informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

3
ARIKETA 1: Interneten informazioa bilatu eta www.todonatacion.com webgunean bideoak ikusi igeri egiten ikasteko. Igerilekuan, igerilariei begiratzea (Nola erabiltzen zituzten hankak, besoak nola sartzen zituzten uretan, buelta nola ematen zuten, arnasa nola hartzen zuten…). Bertan zegoen neska aditu (ikastaroak lehenagotik eginda zeukan pertsona) baten aholkua. Berriz ere, interneten sartu ikastaroak bilatzeko. Plazarik ez zegoenez, kiroldegira deitu informatzeko. Interneten hilabeteko kontsulta egin, ikastaroan izena ematerik ba ahal dagoen jakiteko. Ikastaroko monitorearen ezagutzak. Eusko Jaurlaritzak ateratako igeriketaren inguruko liburuxka irakurri. ARIKETA 2: KONTZERTU BATEN ANTOLAKETA Aurrera eramatea otu zaigun proiektua, kontzertu bat antolatzea izan da. Lehenik eta behin, zein motatako kontzertua antolatu nahi dugun argi eduki behar da. Gure kasuan etekin ekonomikoa lortzeko adinako ekitaldia nahi dugu. Musika aldetik erakargarria izatea ezinbestekoa da, beraz, estilo ezberdinak batzen dituen kontzertu konbergentea burutzea da gure helburuetako bat. Proiektu hau egiteko beharrezkoak dira antolamendu egokia eta irizpidez jokatzea, hori baita arrakastaren gakoa. Hasteko, informazio-iturri desberdinetan (internet bidez, ezagunen bidez…) bilatzen jardun genuen kontzertua non egiteko, aukera ezberdinak aztertuz. Hiru aukeren artean zalantzan egon ondoren, Arrasateko Monterron parkea hautatzea erabaki genuen bere prestakuntzak zirela medio. Horien artean, azpimarragarriak dira eszenatokiaren dimentsio zabalak eta jende ugari biltzeko toki egokia izatea, besteak beste.

Upload: oihan-vitoria

Post on 17-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Aurreneko ariketa, Jonek igeri egiten ikasteko erabili zituen informazio-iturri guztiak zerrendatzea izan da. Bigarrenik, bizitzan zehar ikasi behar izan dugun egoera erreal bat aukeratu dugu, kontzertu baten antolaketa alegia.

TRANSCRIPT

Page 1: Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

ARIKETA 1:

Interneten informazioa bilatu eta www.todonatacion.com webgunean bideoak ikusi igeri egiten ikasteko.

Igerilekuan, igerilariei begiratzea (Nola erabiltzen zituzten hankak, besoak nola sartzen zituzten uretan, buelta nola ematen zuten, arnasa nola hartzen zuten…).

Bertan zegoen neska aditu (ikastaroak lehenagotik eginda zeukan pertsona) baten aholkua.

Berriz ere, interneten sartu ikastaroak bilatzeko. Plazarik ez zegoenez, kiroldegira deitu informatzeko. Interneten hilabeteko kontsulta egin, ikastaroan izena ematerik ba

ahal dagoen jakiteko. Ikastaroko monitorearen ezagutzak. Eusko Jaurlaritzak ateratako igeriketaren inguruko liburuxka

irakurri.

ARIKETA 2:

KONTZERTU BATEN ANTOLAKETA

Aurrera eramatea otu zaigun proiektua, kontzertu bat antolatzea izan da. Lehenik eta behin, zein motatako kontzertua antolatu nahi dugun argi eduki behar da. Gure kasuan etekin ekonomikoa lortzeko adinako ekitaldia nahi dugu. Musika aldetik erakargarria izatea ezinbestekoa da, beraz, estilo ezberdinak batzen dituen kontzertu konbergentea burutzea da gure helburuetako bat. Proiektu hau egiteko beharrezkoak dira antolamendu egokia eta irizpidez jokatzea, hori baita arrakastaren gakoa.

Hasteko, informazio-iturri desberdinetan (internet bidez, ezagunen bidez…) bilatzen jardun genuen kontzertua non egiteko, aukera ezberdinak aztertuz. Hiru aukeren artean zalantzan egon ondoren, Arrasateko Monterron parkea hautatzea erabaki genuen bere prestakuntzak zirela medio. Horien artean, azpimarragarriak dira eszenatokiaren dimentsio zabalak eta jende ugari biltzeko toki egokia izatea, besteak beste.

Behin tokia aukeratuta, udaletxera jo genuen baimenaren eske, horrelako ekitaldi bat egiteko beharrezkoa baita. Hau lortzeko argumentu zerrenda bat prestatu genuen eta arazorik gabe lortu genuen ziurtagiria.

Jarraian, musika taldeak bilatzeari ekin genion. Gure helburua estilo desberdinetako taldeak elkartzea zen, punk, oi!, rock & roll eta hardcore -a uztartzen zituztenak alegia. Horretarako, www.myspace.com webgunera abiatu ginen. Izan ere, bertan musika talde gehienak daukate euren profila telefono eta e-mail-ekin. Gainera, herriko hainbat talde

Page 2: Informazioaren garrantzia bizitzan zehar ikasteko

ezagunekin hitz egin genuen. Honetaz baliatuz, beraiekin kontaktatu genuen ea kontzertua jotzeko prest ote zeuden guk eskainitako diruaren truke. Hainbat egunetako negoziaketen ostean, lau musika talde konbentzitzea lortu genituen: DEFOE eta NORTHAYA oiartzuarrak eta THE CONVICTS eta NEVER SURRENDER arrasatearrak.

Guzti honen ondoren, soinu teknikaria aukeratu beharra zegoen. Entzunda geneukan soinu eta argiaz arduratzen zen enpresa bat zegoela. Orduan Google bilatzailea erabiliz, “soinua eta argia” gako hitzak tekleatuz www.soinua.com webgune ofizialera iritsi ginen. Hauekin telefonoz hitz egin eta beharrezkoa genuen materiala alokatu genuen egun seinalatu horretarako.

Bukatzeko, beste puntu garrantzitsu bat, publizitatearena da. Arrakasta lortu ahal izateko, ezinbestekoa da jendearen edo entzuleen erantzuna. Baina nola lor daiteke hau kontzertuaren inguruko informaziorik ez badago kalean? Horregatik, erreferentzia bat lortzeko, internetera jo genuen, iragarki edo kartelak egiteko ideien bila (Kontuan izanez kontzertuaren identitatea zein den, ideia nagusira mugatutako informazioa zabaltzeko asmoz). Behin diseinua sortu ondoren, kaleak kartelez bete genituen, guk nahi genuen jendearen ohiko lekuetan (tabernetan, gaztetxean…). Horrez gain, prentsa ere erabili genuen gure proiektua saltzeko, “Goienkaria” astekariari esker, kontzertuaren publizitatea egitea lortu genuen, gure zereginez informatuz. Azkenik, bailarako irratian ere kolaborazioa eskatu genuen ekitaldiaren berri emateko eta hainbat xehetasun hitzartu ondoren, ez genuen inolako arazorik izan. Hau eginda, eta aukeratutako musika taldeen kalitatea kontuan hartuta, zati batean behintzat ziurtatuta genuen musikazale minimo baten presentzia.