ikastea ez da hartzea

3
IKASTEA EZ DA HARTZEA Edo hobeki esateko, ez da hori bakarrik. Hori ere bada, noski; baina gaur egun ikasteaz zer aditzen den azaltzeko bada hori baino hitz egokiagorik. Honako hauek, adibidez: sortu, asmatu, eraiki, antolatu, moldatu. Hartzeaz gainera, zerbait jartzea ere eskatuko bailuke ikasteak. Garai batean, behaviorismoa indarrean zegoenean, ikastea erantzunak bereganatzea zen, ohitura eta ohiturak hartzea. Gauzak ikusteko modu honi ezagutza psikologia edo psikologia kognitiboa deritzan ikuspegia nagusitu zitzaion. Psikologia kognitiboak, hasieran, ikasleak landu eta berea egin behar duen informazioan ipini zuen arreta. Laster eman zuen, ordea, hurrengo urratsa. Laboratorioa utzi eta bilaketalana ekintza gertatzen zen eszenategian egiten hasi ziren eta han ikertzaileek uste baino sortzaileago eta bere lanaren jabeago zen ikaslea aurkitu zuten. Eta horrela, azken bizpahiru hamarraldi hauetan gailendu den ikuspegiarentzat, ikaslea ez da hartzaile hutsa, esanahiemailea baizik. Iristen zaizkion informazioen esanahia sortzen, asmatzen eta eraikitzen ahalegintzen da. Bera da bere lanaren lehenengo arduraduna eta erantzuleenagusia. Ikastea batez ere ikaslearen arazoa delako ideia hori aski sartua dago orain, teorian behintzat, irakaskuntzan dabiltzanen artean. Horren frogagarri bikain askoa aldizkari honen izena bera da: HIK HASI. Ikasi nahi baduk, hiri dagokik hastea; eta hastea bakarrik ez, noski. Izan ere, euskaraz esan ohi den bezala, "norbera dagoen lekuan Jainkoa"; hau da, gauzak bere bidetik joatea nahi bada, ez dago bertan egotea baino gauza hoberik. [Ikasleak ere, ikasi nahi badu, berak saiatu beharko du batez ere. Bertsolaritzaren munduko terminologiaz baliatuz, irakasle, ikasbide eta materialek gehienez ere gaijartzailearen lana egin dezakete; bertsolariaren lekua eta lana ikasleari dagokio, berak behar baititu moldatu eta ondu bertsoak.] Baina ikastea hartzea baino gehiago jartzea baldin bada, zer jarri behar du ikasleak? Gaur egun nagusi den ikuspundu honen barnean sortu eta hazitako kontzeptu batek lagunduko digu galdera honi erantzuten. Hona kontzeptua: ikaskuntza norberak arautua edo beregaineko ikaskuntza ("selfregulated learning", ingelesez). Kontzeptu honen bultzatzaileen arabera, ikastearen eragile nagusia ikasleak berak egiten dituen urratsak dira, urrats hauek era sistematikoan bideratzen baitira ikasteko helburura. Psikologo batzuen arabera, norberak arauturiko ikaskuntzaren ezaugarri nagusia honako hau

Upload: olaia-salgueiro

Post on 15-Jan-2017

53 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ikastea ez da hartzea

IKASTEA  EZ  DA  HARTZEA  

Edo  hobeki  esateko,  ez  da  hori  bakarrik.  Hori  ere  bada,  noski;  baina  gaur  egun  ikasteaz  

zer   aditzen  den   azaltzeko  bada  hori   baino  hitz   egokiagorik.  Honako  hauek,   adibidez:  

sortu,  asmatu,  eraiki,  antolatu,  moldatu.  Hartzeaz  gainera,  zerbait  jartzea  ere  eskatuko  

bailuke  ikasteak.    

Garai   batean,   behaviorismoa   indarrean   zegoenean,   ikastea   erantzunak   bereganatzea   zen,  

ohitura  eta  ohiturak  hartzea.  Gauzak  ikusteko  modu  honi  ezagutza  psikologia  edo  psikologia  

kognitiboa   deritzan   ikuspegia   nagusitu   zitzaion.   Psikologia   kognitiboak,   hasieran,   ikasleak  

landu   eta   berea   egin   behar   duen   informazioan   ipini   zuen   arreta.   Laster   eman   zuen,   ordea,  

hurrengo  urratsa.  Laboratorioa  utzi  eta  bilaketa-­‐‑lana  ekintza  gertatzen  zen  eszenategian  egiten  

hasi   ziren   eta   han   ikertzaileek   uste   baino   sortzaileago   eta   bere   lanaren   jabeago   zen   ikaslea  

aurkitu  zuten.  Eta  horrela,  azken  bizpahiru  hamarraldi  hauetan  gailendu  den  ikuspegiarentzat,  

ikaslea  ez  da  hartzaile  hutsa,  esanahi-­‐‑emailea  baizik.   Iristen  zaizkion   informazioen  esanahia  

sortzen,  asmatzen  eta  eraikitzen  ahalegintzen  da.  Bera  da  bere  lanaren  lehenengo  arduraduna  

eta  erantzuleenagusia.    

Ikastea  batez  ere  ikaslearen  arazoa  delako  ideia  hori  aski  sartua  dago  orain,  teorian  behintzat,  

irakaskuntzan  dabiltzanen  artean.  Horren  frogagarri  bikain  askoa  aldizkari  honen  izena  bera  

da:  HIK  HASI.   Ikasi   nahi   baduk,   hiri   dagokik   hastea;   eta   hastea   bakarrik   ez,   noski.   Izan   ere,  

euskaraz  esan  ohi  den  bezala,  "norbera  dagoen  lekuan  Jainkoa";  hau  da,  gauzak  bere  bidetik  

joatea  nahi  bada,  ez  dago  bertan  egotea  baino  gauza  hoberik.   [Ikasleak  ere,   ikasi  nahi  badu,  

berak  saiatu  beharko  du  batez  ere.  Bertsolaritzaren  munduko  terminologiaz  baliatuz,  irakasle,  

ikasbide  eta  materialek  gehienez  ere  gai-­‐‑jartzailearen  lana  egin  dezakete;  bertsolariaren  lekua  

eta  lana  ikasleari  dagokio,  berak  behar  baititu  moldatu  eta  ondu  bertsoak.]    

Baina  ikastea  hartzea  baino  gehiago  jartzea  baldin  bada,  zer  jarri  behar  du  ikasleak?  Gaur  egun  

nagusi   den   ikuspundu   honen   barnean   sortu   eta   hazitako   kontzeptu   batek   lagunduko   digu  

galdera   honi   erantzuten.   Hona   kontzeptua:   ikaskuntza   norberak   arautua   edo   beregaineko  

ikaskuntza   ("self-­‐‑regulated   learning",   ingelesez).   Kontzeptu   honen   bultzatzaileen   arabera,  

ikastearen   eragile   nagusia   ikasleak   berak   egiten   dituen   urratsak   dira,   urrats   hauek   era  

sistematikoan  bideratzen  baitira  ikasteko  helburura.    

Psikologo  batzuen  arabera,  norberak  arauturiko  ikaskuntzaren  ezaugarri  nagusia  honako  hau  

Page 2: Ikastea ez da hartzea

izango   litzateke:   ikasleak   berehala   aipatuko   ditugun   hiru   ezaguera-­‐‑  mota   ditu   eta   ezaguera  

horiek  malgutasunez  erabiltzeko  gai  da.  Hona  zer  dakien  beregaineko  ikasleak:  (1)  ikaste-­‐‑lanari  

eraginkorki  heldu  nahi  bazaio  estrategia  batzuk  erabili  behar  direla,  ikasteko  estrategiak  esaten  

zaienak;  (2)  zein  diren  berak  ikasle  gisa  dituen  ezaugarriak  eta  zein  burutu  behar  duen  lanaren  

eskakizunaz;  eta  (3)  arlo  edo  sailari  buruzko  ezaguera.    

Dena   dela,   gauza   hauek   jakitea   beharrezkoa   bada   ere,   ez   da   nahikoa:   azken   urte   hauetako  

ikerketak  hori  ari  dira  uzten  agerian.  Estrategia  kognitibo  (aurreko  lerrokadan  aipatu  den  3.  

jakite-­‐‑mota)   eta  metakognitiboen   (aurreneko   bi   jakite-­‐‑  motak)   jabe   izateaz   gain,   estrategia  

horiek  erabiltzeko  motibaturik  ere  egon  behar  dute  ikasleek.  Hitz  gutxitan  esateko,  ahal  izatea  

ez  da  nahikoa;  nahi  izatea  ere  beharrezkoa  da.  [Gauza  jakina  da  ikertzaileek  bi  motibazio-­‐‑mota  

bereizten  dituztela:  kanpoko  motibazioa  (ikasteko  bultzagarri  eta  akuilu  gisa  sariak  eta  notak  

erabiltzen  dira)  eta  barneko  motibazioa  (ikasi  behar  dena  bera  erakargarria  eta  interesgarria  

da   ikaslearentzat).   Irakasleen   egitekoa   da   barneko   motibazioa   ernarazten   ahalegintzea;  

kanpoko   motibazioa   erabat   baztertu   gabe,   noski,   zeren   askotan   barnekoa   pizteko   eta  

iratzartzeko  indarra  baitu.]    

Merezi   du,   hortaz,   aintzat   hartzea   motibatzeko   prozesuan   parte   hartzen   duten   aldagaiak.  

Zenbait   autoren   arabera,   norbera   gidari   den   ikaskuntzaren   motibaziozko   osagaiak   honako  

hauek   dira:   itxaropena,   egitekoari   ikasleak   ematen   dion   balioa   eta   egitekoak   ikaslearengan  

sortzen  dituen  emoziozko  erreakzioak.  Goleman-­‐‑ek,  Emotional  Intelligence  izeneko  liburuan,  

aldagaiak   honako   bi   hauetara   biltzen   ditu:   itxaropena   eta   baikortasuna   edo   optimismoa.   Bi  

hauez   ariko   gara   ondoko   lerroetan.   Baina   aurrera   egin   baino   lehen,   ikasleak   eginkizunari  

ematen  dion  balioa  ere  aipatu  dugunez,   ez  da  gaizki   etorriko  gogoratzea   joan  den  mendean  

Agustin  Iturriagak  horretaz  idatzi  zuena:  "Gauzak  balio  du  ematen  zaion  arreta  bera".    

Itxaropena  "zure  helburuak  lortu  nahi  dituzula  eta  lortu  ahal  dituzula  sinestea"  da,  Goleman-­‐‑ek  

aipatzen  duen  Snyder  psikologoaren  arabera.   Snyder-­‐‑ek  dionez,   adimen-­‐‑gaitasun  baliokidea  

duten   ikasleak   beren   akademi   lorpenetan   konparatzen   direnean,   esperantza   da   batzuk  

besteengandik   desberdintzen   dituena.   Eskolan   arrakasta   izateko   ez   ezik,   zeregin   astun   eta  

gogaikarrietan   iraupena   izateko   ere   mesedegarria   da   itxaropena.   Hona   hemen   itxaropen  

handiko   jendeen   ezaugarri   batzuk:   beren   buruak  motibatzeko   gauza   dira,   beren   helburuak  

lortzen   asmatuko   dutela   espero   dute,   estualdietan   badakite   barrena   lasaitzen   esanez   beren  

artean   gauzak   hobetuko   direla   eta   egiteko   zail   eta   beldurgarriak   zati   txikiago   eta   erabilt-­‐‑

errazagoetan  banatzeko  gaitasun  handia  dute.    

Page 3: Ikastea ez da hartzea

Baikortasunak  zerikusi  handia  du  itxaropenarekin.  Honek  bezala,  hark  ere  ideia  hau  adierazten  

du:   uste   izatea,   uste   sendoz,   norberaren  bizitzan   gauzak   erabat   hartuta   ongi   aterako  direla.  

Baikortasunak,  hala  ere,  itxaropen  kontzeptuan  ageri  ez  den  alderdi  hau  ere  adierazten  du:  ea  

bakoitzak   nola   esaten   eta   azaltzen   dizkion   bere   buruari   bere   arrakastak   eta   bere   porrotak.  

Zentzu  honetan  hartzen  dute  psikologoek  optimismo  hitza.  Baikorra  denak  porrotaren  aurrean  

jarrera  hau  hartzen  du:  porrota  alda  daitekeen  zerbaitek  ekarri  du,  beraz  hurrengoan  arrakasta  

izan  dezaket.  Ezkorrak,  aldiz,  porrotaren  errua  bere  gain  hartzen  du  eta  bere  ustez  aldaezina  

den  ezaugarri   iraunkorren  bati   egozten  dio.  Esan  gabe  doa  azalpen  ezberdin  hauek  zerikusi  

handia   dutela   pertsona   bakoitzak   bizitzari   erantzuten   dion   moduan.   Eta   gure   gaiari   lotuz,  

optimismoak   ere,   itxaropenak   bezala,   akademi   arrakasta   aurrez   esateko   balio   du.   Adimen-­‐‑

testek  gaitasuna  neurtzen  dute;  ondorio  onak  eta  txarrak  interpretatu  eta  nork  bere  buruari  

azaltzeko  moduak  nork  etsiko  duen  iragartzenedu.    

Optimismoa   eta   itxaropena   psikologoek   nork   bere   eraginkortasuna   ("self-­‐‑   efficacy")   esaten  

dioten  jarreran  oinarritzen  dira.  Bere  burua  eraginkortzat  daukanaren  ustea  da  bere  bizitzako  

gertaerak  mendean   dauzkala   eta   letozkeen   eragozpen   eta   zailtasunak   gainditzeko   gai   dela.  

Edozein   gaitasun   hedatu   eta   garatzeak   nork   bera   eraginkorra   denaren   sentimena   indartzea  

dakar.  Sentimen  honen  eraginez,  pertsonak  beldurra  galtzen  dio  arriskuari  eta  erronka  gero  eta  

gogorragoak   bilatzen   ditu.   Eta   erronka   horiek   garaitzeak,   bere   aldetik,   norbere  

eraginkortasunaren   sentimena   gehitzea   du   ondorio.   Jarrera   honi   esker,   jendeak   modurik  

hoberenean  erabil  ditzake  bere  trebetasunak.    

Hauek   dira   ikasleak   bere   lanera   eraman   behar   dituen   eta   lan   horretan   jarri   behar   dituen  

gauzetako   batzuk.   Irakasleek   -­‐‑irakasleok-­‐‑   badugu   hor   zertan   saia.   Izan   ere,   Goleman-­‐‑ek  

psikologoen   ikerketetan   oinarrituz   dionez,   optimismoa   eta   itxaropena   ikas   liteke   .   Eta  

irakasterik  ere  bai,  noski.    

         Huizi,  P.  (1996).  Ikastea  ez  da  hartzea.  Hik  hasi,  8,  33-­‐‑34.