informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa

2
NOLA SORTZEN DA INFORMAZIO ZIENTIFIKOA ETA EZAGUTZA ZIENTIFIKOA? · Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da? www.scholarpedia.org eta www.wikipedia.org sartu gara, bi web gune hauek arakatzeko, bien arteko ezberdintasunak aurkitu behar ditugu eta. Lehenik eta behin, scholarpediara sartu eta web gunea ingelesez dela ohartu gara, wikipedian aldiz hizkuntza aukeratu behar duzu. Edukiari helduz, scholarpedian ikasleek informazioa bidaltzen dutela dio. Baina informazio hau jakitun batek errebisatzen du, fidagarri bihurtuz. Wikipedian aldiz nahi duenak publikatu dezake nahi duen informazioa. Honetaz gain, jorratzen diren gaiak mugatuak dira scholarpedian, izan ere zientziaren inguruko gaiaz mintzo dira. Wikipedian aldiz gaiak libreak dira. Scholarpediako informazioa beraz fidagarria da, jakitun batek errebisatzen baitu informazioa eta gainera, informazio hau eguneratu egiten da. Wikipedian aldiz igotako informazioa igo den moduan geratzen da. Informazio kantitate handiagoa dago wikipedian, arrazoi bat gaien aniztasuna izan liteke edota artxiboen igoera librea. · Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean? Dibulgazioko aldizkariak, humore puntu bat ematearren, ile apaindegian irakurtzen ditugunak dira, denbora pasatzeko irakurtzen ditugunak. Aldizkari hauen oinarrietako bat publizitatea da, honek negozio asko ematen baitio. Publizitate honek eta honetaz gain aldizkaria osatzen duten irudiek alaitasuna ematen dio. Beraz, irudi asko ageri dira eta testuak aldiz, nahiko laburrak dira, kazetariek idatziak. Bestalde, aldizkari zientifikoak ditugu, hauek jakintza bat eskuratzearren irakurtzen ditugu, bertan informazio asko baitago. Ez ditu horrenbeste irudi, garrantzia testuak baitu eta hauek jakitunek idatziak dira. ·Zer da Peer Review? -Inguru akademikoetan ematen den binakako errebisioa da. -Lan idatziak balioztatzeko metodoa da.

Upload: natalia-alustiza

Post on 12-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Bi kontzeptu hauei buruzko galdera batzuk erantzun genituen aurretik bideo batzuetan hartutako informazioarekin.

TRANSCRIPT

Page 1: Informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa

NOLA SORTZEN DA INFORMAZIO ZIENTIFIKOA ETA EZAGUTZA ZIENTIFIKOA?

· Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da? www.scholarpedia.org eta www.wikipedia.org sartu gara, bi web gune hauek arakatzeko, bien arteko ezberdintasunak aurkitu behar ditugu eta. Lehenik eta behin, scholarpediara sartu eta web gunea ingelesez dela ohartu gara, wikipedian aldiz hizkuntza aukeratu behar duzu. Edukiari helduz, scholarpedian ikasleek informazioa bidaltzen dutela dio. Baina informazio hau jakitun batek errebisatzen du, fidagarri bihurtuz. Wikipedian aldiz nahi duenak publikatu dezake nahi duen informazioa. Honetaz gain, jorratzen diren gaiak mugatuak dira scholarpedian, izan ere zientziaren inguruko gaiaz mintzo dira. Wikipedian aldiz gaiak libreak dira. Scholarpediako informazioa beraz fidagarria da, jakitun batek errebisatzen baitu informazioa eta gainera, informazio hau eguneratu egiten da. Wikipedian aldiz igotako informazioa igo den moduan geratzen da. Informazio kantitate handiagoa dago wikipedian, arrazoi bat gaien aniztasuna izan liteke edota artxiboen igoera librea.

· Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean? Dibulgazioko aldizkariak, humore puntu bat ematearren, ile apaindegian irakurtzen

ditugunak dira, denbora pasatzeko irakurtzen ditugunak. Aldizkari hauen oinarrietako bat publizitatea da, honek negozio asko ematen baitio. Publizitate honek eta honetaz gain aldizkaria osatzen duten irudiek alaitasuna ematen dio. Beraz, irudi asko ageri dira eta testuak aldiz, nahiko laburrak dira, kazetariek idatziak. Bestalde, aldizkari zientifikoak ditugu, hauek jakintza bat eskuratzearren irakurtzen ditugu, bertan informazio asko baitago. Ez ditu horrenbeste irudi, garrantzia testuak baitu eta hauek jakitunek idatziak dira.

·Zer da Peer Review?-Inguru akademikoetan ematen den binakako errebisioa da. -Lan idatziak balioztatzeko metodoa da. -Lan horren kalitatea, rigurositate zientifikoa eta zuzentasuna analizatzen ditu. -Lanen etengabeko ediziora eta notazioetara irekitzen du ate bat metodo honek.

·