idazlan ereduak luzea 1: gazteak atzerrira - euskadi.eus filehorrek, espainiako langabezia neurri...

8
Proba idatzia Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira Gazteak atzerrira 1 Gaur egun gero eta euskal gazte gehiago dira ikasketak amaitu ondoren atzerrira joatea pentsatzen dutenak lana bilatzeko itxaropenarekin, hala nola, Finlandian, Alemanian edo Frantzian. Irteeraren arrazoi nagusia azken urte hauetako EAEko langabeziaren igoera latza da, jakina. Hasteko, atzerrira joateak ate asko zabaltzen dizkigula esan behar da, eta, etorkizunari begira, atzerrian lan aukera, oro har, bertokoa baino ugariagoa eta ziurragoa dela. Ez ahaztu, gainera, Europako soldatak gureak baino altuagoak izaten direla. Beste aldetik, lana eta soldata garrantzitsuak dira, baina hori ez da guztia. Euskal Herritik ateratzeak esperientzia aberasgarri bat bizitzeko aukera eman diezaioke ikasle gazteari. Gurea ez bezalako herrialde bateko bizimodua, ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera, betikotasunetik urrunduta. Honez gain, mugak zeharkatu beharra dago ezinbestean beste hizkuntza berri batzuk benetan ikasi edo sakondu ahal izateko. Hori gutxi balitz, prestakuntza sendoagoa eta gaitasun handiagoa izango genuke Euskal Herrira itzulitakoan; ideia erakargarriak eta berritzaileak ere bai. Eta hemen, zer esanik ez, laneko ateak errazago irekiko litzaizkiguke kanpoko egonaldiaren ondoren, atzerriko curriculum-a lagun. Hala ere, atzerrira joateak ba omen ditu alde ilunak. Joan direnek diotenez, sorterritik urrun, bakardadea tortura zitala izaten da sarritan; une latzetan, ez dugu lagun-minen edo senideen bultzadarik izango. Babesik eta ziurtasunik eza, kezka eta zalantza etengabeak … horiek dira atzerrian izan direnek aipatzen dizkiguten mamuak. Komeni da diruaz garbi hitz egitea: egia da atzerrian soldatak hemen baino altuagoak direla, baina hango bizimodua askoz garestiagoa izaten da ia beti. Zenbat eta iparralderago, orduan eta garestiagoa. Beraz, hemen hainbatek besterik uste duten arren, atzerria ez da aberatsen paradisua. Krisiaren ikuspegi zabalagoari begira, negargarria da hemengo profesional punta- puntakoen patua: EAEn hazi eta eta hezitako injeniari, matematikari, ikertzailee… asko atzerrian ari dira lanean, finlandiarren, alemanen, eta frantziarren mesederako. Izan ere, gure erakundeek eta arduradunek zuhurtziarik gabe jokatu dute langile trebeenekin, eta, larriagoa dena, ez dirudi horiek egunen batean berreskuratzeko ahalegin berezirik egiten ari direnik. Gauzak horrela, erabaki larria da. Etorkizuna kolokan dago, eta ezin dugu erabat aurreikusi; atzerriko abenturara abiatzea nahiz berton zain geratzea, biak dira apostu arriskutsuak. Ikasketak bukatutakoan, gutako bakoitzari dagokio geure indarrak neurtu eta zirt edo zart egitea. V Khs-Khr.: zerrenda- tzearen eratze esaldirik ez. Lot. Lot. Erdar. Lex. Erdar. Lex. V Khs.: loturarik? Khr.: pasarteak gaiaren progresioa hautsi. V Khs.: zer erabaki? P Proba idatzia Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira Gazteak atzerrira Idazlan luzea 1 Kalifikazioa: 7 Aztertzaileen zehaztasunak: + 1, 2, 3, 6, 8, 15 EGOKITASUNA/ EDUKIA: ______2______ Idazlan egokia da. Atazak eskaini dizkion puntuak egoki garatu ditu. Nahikoa informazio eman du, nahiz eta noizbait informazio hutsuneren bat izan. Informazio ugaria eta egokia eman du, eta argudio-testuaren egitura egoki gorde du. Bere ideiak egoki arrazoitu ditu, nahiz eta arrazoibideak beti bete-beteak ez izan. Erregistro egokia eta formala erabili du, horrelakoetan erabili beharrekoa. Testua erraz irakurtzen da. MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA: ______2______ Testu aberatsa da. Nahiz eta lexiko egokia eta aberatsa den, baditu hutsuneren batzuk: bilatzeko, hizkuntza berria. Egitura mailan ere egokia da, eta era askotako egiturak erabili ditu Sarrera, garapena eta amaiera egokiak ditu, nahiz eta testu biribila ez izan. Gai da ideia nagusiak eta bigarren mailakoak egoki lotzeko eta ondorioak ateratzeko. Ondo garatu ditu atzerrira joateak dituen abantaila eta eragozpenak, baina azken bigarren paragrafoan azaldu dituen ideiek, gaiarekin harremana duten arren, ez dute lotura zuzenik aurretik adierazitakoarekin. Ideien arteko loturak egokiak dira, baina ideien progresioan hutsuneren batzuk baditu. Esate baterako, lehenengo eta bigarren lerrokaden artean, hurrengo lerrokaden eratzaile izango den esaldiren bat falta du, eta hirugarren lerrokadako “ beste aldetik” eta bosgarrenaren hasiera ez dira oso egokiak. Ideiak lerrokadetan egoki banatuta daude. Puntuazio egokia du eta erraz irakurtzen da. ZUZENTASUNA: _____3______ Gramatikaren arau nagusiak ongi menderatzen ditu. Esaldien egitura zuzena da eta hitzen ordena naturala eta egokia. Ortografia ere oso egokia da.

Upload: others

Post on 12-Sep-2019

39 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

Proba idatzia Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira

Gazteak atzerrira 1

Gaur egun gero eta euskal gazte gehiago dira ikasketak amaitu ondoren atzerrira joatea pentsatzen dutenak lana bilatzeko itxaropenarekin, hala nola, Finlandian, Alemanian edo Frantzian. Irteeraren arrazoi nagusia azken urte hauetako EAEko langabeziaren igoera latza da, jakina.

Hasteko, atzerrira joateak ate asko zabaltzen dizkigula esan behar da, eta, etorkizunari begira, atzerrian lan aukera, oro har, bertokoa baino ugariagoa eta ziurragoa dela. Ez ahaztu, gainera, Europako soldatak gureak baino altuagoak izaten direla.

Beste aldetik, lana eta soldata garrantzitsuak dira, baina hori ez da guztia. Euskal Herritik ateratzeak esperientzia aberasgarri bat bizitzeko aukera eman diezaioke ikasle gazteari. Gurea ez bezalako herrialde bateko bizimodua, ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera, betikotasunetik urrunduta. Honez gain, mugak zeharkatu beharra dago ezinbestean beste hizkuntza berri batzuk benetan ikasi edo sakondu ahal izateko.

Hori gutxi balitz, prestakuntza sendoagoa eta gaitasun handiagoa izango genuke Euskal Herrira itzulitakoan; ideia erakargarriak eta berritzaileak ere bai. Eta hemen, zer esanik ez, laneko ateak errazago irekiko litzaizkiguke kanpoko egonaldiaren ondoren, atzerriko curriculum-a lagun.

Hala ere, atzerrira joateak ba omen ditu alde ilunak. Joan direnek diotenez, sorterritik urrun, bakardadea tortura zitala izaten da sarritan; une latzetan, ez dugu lagun-minen edo senideen bultzadarik izango. Babesik eta ziurtasunik eza, kezka eta zalantza etengabeak … horiek dira atzerrian izan direnek aipatzen dizkiguten mamuak.

Komeni da diruaz garbi hitz egitea: egia da atzerrian soldatak hemen baino altuagoak direla, baina hango bizimodua askoz garestiagoa izaten da ia beti. Zenbat eta iparralderago, orduan eta garestiagoa. Beraz, hemen hainbatek besterik uste duten arren, atzerria ez da aberatsen paradisua.

Krisiaren ikuspegi zabalagoari begira, negargarria da hemengo profesional punta-puntakoen patua: EAEn hazi eta eta hezitako injeniari, matematikari, ikertzailee… asko atzerrian ari dira lanean, finlandiarren, alemanen, eta frantziarren mesederako. Izan ere, gure erakundeek eta arduradunek zuhurtziarik gabe jokatu dute langile trebeenekin, eta, larriagoa dena, ez dirudi horiek egunen batean berreskuratzeko ahalegin berezirik egiten ari direnik.

Gauzak horrela, erabaki larria da. Etorkizuna kolokan dago, eta ezin dugu erabat aurreikusi; atzerriko abenturara abiatzea nahiz berton zain geratzea, biak dira apostu arriskutsuak. Ikasketak bukatutakoan, gutako bakoitzari dagokio geure indarrak neurtu eta zirt edo zart egitea.

V Khs-Khr.: zerrenda-tzearen eratze esaldirik ez.

Lot.

Lot. Erdar. Lex.

Erdar. Lex.

V Khs.: loturarik?

Khr.: pasarteak gaiaren progresioa hautsi.

V Khs.: zer erabaki?

P

Proba idatzia Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira

Gazteak atzerrira

Idazlan luzea 1

Kalifikazioa: 7 Aztertzaileen zehaztasunak: + 1, 2, 3, 6, 8, 15

EGOKITASUNA/ EDUKIA: ______2______

Idazlan egokia da. Atazak eskaini dizkion puntuak egoki garatu ditu. Nahikoa informazio eman du, nahiz eta noizbait informazio hutsuneren bat izan. Informazio ugaria eta egokia eman du, eta argudio-testuaren egitura egoki gorde du. Bere ideiak egoki arrazoitu ditu, nahiz eta arrazoibideak beti bete-beteak ez izan. Erregistro egokia eta formala erabili du, horrelakoetan erabili beharrekoa. Testua erraz irakurtzen da.

MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______2______

Testu aberatsa da. Nahiz eta lexiko egokia eta aberatsa den, baditu hutsuneren batzuk: bilatzeko, hizkuntza berria. Egitura mailan ere egokia da, eta era askotako egiturak erabili ditu Sarrera, garapena eta amaiera egokiak ditu, nahiz eta testu biribila ez izan. Gai da ideia nagusiak eta bigarren mailakoak egoki lotzeko eta ondorioak ateratzeko. Ondo garatu ditu atzerrira joateak dituen abantaila eta eragozpenak, baina azken bigarren paragrafoan azaldu dituen ideiek, gaiarekin harremana duten arren, ez dute lotura zuzenik aurretik adierazitakoarekin.

Ideien arteko loturak egokiak dira, baina ideien progresioan hutsuneren batzuk baditu. Esate baterako, lehenengo eta bigarren lerrokaden artean, hurrengo lerrokaden eratzaile izango den esaldiren bat falta du, eta hirugarren lerrokadako “ beste aldetik” eta bosgarrenaren hasiera ez dira oso egokiak.

Ideiak lerrokadetan egoki banatuta daude. Puntuazio egokia du eta erraz irakurtzen da.

ZUZENTASUNA:

_____3______

Gramatikaren arau nagusiak ongi menderatzen ditu. Esaldien egitura zuzena da eta hitzen ordena naturala eta egokia. Ortografia ere oso egokia da.

Page 2: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

EGA.ID Idazlan ereduak Luzea 2: Gazteak atzerrira

Gazteak atzerrira 2

Azken urteotan, mundu osoa astindu duen krisi ekonomiko ikaragarri bat izan da eta Espainian ez da gutxiagorik gertatu. Zailtasun hauek direla medio enpresa espainiar askok eta askok itxi behar izan dute, irabazien faltagatik edo beren lantegiak atzerriko (Txina, Korea, Brasil…) zenbait herrialdetara eraman izanagatik. Horrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian, Frantzian edota Herbehereetan, langabezi-tasa askoz murriztuagoa da, hortaz, gazte asko atzerrira lan bila joatea planteatzen hasiak dira. Baina ba al da hori jendeak pentsatzen duen bezain ona eta erraza?

Alde batetik, egia da atzerrian lan egiteko aukera Espainiakoa baino askoz handiagoa dela. Europako herrialde gehienetan jada krisiaren eraginetik suspertzen hasiak dira, ez ordea Espainian, hemen, oraindik, atzerakuntza ekonomikoaren hatzaparretan bete-betean sartuta gaude eta egoeraren larritasuna konpontzeko unea ez dugu oso hurbil ikusten. Izan ere, “Eurostat”-ek esaten duen moduan, 2010. urtean, Alemaniak eta Frantziak %6,7 eta %9,8-ko langabezia zuten hurrenez hurren, Espainiak, ordea, zenbaki hori era ikaragarrian gainditzen zuen %20,6-ko langabeziarekin. Gainera, zifra hori, gaur egun %25-ekoa da, sei milioi langabeekin.

Bestetik, jende guztia ez dago prest bere herrialdea uzteko lan bat aurkitu nahian. Atzerrira bizitzera joan behar izanez gero, edonork bere senide eta lagunei agur esan behar die denboraldi luze baterako. Hori, edozein pertsonarentzat oso gogorra izan daiteke. Gainera, atzerrian egondako lehen egunak zailtasunez beteak egongo dira, bakardade sentimendua piztuko da eta kezkak areagotuko dira.

Ostera, atzerrian, Alemanian batez ere, injeniariak eta zientzialariak erakartzeko deialdia egin da hango enpresa berriek langile prestuak behar baitituzte. Horrek esperantza sor lezake hara joandako gazte askorentzat, arrakasta lortzeko aukerak askoz handiagoak baitira.

Baina arazo handi bat dago, atzerrira joandako pertsonek lekuko hizkuntza menperatzen ez badute, izugarrizko zailtasun handiak izango dituzte lana aurkitzeko. “Salvados” programan agertu zen moduan, Alemanian gazte espainiar mordoa zegoen lana aurkitu ezinik tokiko hizkuntza ez zekitelako.

Nire ustez eta amaitzeko, atzerrian lan egiteko aukera askoz gehiago daude hemen baino, baina atzerrian arrakasta lortzea ez da lan erraza. Pertsona guztiek, emigratu baino lehen, pentsatu beharko lukete ea zenbat aukera dituzten atzerrian lanpostu bat lortzeko, bestela, ezusteko asko eraman ahal dituzte.

Khr.: traketsa. Hurrena datorrena-rentzat balio ez.

V

V

Lot.: desegokia. Aurreko lerrokadare- kiko kontrastea adierazteko balio ez.

Lot.: desegokia. Tokiz kanpo.

Erd. P / P S galg. Sgalg. lex.

H ord.

P / P

P Erd. Erd. Lex. P

P Deseg.

lex. lex. P

Erd. Erd.

EGA.ID Idazlan ereduak Luzea 2: Gazteak atzerrira

Gazteak atzerrira

Idazlan luzea 2

Kalifikazioa: 5 Aztertzaileen zehaztasunak: + 1,2,5,15

- 4, 7, 12

EGOKITASUNA/ EDUKIA: ______1,5______

Atazak eskatzen dion hitz kopurua bete du eta testu-genero egokia aukeratu du atazak eskatutakoa betetzeko. Egoera batzuk deskribatu ditu. Iritziak ere eman ditu, nahiz eta tarteka informazio, lexiko eta antolamendu mailako hutsuneak izan. Datuak eman ditu, baina ez dira beti egokiak testuak duen helburu komunikatiborako. Gidoian eman zaizkion puntuak garatu ditu. MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______1,5______

Lexikoa egoki erabili du. Oinarrizko egitura morfosintaktikoen jabe bada, eta egoki erabili ditu, nahiz eta noiz edo noiz lehen-hizkuntzaren eragina duen. Esate baterako, “bat” erabili du behar ez zuenean.

Ideiak ondo banatu ditu lerrokadetan, baina tarteka badira ideien arteko jauziren batzuk. Esate baterako, sarrera eta idazlan osoaren arteko lotura ez da egokia: “ baina ba al da hori jendeak pentsatzen duen bezain ona edo erraza” esaten du, eta gero ez du bide hori hartzen. Ideiak, oro har, egoki lotu ditu, nahiz eta zenbaitetan lokailuak ez dituen egoki erabili, lerrokada hasieretan batez ere. Esate baterako, lerrokada bakoitzean ideia bat garatu du, baina lerrokaden arteko loturak, lokailuak, ez dira egokiak beti.

Puntuazio arloan baditu hutsuneak, baina ez dute testua irakurtzeko eta ulertzeko eragozpenik sortzen. ZUZENTASUNA:

_____2______

Oro har, gramatikaren arauak zuzen erabili ditu. Akats larriren bat edo beste badu, eta egitura desegokiren bat edo beste ere erabili du (galdegaia, bat-en erabilera …), baina oso gutxi dira. Esaldien egitura eta hitz ordena egokiak dira, baina badu horretan ere bere lehen-hizkuntzaren eraginik. Ortografia egoki erabili du, eta egin dituen akatsak arinak dira.

Page 3: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

EGA.ID Idazlan ereduak Luzea 3: Gazteak atzerrira

Gazteak atzerrira 3

Gazteak atzerrira joatearen gaia pil-pilean dago gaur egungo gizartean.Denok

ezagutzen dugu lagunen bat atzerrira joan dena: udan ingelesa ikastera Irlandara joan zen hura, Alemanian lana aurkitu eta betirako joan zen bestea… Bigarren hauek dira eztabaida gehien sortzen dutenak, askoren ustez, Euskadiko emigrazioa ez litzatekelako izan behar den bezain handia.

1929ko mundu krisiak demostratu zuen langabezia behar bezalakoa ez denean jendeak irtenbide erradikalak bilatzen dituela. Hori da orain gertatzen ari dena. 2007ko krisiak eztanda egin zuenetik Euskal Herriko gazte langabeen portzentaia %18 igo da, %25era iritsiz. Honelako bilakaera azken batean normala da, hemen lanik ezin aurkitzean beste herrialde batera emigratzea delako lehen ideia. Beste nonbaiten lana era errazago batean aurki ahal badezakezu , zergatik geratu hemen?

Lanaz gain, hizkuntza da emigratzera bultzatzen gaituen beste faktore bat.

Orain dela asko sartu zenez ingelesa gazteen ikasgaien hartean, ia egungo gazte guztiek dakite ingeleraz hitz egiten. Herrialde baten hizkuntza jakitea hara joateko giltza edukitzea baino askoz harago doa.Giltza honekin atzerrira erraztasunez joan zaitezke eta beste giltza asko lortu. Gainera, beste herrialde batean hizkuntza berriak ikasiz zure curriculuma sendotu ahal zenezake, prestakuntza hobea lortuz eta zure jaioterrian lana lortzeko aukerak handituz. Honen guztiaren gain, atzerrian soldata handiagoa edota lan baldintza erakargarriagoak aurki daitezke eta, horrela ez dirudien arren, abantailak ez dira zure “maila ekonomiko”ra mugatzen, alderdi kulturalean ere nahiko nabarmenak baitira.

Hor dugu askorentzat arazo nagusia: beste ohitura batzuei moldatu behar izatea,

herrialde berri batean bakarrik egotea… Gakoa desabantaila hauek abantaila bihurtzean dago. Beste ohitura bati moldatzea ez da batere txarra zuk kultura hori gogoko duzunean eta, leku berri batean bakarrik egotea bizitza berri baten sinonimo izan daiteke, lehen zenuena atzean mantenduz. Bizi berria ez bazenu gogoko, jaioterrira itzuli eta kitto!

Bila ezazu interneten Alemanian lana aurkitu eta betirako joan zen lagun hura,

eta galdeiozu ea nolakoa izan den bere esperientzia. Kontuan izan ezazu berak esandakoa baina, gogoratu, erabakia zeuk hartu behar duzu eta ez zenioke egin behar gehiegizko kasurik. Zure “konfort gainetik” ateratzeko kementsu adina bazara, atzerrira joatea guztiz gomendatzen dizut hegaldiaren prezioa gal dezakezulako bakarrik eta lanarena nahiz kultura berri batena irabazi.

V Khs.: Bi lerrokaden arteko loturarik.

Khr.: Lerrokada osoan.

Moldea. Bigarren pertsona?

Khr.: Zehatz garatu gabeko ideia.

Moldea. Bigarren pertsona?

V

Moldea. Desegokia.

Sdes. P lex. Segit. Segit. Erd./ad.

hord. Sgalg. lex./ad. Segit. Segit.

Erd./dek. lex. Erd./dek. P Segit./lex. a hipot.

P /a hipot. S konp. Segit./lex.

EGA.ID Idazlan ereduak Luzea 3: Gazteak atzerrira

Gazteak atzerrira

Idazlan luzea 3

Kalifikazioa: 3,5 Aztertzaileen zehaztasunak: + 2

- 1, 4, 6, 10, 15

EGOKITASUNA/ EDUKIA: ______1______

Testu xumea. Eskatu zaion hitz kopurua bete du, baina eman duen informazioa ez da egokia. Testua iluna da. Zehaztasun falta du ideietan, eta zenbait pasarte bi aldiz irakurri behar dira azaldu nahi dituen ideiez jabetzeko. Ez dago garbi zein den testuaren helburu komunikatiboa. Erregistroan ere gorabeherak ditu; izan ere, gehienetan irakurleari zuzentzen zaio zuzen-zuzen, baina ez beti. MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______1______

Oinarrizko lexikoaren jabe bada, baina zerbait zehaztasunez adierazi behar izan duenean huts egin du. Badu sarrera, eta egokia gainera, baina sarreraren eta gorputzaren arteko lotura falta du. Ez du ondorio garbirik atera. Badirudi atzerrira joatearen aldekoa dela, baina ez da garbia.

Ideia ilun ugari ditu eta behin edo behin ideien arteko lotura desegokia da. Esate baterako, bigarren lerrokadan dagoen kausa eta ondorioaren sekuentzia iluna eta desegokia da: Ondorioa langabeziak gora egitea da eta horren kausa gazteak atzerrira joatea? Hariari segitzea kosta egiten da askotan.

Lotura desegokiak erabili ditu tarteka, eta puntuazioan ere gorabeherak izan ditu. Kosta egiten da irakurtzea. ZUZENTASUNA:

_____1,5______

Akatsak ugariak dira. Gorabeherak izan ditu moduzko esaldietan, sintaxian, zenbait aditzen erregimenean eta aditzaren kohesioan. Erdal kalko ugari erabili du. Hitz ordenan lehen-hizkuntzaren eragina du. Gainerakoan, erabili dituen egiturak eta lexikoa ez dira aberatsak, baina bai egokiak.

Ortografian, egoki. Akats larri bat badu, (hartean), baina ez da aintzat hartzekoa.

Page 4: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 1: Irla batean

Irla batean 1

Irla batean neu bakarrik suertatuko banintz, ________ ___________ orduan bai pagotxa! Orduan bai, akabo leku

guztietara berandu iritsi beharra, gurasoek diotena ez egitearren etengabeko eztabaida, azterketen aurreko estresa, osteko penak…

Irla batean bakarrik suertatuko banintz, biluzik jarriko

nintzateke hondartza bazterrean, itsasoari so, olatuen joan-etorriak markatu denboran, lasai, eguzkia noiz joango zain. Ilundu ahala, aurrez prestaturiko sutan egingo nuke neronek arrantzaturiko arrain goxoa. Edo ez, txangurroa jango nuke, irla horretan ziur badirela txangurroak, baita karramarro eta txirla goxoak ere.

Bapo afaldu ostean, bertan etzan eta, gauaren mantu beltza lagun, harrapatuko ninduke loak, mantso eta goxo. Hurrengo goizean, iratzargailurik gabe, aitaren garrasiak gabe (horiek bai garrasiak!) esnatuko nintzateke. Eta gero… Eta gero, zer egingo nuke, ba, gero? Bada, baliteke nire lagunek eskolan egiten arituko liratekeen ariketa horretan edukitzea gogoa.

Akaso, amak mimo handiz gosaltzeko prestatzen didan

txokolatea faltan botako nuke. Baita ama ere, jakina. Beharbada txolindurik naukan neskatxa horrek ere aztoraturik izango ninduke goizeko lehen orduetan. Bera ikusteko beharraz, igeri egiteari ekingo nioke, ziur…

Irla batean bakarrik suertatuko banintz…, berandu baino lehen etxera itzultzeko gogo bizia izango nukeela uste dut; izan ere, primeran bizi bainaiz hemen!

dekl d erg

P

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 1: Irla batean

Irla batean

Idazlan laburra 1

Kalifikazioa: 9 Aztertzaileen zehaztasunak: +1, 2,6,7,9,11,12,13,15

EGOKITASUNA/ EDUKIA: _____3______

Atazak eskatu diona oso ondo bete du: hitz kopurua bete du eta informazio ugari eta oso aberatsa eman du bere gogoeta egiteko. Testu-generoari dagokionez, egoki aukeratu du generoa. Oso erraz eta atseginez irakurtzen da.

MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______3______

Lexiko oso aberatsa eta egokia erabili du. Esapideak eta ñabardura ugari erabili ditu testuan zehar. Hizkuntzarekin jolas egin du. Egitura oso aberatsak erabili ditu une oro, eta adierazi nahi duena zehaztasunez eta ñabarduraz adierazi du. Ideien hurrenkera oso egokia da. Ideien arteko lotura oso egokia da eta aditz kohesioa, denbora, aspektua eta modua oso egoki erabili ditu. Puntuazioa oso egokia da, ideiak lerrokadetan ondo bildu ditu, eta irakurtzea oso erraza gertatzen da.

ZUZENTASUNA:

_____3______

Testu oso zuzena eta aberatsa da. Akats oso gutxi eta oso txikiak ditu. Ortografian ere bikaina da.

Page 5: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 2: Irla batean

Irla batean 2.1

Irla batean neu bakarrik suertatuko banintz, ________

___________ hasiera batean bildurrez airean egongo nintzateke. Une larrienak pasata, denbora bat emango nioke nire buruari hurrengo urratsak pentsatzeko. Lehentasunak sailkatuko nituzke: janaria, aterpea eta sua nola lortu adibidez. Irla exploratu beharko nuke bere kokapena ezagutzeko baina baita eskeintzen dizkidan errekurtsoak ezagutzeko ere.

Bizirauteko oinarrizkoak asetu ondoren, beldurra agertuko

litzateke nire buruan berriro ere, bakardadeari beldurra, hain zuzen ere. “Zerbait gertatu ezkero nora joko dut laguntza eske? Zereginak bukatzen zaizkidanean, zertan emango dut denbora? Nori azalduko dizkiot nire burutazioak?” Normala iruditzen zait Robinson Krusoek koko bat hartu izana lagun modura. Pentsamendu hauetatik abiatuta, aurreko bizitzaren gogoeta egiten hasiko nintzateke. Bizi ohiturei buruz pentsatuko nuke. Kontzientzia hartuko nuke gure gizartean inposatuta dagoen sistemaz, sistema kapitalistaz eta patriarkalaz hain zuzen ere: Behar ez ditugun zenbat gauza erosten ditugun, alfer-alferrik, gizarteak behartuta; diruak daukan garrantzia; harreman eredu espezifiko batek eta laneko lehiakortasunak jendeari egiten dizkion kalte izugarriak …

“Eta ni hemen, irla baztertu batean diru gabe bizirauteko

errekurtso nahikorekin nire buruari bueltak ematen”.

Khr.: Nahasia. Zerrendatze desorekatua.

lex. P dek. P

S egit.

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 2: Irla batean

Irla batean

Idazlan laburra 2

Kalifikazioa: 5 Aztertzaileen zehaztasunak: + 2,4,8,10,15

-5,12

EGOKITASUNA/ EDUKIA: _____1,5______

Eskatu zaion hitz kopurura bete du. Atazak eskatu diona ondo bete du. Testu genero egokia erabili du. Nahikoa informazio eman du bere gogoeta egiteko, nahiz eta noizbait informazio hutsuneren bat izan. Testua lehenengo irakurraldian ulertzen da.

MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______1,5______

Lexikoa egokia da, erabat zehatza edo goi mailakoa ez bada ere. Oinarrizko egiturak egoki erabili ditu, nahiz eta egituretan aberatsa ez izan. Bere lehen-hizkuntzaren eragina ezagun du erabili dituen zenbait egituratan: … nire buruari bueltak ematen… Aditza (aspektua, denbora eta modua) egoki erabili du eta ideiek badute hari logikoa, bigarren paragrafoaren azkeneko zerrendatzean izan ezik.

ZUZENTASUNA:

_____2______

Oro har, gramatikaren oinarrizko arauak egoki bete ditu. Akatsak baditu, gehienetan bere lehen-hizkuntzaren ondorio direnak, kalkoak, baina gutxi dira eta ez dira sistematikoak. Esaldien egitura zuzena da eta hitzen ordena egokia. Ortografia akatsen batzuk baditu, baina ez dira larriak.

Page 6: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 3: Irla batean

Irla batean 3

Irla batean neu bakarrik suertatuko banintz, ________ ___________ zer egingo nuke? Irla galdu batean neu bakarrik egongo banintz, lehenengo egunak negarrez pasatuko nituzke. Negarrez utzi ezinik eta kaka praketan irlaren barruan sartuko nintzateke jakiak bilatzeko. Jakiak bilatuta eta irla ezagututa begien malkoak bukatuko lirateke. Ondoren, hasiko nintzateke bizitzeko etxetxo bat eraikitzen. Bestalde, kokotaraino nengoke eltxoak eta hango ezpezie bereziak uxatzeaz. Filma batean ikusiko nuen bezala, laguntza hitza lurrean jarriko nuke, edonor hegazkin batean pasatuz gero, ni ikusteko. Beste gauza garrantzitsu bat sua sortzea da. Jakingo nuke, sua egitea ez litzateke batere erraza izango. Baina txikitan eskaut taldean ikasi nuen bezala, bi adar hartuko nituzke, eta orduak eta orduak emango nituzke sua piztu arte.___ Argi izango nuke, bizitza ez litzateke bukatuko, eta edozein mementoan, aurreko bizitzara bueltatu ahalko nintzateke. Gakoa legoke itxaropena ez galtzeaz eta maite nauen jendeaz egunero oroitzeaz. Ahalegin hori eginda, batek daki! , agian paraisuan egongo nintzateke, eta inoiz ez nuke neure aurreko bizitzara bueltatu nahi izango.A__ Argi________

dekl / P S egit./ P P/dekl

a denb S egit./ d erg a denb S egit.

d mgg./ lex. a denb. dekl. dekl.

Khr.: nahasia, kontraesana?

Moldea. Erregistroa.

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 3: Irla batean

Irla batean

Idazlan laburra 3

Kalifikazioa: 3,5 Aztertzaileen zehaztasunak: + ……………………..

-2,5,6,8, 11,15,16,17,18

EGOKITASUNA/ EDUKIA: ______1______

Eskatu zaion hitz kopurua bete du.Ez dio behar bezala erantzun atazari. Tarteka informazio hutsuneak ditu eta zenbait pasarte interpretatu egin behar dira. Puntuazio desegokiak zaildu egiten du ulermena. Esate baterako, “ Beste gauza garrantzitsu bat sua sortzea da. Jakingo nuke, sua egitea ez litzateke batere erraza izango” “ Argia izango nuke, bizitza ez litzateke bukatuko….

MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______1-

Lexikoa oinarrizkoa izanda ere, egokia da atazak eskatu diona betetzeko. Ideiek badute hari logikoa, baina puntuazio desegokiak eta pasarte ilunen batek eragotzi egiten diote ulermena irakurleari.

ZUZENTASUNA:

_____1,5______

Akats larriak ditu deklinabidean, aditz baten erregimenean, aditz kohesioan, aditz aspektuan … Egitura mailako akatsak ere baditu, eta akats horiek ilundu egiten dute testua: “ negarrez utzi ezinik…”; “ begien malkoak bukatuko lirateke” ; “kokoteraino negoke” “…edonor… ni ikusteko” ; “ gakoa legoke … ez galtzeaz” …

Page 7: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 4: Klase partikularrak

Klase partikularrak 1

Gasteizen, 2013ko uztailaren 2an Guraso horiek: Miren Biteri naiz, eta iragarkiari erantzuteko idazten dizuet, zuen seme/alabari ingeleseko eskolak emateko gai naizela ustea dut eta. Ingeles maila handia dut, bai idatzizkoan baita ahozkoan ere. First agiria lortu nuen iaz, eta Advanced prestatzen ari naiz aurten. Horrez gainera, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ere izan naiz sarritan, eta ingelesa naturaltasunez hitz egiteko gaitasuna eman didate egotaldi horiek. Ingeniaritzako azken maila ikasten hasiko naiz irailean, eta, aurreko urteetan bezala, serio jardungo dut nire ikasketetan. Hala ere, iragarkian diozue 11-12 urteko ikasle bati begira prestatu behar direla klase partikularrak, eta haren beharretara egokitzeko ahalegina egingo nuke; ahalik eta eskolarik atseginenak prestatzen saiatuko nintzateke beraz, aspertu ez dadin. Aurreko ikasturtean zehar ere adin horretako beste ume batzuk zaindu ditut, eta badakit zer nolakoak diren, eta zein diren euren zaletasunak. Ordutegia oso astuna izan ez dadin, asteko hiru eskola orduak ordu eta erdiko bi saiotan, edo ordubeteko hirutan banatzea proposatzen dizuet.Nire aldetik ez dago eragozpenik aukera bata edo bestea hartzeko.Gainera, behar izanez gero, zuen seme/alabaren azterketa garaian, larunbat goizetan beste saio bat gehitzeko ere prest egongo nintzateke .

Besterik gabe, nire eskaera kontutan hartuko duzuelakoan,

Miren Biteri

S egit.

lex.

a denb P lex.

Khr.: Hori hobeto aurreko lerrokadan

Khr.: Egokitasun gutxikoa.

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 4: Klase partikularrak

Klase partikularrak

Idazlan laburra 4

Kalifikazioa: 7 Aztertzaileen zehaztasunak: + 2,4,6,8,9,15

EGOKITASUNA/ EDUKIA: ______2,5______

Atazak eskatu diona ondo bete du; izan ere, eskatu zaizkion ia puntu guztiei heldu die. Informazioa egoki eta ugari eman du. Erabili duen erregistroa eta testu-egitura egokiak dira. MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______2______

Testu aberatsa da. Era askotako egiturak erabili ditu. Ideiek hari logikoa badute, nahiz eta informazio hutsuneren bat edo beste izan edo ideiaren bat lekuz kanpo izan edo oso egokia ez izan. Esate baterako, hirugarren lerrokadaren hasiera “Ingeniaritzaren azken maila ikasten hasiko naiz irailean …”. Ideiak lerrokadetan ondo bildu ditu. Testua erraz irakurtzen da. ZUZENTASUNA:

_____2,5______

Gramatikaren arau nagusiak ongi menderatzen ditu.Akatsen bat edo beste badu, baina gutxi dira: “ … emateko gai naizela ustea dut”;“ … ahalegina egingo nuke eta saiatuko nintzateke” egoera erreala denean.

Esaldien egitura egokia da eta hitzen ordena naturala.

Page 8: Idazlan ereduak Luzea 1: Gazteak atzerrira - euskadi.eus fileHorrek, Espainiako langabezia neurri handi batean areagotu du. Europako beste herrialde batzuetan, adibidez, Alemanian,

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 5: Klase partikularrak

Klase partikularrak 2

Iturrama kalea, 2, 3., ezk Iruñea (Nafarroa)

Gasteizen, 2013ko martxoaren 9an. Guraso maiteok: Nire izena Martin da, eta hogeita hamaika urte dituen gazte bat naiz. Herriko denda batean ikusi dut zuek jarritako iragarkia; 11-12 urteko ikasle batek ingelesa lantzeko eskolak behar dituela, alegia. Suposatzen dut adina horrekin LMH 6. Mailako ikaslea izango dela. Hori esaten dizuet hainbat urtez aritu naizelako maila horretan klaseak ematen. San Fermin ikastolan, hain zuzen ere. Nire ikasketei begira, magisteritza ikasketak burutu nituen hemen, Gasteizen. Bukatu nituenean atzerrira joan nintzen ingelesarekin jarraitzeko. Bi urtez egon nintzen Londresen. Ingeleseko goi mailako ikasketak amaitzean, han geratu nintzen beste bi urtez, klaseak ematen. Londresetik bueltan Iruñean aurkitu nuen lana eta hor aritu naiz azkenengo urteotan. Beraz, eskarmentua daukat klaseak ematen adin horietako ikasleei, atzerrikoei zein hemengoei. Zoritxarrez, nire ama larri dabil, gaitz bat jota, eta horregatik erabaki dut Gasteizera bueltatzea, denbora gehiago berarekin egotearren. Gustatuko litzaidake lan baldintzak zehaztea eta, dena ondo joatekotan, irailan ekitea klaseak emateari zurenean, modu dibertigarrian baina seriotasunez. Zuen erantzunaren zain gelditzen naiz. Adeitasunez,

Martin Hiribarren

Moldea. Erregistro desegokia.

Khr.: Desegokia.

dekl.

S egit. H ord P P V S gald

d erg.

S bald dekl/dekl

S erd

Moldea. Erregistroa.

Khr.: Desegokia.

Khr.: Garatu gabea.

EGA.ID Idazlan ereduak Laburra 5: Klase partikularrak

Klase partikularrak

Idazlan laburra 5

Kalifikazioa: 4 Aztertzaileen zehaztasunak: + 4

- 2,3,8,11,15

EGOKITASUNA/ EDUKIA: ______1______

Atazak eskatu diona bete du, baina ozta-ozta. Atazan eskaini zaizkion zenbait arrazoibide baztertu egin ditu: lan baldintzak, eskolak emateko modu entretenigarria … Eta horien ordez ataza betetzeko pertinenteak, egokiak, ez diren hainbat eduki sartu ditu, esate baterako, amaren gaixotasuna. Testu-genero egokia erabili du, baina erregistroari dagokionez, hutsuneak ditu: “ guraso maiteak” eta gutunean zehar hartzailearen pertsonak nahasian erabili ditu: orain zuek, orain zu …

MOLDEA. KOHESIOA ETA KOHERENTZIA:

______2______

Lexiko egokia eta oinarrizko egiturak erabili ditu, nahiz eta batzuetan hitzen batean edo bestean nahastu: magisteritza ikasketak. Gutunak badu hasierako agurra, edukia eta bukaerako agurra. Ideiek hari logikoa badute. Lokailuak edo antolatzaileak erabili ditu, nahiz eta batzuetan oso egoki ez erabili: “ Nire ikasketei begira, …”. Ideiak lerrokadatan egoki banatuta daude.

ZUZENTASUNA:

_____1______

Akats ugari egin ditu. Batzuk egitura mailakoak, eta beste batzuk morfosintaxi mailakoak: “Beraz eskarmentua daukat” ,“ gaitz bat jota”, “gustatuko litzaidake … zehaztea … joatekotan”, “irailan”, “ hogeita hamaika urte dituen gazte BAT naiz” … Bere lehen-hizkuntzaren eragina agerikoa da egituraren batean: “Zure erantzunaren zain geratzen naiz”.