ibaiberriak 25

24
IBAIBERRIAK 25 1 25. ZENBAKIA – 2015KO OTSAILEAN

Upload: arantza

Post on 21-Jul-2016

219 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

  • IBAIBERRIAK 25

    1

    25. ZENBAKIA 2015KO OTSAILEAN

  • IBAIBERRIAK 25

    2

    ZURE AHOTIK ATERA NAHI DUT, ZURE PENTSAMENDUETAN SORTU, MUNDUAN EZAGUN BIHURTU, BIHOTZ GUZTIETARA LOTU, TXIKITIK HANDIRA JOAN, JENDEA NI MAITATZERA MOTIBATU, LETRA GUZTIEKIN JOLASTU, NEURE ARIMA KALEAN USAINDU ETA NEURE ERRITMORA DANTZATU. MAITATU EGIN NAHI DUT, XUXURLATU, LAGUNDU, HASERRETU, LIGATU, BORROKATU, ZORIONDU, SENTITU, ETA HERRI BATEN ZATI IZATEAZ GAIN, HERRIKO NORBANAKO BAKOITZAK NIRI NORTASUNA EMATEA NAHI DUT.

    AMAITZEKO, MESEDETXO BAT ESKATU NAHI DIZUT, BIZIRIK JARRAITU NAHI DUT!

    ALDEZ AURRETIKO ESKERRAK IRRI BATEZ,

    EUSKARA

  • IBAIBERRIAK 25

    3

    AURKIBIDEA

    EDITORIALA .... 2 AURKIBIDEA .... 3 2 URTE ... 4 3 URTE A ... 5 3 URTE B ... 6 4 URTE A ... 7 4 URTE B ... 8 5 URTE A ... 9 5 URTE B ..... 10 LH 1 A .... 11 LH 1 B .... 12 LH 2 A .... 13 LH 2 B .... 14 LH 3 A .... 15 LH 3 B .... 16 LH 4 A .... 17 LH 4 B .... 18 LH 5 A .... 19 LH 5 B .... 20 LH 6 A .... 21 LH 6 B .... 22 ERREZETA .... ... 23

  • IBAIBERRIAK 25

    4

    2 URTEKO GELAKOAK AURTEN JOLAS HEURISTIKOA MARTXAN JARRI DUGU

  • IBAIBERRIAK 25

    5

    OLENTZEROREN BISITA IZAN GENUEN

    ETA OPARIAK EKARRI ZIZKIGUN !!!

  • IBAIBERRIAK 25

    6

    3 URTE B

    OTSAILAREN 4AN AGATE DEUNA OSPATU GENUEN, ETA BASERRITARREZ ETA ARRANTZALEZ JANTZITA ETORRI GINEN.

    OSO EGURALDI TXARRA EGIN ZUENEZ, EZIN IZAN GENUEN ATERA AUZOTIK ABESTERA ETA ATERPEAN BILDU GINEN KANTATZEKO

  • IBAIBERRIAK 25

    7

    4 URTE A

    2. MAILAKO HITZALDIA

    Egun baten, gelan sorpresa bat izan genuen.

    Bigarren mailako bi neska etorri ziren beraien lana aurkeztera.

    Hitzaldia, gure gustukoa izan zen eta oso ondo azaldu zuten.

    Oso adi egon ginen entzuten eta amaitzean, galderak egin

    genituen.

    Berriro etortzea espero dugu.

  • IBAIBERRIAK 25

    8

    4 URTE B

    3. MAILAKOEKIN LAN EGITEN

    Sukaldariak izan gara eta errezetak egon gara prestatzen.

    Errezak, guk bakarrik egin ditugu baina mazedonia prestatzeko

    3. mailakoei laguntza eskatu genien.

    Oso ondo egin genuen elkarrekin eta berriro elkartzea espero

    dugu.

  • IBAIBERRIAK 25

    9

    AURRERA

    HANDI! TROSTAN

    ZELAKO TXERRI HANDIA!

    POZ-POZIK GOAZ

    LURRASKARA

    AUTOBUSEZ

    IRINA NAHASTUKO

    DUGU ERROSKILAK

    EGITEKO

    NOLA EGINGO

    DIOGU ZULOA?

    MAHAIA PREST DAUKAGU,

    BERAZ, ERROSKILAK EGINGO

    DITUGU!

    ORKATZAK UKITZEN

    UTZIKO DIGU?

    OILOEI JATEN

    EMANGO DIEGU.

  • IBAIBERRIAK 25

    10

    ZEIN GOXO!

    EUSKARAZ MAITE ZAITUZTET

    TXORIZOA JAN ETA GERO ERROMERIA!

    ALDAPEKO SAGARRAREN ADARRAREN PUNTAN

    ZEIN GOXO!

    MARGOTEN ZAIN

    GAUDE

  • IBAIBERRIAK 25

    11

    1.A

    URTEKO AZKEN EGUNA ESKOLAN

    Abenduaren 22an gauza politak eta entretenigarriak egin genituen: Hasieran, gabonetako kantak abestu.

    Ondoren, Olentzeroren pelikula bat ikusi. Jarraian, familia zoriontzeko postal bat egin genu

    Amaitzeko, Iraitzen amak egindako pastel goxoa jan genuen.

  • IBAIBERRIAK 25

    12

    KONTSUMO TAILERRAK

    Urtarrilean, kontsumo tailerrak antolatu zituzten Ibaiben. Lehenengo mailakoek,hiru tailerretan parte hartu genuen: 1-Supermerkatua eta erosketak. 2-Elikagaien elaborazioa (PIZZA). 3-Elikagaiak(ETIKETAK) Oso dibertigarriak izan ziren eta gainera gauza asko ikasii genituen: -Elikagaien gurpila -Menu osasungarria nola antolatu. -Pizza nola egin. -Etiketak nola irakurri ondo ulertzeko.

    OSO ONDO PASATU GENUEN!

  • IBAIBERRIAK 25

    13

    2.A

    JOLASTEN ERE

    EUSKARAZ!!!!!!

    Euskararen egunean ekintza batzuk izan genituen: Margoten agerraldia,

    gurpilak, dantza, txistorra dastaketa... Gurpilarena asko gustatu zitzaigun.

    Aurreko egunetan gelan gaia landu genuen. Horretarako, euskara nola

    erabiltzen dugun komentatu genuen: Norekin hitz egiten dugun, non, noiz...

    Ekintza honetarako bi taldetan kokatu ginen: Gurpil txikiarena eta gurpil

    handiarena. Guztiok nahi genuen txikian egotea galderak egiteko. Beraz,

    elkarren artean adostu genuen. Horrela bi taldeak osatu genituen. Eguna

    heldu zenean oso ondo pasatu genuen patioan gurpilak biratzen alde batetik

    bestera eta galderak egiten eta erantzuten.

  • IBAIBERRIAK 25

    14

    PAPERGINTZA 2.B

    Lehenengoz egunkari zahar batzuk hartu eta txikitu. Gero ontzi batean ura, paper zatiak eta margo pizka bat bota. Margoa kolorea emateko erabiltzen da. Dena irabiagailuz nahastu. Horrela orea lortzen duzu. Ondoren, orea folio forma duen sare batean bota.

    Geroxeago, belaki batez soberan dagoen ura kendu, paper orea lehortu arte. Jarraian, beste egunkari bat hartu, erdia bilatu eta sarean zegoen paper orea han bota, kontu handiz.

    Hori egin eta gero, leun-leun, 60 aldiz egunkariaren gainetik arrabola pasatu.

    Bukatzeko, egunero sei egunetan zehar, paperari egunkaria aldatu, lehor-lehor gelditu arte.

    Papera eskulanak egiteko erabili!

  • IBAIBERRIAK 25

    15

    3.A supermerkatuan

    Pasaden urtarrilaren 21ean, Ibaiben, supermerkatu txiki bat eduki genuen. Supermerkatura joan baino lehen elikagaiei buruz hainbat gauza ikasi genuen elikadura osasuntsua izateko. Proteinak, koipea, bitaminak, mineralak, ura, azukreak eta karbohidratoak jan behar ditugula ikasi genuen.

    Gero, borobil batean margotu genituen eta horrela elikagai gurpila osatu genuen.

    Ondoren, menu orekatu bat prestatu genuen eta geroago, gure supermerkatu

    txikira joan ginen erosketak egitera.

    Horretarako gezurrezko dirua eman ziguten ordaintzeko. Zerrendan geneuzkan gauzak hartu genituen supermerkatuan.

    Azkenean, kutxara joan

    ginen ordaintzera.

    Ondo begiratu behar izan

    genituen itzuliak, dendariak ziria sartzen saiatu zelako.

  • IBAIBERRIAK 25

    16

    JOGURTAREN TAILERRA

    Kontsumo tailerretan, aurten ere, oso ekintza interesgarriak egin ditugu. Guri bereziki gehien gustatu zaiguna kontatuko dizuegu.

    Aurreko urtarrilaren 22an, ostegunean, jogurtaren tailerra egin genuen. Horretarako, gutariko bakoitzak beirazko pote txiki bat ekarri behar

    zuen.

    Tailerra egiteko orduan monitore batek lagundu zigun, Vanesa izeneko neska bat zen. Oso atsegina eta jatorra zen eta gustura egin genuen lan berarekin.

    Jogurta prestatzerakoan, lehendabizi etiketak sortu genituen. Bakoitzak bere marka berezia sortu zuen eta ondoren potean itsatsita ipini genuen.

    Honen ostean, banan-banan esnea poteetan sartzen hasi ginen eta amaitzerakoan potea egunkariko paperetan eta zilarrezko paperean bildu genuen.

    Azkenik, etxera eraman genuen eta etxekoei erakutsi genien egindakoa eta jan egin genuen.

    OSO GOXOA ZEGOEN!

  • IBAIBERRIAK 25

    17

    Laugarren mailako neska-mutilok Ni kontalari egiten dugu. Astero, bi ikaskideek egiten dute eta honela antolatzen dugu:

    Lehenengoz, bakoitzaren txanda denean bere gustuko liburua aukeratzen du. Etxean ondo irakurri ondoren , gure gurasoei, anaia-arrebei, ispiluari kontatzen diegu, geroago gelan ondo egiteko.

    Eguna heltzen denean, gure gelakideei, liburuan dagoena kontatu eta gero galderak egiten dizkiegu, gainerako ikasleek erantzun

    behar dituzte, ea adi egon diren jakiteko. Bukatzeko,galderak egiten dizkiogu elkarri. Ikasle baten liburua gustatzen bazaigu, eskatzen diogu eta ipuin-trukeak egiten ditugu.

    Nahiz eta batzuetan urduri jarri, PRIMERAN PASATZEN DUGU, BAI IPUINAK KONTATZEN, BAI IPUINAK ENTZUTEN !!!!!!!

  • IBAIBERRIAK 25

    18

    Aurten, 4. mailakook Mantxako On Kixoteren Abenturak liburua irakurri dugu eta honela antolatu dugu:

    Hasteko, zer orrialde arte irakurriko dugun adosten dugu. Koaderno batean, orrialde horietatik gehien gustatu zaigun paragrafoaren lehenengo hitzak apuntatzen ditugu.

    Gero, idazten dugu zergatik aukeratu dugun, zer ekarri digun burura, zer oroitu digun Gure sentimenduak edo gustuak adierazten ditugu.

    Ondoren, borobil baten esertzen gara. Orrialdez orrialde goaz eta gure orria ailegatzen denean gure paragrafoa irakurtzen dugu. Gure iritzia, sentimenduak, gertakizunak eta pentsamenduak adierazten ditugu. Parte hartzea gustatzen zaigu, gainera besteek errespetuz entzuten dute.

    PRIMERAN PASATU DUGU On Kixotearen pasadizoei buruz hitz egiten eta batzuetan barre egin dugu!!

  • IBAIBERRIAK 25

    19

    5. A

    SUKARRIETA

    BASOA

    Ikasturte honetan, urrian, Sukarrietan egon ginen eta baso proiektua landu genuen.

    Hor baso desberdinak ikusi genituen eta landareak eta intsektuak aztertu genituen.

    Aste osoan zehar egin genituen ekintzak kartel batean marraztu genituen.

    Egunez egun, baso gelara joaten ginen eguneko plangintza diseinatzeko.

    Lehenengo egunean paisai bat aztertu genuen eta paisai horietan mendiak eta basoak ikusi genituen, geunden lekutik Urdaibai itsasadarra ere ikusten zen.

    Asteartean ibaia zuen baso batera joan ginen, eta ibaiko intsektuak hartu, eta pote batean sartu genituen ikasteko nolakoa ziren. Gero Ibaiara bota genituen berriro.Ondoren, liburu batekin hostoak aztertu eta zein zuhaitzekoak ziren jakin genuen. Topatu genuen zarama batu genuen, basoa garbitzeko asmoz.

    Asteazkenean mendira joan ginen eta aztertu genuen zergatik landatzen zituzten hainbeste eukalipto eta pinudiak. Arratsaldez zaldiz ibili ginen eta animaliak ikustera joan ginen: ahateak, txerriak, oiloak, txahala.

    Ostegunean ikasitako guztia laburtu genuen eta gero, informazio guztiarekin antzerki moduko bat prestatu genuen besteei erakusteko. Gero beste eskolako ikasleen aurrean antzeztu genuen eta beraiek egindakoa ikusi genuen.

    Astean zehar asko ikasi genuen,modu desberdin batean.

    Baina guztia ez zen ikastea, jolastu, lagun berriak egin eta onena izan zena, azken gaua diskoteka izan genuen.

    Primeran egon ginen barnetegian!!!!!!

  • IBAIBERRIAK 25

    20

    Aurten 5. mailako ikasleak urriaren 20an Sukarrietara joan ginen. Han, lau egunetan, gauza interesgarri asko egin eta ikasi genituen. Arratsaldero ordu eta erdiko tailerrak egiten genituen eta jarraian egindakoa kontatuko dizuegu. ARGAZKIGINTZA

    Tailer hau Maiterekin, Sukarrietako monitore batekin, egin genuen. Argazkiekin album bat egin genuen. Argazkirik politena azken egunekoa izan zen. Argazki hori egiteko kutxa batean zulo bat egin genuen eta hor lente bat kokatu genuen, barruan argazki papera sartu eta kutxa itxi, bi minutu barru eginda zegoen argazkia. Gustuko tailerra izan zen, berriro egitekoa.

    EHUNGINTZA Tailer honetan bufanda bat egin genuen Luciarekin, Bilboko Gabriel Aresti eskolako andereoarekin. Bufanda egiteko hariekin ehungailu bat prestatu genuen eta gero artilea gora eta behera eramaten joan ginen ekoizten. Orokorrean oso dibertigarria izan zen baina gutariko bati ez zitzaion gustatu.

    KOADERNAKETA Dolorekin, koaderno, karpeta eta ohar-liburuxka bat egin genituen. Hori guztia egiteko hasieran papera tindatu genuen eta gero egun bakoitzean gauza ezberdin bat egin genuen. Ez zen izan espero genuen bezain interesgarria.

    KOSMETIKA Kolonia, xanpu eta hortz-orea egin genituen. Kolonia egiteko lurrinak usaindu eta nahasi genituen. Alkohola eta u oxigenatua erabili genituen. Xanpua egiteko ura eta beste osagaiak erabili genituen. Gure tailerreko andereoa Mari Jose deitzen zen eta oso ondo pasatu genuen dibertigarria izan baitzen.

    SUKALDARITZA Sukaldaritza Santurtziko eskolako irakasleekin, Gaizka eta Alaznerekin, egin genuen. Patata- tortila, pizza eta erroskilak prestatu genituen eta hantxe bertan dena jan genuen erroskilak izan ezin, horiek etxera ekarri genituen eta. Oso dibertigarria izan zen!

    ZERAMIKA Zeramika tailerra Evelirekin egin genuen. Buztinarekin artzain-jokoa eta lepoko bat egin genituen eta esmaltearekin azuleju bat ere margotu genuen.Dibertigarria izan zen! LH5.B.MAILAKOAK

  • IBAIBERRIAK 25

    21

    2015eko urtarrilaren 12tik 16ra Ezagutu Barakaldo programan parte hartu genuen.

    Ostiralean, autobus bat hartu genuen Enkarterrietako museora joateko. Ondoren, El Pobal burdinolara joan ginen, Sopuertan dagoena. Han hotz pixka bat egiten zuen.

    Ailegatzean, Silvia izeneko neska zegoen gu itxaroten, gure gidaria: bisita ingelesez egin genuen. Gero gela batera joan ginen eta, maketa baten bidez, azaldu zigun burdinola nola funtzionatzen zuen, zein atalak zituen, zer zen beharrezkoa eta langileen izenak.

    Maketa ikusi eta gero, betaurreko bereziak hartu genituen, begietan minik ez hartzeko. Beste gela batera eraman ziguten. Barruan, egur ikatz piloa zegoen bilduta. Gero, Luisma errementaria ezagutu genuen.

    Ilara bat egin genuen tailer bat lantzeko. Tailer horretan burdina xafla txikiak landu genituen, banan-banan; bitartean, gutako batek suari bizia ematen zion hauspo batekin. Azkenean, landutako burdin boluta edo kiribil bat oparitu ziguten, orain klasean daukaguna. Gero, irina lantzeko makina bat ikusi genuen eta nola egiten zen azaldu zigun Silviak. Hori egin ondoren, ikastetxera bueltatu ginen.

  • IBAIBERRIAK 25

    22

    2015.ko urtarrilaren 19tik 22ra tarteko astean, 6.B-koek Ezagutu Barakaldo proiektuan parte hartu genuen. Aurreko astean 6.A- koei tokatu zitzaien.

    Oso interesgarria izan zen, ikasteaz gain oso ondo pasatu genuen. Hona hemen landu genuen egitaraua:

    Urtarrilak 19, astelehena:

    9:00-etan Clara Campoamor kultur etxera joan ginen eta, han, Barakaldoko mendiak, ibaiak eta mugak erakutsi zizkiguten mapak eta txosten baten bitartez. Gero kanpora atera ginen eta Barakaldoko tenperatura, hezetasuna, haizearen norabidea eta kutsadura akustikoa neurtu genuen. Lasai zegoen goiza. Ondoren, autobusa hartu eta Larrea jauregia, Itsasadarra, Botxo kalea, Desertu Plaza bisitatu genituen bertako historia aztertuz. Azkenik, goiza amaitzeko, zarama planta bilketara joan ginen. Hor zarama nola biltzen den erakutsi ziguten.

    Arratsaldean, Monto baserrira joan ginen Julian Larreari bisita egitera. Bertan, egur-ikatza nola egiten den eta bere osagaiak bereizten ikasi genuen. Gauza asko erakutsi zigun Julianek.

    Clara Campoamor kultur Zarama plantan Julian Larrearekin etxean

    Urtarrilak 20, asteartea:

    Asteartean, Errekatxora joan, eta CIHMA-n sartu ginen. Han geuden bitartean, burdin mineralez eta burdinolaz hitz egin genuen eta ikusi genuen ze garrantzi handia izan duten meategiek gure herrian.. Geroxeago, ibaia aztertu genuen: ia zenbat sakonera zuen eta bere ura gardena zen ala ez. Ondoren, animaliak eta zuhaitzen hostoak eta fruituak bilatzera joan ginen, ekosistema aztertzeko. Gauza asko harrapatu genuen: ehunzangoak, lur-zizareak, koko-bolak, bareak... Baina, hori bai, gero askatu genituen eh!!!!

    Arratsaldean, bueltatu ginen Errekatxora harri-zulatzaileen tailerra egitera. Han, lehenengoz bideo bat ikusi genuen, ikusteko nola egiten zuten lan aitzinean, herri kirol honek jatorria baitu meategietan. Gero, harri-zulatzaileek erabiltzen dituzten eskularruak aztertu, eta ,azkenik, harriak zulatu genituen.

    Urtarrila 21, asteazkena:

    Egun honetan, ikasgela barruan gelditu ginen aurreko egunetan ikasitakoa birpasatzeko. Horrez gain, bideo bat ikusi genuen kaleko altzariak zenbat balio zuten ikusteko.

    OSO GAREZTIAK DIRA KALEKO ALTZARIAK !! ZAINDU BEHARKO DITUGU!!!

    Ondoren lurrean zegoen zaborrari buruz ere hitz egin genuen. GARBIAGO IZAN BEHARKO!!! Amaitzeko, burdinolei buruzko informazioa aztertu genuen, hurrengo astean El Pobal burdinolara joango ginelako

    Urtarrila 22, osteguna:

    Goiz honetan Barakaldoko Udaletxean egon ginen. Lehenengoz, HHZ (Herritarrentzako Harreta Zerbitzua) nola funtzionatzen duen ikusi , eta, ondoren, Udaletxera sartu ginen. Bertan pleno txiki bat antzeztu genuen: batek alkatearen papera egin, beste bik idazkariarena eta kontu-hartzailea, eta gainerako beste guztiak zinegoitzak izan ginen. Oraingo alkatea ere ezagutu genuen: Alfonso Garcia du izena.

    San Bizenteko lorategi botanikoan amaitu genuen.

  • IBAIBERRIAK 25

    23

    NOZILLA EGITEKO ERREZETA

    Osagaiak: 50g txokolate beltz. 30g urra. 3 arrautza. 2 koilarakada azukre. Margarina pixka bat.

    Hasteko arrautzen gorringo eta zuringoak banatu, bata ontzi batean eta bestea, beste batean. Gero, gorringoei azukrea gehitu eta oso ondo nahastu tamaina bikoiztu eta zuritu arte (oso garrantzitsua da dena oso ondo nahastua egotea aire asko har dezan). Ondoren, zuringoa ere oso ondo nahastu elur puntu gogorrean egon arte. Hau ere oso garrantzitsua da, burbuilak izan ditzan.

    Geroago, urrak txiki-txiki egin trituradora edo irabiagailu batekin. Gero eta txikituago egon, hobeto (gero moussean zatitxoak ez aurkitzeko). Bitartean, txokolatea bainu maran urtzen joan. Urtua dagoenean, margarina apur bat eta urrak nahastu ondo eta utzi epeltzen.

    Txokolatea epela dagoenean, kontu handiz, gorringoarekin nahastu, mugimendu inguratzaileak eginez. Ondoren, zuringo erdia gehitu eta ondo nahastu kontu handiz. Azkenik, gainontzeko zuringoa gehitu eta mugimendu inguratzaileekin poliki-poliki nahastu dena ondo. Amaitzeko kopatan banatu eta hozkailuan sartu 2 orduz behintzat, horrela gogortuko da, testura perfektua hartuz.

    On egin!!!!!!

    3. A mailako Naia Figuera Alonsok egina

  • IBAIBERRIAK 25

    24