imdb datu-basea ikasten

6
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu- basea www.imdb.com Izena, banaka: Oihan Vitoria Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio- iturri ahaltsuenak ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea. Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez. Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi behar dituzu. Eginbeharrekoa: IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera hauek erantzun: Zein da webgunearen jabea? IDMB datu-basearen jabea, Jeff Bezosek sortutako Amazon konpainia da. Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua? Web gune honek, ikus-entzunezkoei buruzko informazio asko eskaintzen du. Hala, pelikulak, telebista emanaldiak (notiziak, telesailen episodioak), filmen argazkiak eta bideoak ere topa daitezke. Baina batez ere, zinemaren

Upload: oihan-vitoria

Post on 27-Mar-2016

214 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Zinema eta filmen informazioa era profesionalean lantzen hasi gara gaur. Horrelako informazio motak nola lortzen diren ikasteko, IMDB datu-basea ezagutu dugu eta bere bilaketan trebatu gara.

TRANSCRIPT

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu-basea www.imdb.comIzena, banaka: Oihan Vitoria

Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio-iturri ahaltsuenak

ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren

bidez.

Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi

behar dituzu.

Eginbeharrekoa: IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera

hauek erantzun:

Zein da webgunearen jabea?

IDMB datu-basearen jabea, Jeff Bezosek sortutako Amazon konpainia da.

Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua?

Web gune honek, ikus-entzunezkoei buruzko informazio asko eskaintzen du.

Hala, pelikulak, telebista emanaldiak (notiziak, telesailen episodioak), filmen

argazkiak eta bideoak ere topa daitezke. Baina batez ere, zinemaren munduan

dago espezializatuta. Izan ere, filmen inguruko informazio eta dokumentu asko

daude (fitxa teknikoak, non grabatu den, zuzendariak, produktoreak, aktoreak,

etab.). Hori dela eta, interneten filmei buruz dagoen datu-base ahaltsuena da

eta beraz, zinemazaleentzat web gune oso gomendagarria. Gauzak horrela,

bere helburua ikus-entzunezko mugarrien biltegia izatea da, jendeak erabili

ahal izateko.

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bilatzeko aukera bat da “Characters”. Zertarako da? Egin bilaketa Tarzanen

adibidearekin eta idatzi noizkoa den Tarzanen lehen pelikula. Pelikula honen

komentarioetan bada bat Ben Burgraff-ena: zer esaten da bertan soinuaren

inguruan?

“Characters” aukerak, filmen aktoreak eta protagonistak bilatzeko balio du.

Aukera honetan trebatzeko, Tarzanen bilaketa egin dut eta lehenengo pelikula

1918.urtean egin zela jakin dut (“Tarzan of the Apes”).

Bilatzeko aukerak kontuan izanda, Nola bilatuko zenuke ze filmetan aktoreek esan

dute euskalduna hitza?. Deskribatu bilaketa eta eman emaitzen kopurua.

Bilaketan “Basque” hitza idatziz eta “Quotes” aukera hautatuz, horrekin

erlazionatutako 8 emaitza atera dira. Horrela, pelikula batzuetan “Basque” hitza

esaten dela ikusi ahal izan dut.

Advanced Search-era joan eta bilatu zer gertatu izan den Uztailaren 10an

zinemarekin zer ikusia duena. Nor jaio zen 1996ko uztailaren 10ean?

1996ko uztailaren 10ean, Cody Shuck aktorea jaio zen. Gazte hau, hainbat film

eta telesailetan ibilitakoa da.

Bilaketa aurreratuan jarraituz, ezkerreko barran “Browsable sections” era joan.

Herrialdeka bilatu daitekeela konturatuko zara: zenbat pelikula daude Siriarekin

erlazionatuta? Ze pelikula grabatu dira Palmira hiri historikoan? Idatzi beren

aipamen bibliografikoa.

Siriarekin erlazionatutako 62 pelikula daude eta herrialde horretako Palmira hiri

historikoan, bi pelikula grabatu dira:

Ojeda, R. (Prod.) eta Raynr, D. (Zuz.). (2007). Spiritual Warriors [Filma].

(Eskuragarri: Scott J-R Productions).

Ulbrich, W. (Gid.) eta Bertram, H. (Zuz.). (1952). Türme des Schweigens

[Filma]. (Eskuragarri: Allegro-Filmproduction).

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Jakin nahi duzu Aretha Franklinek filmetan ze kantu abestu dituen. Nola egingo

zenuke? Deskribatu bilaketa eta eman emaitza.

Bilaketa aurreratuaren eduki gehigarrietan (“Extra Content”), “Sound tracks”

aukera dago. Bertan, klik eginez eta Aretha Franklin jarriz, 119 emaitza

azaltzen dira. Filma guzti horietan beraz, Aretha Franklinek kantuak abesten

ditu.

Cinerama filmatzeko teknika erabili den pelikulen berri jakin nahi duzu. Nola

egingo zenuke bilaketa?. Zenbat filmen berri ematen du IMDB datu-baseak?

IMDBren bilaketa aurreratuak ere, Cinerama filmatzeko teknika non erabili den

jakiteko aukera ematen digu. Horretarako, “Technical information” sailean

klikatu behar da eta ondoren, Cinerama idatzi. Horren ondorioz, Cineramarekin

erlazioa duten 23 emaitza agertu dira.

IMDBko erabiltzaileen arabera zein da historiako pelikularik txarrena? Azaldu

bilaketaren prozesua eta egin pelikula horren erreferentzia bibliografikoa.

Movies ataleko, “Top Movies” aukeran klik eginda eta horren barruan

eskuinaldean dagoen estekan (“IMDb Bottom 100” ) sartu eta gero, historiako

100 pelikula txarrenak ikusgai daude. Balorazio hauek, web gunearen

erabiltzaileek egiten dute, botoen bidez.

Pelikula txarrenetan aurrenekoa, “Daniel - Der Zauberer” deiturikoa dago:

Schamoni, P. (Prod.) eta Lommel, U. (Zuz.). (2004). Daniel-Der Zauberer

[Filma]. (Eskuragarri: Lommel Entertaiment).

My life without me pelilkulan Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akats bat

dago. Zein da?

My Life without me pelikulako Ann eta Don protagonistak, Nirvanaren azken

kontzertuan ezagutu ziren. Biak Kanadan bizi ziren, baina aipatutako

kontzertua aldiz, Munichen (Alemania) izan zen. Hortaz, hor dago pelikularen

akatsa.

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Secretos y mentiras (Mike Leigh) pelikulak ze premio irabazi ditu? Pelikula

honetan jatetxe italiar bat agertzen da. Zein da? [izena eta helbidea]

Pelikula honek, sari mordoa irabazi ditu, 29 inguru hain zuzen ere. Horien

artean, garrantzitsuenak hauek dira: El Globo de Oro, La Palma de Oro

(1996an), Canneseko Zine Festibala, BAFTA, besteak beste.

Bertan agertzen den jatetxe italiarra “Pasta Plus Restaurant” izenekoa da.

Jatetxea, Londoneko Candem auzoan kokatuta dago, Eversholt kaleko 62.

zenbakian.

Filmetan erabiltzen diren formatu teknologikoen inguruan jantzi nahi duzu (apur

bat aditu bihurtu). Ze foroan interesatzen zaizu izena ematea?. Azaldu nola egin

duzun bilaketa.

Teknologiaren inguruan pixka bat janzteko, foro interesgarriena “Technologies”

deiturikoa da. Gainera, horren barruan formatu teknologikoen sail bat dago

(“Formats”).

Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna?

IMDB web gunea asko gustatu zait, informazio mordoa eskaintzen duelako.

Izugarria da pelikulei buruzko zenbat informazio eta anekdota topa daitezkeen

bertan. Hala ere, hainbeste aukera eskaintzeak, dena pixka bat pilatuta eta

nahastuta egotea suposatzen du. Horregatik, gutxien gustatu zaidana atalen

antolaketa izan da, bilaketa batzuk egitean zailtasunak izan ditudalako. Nire

iritziz, informazioa modu argiagoan jarri beharko lukete.