremuak! eraikitzeko lan egiten duten profesional,!

 

  5  

FORMATZAILEAK  

     

   

IZASKUN  ZARRANDIKOETXEA  

Gizarte  Langilea  eta  indarkeria  matxistan  aditua  den  Sexologoa  

Gizarte  Langintzan  diplomatua  Deustuko  Unibertsitatean   (2001).  Horren  ostean  bere  formazioa  jarraitu  zuen  kultur  arteko  bitartekaritzan,  gerora  indarkeria   matxistaren   biktima   diren   emakumeenganako   esku-­‐hartzean  espezializatu   zen.   Hainbat   urtetan   eremu   horretan   lan   egin   ostean  Sexologian   formatzea   erabaki   zuen,   Coaching   eta   Programazio  Neurolinguistikoa   bezalako   tresnak   erabiltzera   igaroz   emakumeen  jabetze  pertsonal  eta  kolektiborako  prozesuan.      

     

 

AITZIBER  BAÑUELOS  GANUZA  

Gizarte   Hezitzailea,   indarkeria   matxistetan,   tratu   txarretan   eta  haurrenganako  sexu  abusuan  aditua  

ERAIKIZ   Kolektiboaren   sustatzailea.   Bere   jardun   profesionala   gizarte  berrikuntzan   ardazten   du,   gizarte   esku-­‐hartze   eraldatzailea   bultzatuko  duena,   bazterrean   dauden   pertsona   eta   kolektiboen   ikusaraztean,  ikuspegi   feminista   batetik   eta   intersekzionalitatea   estrategia   bezala  erabiliz.  

2016  urtean  zehar,  UPV/EHUrekin  elkarlanean  eta  Bilboko  Udalaren  eta  BFAren   laguntzarekin   FEMINISMOA,   INDARKERIA   MATXISTAK   ETA  GIZARTE   ESKU-­‐HARTZEAri   buruzko   1.   Jardunaldia   eta   Bilboko   Udalak  bultzatutako  HAURRENGANAKO  SEXU  ABUSUAK  TOLERATZIA  0  kanpaina  koordinatzen  ditu.