ikastola euskal irakaskuntzaren ardatzeannomizalea areagotu egiten dira, eta euskal herria-ren...

15
IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN KARMELE PEREZ URRAZA EGILEA UPV/EHUKO IRAKASLEA DA, EUSKO JAURLARITZAK IT 298/10 ZENBAKIAREKIN BABESTUTAKO HEZKUNTZAKO AZTERKETA HISTORIKO ETA KONPARATUETARAKO (GARAIAN) TALDEKIDEA DA, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO «HEZKUNTZA, KULTURA ETA GIZARTEA» PRESTAKUNTZA ETA IKERKETARAKO UNITATEKO (UFI 11/54) KIDEA.

Upload: others

Post on 06-Aug-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN

KARMELE PEREZ URRAZA

EGILEA UPV/EHUKO IRAKASLEA DA, EUSKO JAURLARITZAK IT 298/10 ZENBAKIAREKIN BABESTUTAKO HEZKUNTZAKO AZTERKETA HISTORIKO ETA KONPARATUETARAKO (GARAIAN) TALDEKIDEA DA, ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO «HEZKUNTZA, KULTURA ETA GIZARTEA» PRESTAKUNTZA ETA IKERKETARAKO UNITATEKO (UFI 11/54) KIDEA.

Page 2: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

43 2~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

Bada mende bat baino gehiago lehen ikastola sortu zenetik hona. Baina zeri deitzen diogu ikastola? Pagolak (2005,202) etimologikoki aztertuta du ikastola hitzaren jatorria eta ikastola

hitzak euskaraz irakasten dion ikastetxeari egi-ten dio erreferentzia. Ikastola, eskola da, ikasi eta ola hitzak batzen dituenak: ikasi-(t)-ola, école eta escuela erdal hitzen parekoa. Larramendi idaz-leak aipatzen duenez, ‘universidad’ ‘academia’ ‘escuela’, eta horien antzekoak adierazteko erabili ohi zen literatura alorrean XIX. eta XX. mendea-ren hasieran. Ikastola hitza Arana Goirik ere erabili zuen 1897an, bere “Umiaren lenengo aizkidea” silabategian. Izan ere, 1896an, R.M. Azkuek lehen hezkuntzako “ikastetsea” euskaraz zabaltzen due-nean ikastola eta ikastetxea, esanahi berdintsuare-kin erabiltzen diren neologismoak dira. Gaur egun, berriz, ikastola euskal eskola adierazteko erabiltzen da, eta ikastetxea, edozein eskola adierazteko.

1896-1931. LEHEN IKASTOLEN SORRERA

Izan ere, 1896ko Euskalzale aldizkariko iraileko alean, R.M Azkuek Ikastetsea izenburu-pean Bilboko Jardines kaleko 10, 2. pisuan (gero 3. zenbakia, eta 1983-9-4an bota zutena, uhol-deak kaltetuta) urriaren 15ean zabalduko den

euskal eskolaren propaganda egiten du. Azkue bera izango da eskolaren sustatzailea eta zuzen-daria Ramon Sota Llanoren laguntza ideologiko eta ekonomikoari esker (Kintana & Artetxe 2018). Ikastola lehen hezkuntzako mutikoei ikasgaiak eus-karaz emateko pentsatuta dago. Dotrina, Geogra-fia eta Aritmetikaren hastapenak; irakurketa prosan eta bertsoan, idazketa, elkarrizketa lantzekoa, eta oinarrizko gramatika euskaraz irakatsiko da. Ikas-leek maila jasoagoa duten sasoirako utziko dira Historia Sakratua, Euskalerriko historia, eta Gra-matika Orokorra, bereziki Euskararen Gramatika, Geometria eta Marrazketa irakasgaiak. Gaztelania eta frantsesa ere irakatsiko dira, Komertzio karrera edo Batxilergoa ikasi nahi duten ikasleei begira.

Dena den, euskarazko irakaskuntzaren aldeko errebindikazioan “Ikastetsea” sortu baino lehenagokoak dira. 1876tik aurrera, foruak galdu ondoren gizarte-mugimenduek euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapena egin zuten, eta Euzko Pizkundea deitu zaion mugimenduak lora-tzen da. Horregatik, Azkueren “Ikastetsea” (1896-1899) iraupen gutxikoa izan arren kontsideratu liteke Eusko Pizkundearen barnean oinarrizko eus-kal eskolaren lehen saioa. Foruzaletasuna ez da galtzen, alderantziz baizik, joera foruzalea eta auto-nomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen da. Sabino Arana, Julio Urkixo, RM. Azkue, A. Kanpion euskal-tzaleen eskutik etorriko da euskal izaera sustatzeari ekiten zaion deiera, eta horregatik, testuinguru horretan kokaturik, Azkueren “Ikastetsea” eskola abertzaletzat har liteke. Batetik, haur euskaldunen-tzat eginiko ikastola da, nahiz eta inmerzio linguisti-koaren bitartez erdaldunak euskaldundu; bestetik, irakasle euskaldunek euskal curriculuma garatzen dute –euskaraz ematen da Euskal Herriko hizkun-tza eta kultura-, eta azkenik, eskola abertzalea da, haurren gurasoek maite duten abertzaletasunean oinarrituriko eskola delako, garaiko eskola ofiziala-ren aurkakoa.

Geroago, XX. mendearen lehen urteetan, etorriko dira ikastola-saiakera berriak. Bilbon bi ikastola zabaltzen dira, Plaza Berriko “Itziargo Ama” (1908-1924), eta Colon de Larreategi kaleko “Arantzazuko Ama” (1914-1924). Donostian ere, Muñoak sortzen duen “Euskal ikastetxea” (1914-1936) zabaltzen da, baina haurren programa eus-kara hutsean irakatsiko da.

Bilboko Plaza Berria, 4, 4. pisuan “Escuela Vasca de párvulos” (1908-1924), gero, “Nuestra Señora de Iziar” zabaldu zen. Plaza Barriko eskola

Page 3: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

44 3~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

ordaintzen zituen. Ikastola hauen bilakaera luzea izan zen. Lehena, Muñoak berak zabaldu zuen 1914an. Gero bi irakasleen laguntzaz 80 mutilei klaseak eskaintzen dizkie. Ikastola hauetan dena euskaraz irakasten da. Hiru urte barru, 1917an, “Euskal Ikastetxea” sortzen du Kar-meldarren konbentuan eta, 1920an ikastola klaretiarren eskura pasatzen da. Ia 200 ikasle inguru eskolatzen dira bertan. 1924an, Klaretiarrek “Euskal ikastetxeak” uzten dutenean, Koruko Andra Mariaren Ikastetxea izenaz ezagutuko da Muñoaren ikastolen egitasmoa. Donos-tian hiru egoitzetan kokatuta

zeuden Muñoaren ikastolak. Batetik, Ikatz kalean, 6 urtera arte, 60/70 neska-mutil eskolatu ziren andereño baten ardurapean. Bestetik, Zubigain kalean, 80/100 mutikori lehen ikastaroak ematen zitzaizkion hiru gelatan, irakasle banaren ardura-pean. Hirugarrena, Udal-plazan zegoen kokatuta, eta, andereño baten ardurapean 30/40 neskeri lehen ikastaroak ematen zitzaizkion. Gipuzkoan ere bazegoen, Tolosako Laskurain ikastola 1922ko urtarrilean sortu zena.

Dena den, XX. mendearen lehen urteak emankorrak izan ziren abertzaletasunaren ikuspe-gitik begiratuta. Irakaskuntzaren esparrura etorrita, 1918ko urtea bereziki aipagarria da. Euskaltzaindia sortzen da eta Oñatiko Eusko Ikaskuntzako lehen kongresua ospatuz batera «Eusko Ikaskuntza» bera eratu egiten da. Kongresu horrek euskal irakaskun-tzan eta euskal curriculumaren eraikuntzan eragin handia izan zuen. Handik gutxira, 1920an, euska-razko irakaskuntza erakundetzeko lehen ekimena bultzatuko du Bizkaiko Aldundiak, hots, auzo-i-kastolen egitasmoa (1918-1936). Bizkaiko Foru Aldundian, gehiengo nazionalista zegoela, Bizkaiko landa-guneetan eskolak eraikitzeko programa jarri zuen abian. Eduardo Landeta eta Koldo Eleizalde egitasmoaren bultzatzaile ideologikoak dira. Eraiki-tzeko lanetan, udalek ere parte hartu zuten; auzo-kideek eurek ere. Auzo-eskoletako hornidura oso aberatsa zen eraikinei, testuliburuei, ikasmaterialei, eskola liburutegiari, osasunari, ortuei zein kantinei begira, besteak beste. Proiektu honek hiru helburu zituen: hezkuntza euskaraz eskaintzea, irakasleen

eratzerakoan eredugarri ger-tatu zen Azkueren “ikaste-tsea” proiektua, Azkuek berak eta Bilboko euskal-tzaleek bultzatuta ikastola baitzen. Hasiera batean, Partzuergo modura eratu zen, baina azken urteetan, 1918an, Bilboko Euzko Gaz-teriak hartu zuen ikastolaren ardura. Irakasleek euskara maila egokia zutela berma-tzeko azterketa-froga gain-ditu behar izaten zuten. Julia Egia eta Rosario Arribi izan ziren bertako anderekoak, baina haurren matrikula han-dituz joan zen neurrian ande-reño gehiago sartu ziren lanera. Ikastola sortu zenean 33 ikasle zeuden, 1914an 150 inguru, eta 1924an ikastola lau gelaz osa-turik zegoen. Ikastola horretan heziak izan ziren ondorengo auzo-eskoletan zein Euzko Ikastola Batzan andereño ziren batzuk. Programa gaztela-niaz eskaintzen zen, baina berba egiteko, idazteko, irakurtzeko, eta otoitz egiteko euskara erabiltzen zen. Euskal Herriko gaiak be lantzen ziren, batez ere, bertako kantuak, historia eta geografia.

Urte batzuk beranduago, Bilboko zabalgu-nean bizi ziren ikasleak euskalduntzeko asmoz, Colon de la Larreategi kalean, “Escuela Vasca de Nuestra Señora de Arantzazu” (1914-1924) ikastola ireki zen. Jabetza, partikularra zen, ez EAJarena. Hasiera batean Partzuergo bat zegoen eta administratzaile bakar batek kudeatzen zituen Bilboko ikastola biak. Rosario Arribi izan zen zuzen-daria, eta 1924an ikastetxea lau klasez osatuta zegoen. Programa gaztelaniaz eskaintzen zen, eta euskara, berriz, berba egiteko, idazteko, irakur-tzeko, otoitz egiteko erabiltzen zen. Euskal Herriko gaik lantzeko kantuak, historia eta geografia erabili ohi ziren. Primo de Riberaren diktaduraz une latzak pasatu zituen ikastola honek. Hemen ibilitako mais-tra batzuk gero Euzko Ikastola Batzara pasatuko dira andereño.

Bilboko zabalguneko ikastola ireki zen sasoian, Donostian Miguel Muñoa Pagadizabal mezenak “Muñoaren ikastolak” (1914-36) sortu zituen. Muñoak bere diruz sostengutako ikasto-lak dira. Atezaina, irakasleak, liburuak, etxe gar-biketak eta apainketak eta abar Muñoak berak

DENA DEN, XX. MENDEAREN LEHEN URTEAK EMANKORRAK IZAN

ZIREN ABERTZALETASUNAREN IKUSPEGITIK BEGIRATUTA.

IRAKASKUNTZAREN ESPARRURA ETORRITA, 1918KO URTEA BEREZIKI AIPAGARRIA DA.

EUSKALTZAINDIA SORTZEN DA ETA OÑATIKO EUSKO IKASKUNTZAKO

LEHEN KONGRESUA OSPATUZ BATERA «EUSKO IKASKUNTZA»

BERA ERATU EGITEN DA

Page 4: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

45 3~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

1931-1937. ERREPUBLIKA GARAIAN LORATUTAKO IKASTOLA EREDUAK

Arestian esan bezala, Oñatiko Eusko Ikas-kuntzako I. Kongresuan euskal irakaskuntzaren inguruko gogoeta interesgarriak plazaratu ziren. Koldo Eleizaldek “Irakaskuntzaren arazoa Eus-kal Herrian” gaia landu zuen, Eduardo Landetak “Eskolaren egoera” aztertu zuen, Leoncio Urabaien “Euskal eskolako irakaslea arazoaz” mintzatu zen, eta Adelina Mendez de la Torrek bi ikasgai eman zituen “Euskal Herriko Lehen Hezkuntza Berria” gaiaren inguruan. Euskal irakaskuntza arloko kezka horiek hurrengo kongresuetan ere mintzagai ziren, eta euskaltzaleen artean erakusten da irakaskun-tzan berrikuntzak ezartzeko nahia ba dagoela, baita bertan baliagarriak izan daitezkeen irtenbi-deak eta aplikazio zehatzak aurkitzeko gogorik ba dagoela (Landeta 1919, 1923, 1932; Olano, 1935, 1936). Horren kariaz, 1931n, «Eusko Biltza-rra» antolatu zuen Euskaltzaleak izeneko elkarteak, Donostian eta Bilbon. Irakasle asko bildu ziren Europa osoan kezka eta interesa sortzen zituen elebitasuna eta irakaskuntza gaiak aztertzeko. Ani-zeto Olanori –Migel Altzori– egokitu zitzaion hiz-kuntzaren gaineko gorabeherak argitzea, zeren Eusko Ikaskuntzako Pedagogia Saileko izanik, harremanetan baitzegon gai horietan adituak ziren Bovet, Davies eta beste batzuekin, Europako Unibertsitateetan irakasle zirenekin. Olanok eta Landetak, besteak beste, Europan erabiltzen den irakaskuntza elebidunerako eredu eta moduak aztertu zituzten. Aita Altzo “Aniceto Olano” filosofo eta filologoak esaten zuen hizkuntza zela herria-ren arima (arnasa), eta maisu-maistrak, berriz, arima horren arkitekto eta eskultore. Altzoren iritziz, lehen hezkuntza ama-hizkuntzan eskaini behar da.

Etxeko hizkuntza ongi sen-dotutakoan hasi behar zen bigarren hizkuntza irakasten, asignatura gisa. Bestalde, euskara modu onean sartu behar zela eskoletan esa-ten zuen, agintekerian eta gogorkerian jauzi barik. Aita Altzok Europako nazioetan eskola elebidunetan ema-ten ziren saiakerak ondo ezagutzen zituenez, eskola elebidunen ikuspuntutik eus-kararen irakaskuntzari heldu zion, behin eta berriro, beti ere oinarri pedagogikoak eta

prestakuntza intelektuala bermatzea euskal gaiak eskaini ahal izateko, eta ikasleek euskara lantzea eta gordetzea eduki partikularrak zein unibertsalak eskolan lantzen zituzten heinean. Hiru ildo nagusi hauetan «Eskola Berria» izeneko mugimendu peda-gogikoaren eragina agertzen da. Arrienek (1987,116) dioenez, hemengo pedagogoek harremanetan zeu-den Europakoekin, Ferriere, Montessori, Decroly eta abarrekin. Horrela, pedagogia horren oinarriak erabili ziren ikaslearen autonomia eta jarduera burutzeko eta lantzeko. Eskola berriko zenbait printzipio hartu eta uztartu ziren auzo-eskolen berrikuntza pedago-gikoa gauzatzerakoan. Printzipio horren arabera, batetik, eskolak aktibo izan behar du. Eskola horre-tan ikaslearen jarduna ezinbestekoa da, baita bere autonomia ere, zeren ikasleak eguneroko bizimo-duari aurre egiten ikasi behar du. Bestetik, edukiak eta jarduerak aukeratu eta antolatzerakoan ikaslea-ren interesak funtsezkoak dira; hortik dator edukiak ingurune hurbilean bertakotzearen beharrizana, eta euskaraz. Azkenik, irakaslearen zeregina garran-tzizkoa ikusten da, eta bere prestakuntzari garrantzi handia eman zaio, euskal edukien aldetik zein peda-gogia alorretik begiratuta. Berrikuntza pedagogikoa-ren testuinguru horretan kokatu behar da orduantxe ematen den ikastolarako liburuen hastapena, mate-matika, irakurketa, geografia, historia zein bestelako gaiak euskaraz lantzeko aukera abiatu baitzuten. Europa da eredua euskal irakaskuntzan eta liburu-gintzan ere. Auzo-eskolen eredua elebiduna zen, euskara lantzeko hiru modu baitzituen, ikaslearen ingurune linguistikoaren arabera euskararen erda-raren presentzia handiagoa al eskasagoa baitzen. 1923ko Primo de Riveraren diktadurak eten zuen egitasmoa, eta auzo-eskolak eskola laiko bilakatuko dira II. Errepublikaren garaian. 1935ean, Bizkaian sakabanaturik baziren 125 auzo-eskola.

Gipuzkoan, beran-duago, 1930eko abenduan, Gipuzkoako Aldundiko Hez-kuntza Komisioak auzo-es-kolen proiektua onartu zuen lurralderako. Lehen-dik zeuden bailaretako landa-eskola txikien sarea gainditu eta hobeagotu beharra zegoela, Bizkaiko auzo-eskolak hartu ziren erreferentzi, baina eskola antolaketa berri bat propo-satzen zen, eskola probin-tzialak izatea.

AITA ALTZO “ANICETO OLANO” FILOSOFO ETA FILOLOGOAK

ESATEN ZUEN HIZKUNTZA ZELA HERRIAREN ARIMA (ARNASA),

ETA MAISU-MAISTRAK, BERRIZ, ARIMA HORREN ARKITEKTO ETA

ESKULTORE

Page 5: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

46 5~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

zen. Batetik, amatasun fun-tzioak luzatzea zelako, eta, bestetik, umeak hezteko orduan emakumeak eragile izan zitezkeelako bai erlijioa-ren ezagutzan eta bai eus-kaltasunaren transmisioan. Horregatik, EABren egiteko-rik garrantzitsuena belaunaldi berrien hezkuntzaren trans-misioa zenez, horretarako propio sortu zuen Euzko Ikastola Batza izenez eza-gutzen den erakundea, EAJ-ren beste erakunde batzuen laguntzaz. Ikuspuntu didak-tikoaz begiratuta esan liteke Europa osoan indarra zeu-kan «Eskola Berriak» berri-tasun pedagogikoak eta psikologikoak ekarri zituela

gurera, metodologia desberdinak proposatu zitue-nean. «Eskola Berriak», eskola tradizionalaren planteamenduaren aurka eginez, ikaslea proze-suaren ardatz bihurtu nahi zuen, eta hortik datorkio «eskola aktibo» izena ere. Eskola hori Ingalaterran sortu eta Belgikan, Frantzian, Alemanian, Suitzan, eta Europako herri askotan zabaldu zen. Hala dira ezagunak euskal irakaskuntzaren historian Maria Montessori, Adolphe Ferriere edo Ovide Decroly izenak eta ekarpenak.

Euzko Ikastola Batzaren antolaketan zein auzo-eskoletako berrikuntza pedagogikoan Julene Azpeitia Gomez “Arritokieta” pedagoga aipatu beharrekoa da. 1888an Zumaian jaioa, Donostian ikasi zituen irakasle-ikasketak, eta Bilbon, berriz, irakasle-ikasketen goi-maila. Bizkaiko Aldundiko auzo-eskoletako oposaketetan lehena geratu, eta beste andereñoen ikuskari izendatu zuten. 1930eko hamarkadan, aholkularitza pedagokiko eta haur hezkuntzari buruzko prestakuntza-ikas-taroak eskaini zituen Euzko Ikastola Batzan. Gerra Zibila iritsi zenean, 11 urtez zigortu zuten; azkenik, Markinako eskolan jubilatu zen, 70 urte zituela. Bere ardura haurrengan euskararekiko maitasuna sortzea zen, bai irakaskuntzan bai idazlanetan. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 1975ean bere idazlanak eta liburuak zirela eta.

Euzko Ikastola Batzak enkargu zion hiru liburuz osatutako bilduma prestatzea irakurketa lantzeko. Lehenengo alea baino ez zuen argita-ratu “Irakurri mate” izenekoa. Bigarrena idatzi ere

psikologikoak kontuan har-turik. Horra hor, Pedagogia vasca (1933) eta Lucha de idiomas en Euzkadi y Europa (1935) idazlanotan idatzita-koak.

II. Errepublikaren garai honetan, irakaskun-tza euskaraz Bilboko eta Donostiako ikastoletan, Bizkaiko auzo-eskoetan eta sortu berri zen Euzko Ikastola Batzaren ikastole-tan eskaintzen zen bereziki. Errepublikaren erregimenak hezkuntzarekiko zabaltzen zituen ateak aprobetxa-tuz, eta oztopoak gaindituz, Euzko Ikastola Batzaren eredua hedatzen hasi zen 1932tik 1936ra. Hezkuntza-sistema ofizialaren lai-kotasunari eta euskalduntasun ezari aurre eginez, EAJren hezkuntza-proiektu politikotzat hartu behar da ekimen hau. Ikastola Batzaren egitasmoak hezkuntza-proiektu alternatiboa izan nahi zuen, ofizialki indarrean zegoenaren aurkakoa, hizkun-tzaz, helburuz eta pedagogiaz. Proiektu horretan sekulako garrantzia eman zitzaion eskolaren era-ketari, metodologiari, irakasleriaren prestakuntzari eta haurrek erabiliko zuten materialari. Horrela, Euzko Ikastola Batzak epe laburrean 14 ikastola sortu zituen Bizkaian: lau 1932an, sei 1933an, hiru 1934an, eta, bat 1935ean. Horik aparte, Tolosako Laskurain ikastola, 1922-1-9an sortua, eta Berga-rako ikastola (1933-1936) batza horren inguruan sortu ziren. Nafarroan ere, Emakume Abertzale Batzaren eraginpean Iruñako ikastola (1931-1936), Lizarrako ikastola (1933-1936) eta Elizondon Baz-tango ikastola (1935-1936) sortu ziren. Euzko Ikastola Batzak ahal izan zituen egoitzetan sortu zituen bere ikastolak; askotan, Batzokian bertan edo handik hurbil. Bilbon bertan bi ikastola eredu zeuden. Batetik, Alde Zaharreko Belostikale 1 kaleko solairutan, kokatuta zegoena, eta bestetik, Bilboko zabalgunean eredu izateko espreski eraikia izan zen Errotatxueta izenekoa, Gran Via kalearen amaieran, parkearen parean.

Emakume Abertzale Batzak (EABk) zerikusi handia izan zuen Euzko Ikastola Batzaren sorre-ran. EABren helburuetariko bat euskal umeen eta emakumeen hezkuntzan sakontzea zen; egi-teko hori emakumeengan uztea begirunez ikusten

EABREN EGITEKORIK GARRANTZITSUENA BELAUNALDI

BERRIEN HEZKUNTZAREN TRANSMISIOA ZENEZ,

HORRETARAKO PROPIO SORTU ZUEN EUZKO IKASTOLA BATZA

IZENEZ EZAGUTZEN DEN ERAKUNDEA, EAJREN BESTE

ERAKUNDE BATZUEN LAGUNTZAZ

Page 6: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

47 6~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

eskaini zitzaion. Ama hizkuntza erabiliz ezagu-tza tradizionalak lantzen ziren lan praktikoekin batera (marrazketa, kaligrafia, eskulanak, mapen eraikuntza…). Eskola curriculumean berrikuntza nabarmenak bi ziren. Batetik, euskaraz irakastea: hasieran jokoen bitartez eta geroago gramatikaren bidez, bigarren hizkuntza progresiboki sartzen zen. Aldi berean, euskarazko tituluak lortzeko bideak erraztu ziren. Bestetik, heziketa fisikoaren lanketari toki berezia eman zitzaion curriculumean. Euro-pako mugimenduak kontuak hartuz eskola higie-nea, musika eta dantza garatzen ziren Jacques Dalcrozen pedagogian oinarriturik. Segundo Olae- pedagogian oinarriturik. Segundo Olae-tari atxiki zitzaion euskal folklorearen egokitzapen hori egitea Aita Donostiaren kantugintzatik abiatuz. Egokitzapen horretarako “Argizaria zerutik”, “Era-giozu”, “Sagar-dantza“, “Biñakoa” eta abar… hartu ziren euskal folkloretik. Heziketa fisikoari sekulako garrantzia eman zitzaion, eta 1937ko urtarrileko 27ko dekretuak heziketa fisikoa derrigorrezkoa ezarri zuen eskoletan. Horretarako, 35 instruktore aukeratu ziren. Euskara jakitea, 35 urte baino gaz-teago eta esparruarekin merituak izateak izan ziren aukeraketarako irizpideak, besteak beste. Horrez gain, dekretu horrek Irakasle Eskoletan Heziketa fisikoko katedrak sortu zituen.

Dena den, 1939tik aurrera, Frankoren dikta-durak indargabetu zuen Eusko Jaurlaritzak irakas-kuntzan martxan jarri zuen guztia.

1937-1960. FRANKISMOAREN GORDINTASUNEAN IKASTOLA

ISILPEAN1939an Espainiar Esta-

tuan frankismoa ezarri zenetik 1945era arte, euskal irakaskun-tzaren ikuspuntutik urterik gogo-rrenak dira. Diktadura ezarri denetik, eskoletan debekatuta dago gaztelania ez zen beste hizkuntzarik erabiltzea; debeku hori geroko 1945eko Lehen Hezkuntzako legeak berak jarri zuen idatzirik. Eskola frankistak II. Errepublikatik zetorren esko-larekin alderatuz gero zeharo zaharkitua gelditzen da. Bate-tik, maisu-maistren garbiketa ideologikoa eta zigorrak nagu-situ ziren frankismoaren aldeko

egin zuen, baina gerrak moztu zituen argitalpena-ren kontu guztiak. Badirudi jatorrizkoa ere galdu egin zela. Julene Azpeitiak Montessori metodoak ezagutzen zituen, eta baita, zuzenean behatuta, Granadako «Ave Maria» eskoletako esperientzia pedagogikoak ere. Bazuen Europan irakaskuntza elebiduna helburutzat zuten esperientzia pedagogi-koen berri, eta Bilboko Euskal Irakasleen Elkarteko partaide ere bazen. Ovide Decroly belgiar psiko-logo eta hezitzailearen pedagogiaren jarraitzaile sutsua izan zen Julene Azpeitia, eta haren kontzep-tualizazioarekin bat zetorren, hark esaten zuenean “haurra bizitzarako ikasten duela eta bizitzen den horretatik ikasten duela bere bizitza indibidualerako zein gizarte bizitzarako”, eta barneratze hori “ideia elkartuen” eta “interesguneen” bitartez gauzatzen dela esatean. Horregatik, Julenek haren «printzi-pio oro hartzaileak» hartu zituen, eta globalizazio printzipio hori gorde zuen berak idatzitako “Ira-kurri mate” irakurketa liburuan. Julene Azpeitiak, geroago, 1961ean, “Umien adizkia. I. Idaztija”, irakurketa liburua ere argitaratu zuen, oraingoan, Maria Jesus Ibaseta eta Jose Maria Errazti bilbotar euskaltzale familiaren diru laguntzari esker.

Sasoi honetan ere, «Euzkadiko ikastetxeak» sortzen dira. Itziar Rekaldek (2001) azaltzen due-nez, 1936-37 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzak ira-kaskuntza bere esku hartu zuenean “Euskal eskola” egitasmo martxan jarri zuen Bizkaian. Lurralde honetako auzo-eskolaren ildoari jarraituz guztira 16 ikastetxe martxan jarri zituen 2500 ikaslere-kin. Gudaren egoera kontuan hartu gabe, garaiko egoerari eta etorkizunari begiratu behar zitzaiola “Euzkadiko Eskolen” eraketari ekin zion Eusko Jaurlaritzak 1936ko urrian. Antolaketa berriari 25 ikastetxe publikok eman zioten atxikimen-dua. Guztira, 53 eskole-tako sarea osatu zen –25 sortu berriak, 14 Ikastola Batzakoak eta beste 14 fundazio edo erlijiosozko eskolak-. Eskola hone-tako curriculuma lehendik zetorren euskal irakaskun-tza praktikan oinarritu zen. Irakaskuntza aktiboari eta objektiboari lehentasuna eman zitzaien, eta irakas-kuntza integralaren ize-nean erlijioari toki berezia

ELBIRA ZIPITRIA IRASTORZA, ZUMAIAN 1906AN JAIOA,

MAISTRA ENBLEMATIKOA IZAN DA IKASTOLAREN IBILBIDEAN, ZEREN EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA

GUZTIZ DEBEKATUTA ZEGOEN FRANKISMO GORDINEAN BERE ETXEAN IKASTOLA SORTU ZUEN

Page 7: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

48 7~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

pedagogiko aurrerakoiak erabili zituen irakurketa, idazketa eta zenbakikuntza-ren hastapenak irakasteko. Berarekin andereñogai-prak-tikak egiten dituzten ande-reñoak asko dira: Itziar Arzelus, Karmele Esnal eta Jone Forkada, Mª K. Mitxe-lena, Carmen Lasarte, bes-teak beste, geroago beste ikastola batzuetan lan egingo dutenak. Hezkuntza ofizialaren aurkako ikastolan baliabideen urritasuna eta andereñoek hartzen dute protagonismoa nabarmendu litezke garai honetan. Elbira Zipitriaren aitzindaritzape-nean, ogibidearen habitus-a-ren transmisioa ikastaroez

bermatzen da, eta testuinguru hurbileko materialak erabiliz eta berriak eginez, gelako tresneria eta pedagogia propioa sortu zuten. Izan ere, 1937tik 1960ra Hegoaldean ia ez da ezer argitaratzen. Xabiertxo erabili ohi da euskara liburu bakartzat isil-pean irauten duten ikastoletan edo etxe-eskoletan, Argentinan 1943an berrargitaratutako bertsioa edo zaharragoak erabiliz, eta 1959an Bilbon berrargi-taratzen dena Aita Onaindiak bizkaierara molda-tuz. Erbestean argitaraturiko materialak baino ez ditugu, eta zentzura pasa zezaketen haurrentzako eliz liburuak.

Elbira Zipitriaren eskutik etxe-eskolaren metaketa pedagogiko eta ideologikoa birsortu zen. Gerra aurreko nazionalismoari eutsi zitzaion, nahiz eta ikastolak esparru pribatuan soilik eratu. Baina eredu honek ez zion erantzuten Euskal Herriaren berreskurapen kulturalerako behar zen hedapen masiboari. Euskal Herriko nazionalismoa-ren barruan, bi joera nagusitzen dira, aurrez aurre jartzen direnak: batetik, gerra osteko zapalkun-tzatik bururik ezin jaso zuten abertzaleena, erabat etsita zeuden nazionalistena alegia, eta, bestetik 1952-1956 urte bitartean, egosten hasi zen belaun-truketik aldaketa politiko-kultural berriaren itxaro-penaz eta 1959an ETAren sorreraz guztiz definitua gelditzen den abertzaletasun berria. Hor ikusten da, ikastola eredu biren haustura. Nazionalismo berriak, eraikuntza nazionalaren dinamikan oinarri-tuz eta Zipitriaren ekarpenak eskuratuz, ikastola-ren mugimenduari hasiera eman zion. Eredu berri

irakasle “afekto” ez zen kasuetan. Bestetik, eskola mistoa desagertzen da, eta neska eta mutilak ikasgelaz berezituak curriculumaren balioak nazionalkatolizis-moan eta zigorpearen peda-gogian errotu ziren. Azkenik, belaunaldi berria frankis-moaren balioetan gizarte-ratzeko asmoz, sekulako dotrinamendua nagusitu zen ikasgelatan. Egoera horre-tan, euskara eta euskal kul-tura, ikurriña, ereserkia eta gainontzeko euskal ikurrak debekatu ziren, eta bizirik dauden ikastolak klandes-tino bihurtuko dira.

Ikastolak bizirik dirau, ikasleak eta andereñoak etxerik etxe ibiltzen dira, edo etxe partikularretan oztopo ofizialei aurre egi-teko. Erbesteratutako andereño batzuek zigorpean ogibidea utzi behar dute, eta beste batzuk isilpean euskaraz irakasten dute. Gurasoen zein ande-reñoen aldetik ikastola sortzeko ekimen pertsonal asko egiten dira, ezagunena 1942an Elbira Zipi-triak Donostian zabaldu zuen ikastola, eta geroago, 1957an, Bilbon sortu zen San Nikolas katekesiko ikastola. Azken hau elizaren babesaz, Xabier Peña Albizuk bultzatuta zuen 3-5 urteko 14 haurren gurasoren laguntzaz eta M. Angeles Garai ande-reño lanetan ari zela.

Elbira Zipitria Irastorza, Zumaian 1906an jaioa, maistra enblematikoa izan da ikastolaren ibilbidean, zeren euskara eta euskal kultura guz-tiz debekatuta zegoen frankismo gordinean bere etxean ikastola sortu zuen. Gazte gazterik EABko kidea zela abertzaletasuna eta erlijioa ziren bere bizitzaren euskarri nagusiak. Euskal kulturan guz-tiz murgilduta ibili zen, idazle eta mitinlari baitzen. Andereño lanetan 1926an hasi zen Muñoaren ikas-tetxean 1939an Iparraldera ihes egin arte. 1942an itzultzen da eta 1943an etxerik etxe dabil eskolak ematen. 1946-1968 epealdian bere etxean ikas-tola sortzen du. Geroago, 1967-1968 ikasturtean, Orixe ikastola sortzen du Miren Terese Aleman, Koruko Aldanondo, MªK Mitxelena andereñoekin batera. Iparraldean erbesteraturik egon zenean Europako ildo pedagogikoen berri ezagutzeko aukera izan zuen, eta bere etxe-ikastolan metodo

1960KO HAMARKADAN, IKASTOLA EKIMEN INDIBIDUALA IZATETIK EKIMEN KOLEKTIBO IZATERA IGAROTZEN DA ETA, ZENTZU

HORRETAN, IKASTOLAK HERRI MUGIMENDUAREN IZAERA

HARTZEN DU

Page 8: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

49 8~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

modernoa erabiliz. Ama hizkuntza euskara zutenei eta ez zutenei zuzenduta zeuden, nahiz-eta, hasie-ran, ikastoletan zebiltzan haur gehienak euskaldu-nak ziren.

Hasieran, ikastolak baimen barik sortu ziren, eta ahal zuten bezala joan ziren gainditzen legeek eta agintariek ezartzen zizkieten zailtasunak. Hiru-rogeigarren hamarkadan, Bizkaian eta Gipuzkoan ikastolak legalizatzeaz batera, ikastola berriak sor-tzen dira Euskal Herri osoan. Ikastola gehienak hiri giroetan sortu ziren: Bilbon, Donostian, Iruñean eta populazio handi samarra zuten herri eta hirietan: Algortan, Basaurin, Galdakaon, Portugaleten, Ger-nikan, Ondarroan... Bizkaitik kanpo ere, prozesua antzekoa izan zen Euskal Herri osoan (beste asko-ren artean, Hernani, Pasaia, Andoain, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Altsasu edo Lizarra aipa daitezke, bai eta Iparraldeko zenbait herri ere). Iparraldean, Seaska sortzen da 1969an herrietako ikastolen antolaketa gisa.

Ikastolaren legeztatze prozesuak izan zuen beste oztopo garrantzitsuetako bat 1970eko Hez-kuntza Lege Orokorra (Ley General de Educación) izan zen. Aipatutako legea Villar Palasí hezkuntza ministroak ezarri zuen, eta aldaketa handiak ekarri zituen hezkuntzaren mundura. OHOKo legeak eus-karari dagokionez, lege garrantzitsua izan zen, ze, alde batetik, hizkuntza bernakuluaren irakaskuntza ahalbidetzen zuen eta, bestetik, esperientzia pilo-tuetarako aukera ere ematen zuen (eta euskarazko eskolak ere esperientzia pilotutzat har zitezkeen). 1970ko OHOko legearekin ikastolak egoera berrira egokitu ziren. Legeak, 6 eta 14 urte bitarteko

derrigorrezko eta doako hez-kuntza ezarri zuen, oinarrizko 8 maila finkatu zituen (OHO), maisu-maistrek behar zuten titulazioaren aldaketa ekarri zuen, eta, era berean, aldaketa handiak ekarri zituen material-gintzaren eta irakasgaien espa-rrura. Ikasgelei zegokienez ere, exijentzia gogorrak jarri zituen: ordura artekoak baino handia-goak izan behar ziren, eta era-bilera anitzeko gelak zein gela berezituak (laborategiak, gor-putz heziketarako eta dinamika-rako gelak) ere eskatzen zituen. Horretarako, ikastola askok kooperatibaren bidea hartu

honek pedagogia ekintzailearen printzipioak, esko-larako materialak eta planteamendu berriak, eus-kaltzaletasuna, euskara hutsezko eredu hezitzailea, irakasleriaren etengabeko formazioa, eta Elbira Zipitriaren hainbat printzipio pedagogiko hartu eta bereak egin zituela. Idoia Fernandezen (1994,265-270) lanetik jaso daitezke ikastolaren mugimen-duaren hastapeneko ezaugarriok: 1) Motibazioen izaera tinko eta afektiboa, elkartasun jarrera oro-korrak, irekitasuna, elkarkidetza, dedikazioa, talde identifikaziorako balioa, seme-alaben hezkuntzare-kin ardura, erantzule eta partaide izatea; 2) Hizkun-tza funtseko garrantzia, euskalduntzea gertakari politiko-kultural modura; 3) Hezkuntza ofizialetik kanpo eratuak eta inongo laguntza ekonomikorik gabe; 4) Benetako izaera herrikoia, oinarria herri partaidetza, berebiziko garrantzia izan zuela ikas-tolen nortasunean; 5) Ikastolari buruzko eztabaidak era komunean hartzen ziren, ez zegoen hierarkia-rik; 6) Maila pedagogikoaren ekarpen nabariak eta 7) Elbira Zipitriaren irudi enblematikoa: pedagogia berriaren praktikan eta andereñoen kualifikazioan, hain zuen ere.

1960-1982. IKASTOLAK GORABIDEAN OSO EMANKOR

1960ko hamarkadan, ikastola ekimen indibi-duala izatetik ekimen kolektibo izatera igarotzen da eta, zentzu horretan, ikastolak herri mugimendua-ren izaera hartzen du. Oraingo ikastoletan guraso, ikasle, irakasle eta laguntzaileen partaidetza akti-boa izango da, ikastola sortu berriek era guztietako gabeziak baititu: diru falta, lokal kaskarrak, material gutxi, pedagogia arloko hausnarketen beharra... Beste alde batetik, Euskal Herrian, ideologia eta pen-tsamendu nazionalistaren indarberritzearekin batera, pentsamendu horren bir-formulazioa ematen da. Ordura arte arrazak bete-tzen zuen tokia hizkun-tzak bereganatuko du, nazioaren eraikuntza hiz-kuntzan oinarritzen dela-rik. Ikastolen helburu nagusia euskara eta eus-kal kultura berreskura-tzea eta indartzea zen, horretarako hezkuntza

HONEGATIK, GUZTIAGATIK, LORALDI KULTURAL HONETAN, ETA OINARRIZKO IRAKASKUNTZAREN

IKUSPUNTUTIK IKUSITA, HIRU EKIMEN AIPAGARRI DITUGU:

ANDEREÑOEN ERRESIDENTZIA, GORDAILUA IRAKASLE ELKARTEA

ETA SAIOKA HEZKUNTZA-PROIEKTUA

Page 9: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

50 9~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

Irakasleen prestakun-tza ahalbidetzeko asmoz, 1963an, Donostiako Irakas-leen Barnetegia edo erresi-dentzia –Joannes Etxeberri Hezitzaileen Eskola- sortu zen, 1973ra arte iraun zuena. Bertan, Magisteritza eskoletan ikasten ari ziren nahiz titulurik ez zuten ande-reñogaiak prestatzen ziren, eta Euskal Herri osotik joaten ziren bertara. Joxemi Zuma-labe, Carlos Santamaria eta Jazinto F. Setien bultzatzaile-tarikoak ziren eta Paki Arregi Goenaga zuzendaria. Lehen urtean 8 ikaslekin hasi zen, eta 1973-74 ikasturtean 45

ikasle matrikulatu ziren. Barnetegian zeudenek praktikak egiten zituzten egunez, eta gauez pres-takuntza teorikoagoa jasotzen zuten. Formazioa iluntzeetan (lan orduetatik kanpo egiten ziren ikas-taroak): magisteritza eskolan ikasten edo ikastole-tan lanean zeudenek parte hartzeko aukera izan zezaten. Hastapenetan euskara eskola horietako gaia nagusia zen. Laster formazio orokorrari ekin zitzaion, hainbat arlo desberdinen landuz eta eus-kal kulturako oinarria bereganatuz. Euskal historia, geografia, antropologia, pedagogia, psikologia, ekonomia, politika eta abar lantzen ziren. Ikastolak aitzindariak eta berriztatzaileak izan ziren pedago-gia aldetik ere.

Ikastoletako lehen andereñoak oso ardura-tuta zeuden erabili beharreko metodoez, eta garai hartako Europako mugimendu pedagogiko aurre-ratuenak (Decroly, Montessori, Piaget, Freinet…) ezagutzeaz gain, ildo horietatik jardun zuten, horre-tarako ordu asko sartuz formazioa jasotzen eta materialak prestatzen. Esate baterako, irakurtzen eta idazten ikasteko, hasieran, metodo naturala erabiltzen zuten, zotzen bidez eta lurrean. Ondo-ren, metodo globala hartu zuten, eta irakasgaien araberako txoko bereziak izaten zituzten. Fotoko-piagailurik ere ez zeukaten, jakina, eta arrain-kola izeneko masa itsaskorra prestatuz egiten zituzten kopiak haurrentzat. Beste kasu batzuetan, berriz, idazketa lantzeko fitxak banan-banan prestatzen zizkieten ikasleei, eta horrela, imajinazio handia eta baliabide urriak erabiliz, materiala sortuz joan ziren. Bestalde, haurren interesguneei buruzko Decroly-ren metodoak arrakasta handia izan zuen. Honen

zuten eta eraikin berriak egi-teari ekin. Horretarako, diru iturri berriak lortu behar ziren: bazkideak, kredituak, zozke-tak, tabernak…

Lege horiek eta insti-tuzioek ikastolei jartzen ziz-kieten trabak handiak izan arren, Estatuak berak ezin zien erantzun eskolatze-es-kari guztiei. Ezintasun horrek eta haurrak oso adin goiztia-rretik (3 urtetik) eskolatzeak erraztu egin zieten bidea eskola pribatu bezala bai-mendu ziren ikastolei. Ikas-tolak bazituen orduko eskola frankistak, pribatuak zein publikoak ez zituen ezaugarriak: eskolatze goiz-tiarretik aparte, ikasgela mistoetan ikastea, irakas-kuntza euskaraz eskaintzea, eta euskal kulturaren tradizioa zein modernotasuna euskal curriculu-mean uztartzea, gurasoen partaidetza ikastolaren kudeaketan, ikasmaterial moderno eta berriagoa erabiltzea, besteak beste. Berria ere bazen, urtero, uztailaren bigarren hamabostaldian antolatzen ziren udalekuetan gurasoak zein irakasleek parte hartzen zuten janaria prestatzen, garbiketan, umeak kotxez eramaten eta abar. Gainera, ikasturte amaieran beste gauza polit bat ere egiten zen: ibilaldia gura-soekin.

Garai honetan aipagarria da Pariseko 1968ko Maiatzarena. Epealdi honen azken zatian, 1970etik 1975era bitartean sekulako loraldia ematen da euskal irakaskuntzan. Sasoi oparo honetakoak dira, besteak beste: alfabetatze eta euskalduntze prozesuaren sendotzea, Iparraldean eta Hegoal-dean, euskal kantagintza berria, Jakin-en biga-rren belaunaldia, 1974ko euskal unibertsitatearen hazia, Elhuyar talde teknikoaren sorrera, Iparral-dean Udako Euskal Unibertsitatearen sorrera (albo bietako harremanak euskaraz sendotzeaz gain, sare komertzialen ekoizpenetik at liburu-mordoa-ren argitaratzailea), hainbat argitaletxeren jaiotza… Euskal Herriko borroka politikoak gogortu ahala euskal kultura alorrean, eta irakaskuntzan bereziki, azkartze-prozesuari hasera ematen zaio. Honega-tik, guztiagatik, loraldi kultural honetan, eta oina-rrizko irakaskuntzaren ikuspuntutik ikusita, hiru ekimen aipagarri ditugu: Andereñoen erresidentzia, Gordailua Irakasle Elkartea eta Saioka hezkuntza-proiektua.

SAIOKA PROIEKTUA MODERNOA, BERRITZAILEA, EUSKARA

ESTANDARREAN EMANA, ESTETIKA BERRIARI ERANTZUTEN DIO

EUSKAL HERRIA ABIAPUNTUTZAT HARTZEN DUELARIK

Page 10: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

51 10~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

eta irakasleentzako pedagogi liburuak argitaratu zituen, garrantzienetariko bat “Ikastola Liburute-gia” bilduma izanik, beti ere, honako printzipio eta irizpide metodologikoetan oinarritua zegoena: 1) irakaskuntzan aski sarturik zegoen jendearen lana eta esperientzia jaso beharra; 2) testulibururik ez, baina haurra lan pertsonalizatu baterako gidatzeko tresna edo materiala sortzea; 3) ikasmaterial horiek euskal ikuspegia abiabidetzat hartzea eta helburu-tzat euskal kultura lantzea, eta lan guzti horietan soziologiaren, ekonomiaren, geografiaren edo his-toriaren erreferentziak oinarritzat hartuta eramatea; 4) euskara, geure hizkuntza nazionaltzat hartzea.

Sasoi honetako hirugarren ekimen aipa-garria “Saioka” proiektuaren egitasmoa da. Pia-geten psikologian oinarritutako eta gizarteratzean eta metodologia eragilean sustraitutako proiektu honek jauzi kualitatiboa eman zuen ikastoletan. Alde batetik, derrigorrezko irakaskuntzarako ikas-materiala mailakatzen zuen, material hori ikasgaien arabera banatuz; bestetik, proiektu horrek material uniformeagora bideratzen zituen irakasleak, beren materiala sortu ordez. Saioka proiektua modernoa, berritzailea, euskara estandarrean emana, estetika berriari erantzuten dio Euskal Herria abiapuntutzat hartzen duelarik. Hegoaldeko Lehen Hezkuntzako lehenengo zortzi mailak beteko ditu, eta Derrigo-rrezko Irakaskuntzako maila denei eta arlo gehienei erantzuteko proiektu-modura sortuko da. Saioka aritzen zirenean irakasleak, gaur egun modan dagoen proiektuka, saioka aritzea zen. Saioka libu-ruen erabileran eta metodologian irakasleak pres-tatzeko makina bat ikastaro antolatu ziren zonako ikastolen irakasleak parte hartuz.

Piaget-en psikologian oinarriturik, soziali-zatzean, kulturaren integra-tzean, metodologia eragilean eta irakaskuntza globalizatua printzipio pedagogikoetan sus-traitutako proiektu honek, Gor-dailuk zekarren tradizioarekiko jauzi kualitatibo handia supo-satu zuen. Batetik lehenen-goz ikasmateriala mailakatzen zelako derrigorrezko irakaskun-tzan (Euskal Herriko Hegoal-dekoan); bestetik, proiektua diziplinaren artean banaturik eta kohesionaturik agertzen zelako, eta azkenik, irakasleak eguneroko praktikatik materiala

arabera, irakurtzen eta idazten ikasteko metodo globala erabiltzen zen, umeen interesguneak abia-puntutzat hartuz; era berean, umearen garapena eta ezagupena ingurune naturalean kokatzen zen.

Sasoi honetako beste ekimen aipagarria Gordailu (1968-1986) dugu, euskal pedagogia sortzeko eraikia. Irakasleak eta irakasleen egune-roko esperientziak bildu, landu, koordinatu edo azkartzeko asmotan bi ekintzetan garatu zuen bere zeregina: ikastaroetan eta argitaletxe modura. 1966tik aurrera irakasleen prestakuntzan jardun zuen, udako ikastaldiak zein urtean zeharrekoak antolatzen zituelarik. Ikastaro hauek irakasleen urteko lanaren agerpena eta hurrengo ikasturteko plangintza zuten helburu. Eta, batez ere, elkarlana izan zen erabilitako metodologia: irakasleek euren esperientziak elkarrekin hausnartzea, liburuak eta bestelako materiala komentatzea eta trukatzea, eta abar. Rosa Sensat Elkarte Pedagogikoarekin harre-manak ezarri zituzten; ikastaro eta materialgintzan aritu ziren batera. Euskarazko material egoki gutxi zutenez, sorkuntza lanak garrantzi handia hartu zuen. Materiala oso urria zen garai hartan: ande-reñoek sortu behar izaten zuten, horretarako beste ikastola batzuetako andereñoekin batu eta ideiak eta esperientziak trukatuz. Horrez gain, Piageten teoriaren arabera, irakaskuntza operazio zeha-tzetatik abiatzen zen, haurraren arrazoiketa abs-traktuagoak errazteko. Horretarako, objektu fisiko ugari erabiltzen ziren, besteak beste, abakoa eta plastilina. Gainera, esperimentazioari ere garrantzi handia ematen zitzaion. Zentzu horretan, irteerak eta ikastolaz kanpoko jarduerak ere sarri egiten ziren, baita udalekuak ere.

Gordailuk, bestalde, 1970etik hasi eta 1978a arte etengabe ikastaroak antolatu zituen Ikastoletako pedago-gia berriari erantzuteko eta masifikatutako Ikas-toletako irakasleri berria sozializatzeko asmoz, non Eusebio Osaren papera funtsezkoa izan zen has-tapeneko pedagogi for-mulazio teorikoetan, Jazinto Setienekin batera. Horrez gain, Gordailuk argitaletxe gisa liburu, ikasmaterial eta libu-ruxka, kontsulta liburuak,

DENA DEN, 1975. URTEAREN INGURUAN, GIZARTEAN EGOERA

POLITIKOAREN ALDAKETA NABARIA ZEN, ETA HORREN ISLA

IKASTOLAN ERE AGERI ZEN

Page 11: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

52 11~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

Zentralean zegoelarik, LODE onartu zen Madrilgo Parla-mentuan. Estatuari zego-kionez, LOECEtik zetozen atribuzioak estutu egin zituen LODE legeak. Horren ara-bera, Estatuaren eskuetan gelditzen ziren irakaskuntza-ren programazioa finkatzea, curriculumaren edukia eta ebaluazioa zehaztea zein tes-tuliburuen baldintzak. Titu-luen kudeaketa eta beraien baliokidetze-baldintzak ezar-tzea ere Estatuaren esku gelditzen ziren; eta goi-ikus-karitza ere bai.

Testuinguru horretan kokatzen da EAEn indarrean jartzen den A, B eta D ereduen dekretua, eta Nafarroan, euskararen irakaskuntza zonaldeka antolatzearena. Dekretu horiek ikastetxe guztietara zabaldu zirenez, ikas-tolak ere zipriztindu zituzten, eta normalizazio horretan sartzerakoan ikastolak ikastetxe euskal-duna izatetik elebiduna izatera pasatu ziren, eta Nafarroaren kasuan, ikastolak gurasoen iniziatiba izatera pasatu ziren. Hezkuntza eta hizkuntza ara-zoak gurutzatu egiten ziren, sarritan botere arazo bilakatuz. Egoera honetan, ikastolak ugaritzen has-ten dira, eta antolatzen dira herrialdeka Ikastoleen Elkarteen bidez. Pedagogikoko sendotzen dira ikastolak, ekonomikoki ez. Egoera ekonomikoari aurre egiteko eta ikastola proiektuaren aldeko eki-menak burutzen dira, hala nola, Gipuzkoan Kilo-metroak (1977), Bizkaian Ibilaldia (1978), geroago Nafarra oinez eta Araba euskaraz (1981), eta azkenik, Iparraldeko Herri Urrats (1984). Iparral-dearen kasuan, Seaska kultur elkarte gisa aintza-kotzat hartzen da 1982an, eta 1989an, lehen diru laguntza ematen zaio. Ikastolen aldeko jai horiek herritar askoren ikastolarekiko atxikimendua eta ilu-sioa bereganatu zituzten baina ikastoletan zeuden zorrak kitatzeko ekimen oso urriak ziren. Ikastolen egoera ekonomikoa larria zen, eta beraien izaera publikoa ala pribatua aukeratu beharrarekin loturik agertzen dira ikastola gehienak, sendoenak salbu. Testuinguru horretan gauzatu dira 1980ko Hitzar-men Ekonomikoa eta 1986ko Kontzertu-erregime-nerako Dekretua, eta baita 1983ko EIKE legea eta EEPA mugimendua (alternatiba) ere.

1980-01-24an atera zen Ikastolen Titulari-tate Ofizialeko Arautegia, eta 1980-10-04ko Ikas-tolen Hitzarmenean zehaztu zen. Hitzarmenean

eta pedagogia sortu beha-rrean ikasmaterial eginagoa erabiltzen hasi zen, bere metodologia OHOko eredu teknokratikora egokituz.

Dena den, 1975. urtearen inguruan, gizar-tean egoera politikoaren aldaketa nabaria zen, eta horren isla ikastolan ere ageri zen. Ikastolek Estatua-rekin zuten gatazka nagusia (andereño titulu gabekoen egoera eta ikasgelak bai-mentzeko alorrean, batez ere). Hala ere, ikastoletan baziren barne-gatazkak ere, eta horretan zerikusi handia izan zuten abertzaleta-sunaren barruan zeuden bi ideologiak (Fernandez 1994,252): alde batetik, abertzaletasun tradizionala zegoen, eta, bestetik, abertzaletasun iraultzailea. Ikastolaren izaeraren inguruan eztabaidan zeuden gaiak dikotomikoak ziren: ikastolen izaera konfe-sionala, euskal heziketaren ardura gurasorena ala herritarrena zen, irakaskuntzan euskara batua era-bili behar zen ala herrialdeari zegokion euskalkia, ikastolak politika eta ideologia kutsurik izan behar zuen ala ez, eta ikastolak burgesak ziren ala ez, eta abar, eztabaidan zeuden. Suak pizturik dirau, eta guztiz ideologikoak diren arazo horiek pil-pilean jarraitzen dute hurrengo urteetako ikastolen izaera mugatzerakoan.

1982-1993: IKASTOLEN MUGIMENDUAN TIRABIRA EKONOMIKO ETA IDEOLOGIKOAK

1978ko Konstituziotik eratorritako 1979ko Elebitasun Dekretuak eta Gernikako Estatutuak bal-dintzatu zuten euskal irakaskuntzaren izaera EAEn, eta Nafarroan, Foru Hobekuntzaren legeak. Marko estatal orokor batean kokatu ziren maila autonomi-koan indarrean jarri ziren irakaskuntzarako legeak. Estatuak irakaskuntza ez unibertsitarioa eskumena Hezkuntza Sail Autonomikoei pasatu arren, irakas-kuntzaren antolaketa Espainiako lege eta dekretuen menpe gelditzen zen, hots, UCDren agintaldian, 1980an onartu zen LOECE legearen menpe. Lege horrek ikastetxe publikoaren kontzeptua ezarri zuen, eta Espainiako Konstituzioan oinarriturik, Estatuari zegozkion atribuzioak hezkuntza alorrean arautu zituen. 1985ean, PSOE alderdi politikoa Gobernu

GARAI HONETAKO IKASTOLEN MUGIMENDUAN ESKOLA

PUBLIKORI BURUZKO EZTABAIDA ETA JARRERAK BI ZIREN. BATETIK,

EIKE, EUSKO JAURLARITZAREN LEGEA (DEKRETUA), ETA HARI

KONTRAJARTZEN ZITZAION EEPA ALTERNATIBA

Page 12: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

53 12~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

irakasle euskaldunak izatea, alegia”. Bere ustetan, Euskal Herriko irakasleriaren euskalduntzea planifi-katzetik eta ziurtatzetik abiatu behar zen.

Urteak aurrera joan ahala, 1986ko ekaina-ren 10eko Dekretuak hiru probintzietako ikastolekin eta ekimen sozialeko ikastetxeekin Kontzertuak egiteko arautegia onetsi zuen, hots, fondo publi-koekin mantentzeko bidea erregulatu. 1987ko abenduaren 18an ere Eusko Jaurlaritzako Hezkun-tza Sailaren eta Ikastolen Konfederazioaren arteko Hitzarmena sinatu zen, EAEko ikastolen sostengu-rako eta saneamendu ekonomiko-finantzariorako erregimena finkatuz. Alde batetik, Administrazioak hezkuntza sistemaren barruan sartu nahi zituen ikas-tolak; Madrilgoak, indarrean zegoen bere sisteman, eta Gasteizkoak, sortzear zegoen euskal sisteman. Bestalde, ikastolek, hezkuntza sistema orokorrean sartzeko, beren norabidea (erabaki estrategikoa) definitu beharra zeukaten, bai ideologikoki eta bai ekonomikoki. Izan ere, ekonomi arloak eta arazoek eragin handia zeukaten, gurasoek diru kopuru han-dia ordaindu behar baitzuten, irakaskuntza gastuei eta kredituei aurre egiteko. Handik gutxira, 1988an, Ikastolak eta Eskola Publikoak Biltzeko Legeak baimena ematen zion Hezkuntza Sailari ikastole-kin hitzarmen partikularrak egiteko, Euskal Eskola Publikoaren legea martxan ipini bitartean. Ikastole-tan eztabaida gordina zegoen, zeren irakasle askok ez zuen bidezkoa ikusten ikastola sare publikoan integratzea bide zuzena zenik. Ondorioz, hezkuntza sistemaren aurka borrokatzeko legeak ematen zuen aukera bakarra ordura arte bezala jarraitzea zen; izan ere, eskola publikoan sartuz gero, sistemak irentsi egingo zituen ikastolak. 1989an, Ikastolen Elkarteak “Euskal eskolaren diseinua” izeneko txos-tena argitaratu zuen, barne eztabaidarako apunte gisa, eta 1991n, herri mailan Euskal Eskola Publi-koaren aldeko “Sortzen” mugimendua abiatu zen, 1980ko hamarkadako EEPAren tradizioari segida

emanez.

EIKEk eta EEPAk porrot egin ondoren, PSEk Hezkuntza Sailean zegoela EAJrekin eta EErekin adostasunean burutu zuen Euskal Eskola Publi-koaren legea. Legea, 1993ko otsailaren 19an onartu zen Gasteizko Legebiltzarrean, eta ikastolek maiatzaren 25a baino lehen erabaki behar zuten sare publikoan sartzea

ikastola gehienek, Ikastetxe Publiko Ez-estatalen izaera hartu zuten, eta horren arabera, ikastolek baldintza hauek onartu zituzten, besteak beste: erabilera eta titularitatea uztea; eskolako esta-mentuek eta udalek ordezkaritza izatea gobernu organoetan; ikasleen matrikulatze-arauak betetzea; irakasleak lehiaketa-oposizio bidez izendatzea eta tituludunen egoera erregulatzea, eta ekonomia erregulatzeko sistemak ezartzea.

Garai honetako ikastolen mugimenduan Eskola Publikori buruzko eztabaida eta jarrerak bi ziren. Batetik, EIKE, Eusko Jaurlaritzaren legea (dekretua), eta hari kontrajartzen zitzaion EEPA alternatiba. Ikastolaren norabidea definitzerakoan, ez ziren baliagarriak orduko eskola pribatua ez publikoa. Eskola publikoan (estatalean) ez zegoen gurasoen parte-hartzerik eta eskola pribatuan gura-soen edo patronalaren esku zegoen dena; eta eus-karak eta euskal kulturak ez zeukan tokirik batean ez bestean. Horregatik, ikastolek gorde behar zituz-ten ezaugarriak plazaratu ziren: doakoa izatetik aparte, demokratikoa eta euskalduna izan behar zuen, eta aniztasun politikoa eta ideologikoa onartu behar zituen. Horretan nabariak ziren EAJ eta ezker abertzalearen, konkretuki HBren, ikuspegi kontraja-rriak; orokorrean, gizartean gertatzen zenaren isla zirenak. Hezkuntza arloko Paulo Iztueta soziologoak (2000,18) esaten zuenez, EIKEk proposatzen zuena ikastolak pribatizatzea zen, baina publikotasuna-ren izenean. Herri mugimenduaren aldetik, EEPAk Eskola Publikoaren alternatiba kontrajarri zion lege horri, ikastolak zein eskola estatalak sare bakarrera biltzeko proposamena eginez. Baina, bere ustez, ezker abertzalearen barruan ere iritzi ezberdinak zeuden horretaz. Bai EIKEk eta bai EEPAk Euskal Eskola Nazionalaren erakuntza aldarrikatzen zuten bere esanetan; baina batak, publikoan sartuz eta arriskatuz, eta besteak, lehengoari eutsiz. Azke-nik, Iztuetaren (2000,25) esanetan, “Ez EIKErena zen bidea, ezta EEPA-rena ere. Hauen irtenbi-deak, pribatizazioarenak zein publifikazioarenak, bigarren mailako arazoei erantzuten zien orduko koiunturan, eta EEPAren kasuan, bereziki, honek bere buruari ezartzen ziz-kion helburuak bete ahal izateko, baldintza tekni-koak falta ziren: euskara

EIKEK ETA EEPAK PORROT EGIN ONDOREN, PSEK HEZKUNTZA SAILEAN ZEGOELA EAJREKIN ETA EEREKIN ADOSTASUNEAN

BURUTU ZUEN EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN LEGEA

Page 13: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

54 13~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

Dena den, ikasto-len egoera nahasi horretan bada osagai berdintzaile eta zentralista berri bat: LOGSE hezkuntza legea. Ikastola-ren izaera publiko zein pri-batua guztiz baldintzaturik agertzen da 1990ean inda-rrean jarri den LOGSE legea-ren bitartez. 1970eko legea zaharkituta gelditu zelarik, eta Europako marko sozio-politikora eta ekonomikora egokitu beharrak eraginda, Espainian hezkuntza siste-maren erreforma burutu nahi izan zen 1990ean, LOGSE legearen bidez. Lege honek derrigorrezko ikastaldia 16

urtera arte luzatu zuen, ikasturteen antolaketan ere aldaketa batzuk ezarriz. Estatuak berebiziko protagonismoa hartu zuen erreforma berria ezar-tzerakoan, eta erreforma horren filosofia irakasleen artean gizarteratzeko orduan. Hezkuntza Sail Auto-nomiadunei muga zehatzak ezarri zizkien Estatuak, hezkuntza sistema uniformatzeko asmoz. Estatuak curriculum dekretuak arautu zituen, eta, horietan oinarrituz, Erakunde Autonomiadunek orientabide pedagogikoen liburuak argitaratu zituzten arloka, eta irakasleentzat etengabeko prestakuntza ikastaroak antolatzeko erraztasunak eman zituzten. Horrela, erreformak irakaskuntzan ezarri nahi zituen kon-tzeptuak eta filosofia erraz zabaldu ziren irakasleen artean. Lege honek, ordutik hona, uniformatu eta zentralizatuko ditu gutxiengo irakaspenak Estatua-ren banaketa autonomikoen arabera, euskal testu-liburuen gaineko ikerketek erakutsi dutenez (Bilbao et. al. 2004).

LOGSE martxan jarri zenetik aurrera, irakas-learen trebakuntza areagotzen da, eta didaktikoki begiratuta ikastoletan bi ildo nagusi markatzen dira. Batetik, ikasmaterialgintzaren sorkuntzan jarraitzea, eta bestetik, ikastola agertzea proiektu aurreratzai-leen sustatzaile gisa.

Ikastolek sekulako apustua egiten dute ikas-materialgintzaren alorrean. GIE eta Elkar argi-taletxearen bidez Ikastolen Konfederakuntzak koordinatu zuen ikasleen material kurrikularra pres-taketa eta argitarapena. Gaur egun ikastoletan erabiltzen den euskarri desberdinetako material hori (ikaslearen liburuak, irakaslearen gidak, lan koadernoak, jarduera bereziak, CD-ROMak, bideo

ala sare pribatuan gelditzea. Lege honek egoera larrian jarri zituen EAEko ikasto-lak, hauen arteko zatiketa eraginez. Ikastola bakoitza-ren egoera ekonomikoak asko baldintzatzen zituen jarrera bi horiek. Ikastolen erabakiaren ondorioz, ikas-tolen erdiak-edo sare publi-kora pasatu zirela nahiz eta ikasle gehienak ikastole-tan gelditu; ondasun eko-nomiko ondoen zeudenak hezkuntza-legearen desa-fioari aurre egiteko gai ziren, gainontzeko askok egoera berrira makurtu beha izan ziren, halabeharrez. Iztueta soziologoaren ustez (2000,146), Administrazioa gauza izan zen “legea ideologia aurrerakoiaz ondo mozorrotuta, ikastoletako partaideok elkar-era-soka jartzeko eta hezkuntzari buruzko gure arazo nagusia desbideratzeko. Eztabaidaren beroan ez da esan gure funtsezko arazoa eskola euskaldu-naren eta espainolaren artekoa dela”.

Testuinguru honetan ikusten da hezkuntza arloan eredu autonomikoen banaketa sendotzen dela, eta Euskal Herriko hezkuntza arloko hiru administrazioen mugak, gero eta markatuagoak direla. Hegoaldean, eredu elebidunak sendotzen dira eredu linguistikoek dakartzan banaketari herri gisa oraindik erantzunik eman gabe. Egia da, EAEko derrigorrezko heziketan D ereduak B eta A ereduei irabazten diela, baina ez da berdin gerta-tzen Nafarroan eta Iparraldean.

1993-2020. IKASTOLAK BIDE BERRIAK JORRATU BEHARREAN

1993ko legearen ondorioz, ikastolak lehen baino sakabanaturik aurkitzen dira. EAEn soilik aplikatzen da legea, eta dagoeneko hiru ikastola mota daude: guztiz pribatuak, kontzertatuak eta publikoak. Hortik kanpo gelditzen dira Nafarroko ikastolak eta Iparraldekoak. Ikastolen mugimen-duan suertatu den banaketa latz horren ondorioz ikastolek kohesionatu eta berrantolatu beharra dute, halabeharrez. Horregatik, ikastoletan bi ildo estrategiko markatuko dira 1990eko hamarkadan: ikastoletarako hezkuntza proiektua burutzea eta ikastolen kohesioari eustea.

DENA DEN, IKASTOLEN EGOERA NAHASI HORRETAN BADA OSAGAI BERDINTZAILE ETA ZENTRALISTA BERRI BAT: LOGSE HEZKUNTZA LEGEA. IKASTOLAREN IZAERA

PUBLIKO ZEIN PRIBATUA GUZTIZ BALDINTZATURIK AGERTZEN DA 1990EAN INDARREAN JARRI DEN

LOGSE LEGEAREN BITARTEZ

Page 14: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

55 14~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

LHko 3. mailatik) aurrera erdara ikasgai gisa ema-tea erabaki zen, ez lehenago.

Proiektu nagusi horietatik aparte ikastolek badituzte ildo estrategikoak burutu beharrekoak. Konfederakuntzak koordinatzen ditu harrezkero honako proiektu hauek: ikasleen hezkidetza, era-soen aurkako heziketa, irakaskuntzaren ebalua-zioa, euskal curriculumak gauzatzea, teknologia berriak egunerokoan integratzea, eskola ekologi-koa eta eskola agenda 21ean aritzea, naturaren zainketan kontzientzia hartzea, besteak beste.

Bestalde, lehen esan bezala, ikastolek 1993tik aurrera banatuta jarraitzen dute juridikoki, eta Euskal Herriko irakaskuntzari kohesioa eman nahian euskal curriculumaren errebisio saiakerak eta curriculum propioaren aldarrikapenerako adierazpen publikoak egiten dira, bai esparru akademikotik bai gizarte zibiletik, bai irakaskuntza sindikatuetatik edo erakundeetatik (Ikastolen Elkartetik, Udalbiltzatik, Sortzen-Ikasbatuatik, EIREtik...). Ikastoletan berebi-ziko lana egin zen euskal curriculumaren teorizazioa egiteko garaian, baina honen inguruan ez zen ados-tasunik lortu hezkuntza alorreko eragileen artean. Saiakera horien artean, batzuek zalantzan jartzen dute ikastolen bidetik bultzatzen den curriculumaren euskal dimentsioa, zeren ikuskera partzial horrek ez du LOGSE zalantzan jartzen eta errotik desjabetzen du ikastolaren izaera ardazten duen euskaldunta-suna (Bilbao et al. 2004).

Tirabira guzti horiek luzaroan jarraitzen dute, eta azkenean, 2007an, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak (EHIK) hasiera eman zion ikastolek etorkizunean izan nahi zuten izaera eztabaidatzeko prozesuari. Gogoeta luze baten ondorioz 2009ko

urtarrilaren 24an, Donostian 91 ikastola bildu ziren, Ikasto-len VI. Batzarrean, eta ikasto-lei izaera juridiko berria ematea erabaki zen, “Elkargoa” iza-tea. Elkargoari esker, ikastolak erakunde nazional gisa anto-latuko dira. Lehen aldiz, Eus-kal Herriko ikastola guztiek Europako Kooperatiba bihur-tzeko eta erakunde bakarrean biltzeko aukera dute. Beraz, ikastolen antolaketan benetako jauzi kualitatiboa da hau, lehen aldiz egitura bakarrean bazkide-tuko baitira guztiak nazio mai-lan. Erakunde nazional berrian,

zintak…) pedagogikoki eta didaktikoki guztiz aitzin-daria da, eta etengabe berriztatzen da. Material-gintzan diharduten pertsonak ikastoletan irakasle lanean ari direnak edota hezkuntzan esperientzia handia dutenak dira, eta beste askoren ekarpen garrantzitsuak ere kontuan hartzen dituzte material berriak egiterakoan. Baina material kurrikular berria martxan jartzea ez zen ikusten irakasleak haren erabileran jabetu gabe. Horregatik, metodologia berriari etekinik handiena ateratzeko asmoz, ira-kasleen prestakuntzak (berrikuntzak eta trebakun-tzak) ere berebiziko garrantzia dauka ikastoletan. Hiru hezkuntza proiektu burutzen dira ikastoletan: “Urtxintxa” Haur Hezkuntzarako, “Txanela” Lehen Hezkuntzarako, eta “Ostadar Berritua” Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzarako. Guztietan, euskal-duntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea jorratzen da, ikasleak, euskaldun gisa, kultura unibertsalaren aniztasunaren eta aberastasunaren partaide egiteko asmoz.

Sasoi honetan, ikasmaterialgintzatik aparte, Ikastolek proiektu berritzaile askori egin diote. Batetik, euskara sustatzeko asmoz “Euskaraz bizi” proiektua bideratu da zenbait ikastoletan. Proiek-tuak bultzatzen du euskaraz bizi egiten dela, zeren ikastoletan euskararen berreskuratze prozesua bezain garrantzitsua da ikasleek eguneroko bizimo-duan euskara normaltasunez darabiltela ziurtatzea.

Bestetik, ingelesaren ikasketa goiztiarrari ekin zitzaion 1990eko hamarkadan. Europako tes-tuinguruan nagusi izan ziren aldaketa politikoek eta administratiboek eragindako beharrizan sozial berrien artean, ikasleak ingelesean trebatu beharra nabarmendu zen. Ikastoletan ingelesaren ikasketa goiztiarra zabaldu zen, eleaniztasun arloko proiektu berritzailea diseinatuz eta abian jarriz.

Azkenik, eleaniz-tasuna eta hizkuntzen trataerari dagokionez, ikastolen helburu nagusia ikasleen heziketa euska-raz izatea izan da beti, hots, ikasleen benetako komunikazio-tresna eus-kara izatea. Ikasleak era guztietako adierazpenak euskaraz egiteko gai iza-tea helburu zela, ikas-tola gehienetan, OHOko 3. mailatik (gaur egungo

IKASTOLEK SEKULAKO APUSTUA EGITEN DUTE

IKASMATERIALGINTZAREN ALORREAN. GIE ETA ELKAR ARGITALETXEAREN BIDEZ

IKASTOLEN KONFEDERAKUNTZAK KOORDINATU ZUEN IKASLEEN

MATERIAL KURRIKULARRA PRESTAKETA ETA ARGITARAPENA

Page 15: IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEANnomizalea areagotu egiten dira, eta Euskal Herria-ren historia, kultura eta hizkuntza berreskuratzeko behar intelektual eta politikoa sentitzen

56 15~15. IKASTOLA EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN. KARMELE PEREZ URRAZA

Arrien, Gregorio. Bizkaiko ikastolak 1957-1972. Bilbo: Eusko Ikaskuntza/BBK. 1993.

Arrien, Gregorio. Educación y Escuelas de Barriada de Biz-kaia. (Escuela y Autonomía. 1898-1936). Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia. 1987.

Arrien, Gregorio. La generación del exilio. Bilbo: Colectivo Pedagógico ONURA. 1983.

Bilbao, Begoña; Ezkurdia, Arteaga; Perez, Karmele. Euskal curriculuma ala euskal dimentsioa curriculumean? Donos-tia: Utriusque Vasconiae. 2004.

Erbiti, Fermin. Ametsa Egia. Nafarroa: Nafarroako Ikastolen Elkartea /Elkar. 2015.

Fernandez, Idoia. Oroimenaren hitza: ikastolen historia. 1960-1975. Bilbo: UEU, 1994.

Iza, Iban. Ikastola mugimendua dabilen herria. Ikastola eredua 1960-2010. Bilbo: Euskaltzaindia. 2010.

Iztueta, Paulo. Euskal Irakaskuntza Autonomi Aroan 1983-1994. Donostia: Utriusque Vasconiae. 2000.

Kintana, Jurgi; Artetxe, Karmele. “Ikastetxea 1896: un proyecto de colegio euskérico dirigido a la burguesía de Bilbao”, Foro de Educación, 25, 2018, 49-68.

Landeta, Eduardo. “El bilingüismo en la enseñanza Internacio-nal y en Euzkadi”, In: Askoren Artean: El bilingüismo y la edu-cación. Madrid: Espasa-Calpe. 1932; 35-52.

Lopez Goñi, Irene. Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982). Leioa: UPV/EHU. 2002.

Olano, Anizeto. “Bilinguismo”, In: Lucha de idiomas en Euzkadi y en Europa. Donostia: Euskaltzaleak. 1936; 3-31.

Pagola, Ines. Neologismos en la obra de Sabino Arana Goiri. Bilbo: Euskaltzaindia. 2005.

Perez, Karmele; Ezkurdia, Gurutze; Bilbao, Begoña. “Euzko ikastolen andereñoen formazioa eta eskola-praktikak”. In. Bil-bao, Begoña; Ezkurdia, Gurutze, Perez, Karmele; Chueca, Josu. Emakumeak hitza eta bizitza. Bilbo: Euskal Herriko Uni-bertsitate Argitalpen Zerbitzua. 2012; 45-76.

Perez, Karmele; Gabiria, Julen; Ajuriagogeaskoa, Aniceto. Eguzkibegi. Galdakaoko ikastola 1966-2009. Galdakao: Gra-ficas Bikain, 2009.

Rekalde, Itziar. Escuela, educación e infancia durante la Guerra Civil en Euskadi. Salamanca: Ediciones Universidad de Sala-manca. 2001.

UZEI: Ikastoletarako Textuliburuak. Argitaletxe Gabe. 1979.

ikastolak izango dira bazkide zuzenak, federazioak izan beharrean, zeren Hegoaldeko ikastolak koope-ratibak dira baina ez Iparraldekoak.

Gaur egun, ikastolek erronka nagusia 2020 epe-mugan jarri dute. Ikastolek historikoki izan dituzten ezaugarrietatik abiatuta, etorkizunean zer izan nahi dute eztabaidatzen ari dira. Batetik, euskal curriculumaren izaera zehazten ari da. Ikaslearen heziketari begira euskal curriculumari ekin beharko dio Ikastolak, Euskal Herria euskararen herritzat har-tuz, euskal gizartekide izateko hezitu behar ditu bere ikasleak. Bestetik, Euskal Herrian hezkuntza admi-nistrazio desberdinak daudenez, badirudi ikastolak Elkargoan antolatuta hobeto kudeatuko direla, eta erabakiak hartuko direla aniztasun eta malgutasun handiagoaz. Egun, Ikastolen Elkargoan 110 ikastola eta 56.000 ikasle biltzen dira, europar kooperatiba eredua hartuta.

Amaitzeko, ikastolaren mugimenduaren ibil-bide historiko honi bukaera emateko esan daiteke ikastolen mugimendua ez dela izan guraso batzuren ekimena edo irakasle butzurena. Ikastola ekimen kolektiboa Euskal Herrian sortua eta euskal herriari lotuta. Ikastola hiri eskola izan da gehienetan, inda-rrean egon den eskola ofizialen aurka erresisten-tzia eskola gisa sorturik, halabeharrez. Horregatik, ikastolaren mugimendua gatazkatsua izan da beti, gazi-gozoz betea sortu zenetik gaur arte. Baina gatazkatsu bezain aberatsa izan da, zeren eus-kal irakaskuntzaren historian ikastolak berrikuntza pedagogikorako urrats sendoak eman behar izan ditu etengabe, eredu gisa bizi irauteko, eta euskal gizarte eragile askoren eztabaida ideologikori aurre egiteko.

Ikastola, bestalde, estatu bien mugak gain-ditzen dituen erakunde bakarra dugu, eta pozte-koa da. Hala ere, ikastolak baditu oraindik zenbait egiteko, besteak beste, euskal curriculuma zer-tan datzan sakontzen ari den horretan zehazta-sun gehiago markatzea gizarte eragile gehiagorekin batera, edo, eleaniztasunaren irakaskuntza kalitate-koa eskaintzea euskal jatorria baztertu gabe, edo Euskal Herrira etorritakoen integrazioa bermatzea bere ikasgelatan, besteak beste.

Nolabait esateko, XX. mendean zehar ikas-tolak hezurtu du euskal irakaskuntza. Horri esker, irakaskuntza euskaraz erabat hedatuta dago. Egun, euskaraz irakasten da EAEko ikastetxe guztietan, eta Euskal Herrian, ikasleen artean %80tik gora dira euskaraz ikasten ari direnak, sare publikoan zein pribatuan.