ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

19
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 1.- NON GAUDE? 1.1 Ingurunearen azterketa Kanpezuko-Arabako Mendialdea Eskualdeak 485,3 azalera du eta 3I94 biztanle sei udalerrietan banatuta: 1. Arraia-Maeztu. http :// www . arraia - maeztu . org / 2. Bernedo. http :// www . bernedo . org / 3. Kanpezu. http :// www . campezo . org / 4. Harana. http :// www . valledearana . net / 5. Lagran. http :// lagran . org / 6. Urizaharra. http :// www . penacerrada - urizaharra . com / Aldi berean, Eskualdea eratzen duten sei udalerriak 47 herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak. Arraia-Maeztu eta Urizaharra herriek ezik, beste udalerriek DBH-ko, HH-ko eta LH-ko ikasleak Santi Kurutze Kanpezun dauden egoitzetara bidaltzen dituzte. Halaber, eskualdeko egoitza ere Kanpezun kokatua dago. Eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa laburbildu nahian, esan dezakeguna da 70. hamarkadaren 1

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 25-Jun-2015

236 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

1.- NON GAUDE? 1.1 Ingurunearen azterketa

Kanpezuko-Arabako Mendialdea Eskualdeak 485,3 azalera du eta 3I94 biztanle sei udalerrietan banatuta:

1. Arraia-Maeztu. http :// www . arraia - maeztu . org / 2. Bernedo. http :// www . bernedo . org / 3. Kanpezu. http :// www . campezo . org / 4. Harana. http :// www . valledearana . net / 5. Lagran. http :// lagran . org / 6. Urizaharra. http :// www . penacerrada - urizaharra . com /

Aldi berean, Eskualdea eratzen duten sei udalerriak 47 herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak.

Arraia-Maeztu eta Urizaharra herriek ezik, beste udalerriek DBH-ko, HH-ko eta LH-ko ikasleak Santi Kurutze Kanpezun dauden egoitzetara bidaltzen dituzte. Halaber, eskualdeko egoitza ere Kanpezun kokatua dago.

Eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa laburbildu nahian, esan dezakeguna da 70. hamarkadaren hasieran Kanpezu herrian zegoen “CP Campezo Yoar” eskola publikoak inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen Lehenengo Hezkuntzako eskola bilgunea bihurtuz, hamarkadaren erdialdean Harana araneko ikasleak ere hasi ziren etortzen eta hurbildu ziren azkenak, 90. hamarkadaren hasieran, Bernedo udalerriko ikasleak izan ziren.

1977.urtean Ibernalo Ikastola Kanpezun sortu zen mendialdeko biztanleak irakaskuntza euskeraz eta euskal kulturan hezituz.

2004. urtean Ibernalo ikastola eta “CP Campezo Yoar” batu egin ziren mendialdeko Haur eta Lehenengo Hezkuntzari erantzun publiko bateratua emanez. Harrezkerostik dago “CEP Nuestra señora de Ibernalo Ikastola HLHI”

1

Page 2: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Bigarren Hezkuntzari dagokionez 75/76. ikasturtean “CP Campezo Yoar” eskolaren egoitzan Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak, adar administratiboa, ezarri zen nahiz eta 77/78. ikasturtean ikasle falta zela eta itxi behar izan. Honen ondorioz, Bigarren Hezkuntzako ikasketak 87/88 ikasturte arte ez ziren berriro itzuli mendialdera. Arazo burokratikoak zirela medio ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako Heziketa (R.E.M.) Gasteizeko Mendizabala Institutuko ardurapean zegoen, erabili zuten egoitza “CP Campezo Yoar”-ena izan zen .

1995/96 ikasturtea gaur egungo IES Kanpezu DBH-ko egoitza estreinatu zen 5 irakaslerekin, R.E.M. 1. eta 2. mailetako kurtsoekin eta Lanbide Heziketako talde batekin.

1996/97 ikasturtean DBH-ko 1. eta 2. maila ezarri zen A-B-eta D ereduetan.

1.2 Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako zerbitzuak

Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaniz, Maeztu, Bernedo, Nabarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze Kanpezu, Urbisu, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Ullibarri Harana, Kontrasta eta Lagran-go herrietatik jasotzen dute. Hauez gain, nafarroako Zuñiga, Genevilla, Kabredo eta Marañon herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2012 ikasturte honetan, 202 ikasle datoz, HH eta LH-ra 147 eta DBH-ra 55, hain zuzen ere.

● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ezberdinak ditugu:

HERRIAK km

IRTEERA

KOPURUA

URTURI/NAVARRETE/BUJANDA 18 08:20 9

LAGRAN/VILLAFRIA/BERNEDO/MARAÑON/

KABREDO/ GENEVILLA

28 08:15 45

KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI/ OTEO/ ORBISO/ ZUÑIGA

29 08:15 29

APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA 15 08:25 11

Taulan ikusten denez guztira 94 ikaslek garraioa erabiltzen dute HH, LH eta DBH-ko ikaslegoaren % 47a.

2

Page 3: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

● Jantoki zerbitzua ere eskeintzen da, garraiatua den ikasleen beharrei erantzuteko. Jantokia HH eta Lh-ko egoitzan kokatua dago eta bi txanda eskeintzen dira, lehenengoa HH eta LH ikasleentzat eta, bigarrena DBHko ikasleentzat. Kanpezuko ikasleek, lekua badago, zerbitzua ere erabili dezakete. Bataz beste 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua, ikasleen % 67a. Sukaldaria dagoenez jana bertan prestatzen da, Magui enpresak lehengaiak hornitzen ditu. Zerbitzu honen bekadunen kopurua %88-koa da

● Zaintza gela zerbitzua udaletxeak eskeitzen du goizeko 07:00etatik Haur eta Lehenengo hezkuntzaren edifizioan, momentuz arratsaldean ez da zerbitzu hau ematen.

● Haurzaindegi zerbitzua, udaletxekoa da eta 0-2 urte bitarteko haurraz arduratzen da. Haur eta Lehenengo Hezkuntzaren egoitzan kokatua dago.

1.3 Kuadrillaren zerbitzuak

Kuadrilak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu eta horiei aipamena egitea ezinbestekoa da, gure ikastetxeengan harreman eta eragin zuzena baitute:

● Kultura eta Kirolak Zerbitzu honek ekintza askok antolatzen ditu HH eta LH hezkuntzetarako dirulaguntzak

lortuz. Kontutan izanda, euskararen erabilpena, ikasle gehienen kasuan, ikastetxeetan bakarrik izaten dela, eta ikasle askok beraien herrietan ez dutela aukerarik eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko hainbat dira antolatzen dituzten eskolaz kanpoko ekintzak: marrazketa ikastaroak, eskola kirola (igerileku nahiz patinatzea, etab.). Hau guztiaz gain, “Gu ere bertsolari” egitasmoa aurrera eramaten da, astean behin bertsolaria ikastetxeetara etortzen delarik, ikasleekin bertsolaritza lantzera. Eta besteak beste, gai ezberdinen inguruko lehiaketak ere antolatzen dituzte, adibidez; komiki lehiaketa, SMS lehiaketa...Bi ikastetxeek Kuadrillako euskararen aholku batzordean parte hartzen dute eskualdeko eta udalerriko Euskara Plana (EBPN) lantzen, era berean adostutako helburuen eta ekintzen artean urteroko lehentasunak markatzen eta egindako programen balorazioa egiten.

● Laguntza Soziala Zerbitzu honek garrantzizko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin, edozein

familiarekin esku hartzen duenean informazioa elkartrukatzen da, beti haurraren onura bilazeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar diren elkarrizketak egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan informeak prestatzeko. Laguntza hauen artean sartzen da baita ere HH eta LH nahizDBH-ra etortzen den psikologoa. Hau HH eta LH-ko egoitzara astean behin etortzen da, astearteetan. Eta DBH-ko egoitzara beharraren arabera. Prebentzio komunitarioko teknikariak Gizarte Ongizate Foru Aldundiko agindupean aritzen dena, zentruko Zuzendaritza Taldearekin eta Orientazio Departamentuarekin koordinatuz eta elkarlanean kurtso ezberdinak aurrera eramaten ditu beti ere edukinak ikasleen adinetara eta heldutasun mailara egokituz. Antolatzen dituen ikastaroak honako hauek dira: droga menpekotasuna prebenitzeko, heziketa afektibo-sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazken aurreikusketa…

3

Page 4: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Halaber, ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material egokiaz irakasleei informazioa eta aholkua ematen die eta gai ezberdinen gainean ikus -entzunezko materialeko mailegua egiten du.Familiaren eremuan , zentruko Guraso Elkartearekin elkarlanean guraso eskola antolatzen du non gogoeta espazio bezala seme-alabetako heziketarekiko erlazio zuzena duten gaiak lantzen baitira.

Guzti hau kontuan hartzea dakar 18 herrietatik ikaslegoa jasotzeak zailtasunak ekartzen dituela antolamenduan. Irteera guztien ordutegia garraioaren antolamendupean daude. Esaterako, ezin dira goizeko 09:00ak baino lehenago hasi eta 16:30ak baino beranduago bukatu ikasleen kopuru handia beraien etxeetara itzultzeko garraioa behar dutelako eta zerbitzu honen bikoizketak izugarri garestitzen du irteera hori.

Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko ekintzak antolatzeko orduan, ezin da herri guztietara iritsi eta herri txikietako ikasleek bere partaidetza garraioaren oztopoz baldintzaturik ikusten dute, beti gurasoek jaso behar dutelako eta askok ezin dute ordutegia bete, ondorioz ikasleak ekintzarik gabe gelditzen dira.

Era berean,Haur eta Lehenengo Hezkuntzako egoitza Kanpezu herrian kokatua egon arren, mantenua udaletxe guztien ardurapean dago. Horregatik batzorde ekonomiko bat eratu da gastuei bidezko eran aurre egiteko. Batzorde horretan egoitzan egiten diren obrak eta inbertsioen lehentasunak zehazten dira eta udaletxe bakoitzak ikastolara joaten diren herriko haurraren kopuruaren arabera ordaintzen du. Antolamendu honek asko oztopatzen du obren burutzea adostasuna lortzeko bilera asko egin behar direlako.

Honez gain, herrietan zaharkitze tasa handia denez haur eta nerabeen kopurua oso txikia da (haur bakarra,edota anai-arrebak bakarrik) honek ekartzen duen zailtasunekin ikastolako lagunekin erlazionatzeko eta hori ikasleeen harremanetako gaitasunean nabaritu egiten da.

Gurasoek ere askotan mugatuta dute HH,LH eta DBH-ko egoitzetara etortzea beraien herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik eta etxeko kotxea batek lanera joateko erabiltzen badu besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin biltzeko, seme-alaba jasotzeko gaisotzen bada edota ikuskizunaren batean partehartzeko.

Hauen lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak landa giroan murgilduta egon,

4

Page 5: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

HH,LH eta DBH-ko ikasleen guraso gehiengoaren lana 3. sektorean kokatzen da. Langabezia, berriz, bigarren lekuan dago eta gero 2. sektorean aritzen direnak. Lehenengo sektorean lan egiten dutenak oso gutxi dira.

Aipatzekoa da euskararen ezagutza eta erabilera oso baxua izan dela baina datuek adierazten dutenez ohituren aldaketa ematen ari da bereziki guraso berrien artean. Horrexegatik etxeko hizkuntza gaztelania bada ere elebitasunerako pausuak ematen hasi dira familia berrietan. Etxetik kanpo euskararen erabilera antolatutako ekintza eta programetara mugatzen da, hau da udalak, IGEak, kuadrillak, elkarteek, e.a. antolatzen dituztenetara.Guraso Elkarteak, bai Haur eta Lehenengo hezkuntzetako bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa, eskolaz kanpoko ekintzaz arduratzen dira. Eskeintzen dituzten jarduerak hauek dira: futbito, patinaje, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota. Zenbait txangotarako eta material didaktikorako dirulaguntzak ematen dituzte.

Kanpezu eta inguruko herrietako etorkin kopuruari aipamena eginez, honako hauek dira datuak biztanleariaren arabera: Kanpezun %11, Maeztun %4,7, Bernedon %7,8, Lagranen %3,3, Kabredon 8,93, Genevillan 6,09, Marañonen % 1, 72 eta Aranan % 0, 7a.

Haur eta Lehenengo hezkuntzetako ikasleen % 32a etorkina da eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako % 20a.

5

Page 6: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

2.- NOR GARA?1.- Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Kontseilaritzaren menpeko ikastetxe publikoak dira, beraz, dohaineko irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusi.

Gure eskola komunitatea laikoa da, honela, bere jarduera osoan guztiz akonfesionala da eta era berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna.

Gure hezkuntza plurala da, gure herritik abiatuz munduaren aniztasunari irekia.

6

Page 7: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

2.- Hiritar konpetenteak hezi nahi ditugu, hau da, gai izatea baliabideak erabili eta erabakiak hartzeko, inoren iritziak entzuteko, aukera desberdinak balioesteko, beren burua eta bizi diren mundua ezagutzeko, hiritar parte-hartzaileak eta solidarioak izateko eta , era berean, beren emozioak adierazteko eta neurtzeko.

Alde horretatik pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, begirunetsuak eta elkarrizketa eta harreman eraikitzaileak izateko gai direnak hezi nahi ditugu. Hortaz arduraren, elkartasunaren, tolerantziaren, berdintasunaren, begirunearen eta zuzentasunaren baloreak bultzatzen ditugu.

Modu berean, gatazken prebentziorako heziketa bultzatzen ditugu, baita gatazken bakezko konponketarako eta gure bizitza pertsonalaren eremu guztietan (familiarra, eskolarra eta gizartekoa) indarkeria ez erabiltzeko eta bake harreman sortzaileak izateko ere.

3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela eta positiboki baloratzen dugu. Ikastetxeak ingurumenarekiko ardura eta errespetua ditu helburu, eguneroko banakako nahiz giza jarreretan. Ega goiko eskualde naturaleko lurraldearen zatirik gehiena publikoa da, hau da, herriek dute bere jabetza eta gehienak gobernatzen dira batzar bidezko kontseiluetan. Garrantzitsua da ikasleak batzarretan erabiltzeko beharrezkoak diren baliabide eta tresnetan heztea, hauek izango baitira beraien herrietako baliabide publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Honek naturarekin harreman handiagoa izatea ahalbideratu behar digu, bertako baliabideen erabilpena sustatuz, zelai eta medietatik ibilaldi eta paseoak emanez, bide berdearen aukera anitzak ezagutu eta gure ingurunearekin harremana duten beste hainbat ekintza.

Horregatik, gure ikasleek ingurumenaren kalitatean eragina duten ataletan parte hartzea, laguntzea, erabakiak hartzea eta ingurunearen kalitatearen hobetzea ahalbideratzen duten ekintzetan inplikatzea bultzatzen dugu. Honez gain, ingurunea baloratu eta bere zainketarako, hondatzaileak ez diren baliabideen erabilpenaren inguruan trebezia lortuz.

4.- Eskola publiko inklusiboa dugu helburu, non bereizketa eta diskriminazio guztiak baztertzen baitira; hona datozen ikasle guztientzako arrakasta akademikoa eta pertsonala lortu nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko egoerak zaintzen dugu. Honen ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea alderdi pertsonalean, akademikoan eta profesionalean, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen zuzena egitea, ikasleen beharrak eta zailtasun bereziak antzematea, eskolatik erantzun egokia emateko eta, kasuak kasu, bidezko aholkularitza erdiesteko.

5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioa suspertzen ditugu. Era berean , geure kultura ezagutu eta baloratu dezaten ere ahalegintzen gara. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan euskara, ikasteko eta komunikatzeko hizkuntza nagusia da bere erabilera bultzatuz eta normalkuntzari lagunduz; gaztelera, Lhko 1. ziklotik landuko da derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzeko.

7

Page 8: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Honekin batera, eleaniztasunari begira, ingeles hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarra 4 urtetik aurrera ezarrita dugu. Guzti honi koherentzia emateko, datozen ikasturteen erronka dugu hezkuntz proietu honekin lotura estua izango duen hizkuntz proiektua diseinatzea.

6.-Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira:

● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako gogoan izango ditugu abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa. Beti ere ikasketa aktiboa bultzatuz.

● Taldeko nahiz bakarkako lanerako ekimena.● Arloen arteko loturak kontuan hartu ikasleen konpetentzia nagusien

garapenerako.● Arlo guztietatik hizkuntza komunikaziorako gaitasunak landuko da.● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak

aztertzea eta onartzea...● Haur Hezkuntzatik, ikasleen informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

bultzatzen dira.● Irakasleen funtzioa ikasleei baliabideak eskuratzea eta erraztea da. Euren

jarrera positiboa eta irekia izango da, beti formazio jarraian eta elkar lanean aritzen dena ikasleei konfidantza eta gure proiektuen lotura eta koherentzia islatzeko.

7.- Barneko antolaketa

Gobernu-organoak, bai kolegiatuak bai pertsonalak ere, legeak arautzen dituenak ditugu. Eskola Kontseilua Ordezkaritza Organu Gorena da, eta honetan familia, irakasle eta ez dozenteek parte hartzen dute. Lana Batzordeen bidez antolatzen dugu eta etapa barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa bultzatzen dugu. (Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta Jardueren Arautegia).

Gure ikastetxearekin bat etor daitezkeen beste Instituzio edo Erakundeekiko harremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udala, beste ikastetxeak, Gizarte Zerbitzuak... )

8.- Hezkuntza komunitate partaide guztien elkarlana bultzatzen da.

3.- ZER LORTU NAHI DUGU ETA NOLA?3.1 HELBURUAK

8

Page 9: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Aurreko atalean aipatu den bezala, Ibernalo eta Kanpezu ikastetxean begiratzen dugu gure ikasleek arrakasta akademikoa lor dezaten, hau da, ikasle guztiek Oinarrizko Hezkuntzako titulua lor dezaten, hurrengo pausu batean bestelako ikasketak egin ahal izateko. Honetaz gain, beste helburu bat ere badugu: pertsona mailako arrakasta ere lortzea, justiziazko mundu bat eraikitzeko prestakuntza jaso dezaten. Hau honela, ikastetxean egiten diren jarduera guztiak (antolakuntzazkoak, ikasleekin egiten direnak, metodologia arlokoak, formakuntzakoak, kanpoko eragileekin...) helburu horiek lortzera bideratuta daude.

Ikasleen behar orokorrak, hala nola haien ezaugarri bereziak kontuan hartzen ditugu eta ikasketa prozesua bultzatzen dugu hezkuntza estamentu guztion artean.

Ikasketa mailako arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizartean bizitzen jakiteko ezagutza, prozedura, balore eta jarrera multzoa, hiritar aktibo eta solidario izateko beharko dituztenak. Era berean, gerora, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu.

Honela, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizko gaitasun hauek lortzeko lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lortzeko lanketak curriculuma lantzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako zerrendatzen diren oinarrizko gaitasunak:

1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

2. Gaitasun matematikoa.3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna

(zientzia, teknologia eta osasuna).4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.5. Gaitasun soziala eta hiritarra.6. Gaitasun kulturala eta artistikoa.7. Ikasten ikasteko gaitasuna.8. Autonomia eta ekimen pertsonala.

Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu euskal kultura transmititzeko eskolak duen zeregina. Arlo honetan, euskararen erabilera bultzatzeko beharra daukagu bai gela barruan, zein kanpoan ere, euskara ikasketetarako behar duten hizkuntza baita, hala nola harremanetarako ere. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak garatzen ditugu, gure gizartea gero eta eleanitzagoa izanda, hiritar eleaniztunak behar ditugulako. Hizkuntzekin batera ere, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak eskaintzen dizkiogu ikasle orori.

Beste arlo batean, gure ikasleek ohitura osasungarriak izan ditzaten ere irakasten dugu: elikadura orekatua egin dezaten, autoestimua landu, kirola egiten ohitura daitezen...

9

Page 10: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Era berean naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen

iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta ez hori bakarrik, konpromezua har dezaten ere bultzatzen ditugu birziklajea, berrerabilpena, kontsumo arduratsua... praktikan jartzen ditugu haiekin batera.

Honez gain,mendialdean antolatzen diren ekintza sozio kulturaletan eta kirol ekintzetan ikasle,familia eta irakasleen parte hartze eraginkorra bultzatzen dugu.

Azkenik, Ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea –

eskola – herria hirukian ematen dela eta hiru erpinak izan beharrean, borobil indartsua izan behar dugula, Mendialdeko ume zein gazteak etorkizunean erabateko pertsona izan daitezen lortzeko.

3.2 ZUTABEAK:

Ikasleak: hauek lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira, haieientzat eta haiekin batera lan egiten dugu. Gure xede nagusia da ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola-ibilibidean zehar.

Irakasleak: Irakasle guztiek lan egiten dute jarritako helburuak betetzeko, beti ere ikastetxeko bestelako estamentuekin elkarlanean. Irakasle multzoa hauek osatzen dute: zuzendaritza taldea, tutoreak, arlokako irakasleak, eta laguntza-irakasleak (kontsultorea Haur eta Lehen Hezkuntzan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia terapeutika lantzen duen irakaslea, eta logopeda).

Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko, horregatik maila ezberdinetan duten partaidetza (Guraso Elkartea, OOG, gelako jardueretan...) oso garrantzitsua da ikastetxearentzat.

Irakasle ez diren langileak: irakaskuntza lana zuzenean egiten ez duten langileak dira, bere lanean, aldiz, heziketa bai egiten dutelarik. Atezaina, autobuseko langileak, sukalde eta jantokikoak, garbiketakoak, PROA irakaslea eta eskolaz kanpoko begiraleak dira.

Kanpoko eragileak: Mendialdeko kuadrilak lanean dituen teknikoak daude multzo honetan (gizarterako arduraduna, kultur eta kirol jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, XXXX prebentziorako arduraduna, psikologoa...). Atal honetan ere herriko kirol eta kultur taldeak daude, ekintza puntualetako haiekin hartu emanan ditugu eta.

10

Page 11: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Hezkuntza administrazioa: bai ikuskariak bai eta Berritzeguneak gure ikastetxerako izendatu duen arduradunak gurekin batera lan egiten dute.

3.3 TRESNAK: DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOA ETA EBALUAZIOA

A) DOKUMENTUAK

A.1) EPE LUZERAKODOKUMENTUAK

Hezkuntza Proiektua: epe luzerako dokumentua da. Ikastetxe osoaren markoa da, gure nortasuna eta ezaugarriak argi geratzen dira bertan eta ildo estrategikoak markatzen ditu.

Ikasketa Proiektua (Proiektu Curricularra): ikasleek maila bakoitzean lortu behar dituzten helburuak, konpetentziak, eta edukiak zehazten dira. Bertan ebaluazio-irizpideak ere agertzen dira bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren metodologia oinarriak.Aja/Rof: ikastetxearen antolakuntza eta funtzionamendurako idatzita daukagun arau-multzoa da.Elkarbizitza Plana: eguneroko harremanetan sortu ahal diren arazoak erregulatzeko etaegoki bideratzeko moduak antolatzen ditu.Harrera Plana: irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara sartzen Hizkuntza Proiektua: ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapen izan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.*Tutoretza Plana: tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta tutoretza-saioetan landuko diren gaiak eta egingo diren jarduerak (autoestima, ohitura osasungarriak, sezu-hezkuntza, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...), antolatzen dituen dokumentua da.

A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAK

Urteko plana: : ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten dira. Helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun argi azaltzen da bertan. Honetaz gain, arlo bakoitzean egiten diren programazioak sartzen dira.Hobekuntza Plana: Hurrengo ikasturtetik aurrera dokumentu hau Urteko Planarekin batera joango da. Ikastetxeak dituen beharrak zehazten dira eta lau arlotan bilatzen dira erantzunak: antolaketa, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formakuntza, eta hezkuntza komunitatea (senideekin eta bestelako agenteekin egiten den lana).

11

Page 12: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean idatzi dena baloratzeko. Dokumentu hau hurrengo kurtsoko Urteko Plana idazteko oinarria izango da.

B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAK

B1) OROKORRAKHizkuntza Normalizatzeko Programa: euskararen erabilera sustatzeko estrategiak koordinatzen dituen programa. Ikastetxeko adar guztiak (irakasleak, ikasleak, gurasoak, lan langile ez irakasleak, gela barrukoa zein kanpokoa...)

Agenda 21 : programa honen bidez, ikastetxe osoak Ingurugiroari arreta jartzen dio.Ingurunea ezagutu eta babestu, naturak eskaintzen dituen errekurtsoak ondo erabili etorkizuneko belaunaldiek disfrutatu ditzaten… .Ikasturte bakoitzean gai zehatz baten inguruan lan egiten dugu (ura, birziklapena, energiak...).

Heldutasun teknologikoa: teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehazten dugu programa honetan. Hobekuntza lortzeko pausuak zelan eman diseinatzen dugu eta ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da.

B2) ANIZTASUNARI ERANTZUNA EMATEKOAKHBSP- PREE: eskola ordutegiaren barruan atzerapen kurrilularra duten ikasleei laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lor ditzaten laguntzen du.Kulturaniztasuna: ikastetxean eta eskualdean dagoen aniztasun kulturalari erreparatzeko programa. Ikastetxe osorako materialak eta jarduerak sortu eta antolatzen ditu.PROA: ikasten laguntzeko beharra duten ikasleentzako programa. Eskolaz kanpoko ordutegian egiten da, ikastetxe barruan bada ere.

2.3 FORMAZIOA

Irakaskuntzak etengabeko formakuntza eskatzen du: ikasleei bere heziketa prozesu osoan laguntza egokia emateko beharrezkoak diren tresnak eta pedagogia ezagutu behar ditugu. Horretarako ordutegi barruan irakasleok formakuntza egiten dugu, klaustroak egokia deritzon formakuntza izan ere. Hezkuntza Sailak ere ordutegitik kanpo hainbat ikastaro eskaintzen ditu.

2.4 EBALUAZIOA

12

Page 13: Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua

Kalitatezko irakaskuntzak ikasi-irakasteko bideak etengabe ebaluatu behar ditu, ikastetxeak lortu nahi dituen helburuak lor ditzan beharrezkoak diren ajusteak egiteko. Ikasleei dagokienez, etaparen arabera zehetasunak badira:Haur Hezkuntzan bi ebaluazio egiten dira, eta senide guztiekin egiten dira bilerak hauen berri emateko. Etapa honen bukaeran baloratzen da ea ikasleek garatu behar zituzten gaitasunak lortu dituzten.Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa batez ere formatiboa da, hau da, ikasketei dagokienez, ume bakoitzaren egoera aztertzen da eta bere garapenean hobetu ditzakeen arloak zehazten dira. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten dira, eta bakoitzean txostenak idazten dira senideekin elkarrizketa egiteko. Zehaztuta dago ikasleak ziklo bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer gaitasun garatu behar duen, hortaz ziklo bakoitzaren bukaeran aztertu egiten da ea ikasleak gaitasun horiek behar den neurrian garatu dituen eta hurrengo ziklo edo etapara pasa daitekeen.Bigarren Hezkuntzan ikasturte bakoitzak 3 ebaluazio-tarte ditu, gehi ikasturte bukaerako ebaluazio orokorra. Gehien ikusten dena ikasturte bukaerako ebaluazioa da: aurrikusitako helburuak ikasle bakoitzak noraino erdietsi dituen ikusteko gogoeta orokor bat egiten da, eta hurrengo mailara pasatzeko gaitasun eta jakintza nahikoak eskuratu dituen baloratzen da, beti ere aurretik ezarritako irizpideak kontuan hartuta. Baina errealitatean ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluaziotik hasita (ikasleen ikasturte hasierako egoera zehazten du), eguneroko behaketara, honek ematen baitigu ikasle bakoitzaren progresioaren berri eta beraz, programazioa moldatzeko eta talde osoaren erritmoari egokitzeko aukera.Ebaluazio tresna desberdinak erabiltzen ditugu, ikaskuntza ebaluatzeko: galdetegiak, ahozko eta idatzizko probak, ikasleen ekoizpenak, bai taldeka bai banaka egindako lanak, aurkezpenak, eguneroko behaketa… Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendik aurrera bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Azterketa hau ikasleak eskuratzen ari diren gaitasunen inguruko informazioa ematen digu. Informazio hau ikastetxean bertan ikusten ditugun emaitzekin alderatzen dugu eta, ateratzen ditugun ondorioekin Hobekuntza Plana idazten dugu, Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta joateko.Irakasleei dagokienez, hauek etengabean ebaluatu behar dute beran lana, ikasleen ezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den Urteko Memorian ikasturte bakoitzean egindako lana ebaluatzen dugu: ikasturte hasieran Urteko Planean jarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu behar da, eta hurrengo ikasturterako zer hobetu behar den argituko da.Bukatzeko, ikasi-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du, irakaskuntzaren eragilea da. Honela, ebaluazioa irakasleen prestakuntza eta ikerkuntzarako baliabide bihurtzen da eta berari esker gure lana garatu eta hobetzeko tresna daukagu.

13