imdb

Download IMDB

If you can't read please download the document

Upload: ariane-irazusta

Post on 28-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Zinema datu basea

TRANSCRIPT

Irudi-bankuen praktika

Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu-basea www.imdb.comIzena, banaka:Ariane Irazusta Aguirrezabala

Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio-iturri ahaltsuenak ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez.

Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi behar dituzu.

Eginbeharrekoa:IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera hauek erantzun:

Zein da webgunearen jabea?Amazon.com-ek erosi zuen 1998an, eta ez geroztik bera da jabea. Hasieran, zinearen admiratzaile batzuk sortu zuten elkar informatzeko, baina orain soldatapeko jendea da, Europear eta Amerikar jendea.

Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua?Internet Movie Database (IMDb) pelikula eta telebista programei buruzko informazioa gordetzen duen bilduma da. Pelikula guztietan nork parte hartu duen, nork egin zuen, datu interesgarriak, non filmatu zen, eta baita ere, non aurkitu daitezkeen pelikularen kritikak edo admiratzaileak... galderen erantzuna eskaintzen dizu. Guzti hau, modu erraz eta eroso batean aurkitu dezakezu.

Bilatzeko aukera bat da Characters. Zertarako da? Egin bilaketa Tarzanen adibidearekin eta idatzi noizkoa den Tarzanen lehen pelikula. Pelikula honen komentarioetan bada bat Ben Burgraff-ena: zer esaten da bertan soinuaren inguruan?Characters pelikula eta programetan agertu diren pertsonaietan bilatuz, zuk ipinitakoa aurkitzen du. Hala ba, Tarzan ipinita, Tarzanen argazki, agerpen, pelikula, gidoiak... azaldu zaizkigu. Tarzanen lehen pelikula, 1918an izan zen Tarzan of the Apes. Ez dago Ben Burgraff-en iritzirik, baina badaude beste 8, eta gehiengoaren iritzia da, denok, isiltasuna eskertzen dute. Nahiz eta, akziozko momentuak egon, mutua izateak nolabiteko emozioa ematen dio irudiari, eta hori gustoko dute.

Bilatzeko aukerak kontuan izanda, Nola bilatuko zenuke ze filmetan aktoreek esan dute euskalduna hitza?. Deskribatu bilaketa eta eman emaitzen kopurua.Quotes-en bilatu beharko du bilatzaileak, beraz, euskalduna hitza jarri ezgero ez dugunez ezer lortuko basque jarriko dugu. Hala, zortzi emaitz atera zaizkigu. Bi Brokeback mountain pelikularen pertsonaietako bati dagozkio; besteak, absolutely famous; Are you being served?; The invisible man; Un, dos, tres...responda otra vez; Operacin Ogro eta The Jackal pelikulen gidoiei dagozkio.

Advanced Search-era joan eta bilatu zer gertatu izan den Uztailaren 10an zinemarekin zer ikusia duena. Nor jaio zen 1996ko uztailaren 10ean?Cody Shuck jaio zen 1996ko uztailaren 10ean, pelikula eta telebista saioa askotan aritu den aktorea da.

Bilaketa aurreratuan jarraituz, ezkerreko barran Browsable sections era joan. Herrialdeka bilatu daitekeela konturatuko zara: zenbat pelikula daude Siriarekin erlazionatuta? Ze pelikula grabatu dira Palmira hiri historikoan? Idatzi beren aipamen bibliografikoa. Syrian 60 film grabatu dira eta aldiz, 15 filmetan aipatua izan den herrialdea da. , aldiz, Palmiran grabatuta izan den pelikula bakarra dago La virgen y el fotgrafo.

Sanchez, L.A. (zuz) eta Sanchez.L.A. (gid). (1982) La virgen y el fotgrafo [Filma]. (Eskuragarri: )

Jakin nahi duzu Aretha Franklinek filmetan ze kantu abestu dituen. Nola egingo zenuke? Deskribatu bilaketa eta eman emaitza.Aretha Franklin soundtracks modura bilatzen badugu (behekaldean ikusi dezakegu), hau bilaketa aurreratuan aurkitzen dugula, 120 saio azaltzen zaizkigu.

Cinerama filmatzeko teknika erabili den pelikulen berri jakin nahi duzu. Nola egingo zenuke bilaketa?. Zenbat filmen berri ematen du IMDB datu-baseak?Bilaketa aurreratuan, technical sekzioan (soundtracks jarri dudan leku berdinean), cinemara ipini eta IMDB-k 23 emaitza eman dizkit.

IMDBko erabiltzaileen arabera zein da historiako pelikularik txarrena? Azaldu bilaketaren prozesua eta egin pelikula horren erreferentzia bibliografikoa.Goazen ba, top movies era, bertan bottom movies agertuko baitzaigu. Bertan klikatuz gero, gutxien gustatu duten filmak azaltzen zaizkigu, eta batere gustatu ez duen pelikula hau da:

Ulli, Lommel. (zuz) eta Ulli, Lommel (gid). (2004). Der Zauberer [Filma]. (Eskuragarri: casadellibro.com)

My life without me pelilkulan Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akats bat dago. Zein da?Akatsa zera da: Ann eta Don Nirvanaren azken kontzertura joaten dira. Kanadan bizi dira, beraz, filmean Kanadan bertan da kontzertua. Baina, Nirvanaren azken kontzertua Munich-en izan zen, Alemanian.

Secretos y mentiras (Mike Leigh) pelikulak ze premio irabazi ditu? Pelikula honetan jatetxe italiar bat agertzen da. Zein da? [izena eta helbidea]Pelikula honek, 29 sari eduki ditu. Beraien artean, Cannes zinemaldiako saria; Palma de Oro; Globo de Oro; BAFTA...

Jatetxeari dagokionez, Pasta Plus Restaurant da, Ingalaterran kokatutakoa eta bere helbide zehatza hau da: 62 Eversholt Street, Camden, London, England, UK.

Filmetan erabiltzen diren formatu teknologikoen inguruan jantzi nahi duzu (apur bat aditu bihurtu). Ze foroan interesatzen zaizu izena ematea?. Azaldu nola egin duzun bilaketa.Message Boards en klikatuz gero, foro guztia agertzen zaigu. Bertan bada arlo bat technology izena daramana, eta horren azpian, honen inguruko eztabaida guztiak. Beraz, harea joko nuke, zerbait jakin nahiko banu.

Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna?Gehien, pelikula mordoa dagoela, eta asko gustatzen zaidala elikulen akats, momentu berezi, gauzen zergatiak... jakitea, eta bertan azaltzen zaizkit. Gutxien gustatzen zaidana da hainbeste pelikula eta telebista saio egotean, bilaketa oso zehatzak egin behar dituzula, bestela mila izenburuetan galdu egiten zara zurea aurkitzen.

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua