inauteriak

22
Leitza Leitza ta leitzarrak taldea, Bardoak txapelketatik at 7 Igandea, 2012ko otsailaren 19a. IX. urtea. 2.364. zenbakia. tolosaldea.hitza.info Danborren burrunba eta gero, mozorroak Dantzari txikien kalejira eta haur zein helduen danborradak izaten dira Zaldunita Bezperan; jendetza bildu da eguneko ekitaldi nagusiak ikusteko Gaur hasiko dira Tolosako inauterien egunik eroenak; mozorroak soinean hartu eta asteartea arte konpartsek, karrozek, eta txantxoek hartuko dituzte kaleak q 5 500 bat ume atera dira haur danborradan. Eguraldi onak lagunduta jende asko izan da ekitaldia ikusten, eta jendetza bildu da danborradaren bueltan. I. URKIZU

Upload: tolosaldea-leitzaldea

Post on 08-Mar-2016

228 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Otsailak 19, 20 eta 21eko HItzak

TRANSCRIPT

Page 1: Inauteriak

Leitza Leitza ta leitzarrak taldea, Bardoak txapelketatik at 7

Igandea, 2012ko otsailaren 19a. IX. urtea. 2.364. zenbakia. tolosaldea.hitza.info

Danborren burrunba eta gero, mozorroakDantzari txikien kalejira eta haur zein helduendanborradak izaten dira Zaldunita Bezperan; jendetzabildu da eguneko ekitaldi nagusiak ikusteko

Gaur hasiko dira Tolosako inauterien egunik eroenak;mozorroak soinean hartu eta asteartea arte konpartsek,karrozek, eta txantxoek hartuko dituzte kaleak q5

500 bat ume atera dira haur danborradan. Eguraldi onak lagunduta jende asko izan da ekitaldia ikusten, eta jendetza bildu da danborradaren bueltan. I. URKIZU

Page 2: Inauteriak

Komikia q Martin Mantxo

Tolosa › 2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 19a, igandea

Imanol Garcia

Aintzane Leunda (Tolosa, 1980)urte asko daramatza aisialdimunduan, horietatik azken hi-ruak Kirikiñon. Astelenita, be-raz, betea izaten du, eta baita Zal-dunita eta Asteartita ere, karrozaeta guzti ateratzen baita.Nola bizitzen dituzu inauterien au-rreko egunak?Inauteriak iristeko zain eta azkengauzak prestatzen. Urduritasunpixka bat ere izaten dugu.Modu askotara bizitzen dituzu: ka-rrozarekin eta Kirikiño taldearekin.Lanpetuta,beraz.Gabonak iristen dira eta badaki-zu zer lan daukazun inauterieta-rako. Asteburuak horretarakohartuta: larunbatetan, konpartsaeta igandetan, karroza prestatze-ra. Pare bat hilabete horietan, ba-tez ere, asteburuetan, prestaketalanetan aritzen naiz, baina baitaastegunetan ere. Aurten Kirikiñok 25 urte betetzenditu.Nola doaz prestaketak?Zerbait berezia egin nahi da begi-

rale ohiak gonbidatuz. Astelenitabereziagoa izango da. Batzordebat arduratzen da gauzak presta-tzeaz. Dantza bat egiten da etahori erakusten da. Jantzia begira-le guztien artean erabakitzen daeta gero batzordeak egiten du langauza guztiak aurrera ateratze-ko. Gero begiraleek dantza era-kusten diegu guztiei.Ikuskizuna egiteak lan asko suposa-tzen du?Lan gehiena duena da: erabakimusika eta dantza, eta gero horierakustea. Hirurehundik gorakolagun taldea gara eta ez da errazahainbeste jenderentzako zerbaitosatu eta aurrera ateratzea.Aisialdi taldeko haurrak modu bere-zi batean ari dira prestaketak bizi-tzen?Beraientzako bereziago da Aste-lenita bera, urteurrena baino. Go-goz daude; larunbatetan elkartugara entseguak egiteko, eta hasie-ran pixka bat pisua egiten da, bai-na gero dinamikan sartzen zara,eta jende asko elkartu gara entse-guetan.

Zaldunitan eta Asteartitan karrozabatean ateratzen zara. Nolako mun-taia egiten duzue?Urtearen arabera. Gaia erabaki-tzen dugu iraila inguruan eta Ga-bonak iristen direnean hastengara martxan. Saiatzen gara betizerbait erraza egiten, bestelainauterietarako ez garela iritsikoematen du, baina azkenean plan-teatzen duzuna aurrera ateratzenda.Zenbat lagun ateratzen zarete?Aurten 30 bat inguru. Hasierankuadrila bat zen eta gero jendegehiago elkartzen joan gara.

Adin guztietakoak gaude karro-zan.Egun horiek nola antolatzen dituzu?Beti joaten naiz Dianara, horre-tan ez dago dudarik. Gero gosal-du, karrozako prestaketa guztiakegin, eta eguna karrozakoekinpasatzen dut. Afaldu, eta beran-duegi izan gabe ohera, hurrengoegunean aisialdi taldearekin ate-ratzen garelako. Asteartitan az-keneko indarrak uzten ditut.Saiatzen naiz egun horretan pa-rranda pixka bat gehiago egiten.Azkenean, inauteriak hasten di-renetik bukatu arte, ia arnasahartzeko denborarik gabe ibil-tzen naiz urtero.Zer dira zuretzako inauteriak?

Niretzako kit katbat dira neguan.Jende guztia dago festetan sartu-ta; gero iristen da asteazkena etaerrealitatera itzultzea izaten da.Festa oso bereziak dira, jende guz-tia dago horretara. Egunerokota-suna alde batera uzten duzu, etafestan murgiltzen zara, horreta-rako zaude, ondo pasatzeko egu-nak.Zer esango zenioke Tolosako inaute-riak ezagutzen ez duen bati? Nolagonbidatuko zenuke?Mozorrotuta etortzeko esangonioke, igandetik asteartera, nos-ki, edozein egunetan. Uzteko gau-zak alde batera, eta festetan sar-tzeko, ez etortzeko eguneroko es-kemarekin.

Aintzane Leunda q Inauterizalea

Azken bi hilabeteetako asteburuak beteta izan ditu AintzaneLeundak: egun batean, aisialdi taldekoekin Astelenitakokonpartsako entseguetan eta, bestean, karroza prestatzen.

«Beti joaten naiz Dianara,horretan ez dago dudarik»

HITZA

pEgunik onena.Uff... Ez dakit.Bat esatekotan, Ostegun Gize-na.pInauterietako une bat.Diana.pGustuko mozorroa.Pailazoa-rena.pAbesti bat.Ostegun Gizen.pEguna ala gaua.Dudarikgabe, eguna.

GTragoxka batean

Page 3: Inauteriak

Iñigo Terradillos

Urteko egunik berezienetakoaizan ohi da biharkoa aisialdi tal-deko kideentzat. Euren ikuskizu-na eskaintzen dute kaleetan, el-karrekin bazkaldu, eta zezen fes-tara joaten dira, eta arratsaldeanemanaldiarekin jarraitzen dute.Egun betea, gaztetxoek nahiz hel-duek primeran pasatzen dutena.

Aisialdi taldeetako begiraleekAstelenitako gaia erabakitzendute lehendabizi, eta ondoren gaihorrekin ondo doazen musika au-keratu eta dantza diseinatzendute. Ondoren, hori guztia prakti-kan jartzeko txanda izaten da, tal-deetako kide guztiak dantzan ja-rriz.

Urte berriarekin batera-edohasi ohi dira entseguekin. Hauek,normalean, larunbatetan egitendituzte taldeetako egoitzan edotakiroldegi edo plazetan. Kide uga-rik osatzen dituzte taldeak, etaadinez, berriz, bost urtetik gora-ko haurretatik hasi eta gurasoe-

tara bitartekoak izan ohi dira. Be-raz, pausoz pauso, pixkanaka pix-kanaka, ikasten dituzte dantzak,partaide guztien dantzarako tre-bezia ez baita maila berekoa.

Behin dantza hasieratik bukae-raraino ederki ikasita dagoenean,Astelenita goizeko entsegu oro-korra baino ez da geratzen. Horiegin, eta guztiak prest dira SanFrantziskoko eskenatokian eu-ren lana estreinatzeko. Jendetzaizango dute bertan zain.

11:00ak ingururako dantzanizango dira aisialdi taldeetako ki-deak, ibilbidea bi taldetan bana-tuta egingo dutelarik. Hiru taldeSan Frantzisko kalearen hasiera-tik, hau da, tren geltokira doan bi-degurutzearen paretik abiatukodira, eta beste hirurak, berriz,Rondilla kalearen bukaeratik.Ikuskizuna bazkaltzera joan bi-tarte eskainiko dute, eta baita ze-zen festaren ostean ere.

Kirikiñoren 25 urteakEra guztietako dantzak eta mozo-rroak ikusi ahalko dira bihar. Ai-sialdi taldeetan bada aurten na-barmentzeko bat, Kirikiño, hainzuzen. Euren 25. urteurrena delaeta, azken urteetan erabili dituz-ten mozorroak gogoratzeko auke-ra izango da, Willi Fog, Kirikiñomunduari bira ikuskizunean.

Aisialdi taldeen txandaAstelenita guztietanbezala, Tolosako etaIbarrako sei aisialditaldeak dantza saioaeskainiko dute, bihar

Alicia, bitxikerien lurraldean irudikatu zuten iaz, Kirikiño taldekoek. R. CALVO

‹ Tolosa2012ko otsailaren 19a, igandea tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 3

SAN BERNARDO

pGaia.Mexikarrez jantzita ir-tengo dira dantzara. Hainbatpertsonaia irudikatuko dituzte:gizonezko zein emakumezkomexikarrak, mariachiak eta kak-tusak.pKopurua.100 lagunetik gora.pAdina.6-7 urtetik gorakoak.

TXIRIBITU

pGaia.Jackson 5. Musika tal-dea osatzen zuten bost anaiezmozorroturik dantzatuko dute.pKopurua.84 lagun.pAdina.10 urtetik gora, guraso-ak eta begiraleak barne.

TTENTTEK

pGaia.Cro Magnon gizon-ema-kumeez aterako dira, lau talde-tan banatuta: haurrak Cro Mag-non txikiz, helduagoak Cro Mag-non gizon eta emakumeez, etahelduenek Cro Magnon jakintsuedo aztiz dantzatuko dute.pKopurua.140 lagun.pAdina.5 urtetik gora, guraso-ak eta begiraleak barne.

KIRIKIÑO

pGaia.Willi Fog kirikiñoko mun-duari bira. Aisialdi taldearen 25.urteurrena dela eta, Kirikiñokomunduari bira emango diote,eta azken urteetako inauterie-tan jantzi dituzten hainbat mo-zorro ikusi ahalko dira.pKopurua.280 lagun.pAdina.10 urtetik gorako kide-ak.

KAZKABARRA

pGaia. Irrien Lagunak: Mari Mo-totx, Pirritx eta Porrotx. Bi dan-

tza desberdin egingo dituzte,txikiek batetik, eta helduek bes-tetik, eta azkenean, guztiek ba-tera elkarrekin dantzatuko dute.pKopurua.430 lagun.pAdina.8 urtetik gorakoak.

ATSEDENA

pGaia.Lacasitoz eta Congitozmozorrotuta dantzatuko dute.pKopurua.Aurten, inoiz bainolagun gehiagok osatuko duAtsedenako ikuskizuna, 140 la-gun inguruk, hain zuzen.pAdina.8 urtetik aurrerako ki-deak.

GAisialdi taldeak

Kazkabarra taldekoak Charles Chaplinez irten ziren, pasa den urtean . R. CALVO

Ttenttek taldekoak, pasa den urtean, panpinez jantzita. ASIER IMAZ

Txiribitu taldekoak Tetris jolaseko piezez mozorrotu ziren iaz. R. CALVO

Page 4: Inauteriak

Tolosa ›4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 19a, igandea

Itzea Urkizu

Tolosako inauterietako egunhandienaren bezperak ez zueninaute girorik falta izan, eta Zal-dunita Bezperan ere, txaranga,dantzari nahiz erraldoiek bete zi-tuzten, atzo goizean, Tolosako ka-leak.

Udaberri dantza taldeak inau-terietako egitarauaren barruanantolatutako dantzari txikia11:00etan abiatu zen Trianguloaplazatik, eta dantza talde tolosa-rreko ikasleez gain, eskualdekogainontzeko herrietako haur etagaztetxoak ere eurekin aritu zi-ren, Altsasuko eta Lantzeko doi-

nuen erritmora oinak astinduz;guztira, 300 neska mutilek partehartu zuten kalejiran, txantxozjantzita ia denak. Jesuitinen pa-tioan hamaiketakoa eginez amai-tu zuten goiza.

Erraldoi eta buruhandiek ere,ez zuten Zaldunita bezperan hu-tsik egin, eta dultzaina eta tanbordoinuz lagunduta, Alde Zaharre-an barrena pasa zuten goiza.

Dantzari txikiekin zihoazentxistulari nahiz trikitilari, eta dul-tzaineroekin batera, Kabi Alaie-ko txarangaren inaute kantuakere entzungai izan ziren, 12:00akaldean kalejiran irten baitzirenelkartetik.

Dantzari gazteen inauteriaEskualdeko 300 dantzari txiki ingurukalejiran ibili dira Tolosako Alde Zaharrean, Zaldunita Bezperan

Erraldoi eta buruhandiak kalez kale ibili ziren Zaldunita bezperako goiza girotuz, eta baita Kabi Alai elkarteko txaranga ere. I. URKIZU

300 neska-mutilek parte hartu zuten Udaberriren inauterietako dantzari txikian. I. URKIZU

Page 5: Inauteriak

Itzea Urkizu

Danbor hotsek bete zuten atzoarratsaldea, inauteriei dei eginez,haur eta helduen danborradekin.

Jendetza bildu zen bai irteeraneta baita Trianguloan ere, haure-ta gaztetxo tolosarren danbor fes-taren aitzakian. Eguraldia lagunzutela, 17:00etan geltokitik irtenzen Aiz Orratz-Veleta elkarteakaurten 50. aldiz antolatu duenhaur danborrada. 500 neska-mu-til inguruk parte hartu zuten dan-bor festan, bakoitzak bere ikaste-txeko jantzia soinean zuela.

1962an Aiz Orratz-Veleta elkar-te tolosarra danborrada antola-tzen hasi zenean, ordea, kosako,sukaldari eta arrantzale jantziakizaten ziren nagusi, eta aurtengo50. urterrenaren harira, zenbaithaurrek jantzi haiek gogora eka-rri zituzten, txu-txu trenean joanbaitziren.

Goizean itzulika ibili zen AizOrratz-Veleta elkarteko txu-txutrena, eta arratsaldean, pasa denlarunbateko mozorro lehiaketairabazi zuten neska-mutilak joanziren trenean, goxokiak eta kon-fetiak botaz, danbor joleen atze-tik.

Iluntzean helduakDanbor hotsek, ordea, gauera bi-tarte jarraitu zuten atzo, helduendanborrada 19:00etan hasi bai-tzen, Trianguloa plazan.

Urteroko moduan, kosakoakdantzan aritu ziren txarangarenerritmora, eta hainbat tolosaratzetik izan zituzten danborrada-ren ibilbidean.

Hainbat hilabetez Zaldunitaeguna prestatzen aritu ondoren,Zaldunita bezpera goiz erretira-tzeko eguna izaten da tolosarren-tzat, baina ez zuen horrek, danbo-rrada ikustera jendea [email protected]

Danbor hotsakinauteriari deika500 haur eta gazte tolosarrek parte hartu dute Aiz Orratz elkarteakantolatu ohi duen haur danborradan

Helduen danborrada 19:00etan hasi da,eta jendetza bildu da ikustera

Txu-txu trena goizean ere itzulika ibili zen. I. URKIZU

‹ Tolosa2012ko otsailaren 19a, igandea tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 5

500 haurrek parte hartu zuten Aiz Orratz-Veletaren 50. danborradan. I. URKIZU Kosakoz jantzita danborrada hasieran joan ziren neskak. I. URKIZU

Carlos Muñoa zuzendaria goian; behean emakume danbor joleak. I. GARCIA

Page 6: Inauteriak

Iñigo Terradillos

Gerra garaian galdutako ohitura-ri irmo eusten diote Abaltziske-tan eta Amezketan, eta bateanzein bestean, baserriz baserri ari-ko dira gaur txantxoak eta talaiakeuren dantzaren ordainetan mo-kadutxo ederrak hartuz.

Abaltzisketan gaur ospatukodituzte inauteriak. 08:00etan egi-ten dute hitzordua txantxoek ba-serrietako ibilbideari ekiteko.Zortzi dantzari, akordeoi jotzai-lea, saskia daramana eta nagu-siak osatu ohi du taldea. Baserri-ra iritsi aurretik nagusiak adarrajotzen du iristear direla oharta-razteko. Erratza pasatzen dutedantza egin behar duten lekuan,eta ondoren makil dantza egitendute. Amaitutakoan baserrita-

rrek jatekoa eta edatekoa eskain-tzen diete indarrak berritzeko.Goizean zehar, elizaren aurreanere egingo dute dantza, eta ibilbi-dea amaitzean bazkaltzera joan-go dira. Txantxoak alkandora etagaltza zuriak, gorbata beltza, ge-rriko gorria eta bi zapi sorbaldangurutzatuta janzten dira. Garaibatean, baserrietan biltzen zute-na ostatuan saldu eta diru horre-kin bapo afaldu eta festak antola-tzen zituzten.

Amezketan, gaur eta biharBestalde, Amezketan gaur etabihar izango dira talai dantza-riak. Kasu honetan neska-muti-lez osaturiko taldea mahoizkogaltzekin, alkandora txuriz, ge-rriko eta txapela beltzez, abarke-kin eta zapi koloretsuz jantzita ir-teten dira. Abaltzisketan erabiliohi duten doinu berarekin dan-tzatzen dute, baina euren kasuan,dantza arinagoa da.

Bai batean zein bestean, inau-teriak heldu direla iragartzen du-ten makil hotsak izaten dira pro-tagonista.

Abaltzisketan eta Amezketangaur, makil hotsakentzungo dira 08:00etan hasita,txantxoek eta talaiekmakil dantza eskainikodute, goiz osoan zehar,baserriz baserri

Abatzisketako txantxoak makil dantza egiten. N.L.

I. Terradillos Tolosa

Dianak esnatuko ditu gaur tolo-sarrak, eta ohetik altxa, mozo-rroa jantzi eta kalera ateratzekoeskatuko di, inauteriak baitiraTolosan. Gaur da egun handieta-ko bat, Zaldunita. Irudimenaren,kolorearen eta umorearen era-kusleiho bihurtuko dira Tolosakokaleak.

Hain zuzen ere, 308 karroza etakonpartsa ariko dira kalez kaleparodiak eta dantzak egiten. Ka-rrozei dagokienez, 15 izango diraaurtengoan. Horiek bi taldetanbanatuta aterako dira, batzuekgeltoki zaharretik, eta besteakGorriti aldetik. 11:00etarako kale-an izango dira herritarrei irriba-rrea ateratzeko helburuarekinikuskizunak eskainiz.

Sokamuturra eta txarangakGoiza osatzeko, txistulari bandakDianaren ostean kalejira egingodu inauterietako Zortzikoa joz.Hauek txarangei pasako die leku-koa, eta karrozak kalera irtetea-rekin batera, sokamuturra ereizango da Plaza Berrian.

Dantzaldia eta zezenakArratsaldean ere txistularien etatxarangen doinuak izango diraentzungai. Horrez gain, zezen fes-ta izango da zezen plazan. Iluntze-an, Berdura plazara mugituko dafesta, bertan dantzaldia izangobaita txarangen doinuen erritmo-ra. Eta gauean ere horiek izangodira giroa alaituko dutenak.

Karrozez eta konpartsez beteko dira Tolosako kaleak11:00etan hasiko dirakarrozak eta konpartsakkalera irteten; gaur,txarangak, dantzaldia,zezenak, txistulariak...

Tolosaldea › 6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 19a, igandea

ABALTZISKETA

pOtsailak 19,igandea.08:00: Dantzariak, bi mozorro-ak eta soinu-jotzailea elkartukodira, eta Orendain aldean dau-den baserriak zeharkatuko di-tuzte.10:30: Elizaren aurrean MakilTxiki dantza eskainiko dute.13:00: Makilen talaia zabaldu-ko dute Txindokipean; mezatikateratzen diren guztiei dantzaegiten diete, eta ondoren, La-rraitz aldeko baserrietara jokodute.

AMEZKETA

pOtsailak 19,igandea.08:00: Zazpi-Iturri elkarteareninguruan bildu, eta puska bil-tzen hasiko dira baserriz baserri.Bi talde ariko dira horrela: lehentaldekoek, Sakelatik abiatuta,Ugarten dantzatuko dute, etaZubillaga auzora joango dira. Bi-garren taldekoak, Petxunetikabiatuta, Zubillaga auzora joan-go dira dantzatzera. Zubillaga-ko bidegurutzean, bi taldeak el-kartuko dira eta herriko kaleakzeharkatuko dituzte. Azken

dantzak Ergonen egingo dituzte.

pOtsailak 20,astelehena.08:00: Plazan elkartuko dira,eta bi taldetan banatuta, Be-daio eta San Martin aldeko ba-serrietara joango dira. Lehentaldea Ugartetik Larreta base-rrira joango da, eta bigarrena,berriz, Liola aldetik gerturatukoda Larreta baserrira. Bertan el-kartuko dira dantzari guztiak,eta elkarrekin, inauterietako az-ken dantza saioa eskainikodute.

GEgitaraua

Jendez beteko da San Frantzisko pasealekua, urtero legez. A. IMAZ

, tolosaldea.hitza.info

www.tolosaldea.hitza.info hel-bidean ikus daitezkeen azkenbideoak: ] Haur danborrada.] Zaldunita Bezperako dan-tzari txikiak.] Erraldoi eta buruhandienkalejira.

Page 7: Inauteriak

Asier Imaz Leitza

Bardoak 2012 Nafarroako talde-kako bertsolari txapelketaren le-hen fasea Leitzako talde baka-rrak lortu du gainditzea. Leitza taleitzarrak herenegun txapelketa-tik at gelditu ziren, nahiz eta Au-rrera elkartean jokatu zen saioairabazi. Joxema Leitza, Josu LuisBarberia Zili, eta Iñigo Sagasti-beltza aritu ziren bertsotan etxe-koen partetik, eta Jituk taldea or-

dezkatuz, Egoitz Gorosterrazu,Ander Fuentes Itturri, eta Maia-len Belarra aritu ziren.

Multzoko saio guztiak amaitu-ta, talde guztiak puntu bakarra-rekin gelditu dira. Puntuazioan,ordea, Barañaingo Beteranoaknagusitu dira. Ondorioz, haueklortu dute aurrera egiteko txarte-la.

Jose Luis Barberiaren esane-tan, «Aurrerakoa saio polita izanzen. Ordutegi txarra izan arren,40 aulki jarri genituen, eta denakbete ziren». Ituren, Zubieta etaDoneztebeko bertsolariek osatu-tako Jituk, indartsu hasi ziren,agurrean ijitoz jantzita kantatuz.Leitzarrek, ordea, saioari bueltaeman eta garaipena lortu zuten,akordeoiaren eta gitarraren la-

guntzarekin, besteak beste, BobMarleyren No woman, no cryabestiaren doinuarekin koplataneginez.

Negar egiteko arrazoirik ez bal-din badute ere, txapelketa euren-tzat amaitu da, eta Leitzaren or-dezkaritza, Leitzaundi taldearenesku gelditu da.

Manuel Lasarte, gogoanTxapelketako saioaren amaie-ran, une hunkigarria bizitu zutenAurreran elkartu ziren guztiek.Zendu berri den Manuel Lasartebertsolari leitzarrak bere jaiote-rriari jarritako hamar bertso ba-natu zituzten ikusleen artean, etadenek batera, bertso horiek abes-tu zituzten euren omenalditxoaeginez.

Saioa irabazi arren Leitza ta leitzatarrak taldeatxapelketatik at gelditu daBardoak 2012Nafarroako taldekakobertsolari lehiarenjardunaldi berria jokatuda Aurrera elkartean

Udalbatzaren ohikobilkura, hilaren 23an

AMEZKETA ›Udalbatzak ohikobilkura hilaren 23an, ostegune-an, egingo du udaletxean.20:00etan hasiko den batza-rrean, besteak beste, ondoren-go gaiak jorratu eta bozkatukodituzte: Naturgas eta UnionFenosa Gas enpresen likidazio-ak, eta alkatearen ordainsariak.

Tren zerbitzuan 48 milaeserleku gehiago

TOLOSA ›Renfek Donostiakoeta Tolosako inauterietarakozerbitzu osagarriak jarri ditumartxan. Horrela, hilaren 19tik21era, 48.000 eserleku gehiagoegokituko ditu tren zerbitzubereziei esker. Aldiriko zerbi-tzuak 07:30ak arte egongo dira,eta gaur 39 tren berezi ibilikodira.

Arkeologiari buruzkohitzaldien matrikula

TOLOSA ›Kutxak arkeologiariburuzko hitzaldiak antolatu dituTolosan, martxoaren 1etikaurrera. Izena ematekowww.kutxasocial.net webgu-nean sartu edo 902 54 00 40telefonora deitu behar da, aste-lehenetik ostiralera, 08:00eta-tik 14:30era.

Barriola-Gonzalezek 22-13galdu dute Iruñean

LEITZA ›Eskuz binakako pilotatxapelketaren partida jokatuzuen atzo Abel Barriolak Iruñe-ko Labriten. Martinez de Irujogaixo aurkitzen zenez, berelekua Xebastian Gonzalezekhartu zuen. Aurkariak Xala-Las-kurain ziren, eta partida irabaz-tea lortu zuten, 22-13ko emai-tzarekin. Leitzarrak partidabikaina jokatu zuen, bi pilotabakarrik galduz, baina Xala-Laskurain bikotea nagusi izanzen, txapelketa honetan gorakadoazela erakutsiz.

DLaburrak

‹ Tolosaldea eta Leitzaldea2012ko otsailaren 19a, igandea tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 7

I. Terradillos Ibarra

Ibarrako Udalak adierazi duenez,hobariak eta kenketak izangodira udaleko hainbat tasa eta zer-getan familia ugarientzako edotalanbidearteko gutxieneko solda-ta baino gutxiagoko diru sarrerakdituztenentzako.

2012. urterako indarrean dago-en lanbidearteko gutxieneko sol-data (641,40 euro) baino gutxiago-ko diru sarrerak egiaztatzen di-tuzten pertsonak, esaterako,salbuetsita daude zabor bilketa-gatiko tasa ordaintzetik, eta uraren kontsumoagatiko eta es-tolderia erabiltzeagatiko tasanhobaria izango dute. Famili uni-tatetzat hartuko dira, etxebizitzaberean bizi, eta beren artean nola-baiteko harremana duten pertso-nak, eta famili unitatearen kideguztiek Ibarrako erroldan egonbehar dira.

Kasu honetan, eskaerarekinbatera nortasun agiria, familiaunitatearen kide guztien diru sa-rreren ziurtagiria, 2011eko ura-ren ordainagiriak eta zabor bilke-tagatiko ordainagiria aurkeztubeharko dira.

Bestalde, familia ugariek 2012urteari dagokion Ondasun Higie-zinen gaineko zergan %50eko ho-baria izango dute. Kasu honetan,zergaren familia ugariko titularizan eta baldintza hori justifikatudezaketen subjektu pasiboei apli-katuko zaie hobaria.

Bi kasuetan eskaerak aurkez-teko epea irekita dago, martxoa-ren 7a izango delarik azken egu-na. Ibarrako Gizarte Zerbitzuensailean egin beharko da.

Hobariak etasalbuespenakizango diraudalarenhainbat tasatan

Zabor bilketan, urarenkontsumoan etaestolderiagatiko tasengaineko zergetan izangodira beherapenak

Volvo Ocean Race estropadan Xabi Fernandezenontziak bosgarren garaipena lortu du Txinakouretan. Guztira zazpi etapa jokatu dira, eta Telefo-nicak bost irabazi ditu. Sailkapen nagusian lehenpostuan aurkitzen dira, sendo, 114 puntutatik 111

eskuratuta. Laugarren etapa luzea, tartean labu-rrak jokatzen baitira, bihar hasiko da. Sanyatik(Txina) abiatuko dira, Aucklandera (ZeelandaBerria) iristeko asmoz. Horretarako, 5220 itsasmiliako ibilbidea egin beharko dute. HITZA

XABI FERNANDEZ, ZAZPITIK BOST

Irudia qIbarra

Page 8: Inauteriak

2 Farmaziak

GAUR

pIbarra.L. Lejeune,Euskal Herria, 46.Telefonoa: 943 67 32 74.pBetelu.Carrillo, A.Kale Nagusia, 5.Telefonoa: 112.pIrurtzun.Mutiloa, A.M.San Martin, 5.Telefonoa: 112.

HITZAk ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

DGoiza Arratsaldea Tenperatura

2012-02-19Eguraldia

›› 9°›› -1°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.M.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Rebeka CalvoEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: tolosaldea.hitza.info

Zuzendariordea: Imanol Garcia. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 032. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @hitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @hitza.info.Ibarraldea: 687 410 118. ibarraldea @hitza.info.Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @hitza.info.Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @hitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi,Bidegoian, Elduain, Hernialde, Irura, Leitza, Orendain, Tolosa, Villabona eta Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.M.ko kideak:

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko beste 77 eragile

BiharGOIZA OSKARBI

ARRATSALDEA LAINOTUTA

BEROENA 5°HOTZENA -2°

2 Agurrak

Urte askoan!Eider Calahorra Murua.

Gaur 14 urte. Zorionak etamuxuak familaren partetik.

2 Agenda

INAUTERIAK

TOLOSAp08:00.Diana egingo dute, To-losako Musika Bandaren lagun-tzarekin.p08:45. Herriko txistulari ban-dak ohiturazko ibilbidea eginez,Inauterietako Zortzikoa joko du.p10:00.Txarangen irteera.p11:00. Plaza Berrian sokamu-turra Alcoyanok alaituta.p11:00.Karroza eta konpartsenirteera.p15:45.Udal Txistulari BandakIdiarena pieza joz egingo du ohi-turazko ibilbidea.p16:00. Kalejira Aiz Orratz, Txa-pel Haundi eta Sukalde txaran-gekin, plaza Zaharretik zezenplazaraino.p16:30.Zezenak zezen plazan;txarangak eta txistulariak arikodira ikuskizuna alaitzen. Ondo-ren kalejira.p19:00. Dantzaldia Berduraplazan Aiz Orratz, Txapel Haun-di eta Sukalde txarangekin.p23:30. Jones Brothers etaOriako txarangak ibiliko dira ka-lez kale .

2 Garraio publikoa

RENFE

pBrinkola-Irun (Tolosako or-dutegia): 11:36, 12:16, 13:16,13:45, 14:16, 14:55, 15:21, 15:51,16:36, 17:11, 17:51, 19:31, 20:13,20:24, 21:01, 21:50, 23:18,01:00, 03:00 eta 05:00.Trenak ez dira Apeaderon geldituko.pIrun-Brinkola (Tolosako or-dutegia): 10:43, 11:23, 12:01,112:43, 14:20, 15:18, 16:53, 17:33,18:41, 18:43, 19:13, 19:53, 20:33,21:13, 23:16, 03:10 eta 05:20.Trenak ez dira Apeaderon gel-dituko.

TSST

p23:00etatik 04:00etara or-duro. ASTEASU- Zizurkil-Villa-bona-Irura-TOLOSA.p23:30etik 04:30era orduro.TOLOSA-Anoeta- Irura-Villa-bona-Zizurkil- ASTEASU(Santa Klaratik).p07:00etatik 16:00etara or-duro eta horretaz gain, 10:30,11:30 eta 12:30ean. 16:45etik20:45era ordu erdiro, azkena21:45ean. Ez da gaueko zerbi-tzurik egongo. DONOSTI-La-sarte-Andoain-Villabona-Iru-ra-TOLOSA.p08:00etatik 16:00etara or-duro,eta horretaz gain 11:30,12:30,13:30ean.16:00etatik20:30era ordu erdiro,azkenak21:15,21:45 eta 22:45ean (La-sarte).TOLOSA-Irura-Villabo-na- Andoain-Lasarte-DONOS-TI.

TOLOSALDEA BUS

p00:00-02:00-03:30.TOLOSA (Zumardi Txiki)-Amarotz-Ikaztegieta-Alegia-Amezketa-TOLOSA.p01:00-02:45-04:15.TOLOSA (Zumardi Txiki)-

Amarotz-Ibarra-Berrobi-El-dua-Elduain-BERASTEGI.

HIRIBUSA

p10:30, 14:30, 16:00 eta22:00etan.Ibilbidea: ZUBI BERRIA- Usabal-indus-trialdea-Amarotz (beheko gel-tokian)-Kondeko aldapa- ZUBI BERRIA.

Azoka eguna zen atzokoa, baina inauteriak ere badira, eta postue-tako batzuk San Frantzisko ibiltokian jarri zituzten. Jende ugari bil-du zen erosketak egiteko, eta bat baino gehiago mozorrotuta ereibili zen azokan gora eta behera. Txantxoen eguna, dena den, gaur-koa izango da. San Frantzisko erabat itxuraldatuko da, eta irudime-na nagusituko da. Hasi da mozorro festa. R.CALVO

JAIA ETA AZOKA, BATERA

Irudiaq

Page 9: Inauteriak

Ibarra Sokatira taldea munduko txapelketan lehiatuko da 6

Astelehena, 2012ko otsailaren 20a. IX. urtea. 2.365. zenbakia. tolosaldea.hitza.info

MOZORROZ BUSTI DIRA KALEAKZaldunitarekin batera mozorroak, koloreak, konpartsak,karrozak... eta euria etorri dira Tolosako inauterietara;kaleak txiki gelditu dira aurtengoan ere

Gaurkoan, Astelenitan, aisialdi taldeen txanda izango da;azken hilabeteetan landutako dantza eta mozorroakherritar guztien aurrean aurkeztuko dituzte q4-5

Euriak jaiarekin bat egin zuen atzokoan, hala eta guztiz ere, kaleak jendez bete ziren. Irudian ‘Vasconia Secret’-en desfilea. I. TERRADILLOS

Page 10: Inauteriak

Komikia q Martin Mantxo

Tolosa › 2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 20a, astelehena

Eneritz Maiz

Jon Iraola (Ibarra, 1980) oso eza-guna da. Pantaila txikiaren bestealdean, mozorrotu eta antzerkiaegiten du. Inauterizalea delaonartu du, eta egunero saiatukoda kalera atera eta inauteriez go-zatzen.Nola bizitzen dituzu Tolosako inau-teriak?Txikitatik bizi ditut. Nik uste dut,Tolosa inguruan bizi garen guz-tiok bizitzen ditugula txiki txiki-tatik, eta barru-barrura sartzenzaizkigula. Niri asko gustatzenzaizkit, asko. Inauterietako egunik onena? Ostegun Gizena asko gustatzenzait. Lehen eguna da, eta jendeagogoarekin egoten da. Gero igan-dea gustatzen zait gehiena, eta as-telehena ere gustuko dut. Tira,egia esan, egun guztiak ditut gus-tuko. Egun guztiek dute bereizga-rriren bat: igandean karrozakateratzen dira, eta jada inauterie-

tan benetan sartzen zara. Astele-henean, urtero, kuadrilako bi edohirurekin prestatzen dut mozo-rroa. Eta asteartea ere gustatzenzait, azken eguna denez, aprobe-txatu egin behar delako. Posible izanez gero, egunero atera-tzen saiatzen zaren horietakoazara?Bai. Egunero saiatzen naiz atera-tzen baina inauteriak gehiagogustatzen zaizkit egunez gauezbaino. Zure lana dela eta, egunerokotasu-nean ia mozorrotuta ibiltzen zara.Egun hauetan mozorrotzeko gogo-rik geratzen zaizu?Noski baietz. Lanagatik, nahizeta orain hainbeste ez izan, egu-nean hiru aldiz aldatzen nintzen.Baina inauterietan berdin-berdingustura mozorrotzen naiz. Mozorroak aldez aurretik prest iza-ten dituzu ala azken momentuanibiltzen zara?Normalean prestatuak izaten di-tut. Igandean kuadrilakoak kon-

partsarekin ateratzen gara mozo-rrotuta, eta aldez aurretik presta-tua izaten dugu, eta astelehene-koa ere bai. Astearteko eguna iza-ten da inprobisatzeko eguna.Igandean ateratako arropa garbiegonez gero igandekoarekin, etabestela armairura joan eta zer edozer janztea izaten da.Noiz hasten zarete mozorroak pres-tatzen? Gabonak iristen dira, eta orduanhasten gara hasi beharko dugulapentsatzen elkarri esanez. Ideiakbota eta data tope bat jartzendugu. Behin inauteriak pasata,hurrengo urterako zer pentsa-

tzen jartzen zara, baina azkeneanahaztu egiten zait, berriz inaute-riak gerturatu arte.Mozorro bat aukeratzekotan,zein?Ez nuke bat aukeratuko. Mozorrobakoitzak dauka bere istoria. Ezda bakarrik mozorrotzea, baiziketa mozorro bakoitzak inguruansortzen duen giroa. Zuri ez zaizu asko kostako papereansartzea.Hori da. Paperean sartzen bazaramozorro bakoitzak du bere be-reizgarria. Mozorro guztiak ez-

berdinak dira, eta horregatik eznuke bat aukeratuko. Hala ere,maskara duten mozorroak gusta-tzen zaizkit, jendeak ez ezagutze-ak ere bere jokoa du. Zuk egin duzun pertsonaiaren batezmozorrotutako jendearekin pasadi-zoren bat edo izan duzu?Bai tokatu izan zait, adibidez pu-takumiaz jantzita daudenekintopo egitea. Baina jendearekinongi, gerturatzen zaizkizu eta ar-gazkiren bat atera eta listo. Pasa-dizo berezirik ez.

Jon Iraola q Inauterizalea

Gehienean mozorroren bat soinean duela ikusten dugu Jon Iraolaibartarra; Tolosako inauterietan ez du hutsik egiten, eta nola ez,mozorroa jantzi eta paperean ondo sartuta ibiliko da.

«Egunez gauez bainogehiago gustatzen zaizkit»

HITZA

pEgunik onena.Zaldunita.pKalea edo taberna.Kalea.pEguna ala gaua.Eguna.pMozorro bat.Maskara dute-nak gustatzen zaizkit.

GTragoxka batean

Page 11: Inauteriak

Itzea Urkizu

Beste urte batez, tolosarrek kan-tuari jarraitu eta ohetik jaiki zi-ren atzo Dianarako, Zaldunitaegunez, mozorro festa hasteko.

Ehunka lagun bildu ziren Go-rriti plazan 08:00etan, eta Tolosa-ko musika bandaren erritmorasaltoka ibili ziren Alde Zaharrekokaleetan barrena.

Tradizioari jarraituz, pijama,txapin eta etxeko mantalak soine-an jantzita atera ziren batzuk.Beste batzuek, berriz, aurreko hi-labeteotan prestatutako mozo-rroak kalera atera zituzten goiz-goizetik; izan ere, inauteriak betialaitzen gaitu guztiz, Dianan.

Salda beroa inauteri goizariGorputza berotzeko saltoka ari-tzeaz gain, atzo goizean Dianaraatera ziren tolosarrek salda beroadastatu ahal izan zuten, sukalda-ri onenen eskutik. Zuriz jantzita,eta benetako sukaldarien antze-

ra, gosaria eskaini zieten inaute-rizaleei.

Ez ziren, ordea, Tolosako mozo-rro festa Dianan hasi zuten baka-rrak izan. Kalejiraren aurretik,bidea irekiz, luxuzko dendarik ga-restienetatik etorritako hiruemakume joan ziren, larruzkoarropa soinean zutela. Klima al-daketari ere azalpena bilatu nahiizan diete, aurten, tolosarrek.Zientzialari batek azpiko arropa-ren araberako klima aldaketarenikerketa azaldu zien saltoka ziho-azenei, poesiak banatuz.

Gero, gosaltzeraDiana 08:00etan hasten den arren,11:00ak aldera arte kalejiran ibil-tzen da musika banda, herritarre-kin. Askok, ordea, saltoka gopu-tza berotu eta gero, kafetegi nahiztabernetara jotzen dute, gosari le-gea egitera.

Bi festa egun aurretik dituoraindik Tolosak, eta urte osokosormenaz gozatzeko garaia da.

Dianak ohetikjaiki du TolosaZaldunita egun handia 08:00etan hasi daaurten ere, ehundaka tolosarren pijamakolorez margotuta

Musika banda kalez kale ibili da hiru orduz,inauteri gosearen gozamenerako

Inauterizaleei salda banatu zieten sukaldariz mozorrotuta. I. URKIZU

Luxuzko arroparekin hasi zuten batzuk Zaldunita. I. URKIZU

‹ Tolosa2012ko otsailaren 20a, astelehena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 3

Haurrak ere inauterizale. I. URKIZU

Bakoitzak bere inauteria bizi du. I.U.

Tolosako musika bandako kideek ere mozorrotuta hasten dute Zaldunita. I.U.

Ehunka lagun jaiki ziren Dianan salto egitera. I.URKIZU

Page 12: Inauteriak

Tamaina, estilo eta kolore guztietako karroza eta konpartsak ikusteko aukera izan zen; aterkien artetik ikusi behar izan ziren aurtengorako prestatuko ikuskizunak. I. TERRADILLOS /I. URKIZU / E. MAIZ

Eneritz Maiz

Tolosako inauterietako egunikhandiena dela esan daiteke Zal-dunita. Ostegunetik jai giroa na-gusi bada ere, igandea izaten daaurreko asteetan prestatuko mo-zorroak jantzi, eta goizean goize-tik kalera ateratzeko eguna.

Eguna triste esnatu zen atzoko-an, baina tolosarrek aurpegi alaizegin zioten aurre jaiari. Egural-diak lagundu ez bazuen ere, ezzuen eguna zapuztea lortu. Guz-tiaren gainetik, umore ona etafestarako gogoa izan zituzten. Eu-ripean dantzan ibili ziren, ater-kiak alde batera utzita. Alaitasunhorrek, eguzkiaren irribarrea ereTolosara gerturatu zuen, arra-tsaldean.

San Frantzisko pasealekua jen-dez bete zen. Tolosarrez gain,kanpotik ere jende ugari etorri

baitzen karrozen eta konpartsenjoan-etorria ikustera. Tolosakobazter guztiak autoz bete zireneta autoa aparkatzea ez zen erra-za izan.

Tolosako kaleetan ibili zirenibilgailu bakarrak karrozak etakonpartsak izan ziren: A taldea,Albako dukesaren ezkontza etahaurdunaldia, egiptiarrak, pun-kiak, xanpain burbuilak, pinotxo,Vasconia Secreteko nesken desfi-lea, sevillarrak,... Arratsaldean,zezen plazan elkartu zen jendea,eta urtero bezala, kalejiran jaitsiziren guztiak txarangaren atze-tik.

San Frantzisko pasealekuagaur gainezka egongo da berriroere. Protagonistak, ordea, aldatuegingo dira. Aisialdi taldeetakohaurrek hartuko dute Zaldunita-ko artisten erreleboa. [email protected]

Mozorrotuta,euripeandantzan

Tolosa ›4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 20a, astelehena

‹ Tolosa2012ko otsailaren 20a, asteartea tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 5

Haur, gazte eta heldu, guztiak ibili ziren kalean gora eta behera prestatuko ikuskizunak eskaintzen. E. MAIZ

Page 13: Inauteriak

Asier Imaz Ibarra

Ibarrako sokatira taldeak, Esko-zian jokatuko den goma gaineko8X8ko Munduko Txapelketanparte hartuko du, ostegunean etaostiralean. Euskal Herriko txa-pelketan bezala, pisuaren arabe-ra, hainbat mailatan lehiatukodira ibartarrak Perth-en (Esko-zia).

Bidaia, ordea, hilaren 22an ha-siko da, goizean goiz, Ibarrakoplazan. 04:00ak inguruan, auto-busez Bilbora abiatuko dira 31 la-gun. Hauetatik 26 tiralariak izan-go dira. Espedizioa, entrenatzai-le, koordinatzaile eta senideekosatuko dute. 07:00ak aldera, Bil-bon hegazkina hartuko dute ibar-tarrek, Alemaniako Frankfurt hi-rira iristeko. Hemendik, Edinbur-gorako hegaldia hartuko dute.Eskoziara iritsi orduko, Mundu-ko txapelketa jokatzen den hirirajoango dira, 14:00etan pisaketakhasiko baitira.

Anjel San Roman ibartarrenentrenatzailea da. Bere esanetan,asteazkenean egiten den pisaketahorrek, txapelketa guztirako ba-lioko du.

Kluben arteko lehia ostegune-an hasiko da, ostiralean amaitze-ko. Ondorengo bi egunetan, la-runbatean eta igandean, herrial-deen arteko munduko txapelketajokatuko da. Hego Euskal Herri-ko tiralariek Espainia ez ordezka-tzea erabaki dute, ondorioz, ez daEspainiarik egongo lehian.

Munduko txapelketaren lehentiraldiak hilaren 23an hasikodira, 10:30ean. Gizonezkoek 560kilotan ekingo diote lehiari. Ema-kumezkoek 11:00etan heldukodiote sokari, 540 kilotan. Goizeanbertan jakingo da garaileak nor-tzuk diren. Bazkaldu ondoren,14:30ean, gizonezkoen 640 kilokoaeta 23 urte azpikoa jokatuko dira.Lehen dominak ostegunean ba-natuko dira, eta tiralariak, galduala irabazi, Hotelerako bidea har-tuko dute.

Ostiralean kluben arteko txa-

pelketaren bigarren eta azkeneguna jokatuko da. 10:30ean, gizo-nezkoak 600 kilokoan ariko dira,eta 11:00etan, emakumezkoak500ekoan. Arratsaldean 680 kilo-koa jokatuko da gizonen artean,baina Ibarrak ez du talderik aur-keztuko. Pisu honetan bakarrikegingo dute kale eskualdeko tira-lariek, beste maila guztietan har-tuko baitute parte. Azken tiral-diak, misto mailakoak izangodira. Neska eta mutilez osatutakobi talde aurkeztuko ditu Ibarrak,eta maila polita emateko esperan-tzaz aurkitzen dira, gainera.

Eugenio Lopetegi Ibarrako tal-dearen koordinatzailea da. Bereesanetan, dominaren bat irabaz-teko aukerak egon badaude. An-jel San Roman entrenatzailea batdator irakurketa honekin. «Nes-kek aurten zorte txarra izan dutelesioekin, hala eta guztiz ere gogo-tsu joango dira Eskoziara. Misto-an talde politak osatuko ditugu,eta mutilen kasuan ikusi egin be-harko da, ea dominaren bat lor-tzen duten», dio Lopetegik. Mun-duko txapelketa izanagatik, Eus-kal Herriko taldeen maila altuadela uste du ibartarren entrena-tzaileak, baina aurkarien mailajakitea zaila dela ere onartzen du:«Irlandatik, Ingalaterratik, Esko-ziatik, Txinatik, Mongoliatik,Hego Afrikatik... etorriko dira tal-deak. Azken munduko txapelke-ta duela bi urte jokatu zen Italian.Ibartarrak hasi berriak ziren or-duan, eta begira nolako gorakadaizan duten bi urte hauetan. Gai-nontzekoekin ere berdina gerta-tuko zen».

Munduko txapelketa bat joka-tzeko aukerak, bere gastuak ereizaten ditu. Sokatiratik ez direnezbizi, bidaia eta egonaldia finan-tzatzeko, ibartarrek ate ugari jobehar izan dituzte. Eskoziako txa-pelketara joateko, urte guztian ze-har aritu dira dirua biltzen: txos-nak jarriz edo poltsikotik ordain-duz. Ibarrako udalaren etaKirolgiren ekarpena ere izan du-tela diote taldeko arduradunek.

Mundukosokatiratxapelketarentxanda iritsi daEskoziako Perth hirian Munduko SokatiraTxapelketa jokatuko da hilaren 23tik 26ra,taldeka eta herrialdeka

Ibarrak taldekakoan hartuko du parte,ostegunean eta ostiralean

Ibarra sokatira taldeko gizon eta emakumeak Durangon, 640 kilotan lortutako txapela ospatzen. HITZA

Ibarraldea › 6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 20a, astelehena

Eskoziakoa bigarren mundukotxapelketa izango da Mirian Elor-zarentzat (Tolosa, 1981). Duela biurte, Italian, Sakanarekin bron-tzezko domina lortu zuen. Perth-en 540 kilotan, 500 kilotan eta mis-toan ariko da. Bigarren munduko txapelketa da zu-retzat.Hori da, duela bi urte Onintza Ira-olarekin batera Sakanakoekinaritu ginen, eta brontzezkoa lortugenuen. Eta aurten?Ez daukagu buruan, baina aldiberean, ez dugu burutik kendunahi aukera hori. Nola aurkitzen da taldea?Urtea oso gustura hasi genuen,hamabi neska elkartu ginelako.Gero, urtero bezala, lesioak edolana tarteko, bakantzen joan da

taldea. Nahiko justu ibiliko gare-la uste dut, aldaketak egiteko au-kera handiegirik ez dugulakoizango. Hala eta guztiz ere, espe-rantzarekin goaz, ahal dugun ho-bekien egiteko asmoz.

Euskal Herriko txapelketan, hiruga-rren postuaren inguruan ibili zarete,Badaiotz eta Sakanarekin borrokan.Berriro ere Eskozian aurkituko ditu-zue.Hirugarren postua nahiko segu-ru izan dugu Euskal Herri mai-lan, bigarrenarekin borrokan.Perth-en edozer gerta daitekeelauste dut. Gainontzeko aurkariak nola ikustendituzu?Italian gertatu zen bezala, gogo-rrenak Txina Taipeikoak izangodirela uste dut. Mistoan aukerak dituzuela diote?Entrenamenduetan eta, mistoanzerbait egin daitekeela ikusidugu. 4X4ko txapelketetan, mailapolita eman du Ibarrak, eta zortzi-ko elegante batekin zerbait egindaitekeela uste dut.

Mirian Elorza 1Tiralaria

«Ez dugu dominen aukeraburutik kendu nahi»

A. IMAZ

Ibarra taldeko gazteenetakoakAsier Lizarburu eta Iurgi Iturbeibartarrak dira. Biek 17 urte di-tuzte. 23 urte azpiko taldean arikodira lehian, eta gero, pisuaren etaentrenatzailearen arabera, auke-raren bat edo beste izan dezakete.Biek argi dute Eskoziara ikasteradoazela. Urduri aurkitzen al zarete aukera ho-nen aurrean?Asier Lizarburu: Oraingoz sentsa-zio onekin nago. Esperientziahartzera goaz txapelketara, etahemendik kanpo sokatira noladagoen ikustera. Iurgi Iturbe: Euskal Herrikoa pix-ka bat ezagutzen dugu, eta orainkanpokoa ikusi nahi dugu, ea

nola tiratzen duten eta gure adi-nekoek nolako maila duten, ikas-ten jarraitzeko.Munduko txapelketari buruz, talde-ko beteranoek zer esan dizuete?A. L.: Lander Oterminekin hitzegiten aritu gara, eta oso gogorradela esan digu. Tiraldi asko izaten

dira egun batean eta amaierara-ko gogorra izaten dela. Etxean edo lagunek, nola hartu zu-ten albistea?I.I.: Harritua baina ondo. Lagunekere antzera, «sokatiran mundukotxapelketarik ba al dago ba?», gal-detzen zizuten.

Asier Lizarburu eta Iurgi Iturbe 1Tiralariak

«Gure adinekoen mailanolakoa den ikusi nahi dugu»

A. IMAZ

Page 14: Inauteriak

Dotore jantzita, umorez eskaini zizkietan dantzak baserritarrei. I.T.

‹ Tolosaldea2012ko otsailaren 20a, astelehena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 7

Nagusia eta saskia daramana aurretik, eta atzean soinu-jolea eta txantxoak Sasietako baserrietan zehar, atzo. I.TERRADILLOS

Makil dantzarekin, baserriz baserri

Iñigo Terradillos Abaltzisketa

Urtero moduan, inauterietakoigandean Txindokipean makilhotsak izan dira entzungai, etahorien erritmora dantzatzen iku-si dituzte txantxoak hainbat base-rritan.

Goiztiar ekin zioten Abaltziske-tako txantxoek euren atzoko zere-ginari. Goizeko zortzietan plazanelkartu zen hamaika lagunez osa-turiko taldea. Batetik, zortzi txan-txoak alkandora eta galtza zurizjantzita, gorbata beltza, gerrikogorria eta bi zapi sorbaldan guru-tzatuta, dotore. Eta, horiekin ba-tera, saskia zeramana eta nagu-sia. Musika jarriz, berriz, soinu jo-lea.

Lehenengo makil dantzakOrendain aldera geratzen direnbaserrietan egin zituzten. Parebat orduz baserritarrei ikuskizu-

na eskaini ostean, gosaltzeraabiatu ziren indarberritzeko.Ederki jan eta edan ostean jarrai-tu zuten ibilbidearekin.

Amezketan, talaiakAbaltzisketan ezezik, Amezketaaldean ere izan zen makil hotsaentzungai atzokoan. Bertan ere,abaltzisketarren antzeko dantzaegin ohi dute inauterietan.Hauen jantzia desberdina izanohi da, eta doinu bera erabiltzenduten arren, dantza arinagoaizan ohi da.

Bada, hauek ere zortzietarakohasi ziren dantzari, eta bi talde-tan banatuta egin zuten baserrie-tako ibilbidea. Herri bateko zeinbesteko baserritarrek oso gustu-ra hartu zuten dantzariek eginikobisita.

Makil dantza, sareanAbaltzisketako txantxoen makildantzaren bideoa dago ikusgaigure webgunean, eta baita argaz-kiak ere. tolosaldea.hitza.info hel-bidean sartu besterik ez duzu.Gaur, berriz, Amezketako talaiakizango ditugu ikusgai eskualdekoegunkariaren web orrian.

Abaltzisketakobaserrietan izan diratxantxoak, urtero legez;gaur Amezketakotalaiak ariko dira

Page 15: Inauteriak

2 Agenda

TOLOSAKO INAUTERIAK

p09:00.Txarangen irteera.p11:00. Plaza Berrian sokamu-turra Arco Iris txarangarekin.p11:00. Karroza eta konpartsenirteera.p16:00.Kalejira, Tolosano,Poca Tripa eta Arco Iris txaran-gekin, Plaza Zaharretik zezenplazara.p16:30.Zezenak zezen plazan,txarangekin. Ondoren kalejira.p19:00. Dantzaldia Berduraplazan Tolosano Poca Tripa, etaArco Iris txarangekin.p23:30.Bonberenea eta Incan-sables txarangak kalez kale.p23:30. La Jodedera eta Des-kontrol taldeen kontzertuakPlaza Berrian. (Ezpeleta elkar-tearen babesarekin).

Inauterietako atzoko egunean, euria izan zen pro-tagonistetako bat goiz guztian zehar. Konpartsaeta karrozek euripean egin zuten goizeko itzulia,eta mozorroturik atera ziren gainontzekoek ereeuria jasan behar izan zuten aterkipean. Tolosara

gerturatu zirenek, beraz, eguraldia ez zuten lagunizan Zaldunitan. Hala eta guztiz ere, alde ona bila-tzen hasita, euriak inauteriekin bat egin zuelaesan daiteke, edo jaia gelditzeko nahikoa ez zelaizan. Izan ere, nahiz eta mundua amaitu...E.MAIZ

EURIA GORA ETA EURIA BEHERA

Gora eta behera q

DGoiza Arratsaldea Tenperatura

2012-02-20Eguraldia

›› 7°›› -2°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.M.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Rebeka CalvoEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: tolosaldea.hitza.info

Zuzendariordea: Imanol Garcia. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 032. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @hitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @hitza.info.Ibarraldea: 687 410 118. ibarraldea @hitza.info.Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @hitza.info.Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @hitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi,Bidegoian, Elduain, Hernialde, Irura, Leitza, Orendain, Tolosa, Villabona eta Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.M.ko kideak:

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko beste 77 eragile

BiharGOIZA LAINOTUTA

ARRATSALDEA LAINOTUTA

BEROENA 6°HOTZENA -1°

2 Garraio publikoa

RENFE

pBrinkola-Irun (Tolosako ordutegia):11:36, 12:16, 13:16, 13:45, 14:16,14:55, 15:21, 15:51, 16:36, 17:11,17:51, 19:31, 20:13, 20:24, 21:01,21:50, 23:18, 01:00, 03:00 eta05:00. Trenak ez dira Apeade-ron geldituko.pIrun-Brinkola (Tolosako ordutegia):10:43, 11:23, 12:01, 112:43, 14:20,15:18, 16:53, 17:33, 18:41, 18:43,19:13, 19:53, 20:33, 21:13, 23:16,03:10 eta 05:20. Trenak ez diraApeaderon geldituko.

TSST

p23:00etatik 04:00etara or-duro.ASTEASU- Zizurkil-Villabona-Irura-TOLOSA.p23:30etik 04:30era orduro.TOLOSA-Anoeta- Irura-Villa-bona-Zizurkil- ASTEASU(Santa Klaratik).p07:00etatik 16:00etara or-duro eta horretaz gain, 10:30,11:30 eta 12:30ean. 16:45etik20:45era ordu erdiro, azkena21:45ean. Ez da gaueko zerbi-tzurik egongo.DONOSTI-Lasarte-Andoain-Villabona-Irura-TOLOSA.p08:00etatik 16:00etara or-duro, eta horretaz gain 11:30,12:30, 13:30ean. 16:00eatik20:30era ordu erdiro, azkenak21:15, 21:45 eta 22:45ean (La-sarte).TOLOSA-Irura-Villabona- An-doain-Lasarte-DONOSTI.

TOLOSALDEA BUS

p00:00-02:00-03:30.TOLOSA (Zumardi Txiki)-Amarotz-Ikaztegieta-Alegia-Amezketa-TOLOSA.p01:00-02:45-04:15.

TOLOSA (Zumardi Txiki)-Amarotz-Ibarra-Berrobi-El-dua-Elduain-BERASTEGI.

HIRIBUSA

p10:30, 14:30, 16:00 eta22:00etan.Ibilbidea: ZUBI BERRIA- Usa-bal-industrialdea-Amarotz(beheko geltokian)-Kondekoaldapa- ZUBI BERRIA.

2 Farmaziak

GAUR

pIbarra. Iturrioz, I. Euskal He-rria, 3. Telefonoa: 943 67 09 15.pLeitza.Plaza, M.T. Elbarren,36. 112

HITZAk ez du bere gain hartzen egunkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Page 16: Inauteriak

Amezketa Talai dantzariek ere inauteriak ospatu dituzte 6

Asteartea, 2012ko otsailaren 21a. IX. urtea. 2.366. zenbakia. tolosaldea.hitza.info

Azken irrintziak botatzeko eguna Aisialdi taldeen txanda izan da; San Bernardo, Kazkabarra,Txiribitu, Ttenttek, Kirikiño eta Atsedenako kideek hartu dituzte kaleak, eta denak jarri dituzte dantzan

Igande goizeko zaparradak direla eta, karroza asko beharbezala ikusteko aukerarik ez zen izan, eskerrak gaur erekalera aterako direla inauteriak agurtu aurretik q4-5

San Bernardo aisialdi taldeko kideak mexikarrez mozorrotu dira; batzuk emakume eta gizon mexikarrez jantzi dira, beste batzuk mariachiz, eta azkenak, kaktusez. A. IMAZ

Page 17: Inauteriak

Komikia q Martin Mantxo

Tolosa › 2 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 21a, asteartea

Rebeka Calvo

Vanessa Alzate (Ibarra, 1981) ur-tero mozorrotzen da. 18 urte betearte Kazkabarra aisialdi taldeare-kin ateratzen zen Astelenitan, etaoraindik ere aisialdi taldeak ikus-ten dituenean inbidia pixka batematen diola aitortzen du. Nola bizitzen dituzu inauterien au-rreko egunak?Urduri egoten naiz. Nahiz eta ja-kin zertaz aterako naizen azkenmomentura arte ez dut mozorroaerabat bukatzen, beti uzten dutzerbait bezperarako, eta azkene-an urduri egoten naiz.Karroza edo konpartsaren bateanateratzen zara?Ez. 18 urterarte Kazkabarra ai-sialdi taldearekin ateratzen nin-tzen Astelenitan, baina orain ez.Kuadrillakoekin ateratzen naiz

mozorrotuta Zaldunita eta Aste-artitan, eta egia esan, aisialdi tal-dekoak ikusten ditudanean inbi-dia pixka bat ere ematen dit. Aste-lenitak oso egun beteak izatendira.Astelenita da hortaz, gehien gusta-tzen zaizun eguna?Asko gustatzen zait astelehena.Nahiz eta ez atera aisialdi taldee-kin, oso egun aktiboa dela irudi-tzen zait, eta oso gustura ikustenditut aisialdi taldeen dantzak.Igandea ere gustatzen zait, bainaez zait horren aktiboa iruditzen,ikusteko da gehiago. Igandea,hala ere, oso egun zoroa da. Eta Asteartita?Egun tristea da. Goizean ez, goize-an egun osoa duzu aurretik etaahaztu egiten zara, ez zaizu irudi-tzen inauteriak bukatuko dire-nik, baina arratsaldeko zortzieta-

rako nostalgia puntua sartzenzaigu beti.Egunero ateratzen zara?Ostegun Gizenetik hasi eta Aste-artita arte ateratzen naiz, egune-ro, baina ez dut beti parranda egi-ten.Zertaz mozorrotu zara aurten?Igandean Ingalaterrako Ascotzaldi karrerak ikustera joaten di-ren emakumeetaz atera ginen,

pamelak eta guzti, asteleheneansevillanaz atera nintzen, eta gaur,teletiendako saltzailez; sabela in-dartzeko makina saltzen saiatu-ko naiz. Inauteri hauetan ikusi al duzu aten-tzioa eman dizun mozorrorik?Oraintxe ikusi dudana! Tipo batprozesioz zihoan, bera ama birji-na zen, eta inguruan lepakariakzeramatzan. Asko gustatu zait. Eta ba al duzu mozorro kuttunik?Kazkabarran atera nintzen lehenurtean pailazoz atera ginen, ez

zen mozorro berezia, baina lehenurtea izateagatik edo, oso oroi-men ona dut.Zer esango zenioke Tolosako inaute-riak ezagutzen ez dituen bati? Nolagonbidatuko zenuke?Egun hauek oso bereziak direla,eta etortzeko ondo pasatzera To-losara. Mozorrotu eta kalera ate-ratzeko esango nioke, jaia kaleandagoela, inauteriak jendeak egi-ten dituela. Inauteriak jai oso be-reziak dira, eta merezi du etor-tzea.

Vanessa Alzate q Inauterizalea

Astelenita da Alzateri gehien gustatzen zaion eguna. Zaldunitaneta Asteartitan, urtero, lagunekin ateratzen da mozorrotuta, etaAstelenitetan aisialdi taldeak ikustera joaten da.

«Astelenitak oso egunbeteak izaten dira»

R. C.

pEgunik onena.Astelenita, za-lantza gabe.pInauterietako une bat.Zeze-netatik atera eta txarangarenatzetik saltoka joatea.pAbesti bat. Isabelita.pEguna ala gaua.Eguna, bainaarratsalde partean, iluntzean.

GTragoxka batean

Page 18: Inauteriak

‹ Tolosa2012ko otsailaren 21a, asteartea tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 3

R. Calvo

Bilgune Feministako kideak iaz,emakume guztiei kulero moreakburuan jantzi eta Super Feminis-taz ateratzeko deia egin zieten.Pasa den urteko Asteartita mar-txoaren 8an izan zen, eta aldarri-kapena jai egun berezi honetanegitea pentsatu zuten. Deialdiaondo atera zen, eta Trianguloanegindako hitzordura emakumeugari gerturatu ziren.

Iazko gaia Ramos Azkarateidazle tolosarraren harira etorrizen. Galtzaundiren bertso-sortenegile bezala da ezaguna Azkarate,eta bertsogintzaz gain antzerkiaere landu zuen, baina bada ho-rren ezaguna ez den Azkaraterenbertsoa, eta Berdura plazan dago-ena, bertan duen eskulturan.«Abajo las mujeres, deabruz jo-siak, ai! Ilda bazeundete, zeratenguztiak, josapatien izango dituguauziak, han konponduko zaitu,goiko justiziak», dio bertsoak, etahorregatik erabaki zuten RamosAzkarateren alaba gaiztoz mozo-

rrotzea, eta hortaz, «alaba gaiztoizateko feminista izan behar de-nez», Super Feministaz atera zi-ren.

Aurtengoan, ordea, Emakume-en Gailurra irudikatuko dute As-teartitan. «Munduaren norabide-ak zein izan behar duen erabaki-

tzeko elkartzen dira mundukomandatariak G20 edota G8 gailu-rretan, mandatari gizonezkoakgehienetan. Ikusi besterik ezdago gizonezkoek agindutakomundu hau nola doan... Krisiadago batean eta bestean. Emaku-meok gure alternatiba ezartzera

goaz. Eremu hainbatetako ema-kumeak elkartu eta bizi garenmundu honetarako beste eredubat proposatutako dugu», azaldudute Bilgune Feministako kide-ek. «Beste norabide bat ezarrikodiogu mundu aldrebestu honi»,gaineratu dute.

Horiek horrela, Asteartitan «el-kartasuna eta parekidetasuna bezalako baloreak» zabaltzeko as-moa dutela azaldu dute. «Kolekti-boa ezarriko dugu indibidualis-moaren gainetik. Banaketa jus-tua eta elkartrukea defendatukoditugu oinarri ekonomiko gisa.Egungo munduak gutxietsitakoeremu pribatua publikoaren parejarriko dugu, zaintza eta hezike-tari duten garrantzia emanez…»,azaldu dute.

Aldarrikapena eta jaia uztartu-ko dituzte beste behin ere, Bilgu-ne Feministako kideek, eta ema-kume guztiei egiten diete dei mo-zorrotu eta beren eskubideakdefendatzera, «beste eredu batenalde egitera», alegia. Era berean,hala ere, bestelako aldarrikape-nak egingo dituzte, «ez horren serioak, behar bada», hau da, «ka-lean askatasunez bizitzeko esku-bidea, puzkarrak botatzeko esku-bidea, ez depilatzeko eskubi-dea…».

Trianguloa plazako arkupeanegin dute hitzordua, gaur12:00etan, eta bertara emakumeguztiak gonbidatzen dituzte.«Eremu bat aukeratu, baserrita-rrak, sexu langileak, etxekoan-dreak, etorkinak, erizainak…hortaz jantzi, eta Asteartita elka-rrekin pasatzeko gonbita luza-tzen dugu», azaldu dute.

Munduari norabide feminista jarriko dioteIaz Asteartitanirekitako bidearijarraituz, aurten ereBilgune Feministakkonpartsa aterako du

Ramos Azkarateren alaba gaiztoz, hau da, Super Feministaz atera ziren iaz Bilgune Feministak. HITZA

I. Garcia

Lizardi elkartekoek inauterietankonpartsa ateratzeko ohitura be-rreskuratu dute azken urteotan.«Lehen Astelenitan ateratzenzen», ekarri du gogora Iñaki Azal-degi Lizardi elkarteko kideak,«baina gero bakoitza bere kontu-ra hasi zen mozorrotzen». Orainlau urte, Asteartita egunak etaAgate Deuna bezperak bat eginzuten egutegian, eta horrek era-gin zuen berriro ekimena. Lizar-dikoek koplak abesten ateratzekoohitura dute eta Agate Deuna etainauteriak bat egitea pentsatu zu-ten. «Bob Marley-taz edo rastazeta artzai-andrez jantzi ginen,biak nahastuta mozorro berean,

eta koplak Marleyren doinuekinabestu genituen», dio Azaldegik.

Izan ere, Lizardi elkartekoen oi-narrietako bat beti egoten da an-tolatzen dituzten ekitaldietan:euskara. Abestea ere asko gusta-tzen zaie, eta biak uztartzea zeresanik ez. «Oso gustura ibili gi-nen urte hartan eta errepikatzeapentsatu genuen», esan du Azal-degik. Hala, hurrengo urtean SanFerminetaz mozorrotu ziren, etahurrengoan, Txirritaren bertsobatzuk oinarri hartuta, aspaldikoezkontza bat irudikatu zuten.

Aurten ere animatu dira elkar-tekoak. Nola ez, abestiak bere le-kua izan behar zuen eta TolosaKantarikoak etorri zitzaizkienburura. «Inauterietan gaudenez,zerbait ezberdina egin behar ge-nuen, eta parodia moduko bat as-matu dugu, Tolosa Zahartzari2050 deitu dioguna. Hau da, Tolo-sa Kantari, baina hemendik 40 ur-tetara», esan du Azaldegik. Zaharitxura hartuko dute elkartekoek,abestuz kaleak animatzeko as-

moz. Haur ugari ere ateratzendira konpartsan eta horiek erizai-nez jantzita joango dira, adineko-ak zaintzeko.

Azaldegik konpartsaren ezau-garriak nabarmendu ditu: «80 la-gun biltzen gara eta hainbat be-launaldikoak. Hiru urtetatik hasieta 78 urte ditueneraino. Oso be-rezia da horrelako jende taldea el-kartzea». Bestalde, beraien as-moa lasai ibiltzea da: «Gure txa-rangatxoa ateratzen dugu, etakarrozak ibiltzen diren lekueta-tik pixka bat aparte egoten gara.Aurten, eskusoinua izango dugu,abestiekin laguntzeko. Ez duguazpiegitura handirik eramaten».

Hamar kanta abestuko dituzte,horietatik bost inauterietakoak.Euskara bultzatzeko bidean, Bai-la Negraabestia euskaraz abestu-ko dute. Inauterietakoak ez direnzenbait kanta ere abestuko dituz-te, tartean, mozorroarekin jokoaeginez, Lurdes Iriondoren Gaztegara gazte abestuko dute. Goize-an kalean ibili ondoren, bazkariaelkartean bertan egingo dute.Nola ez, eztarriak oraindik abes-teko gai diren frogatzeko aukeraizango da. Jan, edan eta kantatuondoren, zezen plazarako bidehartzen dute, txarangekin doanjende uholdearekin bat eginez.Zezen festak irauten duen bitar-

tean, Berazubi aldean izaten dira,hango tabernak bisitatzen etakantuan jarraituz. «Azkenik, txa-rangak zezen plazatik ateratzendirenean, beraiekin egiten dugukalejira eta horrela bukatu ohidugu konpartsaren jarduna»,esan du Azaldegik.

Lizardi elkartekoek, inauterie-tan ere, bere kidea den PelloOdriozola presoa gogoan izatendute. Odriozolak 24 urte bete zi-tuen espetxean pasa den urtarri-laren 28an. «Pellorekin egiten aridirena ez du izenik, eta konpar-tsarekin pankartaren bat atera-tzen dugu bere askatasuna eska-tuz», dio Azaldegik.

Euskara etakantua, ikurLizardikoek beste behinkonpartsa aterako duteAsteartitan; TolosaZahartzari 2050-etazmozorrotuko dira

Lizardi elkartekoek Txirrita bertsolaria eta aspaldiko ezkontza bat irudikatu zuteneko irudiak. HITZA

Page 19: Inauteriak

Asier Imaz/Imanol Garcia

Tolosako inauterietako Asteleni-tan aisialdi taldeek jartzen diotekolorea jaiari. Atzokoan, koloreazgain, eguzkia ere eraman zutenSan Frantzisko pasealekuraehunka haurrek.

San Bernardo, Ttenttek, Txiri-bitu, Kirikiño, Kazkabarra etaAtsedena aisialdi taldeetako ki-deak gogotsu atera ziren kaleraatzo goizean, dantza eta kantuenbidez, azken asteetako lana mun-du guztiari erakustera. Emanaldibakoitzaren inguruan jende uga-ri elkartu zen, eta txaloak bana-tzeko ez zuten aukerarik galdu.

Kirikiñok ospakizun bereziaegin zuen atzokoan, taldearen 25.urteurrena izaki. Orain artekomozorroei omenaldia egin zien,Willi Fog-en laguntzarekin mun-duari bira emanaz. San Bernardo-koak mexikarrez atera ziren, kak-tus eta guzti. Ttenttek denboranatzera egitea erabaki zuen, CroMagnon garaia gertutik ezagu-tzeko. Ibarrako Txiribituk, Jack-son anaiak izan zituen gogoan,eta Atsedenak Lacasito goxokie-kin egin zuen dantza eta jolas.Kazkabarrak azkenik, Pirritx, Po-rrotx eta Mari Motots ugari ekarrizituen. Aipatu behar da, Kazka-barrak euskarazko abestiak ba-karrik erabili zituela dantzarako.

Astelenitako printza koloretsua

Tolosa ›4 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 21a, asteartea

‹ Tolosa2012ko otsailaren 21a, asteartea tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 5

San Bernardo taldekoek Mexikoko doinuak ekarri dituzte Tolosara. A. IMAZ

San Frantzisko pasealekua, ohi bezala, kolorez bete da Astelenita goizean: Atsedena taldekoak (ezkerrean) Lacasitos eta Conguitos goxokitaz mozorrotu dira; Txiribitu taldekoek (erdian) Jackson anaien itxura hartu dute eta Kazkabarra taldekoek Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen kantak dantzatu dituzte. A. IMAZ

Ttenttek taldekoek egin duten emanaldiaren une bat. A. IMAZ Kirikiñokoek, goiko eta beheko irudian, 25. urteurrena ospatu dute. A. IMAZ

Page 20: Inauteriak

Alegialdea › 6 tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko otsailaren 21a, asteartea

Imanol Garcia Amezketa

Talai dantzaren ohiturarekin ja-rraitzen dute herriko gazteek.Atzo, herenegun bezala, baserrizbaserri ibili ziren dantza eskainiz.Baserrikoek bere aldetik ere ema-ten zuten: gastuei aurre egitekodirua, jatekoa, kafea eta, noski,anis pixka bat, hotzari aurre egi-teko. Talai dantzariek goiza Zu-gastibarrena baserrian hasi zu-ten, Bedaiorako bidean. Ohituraere horixe da: bertan gosaltzendute; kafea, txokolatea eta tartazituzten prest. Ondoren, dantzapare bat egin baserri aurrean etaondokoan, eta bideari ekin zioten.

Bigarren geldialdia Berante-txeberria baserrian egin zuten.Kafea, anisa ahaztu gabe, opilak,eta dantza pare bat eskaini zituz-ten, bat hasieran, eta bestea, joan

aurretik. Atzo Bedaio ingurukobaserriak egin zituzten, behin-tzat izotzak utzi zizkienak, etagero, herenegun egin ez zituztenSan Martin auzokoak bisitatu zi-tuzten. Igandean bi talde osatubaziren ere, hau da, hamasei la-gun eta bi trikitilari, atzokoanzortzikotea eta trikitilaria arituziren goizpasa egiten. Bi emaku-me ere aritu dira dantzan aurten.

Dantzaren etorkizuna berma-tuta dagoela dirudi. Izan ere, hel-duenek utzi diote dantza egiteari,atzetik gazte asko datozela ikusi-rik. Atzoko taldean, 17 eta 27 urtebitarteko dantzari eta trikitila-riak ibili ziren hotzari aurre egi-nez, eta hurrengo urtean ere ja-rraitzeko asmoarekin. Kafea etaanisa ez zaie faltako, ezta bisita-tzen dituzten baserrietako bero-tasuna ere.

Dantza, kafea eta anis pixka batHotzari aurre eginez, Amezketako talaidantzariek beste behin bete dute baserrizbaserri dantza eskaintzeko ohitura

Talai dantzariak beren saioa egiten, atzo; ezkerrean, Zugastibarrena baserriaren ondoan, eta eskuinean, Berantetxeberria baserriaren aurrean. I. GARCIA

Goiko argazkian, talai dantzariak Berantetxeberria baserrikoekin; behekoan, Zugastibarrenan gosaltzen. I. GARCIA

Page 21: Inauteriak

Asier Imaz

Tolosako inauterietan zezenekeuren lekua izan ohi dute, bai ze-zen plazan eta baita kalean ere.Plaza Berrian sokari lotuta aska-tzen dituzte zezenak, Astelenitaneta Asteartitan.

Inauteri hauetako sokamutu-rraren lehen eguna, beraz, atzo-koa izan zen. Arco Iris txaranga-ren doinuek zabaldu zuten zezenjaia, eta hortik aurrera, errekor-tari lanetan aritu ziren plaza Be-rrian elkartu ziren korrikalariak.

Sokamuturra hasi aurretik,udaletxeko langileak plaza pres-tatzen ari zirela, udaltzainek landezente izan zuten. 16 urtetik be-

rako nerabeek ezin dute sokamu-turrean parte hartu, eta udaltzai-nei erabaki hori betearaztea toka-tu zitzaien. Nerabe itsurako guz-tiei adina galdetu zien lehenik,eta erantzutean hanka sartzenzuenari, plazatik hesiaren atzeal-dera pasatzeko gonbitea luzatuzieten.

Ordubete eskaseko saioan,hiru zezen txiki atera zituztenplazara. Adardunek ez zuten inorharrapatu, eta korrikalarien ero-rikorik egon ez zenez, sokamutu-rrean ez zen zauriturik egon. Kolpeak hartu zituzten bakarrakzezenak izan ziren, lurra irrista-korra baitzegoen.

Bigarren zezenak, krisi ekono-

Zezenak erekalera irten diraInauterietako azken egunean,gaur, sokamuturra egongo da plaza Berrian 11:00etatik aurrera

‹ Tolosa2012ko otsailaren 21a, asteartea tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 7

mikoaren aurrean zerbait eginnahi izan zuen, izan ere, plaza Be-rrian dagoen banketxe batenkristala ez zuen ikusi eta itsu-itsuan jo zuen adarrekin. Agiansosak izango zituen barnean, edoagian, dezenteko lapurreta eginnahiko zuen.

Ikusleen eta partaideen alde-tik, plaza Berriko zirrikitu guz-tiak zezen zalez bete ziren. Adar-dunen aurrean ez ziren korrikala-ri asko ibili, baina 30-40 lagunhoriek ederki gozatu zuten.Agian, laburregi eta guzti egin zi-tzaien atzoko saioa.

Bigarren eta azken aukeraSokamuturra gustuko dutenek,kalean zezenak ikusteko biga-rren aukera gaur izango dute. Korrika ibili zirenek eta ibili nahidutenek, gaurkoa aprobetxatu beharko dute, sokatira eta inaute-riak gaur amaitzen baitira.

Sokamuturrean korrika ibili ziren gazteek errekortari lanak egin zituzten, maila polita erakutsiz. Zezen ikuskizuna alaituz, plaza Berrian, Arco Iris txarangako musikariak egon ziren. A. IMAZ

Page 22: Inauteriak

2 Farmaziak

GAUR

pIbarra.L. Lejeune,Euskal Herria, 46.Telefonoa: 943 67 32 74.pLeitza.Plaza, M. T.Elbarren, 36.Telefonoa: 112.

HITZAk ez du bere gain hartzen egunkarian adierazita-ko esanen eta iritzien erantzukizunik.

DGoiza Arratsaldea Tenperatura

2012-02-21Eguraldia

›› 7°›› 0°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.M.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Rebeka CalvoEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: tolosaldea.hitza.info

Zuzendariordea: Imanol Garcia. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 032. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @hitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @hitza.info.Ibarraldea: 687 410 118. ibarraldea @hitza.info.Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @hitza.info.Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @hitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Areso, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi,Bidegoian, Elduain, Hernialde, Irura, Leitza, Orendain, Tolosa, Villabona eta Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.M.ko kideak:

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko beste 77 eragile

BiharGOIZA OSKARBI

ARRATSALDEA OSKARBI

BEROENA 9°HOTZENA 1°

2 Agenda

INAUTERIAK

TOLOSAp06:00. Udal Txistulari Ban-dak Alborada joko du udaletxe-ko arkupetan, Berdura plazaneta Felipe Gorriti plazan.p08:00.Pattar zezena zezenplazan.Ondoren kalejira.p11:00. Plaza Berrian sokamu-turra Kabi Alai txarangak alaitu-ta.p11:00.Karroza eta konpartsenirteera.p15:45. Herriko txistulari ban-dak, ohiturazko ibilbidea eginez,Idiarena pieza joko du.p16:00.Kalejira Kabila, UrdiñaTxiki eta San Esteban txarange-kin, plaza Zaharretik zezen pla-zara.p16:30.Zezenak zezen plazan;txarangak eta txistulariak arikodira ikuskizuna alaitzen. Ondo-ren, kalejira.p19:00.Dantzaldia Berduraplazan Kabila, Urdiña Txiki etaSan Esteban txarangen lagun-tzarekin.p23:30. Incansables Zaharraketa Jainekin txarangen irteeraizango da.p23:30.Sardinaren Hileta kon-partsaren irteera Gure Txokoaelkartetik.

2 Garraio publikoa

RENFE

pOhiko ordutegia izango du.

TSST

pEguneroko zerbitzua.Zuzenekoak DONOSTIA-TO-LOSA norabidean: 07:45 (Amaratik aterako da),09:00 (Amaratik aterako da),13:10, 14:30 (Zubieta kalea),18:30 eta 19:50.pEguneroko zerbitzua.Zuzenak TOLOSA-DONOSTIA norabi-dean: 07:10, 08:20, 09:30, 13:55,15:00 eta 19:10.

TOLOSALDEA BUS

p00:00-02:00-03:30.TOLOSA (Zumardi Txiki)-Amarotz-Ikaztegieta-Alegia-Amezketa-TOLOSA.p01:00-02:45-04:15.TOLOSA (Zumardi Txiki)-Amarotz-Ibarra-Berrobi-Eldua-Elduain-BERASTEGI.

HIRIBUSA

p07:30etik 10:00etara.

Ibilbidea: SANTA KLARA- Foru etorbidea-Geltoki-Iurre-Iurreamendi-Usabal-industiraldea-Amarotz-San Blas- Iparragirre-Zabalarreta-Kondeko aldapa-Klinika- SANTA KLARA.p10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 22:00etara.Ibilbidea:ZUBI BERRIA-Usabal-industrialdea-Amarotz (beheran)-Kondeko aldapa-ZUBI BERRIA.

Kirikiño aisialdi taldeak 25 urte betetzen ditu aurten, eta hori delaeta atzoko konpartsa berezia izan zen. Willi Fog izan da aukeratuduten pertsonaia, baina atzoko eguna Kirikiñoko munduari biraemateko ere aprobetxatu zuten, eta armairutik azken urteetakoinauterietako mozorroak atera zituzten. A.I.

KIRIKIÑOKO MUNDUARI BIRA

Gora eta beheraq